2003
|
|
" Ildefonso Gurrutxagak Zuzenbideko ikasketak egin zituen, historiako gai
|
batzuekin
eta gero doktoretza egin zuen. Ondoren Madrilen egon zen abokatu bezala lanean baina, Azpeitira itzuli zen.
|
2005
|
|
19:00ak aldera bukatu zuten miaketa. Agendak, paper
|
batzuk
eta abar eraman zituzten; ordenadorerik ez. Poliziak han zirela, etxe inguruan 30 bat herritar bildu ziren eta orduan ere tentsio uneak bizi zituzten; poliziek armekin mehatxuka jardun ziotelako jendeari.
|
2007
|
|
Zestoako Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, gertaera izan zenean bertara joan ziren, baina Udala ez da ezer mugitzen hasi. Izan ere, eremua zehazki Zestoakoa edo Azpeitikoa zen jakin ahal izateko mapa
|
batzuetan
eta begiratzen aritu ostean, eremua Azpeitikoa dela eta, Azpeitiko Udalaren esku utzi dute arazoa.
|
2008
|
|
Eskualdeko hainbat gazte eta heldu ari da lanean filman. Estra bezala, azpeitiar gazte
|
batzuk
eta emakume batzuk ari dira aktore lanetan. Protagonista, berriz, Iñigo Aizpitarte zarauztarra da.
|
|
Azpeitiko Udaleko kirol, kultura eta parekidetasun sailetik aukera berdintasuna bermatzeko asmoz, hainbat ekimen antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Otsailean bertan hasiko dira
|
batzuk
eta maiatzera bitartean iraungo dute besteek. Ikastaroak, hitzaldiak, antzerki emanaldia, erakusketa eta irteerak izango dira; guztiak aukera berdintasunaren alde.
|
2010
|
|
Antzerkia asko gustatzen zaigu, diote haur guztiek aho batez. Antzerki eskolen berri ikastolan edo ludotekan jaso dute
|
batzuk
eta gelakideek esanda besteek.
|
|
Baina, berriro lan bolumen hori sortzeko urte asko igaro dira, gaur egun Administrazioak oso lan gutxi ateratzen dituelako lehiaketara. Horregatik, beste merkatu
|
batzuk
eta bilatu behar ditugu.
|
2012
|
|
Baina etxekoek ez zuten aprobetxatu zulo txiki bat zabaldu ahal izateko. Bai
|
batzuen
eta baita besteen defentsak puntu bat gora egin zuen bigarren zatian eta erasoan jokaldi onak ikusteko aukera gutxiago egon zen. Lander Lasa kanpotik ahalegindu zen Clínicas Rinconekoen defentsa apurtzen, baina Tolosakoak ez zuen egunik onena eduki.
|
2013
|
|
Ez da berdina operazio polizial hori" sekulako disparate politiko eta juridikoa" dela Jesus Egiguren PSEko EAEko presidenteak esatea edo Sortuko dozenaka ordezkarik esatea. Ez da berdina, ez, hitz bertsuak esanagatik,
|
batzuei
eta besteei ekartzen dizkioten ondorioak guztiz ezberdinak direlako; bai moralki, bai etikoki eta baita legalki ere.
|
|
Izan ere, 1994 urtean Europako maratoi txapelketan, Helsinkin, zilarrezko domina lortu zuen azkoitiarrak. Hori dela-eta, Garciaren kirol ibilbidea jasoko duen egitasmoa prestatzen ari dira haren lagun
|
batzuk
eta, besteak beste, Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko kirol zuzendariak Garciari buruzko liburua idatziko du. 2014ko ekainean argitaratuko dute liburua eta haren inguruko webgunea.
|
|
Ikastetxe bakoitzaren izaeraren arabera, hezkuntza erreformak desberdin eragingo die
|
batzuei
eta besteei. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola Euskal Eskola Publikoko sarean kokatzen dira eta, beraz, antolamendu eta jarduneko kudeaketa guztietan eragiten die.
|
2015
|
|
Aurten Azpeitian ikastola sortu zeneko 50 urteurrena ekarri nahi izan du gogora Udalak eta ikastolaren lehen urratsetan protagonista izan zirenak gonbidatu dituzte txupinazoa botatzera. Lehen suziri horren atzetik musika izango da herriko kaleetan nagusi,
|
batzuen
eta besteen kalejirarekin. Musika aukeran, baina kolore bat nagusi, Marea Arroxarena.
|
2016
|
|
Azken esaldi hori, Immigranteak gure errefuxiatuak dira, goiburu duen adierazpena da, hain zuzen ere, gaur Loiolan irakurri dutena. Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoa izan da adierazpena irakurri duena; ondoren, agerraldian parte hartu duten beste lagun batzuek Giza Eskubideen Adierazpenaren artikulu
|
batzuk
eta Bibliaren pasarte batzuk ere irakurri dituzte, gaiarekin lotuta.
|
2018
|
|
Helenak ez zuen espero gisako obra zibilik munduko bazter honetan. Guziz ohiturik da alde guzietan New York ikusten,
|
batzuk
eta bertzeak Manhattan, Brooklyn edo Empire State etxekoak balituzte bezala hitzean eta hortzean ibiltzen. Guatemalan den aldiro jabetzen da munduaren neurriaz Helena.
|
|
Aldageletan eta aurrez egondakoa nintzen beraiekin, eta alde horretatik, nahikoa ondo. Broma
|
batzuk
eta egin zizkidaten...
|
2019
|
|
" Lakaxitan hasi ginen gaztelaniazko eta euskarazko aditzak ikasten, Harrera Sareko kideei esker. Ondoren, Irungo Helduen Eskola Publikora joaten hasi ginen, baina ez genuen ezer askorik ikasi; aditz gutxi
|
batzuk
eta. Nabarmentzekoa da Aiorarekin eta Ioritzekin ikasi dugula gehien; dena eskertu beharrean gaude".
|
2020
|
|
Gero, itzultzaile jardun nuen Kuban bertan, baina ez luzaro, inteligentzia zerbitzuarentzako lan egitera eraman baininduten Berlinera, Ekialdeko partera. Kubako ofizialek ez zekiten alemanez, eta itzultzaile jardun nuen nik han,
|
batzuen
eta besteen artean. Agiriak itzultzea ere egokitu zitzaidan, baina ez nintzen espioi.
|
2021
|
|
Neurketa polita jokatu zuten Lagun Onakek eta Balmasedak. Lehen zatian
|
batzuek
eta besteek izan zituzten aukerak, baina kanpokoek batean asmatu zuten bezala, etxekoek ezin. Bigarren zatia ere lehendabizikoaren ildotik hasi zen.
|
2022
|
|
Azaroaren 23an emanaldi bat izango dugu, Soreasu antzokian, 19:00etatik aurrera. Azken urteetan euskal kantuei eskaini diegu ekitaldi hori, eta aurten ere hala izango da, kantu berriago
|
batzuei
eta bertsio batzuei helduz.
|
|
Azterketaren xehetasunak eta emaitzak jasotzen dituen 50 orrialdeko txostenaren eduki esanguratsuenak aletu zituen Urangak; ondoren, hitza hartzeko aukera izan zuten aurkezpenera joandakoek.
|
Batzuei
eta besteei entzunda, neurketa berrian euskararen kaleko erabilera aurreko alditik bost puntu igo izana inork ez zuela espero ondoriozta daiteke. Neurketaren balioa inondik inora zalantzan jarri gabe, eta Azpeitiak herri oso euskalduna izaten jarraitzen duela abiapuntuan jarrita, herriko hizkuntza joeran aldaketa zantzuak eta, euskararen erabilerari dagokionez, kezkatzeko arrazoiak egon daitezkeela nabarmendu zuten hitza hartu zuten gehienek.
|