Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2008
‎«Helburu komun bat zehazten dugunean espainiarrak gaindiezinak gara». Giro horretan, Zapaterorekin izandako bileraren inguruan mintzatu da Raxoi.
‎Futbolari batek hiru denboralditan ibilbide jakin bat zehazten du. Ona edo txarra izango da, baina denbora horretan ibili egiten da.
‎EBren izenean, Frantziako presidente Nicolas Sarkozyk Moskuri eta Tbilisiri aste honen hasieran aurkeztutako su etenerako planak sei atal ditu. Horietatik batek zehazten du Errusiako eta Georgiako indar armatuek hilaren 7an zuten kokaguneetara erretiratu behar dutela egun horretan abiatu ziren borrokak.
‎Militarburu errusiarrak hedabideei erakutsitako mapa batean zehaztuta daude Errusiako armadak segurtasun eremutzat jotzen duenaren inguruko datuak. Moskuk bake indar gisa aurkezten dituen tropek euren ardurapean izango duten eremuak, Georgiako hiriburu Tbilisi ekialdean eta Itsaso Beltza mendebaldean lotzen dituen garrantzi handiko errepidea hainbat lekutan barneratzen du.
2009
‎Edo ezker abertzalearen eskutik dator edo ez da aldaketarik izango. EAJ eta PSE EEren asmoa egungo egoera bere horretan mantentzea dela esan ostean, Diezek eragile independentista eta aurrerakoi guztiei dei egin die indarrak batu eta estrategikoki zein taktikoki eraginkorra izango den bide orri bat zehazteko. Beste ziklo politiko bat irekitzeko, beharrezkoa da aldaketa politiko eta sozialaren alde dauden indarrak metatzea.
‎Zerga iruzurrengatik kondenatuak izan direnen izenak irakurriz, ukabila estutu zait, asebeterik. Egunkari bihotz altxagarri honek 2010eko Maiatzaren 1eko data eta ordena ekonomiko berri bat zehazten ari den garai bateko albisteak zituen. Eta Die Zeit astekariaren itxura berbera.
‎Gipuzkoan baditu bi bulego, Hernanin eta Tolosan, eta aurten gehiago irekitzeko asmoa du. Gipuzkoan hedatzea, nolanahi ere, hasiera batean zehaztutakoa baino motelago egin dutela ohartarazi du Osesek. Garai zailak datoz, uste baino luzeagoa eta korapilatsuagoa izango da krisia, eta zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa izango da.
‎EAko kideak uste du abertzaletasunak, estrategia bateratu? bat zehaztu behar duela eta estrategia horren oinarrian, planteamendu subiranista, egon behar dela.
‎inguruko txostenak jaso nahi dituela. Eskaera horri erantzuteko prozedura bat zehaztu du Ertzaintzak. Hasteko,, terrorismo delituengatik?
‎Hezkuntza curriculumak esparru bat zehazten du, eta hortik aurrera eskola bakoitzak du eskumena irakasgaia antolatzeko. Eskola askotan euskara bakarrik lantzea erabakitzen dute, literaturari tarte txikia eskaintzea.
‎Kunduz probintziako gobernadore Mohammad Omarrek zehaztu du 90 lagunek bizia galdu dutela, NATOren gerra hegazkinek eginiko erasoaren ondorioz. Bertako polizia arduradun batek zehaztu du hildakoen artean berrogei bat zibil bazeudela. NATOko bozeramaileek, ordea, ziurtatu dute hasieran hildako guztiak taliban gerrillariak zirela, baina gero aitortu dute ez daudela erabat seguru erasoak biktima zibilik eragin ote zuen.
‎Gobernuaren helburua atzerriko inbertitzaileak erakartzea zen lehen fase horretan. Azkenean, hamar bonotik sei atzerriko erakundeen eskuetan geratu dira, %45 Frantzian eta %9, 5 Alemanian, gobernuak ohar baten bidez zehaztutakoaren arabera. Obligazioen interes tasa %4, 15ekoa da.
‎Adituetako baten arabera, Yllanesek hilketaren egunean zer edan zuen jakiteko Laffageren lagunek, akusatuaren familiak eta adiskideek esandakoan oinarritu ziren. Dena den, adituetako batek zehaztu zuenez, egun horretan maila baxuko intoxikazio etilikoa zuen Yllanesek. Berez, delirio kasuetan alkohol maila altua izaten da kausa, gertaera horrek memoria galaraziz.
‎Wayne Shanks koronelak ziurtatu du Kunarren gertatutakoa nazioarteko indarren eta Afganistango armadaren ekitaldia izan zela. Kabulek hori gezurtatu ondoren, NATOko beste buruzagi militar batek zehaztu du operazio militar bat egin zutela Narango barrutian, baina taliban gerrillari islamistei zietela eraso. Eskuetan dauzkagun datuek frogatzen dute talibanei oldartu egin gatzaizkiela, eta ez dela biktima zibilik egon, adierazi du agintari militarrak, eta gaineratu:
2010
‎Helbururen bat zehaztuko zenuke denboraldi honetarako?
‎Naziotasuna esparru bat izatetik haratago doan ildoa dela uste du Bai Euskal Herriari ekimenak. Luloagaren hitzetan, nazio eraikuntzan eraginkor aritu nahi bada, beharrezkoa da ikuspegi oso bat lantzea eta lan egiteko logika bat zehaztea. Ikuspegi nazionalik gabe ez dago praktika nazional bat abiatzerik, nabarmendu du.
‎Dabid Errege hotela lehertu eta gero, hamar egun eman zituzten gorpu guztiak berreskuratu arte. Uztailaren 31n, jakinarazpen ofizial baten bidez zehaztu ziren biktima kopuruak: 28 britainiar, 41 arabiar, hamazazpi judutar eta beste herrialdetako bost lagun.
2011
‎Iruñeko pilotaleku berria ez da prest egongo lau t' erdiko finalerako. Proiektuaren inguruan eginiko azken aurreikuspenak heldu den urteko apirilera arte atzeratu du irekiera, Nafarroako Gobernuak hasiera batean zehaztu baino sei hilabete gehiago. 3.000 ikuslerentzako pilotalekua, beraz, oso goiz jota, binakako finalerako egongo da prest.
‎Koalizioaren arabera, igandeko emaitzak direla eta, Espainiako Kongresuan lan egiteko modua aldatu du EAJk; batetik, PPk eskuratu duen gehiengo osoak diputatu jeltzaleen eragiteko ahalmena murriztu duelako, eta, bestetik, koalizioko diputatuak parez pare izango dituelako abertzaletasunaren aldarrikapenen defentsan.Hori hala, Amaiurrek uste du elkarlanerako aukerak handitu egin direla, eta horrek jeltzaleen jarreran eragina izango duela. «Ez da hau lau edo bost transferentziaz hitz egiteko unea; [Espainiako Gobernuaren] ezezkoei aurre egiteko bide orri bat zehaztu behar dugu, eta lan hori hemen egin behar dugu, Euskal Herrian», adierazi du Iñaki Antiguedad Bizkaian hautatutako diputatu independentistak Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean.Josu Erkoreka jeltzaleak ere nabarmendu du hauteskundeetako emaitzek eta, bereziki, Amaiurren presentziak, aldatu egingo dutela jeltzaleek orain arte Madrilen izan duten jokalmodea. «Egoera hau oso berezia da; agertokia aldatu da Madrilen, baita aliantzen esparrua ere», adierazi du.Radio Euskadin eginiko adierazpenetan, diputatu jeltzaleak iragarri du alderdi abertzaleen artean «elkarlanerako esparruak» sortuko direla Madrilen.
2012
‎Ezagutza horrek eraman gintuzke bidegabekeria hau amaitzera. Erraza daukate, nahikoa izango lukete Ekonomia Sostengarriaren Legea betetzearekin; landu dezatela urteko txostena, non Kontseilari bakoitzak eta gainerako kideek jasotzen dituzten ordainsari guztiak osotasunez, argitasunez eta era ulergarri batez zehaztuko diren. Aipatu ordainsariak Kutxetako Batzar Orokorretan eta gai zerrendatik aparte bozkatu dira ere.
‎Iaz aldaketa politiko batzuk etorri ziren, eta Kubako alderdi nagusiak onartu egin ditu. Horrek bide berri bat zehazten du, eta, alde horretatik, itxaropentsua da. Gazte jendeak eragina izan behar luke aldaketa prozesuan.
‎Izan ere, txuri urdinek denboraldi aurreko hirugarren partida bihar jokatuko dute, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearen alde. Frantziako Lyongo Olympique taldearen aurka jokatuko dute donostiarrek, 18:00etatik aurrera. denboraldi aurreko egutegia ixteko partida bakar bat zehaztea geratzen zitzaien, eta lagunarteko horrekin itxi zuten. Seaska eta Realak elkarlanean antolatu dute norgehiagoka.
‎nazioarteko legedia, barneko legedia. Amnistiaren Legea? eta egiaren batzordea sortzea eta aurrera eramatea ahalbidetuko lukeen lan metodologia bat zehaztea. Kezkagarriena iruditzen zaie «biktima mordoa» izan zituzten alderdi eta sindikatu batzuek gertatutakoa argitzeko borondaterik ez izatea.
‎Adibidez, AROPE neurgailu berriak hiru gauza hartzen ditu kontuan pobrezia eta baztertze arriskua neurtzeko: batetik, langabezian dauden edo lanaldi murriztuak dituzten familiak daude; bestetik, haurren pobrezia maila dago; eta, azkenik, zerrenda jakin batean zehaztutako ondasunetara sarbiderik ez duten familiak daude. Nahikoa da baldintza horietako bat betetzea indizean sartzeko.
2013
‎2020rako hondakinak «baliabide gisa» kudeatzea agintzen du agiri horrek. Beste urrats bat egin zuen gero Potocnikek, eta zehaztu zuen birziklatu ezin diren hondakinak soilik erraustu behar direla errauste plantetan, orain ika mikarako motiboa da ea hondakinen ehuneko zenbat birzikla daitekeen, nahiz Gipuzkoako Diputazioaren ikerketa batek zehaztu duen %81 birzikla daitezkeela?. Bestalde, birziklatze eta konpostatze datu txarrenak dituzten estatuei ohartarazpenak bidali dizkie Potocnikek, eta haietako batzuekin bilera egin zuen joan den asteartean.
‎Bruselak ez die zilegitasunik aitortzen Israelen koloniei: klausula batean zehazten duenez, «lurralde okupatuak ez dira Israelgo Estatuaren parte, eta, horrenbestez, ez daude bi aldeen arteko harreman komertzial edo akademikoak arautzen dituzten akordioen barruan». PAE Palestina Askatzeko Erakundeak txalotu egin du erabakia.
2014
‎Lau udalerri daude bertan, Espainiako Estatuko Portu Agintaritza, aldundia eta gu geu. Guztion artean egitasmo bat zehaztu behar dugu. Bide orri bat egitearekin tematuta gaude, guztiok sinatuta, jakiteko nora goazen.
‎Izugarri ederra da, igoera gutxi ditu, eta nafarrek 1984an igo zuten. Hirurok gustuko dugu, baina orain falta zaigu mendi horretan gure ezaugarrietara, gure gustura egokituko den bide, bariante edo plan bat zehaztea. Orain, etxera itzuli bezain laster jarriko gara bideak bilatzen, irudimenari bidaiatzen utziz.
2015
‎2013an onartutako Memoria Historikoaren Legean oinarrituta, ikur frankistak kentzeko aurrekontu bat zehaztu du Nafarroako Gobernuak, eta dagoeneko hasi da lehen neurriak hartzen. Iruñeko Sarasate pasealekuan dagoen Vianako Printzea eraikineko gurutze ereinozdunaren irudia kendu ahal izateko hartu beharreko neurrien berri eskatu du gobernuak, eta atzo bertan ikuskapen lanak egiten aritu ziren institutuko teknikariak.
2016
‎Urrian Madrilen egingo dituzten topaketetan adostuko dituzte oinarriak, Laudion hitz egindakotik abiatuta.Hiru eguneko lanaren ostean, antolatzaileak pozik agertu dira emaitzekin. Hasiera batean zehaztutako helburuak bete direla hausnartu du Leire Azkargortak, Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideak. Foroa antolatzeaz arduratu da taldea:
2017
‎Gero, batek daki akordio bat lor dezakegun ala ez.Baina aukera horrekin jokatzen ari zarete EAJn. Aukera egongo balitz, aztertuko genuke inguru guztia, eta batek daki.Sozialisten babesarekin, zuen beharrik ez luke izango Rajoyk.Ez gaitezen gehiegi aurreratu; ikusiko dugu.Aurretik ere egin dituzue akordioak abiadura handiko trenari buruz, baina ez dira hitzartu bezala bete. Zein berme duzue orain. Lehen aldiz lortu dugu kronograma batean zehaztea hilez hil zer egin behar den, eta leku bakoitzean zer. Lehenengo aldiz lortu da hori, eta ez da lan makala izan.
‎Teorian, ezin zuen. Foru lege batek zehazten duenez, jarduneko gobernu batek «ohiko bulego lana eta kudeaketa bakarrik egin behar ditu».Ezaugarriak. Bi zati ditu UGEPak:
‎Izan ere, Foru Hobekuntzak funtzio publikoaren inguruko Nafarroaren eskumenak aitortzen ditu. Haatik, 2005eko Konstituzionalaren epai batek zehaztu zuen «batasun konstituzionala» zela eskumen haren muga.Orain, argudio juridiko horrek bere bidea egin du. Zentzu bereko laugarren epaia da.
2018
‎presoak hurbiltzea, preso gaixoak kaleratzea, 70 urtetik gorakoak kaleratzea eta lehen gradua bertan behera uztea.Gai horiek berehalako erantzuna behar dutela adierazi dute, eta, dagoeneko, hainbat eragile horren jakitun direla gaineratu dute. Zabaletak gogorarazi du elkarrizketa bide bat zehaztu dutela Ipar Euskal Herriko ordezkaritza baten eta Frantziako Justizia Ministerioaren artean, eta bost preso hurbildu dituztela Mont de Marsango espetxera (Landak, Okzitania). «Jakin badakigu ordezkaritza hauen lana prozesu graduala izango dela, baina begi onez ikusten dugu presoek bizi dituzten egoerak konpontzeko egiten ari diren ahalegina; bereziki, emakumeen problematika, estradizio eskaerak dituzten presoen egoera, edota zigor luzeak dituztenena».
‎Halakorik ez du onartu Pekinek.Steve Mnuchin AEBetako Altxorreko idazkariak argudiatu du defizita industria jakin batzuetan jaisteko helburu «zehatzak» hitzartu dituztela, baina ez dutela haien berri emango. Horien edukia, edonola ere, Txinara aurki egingo duten beste bidaia batean zehaztu litzateke. Mnuchinek agindu du «nabarmen» handituko direla nekazaritza eta energia produktuen erosketak.Hain zuzen ere, nekazaritza produktuen erosketa %35 igotzea onartu du Pekinek, «aurten bertan».
‎Oso pozik nago azkenean argitu delako. Ebazpenak marra bat zehazten du. Hemendik aurrera denok egin dezakegu aurrera, eta Frantziako Tourrari begira buru belarri jarri».Hain zuzen, UCIk ebazpenaren berri eman eta gutxira baieztatu zuen Tourrak Froome onartuko zuela.
‎zenbat eta gehiago zehaztu legea, orduan eta malgutasun gutxiago izango du, eta zailagoa izango da etorkizuneko beharretara egokitzea. Legeak marko bat zehaztu du, ikasteko zailtasunak izan ditzaketenei erantzuteko, eta marko hori dekretuz garatuko dugu. Helburuak partekatzen ditugu Elkarrekin Podemosekin, baina desberdin garatu ditugu.Legea hiru urtean behin ebaluatuko da.
2020
‎ELA sindikatuak, berriz, kritikatu du interpretazio batek ezin duela ordezkatu lege dekretu batek zehazten duena. LABek ere ohartarazi du ez duela «iruzurrik» onartuko.
‎EAJk, berriz, Calviñoren «zuzenketa» eskertu zuen, baina zehaztasun gehiago eskatu zizkion. ELAk eta LABek, berriz, salatu zuten interpretazio batek ezin duela ordezkatu lege dekretu batek zehazten duena.
‎NDF Nazioarteko Diru Funtsak eta MB Munduko Bankuak, berriz, iragarria zuten koronabirusak ekonomia globalari eragingo dion kalteari aurre egiteko neurriak hartuko dituztela, eta Munduko Bankuak kopuru batekin zehaztu du laguntza hori. 10.750 milioi euroko funts bat prestatuko du, COVID ekonomian eragindako apaltzea orekatzen saiatzeko.
‎Eguneroko horren barruan, eta autonomia lantzea helburu, psikologoak aholkatu du zeregin batzuk ezartzea ere gomendagarria dela: «Osasuna eta ongizatea bermatzen duten jarduerak barneratu behar dira; eskolako lanez gain, etxeko zereginetan egokia izan daitekeen eginkizun bat zehaztea garrantzitsua da». Enararen kasuan, esate baterako, Zudairek azaldu du mahaia jartzen eta sukaldean bizkotxoak egiten laguntzen diola, eta ariketa horren bidez autonomia lantzen dela.
‎Helburu bat zehaztu behar da, eta TELP tailerretan erabiltzen dugun SMART metodologiaren arabera, helburuak espezifikoa, neurgarria, lorgarria, garrantzitsua eta denboran mugatua izan behar du. Kirolari onek oso ondo egiten dute hori.
‎Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak, berriz, iragarri dute koronabirusak ekonomia globalari eragingo dion kalteari erantzuteko neurriak hartuko dituztela, eta Munduko Bankuak kopuru batekin zehaztu du laguntza hori. 10.750 milioi euroko funts bat prestatuko du egoera orekatzen saiatzeko.
‎Izan ere, umeen kasuan denboraren kontzeptua lausoagoa da: «Baina oso garrantzitsua da egingo dugunak zenbat iraungo duen pixka bat zehaztea. Horrela, ikusten dute egiten duzunak hasiera bat eta bukaera bat dituela».
2021
‎Zazpi urte eta gero, Transferentzien Batzorde Mistoa 2018an batzartu zen atzera, eta bi urte geroago, 2020ko urrian, egutegi bat zehaztu zuen eskumenak transferitzeko. Horren arabera, hirugarren multzoko hamazazpi eskumenak aurtengo urrirako jaso lituzke Jaurlaritzak, eta laugarrenekoak —Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoari lotutako gaiak—, hurrengo urteko maiatzerako.
‎Hori dela eta, CUPek autodeterminazioa gauzatzeko B plan bat zehaztea eskatu dio Generalitateari. Antikapitalistek beren proposamena aurkeztuko dute politika orokorreko eztabaidan:
‎«Preso dagoen edonoren eskubidea betetzea, zigorrak bizitokitik gertu betetzea». Ahal Dugu ren hitzetan, berriz, «mozio honetan eskatzen da salbuespenezko egoerak amaitzea eta presoen gizarteratzeko plan bat zehazteko beharra adieraztea». Ezkerrak uste du urruntzea «zigor gehigarria» dela familientzat.
‎Zientzia politikoak ikasten hasi zen Knorr, baina, handik urtebetera, arte ederrei ekin zien. Hala ere, argi du lehen urtea garrantzitsua izan zela oinarri bat zehazteko lanari: artea egiten du, umore eta politika ukituarekin.
‎Mugitzeko, lan egiteko, bizitoki bat zehazteko eta epe luzera begiratzeko trabei buruzko bizipenak pilatzen dituzte denek. Sasiainena da adibidea:
‎erregai fosiletan oinarritu izan da hori, eta bira bat emango dio». «Mendekotasun» horretatik irteteko bide orri bat zehazten duela adierazi du.
‎Neurriak gehiago malgutzeko, helburu bat zehaztu zuen lehendakariak: 60 kasuren intzidentzia tasa izan nahi dute hiru lurraldeetan.
‎Errate baterako, Estatuko Segurtasun Zerbitzuak txosten batean zehaztua du Xarik «asmo kriminalez» jokatu zuela, «kalte egin nahirik Ukrainaren subiranotasunari, lurralde batasunari, bortxaezintasunari, defentsa gaitasunari eta informazio segurtasunari; bertzeak bertze, atzerriko estatu bati eta atzerriko elkarte bati lagundu zien Ukrainaren aurkako ekintza subertsiboak egiteko». Esaldi aski deigarri batek osatzen du baieztapen hori:
‎Foro Sozial Iraunkorrak ere amaitutzat eman du «presoen gizarteratze prozesuaren lehen fasea», eta gogora ekarri du bigarren fasea zazpi puntutan definitu zuela joan den asteartean. Horien artean daude egungo egoera trantsiziozkoa gainditu eta motibazio politikoko preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea, hirugarren graduan sailkatzea horretarako baldintzak betetzen dituztenak, baimen arruntak ematea, eta, finean, gizarteratze plan bat zehaztea, presoek euren banakako ibilbidean egiten dituzten urratsek ondorioak izango dituztela ziurtatzeko. Foro Sozialak egindako kalkuluen arabera, 119 presok baldintzak betetzen dituzte hirugarren gradua eskuratzeko, eta 34k irteteko baimen arruntak lor ditzakete.
‎Indiaren eta Pakistanen artean hiru gerra piztu ditu gatazkak. Lurralde osoaren jabe dela aldarrikatzen du lehenengoak, eta Pakistanek, berriz, estatu horren estatusa bertako herritarrek erreferendum baten bidez zehaztea, jakinda herritarren zati bat Pakistanekin anexionatzearen aldekoa dela.
‎Hasieratik altxatu ziren ahots kritikoak, halere. Proiektua hautatu zuen epaimahaia ere ez baitzen egokia izan, Uriartek idatzitako txostenaren lehen puntuetako batean zehazten denez. Arkitektoak aipatzen dituen arauen arabera, halako lehiaketetan, gutxienez, epaimahaiko kideen bi heren arkitektoak izan behar dira, baina, Foster hautatu zuen epaimahaiaren kasuan, hamar kide izan zituen epaimahaiak, eta haietako lau baino ez ziren arkitektoak.
‎Lanak duen inprobisaziozko oinarria gorabehera, hein batean zehaztua dute kontzertuen egitura: diskoan jasotako bertsioa interpretatuko dute, baina inprobisaziorako tartea gordeko dute, batez ere hiru kanta jakin horiek jotzean.
‎Musikariak Fluxus mugimendu artistikoa eta Scratch Orchestra talde esperimentala aipatu ditu erreferentziatzat, haiek ere pentagramarik gabe sortu zituztelako konposizioak, musikariei segitu beharreko jarraibide sorta bat zehaztuz. Mantxiren hitzetan, gainera, joko duten nota multzoaz harago, joko duten hori nola joko duten ere zehazteko aukera eskaintzen die horrek.
2022
‎Aliantza horrek garraio militarrerako 75 hegazkin bidali ditu Kazakhstanera, Errusiako Defentsa Ministerioak atzo ohar baten bidez zehaztu zuenez. Hori dela eta, Tokaievek eskerrak eman zizkion Vladimir Putin Errusiako presidenteari.
‎Bidarteko (Lapurdi) aterpetxe bat migratzaileen esku ezarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak. Agiri baten bidez zehaztu dute 50 lagun aterpetzen dituztela bertan, gehienez ere otsailaren 20ra arte. Atherbea gizarte laguntzarako elkarteak kudeatuko du egitasmoa, eta prefeturaren aginduz jarriko dute martxan, datozen egunetan.
‎Azokak antolatzeko premia zegoen, Abadiñoko San Blasekoak izandako harrerari erreparatuta. Pilaketak saihesteko, antolatzaileek ibilbide bihurgunetsu bat zehaztu dute hesiekin, postu bakoitzetik igarotzen dena. Norabide bakarrekoa da, baina ziklikoa:
‎Frantziak eskala handiko arrantzaren aldeko politika bat du argiki. Alta, Europak 2012an, arrantzarako politika berria finkatu zuenean, artikulu batean zehaztu zuen arrantza molde selektiboenei eta ingurumenean eragin gutxi duten arrantza moldeei eman behar zitzaizkiela kuotak lehentasunez. Europak dio lanbide txikiei eman behar zaiela lehentasuna, baina Frantziako Estatuak hori ez du errespetatzen, eta ontzien antzinatasuna bakarrik hartzen du kontuan.
‎Itsas zabaleko ontzietan, adibidez, beste era batera zehazten dira soldatak. Zati bat finkoa da —1.000 eta 2.200 euro ingurukoa, marinel bakoitzak duen arduraren arabera—, eta horri, kontratuen arabera, irabazien ehuneko bat gehitu ahal zaio, %1 eta %3 artekoa izan ohi dena.
‎Europako Batasunak, berriz, denbora tarte berean, %24 murriztu ditu isurketak. Hori aldatze aldera, «bide orri komun bat zehazteko helburuarekin», Euskal Herriak «bat egin behar du» garai historikoak eskatzen duen ekintza klimatikoarekin, Otxandianok adierazi duenez.
‎Konpositoreak partitura batean zehazten du bere mundua, bere bizitza. Interpretatzeko modua aldatu egiten dugu denborarekin, bizirik gaudelako eta sentsazioak ezberdinak direlako.
‎Akusatuak berak lehengo astean deklaratu zuen. Modeloei egiten zizkien argazkiak haiekin adostuta egoten zirela azaldu zuen, kontratu batean zehazten zituela kontu horiek, eta adingabeen gurasoek ere izaten zutela kontratu horietan zehaztutako edukien berri. Andreak «zuzendu» besterik ez zituela egiten esan zuen argazkilariak:
‎Horrez gain, Ukrainako ordezkariaren esanetan, gatazka bide diplomatikotik konponduko ez balitz, laguntza militarra jasotzeko eskubidea izango luke Kievek, aire eremua debekatzea barne. Berme horiek ematen badira, «Ukrainak estatus neutrala izatea onartuko du, ez du arma nuklearrik izango, eta ez du atzerriko base militarrik onartuko bere lurraldean», Oleksander Txalyi Kieveko ordezkaritzako beste kide batek zehaztu duenez.
‎Igor Arroyo eta Irati Tobar LABeko ordezkariek ohartarazi dute «kezkagarria» dela zehaztapen falta hori, eta premiazkoa dela gai hori jorratzeko bide orri bat ezartzea. Uste dute bide orri horretan egutegi bat zehaztu litzatekeela, besteak beste, ratioak jaisteko, azpikontratazioari muga jartzeko, publifikatzeko hautua egiten duten ikastetxeen kasuan subrogazioa bermatzeko, eta eremu publikoan egonkortasuna eta kontsolidazioa bermatzeko. Langileen lan baldintzei dagozkion gaiak langileekin adostu daitezen, Hezkuntza Legean eragiten eta mobilizatzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu du, halaber.
‎Legediak, baina, ez die eragingo egoitza Espainiako Estatutik kanpo duten enpresei; besteak beste, Netflixi eta Disneyri. EAJk gobernuarekin adostu du azken horrek, erkidegoetako gobernuek eta hornitzaileek erantzukizun konpromiso bat zehaztu dutela, legediak horretara behartzen ez badu ere, hizkuntza koofizialen presentzia bermatzeko.
‎marea apala zen, Mapil aldeko erreka ezpondetako lohi hilaren urrin astuna nahasten zihoan duela gutxi ebaki soro gaziarenarekin, iragan udako adiskidantza zoharren lekuko. Betazalak apaldu nituen, eta Txokoaldeko zubiaren parean, alatxo bat zehaztu nuen, uraren gainean, aiduru, eratorri anitzetarako prest, momentuaz profitatzen, Axularren errana ezeztatuz. Alabaina, galtzen dugun denbora, irabazten duguna da.
‎Kuota horrek, gainera, ez die eragingo egoitza Espainiako Estatutik kanpoko duten enpresi; hala nola, Netflixi eta Disneyri. Lege proiektuaren arabera, enpresa horiek erantzukizun konpromiso bat zehaztu dute, hizkuntza koofizialen presetzia bermatzeko. Legeak, baina, ez die horretarako derrigortasunik ezarriko, eta hori kritikatu dute hizkuntza gutxituen eskubideen aldeko eragileek.
‎gazteen %69k ez du euskal hedabiderik kontsumitzen. Lagun batek zehaztu dit izaera nazionaleko hedabideez ari direla azterketan, hots, tokian tokiko hedabideek badutela jarraitzailerik adin horretan; nazionalek, ostera, ez.
‎Esan du Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin aztertu beharra dagoela gaia, eta horretan ari direla ziurtatu du: «Ikusiko dugu ea proposamen bat zehaztu eta parlamentuari helarazi diezaiokegun, auzi hau ahal bezain laster konpon dezagun».
‎Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaileek erabakitzeko eskubidea betetzeko «konpromisoak» eskatu dizkiete legebiltzarkideei; tartean, aferaren inguruko eztabaida bat abiatzeko, udazkenean. Helburua «herritarren parte hartzean oinarritutako» prozesu bat zehaztea litzateke, horretarako beharrezko mekanismoak ezarrita; «herritarron borondatea berresteko galdeketa bat barne».
‎Errusiak, Ukrainak, Turkiak eta NBEk iragan ostiralean sinaturiko akordioaren arabera, Itsaso Beltzean korridore bat zehaztu dute ontziek modu seguruan nabigatzeko; joan den otsailaren 24an Errusiako armadak hasitako inbasioaren ondoren bi herrialdeetako armadek minak jarri baitzituzten Itsaso Beltzean —harrezkeroztik dago indarrean esportazioen blokeoa—.
‎Errusiak, Ukrainak, Turkiak eta Nazio Batuen Erakundeak iragan ostiralean sinaturiko akordioaren arabera, Itsaso Beltzean korridore bat zehaztu dute ontzi horiek modu seguruan nabigatzeko. Gainera, itun horrek zera ere aurreikusten du:
‎Omenaldiari Haritza eta ihia izena jarri diote, eta Mirandak eman du erabaki horren arrazoia: «Haren bizitzaren parte izan ziren, eta haren errepertorioa neurri handi batean zehaztu zuten bi elementu testuinguruan jarri ditugu. Haritza, batetik, oinarri errotuak eta oso sendoak zituelako, eta horiek amaierara arte defendatu zituelako.
‎Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sistema egituratuko duen hezkuntza lege berriaren aurreproiektua ezagutarazi zuten atzo. Euskalduntzearen ikuspuntutik, norabide bat zehazten duen arren, bada airean galdera dezente uzten dituen puntu bat. Besteak beste, euskalgintzatik urtetan egin den eskaera bati ez diolako modu zehatzean erantzuten:
‎Transferentzien egutegia betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Gainera, helburu argi bat zehaztu du: «konfiantza» giroa berreskuratzea.
‎Galdeketa bat zehazteko akordio bat proposatu du Aragonesek
‎Bidean, noski, beti izango dira hobetu beharrekoak, baina erronka bat zehaztu du, luzera begirakoa: auzolanaren filosofia indartzen jarraitzea.
‎«Irizpideak produktibitatea handitzeko izan dira, pazienteen segurtasunaren kontra», salatu du Sanchezek. «Egin nuen gatazketarako protokoloetako batean zehaztu behar izan nuen prozedura jakin bati jarraitu behar izan niola hala agindu zidatelako, baina nire lan egiteko irizpideen kontra zihoala». Machok ere baditu tankerako motiboengatik abiatutako protokoloak.
‎Arlo ekonomikoan, Lulak nabarmendu zuen lehentasun izango duela «33 milioi brasildar gosetik ateratzea eta 100 milioi brasildar baino gehiago pobreziatik erreskatatzea». Uztartu egin nahi ditu «erantzukizun fiskala, soziala eta garapen jasangarria», eta haren lehen neurrietako bat izango da gobernadoreekin plan bat zehaztea geldituta dauden herri lanak martxan jartzeko eta lehentasunezkoak direnak zerrendatzeko. «Inbertsio publikorako eta pribaturako finantzabidea bilatuko dugu hemen eta nazioartean».
‎Horren guztiaren harira, Denis Xmihal Ukrainako lehen ministroak atzo nabarmendu zuen Ukrainak nahikoa gas duela negurako, baldin eta aurreikusitako inportazioak aintzat hartzen badira. Xmihalek gobernuaren bilera batean zehaztu zuenez, herrialdeak 14.500 milioi metro kubiko gas ditu lur azpiko biltegietan.
‎2020ko abenduan egin genuen lanketa bat zehazteko zeintzuk liratekeen sare horretan egon luketen erakundeak. Horiek dira, hain zuzen ere, esku artean ditugun proiektuak lantzeko beharrezkotzat jotzen ditugunak.
‎«Aire defentsa modernoa, tankeak, hegazkinak eta irismen luzeko misilak». Mikhailo Podoliak Zelenskiren aholkulariak Ukrainako irrati batean egin dioten elkarrizketa batean zehaztu du Errusiako tropek atera egin behar dutela are 2014an okupatutako lurretatik; alegia, baita Krimeatik ere.
‎«Aire defentsa modernoa, tankeak, hegazkinak eta irismen luzeko misilak». Mikhailo Podoliak Zelenskiren aholkulariak Ukrainako irrati batean egin zioten elkarrizketa batean zehaztu zuen Errusiako tropek atera egin behar dutela are 2014an okupatutako lurretatik; alegia, baita Krimeatik ere.
‎Jomugak zehaztu baditugu, konposatuak diseinatu behar ditugu, normalki txikiak izaten diren molekula organikoak, lantzen ari garen proteinara zuzentzen direnak. Adibidez, alzheimer gaitzagatik azetilikolinaren neurotransmisorea hausten duen proteina bat zehaztu da; beraz, azetilikolina hausten den lekura joan eta hori gelditzen duen botika bilatzen da. Ondoren, egiaztatu behar dugu eraginkorrak direla in vitro eta animalietan, eta klinika aurreko fasean ikertuko genuke botikaren eragina gure organismoan, eta gure organismoak nola erantzuten dion botikari:
‎Kazetaritza automatizatua deritzo horri. Aldez aurretik molde bat zehazten da askotariko aldagaiekin, eta, halaber, sinonimoak txertatzen dira, esaterako, testu denak ez daitezen berdinak izan. Eredu hori erabilita, eta hura eguneratutako datuekin hornituta, programak albistea osa dezake, hasi eta buka, Jessica Kunert Mainzko Unibertsitateko (Alemania) irakaslearen arabera.
‎Galdera asko daude estrategia horren inguruan. Berez, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak gutxienez botoen %50, 1 lortzea litzateke arrakasta izatea, baina Sturgeonek asteon ez du ezer argitu horretaz, eta esan du SNPren ezohiko kongresu batean zehaztuko dutela zer egin, Eskoziako lehen ministroak hainbatetan errepikatu duen modura, nazioartearen aitortza eta zilegitasuna lortzeko. Alderdi Berdeak esan du estrategia hori izango duela; indar unionistek, aldiz, ez.
‎«Nire ametsa da energia berriztagarrien inguruko erabakiak herritarren eskuetan egotea, baina, gaur egun, horren gaineko eskumen batzuk daude, eta oso banatuta, gainera». Gauzak horrela, gaineratu du garrantzitsua dela azpiegitura horien gaineko erregulazio bat zehaztea. «EAEn hasi ziren plangintza hori egiten, baina, dakigunez, oraindik geldirik dago.
2023
‎EH Bilduk proposatu duen legeak 22 artikulu eta bost xedapen ditu, eta, besteak beste, Iritzi Azterlanen Zentro horrek izango lituzkeen egitura eta antolaketa zehazten ditu, «independentea izango dela bermatzeko». Horren arabera, zazpi kidek osatutako Kontseilu Errektore batek zehaztuko luke zentroaren lan ildoa. Zazpi kide horiek Legebiltzarrak aukeratuko lituzke.
‎EH Bilduk proposatu duen legeak 22 artikulu eta bost xedapen ditu, eta, besteak beste, zehazten du zer egitura eta zer antolaera izango lituzkeen Iritzi Azterlanen Zentroak, «independentea izatea bermatzeko». Horren arabera, zazpi kidek osatutako Kontseilu Errektore batek zehaztuko luke zentroaren lan ildoa. Zazpi kide horiek Eusko Legebiltzarrak aukeratuko lituzke.
‎Adierazpen bateratu batean zehaztu dutenez, fase asko edukiko ditu garapen prozesuak, eta bukaerara iritsiko da Australiak eta Erresuma Batuak propultsio nuklearreko SSN AUKUS itsaspeko berriak egiten dituztenean, AEBen teknologia baliatuta. Izan ere, Bidenek azaldu duenez, 65 urtean lehen aldiz beren itsaspeko nuklearrek duten teknologiari buruzko informazioa emango dute.
‎Adierazpen bateratu batean zehaztu zutenez, prozesuaren amaieran, Australiak eta Erresuma Batuak propultsio nuklearreko SSN AUKUS itsaspeko berriak egingo dituzte, AEBen teknologia baliatuta. Bidenek azaldu zuenez, 65 urtean lehen aldiz, beren itsaspeko nuklearren teknologiari buruzko informazioa emango dute.
‎Aginduan jasota dago, besteak beste, zaurgarritasun indize bat zehaztu dela, eta hori kontuan hartuta banatuko dituztela ikasle zaurgarriak funts publikoak jasotzen dituzten eskola guztien artean. Ikastolen Elkarteak esan duenez, ez dakite zer irizpide erabili diren familiek aurrematrikulazioan bete dituzten galdetegiak baloratzeko orduan —galdetegi horien arabera zehaztu du Hezkuntza Sailak ume bat zaurgarria den ala ez— Gainera, adierazi dute ez dakitela zein diren ikastola bakoitzaren eragin eremuko beste ikastetxeen zaurgarritasun tasak, ezta ikastolak ez diren ikastetxeetan barematu beharreko ikasle kopurua ere —baremazioa egiten da zentro batean matrikula egin nahi duten ikasleak gehiago direnean libre dauden lekuak baino—.
‎Orain dela 200 urte baino gehiago «etxekoa» zen euskara Egillorren, gaur egun eremu mistoan kokatzen den herrian. Orain dela 200 urte abadeak lekualdatzea exijitu zezaketen herritarrek bertako hizkuntzan ez mintzatzeagatik, baina gaur egun herritarren eskubideak mapa batean zehaztutako eremuen araberakoak dira. Nafarroako herritarrek, eragileek eta taldeek, baina, planto egin zuten atzo eta euskara lurralde osoan ofiziala izateko aldarriarekin bat egin zuten guztiek.
‎Horregatik, Eusko Legebiltzarreko talde politikoei eskatu die parte hartzea bermatzeko, eta «pauso erabakigarria» emateko: «Enplegu politika aktiboak definitzen diren leku horretan kooperatiben parte hartzerik gabe, enpleguaren funtsezko eragile batengandik aldentzen den errealitate bat zehaztuko dugu».
‎Otsailaren 15ean, adibidez, Funtzio Publikoko sindikatu guztiek lanuztera deitu zituzten administrazioko langileak. Greba hartan, Hezkuntza sektoreak berebiziko pisua izan zuen, eta mobilizazio egutegi bat zehaztu zuten hurrengo hilabeteetarako. Apirilaren 3an, berriz, greba deialdi propioa egin zuten Hezkuntzako sindikatuek, eta sektorea geldiaraztea lortu zuten:
‎Odriozola mintzatu zen bigarren, eta eskerrak eman zizkien Abotsanitzeko kideei elkarlanerako aukera eman dietelako, nahiz eta «kanpotik lan egitea» hobetsi duten azkenean. Gonzalo Carrion EAJko ordezkariak, bestalde, «galdutako konfiantza» berreskuratzeko lan egingo dutela azpimarratu zuen, eta helburu bat zehaztu: «Azken urteetan sortu den tentsio giroa baretzea».
‎Udalerri askotako ordezkariak elkartu ziren, 125 alkate eta hautetsi, eta agiri bat irakurri zuten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalei euskara hutsez funtzionatzeko bidea ezeztatu dien sententzia deitoratzeko. Udal legearen artikulu batek zehazten du zehazki euskarazko funtzionamendu hori; agiriak euskaraz bakarrik egiteko irizpideak zehazten ditu, eta horren kontrakoa izan da epaia. «Nahikoa da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia