2000
|
|
Eta halaxe, bada, Schubert bukatu zen, eta kanpora begiratzeari utzi nion, nire baitara begiratzeko; bakarrik nengoen eta ene buruari zuhurtasun osoz azaldu behar nion zergatik ahoskatu nuen konplot hitza, zergatik kanporatu nuen izen beldurgarri hura, esku anonimo batek idatzia zirudiena eta, hala ere, hain ankerra eta hurbila egiten zitzaidana. Eseri egin nintzen; hegazkin
|
batek
zeru ubela zulatu zuen, eta ikuskizun hark uharte huts baten erdian abandonatuta dagoen naufragoaren modura sentiarazi ninduen, zergatik esaten asmatuko ez banu ere. Beste zigarro bat piztu nuen, eta une hartantxe itsuak ahots lakarrez errepikatu zuen:
|
2006
|
|
Ez, beste klase batekoa zen nire beldurra edo dena delakoa. Zerk sortua, ez dakit, baina esturak hartuta nengoen, behin eta berriro galtzarbe ondora eramaten nuen eskua, leihotik begiratzen nuen noiz ikusiko hegazkinen
|
bat
zerua zeharkatzen.
|
2008
|
|
Aireportura bi kilometro geratzen direla esaten duen seinalea ikusi dute errepidean. Hegazkin
|
bat
zerutik eroriko balitz bezala ari da lurrera hurbiltzen.
|
|
Apaiz
|
batek
zeruari tiro egitea, ez duk itxura. Are gutxiago zeruan sinesten ez badu.
|
2009
|
|
Zergatik? Zeltek uste zuten mihura zerutiarra zela, gutxienez ere tximisten
|
batek
zerutik zuhaitzaren adarrera itsatsia. Bere zuztarñoak ez dira lurreko zikinez kutsatzen, altuxko daude.
|
2018
|
|
Calamitas handiaren bezpera seinalatu haietaz ari naiz orain, kometa dizdizari
|
batek
zerua alderik alde zeharkatu zuen garaiaz. Erregek pozarren saritu berria zuen dexestar matxinoen aurkako nire garaipena; jendeak, baina, matxinoen kontrako nire erasoaldiari gehiegizko ankerkeria iritzita, kometa dizdizariaren agerpena eta dexestarren porrota uztarturik, hondamendi izugarrien abisu zirela iragarri zuen, eta, bide batez, ni hondamendiaren errudun egin.
|
2020
|
|
–Martine, artatzen genuen ama hil zenean, betikoa entzun ninan, hots, alabatxoak egun
|
batez
zeruan ama topatuko zuela.
|
2021
|
|
Gasteiztarrentzat urteko egunik handiena zen. Zeledon, txapela zeraman panpina hura, arabar guztiak irudikatzen zituena, euritakoarekin jaisten zen San Migel elizako dorretik, polea sistema
|
batez
zerua gurutzatzen zuen eta arratsaldeko seietan txupinazoak hasiera ematen zien Andre Maria Zuriaren jaiei. Eguna libre nuen, bulego eta bileretatik libre, eta, hortaz, goizean goiz jaiki eta korrika egiteko baliatu nuen.
|
|
Halako batean, horratik, San Prudentzioko zelaietara heldu ziren; belarrezko zabalgune handi bat zen, non jendeak koadroekiko mahai zapiak zabaldu eta jaten baitzuen, klimatologia lagun bazuen, bederen. Kontua zen laino grisak azaltzen hasiak zirela, eta jende asko, begi
|
bat
zerura begira, jan edanak ateratzera presatu zirela, euriak bazkalondoa galaraziko zien beldurrez.
|
2022
|
|
Ziotenez, Falgueres izeneko emakume zaharra eta bere neskamea sorginen kontuez mintzatu ziren halako batean, eta zera azaldu omen zion Falgueres delakoak deabruarekin bildu zela behin arboladi baten atzean eta harremana izan zuela harekin. Kontatzen zutenez, San Fran  tzisko egunaren iluntzeko harri erauntsien ondoan, harri
|
bat
zerutik eroria topatu zuten hondakinen artean, bi arra luze zen ile bat dilindan, eta ekaitz hura sorginen kontua izan zela ondorioztatu zuten horrenbestez. Edo zera argudiatzen zuten, alaba Elisabet Raspallenera mandatuetara igorri eta etxera itzulitakoan lepo eta buruko minez zegoela.
|
|
" Hementxe dauzkazu, gazte". " Bai, bai, baina nik nahi nuke eskailera
|
bat
zerurainokoa...". " Aja, ulertzen dut.
|
|
Urrunago ihes egin zuten, garrasika. Iruditzen zitzaien eskualde osoa hondoratzen ari zela beren atzean, trumoi burrundaraz, eztanda ikaragarri
|
batean
zerura jaurtiz egur, burdina, beira eta egitura zatiak. Zubia lehertu berri zuten.
|
|
Artilleriaren bonbardaketa etengabea zen; Villars auzoa sutan zegoen. Ekaineko argi zoragarrian, sugarrak garden eta arrosa; ke adar luze koloretsu
|
bat
zerurantz, eguzki errainuek urrez zeharkatua, sufre eta errautsezko zirimoletan.
|