Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2000
‎Beste egitekorik ez daukanez, hari batzuez eta kartoiez gerrikoren bat edo beste egiten aritu da. Koldo ere eskulanak egitera joaten hasi zen lehengo astean, baina ezezkoa eman diote gaur; ezin daitekeela joan, zerrendan ez dagoelako.
‎Ordura arte ez zen txikikeria hartaz ohartu ere egin, baina dirurik gabe larri behar zuen inondik ere. Eskuak sakeletan sartu eta eskuinekoan txanpon batzuk eta billete pila bat zeukala ohartu zen. " Eskerrik asko, Jauna, eskerrik asko."
2001
‎Igogailua hartu eta azken solairuraino iritsi nintzen. Handik gora eskailera batzuk eta erdi zabaldutako atea zeuden. Atea bultzatu eta atikora irten nintzen.
‎Asiako bazter galdu batean ari zen lanean kasualitatez formula topatu zuenean. Gero, taldeak hainbat arazo izan zituen bertako gerrillari batzuekin eta presaka alde egin behar izan zuten. Ordurako aita hila zen...
‎Jaiki bezain laster hozkailua zabaldu eta letxuga hosto zimel batzuk eta arrautza bakarra zeuden. Arrautza frijitzen jarri eta bitartean burua dutxako txorrotapean sartu nuen.
2002
‎– Jolas moduko zerbait antolatu nahi dut datorren hilabetean izango diren trainerila estropaden inguruan. Berba egin dut Nauticako batzuekin eta irratia duten bost belaontzi badira tartean. Esperimentu bat da.
‎Egia zen. Hoteleratu zirenerako UGT batzuk eta Telesforo Monzon Gobernazio sailburuaren gizonak baino ez zebiltzan kaleetan. Las Columnas kafetegian geratu zen Terence.
‎Emakume beltzen orrazkerak ederresten zituen gehien. Gainerako bidaiariei bezain garestia ateratzen zitzaien baina bazen alderik batzuen eta besteen artean.
2003
‎Eta halaxe kontatu nizkion 1937ko udaberri odolezko hartako batzuk. Berak bazekizkienak ziren batzuk eta ez zekizkienak ere bai asko. Besteak orain artean kolkoan gorderik izan ditudanak dira.
‎Afrikako militar oilartu batzuk eta Iruñeko komandante buru Mola jeneral faxistak Errepublikaren kontra jo zuten. Eskuindarren laguntzaz, gerra hiru eguneko kontua izango zelakoan.
‎Jesarlekuan, Eguna egunkariaren ale batzuk eta Gudari aldizkariaren ale bat hantxe zeudela ohartu nintzen. Mutila zein alderditakoa ote zen igartzen saiatu nintzen.
2004
‎Marckek galdera egin ondoren, eszena hormaturik bezala gelditu zitzaion Fermini, koadro batean bezala. Sydney lehen planoan, ile gorriak eta aldaka zabalak; atzean mahai batzuk eta aulkiak, eta atzerago komunetako sarrera, argiturik; apalategia, potoak eta barnerago gizonen komunaren atea, zuraje ilunekoa, itxirik. Sydneyk bi pauso eman eta Marckek bizkarra ukitzean, denbora mugitu egin zen eta errealitateak berezko abiadura hartu.
‎Halako batean, Alanora heldu nauk. ‘Ostia, nora etorri naiz? ’ Han kanpoan bazeudean ahuntz batzuk eta, pixka bat inguratu naizenean, Petra agertu duk: Petra, Alanokoa.
‎" Bai. Gero hartuko ditinat porru batzuk eta fruta zerbait ere, Lutxi, gogoratu... Ene!
‎" Plazan badira balla batzuk eta, haietako bi edo hiru ekarrita..."
2005
‎Hatz erakuslearekin kurritu nuen pianoaren tekla bakoitza, lagun zaharren enkontrura aspaldiko partez datorrenak bezala, nota bakoitzaren arintasuna eta pisua, zaporea eta bolumena, biribiltasuna edo zorroztasuna neurtuz. Doinu barnerakoiak ziren batzuk eta jendetasunerako eginak beste batzuk, diferenteak denak. Kutxilloak eta koilarak, beharrezkoak denak.
‎Ezin dut erabaki izokin batzuek zergatik duten hainbeste metal eta beste batzuek ez. Zergatik diren ezberdinak batzuk eta besteak. Ez dakit, azken finean, izokin berria nondik datorren edo nola sortua den.
‎Indianoarena. Halaxekoak izaten dira beti kontu batzuk eta ez dira aldatzen ahal. Batek ez dezake dena bere gustora egin.
‎– Beste eskola batzuk eta lizentziatu egingo ditun!
‎Eta tiro batzuk gero. Gaueroko kontua zen, harri barruan zeuzkaten lezoiak batzuek eta besteek.
‎Lemakanarik gabeko batela aukeratua nintzen, ez neukan handiagoren beharrik, nik beste bazterra jo eta mendiz hiriburura pentsatzen nuen, banituen telefono zenbaki batzuk eta gordeko ninduten nonbait oldarra baretu arte. Baina zoro hark itsasoz nahi zuen, nonbait.
‎Eta alkohol lurrunak. Eta geu bakarrik azaltzen ginela engoitik han, gu bezalako portugaldar gizajoren batzuk eta geu, armadore handiak Norvegiara zebiltzan bakailaoa atzematen zuten eskanerrekin. Makurtu egin zen botila jasotzeko, eta alde egin nion.
2006
‎Herren eta etxetik irten ezin dela dago. Eman die bazkaltzeko babarruna, bazkalostean Koskak egur batzuk eta iltze batzuk atera dizkie jolastu zitezen...
2007
‎Izan ere, garai haietara arte txikiak izaten ziren ia beti zirkuak, gurean hamabi ikuskizun baizik ez ziren izaten, hamabosten bat lagunen artean egiten genituenak. Ez karpa eta ez animaliarik, txakurtxo batzuk eta nire zazpi usoak kenduta. Horixe zuen Diccinok arau.
‎Iraultzaren museoak egindako bideoa erakutsi zien segidan aitonak, eta lenteak garbitu zituen Migelek, deus ez huts egiteko. Lehenik, enbor baten gainean jesarririk pipa prestatzen agertu zitzaien Che Sierra Maestran, azukre lantegi batean zakuak garraiatzen gero, unibertsitateko ikasleen aitzinean hitzaldia ematen ere bazeuden tarte batzuk eta, azkenean, bere gorpua ikusi zuten Boliviako eskola txipi batean etzanik. Irudiak, zuri beltzean, marraz beterik zeuden, eta min ematen zuen soinuak belarrietan, baina bazuten interesa dokumentu gisa.
‎Kriseiluaren argitan lastozko bi besaulki zeuden, eta jesartzeko erran zion zaharrak. Izarpean giro, itsas haize xumeaz dantzan ari ziren soka luze batean zintzilik arropa batzuk eta Kubako bandera. Oharkabean joan zitzaizkion Migeli begiak, eta Arsenio konturatu egin zen, zeren...
‎Rogerrek, lagunarengan zerbait ondo ez dagoela igarrita, txapitopera eraman du lepotik hartuta. Bizargorriak intziri egin du abesti baten erdian, eta taldekoek ozenago egin dute kantuan, orduan Rogerren anaiak gibeletik burdina bat atera du eta zuri gorria den zerura jarri da tiroka eta saltoka, eta abestiaren unerik gorena dirudienean txapitopean dauden batzuk eta belazean zehar barreiaturik dauden beste batzuk, euren burdinak atera eta batzuk gauari eta beste batzuk txapitoari lotu zaizkio tiroka, uluka, ardo pitxarrak airean, jauzika. Rogerrek burdina eskaini dio Aitorri, prends la, elle fait pas du mal, eta hasieran herabe, inoiz ukitu gabeko metalaren gainean jarri du eskua, filmetako epaiketetan errugabeek Biblian nola, eta Rogerren begiratuaren onespenarekin, ardo basoa mahai gainean laga eta gau gordinaren kontra egin du, geroz eta festa gehiagorekin, boterea bainoago askatasuna esku ahurrean balu moduan.
‎Cortiko egunsenti ubelaren erdian esnatu da Aitor furgonetaren atzeko aldean, Korsikako bandera gona gisara jarrita, rock kantaria eta egurketariaren artean, trekkingeko botak oraindik soinean. Aitziber Rogerren anaiarekin ari da karta jokoan oholtzaren gainean, mototsean lore batzuk eta adaska batzuk dituela lotuta. Maikak, azken esaldia izkiriatu du orri koadrikulatuan:
2010
‎– Laztana, medikuek ere ez dakite zergatik ernamuintzen den batzuengan eta ez besteengan. Azkarrak gara, izugarri eboluzionatu dugu, baina asko dugu ikasteko oraindik.
‎– Batzuekin eta besteekin nabilek, borrokari maila gorenean zelan eutsi asmatu guran. Ezin nauk ditudan irakaspenak hiri irakastera mugatu.
2011
‎Beraz, une hartan arreta gutxi eskaini ahal zien zenbaki negatiboei. Geroago –askoz ere geroago– hasi zen nabaritzen haien presentzia, bai eta konprobatu zeroaren inguruan batzuek eta besteek osatzen zuten simetria ederra. Haren urterik zoriontsuenak izan ziren.
‎Gehienek pildak zeramatzaten soinean. Hormetako gainaldean ere bazegoen mordoa, gakoetatik zintzilik batzuk eta ohatze bihurtutako zuloetan etzanda besteak. Epaileak, irakasleak, sendagileak eta militarrak zeuden ―Napoleonen garaiko jantzi eta guzti―, zein baino zein izugarriagoak, beso bakoak asko, begirik gabe denak.
‎Rubio bakarrik zegoen. Agurtu zituen mezetatik irtendako batzuk eta bere bideari ekin zion. Orduantxe hurbildu nintzaion.
‎Hilik zegoen. Aukera nitzakeen bere lagun izandakoen artean batzuk eta haien bertute eta akatsak gure semeari atxiki. Historia jarraitu historiarik ez zegoen lekuan.
‎Osasunak ere balio duela, bizitzak ere balio duela –batez ere bizitzak balio omen du–, eskatutako guztia ordaintzeko prest agertu da emaztea. Hala esan zion bitartekariari Murillok, familiaren abokatuak, bitartekaritzaren katebegia luzea baita, bitartean beti norbait egon arren, ez baita beti pertsona bera batzuen eta besteen" bitartean". Hori da inolaz ere arte deitzea gehiegikeria litzatekeen zeregin haren giltza:
‎transfusioak, oharkabean irteten zen borborra, ebakuntza zailenen ondoren zakarretan amaitzen zuten latexezko eskularruak, maskarak eta mantalak, oso lantzean behin kirofanoan geratzen zitzaien gaixoren bat, maskara hieratiko berpiztu ezinezkoak, atzematen zailak ziren aneurismak, ez zen beti miraria posible. Bere lanaren parte zen hura, usain batzuk, irudi batzuk eta keinu batzuk, zehatzak eta zuzenak, errepikatzearen errepikatzez aski mekanizatuak. Azken urteotako teknologiaren aurrerapen itzelek keinu eta jarduera berriak etengabe ikastera derrigortu zuten –etxeko bibliotekan Javierren gustuko nobela saldoaren ondoan apalak leporaino betetzen zituzten kirurgia manual mardulak horren lekuko, AEBetako eta Australiako ikertzaileen artikuluak–, baina odola beti zen odola, eta ohiturik zegoen, bisturiaren marrazki zehatzera, mozketa kalkulatura, bular-hezurrak hatz puntekin ukitzera.
‎– Aita fumigatzailea ninan, aldea nabarmena dun: Rattus rattus ditun batzuek eta besteak...
‎Sastraka batzuk eta soilgune bat. Eta sastraka gehiago, gu gogaitu eta gure pazientzia proban jarri beste zereginik ez dutenak.
2012
‎Aterako dizkizut batzuk eta atera dizkit.
2013
‎Arropa batzuk eta koadernoa sartu ditut poltsa batean, erremuskadaka, Galdakaorantz abiatzeko. Janis ere hartu dut, Simonek zainduko zukeen arren, eskatuz gero.
‎margotu premia daukate batzuek eta laster dugu jakinen
‎Merkatu batean, bai, azokan, ferian, erregearen sukaldariari bezala edozein herritarri oraino arteturismora makurtu gabeko baserrietako baratzeko porruak, ilarrak, azak eta baratzerik gabeko tomateak ere! saltzen dizkiguten leku xume eta xaharrean, gomiten premiarik gabe, ateak zabal zeudela denontzat zabalik bildu ginen estu eta izerditan artezale batzuk eta bakezale aunitz. Han ez zegoen Ibarretxerik, han ez zegoen Aznarrik, han ez zegoen Schroederrik, han ez zegoen ezein erregeren aztarrenik, ezta sagarretan ere, han denok ginen, nolabait esatearren, errezilko...
‎Ikarak gorputza leihotik aldenarazi zuen: korridorean hanka biluzi batzuk ikus zitezkeen etzanda, kamisoia ematen zuen oihal zati batean hasten zirenak; hortik haratagoa estalita zegoen haga batzuez eta horma eroriaren zatiez. Txilioka hasi zen.
2014
‎Karta jokoak iraun bitartean berriketan aritu zen ama beste mahai batean, batzuetan ahopeka eta beste batzuetan builaka, Xabirentzat ezezagunak ziren emakume batzuekin eta Isabellerekin. Elkarren artean loturarik ez zeukaten elkarrizketa txatalak harrapatzen zituen noiz edo noiz, eta zertxobait nahigabetuta sentitu zen ez zirelako berari buruz ari, kanpoko norbaitekin ari zen bakoitzean amak egin ohi zuen gisan," mis hijos" gora eta behera, Xabiri gogaikarria iruditzen zitzaion ohitura baina kurioski gaur faltan hartzen zuena.
‎Baina izeba Miruk esana zion bere bizilagun baten lagun baten alabaren batek Ventolin hura hartu eta luzera hezurretako arazoak izan zituela. Amari izua sartu zioten batzuek eta besteek. Eta hara umea, leiho parean ezin odola oxigenoz bete.
‎Hain ikusi du Xabik emakumetuta, konturatu baita bere arreba ez duela zinez inoiz ikusi. Zergatik ikusten ditugu pertsona batzuk eta besteak ez. Xabik badaki zer den ez ikusia izatea, eta intsektu baten pare sentitu da arrebari hori egin diolako.
‎Nahiz eta soldadu batzuen ezinegona handitzen doan egunak iragan ahala, lohitua da gerla, hori da egia. Alemanak haien erreketan, frantsesak beretan, ez da bizi zeherik ere batzuen eta bertzeen arteko su zelai horretan. Paskal Etxekoparri, guziz itzali aitzinetik, begietarat jin bazaizkio ere etxeko karolinak, zumarrak, urkiak, sahatsak, sagarrak, gereziak, intxaurrak... ez da deus halakorik erreken arteko lur eremu horretan.
‎Zutik, ahal dela. Gripe tzar batzuk eta erreumatismo batzuk ere agertu zaizkie soldaduei, deus larririk ez, baina txertoak eskas dira, garbitasunak urri, eta gaitz ttipiena ere konplikazio bihur liteke su zelaiaren hegi honetan. Galde biezaiote Jean Bordagarai gaizoari, zakur eztul batek itoa baitabil bertze xoko horretan, eskuak berotu ezinik estalkipean, guziz kukutua lur meta baten gainean.
‎Manex Donetxek ere goititu du gorpuaren zati bat errekan goiti. Elkarri beha lotu dira batzuk eta bertzeak. Elkarri behatu diote ere Manexek eta Lurok.
‎Armak utzirik, hasi dira afixa batzuen erakusten, We not fight, you not fight diotenak batzuetan, Frohe Weihnachten diotenak bertzeak. Hasi dira jalgitzen erreketarik, ehortzi dituzte erreken arteko no man’s land horretan egun luzez usteltzen egon diren hildakoen gorpuak, hasi dira senideen potretak elkarri erakusten, aguardient eta tabako belarrak partekatzen, segitu dute Eguberri egunez gisa berean, jatekoak ere elkarbanatzen dituztela, sartu dira batzuen eta bertzeen erreketan nahasteka, kantatu dituzte gabon kantuak elkarrekin, eta futbol matx bat jokatu dute azken buruan. Alde bateko eta bertzeko ofizierrek adostu dute gerla fini dela.
‎Azken horietan izanen da Xalbat Mutrustegi, zeina mobilizazio egunaren zain den oraino, hiru semeei adio egiten ari baita Dominika Zubiri emaztearekin, etxeko atarian. Semeei adio erranik, Heletako pentzeetan dituzten ogi soroetarik ikusi du Dominikak tren bat iragaten, soldadu eginen diren gizonez emokatua; eta ikusi ditu oinezko batzuk eta zaldizko batzuk ere, taldetan doazenak Baionarat; ogi eta ur zerbait eman ere die gazte batzuei, plazerez eman gainera, gizon horiek baitituzte gorde Frantziako xokoak aleman tzar horiengandik. Senarra eta semeak gerlarat joanen zaizkiola ikusteaz gain, badu malerusik sobera Dominika Zubiri laborariak, laborariek ohi dutenez, aroa nehoiz ez baita behar bezain argia edo behar bezain euritsua, eta landa lanentzat beti badirelako ezbeharrak; bazterrak oro lehertu behar dituztela iduri duten bele eta mika saldo horiek aski ez, aleman tzar batzuek bere lurrak hartzea bertzerik ez luke behar tenore honetan!
‎Aitatxi Tomas eta amatxi Katerina bertze nehor baino fiteago dira jaikiak Ziburun, bart igandea zenez ezin izan baitzituzten bururatu belar lanak; fiteago jaikiak dira, lanak bururatu ondotik soldadu doazenei adio errateko, azkenean haien artean izanen baitute Joanes semea ere. Ainhoatik, kontrabandistak eta guardak oro batera dira abiatuak Baionarat bidean, batzuen eta bertzeen senideek oro dituztela agurtzen, elkar harturik guziak, iragan ortziraleko auziak zokoraturik bulta batez. Etxeber erretoreak ere behar izan du partitu Hazparnetik Baionarat, gainerateko guziekin batera, tartean dela Faustin Oihanburu, zeinak azkenean izan baitu osaba Jean hilobiratzeko xantza bezperan.
‎" Oihu eginarazten dute...!", hasi du predikua, ohi duenez: Herriko Etxearen abisuak, zerga biltzaileenak, saltzaile zenbaiten dei batzuk eta bertze holako eman ditu oihuz, eta amaitu du ohar irrigarri batekin, irri egiteko kuraiarik badutenentzat oraino: " Claude Mendiburuk jakinarazten dizue bi eta lau zangotako azkonak mahastian dabilzkiola, eta beraz zepoak hedatuko dituela, nahi gabe nehork ez dezan herrenik egin!".
‎Baiona ez batere ezagutzen, Manex Donetx loriatua da terrazetan kafe edaten ari diren neskatxa gazteekin, aurpegiak irris irin eta tinduz ederturik, panpinkeria guziak on dituztela. Ikusi ditu ere bertze emazte batzuk auto gidatzen, ezpainak gorri bizi batez tindaturik, zigarreta erretzen ari, galtza zabal batzuk eta bonetak beztiturik, gizonak iduri. Katedralaren aitzinean ikusi dituzte, berriz, kongregazioko neskak diru biltzen," Pour nos soldats.
‎Errebantxa hartu du Lurok. Obus bat zapartatu eta, bertze orduz, uda partean, kasko berri batzuk eta uniforme berriak dizkiete eman soldaduei. Kasko berriek Adrian dute izena, eta RF hizkiak dituzte aitzinean.
‎hiru izan zitezkeen, gehiago ere bai, Irene baino nagusiagoak, ez asko. Zer egin behar zuten ez zekitela geratu ziren hasieran, batzuk eta besteak, ez zuten etxe barruan inor espero, baina berehala hasi ziren mutilak hitz egiten, seinale ona. Batek esan zuen katu batzuk topatu zituztela, Irene eta besteak ikustera eraman zituen.
‎Eskola jarri zuten, Escuela Nacional. Baloreak ere mutur batetik bestera irakasten ziren urte batzuetan eta hurrengoetan: historia, hizkuntza, geografia.
2015
‎Antolatzailea, Zoriontasunaren Coca Cola Institutua. Ez dago esan beharrik batzuek eta besteek zoriontsu izateko estrategiak eskaini zizkietela bertaratuei. Hemen ere izan dugu desegokia izateko bidea erakutsi duenik.
‎Ziurtatu nahi izan zuen Aretxabaletak. Josebari eta Kattalini, ziurtatzeko premiarik gabe antza eta biei batera, hautagaitzaren aurkako irainak eta argudioak atera zitzaizkien bata bestearen atzean, halako moldez non ez zen beti erraza batzuk eta besteak bereiztea. Aretxabaleta eta Odile Mores ez ziren korura batu.
‎Amaitu da. Hildakoaren seme nagusiaren agindura, Tolosa zaharrera abiatu dira oraino bizirik dauden seme alabak, bilobaren batzuk eta Belkis, zenduaren laguntzaile nikaraguarra. Ohitura zaharra, ohitura jatorra, gurasoen kultura utzi eta hobeagorik hartu ezinean dabilen zenbaitek, Lorea Gernikaren ahizpek, adibidez, marmarrean iraindu behar dutena," Ama kanposantuan utzita bagoaz ba tabernara!".
‎Aspaldion azaldu ez zaionez, berak erosi ditu oraingoan: Bermeon gazitutako antxoak, suxietarako saltsa batzuk eta pasteurizatu gabeko esnearekin egin Kortsikako gazta. Kapritxook eskuetan dituela ibili da puska batean harat honat, bere orga ezin kausiturik.
‎Artetan, diru puska xahutu izan dut ustez balioko zuen zenbait ekoizpenen etxeratzeko; aitortzen dut noizean behin gertatu izan zaidala hurbileko zerbaiten atzematea, ordukoan kasu. Ahoraturik, gustua kasik kasik berdina iritzi izan nien batzuei eta nire baitan barna inarrosi zituzten mila sentimendu: aita amen larderia, gure bazterren ederra larrazkeneko eguzkitan, iraganeko bozak, seguritate eta betetasun sentimendua, iragankortasun larrigarria, haurrideen aingeru aurpegi ahaztezinak, naizena eta jada ez naizena, herria, lana, aldi eta egunen arabera baikorragoak edo ezkorragoak, niretzako egiak eta mundua halaber marrazten zizkidatenak.
‎– Harik eta behin baietz esan genion arte, egun hartan bazirela ale batzuk eta ibiltzeko tentuz.
2016
‎– Pazientzia handiarekin. Tipula gorri franko, oliba olioa, baratxuria, piper berdea, ardo zuria, tomate tanta batzuk eta txipiroiaren tinta.
‎Eta handik hamar minutura egindako plaka lantzen eman du astea Rafael Artista Fotografok, bikotea bizi izan den etxeak jangelan beti eskegia eduki duen pastel tonutan margoturiko instantanea: uhinik eta txaluparik gabeko bi busto eder, masailak osasuntsu, ezpainak irri, krabelin gorri batzuk eta ongi erreparatuz gero habano baten muturra gizonaren jakaren ezker sakelan –bihotz aldekoan–, Vendavaleko lehen motoristaren alargunak, eskularru zuriak eta fantasiazko lepokoa jantzi dituelarik, kartoizko txalupako txatadeletan eskegirik ikusi zituen kapeluetarik bat hartu eta ipini dio estanpa osatzeko, ez kapitainarena ez marinelarena, borsalino dotorea baino, buruan ipini eta ko... Argazkia marko batean, ikusgarri ipintzeko dela oroitarazi dio alargunak argazkilariari eta zenbat den dena, kapelua ere bai –denek zekiten dirua zeukala–, horregatik itxiarazi dio zabaldua zeukan kartera Talleres Mendiako lehen ofiziale elektrikariak esku bakarrean bilduz kartera eusten zuten alargunarenak.
‎Zutitu egin zen, bilera hura lehertzen saiatu zen inork bozketa bat komeni zela aipatu aitzin. Argudio batzuk eta jarraibide bat hartu zuten apaiz gazteek, eta posible ikusten zuen prestatua zeukan kontrasermoia multikopiatan banatzea auzoetan egun hartan bertan. Eskumuturreko erlojuari erreparatu zion.
‎Belaunaldi berriek beste era bateko politika aldarrikatzen zuten, lema kolpe bat euskal politikagintzaren norabidean. EAJtik zetozen gazte batzuek ETA sortu zuten 1958ko abenduan; eta tartean zen Julen Madariaga Agirre ere, Maria Teresaren iloba, umetxo bat zelarik Alsina ontzi hartan erbesteratutakoa.
‎Hotel New Weston, 31 East 49 Street. Bilerak egin behar zituzten batzuekin eta besteekin. Propaganda eta harremanak.
2017
‎Adin diferenteetako emakumeak betidanik egon dira feminismoan. Gazteen talde propioak sortu ziren 80ko hamarkadan baina batzuen eta besteen arteko adin aldea ez zen oraingoa bezalakoa. 2008an izan ziren Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministek ondo agerian utzi zuten feministen belaunaldi berri oso bat bazegoela eta etorkizuna nolabait bermatuta zegoela.
‎Gaur egungo panoraman, emakume askok politika egiteko bestelako erak praktikatzen dituzte, jarduera parte hartzaileagoak, horizontalagoak, erlazionalagoak, praxi maskulino hegemoniko lehiakorragoen aldean. Batzuen eta besteen gizarteratze eta subjektibotasunaren eraikuntza partikularragatik sortzen da hauxe. Emakumezkoen kasuan, zaintza lanen inguruko arduragatik harremanen munduarekin lotuagoa, eta gizonezkoen kasuan, norbere lorpenetara eta eremu publikoaren proiekziora bideratuagoa.
‎Eta tarteka ere mugimendu horien zartada gure kontra bihurtzen da{ 64}. Nire ustez, irizpidea bera izan litzateke batzuentzat eta besteentzat: ezagunentzat balio duenak ezezagunentzat ere balio.
‎oro har, badago joera pentsatzeko zenbat eta informazio gehiago azaldu komunikabideetan, hobe. Eraso sexisten gaia izar mediatiko bilakatu da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean, nahiz eta medio batzuen eta besteen tratamenduan alde handia egon, jakina.
‎marikitoi heteroen normek ez digute balio. Sortu beste batzuk eta ez utzi haien normen arabera epai zaitzaten” laburtu dio Txatoren ahotsa gogoan. “Azken finean, Lander, nobio beharra gizarte heteroak sortutako beharra da”.
‎Beroak eta hotzak arrakalaturiko errepidea. Bazterretan, arte batzuk eta zuhamuxka barreiatuak: txilarra, erromeroa, elordi lakarrak.
‎Heroinazaleei xiringak eta kondoiak banatzen zizkienan, ogitartekoren bat ere bai batzuetan, eta eskutik helduta eramaten nindinan EHGAMen egoitzara. Orri batzuk eta margoak ematen zizkidatenan bilerak iraun bitartean entretenitzeko eta, asanbladaren ostean, txokolatea eta txurroak jatera gonbidatzen ninditenan –biratu egin nintzen, berriro– hango kafetegi hartan.
2018
‎aipaturiko autoritateak… izen abizen izan behar dutenak… argitalpenaren prestigioa… aldizkari akademikoen indizeak eta mailakatzeak… eta beste. Egitura horiek autoritate batzuekiko eta parametro diskurtsibo batzuekiko morrontza dakarte askotan, argitalpen leku batzuetan argitaratu ahal izateko. Kate handia da hori.
‎Azkar sortu dira harremanak. Gela merke bat alokatu diete Lucas Azurmendiren lagun batzuek eta lan gutxi eginda pobre eta zoriontsu bizi dira Parisen.
‎“Hamahiru egun pasatu zituzten jitoan 146 gizonezkok eta emakumezko batek. Galleta sorta bat, ardo upel batzuk eta bi ur edukiontzi baino ez zeuzkaten denentzat bizirauteko. Lehen egunean bukatu zitzaizkien denak”.
‎Bada jendea Donostian Paris bilatzera dedikatzen dena, Parisen aztarna, Parisen lagina, Parisen islatxoa, Parisen promesa. Parisko voyeur izaera ateratzen zaio agian, Parisko baten traza hartzen diolako Sebastopol tabernari, aulki batzuk eta mahaiak kalerantz begira daudelako, ongi prestatzen dituztelako bertan konbinatuak. Paretik autobus bat pasatzen den bakoitzean taberna guztiak egiten du dardara tabureteen pean, San Martin kaleko oinarri hondartsuen azpian, urari irabazitako zingiren gainean baitago eraikia hiriaren erdigunea.
‎Umea bertan egotea eragozpen garrantzitsua izan liteke, hori ez zegoen horrela aurreikusia. Baina izan dira beste ahalegin batzuk eta haiek ere ez ziren egokiak; ez, behintzat, perfektuak. Gutxitan tokatzen da pare parean eta norberak edo erakundeak nahi bezala.
‎Gutxitan tokatzen da pare parean eta norberak edo erakundeak nahi bezala. Baina izan dira beste ahalegin batzuk eta haiek ere ez ziren egokiak; ez, behintzat, perfektuak. Umea bertan egotea eragozpen garrantzitsua izan liteke, hori ez zegoen horrela aurreikusia.
2019
‎" Txapelketan, galtza beltz batzuk eta jertse zabal bat aukeratu nituen, diskretuak, eta amak esaten zidan: “Neska, badauzkazu horiek baino jantzi txukunagoak, telebista egongo da”.
‎Eta hori ez zait gustatzen, sentitzen baitut bere terrenora sartu naizela edo bere mailara jaitsi naizela. Batzuetan, gaia aldatzeko errespetuzko saiakera batzuk eta gero gaia ignoratzera ere igaro izan naiz. Atea itxi eta nire bidea ireki.
‎Badakit batzuk ez direla hala sentitzen baina berdin zaizkit, aparte uzten ditut. Baina egia da feminismoak dauzkan modu batzuekin eta ideia batzuekin ez bat. Horrek ez du esan nahi neure burua feministatzat ez daukadanik.
‎Horrenbestez, jostailu batzuk eta ur katilua bistara ipini, eta miradoreko gabon argiak ere piztu nituen ongi etorri zeremonia egiteko. Atea irekitzearekin batera, katuak salara egin zuen.
‎nahiz egilea hil, obrak iraun egiten zuen batzuetan, baina, jakina, askoz ere sarriago gertatu ohi zen alderantziz. Oreka jakin bat ezarri nahi zuen batzuen eta besteen artean; izan ere, zer ziren klasikoak azken buruan?
2020
‎Ondo gogoan dut urte berriko lehen astean egin genuen bidaia hura, norako garbirik gabe Kantabriako edo Asturiasko kosta aldera abiatu eta azkenean Picos de Europako aterpe batean bukatu genuenekoa. Garai hartan egin ohi genuen bezala, Eibarren eta Elgoibarren ibili ginen egun haietarako erosketak egiten, tripi batzuk eta zaldi pixka bat, geurekin generamatzanak osatzeko. Bilbon Alde Zaharreko toki ezagunetan genbiltzala, ordea, hango lagun batzuekin topo egin eta bertan pasatu genuen gaua.
‎Bi muxu emateko jaiki zen, eta, zer hartu nahi nuen galdetu ondoren, barrara joan zen niretzako infusioa ekartzera. Etxera etorri zitzaidanean baino apainduago ikusi nuen, galtza zuri batzuekin eta alkandora urdin argi batekin. Barran, eguerdiko pintxo hondarren artean zain zegoela, planta oneko mutila iruditu zitzaidan, altua, segaila, beharbada sorbaldak erori samarrak zituena.
‎Josebak pottokak berezi behar dituela? Lotu batzuk eta askatu besteak. Bai.
‎Oihalezko panpinak erosi genituen. Aurrerago, zeramika batzuk eta zumezko otarrak. Bartzelonan edo Madrilen hornitzen ginen.
2021
‎Normalean gizonezko batzuek egiten badute umorea gizonezkoei buruz, hor egongo da iruditegi bat, hitz soro bat konpartituko dena eta ulertuko dena barregarritzat edo onargarritzat. Eta, aldiz, gizonezko horiek umorea egiten badute emakume batzuei buruz eta emakume horiek ez badute esku hartzerik botere eremu horretan, bukatuko du zapaltzaile izaten horretarako asmorik ez dagoenean ere. [...] Urte askotan espazio publikoa gizonen espazioa izan denez, oholtza bera, eraiki den umore eredua edo komikotasuna gizonezkoena izan da normalean.
‎Botereak erabaki du umore jakin bat iraingarria dela batzuentzat eta, beraz, onartezina denontzat. Atera du aniztasunaren eta elkarbizitzaren jokerra eta orain barkamena eskatzea dagokionari dagokio eta ongi merezia du zigorra.
‎Gizarte industrializatuetan egindako ikerketek, esaterako, arrazoi ematen diete hauei, umoreak gatazkatsuak diren egoeren inguruko txantxen bidez horiek neutralizatzeko gaitasuna duela jartzen baitute agerian. Antzeko bidetik baina era muturrekoagoan, umorea kontrol sozialerako tresnatzat dute beste batzuek eta aurretik aipatutako ikuspegiari helduz, umorea “zuzentzaile sozialtzat” hartzen dute, umorea gainerakoengan lotsatzeko modukotzat jotzen dena seinalatzeko eta arau sozialak onartzeko eta mantentzeko baliabidetzat ulertuz.
‎Batzuek ez dute nahi. Han inguruan, lehen, pago asko baziren eta gurutzeak egiten zituzten enborraren azalean, eta joaten ziren beste batzuk eta ezabatu egiten zituzten. Pago horietako asko kendu dituzte, baina badago bat gurutzea egin berria daukana.
‎Orduan erabaki genuen beste obra bat egitea, xinpleagoa. Aldatu genituen oinarrizko gauza batzuk eta ordezkoak jarri genituen. Egia esan, kendu genuen... gauza pilo bat...
‎astelehenera arte ezin dizut karta bidali, seilurik ez daukat eta. Ahal baduzu bidali hiru pezetako batzuk eta biko bakarren bat. Eskerrik asko.
‎Londres, 16 urterekin joan nintzen irakasleak aholkatuta, zazpi hilabete eta erdiz. Pisu batean bizi nintzen herriko beste batzuekin eta Kensington School Collegen, Kensington High Streeten ikasten nuen. Oso oroitzapen onak.
2022
‎Lehen pauso apal bat baino ez ziren izan topaketak, erronka itzelak baititugu aurretik, egunez egun, herriz herri gorpuztu beharrekoak, eta ekarri dutenak geure jarduteko modu batzuk, pentsatzeko modu batzuk eta sinbolizatzeko modu batzuk desikastea, beste modu berri batzuk geure egitearekin batera. Geure esku dago liburuxka honetako hitzak haizeak eraman ez ditzala; geure esku dago erretorika huts izan ez daitezela; geure ardura da, bada, hitz kateatu hauek gorputz kolektibo bihurtzea.
‎Botere korporatibo eta transnazional horien biolentzia koloniala izendatu ez ezik, botere egitura horien kontra hautsak harrotu behar ditugu, modu zuzenean egin ere, geure gorputzen eta lurraldeen aldeko defentsa egin ahal izateko. Alde batetik, enpresa pribatu jakin batzuk eta instituzioak interpelatzeko beldurrak gainditu behar ditugu, eta markaketa zuzenak egiteari ekin behar diogu, Euskal Herrian bereziki badugulako nondik hasi, askotarikoak direlako botere korporatiboen, transnazionalen eta instituzioen arteko konplizitateak eta hitzarmenak. Beste alde batetik, egun martxan dauden askotariko alternatibak eraikitzen eta sustatzen jarrai dezakegu, guztiak ere kilometro zero kulturaren eremuan kokaturiko alternatibak, eta elikadura, energia eta kontsumo burujaberanzko urratsak egiteko bideak egituratzen eta irudikatzen ari direnak.
‎Plateren baten klin klin hotsa entzun du Rakelek buru gainean, eta goitik behera erori dira antxoa hezur batzuk eta beste zer likitsen bat, jakiren baten saltsa. Kanporen esekitako mantela zipriztindu dute janari hondarrek errekara erori aurretik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia