Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2015
‎10 Era berean nekagarriak eta gozoak diren gauza hauen artean, gure Jaunak, batzuetan, halako pozaldi batzuk eta otoitz era bitxia eman ohi dizkio arimari; honek ez du ulertzen zer diren. Mesede hau egiten badizue, Jauna bihotzez gorets dezazuen eta igarotzen den gauza dela jakin dezazuen jartzen dut hemen.
‎4 Bada, arimarekin izaten diren hizketei buruz esaten nuenera itzuliz, aipatu ditudan era guztiak kontuan hartuz, izan daitezke Jainkoarenak eta baita deabruarenak eta irudimenak berak sortuak ere. Jaunaren laguntzaz ongi esaten asmatzen badut, esango ditut batzuen eta besteen artean dauden ezaugarriak eta noiz diren hizketa hauek arriskutsuak. Izan ere, arima asko dira otoitzari emanda dauden jendeen artean sumatzen dituztenak, eta nahi nuke, ene ahizpak, ez dezazuela uste izan gaizki egiten duzuenik haiei sinesterik ez ematean, ezta sinestea ematean ere zuentzat direnean soilik, gozotasunezkoak nahiz zuen hutsegiteetan abisu ematekoak, esaten duenak esaten duela, nahiz irudipena izan, horrek ez baitu garrantzi handirik.
‎1 Argiago ikus dezazuen, ahizpak, esan dudana horrela dela eta zenbat eta aurrerago joan arima, hobeki lagun egiten diola Jesus on honek, egoki izango da azaltzea nola, Haren Maiestateak nahi duenean, Berarekin ibiltzea baino besterik ezin dugun, Haren Maiestatea komunikatzen zaigun eta guri digun maitasuna, agerpen batzuekin eta ikuskari hain miragarriekin, erakusten digun era eta moduetan argi ikusten denez; honelako mesederen bat egiten badizue, izuturik ibil ez zaitezten esan nahi dut azken batean hauetakoren bat. Jaunak esaten asma dezadala nahi badu?, biziki gorets dezagun, mesede hori guri egin ez arren, hain handi eta ahaltsua izanik, kreatura batekin horrelako harremana izatea nahi duelako.
‎Adimenak, bestalde, aurrera dakarkio iruzurra dela lortu nahi duenaren ondoan honek guztionek zerbait balio duela uste izatea; fedeak zein den komeni zaiona irakasten dio; oroimenak hauek gauza guztiak, berak ikusi dituenak, zertan amaitzen diren agertzen dio, gauza hauetaz asko gozatu zutenen heriotza aurrera ekarriz: nola ikusi dituen batzuk bat batekoak, zein laster ahanzten dituzten guztiek, nola ikusi dituen lurpean zapalduak oparotasun handitan ezagutu zituen batzuk eta are gehiago: hilobi ondotik bera askotan igaroz, eta begiratuz har ugari daudela gorpu hartan irakitan erreparatu, eta beste gauza asko eta asko ezar dakizkioke aurrean; borondateak ezin konta ahala gauza eta maitasun seinale ikusirik, maitatzera jotzen du, eta halakoren bat ordaindu nahiko luke:
‎berariazko laguntzarekin kontrastean; honetaz 3 Egoitzetako 1, 2an idatzi du. Laguntza orokorra Jainkoak guztiei ematen diena da; berariazko laguntza, berriz, Jainkoak pertsona batzuei eta egoera batzuetan ematen diena (ik. Biz.
‎...u), eman biezazkio eskerrak, ez baitu engainua ote den beldur izan beharrik; benetan beldur izan bedi, ordea, hain mesede handiari buruz esker txarrekoa ez ote den izango, eta saia bedi zerbitzatzen eginahalak egiten eta gauza guztietan bere bizitza hobetzen, eta ikusiko du zertara joko duen eta nola jasoko duen gehiago eta gehiago; dena dela, hau izan zuen pertsona batek horrela igaro zituen urte batzuk eta mesede harekin pozarren zegoen; Jauna urte askoan sufrimendu askorekin zerbitzatuko balu ere, oso ongi ordaindutzat joko luke. Bedeinkatu izan bedi beti betiko, amen.
‎12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik egin gabe egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik nahi ez bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
‎Huskeriazko gauzetan bada ere, asko maite direnean, deabruak ere liluratuko ditu; baina ez Jainkoak egiten duen bezala ezta halako atsegin eta arimako poz eta bake eta gozotasunaz ere. Lurreko gozotasun eta atsegin ororen gainekoa eta are gehiago da, poz hauek sortzen diren lekuak eta lurrekoak sortzen direnekoak ez baitute elkarrekin zerikusirik, batzuen eta besteen sentipena ere guztiz desberdina da, esperimentatu izango duzuenez. Behin esan nuen nik, gorputzaren alde zakarrean, edota barne muinetan balira bezala dela, eta ongi esan nuen, ez baitakit hobeki esaten.
‎Hazia botatzen duela diot, Jainkoak ez duela nahi hain mesede handia alferrik emana izan dadin uste baitut; eta, horregatik, hark berarentzat handik probetxurik ateratzen ez duenez gero, beste batzuek atera dezatela. Izan ere, aipaturiko desira eta bertuteekin geratzen denez gero, bide onean dirauen bitartean beti egiten die on beste arima batzuei eta beroa eransten die bere berotik; eta berak galdutzat duen arren, besteek probetxu atera dezaten gogoaz geratzen da, eta pozik aditzera ematen ditu Jainkoak bera maite duenari eta bera zerbitzatzen duenari egiten dizkion mesedeak.
‎2 Eta halaxe ikusi dut, goretsia izan bedi Jauna; gero, Jainkoaren zerbitzura bideratua ikusten ez dudana, hainbesteko huskeria eta gezurra iruditzen zait, non ez bainuke jakingo ulertzen dudan bezala esaten, eta egia honetan ilunpetan daudela ikusten ditudanak ematen didaten pena, eta honekin batera hemen esango ditudan beste irabazi batzuk eta asko ez dut jakingo esaten. Hemen Jaunak mesede handi handiko hitz berezi bat esan zidan.
‎Euskarazko terminoei dagokienez, hona kapitulu honen hasieran ageri diren gaztelaniazko hitz batzuk eta euskarazko ordainak: arrobamiento:
‎8 Hau ikusi ondoren eta beste gauza handi batzuk eta Jaunak, Bera denagatik, onei emango dien aintzaz eta gaiztoei emango dien oinazez agertu nahi izan zizkidan sekretuak ikusi ondoren, hain gaitz handiengatik era batera edo bestera penitentzia egin nahirik eta hain on handia irabazteko merezimendu txiki batzuk izan nahirik ari nintzela, jendearengandik ihes egiteko eta mundutik guztiz urruntzeko gogoa piztu zitzaidan. Ez zen baretzen nire espiritua, baina ez zen egonezina dakarren urduritasuna, gozoa baizik.
‎5 Hemen ere hasi zen deabrua pertsonarik pertsona batzuei eta besteei jakinarazi nahirik afera honetan errebelazioren bat izan nuela nik, eta nigana etortzen ziren esanez, garai larriak zirela eta balitekeela nire aurka gezur beltzen bat aireratzea eta inkisidoreengana joatea. Honek grazia egin zidan niri eta barre eragin, kasu honetan ez bainuen nik sekula beldurrik izan; neure buruaz ongi nekien, jakin ere, fedeko gauzetan inork ikusiko balu Elizaren zeremoniarik txikienaren aurka nindoala, harengatik eta Eskritura Santuko edozein egiagatik mila heriotza jasateko gertu nengokeela.
‎Esaldi hura esan zuena Maria Ocampo zen, Teresaren lehengusu batzuen alaba, laster Maria Bautista izenaz San Jose monasterioan moja sartu zena. Taldeko gainerakoak, gehienak, Teresaren senitartekoak ziren, karmeldarrak batzuk eta laiko adiskideak besteak. Guztiek solasaldi espiritual atseginak izaten zituzten Gizakundeko komentuko Teresaren gelan.
‎15 Orain dela bi edo hiru egunetik hona bildu ziren errejidore batzuk eta korrejidorea eta kapitulukoak, eta aho batez esan zuten inola ere ezin zela onartu, herriari kalte nabarmena zetorkiola, eta kendu egin behar zutela Sakramentu guztiz Santua, eta inola ere ez zutela utziko aurrera jarraitzen. Ordena guztiak bildu zituzten beren iritzia ager zezaten, bakoitzetik bi letradun.
‎Ikuskarien ondorioez hitz egin du 28, 10, eta 32, 12an. Batzuen eta besteen artean dagoen aldeaz 37, 2an.
‎2 Bien artean Gotzainak monasterioa onar zezala lortu zuten, eta ez zen gutxi, pobrea zelako, baina honela Jaunaren zerbitzurako erabakia hartuta ikusten zituenak hain maite izanik, berehala jarri zen laguntzera; eta santu zahar honek onartzea eta lagun ziezaguten batzuekin eta besteekin eginahalak egitea izan zen, guztia egin zuena. Abagune honetara etorri ez banintz, esana dudanez?, ez dakit nola egin zitekeen.
‎4 Nahiko lan igaro nuen batzuekin eta besteekin saiatuz onartua izan zedin, eta gaixoarekin, eta ofizialekin etxea laster batean amaitua izan zedin, monasterio itxura izan zezan, amaitzeko asko falta baitzen. Eta nire laguna ez zen hemen; egokiago zela pentsatu genuen hemen ez izatea, gauza hobeki ezkutatzearren, eta nik epe laburrean egitean zetzalaguztia ikusten nuen arrazoi askogatik; eta hauetako bat zen edozein unetan handik joateko aginduko zidaten beldur nintzela.
‎2 Ahalegin handirik egin beharrik ez dagoela irudituko zaio berorri esku batzuk eta hain aurpegi ederra ikusteko. –Hain dira ederrak gorputz aintzatsuak, non haiek berekin dakarten aintza, naturaz gaindiko ederrez jantzia dena, ikusteak, zentzua galtzera eragiten baitu; eta horrela, halako beldurrak hartzen ninduen, non nahasia eta asaldatua geratzen bainintzen, geroago ziurtasunez eta zalantzarik gabe eta halako ondorioekin, beldurra laster galtzen bazen ere.
‎Eta honetan, neure otoitzari buruzko tratua izan dudan pertsonetako batzuk kontuz ibili ez direlako, hortik neke ugari etorri zaionak bezala hitz egiten dut, batzuei eta besteei galdetuz, on beharrez kalte handia egin didatelako; izan ere, isilean gordeta hobeki leudekeen gauzak zabaldu dira, ez baitira guztientzakoak, eta nik neuk zabaltzen nituela zirudien.
‎bere buruagan ezertan ere fidatzen ez den eta fedean sendotua dagoen eta hango puntu bategatik mila heriotza jasateko prest legokeen arimarik. Eta Jainkoak isurtzen duen fedeari dion maitasun honekin, fede bizi, sendoarekin, Elizak duenaren arabera joaten saiatzen da beti, batzuei eta besteei galdetuz, egia hauetan honezkero oinarri sendoa duenaren antzera, eta burutik pasa daitezkeen errebelazio guztiek, zeruak zabalik ikusiko balitu ere. Elizak duen fedetik ez lukete puntu bat ere mugiaraziko.
‎13 Era horretara igaro daitezke otoitzeko ordu batzuk eta igarotzen dira. Bada, bi ahalmenak mozkortzen eta jainkozko ardo haren ahogozoa hartzen has daitezenean, oso erraz galtzen dira berriro ere ahalmenak beren senera bete betean bihurtzeko, eta borondateari lagun egitera etortzen dira eta hirurek batera gozatzen dute.
‎Deabruak ekartzen zizkion kanpoko tentaldi batzuez eta irudipenez ari da,
‎1 Deabruak eragiten zizkidan tentaldi batzuk eta barruko eta isileko ezinegonak agertu ditudanez gero, ia jendaurrean eragiten zituen beste batzuk, bereak zirela ezin ukatuzkoak, agertu nahi ditut.
‎Izan ere, gauza batzuetan esperientziaduna izatea nahi izan du Jaunak, haietatik irteten baita jazarpenak sufritzeaz zer irabazten den jakitun balitz bezala. Jaunaren handitasunean itxaro dut haren bidez on handia etorriko zaiela bere Ordenako batzuei eta baita Ordenari berari ere. Honezkero igartzen da hau.
‎Eta hala esan zidan berak, Jaunari eskaintzen zizkiola eta mundutik ateratzeko eskatzen ziola, ordurako bera zein estimu gutxitan izan behar den etsita baitzegoen. Batzuetan pentsatzen dut, haiek beren buruak betiko zorionaz gozatzen ikus ditzatenean eta beren amaren bitartez izan dela, nola eskertuko dioten eta nolako poz gehigarria izango duen honek haiek han ikustean; eta zein kontrakoa izango den, gurasoek Jainkoaren seme alaba bezala hazi ez dituztelako (beraienak baino gehiago baitira Jainkoarenak), batzuek eta besteek beren buruak infernuan ikus ditzatenean, nolako madarikazioak botako dizkioten elkarri eta nolako desesperazioa izango duten.
‎Batek bete begia zien, Tamayo deitzen zioten batena zenak. Guri ongi etortzeko eran oso prestatuak zituen alde batzuk eta jaun nagusietako baten etxetik, Suero Vega zeritzonaren etxetik, hurbil; honek asko laguntzen zigun eta gu hara joan gintezen gogo handia zuen eta auzoko beste pertsona batzuk ere bai.
‎Palentziara joan zenean, hain ziurtzat genuen Artzapezpikuaren baimena, non ez baitzen zertan arduraturik. Eta horrela eskatu nion errentako etxe bat bila diezadala etxe sartzea egiteko eta burdin sare eta tornu batzuk eta nire kontuan ezar zitzala, bere dirutik ezer gastatuko zuenik ez baitzitzaidan burutik pasatzen, dirua aurreratu ziezadala baizik. Bera fundazio haren gogo biziaz zen, eta bihotz bihotzetik sentitu zuen ordukoz bere horretan geratu izana.
‎Haietako bat aita frai Pedro Fernández maisua zen, oso biziera santuko pertsona eta jakintsua eta adimen argikoa. Gaztelako probintziako fraide oinetakodunen komisario apostoliko eta bisitaria izana zen; oinutsak ere haren mendeko izan ginen-eta, horregatik ongi zekien nola bizi ziren batzuk eta besteak; guk guztiok ez genuen besterik nahi, hau agerian gera dadila baizik. Eta beraz, konturatu nintzenean Erregeak hura izendatu zuela, auzia amaitutzat jo nuen, Jainkoaren errukiagatik dagoen bezala.
‎Izan ere, bakardade hartan hainbeste urte igarorik, bizimodu latza egiteko gogo bizi biziz, eta horretan inork neurririk ezartzen ez ziola, era ikaragarrian tratatuko zuen bere gorputza. Pertsona batzuek eta Toledoko San Josereneko mojek berari entzun ziotena esango dut; bada, han sartu zen mojak ikustera, eta haiekin ahizpekin bezala lau lau hitz egiten zuen, eta halaxe egiten zuen beste pertsonekin ere; izan ere, nabaria zen haren xalotasuna eta halakoa izan behar zuen apaltasunak ere. Eta bererik ez zuela ezer bazekielako, oso urruti zegoen harrotzetik, eta Jainkoak egiten zizkion mesedeak esanez gozatzen zuen, haien bidez haren izena handietsia eta goratua izan zedin:
‎8 Hauek eta beste bertute batzuk, gizon garbi eta era onekoa baitzen, emakumeekin tratatzearen kontrakoa? izango ziren bitarteko gure Jaunak munduaren ezaguera emateko, handik alde egiten saia zedin; eta honela, zer Ordena hautatu pentsatzen hasi zen; eta batzuen eta besteen artean saiatuz, bere izaerarako guztietan aurkitzen zituen eragozpenak, esan zidanez. Sevillatik hurbil eremutar batzuk zeudela basamortu batean, el Tardón izenekoan, nagusitzat gizon oso santu bat zutela aita Mateo zeritzana.
‎9 Honelako etxe batean bada bat, haietan dauden guztien artean Jainkoaren miraberik handienetakoa dena, nik uler dezakedan heinean, espiritu, penitentzia eta apaltasun handikoa eta Haren Maiestateak mesedeak egiten dizkiona, eta hala ere, ez ditu ulertzen Konstituzioetako zenbait gauza. Kapituluan besteen faltak jakinaraztea karitate gutxiko zera iruditzen zaio eta ahizpen faltarik ez dela esan behar dio eta horrelako gauzak; hainbat gauza esango nituzke Jainkoaren mirabe zintzoak diren ahizpa batzuei buruz eta beste gauza batzuetan adimen argia dutenei alde handia kentzen dietenei buruz. Prioreak ez du uste izan behar laster batean arimak ezagutzen dituenik.
‎Kontuan hartu behar duzue, ez dela hangoa Gaztelakoa bezalakoa, askoz ere nekagarriagoa baizik. Ohe batean etzanarazi ninduten; nik lurrean etzatea hobe zela uste nuen; izan ere, ohea alde batzuetan eta besteetan gorago eta beherako zen eta ez nekien gorputza nola kokatu, harri zorrotzezkoa baitzirudien. Zer den, gero, gaixotasuna!, osasuna izanez gero, guztia baita eramaten erraza.
‎23 Nirekin izan ziren han, esan dudanez? Salinas kalonjeak gutunak idatzi zizkien adiskideak eta gero haietako batzuk eta haren ahaideak etorri ziren. Haien iritziz Artzapezpikuari baimena eskatzea komeni zen, kaleetan zehar ibili gabe, etxean meza eman ziezaguten.
‎32 San Matiasen bezperan hasita, orduan sartu baikinen ospitalean, san Joseren bezperara arte, aritu ginen ahalegintzen etxe batzuekin eta besteekin. Hainbeste akats ikusirik, saldu nahi zituzten haietako bat ere ez zen erostekoa.
‎Zentzugabekeria askoren artean, bat edo beste zentzuzkoa zen, eta horrela sinestea ematen zitzaion. Nik berehala igarri nuen zer zen, baina ez nintzen ausartu esaten; egon ere, gure hitzek eragin ona izan dezaten, gutaz zer pentsatuko duten kontuan hartu beharreko mundu batean gaude; eta horrela, esan nuen, itxaron egin zela profezia haiek egia bihurtzen ziren, eta galdetzeko beste ondorio batzuei buruz eta pertsona haren bizitzaren berri jakiteko. Azken batean, jakin zenez, guztia zen zentzugabekeria hutsa.
‎Besteak putzuan murgiltzeko esaten ziola ulertu zuen, eta arin arin joan zen hartara; besteak laster batean joan ez bazitzaizkion, han murgilduko zen, Jainkoari zerbitzurik handiena egiten ziolakoan. Honelako beste gauza batzuk eta oso nekagarriak, obedientziaren pean zer sartzen den jakintsu batzuek seinalatu eta neurria ezarri beharra izateraino; izan ere, gauza oso nabarmenak egiten zituzten, beren asmoak salbatuko ez balitu, merezimenduak egiteko baino gehiago galtzeko izango liratekeenak. Eta hau ez zen gertatzen monasterio honetan soilik (hemengoa harira datorkidalako esan dut), baizik eta guztietan hainbeste gauza egonik, ni neu parte ez izatea nahiko nuke, haietako batzuk esateko, Jauna goretsia izan dadin bere mirabeengan.
‎4 Premiari dagokionez, ez dugu izango premiarik; gotzainak monasterioari laguntzeko ezer egiten ez badu, berorren jauntasunak ez beza penarik har, hobeki erremediatuko baita monasterio batzuen eta besteen laguntzaz, bizi osoan egon arren, berorren jauntasunak digun bezalako maitasunik izango ez digunaren laguntzaz baino. Geure atseginerako berorren jauntasuna hemen bagenu, horixe baita sentitzen duguna?, gainerakoan ez dirudi ezertan aldatuko garenik, lehen bezain mendeko izango garelako; izan ere, prelatu guztiak berorren mende izango dira beti, batez ere aita Gracián, berorren jauntasunari diogun maitasuna kutsatu diogula baitirudi.
‎3 Jakintsu batzuek eta baita Romero lizentziatuak ere nik neuk hemen galdeturik, esan zuten, nuntzioak kasu honetan agintzeko zituen eskumenak ez zituenez agertu, ez zegoela bisita uztera behartua, ematen zituzten arrazoi askorengatik, agiri horiek ez baitzituen agertu ez orduan eta ez orain (azken hamar egunez honantz egin ez badu), bada, ziur dakit erregearen aldetik eskatu ziotela erakusteko.
‎Hau egi egia da, eta honen kontrakorik ez da aurkituko ezer. Eta, berak lurreko ezergatik ere gezurrik ez lukeela esango dakienez, eta hura tratatzen ez duten pertsona buruberoek zer egin ohi duten ezagun duenez (berorrek ikusi baitu), informazioa eska dezala eta, artzaina denez gero, ez dezala kondena justiziaren aurka eta batzuei eta besteei entzun gabe. Eta, oraindik esan diotenak soilik balio badu, berorren jauntasunak zigor dezala eta eman diezaiola penitentzia eta ez dadila aurrerantzean berorrekin gaizki egon, edozein zigor harentzat leunagoa baita berori haserre ikustea baino; gurasoek hutsegite larriak ere barkatzen dizkiete seme alabei, are gehiago inolako hutsegiterik ez denean, eta, berorri poz ematen ziolakoan, sufrimendu handiak igaro dituenean monasterio horiek fundatzen; izan ere, prelatua dela kontuan hartu gabe ere, bihotz bihotzez maite du hark berorren jauntasuna; eta ez dezatela sufri berorrekin gaizki egoteaz Jainkoaren hainbeste mirabek, haiek ez baititu egiten inork errudun; baizik eta izan ditzala alabatzat, beti izan dituen bezala, eta halakotzat ezagut ditzala, haien egintzek ez baitute gutxiagorik merezi.
‎Berorren gorentasunak negozio honetara aita frai Pedro Fernández maisua etor dadila agindu duela esan didate. Hori da etor dakigun onik handiena, batzuk eta besteak ezagutzen dituelako. Zerutik datorrela dirudi.
‎Honetan hainbeste eragozpen daude, nik berorren aitatasunari kontura dadin esango diodanez. Honetan eskatzen diot, fida dadila nigan, San Jose egin zenean oso kontuan izan zelako, eta beste arrazoi batzuen artean honengatik, hau gerta ez zedin, iruditu zitzaien batzuei eta niri gotzainaren mende ongi zegoela. Eragozpen handiak daude; ni konturatu naiz non dauden, eta niretzat nahikoa da bat:
‎Beti etortzen zait burura probintzial horrek, berorren etxean zeudenean, berorren agurgarritasunarekin egin zuena, ez bainuke nahi, ahal izanez gero, hari eskertu gabe gera dadin. Kexu dira, berorren aitatasuna aita Joan Ebanjelariaren esanera ari dela eta; egoki da baita gogoan izatea ez garela hain perfektuak, batzuen eta besteen aldeko eta kontrako joerarik ez sentitzeraino, eta guztiari begiratu behar zaio.
‎Teresa gaixorik dago. Moja batzuei buruz eta erostekotan ziren etxeari buruz aholkuak. Villanueva de la Jarako fundazioa ongi egin zen.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene alaba. Nire aita frai Nicolaori egin diodan gutunean luze aritu naiz gauza batzuei buruz eta horiek ez ditut hemen aipatuko, berorren agurgarritasunak ikusiko dituelako. Berorrena hain era onez eta apal idatzia etorri da-eta, erantzun luzea merezi zuen.
‎Beharbada, gure aita jeneralari bidali dizkiodan gauzak gure kontra erabiltzen dituela (oso onak baitziren), kardinalei emanez; eta burutik pasatu zait gehiago ezer ez bidaltzea gauza hauek amaitu arte, eta horrela egoki litzateke, aukerarik balego, nuntzioari zerbait ematea. Nik ikusten dut, ene aita, berorren aitatasuna Madrilen dagoenean asko egiten duela egun bakar batean, batzuekin eta besteekin hitz eginez, berorren aitatasunak jauregian dituenekin eta aita frai Antoniok dukesarekin, asko egin daitekeela erregearekin hau egin dadin, hauek manten daitezela nahi baitu berak; eta aita Marianok, berarekin hitz egin ohi duenez gero, aditzera eman diezaioke, eskatu eta gogoraraz frai Joan santutxo hura noiztik dagoen preso; izan ere, bisitagatik haserre daudelako ari dira zentzu... Azken batean, erregeak guztiei entzuten die; zergatik geratu esan eta eskatu gabe, batez ere aita Mariano.
‎Bada, jakin beza nire Bela honek, bestearen berezkoa eta naturaz gaindikoa balu (Jainkoak harengan gauza batzuk egiten zituela, egiaz, ikusten baikenuen), adimena, trebetasuna eta biguntasuna, berari nahi den moldea eman ahal izateko, hori guztia hobea du. Harrigarria da haur honen trebetasuna, artzaintxo txatxar batzuekin, mojatxo batzuekin eta berak duen Andre Mariaren irudi batekin, ez dago jairik hartaz asmakizunik egingo ez duenik bere ermitan edo jostaldian, koplaren batekin, berak doinu egokiaz kantatzen duenarekin; harri eta zur gauzka. Lan bat dut soilik:
‎Eta hain negozio garrantzitsuan bi aldetatik jokatzea komeni da, bidaia bere helburura iritsiko den ez baikaude ziur, eta gauza latza litzateke, gauden bezala egonik, beste bidaia baten zain egon beharra; eta era berean, kalonjea horretan jarri denez gero, hura bazterrera ez uztea komeni da (denbora joan ahala, adiskide ona izango da, eta ez da hain arazo erraza), kaltegarri izan daitekeelako, eta hobetzat joko nuke berak negoziatzea eta aita hauek joan daitezela zuzenean aita bikario nagusiarengana. Izan ere, nik ez dut uste gauzak ezkutuan egingo direnik, eta batzuekin eta besteekin negoziatzen aritu eta berak jakingo balu, beharbada, gaizki ikusiko luke lehenbizi beragana jo ez izana; kalonjearekin, berriz, ez da halakorik gertatuko.
‎Ken biezaie berorren aitatasunak, hobe baitute berorrengana jotzea; eta sinets biezat, ene aita, orain ez baitut tentaldirik, zein kontuz jokatzen duen berorren aitatasunak ikusirik, poz pozik kenduko naizela hortik ni. Orain gauzak dauden bezala, ordena hobea egon daiteke; dena dela, ezer ez zenetik fundatzeko, batzuen eta besteen beharra izan duenak, haiek pixka bat poztu beharra izan behar.
‎Guztiaz jakinean jar bedi, zerga kendurik etxean dirua duela geratu baino lehen. Aita Garciálvarezek hitz egin beza batzuekin eta besteekin eta trata bezate gure aitarekin, bera han egonik, ez baitu nigana jo beharrik ezertarako, beragana baizik. Leonorri dagokionez, Jainkoak ez beza nahi gutxitzerik; esan biezat nola dabilen, haren adimenaz ez bainago batere pozik, eta ea saiatzen den bere aldetik.
‎Baltasar Álvarez (ik. Bizitza 26); Medina del Campoko ikastetxean bizi izan zen urte batzuetan eta han izan zuen harremana Elena anderearekin eta bere zuzendaritzapean izan zuen. Baltasar Álvarez Belmonten hil zen 1580ko uztailaren 25ean, Toledoko probintziako jesulagunen probintzial zela.
‎Deabruak ekartzen zizkion kanpoko tentaldi batzuez eta irudipenez ari da, eta hark ematen zizkion oinazeez. –
‎2 Begira, ene ahizpak, lehenengoetan ongi ez bazaudete (eta hala gerta daiteke, deabruak jarriko dizuelako bihotzeko larria eta kezka, hemendik datorkion gaitz handiaren berri baitaki), aditzera emango dizue debozio handiagoa aurkitzen duzuela beste gauza batzuetan eta hemen gutxiago. Ez ezazue utz bide hau; hemen ikusiko du Jaunak zenbateraino maite duzuen.
‎6 Hemen abisu batzuk ematea egoki izango dela deritzot, ene ahizpak, Jaunak bere ontasun hutsagatik honaino ekarri dituen zuetakoentzat, badakit badirela zuen artean batzuk eta.
‎1 Bada, Jainkoak bide honetatik ez daramatzanei diotsuet, ene alabak, nik ikusi eta dakidanez, bide horretatik doazenek ez daramatela gurutze arinagorik eta harri eta zur geratuko zinatekete Jainkoak zer bidetatik eta zer eratan ematen dien ikusita. Nik badakit batzuen eta besteen nekeen berri, eta argi eta garbi dakit ezin jasanezkoak direla kontenplaziozkoei ematen dizkienak; gozotasunen jaki hura emango ez balie, lirateke eraman. Eta argi dago, Jainkoak oso maite dituenak neke bidetik eramaten dituela, eta zenbat eta gartsuago maite dituen, neke bide handiagotik; ez dago, bada, kontenplatiboak gorroto dituela zertan pentsaturik, bere ahoz goresten baititu eta adiskidetzat hartzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia