Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2007
‎Eliza Katolikoak enbrioien gaineko ikerketan izan duen jokabidea, esate baterako, nahiko sektarioa eta interesatua izan da. Horren aurrean, oso garrantzitsua da batzuen eta besteen iritziak kritikoki epaitzeko gai diren hiritarrak izatea.
‎Munduko beste hainbat tokitara ere zabaldu zen: Japonia, Hegoafrika, Txile, Italia, Irak, Estatu Batuetako eta Mexikoko beste toki batzuk eta abar.
2008
‎Teknologia batzuen eta besteen kostu ekonomikoez haratago, bada aintzat hartu beharreko beste kontu bat ere: energia iturri bakoitzak berekin dakartzan ingurumen eta gizarte kostuak.
‎Ekonomia sektore eta lanbide gehienetan (guztietan ez esateagatik), aurrerapen teknologikoak egin dira. Aurrerapen horiei esker, etekina asko handitu dute batzuek eta besteek. Artzaintzak ere heldu dio berrikuntzok ematen duten laguntzari, eta, orain, Itsasmendikoi Artzain Eskolan, tresna berri mordo bat jarri dute artzainei erakusteko nola atera etekin handiagoa beren lanari.
‎Noski, genea aurkitutakoan, lan handia egin behar da orain; jakin behar dugu zer itu dituen, zer ehunetan espresatzen den, zer funtzio dituen giza portaeran eta beste espezie batzuenean eta abar. Eta esan dezaket astero gene horri buruzko artikulu berri bat argitaratzen dutela.
‎Gainera, gene hori oso antzekoa da espezie batzuetan eta besteetan, ezta?
‎Badaude denboran urruti joan diren ikerketa paleontologiko batzuk eta emaitza hori frogatzen dutenak [5]: esaterako, koral fosilek ephiteka izeneko hazkunde eraztunak edo geruzak dituzte.
‎Munduko herrialde batzuetako eta besteetako jendearen kultura eta ohiturak oso desberdinak dira; batzuek eta besteek egiten dituzten bilaketetan hautematen da hori?
‎Munduko herrialde batzuetako eta besteetako jendearen kultura eta ohiturak oso desberdinak dira; batzuek eta besteek egiten dituzten bilaketetan hautematen da hori?
‎Hala, airearekin kontaktuan dagoen landarearen zatiak oxigenoa barneratzen duenean, hodi horien bidez landare guztira banatzen da oxigenoa. Landarearen zati batzuetan eta besteetan dagoen oxigeno kantitateak mugiarazten du oxigenoa. Aireko zatietan gehiago dagoenez (oxigenoaren presio partziala handiagoa da) urpekoetan baino, oxigenoaren fluxu bat gertatzen da.
2009
‎Horixe ziren bakterioak biologoen begietan orain gutxi arte: material genetikoa, entzima batzuk eta beste hainbat molekula nahaspilaturik gordetzen dituzten zakutxoak; inolako egitura egonkorrik gabe, ordenarik gabe, eskeletorik gabe. Baina gauzak aldatzen ari dira.
‎Metodoa garatuta dagoenean, dastatzaile talde bat produktu jakin bat ebaluatzeko entrenatzen dute. Aukeraketa proba batzuk eta elikagaiak ebaluatzeko oinarrizko entrenamendua gainditu behar dituzte beharrezko zentzumen sentsibilitatea dutela ziurtatzeko. Entrenamenduak irauten duen hilabeteetan, metodoan adostutako eskalen, erreferentzien eta abarren arabera ebaluatzen ikasten dute dastatzaileek, eta, pixkanaka, produktuaren ezaugarri guztiei puntuak ematen ikasten dute.
‎Argi polarizatuaren portaerak iradokitzen du, ikertzaileen esanean, eremu magnetiko bat dagoela atzean, eta eremu magnetiko horren lerroen arabera lerrokatzen dela argia. Esan dutenez, gainera, turbulentziak nagusi balira, nekez agertuko lirateke lerrokatuta eremu magnetiko batzuk eta besteak.
‎Hurrengo bi egunetan buru belarri aritu ziren adituak nanozientziaz eta nanoteknologiaz. Mila eta bat modutara azaldu zuten batzuek eta besteek zer neurritakoa den nanoeskala, zer aukera eskaintzen duen materia atomoz atomo lantzeak, bai fisikan, bai kimikan eta bai biologian, eta abar.
‎Ipar Euskal Herrian ere energia mendekotasuna handia da oso. Zentral hidroelektriko txiki batzuk eta biomasa erretzen duten hainbat zentral termiko dira elektrizitate sorgailu bakarrak. Guztien artean, ez dute hiru lurraldeetan kontsumitzen den elektrizitatearen% 2 ere ekoizten (2005eko datuen arabera, kontsumitutakoaren% 1,6 sortu zuten).
‎Garraio sarea dago bereziki adarkatuta, hau da, elektrizitate asko sortzen duten instalazioetatik elektrizitate hori kontsumituko den eremuetara garraiatzen duen sarea. Elektrizitatea sortzen duten instalazio asko daude, eta elkarri lotuta daude batzuetatik eta besteetatik ateratzen diren lineak. Hortaz, baten batek huts egiten badu, beste zentraletako sorkuntzarekin asetzen dute elektrizitate beharra.
‎Birziklatzen ez badituzte ere, jaso, era guztietako pilak eta bateriak jasotzen dituzte, hondakinen gaikako bilketan multzo berean sartuta baitaude batzuk eta besteak. Recypilasen Espainia osoko pilak eta bateriak jasotzen dituzte, gaikako bilketaz arduratzen diren erakundeen eskutik.
‎Badakigu, ordea, informazio hori ez dela osoa. Baina informazioa osatzea ez da erronka makala, itzulinguruka hasten baitira enpresa batzuetako eta besteetako ordezkariak baterien azkeneko hartzaileak zein diren galdetzen zaienean. Zergatik ote?
‎denbora tarte jakin batean zenbat material identifikatu duen, zer osagai identifikatu eta bereizi dituen, osagaiek zein tamaina izango duten gutxienez eta gehienez, eta abar. Sistemaren argiztapenaz arduratu diren erakundeek, bestalde, zehatz mehatz aztertu zuten zein izpi motatan oinarrituta bereiz zitzaketen osagai batzuk eta besteak.
2010
‎Arantza proteinak dira GIBak zelulara sartzeko erabiltzen dituen giltzak, eta sarraila jakinetan sartu behar ditu. Horregatik infektatzen ditu zelula mota batzuk eta ez besteak. Nievak azaldu du zehatz mehatz zer zelula motatan eta zelularen zer lekutan gertatzen den elkarrekintza:
‎Hori guztia dela eta, txertoen saiakerek huts egin dute, nahiz eta estrategia desberdinak erabili dituzten batzuek eta besteek. Gehienetan, erabateko porrotak izan dira; adibidez, Merck farmazia konpainia ospetsuarena.
‎Gehienetan, erabateko porrotak izan dira; adibidez, Merck farmazia konpainia ospetsuarena. V520 izena zuen txertoak, eta Merckek hamar urte baino gehiago zeramatzan hura garatzen; batzuk eta besteak probatzen ari ziren hogeita hamar bat txertotatik, huraxe zen aurreratuena.
‎Ongi etorri eragin hori duten substantzia guztiei, eta etor daitezela beste asko, dio IƱaki Lorea psikologo klinikoak. Urte asko daramatza drogazaleekin lanean, eta badaki zer eragin duten batzuek eta besteek.
‎Animaliekin egindako saiakuntzetan emaitza onak badituzte ere, mendekotasuna gainditzen laguntzeko botiken eraginkortasuna mugatuagoa izan ohi da pertsonetan erabiltzen direnean. Batzuen eta besteen portaerak oso desberdinak direlako gertatzen da hori dio Koldo Callado medikuak: arratoiekin eta saguekin lan egitean, egoera askoz kontrolatuago egoten da; hau da, denak berdinak dira, ematen zaizkien droga dosiak ere berdinak dira, beti droga bera erabiltzen da, eta abar.
‎Ikasle askok egin dute doktoretza sail horietan, eta gero gurera itzuli dira. Hala ere, ezin da esan gu fisikariak eta kimikariak garenik; ez dakigu zer esanahi fisiko duten lagin batzuek eta zer galderari erantzun behar zaien. Nolabait ere lan praktikoagoa da arkeologiako lana.
‎Zentrifugazioa, mikro eta ultrafiltrazioa, araztegietan erabili ohi diren tratamenduak (malutapena eta flotazioa)... Bereizteko hainbat metodo ari gara probatzen, eta ikusten zer kalitatetako produktua ematen duten batzuek eta besteek, zehaztu du. Halaber, algetatik olioa ateratzeko sistemak prestatzen eta optimizatzen ari dira.
‎Erauzitakoan, kontuan hartu beharrekoa da lortzen den olio mota. Ekilore haziek eta koltza haziek ematen dituzten olioak berdinak ez diren bezalaxe, desberdinak dira alga espezie batzuek eta besteek ematen dituztenak ere. Horrenbestez, karakterizatu egin behar dira, eta ikusi gehigarririk erantsi behar ote zaien ondoren homologatutako bioerregaiak lortzeko.
‎Hori argitzeko berariaz diseinatutako esperimentuak egin dituzte, autismoa duten helduekin eta ez dutenekin, eta erresonantzia magnetikozko irudigintza erabilita, partehartzaileen garun jardueraren irudiak jaso dituzte. Batzuen eta besteen emaitzak alderatuta, ikusi dute ispilu neuronak dituzten eremuek antzera funtzionatzen dutela denetan. Horrenbestez, New York Unibertsitateko ikertzaileek ondorioztatu dute autismoa eta ispilu neuronak lotzen zituen hipotesia okerra dela.
‎Hala ere, ez da erabat segurua. Guijarrok emandako informazioaren arabera, animaliekin egindako esperimentuetan emaitza desberdinak jaso dituzte espezie batzuetan eta besteetan: untxietan abortuak eragiten ditu dosi handietan, arratoietan ez du ondorio larririk, eta tximinoetan dosiaren araberako malformazioak sortzen ditu.
‎Harridura eragiten duten proiektuak dira. Mundu osoko lanak dira, modernoak batzuk eta klasikoak beste batzuk: Alhambrako ur sistema, Hoover urtegia, Herbeheretako dikeak (modernoak zein zaharrak), Oresundeko itsasarteko tunel zubia, Suezko kanala, Japoniako ur gaineko aireportuak, Troll plataforma eta abar.
‎batetik, toxinak ekoizten zituen bat, eta, bestetik, ekoizten ez zituen bat. Andui horietako bakoitzarekin harrapakinak jarri zituzten, eta batzuen eta besteen portaera aztertu zuten. Ikusi zuten harrapakinen jarduera maila hein handiagoan jaitsi zela andui toxikoekin elkartu eta berehala:
‎Horrelako azterketetan asko erabili ohi den nukleotido bakarreko polimorfismoa aztertu dute banako horietan guztietan; zehazki, aztertutako pertsonek 55.000 nukleotido ingurutan duten polimorfismoa. Azterketatik ondorioztatu dute negritoen genoma bat datorrela, hein handi batean, Asiako hego ekialdeko populazioetako jendearen genomarekin, eta horrek iradokitzen du arbaso komuna dutela batzuek eta besteek.
‎Adierazi dutenez, gene horietako batzuek lotura nabarmena dute mintzatzeko gaitasunarekin. Adibidez, nabarmendu dute garunaren eta aurpegiaren eraketan parte hartzen duten gene batzuk eta nerbio sistema zentralaren garapenarekin lotuta dauden batzuk daudela FOXP2 genearen eraginpean.
‎Astrobiologoentzat oso garrantzitsua izango litzateke bizidunak aurkitzea, baina ez aurkitze hutsagatik. Guk, geologook, alderatu ditzakegu Ilargiko basaltoak Martekoekin edo Lurrekoekin; fisikariek ere alderatu ditzakete leku batzuetako eta besteetako prozesu fisikoak. Baina biologoek ezin dute horrelakorik egin, ez baitute zerekin alderatu ezagutzen duten bizi eredu bakarra.
2011
‎Inguru hura monumentu natural izendatu dute: Barro Colorado uhartea, inguruko beste uharte txiki batzuk eta kanalaren penintsula batzuk ere bai.
‎ADCYAP1 genea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta migrazio luzeagoak egiten dituzte txinbo kaskabeltzek. Ondorio hori atera dute Max Planck Institutuko ornitologo batzuek, hegazti migratzaile horien gene batzuk eta jokabidea konparatuta.
‎Hala ere, ikerketaren emaitzak baliagarriak iruditzen zaizkio plazer sexuala hobeto ezagutzeko: Esaterako, oso ondo ikusten da nola pizten diren gune jakin batzuk eta nola inhibitzen diren beste batzuk. Izan ere, inhibizio hori beharrezkoa da une horretan kontrola galtzeko, eta ikerketa horretan frogatu dute lobulu frontala, zentsore lanak egiten dituena, itzali egiten dela.
‎Eta gustuko musika entzuteak, arte-lan bat ikusteak, naturaz gozatzeak, talde bateko kide izateak, jakiteak, irabazteak, maitatua sentitzeak. Horiek guztiak plazer eragileak dira, eta horiek lortzearren hartzen ditugu erabaki batzuk eta baztertzen ditugu beste bide batzuk.
‎Saez Ciriónek Infekzio Erretrobiralen Erregulaziorako unitatean egiten du lan, eta gertutik ezagutzen ditu ikerketa horretan parte hartu duten ikertzaileetako batzuk eta haien lana, haiekin elkarlanean ari baita beste ikerketa batzuetan. Bada, haren ustez, emaitzak oso apalak dira.
2012
‎Orain arteko arazo guztiak lurrean sortu zaizkigu: itzalaldi batzuk, kable mozketa batzuk eta eguraldiak berak eten izan du datuen jarioa. Baina izandakoak izanda ere, lortu dugu espazio ontziak bidalitako datuen% 99,97 jasotzea eta gordetzea.
‎New Scientist entzat, deigarria da zer alde dagoen batzuen eta besteen esperientzien artean. Batzuentzat, esperientzia erabat onuragarria zen; adibidez, kontzentratzen laguntzen dit; sei ordu eman ditzaket bi orduan seko aspertuko nindukeen gai bat ikasten, adierazi zuen batek.
‎Hori kontuan hartuta, ekonomia berdetzeko bideek dute berdinak izan kasu guztietan, baina pareko ahalegina egin dute batzuek eta besteek. Horretarako, Rio+ 20 biltzarra mugarri izango dela adierazi du NBEk, ezinbestekotzat jotzen baitu gobernuen, enpresen eta nazioarteko erakunde eta eragileen parte hartzea, ekonomia berderako bidean jartzeko.
‎Horretarako, Rio+ 20 biltzarra mugarri izango dela adierazi du NBEk, ezinbestekotzat jotzen baitu gobernuen, enpresen eta nazioarteko erakunde eta eragileen parte hartzea, ekonomia berderako bidean jartzeko. Hala, xedeetako bat batzuen eta besteen arteko hitzarmenak eta lankidetzak sustatzea da.
2013
‎Bi estrategia motak, egokitze prozesu baten ondorioz, ebolutiboki egonkorrak dira. Pentsa dezagun berriro ere arrain espezie bereko banako batzuetan eta bakoitzaren bizi estrategian. Ausartak hiltzeko arrisku handiagoa izanik ere, bizialdi labur horretan eme gehiago estal ditzake, ez baitu arrisku potentziala edozein dela ere ihes egiten.
‎Urteak igarota, kontsultan gizonezkoak zein emakumezkoak jasotzen zituen Vallsek, eta batzuek eta besteek beregana jotzeko zituzten arrazoiak desberdinak zirela ohartu zen. Gainera, emakumezko askok eta askok gauza bera esaten zidaten:
‎Hori oso ona da, behartzen duelako pentsatzera ez bakarrik zein den diagnostikoa, baizik eta zenbateko laguntza duten eta zertan. Hala, autismoa diagnostikatu zaion haur baten gurasoak kontsultatik ateratzean, haien seme alabak zer nahaste mota duen jakiteaz gain, jakingo du zenbateraino dagoen mugatuta gaitasun batzuetan eta besteetan, eta bakoitzean zer nolako laguntza duen. Niretzat, aldaketa garrantzitsua da hori".
2014
‎Are gehiago, ikertzaileek mikroorganismorik gabeko saguak infektatu zituzten batzuen eta besteen bakterioekin, eta ikusi zuten pertsona gizenen hesteetan nagusi diren bakterioak (Firmicutes familiakoak, hain zuzen) jaso zituzten saguek gantz gehiago metatzen zutela gorputzean besteak baino, nahiz eta denek dieta berdina zuten. Oraindik galdera asko erantzunik gabe badituzte ere, pixkanaka ari dira batzuen batzuk argitzen.
‎" Mikroorganismoen antigenoek immunologia sistema kitzikatzen dute, eta kitzikapen horrek moldatzen du zer erantzun izango duen kinada batzuen eta besteen aurrean", azaldu du Bilbaok. Oro har, erantzuna bi eratakoa izan daiteke:
‎Kimerismoa kondizio konplexuagoa da, detektatzen zailagoa eta gehiago eragiten diena DNAren analisia interpretatzean egin daitezkeen akatsei. Horren adibide dira kimerismo egoera batzuk, zeinetan banakoek aldi berean baitituzte sexu femeninoaren berezko faktore genetikoak dituzten zelula batzuk eta sexu maskulinoaren berezkoak dituzten beste batzuk. Kasu horietan, sexua zehazteko egiten diren DNA analisiek emaitza okerrak edo anbiguoak eman ohi dituzte.
‎Lego etxeak, adibidez, Mindstorms izeneko linea du. Zenbait Lego pieza, kontrolagailu programagarri bat, sentsore batzuk eta hainbat motorrez osatutako kit bat da. Robot ezberdinak munta ditzakegu horrekin, eta gauza ezberdinak egiteko programatu:
‎Bestalde, izatez, ez da testa gainditzen den lehen aldia. Beste garai batzuetan eta beste lehiaketa batzuetan, beste software batzuek ere lortu dute epaileak engainatzea, portzentaje handiagoan, gainera (ia% 60ra arte ere). Readingeko lehiaketa horren antolatzaileek ez dituzte baliozkotzat hartzen software horiek, eta berena bai, eta, horretarako arrazoiak ematen dituzten arren (epaile kopurua, galderen mugarik eza...), gehiegizko lizentzia hartzea da.
‎Alde batetik, frekuentzian, kilohertz handiagoko edo txikiagoko pultsuak igortzen baitituzte. Eta, bestetik, pultsuek ezaugarri desberdinak dituzte saguzar batzuetan eta besteetan: pultsu batzuk maiztasun finkokoak dira; beste batzuk, berriz, maiztasun aldakorrekoak izaten dira, hau da, hasieran maiztasun handikoak eta bukaeran txikikoak Informazio horrekin," genero mailan bereiz ditzakegu saguzarrak.
2015
‎Adibidez, batek aisialdiko denbora joko sofistikatuenarekin jolasten igaro dezake, edo paseatzera joan daiteke. Lehenengo aukeran, material batzuk eta energia kontsumituko ditu, eta bestean, berriz, kontsumoa hutsala da.
‎Erdialdean labarrak eta sakonuneak ikus daitezke. Eta behealdeko eta eskuinaldeko ertzean krater batzuk eta arroila erraldoi bat, Arizonako Arroila Handia baino luzeagoa eta sakonagoa. Arg:
2017
‎Hipotalamoa eta hipofisia garunean daude. Eta elkarrekintza dago garunean dauden neurotrasmisoreen eta hormona batzuen eta estrogenoaren eta progesteronaren artean. Adibidez, serotonina, dopamina, prolaktina...
2019
‎Gantzak murrizteko helburua izan dute urte askoan dietek, baina emaitzak ez dira esperotakoak izan; oraingoan, azukreak daude jomugan. Boladan jartzen dira dieta batzuk eta besteak, eta, handik gutxira, modaz pasatzen dira. Irizpideak egiaztatzeko eta bateratzeko unea iritsi da.
‎Supereroale zer material izango diren aurresatea da gure helburua. Supereroankortasuna da metal batzuek eta soilik baldintza jakin batzuetan duten propietatea: haien elektroiak bikoteka jartzen dira eta kondentsatu moduko bat sortzen da; elektroi bikote horiek inongo erresistentziarik gabe mugitu daitezke.
‎Hori da bat, eta, eskala horretan, Artikoan eta Antartikan bakarrik gertatzen da. Horrez gain, mekanismo batzuen eta besteen eraginak elkartu egiten direnez, ondorioak areagotu egiten dira. Hala, planeta batez beste 1 C berotzen bada, Artikoan berotzea 2 C-koa izan daiteke.
2020
‎Zentzu horretan, iraunkortasun ezagatik edo funtsik gabeko kontsumoa gehiegi bultzatzeagatik txikiagotu behar duten sektore batzuk, batez ere jatorri fosil edo nuklearreko erregaiak erabiltzeari lotuak, meatzaritza, eta abar, hazi daitezkeen eta, beraz, inbertsioa behar duten ekoizpen sektoreetatik bereizi behar dira (adibidez, funtsezko sektore publikoak, hala nola hezkuntza, osasuna, energia eta material iraunkorrekin lotutako sektoreak). Horretarako, beharrezkoa da BPGa adierazle nagusi gisa erabili beharrean, ingurumeneko eta ekonomiako kontabilitateko sistema integratuetan oinarritutako beste adierazle batzuekin eta garapen iraunkorreko bide bat markatzea helburu duten adierazleekin ordezkatzea. Horiek guztiek hazkunde ekonomikoak giza ongizatean eta planetaren ongizatean eta, adiera zabalenean, gizarte eta ingurumenean dituen eraginak kontuan hartu behar dituzte, bizitzaren iraunkortasuna bermatuko duen etorkizunera bideratu ahal izateko.
‎Eta zer gertatuko litzateke herrialde batzuk eta besteek oso irizpide desberdinak jarraituko balituzte txertoarekin. Bueno, horrek mugen kontrol zorrotza egitera behartuko luke dio Solak.
‎Haiekin, jardunbide onenen zerrenda bat osatu dute. Askotariko neurriak izan dira, eta alde handia dago erakunde batzuek eta besteek nabarmendutako ekintzen artean: batzuek egiturak sortzeari eta erakundea baliabidez hornitzeari eman diote garrantzia; beste batzuek langileak trebatzen egin dute indar handiena; eta, beste batzuek, berriz, sentsibilizazioan eta komunikazioan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia