2000
|
|
Pentsatu dut hitzaldi horrek ez zuela baimen ofizialik izango, eta horregatik ez zela ospatuko. Baina mehatxuren
|
baten
zurrumurrua zabaldu da gure artean, hitzaldiak bonba mehatxua jaso duela, alegia. Eta jendea hasi da esaten protestante putakumeen errua zela, gaur euren egun seinalatua zela (artean ez bainekien hori ere, nahiz eta famatuak izan" orangista" izeneko talde horiek gaurko egunez egiten dituzten desfile eta alarde harroak), eta Ipar Irlandan istilu larriak izan direla gaur, eta gauean larriagoak izango direla seguruenera.
|
2004
|
|
1944ko azaroan naziak maldan behera zihoazen, baina inor ez zen fidatzen. Nazien arma sekretu
|
baten inguruko
zurrumurruak zebiltzan nonahi. Bonba atomikoa ote?
|
2011
|
|
Forman berritzaile izanagatik, ezagun zaigu Obaba ko mundua, Montxoren aurreko filmetan hautemana. Herri txiki
|
bateko
zurrumurruak, inbidiak, sentimendu eta maitasun erreprimituak, arauei kontra egin eta aske izateko nahia. Obabakoak unibertsoarekin segituan bat etorri zela dio berak, liburuan aurkitu zuelako gizakia beti dagoela bakarrik, eta beti inguru etsai eta babesgabean (bere ingurua izanda ere), beti egin behar zaiolako aurre zerbaiti.
|
2015
|
|
Gauzak gelditu eta ilundu egiten ziren gauez. Baina hosto antzeko beloa hain zen fina, non argiek altxatzen zuten, ahotsek zimurtzen zuten; haren bestaldean ikus zezakeen irudi bat makurtzen, entzun zezakeen soineko
|
baten
zurrumurrua hurbiltzen eta urruntzen, kate baten tintin hotsa.
|
|
Aurrean, ez oso urrun, altzairuzko ate zabal bat izan zitekeena sumatu nuen. Musika gogor
|
baten
zurrumurrua entzun nuela iruditu zitzaidan baita ere. Azkenean ere, diskotekara iristen ari ginen.
|
2016
|
|
Urteetako esperientziarekin erraz bereizten ditu hotsak eta zaratak: haize bolada batek zabaldutako atearen edo leihoaren danbada, itoginen hots errepikatua edo ur jario
|
baten
zurrumurru egoskorra, zerbait erortzean aditzen den kolpe lehorra edo zerbait haustean entzuten den kraskateko ozena. Ez da makina hotsik entzuten gauez, denak geldituta egoten dira eta, baina askotan tenperatura aldaketa batek edo haize bolada batek eragina izaten du.
|
2017
|
|
Egun beroa izanen zela antzeman zitekeen. Aitzineko egunean Ordokin gertatutakoaren inguruko pare
|
bat
zurrumurru kontatu zituzten barre algaren artean. Mikelek hirugarren bat kontatu zuen.
|
2019
|
|
Azken egunotan, almuedanoaren loa oso sakona izanagatik ere, zalantzarik gabe zurrumurruak iratzarriko zuen, zurrumurru horrek berak loa erabat galarazten ez bazion, behintzat, alerta egoeran bizi zen hiri oso
|
baten
zurrumurruak, alegia, dorre eta gotorlekuko atze aldeko bideetatik dabilen armadun jendearekin, herri xehea isiltzen ez den bitartean, karriketan eta azoketan bildurik, frankoak eta galiziarrak ba ote datozen galdezka. Beren biziaz eta ondasunez kezkatzen dira, jakina, baina atsekabetuenak beren etxeak hustu behar izan dituztenak dira, etxeak hesitik kanpo baitaude, oraingoz armadak zaintzen ditu, baina hortxe borrokatuko dira lehen gatazkak, horixe bada Alaren borondatea, loriatua bedi, eta, Lisboak armada kanpotarra garaiturik ere, aldiri oparo eta erosoa suntsiturik geldituko da.
|
|
Pasaian zeramatzan hamabi urteetan, hiruzpalau aldiz baino ez zuen oroitzen etxe haren jabeetakoren bat ikusi izana. Besaide anaia zaputzek, izan ere, makina
|
bat
zurrumurru bitxi sorrarazten zituzten bizilagunen artean, baina idazleak gauza bakarra zekien ziurtasunez: nekez aurki zitekeela eskualdean haiek baino pertsona aberatsagorik.
|
2022
|
|
Ordu erdira gutxi gorabehera, ibai
|
baten
zurrumurrua heldu zaie, goxoki. Bidasoa.
|