2001
|
|
Hedabideetan eskainitako irudien munta hartu ez bazuten ere, gizarte enfrentamendu
|
batzuk
hasi ziren gertatzen; lazo urdinekoek Cosme Delclaux industrialariaren eta Jose Antonio Lara kartzela funtzionarioaren askapenaren alde (ETAk bahituta zeuzkan biak) bildu, eta haien aurrean ezker abertzaleak deituriko kontramanifestazioak izan ziren enfrentamendu horien eszenatoki, eta halakoxeak izan ziren halaber kale borroka gogorragoaren pasarte batzuk. Ezker abertzalearen lerroetan" oinazearen sozializazioa" nagusitu zen jarduerarako ildo politiko gisa, gizartera zabaldu behar zen Estatuaren errepresioak ezker abertzaleari eragiten zion sufrimendua.
|
2003
|
|
Aukera, zeren oinarrizko baliabide teknikoak garatzen baitoaz han eta hemen zuntz optikoaren sareari esker. Beharra, zeren berak (euskarak) hartzen ez dituen esparruak bestek hartuko baitituzte, eta ohi legez,
|
batzuk
hasita daude horiek hartzen erdararen bidetik. Peñafielek eta gogoratu dutenez:
|
|
Eztabaidarako adibide bat ematearren eta bidea urratsez urrats egiten joan ahal izateko, Euskal Autonomi Erkidegoak bere Lurralde Historikoen Legea alda zezakeen zirkunskrip  zio probintzialak gaindituko lituzkeen zirkunskripzio linguistiko zabalagoak sortuta, azken hauen esku uzteko zenbait eskumen, administrazio euskalduna sortzeko helburu eta horizontearekin; pausoz pauso joan liteke: eskumen
|
batzuekin
hasi eta gora jotzea litzateke bidea. Azkenean, zer?
|
2005
|
|
Brubeck en Take five en akorde
|
batzuekin
hasten da
|
2006
|
|
Asko lagundu dit zure aitaren heriotzaz geroztik. Bueno, ba duela hilabete
|
batzuk
hasi zen tailerreko bileretara joaten, eta poz pozik zegoela esan zidan. Piliri bost axola zaizkio batzordean esan ditzaketenak; tira, ostiraletako kontzentraziora etortzen da noiz edo noiz, baina uste dut ni laguntzearren egiten duela, eta gero elkarrekin afaltzera joaten garelako biok, batzuetan.
|
|
Nire familiaren berri lausoa eman nion, amona Erika aipatu gabe. Frau Gerda ez zen koska hartan gehiago saiatu, eta beste kontu
|
batzuei buruz
hasi ginen. Solasketa gozoa zuen, ez zitzaion eromenaren inolako zantzurik ikusten; aitzitik, oso ondo lotzen zituen kontuak, haririk galdu gabe, eta, garrantzizkoena iruditzen zitzaidana:
|
2007
|
|
Bistan da ordurako haren jarrera denboraz kanpoko zela, baina iradokiko digu, Italiaren batasuna eredu hartzen zuten zenbait letretako gizon andre espainiarren eta portugesendako behintzat, Espainia artean ere erdiuharte bat zela eta ez estatu bat. Bitxia da Martinsek bere espainiartasuna aldarrikatzen zuen bitartean, edo hortik gutxira, euskal herritar, katalan eta galego
|
batzuk
hasi zirela beren espainiartasunari uko egiten.
|
2009
|
|
Eta ez genuen elkar ezagutzen. Gradu ondoko ikasketa jakin
|
batzuk
hasteko bertaratuak ginen, talde psikoanalisiari buruzko ikasketak hain zuen, eta hiru bat urteko bidea geneukan elkarrekin egiteko. Lehendabiziko egunean, besteen aurrean nork bere burua aurkeztu behar.
|
2010
|
|
Ustela aldizkaria ere ezagutzen genuen, Ustela argitaletxean harpidetzerakoan erregalatu baitzizkiguten bi ale (Ramon Etxezarreta eta Josetxo Lizartza gelaz gela ibili ziren EUTGn harpidetzak lortu nahian; ondo gogoratzen ditut gure ikasmahaien gainean eserita aurrez aurre guri hitz egiten). Gero Josu Pott izeneko beste aldizkari
|
batzuk
hasi zen ekartzen. Haiek guztiak ikusi eta esan nion guk ez genuela horrelakorik egiteko dirurik ezta kalitate literariorik ere.
|
|
Martin Lekuonak, beraz, hitza hartu eta beste laudorio sorta bat eskaini omen zion Arsuagaren suhia bihurtuko zenari. Eta Jose Mariaren aurreikuspena berretsi egin zuen, Satisegunen batean lehendakari izango zela alegia, baina ez lehendakari nazionalista, karlista baizik, eta sakelatik hango guztiak harrituta eta miretsita utzi zituzten pegatina
|
batzuk
hasi zen banatzen. Carlos VIIaren argazki zahar batekin egindako muntaia zen, honi aurpegia ezabatu eta Satisenajarrita.
|
2011
|
|
Behin puntu horretara helduta, beste topiko batzuei eginiko erreferentzien ostean (kontsumokeriaren feria neurribakoa, aurreko egunetako oturuntza eta betekada absurduak), ohar berezi bat ageri da (esaldi topiko
|
batzuekin
hasten dena, bide batez esanda):
|
|
Ni kantatzen hasi nintzenean, fabrika bateko langilea nintzen. Ikasketa tekniko
|
batzuk
hasi nituen eta bide txarretik eraman nituen, ez zen nire bokazioa, eta ez ziren nire ikasketak, eta orduan ba hemeretzi urterekin utzi behar izan nituen eta Pasaiako fabrika batean lanean sartu nintzen, Bianchin, eta han eman nituen lau urte. Gero, aldatu nuen lantokia Iberduerora, eta ezkondu nintzen urtean, 68an, beste lantoki batera pasatu nintzen eta han ere eman nituen beste hiru bat urte.
|
|
Feministek demostratu behar zuten gizonek adina balio zutela politikaren munduan, enpresan eta, oro har, bizitzan; ahaztuz homologatzean ez dagoela gakoa; ahaztuz berez meritu itzelik ez duela gizonezkoen putzu berberetan hankak lokazteak; berdintasunaren bidea hautatu zuten askapenarena hautatu beharrean, eta kaiola handiagoan sartu ziren. Askok uste izan du progresistena zela umeak masiboki aparkatzea haurtzaindegietan, txupetea eta pixoihalak soinean daramatzatela, oraindik urtea bete barik (bitartean, Europako herrialde
|
batzuk
hasiak dira bueltako bidea egiten, hasiak baitira hezkuntzari loturiko pendulu koordenada zehatz horren okerraz ohartzen).
|
|
Eta, Barne Produktu Gordinaren muga erraldoiez jabeturik, erakunde publiko
|
batzuk
hasiak dira bestelako neurgailuak erabiltzen. Genuine Progress Index da euretako bat?, asko eta garrantzitsuak baitira BPGari ihes egin eta neurtu beharrekoak: ezberdintasunak diru sarreretan; etxeko lanak; lan boluntarioa; kontsumo pertsonala; krimen kopurua; familia hausturak; denbora librearen galtzea; langabezia eta duintasunik gabeko lana; gauza iraunkorren kontsumoa eta horren kostua; auto istripuak; etxetik lanerako eguneroko bidaiak; etxeko kutsaduraren murriztea; uraren eta airearen kutsadura; zarata kutsadura; landa eremuaren galera; etxerik gabekoen kopurua; errekurtso ez berriztagarrien agortzea; berotegi efektua duten gasen isurtzea; aldaketa klimatikoaren ondorioak; basoen soiltzea; herritarrek erabakietan esku hartzeko dauden mekanismo; eta abar luze bat.
|
|
Gobernu
|
batzuk
hasi dira jabetzen politika publiko batzuen okerraz: ez da zentzuzkoa petrolioari subentzioak ematea, energia fosilak eginez berriztagarriak baino merkeagoak; ez dira zentzuzkoak eraikuntzarako material berriztagarriak mespretxuz hartzen dituzten araudiak.
|
2018
|
|
Beharbada, kontu batzuk elkartzen garenean aipatuko dizkizut, baina garai hartan kokatzeko baliagarri izango dituzun ohar
|
batzuekin
hasiko naiz, testuinguruari buruzko zertzelada batzuekin.
|
|
Betaurrekodunak, ganibeta oraindik eskuan, oinarekin mugitu zuen ontzia, odola erortzen ari zen lekuan ondo kokatu arte. Bizi  indarrak ihes egiten zion heinean, espasmo txiki
|
batzuk
hasi zitzaizkion mahai gaineko gizonaren gorputzari; giharretako mugimendu erreflexuak ziren, hankak eta besoak mugiarazi eta begiak neurrigabe zabalarazten zizkiotenak. Laztandu.
|
|
Sophie geratu zen aldi batean, begia ilunpeetara ohitzeko. Handik labur, irudi
|
batzuk
hasi zitzaizkion zirriborratzen iluntasunean. Orain mugitu zitekeen estropezurik egin gabe.
|
2020
|
|
Beste ezeren aurretik doaz odola eta haren eskuak eta nire eskuak, bizkorrago, sakonago, eta arropa erantzi diogu elkarri, elkar ukitu bitartean, eta bazuen aspaldi gizon baten zakila ferekatzen ez nuela. Eta orduan Lluna, berdin jokatzen du beti, mingain eta sudur hotz arrotz
|
batzuez
hasi zait belauna milikatzen. Altxa, nire ondotik urrundu eta berehala saiatu naiz dena dagokion tokian jartzen, eta ez dut gelditzerik nahi, berriro sartu eta berriro irten dadin nahi dut, eta begiratu diot, irribarretsu, eta begiratu dit eta barrenago sartu da berriro, eta aurreneko aldia da hau, aurreneko aldia, ondoren erruz etorriko diren aldietan lehendabizikoa.
|
2021
|
|
Lehengoan ez nintzen identifikatu, baina Ayala inspektorea nauzu; nire lankidea, Gauna inspektorea. Duela egun
|
batzuk
hasi genuen elkarrizketarekin segitu nahiko nuke.
|
2022
|
|
Alferrik eginaraziko zitzaion hari ez edateko promesik: egun
|
batzuen buruan
hasiko zen berriro. Bezeroen aurrean emaztearekin sesioan arituz eta haragi txarra erosiz negozioa hondoratu zuen.
|
2023
|
|
Eta, oherako orduan, denda ipintzera; lur ona, ordeka. Ari naiz ba neure dendatxoa prestatzen, lo goxo goxo egiteko asmoz, eta hara non
|
batzuk
hasi diren esaten ez dutela dendarik ekarri. Taldeko arduradunak, Cuscoko semea bera, antropologia ikasia (hala esan zuen behintzat), errieta egin die, bidaia antolatu zenean abisatu baitziguten dendak ekartzeko.
|