|
Batean keinu bat egiten zuela, bertzean bertze bat; orain makulu
|
bat
zerurat altxatzen zuela, orain bertzea, aktore ona zen aitona Nikolas, noiz eta bere historiak kontatzen baitzizkigun. Eta, hari beha jarraitzen gintzaizkiola, ez zen isiltzen:
|
|
eta iritsi ez beste giroaren berotasunari antzeman genion, lehenik eta behin; jendeak hiru hilabete pasatxo zeramatzan, mirari ikusgarria noiz gertatuko; jendea, beraz, hain zegoen mirariaren irrikan, non irrikak berak itsutu baitzituen guztiak: ...zanik?, guztiak ere zelaian zegoèn hesi itxi baten norabidean, non bakartzen baitzituzten bidenteak; ama eta biok hesiaren parean geunden, doña Carmen eta maistra gugandik hamar bat metrora; Romana eta bere lagun mina, berriz, gure norabidean zetozen, bidenteen multzotik apur bat bereizita, harik eta hesi ondora heldu ziren arte, gugandik bizpahiru metrora; hala geunden, bada, Romanak eskuak bat
|
batean
zerura altxatu eta norbaitek oihu egin zuenean: –Odola, odola, odola?!?, Romana zorabio batean sartu, guztiok paralizatuta bezala gelditu?
|
|
Txantxetan diot hau orain, Damaso, baina ama eta biok ez geunden txantxetarako... ezta hura galtzeko ere, ez horixe!; eta hala, urriaren 10ean edo 11n, Pagoagarantz laugarren aldiz abiatu, iritsi... eta iritsi ez beste giroaren berotasunari antzeman genion, lehenik eta behin; jendeak hiru hilabete pasatxo zeramatzan, mirari ikusgarria noiz gertatuko; jendea, beraz, hain zegoen mirariaren irrikan, non irrikak berak itsutu baitzituen guztiak: ...—, guztiak ere zelaian zegoèn hesi itxi baten norabidean, non bakartzen baitzituzten bidenteak; ama eta biok hesiaren parean geunden, doña Carmen eta maistra gugandik hamar bat metrora; Romana eta bere lagun mina, berriz, gure norabidean zetozen, bidenteen multzotik apur bat bereizita, harik eta hesi ondora heldu ziren arte, gugandik bizpahiru metrora; hala geunden, bada, Romanak eskuak bat
|
batean
zerura altxatu eta norbaitek oihu egin zuenean: " Odola, odola, odola...!", Romana zorabio batean sartu, guztiok paralizatuta bezala gelditu... eta oihua ahotik ahora hedatzen zela, istantean hedatu ere, tximistaren gisan, erromes ginenok oihu hura paralisiaren eta zoraldiaren aurka borrokatzeko modu bakarra bagenu bezala, defentsa mekanismo automatiko batek edo gure baitan orduantxe martxan jarria; amak musuzapi garbi bat zeraman —baita beste jende askok ere, Romanak berak aholkatuta— odol preziatuaren tantaren bat jasotzeko asmotan —odolak beti zikindu ohi ditu musuzapiak, baina odol tanta hark are garbiago bihur zezakeen garbi zegoena—; egin ere, egin zuen amak, lehenengo zoraldiaren ondotik, Romanarengana hurbiltzeko saioa, baina orduantxe, halaber, erne baino erneago zeudèn gizon batzuek Romana besoetan hartu eta hesira eraman zuten, beste bidenteekin batera.
|