Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2001
‎Moda arloan Moschino ren kokapena finkatzea zaila bada ere, berak plazaratutako perfumeak ere ez dira sailkatzeko errazak: batzuk loredunak dira, baina ustekabeko nota batzuk antzeman daitezke.
2002
‎Ez dakit orain dela zenbat urteko kromoz, pokemon tazoz, pin ez, amaraunez, eta makina bat hautsez eta zikinkeriaz betetako kajoi txujinetik lupa bat hartu eta puntu beltz baten gainean jarri nuen. Arreta handiz begiratu eta... hanka uletsu batzuk antzeman nituen, burua, begi gorri bi... Aaaag!!!, oihukatu nuen, pedikulus humanus capitis bat zen!, hau da, berba arruntagoetan, zorri iguingarri bat!
‎Halaxe egin ahal izan zion aurre aitaren heriotzari, indar eta kemen gutxieneko batekin, Karmeleri gero gezurra esan bazion ere," Sergiorenaren ondoren ez dinat bururik altxatzen...", gurasoen etxera itzultzeak ematen zion bertigoak kikildurik. Eta egun batean tunelez tuneleko sator bide azkengabe hartatik begiratu, eta argi izpi batzuei antzeman zien. Eta, ai, nola besarkatu zituen argi izpi haiek banan banan, eta nola gorde zituen bere oroimenean, biharamunean aitzina egin ahal izateko!
2003
‎Hau da, euskaldundu diren horiek euskaraz jarduteko baldintza egokiak dituen hiztun komunitaterik aurkituz gero, euskararen erabilera areagotuko dute, seguru aski. Horrela uler daiteke Gipuzkoa eta Bizkaiko zonalde batzuetan antzematen den kale erabileraren gorakada.
2005
‎\ Aitzitik, Nafarroan, euskara sustatzeko politika beranduagokoa eta EAEkoa baino askoz ere indar gutxiagokoa da (den tokian); horrek dakarrelarik euskararen aurrerakada askozaz ere txikiagoa izatea; eta, azkenik, Iparraldean, euskara oraindik ere atzera doa eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ez dago bermaturik, errekuperazio zantzu txiki batzuk antzeman badaitezke ere.
‎Ideia nagusia garapen iraunkorra izan zen, mundu osoan onartutako ideia hain zuzen. Alabaina, halako lorpen erlatibo batzuk antzematen badira ere, ingurumenaren hondatze globalak bere bidean jarraitzen du, eta herrialde aberatsen eta txiroen arteko lubakia ez da desagertzen ari.
2007
‎Ikastaroak plangintzetan txertatu behar dira. Plangintza bakoitzean, diagnostikoa egitean gabezi batzuk antzemango dira. Batzuk hizkuntz paisaiarekin lotutakoak izango dira, beste batzuek araudiaren egokitzapena eskatuko dute, eta beste batzuek subjektu bakoitzaren hizkuntz gaitasun mailarekin zerikusia izango dute.
2008
‎Gizarteari dagokionez, oraindik garatzen ari da eta guztiz finkatzeke dago. Baina prozesu ezberdin batzuk antzeman daitezke. Alde batetik, gizartearen bipolarizazioa ikusten dugu, aberatsak geroz eta aberatsagoak dira eta pobreak gero eta txiroago54 Bestetik, biztanleen kopurua jaisten ari da eta ratio guztiek txarrera egin dute.
2009
‎Dauzkan inpotentzien artean, esango nuke pasarte batzuetan antzematen zaiola zerbait gehiago izateko pretentsioa. Etengabeak dira giroa deskribatzeko ahaleginak, eta tartea kentzen diote generoko lan batek izan lukeen eduki zentralari:
‎Mapa baten gainean paratu du paparreko gizonak atzamarra. Mapa hartan xehetasun batzuk antzematen ahal dira: nibel marrak, herri ubideak, errekak.
2010
‎Positiboki balora daiteke, nahiz eta guztiz deskribatzailea izan? probintziaren azterketa sakona, lurraldearen ezagutzan egiten duen ekarpena, lurraldemailan agertzen dituen arazo garrantzitsuenetako batzuen antzematea, puntuahulak nahiz indartsuak?, esate baterako lurzoruaren erabilgarritasun falta edotaekipamenduak hirigunearen edo komunitatearen garrantziaren arabera esleitzea, eta Gipuzkoako lurraldearen lehen eskualdekatzea.
‎Bere ibilbidearen hasieratik, Munduko Bankuaren helburua garapenerakoegitasmo zehatzak izan dira eta ez ekonomia plan orokorrak. Dena den, urtetan zeharaldaketa batzuk antzeman daitezke. Horrela, lehen 25 urteetan Munduko Bankuakfinantzatu zituen batez ere garraio azpiegiturekin, energiarekin eta oinarrizkoindustriarekin erlazionatutako proiektu handiak.
‎Kontua da —jarraitu nuen— zure etxeko jaian mugimendu zatar batzuk antzeman nituela gure lankide batzuen aldetik Irantzuren inguruan, eta biharamunean bera ez zegoen batere pozik nirekin. Badakizu zer leporatu zidan?
‎Ikuskizun bizitzat edo itxarongelatzat bezala, gure errealitate beste ikuspegitatik irudika daiteke, beste aspektu batzuk antzemateko. Mario Zubiagak saltoki erraldoitzat deskribatu du sistema politikoa:
‎Eta hizkuntza guziak dira gaiago gauza batzuk antzemateko eta ezgaiago beste hainbat gauzatarako.
‎Hulun ek so arin bat egin zion, begi tristeez egin ere. Haren ondoko xoko batean leinuru apal batzuk antzematen ahal ziren: Hulun en harribitxiak eta edergailu baliosak ziren haiek, urre zilarrez beste, anbar arrez, lapizlazuliz eta koral gorriez eginak zirenak.
‎Haren ondoko ibarrean gaindi zihoazela, bat batean, durunda gorgarria entzun zen, zerua erdiratu behar zela iduri. Erots haren oihartzuna haitzetan erredoblatzen zeneino, soldaduek, harriturik ezin gehiago, uholde batzuk antzeman zituzten mendietatik jaisten ari, harri, zuhaitz eta lurmandoak nahasmenean zeramatzatenak.
2011
‎Asteartean, 23:23an espazioratu behar zuten Johannes Kepler zamaontzia, baina, lau minutu falta zirela, operazioa etetea erabaki zuten, arazo batzuk antzemanda. Bart Ariane suziriarekin batera ISSra abiatzekoa zen
‎Makurtu egin da, gorputza albait ixteko. Izar argitsuak desagertu eta izarloka batzuk antzematen dira. Geroago eta nabarmenagoak dira gauzak, asmatu du Werner Hebbelek, laster helduko da Lorelei.
‎Izan ere, tradizio dialektikoan kokatzen direnen arabera, ikerlariek inkesten, behaketen edo saioen bidez egiten dituzten ikerketek ez dituzte errealitatearen antzemate zuzenak egiten, ikerlariak behatzen duena eta antzematen duena, bizi den gizarte motaren eraginpean dagoelako. Alegia, ikerketa enpirikoen bidez, errealitatearen parte batzuk antzematen ditugu, baina osotasuna galtzen dugu. Horrela, momentu historiko bakoitzean, osotasun sozialak gizakien pentsamoldeetan eta portaeretan duen eragina ez bada aztertzen, itxurak eta azaleko gertaerak besterik ez dira ezagutzen, hau da, errealitatearen ikuspuntu partzialak lortzen dira (Mardones, 1997: 38).
‎Erritua egitean, komunitateak zuzenak diren era batzuk antzematen ditu, eta beste batzuk, aldiz, ez hain zuzenak. Esan dezakegu ebaluazio bat egiten dela balio estetiko batzuekiko atxikimenduen arabera.
‎Lote batzuetan antzemandako endotoxina maila handiek peritonitis aseptikoa eragin dezakete.
‎Kasu askotan, ikasleek porrot egiten dute jarduera horretan, lanerako ohitura egokirik ez dutelako, funtsezko teknika instrumentaletan huts egiten dutelako edo motibaziorik ez dutelako. Ikasteko zailtasun horiek edo beste batzuk antzematen badira, garaiz jokatu eta zuzendu egin behar dira, eskolan aurrera egin ahala areagotu ez daitezen.
‎Pragako kale ilunak ibili zituzten ziztu bizian, semaforoei jaramonik egin gabe, eta berehalako batean bertaratu ziren juduen auzoan, Josefov en, hantxe bizi baitzen minutu batzuk lehenago Alexandraren lagun batekin hizketan egon zen gizon ezezaguna. Lanbroa inoiz baino zerratuagoa izan arren, etxera hurbildu ahala Poliziaren Unitate Bereziko agente batzuei antzeman zieten, armaz leporaino denak. Annak ezker eskuin begiratzen zuen, hango erakustaldia eta joan etorriak oso osorik ulertu barik.
‎Izkina baten itzalean geratu ziren, indarberritzeko batetik, eta bestetik, Novák atzean zekarten ala ez ziurtatzeko. Minutu batzuk egin zituzten horrela, eta DKren etxearen babesera itzultzeko prest zeudelarik, mugimendu batzuk antzeman zituzten ez oso urrun. Iluntasunean gehiago murgildu ziren eta handik lau gizon ikusi zituzten aurreko plaza zeharkatzen.
‎Argazkia agindu diet etxekoei, eta Wangfujing kalean ba omen dago argazkilaria pastel koloretan ukitzen dituena. Erretratatzeko makinaren aurrean jarri aurretik, lepo estuko jantzi dotore batzuk antzeman ditut zintzilik, eta beltz bat aukeratu dut. Ezker eskuin egin dit buruarekin; lekuz kanpo iruditu zaio, nonbait, atzerritar baten soinean eta, (bu xing), ezetz ohartarazi dit bekozko.
2012
‎Arrainari dagokionez, berriz, datu kezkagarri batzuk antzeman ditugu: inkestari erantzun diotenen artean,% 35ek asten behin edo bitan soilik jaten dute arraina, eta% 3k noizean behin edo sekula ez.
‎Itsasbazterrera iritsi nintzenean, belaunikatu eta Jainkoari eskerrak eman nizkion salbatu ninduelako, eta erabat baztertu nituen txalupan ihes egiteko asmoak. Bidaldirako hartu nituen janari edariekin indarberritu ondoren, txalupa itsasertzera hurbildu nuen, zuhaitz batzuen azpian antzeman nuen itsasarte txiki batera, eta lotarako etzan nintzen, leher eginik bainengoen, bidaldiaren lan eta nekeen ondorioz.
‎Sangria bat adelatzen zioten artean, Weylerrek laborari batzuk antzeman zituen palmondo bat eraisten eta adarrak nola fruitu multzoak mozten ari. Enborretik aizkolari batzuk ari ziren oholak egiten, eta adarrak emazteek eraman zituzten otarreak egiteko.
‎oilategia hautsirik ediren zuen eta lumaz betea, baina oilo txitarik ez! Halaber, lurrean kartutxo huts batzuk antzeman zituen, odol gortuaren aitzinean; handik hurren, Orestesen behi bakarraren burua eta hankak zeuden bazter batean:
2013
‎Hainbat ikerketak, gainera, haurtxoa gai da soinuak oroimenean atxikitzeko amaren umetokian jasotzen duena. «Adibiderik argiena haurdunaldian entzundako melodietako batzuk antzemateko gaitasuna da», dio Don Campbell-ek, ‘ Mozart efektua ‘ (Urano, 1998). Baina umeak ez ditu fetu gelan hautemandako soinuak bakarrik gogoratzen.
2014
‎Katebegiak etxeratu eta pausatu ahala hobeto joango da ikusten Gure Esku Dago ekimenak sasoi politiko berri honetara zer ekarriko digun, baina dagoeneko kontsentsuzko ideia batzuk antzematen ari dira. Lehena igandean gertatutakoa, giza katea beraren eraketa fisikoari dagokiona da:
‎Generoan, emaitzak ez dira estatistikoki adierazgarriak izan. Baina generoaadinaren arabera aztertuz gero, joera interesgarri batzuk antzeman ditugu: adinekoemakumeak gordetzaileagoak agertu dira hizkuntza aldagai askotan, emakumezkogazteak aldatzaileago (baina ez denak, eta ez hizkuntza aldagai guzietan).
2015
‎Bonberenea Txaranga ez da ohiko txaranga bat. Bere piezetan jazz, rock, Karibeko aireak eta beste batzuk antzeman daitezke, baina bere jarrera edo jarduteko modua da azpimarragarria. Musikariak gazteak dira, batzuk oso gazteak, beren musika tresnak ongi menperatzen dituzte, eta aipagarria da haien etorria, gatza eta piperra, eta bizitasuna.
‎8 Batzuek antzeman dute Aldundiaren hizkuntza politika inguruko erakundeetaraino iristen ari dela (Talde fokaletan, bereziki). Aldi berean, irizpideak betetzeari jarraipen gutxi egiten zaiola nabarmendu dute.
‎Negarrari eman dio mutikoak, ikaratuta, eta zotin artean esan du Larregiko Patxiren biloba dela, eta jolasean zebilela, eta berak ez duela ezer egin, berak ez... Negarrak eta estualdiak zentzumenak aztoratu badizkiote ere, denbora pasatu ahala meatze zuloko erdi ilunpera jarri zaio begia, eta bere aurrean hasi da itzal batzuk bereizten, gero itzal horiei gizon emakumeen taxua hartzen, eta haien eskuetan, azkenean, pistola antzeko batzuk antzematen.
‎Giltzak sarrailan atera duen hotsa entzun duzue lehendabizi, eta handik gutxira garrasi egin du Antonek. Istiluaren zalaparta zabaldu da berehala giroan, pauso arin batzuk antzeman dituzue pasilloan barrena; zuen bila datoz.
‎Egia esan, artikulu horietan lehenak argitaratu baino ia hilabete lehenago, Torrealdaik berak 24 orduak euskaraz ekitaldian Euskaltzaindiaren eskariz irakurri zuen txostenean, hain justu, gero etorriko zenaren zantzu batzuk antzeman zitezkeen. Hara zelan mintzo zen Torrealdai (1977):
2016
‎Hori dela eta, enpresek merkataritza ikerketak egin behar dituzte askotan, balizko kontsumitzaileen behar eta nahi batzuk antzemateko helburuz. Behin merkataritza ikerketaren emaitzak aztertu ondoren, produktua lantzeari ekiten diote enpresek, honelako urratsei jarraituz:
2017
‎Alaba zeukan parean, eta bere atzean forma zehatzik gabeko kolore arraro batzuk antzeman zituen: bi arraia marroi etzanda eta beren gainean marra gorri bat zutik.
‎Informearen beste zati bat laburtu du buruan: “Oso gutxi inplikatzen da birgaitze prozesuan, eta, hortaz, zaintzailearen arreta behar du atazak erakusteko eta errepikarazteko, hala ere, esan beharra dago azken egunetan aurrerakuntza seinale txiki batzuk antzeman direla, eta zentzu horretan terapiak aurrerakuntza horietan lagundu egin duela. Hainbat galdera egiten duenean, kanpoko laguntzara (agenda bat) bideratzen zaio, baina, berez, ez zaio hura begiratzea otu orain artean, hala ere, badirudi ohartzen hasi dela kanpoko laguntzaren behar horretaz.
2018
‎Urtarrilaren 6an ere A lau kamioi gurutzatu zirela gogoratu zuen, eta Etzegaraten (N) besteren bat.Alemaniatik, lehen mendiaELA sindikatuak salatu du aldundiak uko egin ziola behar bezainbeste langile eta bitarteko jartzeari, baina Olanok baztertu egin zuen salaketa hori. «Hemendik aurrera berriro gerta ez dadin ahalegin handia egingo dugu, tamalgarria baita hainbeste lagun errepidean gelditzea, baina gure kudeaketa ikuspegitik pauta bihurtu diren aldagai argi batzuk antzeman ditugu, eta argiena da kamioiak gurutzatu egiten direla».Edonola ere, ahaldun nagusiak uste du Gipuzkoak «behar bezainbesteko sistema» duela elurteei eta beste egoera batzuei aurre egiteko. «Momentu jakin batzuetan horrelakoak gerta daitezke, eta horiek zuzendu egin behar dira».
‎Konpainiako Animalientzako Elikagai Fabrikatzaileen Elkarte Nazionalaren erroldaren arabera, espainiarrek 409.000 euro gastatzen ditugu bizitza partekatzen duten 5,5 milioi txakur elikatzeko. «Kalitatezko kroketa batzuk antzemateko seinale bat da proteinak osagaien zerrendan agertzea», dio Patricia González albaitariak Baina, zein da kandelarako janari onena eskuratzeko lehen aholkua. Adituak bat datoz:
‎Kontua da abenduaren 27an oraindik ezer egin barik zuela Udalak jakin genuela. Horren aurrean, antolatzaileok jarri gara harremanetan Segurtasun Saileko Jokoak eta Ikuskizunak departamenduarekin, eta horiek, akats batzuk antzeman dituzte babes planean. Urtarrilaren 5a bitartean horiek zuzendu ahal izango diren ez dakigunez bertan behera uztea erabaki dugu; izan ere, egunek aurrera egin ahala gastuak ere gora doaz".
‎1719ko planoan lorategia, zuhaiztia eta lerroketa geometrikoki ordenatua ageri dira ekialdean, XIX. mendetik lorategiak egin ziren zonaldean. Moreauren planoak ere erakusten ditu zenbait zuhaitz lerrokatuta, baina ez hain osatuak eta geometrikoki antolatuak, eta ibilbide batzuk antzematen dira. San Nikolas elizaren aurrez aurre, tarte librearen hegoaldean, Erruki etxea eraiki zen; bi planoetan irudikatua ageri da.
‎Pelegrina pattarrean beheiti joan zen sastraka eta elorri artetik urmaela zegoen lautadarantz; hurreratzearekin, ur mirailean itzal higikor batzuk antzeman zituen, aldika hodei ziruditenak, baina distira arinak egozten ere zituztenak, begi batzuetatik ilkiak iduri. Halaber, txistu zorrotz batekin haize hotza hasi zuen eraunsten.
2019
‎Eta tipologia soziolinguistikoak ugaldu direnez, hizkerak ere gero eta gehiago dira, eta ugaritasun hori handiagoa da adinean zenbat eta beherago egin. Nolanahi ere, oinarrizko joera komun batzuk antzeman ditugun neurrian, eta joera horiek modurik nabarmenenean gazteen hizkeretan suma daitezkeenez, zilegi bekigu, gazte hizkera, ri buruz ere hitz egitea. Zehatz ditzagun joera nagusi horiek:
2020
‎Ingelesez kantatzen duten bertako talde batzuei antzematen diet fama gosea, euskaldunon publiko ttipia baino gehiago hunkitzeko gosea. Zurekin ez dut hori sendi.
‎Eta azal historiatu horren azpian, lehertzear zeuden gihar elefantiasiko batzuk antzematen ziren, larruak ozta ozta eusten zituenak.
‎luzatu egiten nintzen, liraindu, orekatu, edertu, normaldu. Nik ez nion inoiz aitortu Ziortzari zer burutazio nerabilen, nora joaten zitzaizkidan pentsamenduak, nola lortzen nuen zoriontasunaren izpi makal batzuk antzematea, nola egiten nion ihes nire errealitate zurrun eta ilunari. Ez nuen uste hori jakiteak on egingo zionik.
‎Etsipenean erortzear direla, argi batzuk antzeman dituzte Katiek eta aitak ondoko errepidean, haiengana doan norabidean. Baliteke egunak tragedian ez amaitzea, azken batean.
‎Gurea eta ez beste inorena. Ahots metalezko horretan desesperazio nota batzuk antzeman. Norbait gure zain dagoela sentitu.
‎Trenean sartu denerako, nekea jasangaitza egin zaio, hainbeste, abioian balego bezala loak atakea egin diola, eta, lehenengo aldiz, seko egingo du itzulerako bidaia. Esnatu denean, etxe txuri batzuk antzeman ditu iluntasunaren artean, eta horrek Hendaiatik oso gertu dagoela adierazi dio. Autoa utzitako lekuan topatu du, multarik gabe.
2021
‎Ez da hori bakarrik. Beste esparru batzuetan antzeman da malgutasun bat, nabaritu da ekimena proiektuak aurrera ateratzeko. Martxoan eta apirilean, adibidez, ehungintza enpresa txiki askok musukoak ekoitzi zituzten beren auzoetan zabaltzeko, beste batzuek plastikozko babes ekipamenduak egin zituzten ospitaleetara eramateko...
‎Aitak entzun izan balitu nire burutazioak! Besterik gabe, aitonari halako xera susmagarri batzuk antzeman nizkion, halako distira likits bat begiradan; apika ez zen begietako zurieria baizik, baina han aberrazioren bat zegoela iruditzen niri. Astean behin gorputzari garbitu bat emateko, nire anai arrebak natural natural biluzten ziren sukaldean, umearen inozentziaz, eta batzuetan aitonarekin jolasean ere ibiltzen ziren, eta ni ezin eramanez egoten nintzen bazter zokoan beste alde batera begira," agure likits nazkagarri hori" esanez neure buruari.
‎Beste lesio batzuk antzeman ditut.
2022
‎Datuak xehatuta joera batzuk antzeman daitezke. Sektoreen arabera, adibidez, bigarren hiruhilekoan lanpostu gehienak zerbitzuetan sortu dira, 14.300(+ %2, 1), eta 600 eraikuntzan(+ %1, 1).
‎Ortzi mugan, lautada desagertu eta zeruarekin batzen zen puntuan, nagitasunez xahutzen zituzten beren azken izpiak udazkeneko eguzki hondarrek... Bidearen ezkerretara, aire ilunkararen artetik muino moduko batzuk antzematen ziren; beharbada aurreko urteko belar metak edo bestela herrixkaren bat. Lur neurtzaileak ez zuen ikusten aurrean zeukana, gidariaren bizkar zabal baldarrak estaltzen baitzion ikuspegi guztia.
2023
‎Animatu egin naiz, beraz, nire inguruan disimuluz kuxkuxean egitera, ea nor topatzen dudan begiraka, nolatan aldatu diren aspaldi ia egunero kaleetan barna ikusi ohi nituen lagun edo ezagunok, noraino dauden koitaduak ni beste aldatuak, etxekotuak, otzanduak, oinperatuak, zaharkituak. Eta bai, merezi zuen denbora pasak edo, lehenengo begiratu arin eta disimulatu batean aspaldiko ezagun batzuk antzeman ditut laster. Denetarik dago, txikitako zenbait ikaskide, izena ere gogoratzeko gauza ez naizena, gaztetan astebururo Alde Zaharrean topo egiten nituen zurrutero porrokatu asko eta asko, hots, orduko tabernazulo peto petoak, amorratuak egia esan, eta baita hamaika orduko saltsatan ezagututakoak ere, eta hauek bukatu orduko, ahaztu orduko, nire bizitzatik berehala desagertutakoak ere, Jainkoari esker.
‎Nazioarteko egoera hori Euskal Herrian ere islatu da. Diferentzia txiki batzuk antzematen ditu Laboral Kutxak Hegoaldeko lau lurraldeen artean. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoak %3, 8ko hazkundearekin amai dezakete 2022ko urtea (oraindik datua ezagutzea falta da), eta Nafarroak apalago (%3, 1).
‎Ikusteko dago aurrerantzean zer gertatzen den PSOE barruan. Bidea agortzen ari ote den, sintoma batzuk antzeman daitezke; baina, aldi berean, garrantzitsua da hori benetan betetzen den egiaztatzea eta gizarteak ikustea eragile bakoitzak zer egiten duen. Aldiz, hasieratik ezezko bat emanez gero, eskuinari atea irekitzen zaio parez pare, eta begi bistan geratzen da nork egin duen hori.
‎Adingabeen sexu askatasunaren aurkako delituen ehunekoak ere gora egin du. Laguntza espezializatuaren eskaerek ere gora egin duten arren, datuek erakusten dute neskek zailtasun handiak dituztela indarkeria adierazpen jakin batzuk antzemateko beren portaeran, bai berdinen taldean, bai harreman afektiboetan.
‎Adingabeen sexu askatasunaren aurkako delituen ehunekoak ere gora egin du. Laguntza espezializatuaren eskaerek ere gora egin duten arren, datuek erakusten dute neskek zailtasun handiak dituztela indarkeria adierazpen jakin batzuk antzemateko beren portaeran, bai berdinen taldean, bai harreman afektiboetan.Mugimendu feministak eta adituek horien arrazoiak genero ikuspegidun kalitatezko sexu hezkuntzarik ez izatea eta familietan eta eskola inguruneetan gizarte balio egokiak transmititu ez izana direla adierazten dute. Era berean, ohartarazten dute adingabeen artean genero mito eta estereotipoak hedatzen ari direla, baita haurren sexualizazioari eta pornografiaren bidezko sexu hastapen goiztiarrari buruzkoak ere, neurri handiagoan, ohiko erabilerako sare sozialetan.
‎Iraitzekin jarraituz, nik nahi nuena baino minberagoa ere bazen. Batzuetan amonaren –nire amaren– jokamolde batzuk antzematen nizkion, eta horrek sutan jartzen ninduen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia