2000
|
|
Hipoteka kontratuetan eta agiri publikoetan beti onartu ohi da lege korritua. Ez da egokitzat jo negozio zibil arruntetan, non etekinak finkotasun
|
batez
zehatz baitaitezke, korrituen hainbatekoa diruzalekeriaren atzaparretan eta mailegu emaileen lizentziapean uztea. Ondore zibiletan arauzko den lege korritutik at ere, bada merkataritzan korritu arrunta, lege finko eta zehatz baten objektua ere ezin izan daitekeena.
|
|
115. " Enpirismoaren bi dogma" (1951) artikuluan Quinek seinalatu bezala," [m] urnztagamtasun (reductivism) erradikalak, enuntziatuak unitateak bailiran ulertuta, sentimen datuen hizkuntza
|
bat
zehazteko eta geratzen den beste diskurtso esanahiduna, enuntziatuz enuntziatu, hizkuntza hartara itzultzeko eginkizuna hartzen du bere lepoan. Enpresa honetan sartu zen Carnap bere Der logische Aufbau der Welt ean" (QUINE, W.:
|
2003
|
|
Lehenengoaren arabera, gizakiek ez dute ezelako erantzukizunik ezusteko gertaerengatik, gehienetan halakoak jainko ordenaren eta ezinbesteko kasuaren ondorio baitira, eta ez inori egozteko moduko ekintzen ondorio. Bestearen ariora, kobratzen ez duten hartzekodunen orotariko kalteak erabereko interes erkide
|
baten arabera
zehaztu behar dira, galera handiagoa ala txikiagoa ekarri duten inguruabarrak kontuan hartu gabe. Hortaz, bada, inork ez dauka ezinbesteko kasuen gaineko erantzukizunik, eta kalte ordaina emateko modua zehazterakoan, hartzekodun adina auzi sortuko lirateke, euren arteko desberdintasuna ez ordainketak ekarritako galera mota izanik.
|
|
Bi bereizketa horiek ezin nahas daitezke, erlijioari buruzko lege guztiak aldaezinak direla eta politikaren ingurukoan nahierarakoak direla pentsatuz; kontrara, erlijioan badira nahierarako legeak, eta politikan, berriz, zenbait lege aldaezinak dira. Ulerbidez, erlijio lege batzuek Jainkoa gurtzeko kanpo zeremoniak agintzen dituzte edo diziplina eklesiastikoaren alderen
|
bat
zehazten dute, eta horiek nahierarako lege hutsak dira, espiritu botereen aginteak ezarri arren. Aitzitik, politikan badira zenbait lege aldaezin:
|
|
Zuzenbide naturaleko araua da eroslea ezin dela baliatu saltzailearen beharrizanaz, prezio barregarria ordaintzeko. Baina merkataritzan ez litzateke erosoa izango, gauzen balio zuzena ordaindu gabe burutu diren salmenta guztiak deuseztatzea; horregatik, nahierarako lege
|
baten bidez
zehaztu da salmentak prezioa txikia izateagatik deusezta daitezkeela, gauzaren balio zuzenaren erdia baino gutxiago ordaindu denean bakarrik; horrela, kaltea benetako balioaren erdia baino txikiagoa denetan, erosleak burututako bidegabekeria estali da herri onuraren alde egin dela esanez, salbu eta kontratura beste inguruabar batzuk bildu direnean, horren hutsalketa dakartenak.
|
2004
|
|
Horretan traba nagusia Jainkoari buruz eskaintzen duen adieran aurkituko da; hain zuzen nahikoa zaila gertatuko zaiolako, aipatu dugun bezala, bateratzea bera perfektua eta akatsgabea izatea eta, era batera, akastuna den munduaren sortzailea izatea eta munduaz erabat bananduriko existentzia izatea. Hau da, onartuz gero Jainkoak, berez, ezin duela ezer utzi berarengandik kanpo, dena bereganatu behar duela, bere baitan edo bere ekintzaren emaitza modura, eta berarengandik kanpoko guztia ez izatea dela, nahikoa problematikoa izango da egiari buruzko adiera
|
bat
zehaztea erruaren kontu ere emango duena. Jainkoa erruaz askatuta ere, nola libratu berak sortutako mundua erru horretatik, bere ekintzaren ondorioak beti perfektua izan behar badu?
|
2007
|
|
Kontuan hartu behar da, lehenik, etika horrek pentsamendu garaikideak XX. mendearen erdialdera ezagutzen duen" biraketa linguistikoaren" baitan hasten duela bere ibilbidea. " Jarduera etikoa", horren arabera, marko kontzeptual eta intelektual berri
|
batean
zehazten da, non hizkuntzak funtsezko papera jokatzen duen giza eta gizarte zientzien esparru osoan. Triasek, hori dela eta," arrazoimenaren —eta berorren erabilera praktikoaren— izaera linguistikoaz" hitz egiten digu, bai eta ere zehazki" gai etiko oro, bere espresio linguistikoekin sakon loturiko ‘arrazoimen’ batekiko erreferentzian pentsatzeko beharraz" 172 Azpimarratzekoa da, beti ere, etika horren lerro nagusiak Wittgensteinek ezartzen dituela, zeinak" hizkuntz jokoak" egiazko" bizitza forma" bezala interpretatzen dituen eta, modu berean," hitz egiteak" bere aldetik ethos bat suposatzen duela dioen173 Aipa dezagun, bigarrenik, etika komunikatibo hori gizakiaren hizketarako gaitasunaren baitako bereizketa esanguratsu batean oinarritzen dela, hala nola," konpetentzia linguistikoaren" eta" konpetentzia komunikatiboaren" arteko bereizketan.
|
|
Baldin eta guk elkarrizketa elkarrenganako hitz egite bezala ulertzen badugu, orduan hizkuntza bakoitza ez da jada eta besterik gabe elkarrizketa. Beharrezkoa dugu, beraz, gertuagoko bereizketa
|
bat
zehazten lagunduko digun galdera egitea: zein da —zentzu osoan elkarrizketa deitu dezakegun— hitz egitearen forma?
|
2009
|
|
Hegelen estatuaren filosofiaren kritikarekin hasi eta Gothako programaren kritikaraino, 18 Brumario tartean delarik, Alemaniari buruzko idatziak edota Sezesio gerrari buruzkoak harturik, gainegitura politikoa azpiegitura ekonomikoaren isla hutsa delako astakeria Marxen orrialde askotan gezurtatua dago. Merkataritza harremanak hedatzearekin atomizaturiko gizartearen batasuna zaintzeko eta botere partikularra interes orokorren gauzapen gisa legitimatzeko baliagarria litzatekeen estatu mota
|
bat
zehaztea zen filosofia politiko klasikoaren jomuga. Azterketa eremu hori albo batera uzteagatik eta oreka instituzionalen arazoa landu beharrean estatuaren beraren oinarriak, bere determinazio historiko eta sozialak, bestela esanda bere klase sustraiak aztertzen saiatu zelako salatua izanik ere, Marx beste bide batzuetatik saiatu zen.
|
2010
|
|
Beraz, zera esan behar dugu: hizkuntza komunitate bat, sakon sakonean, ezin daiteke kanpotik datorren baldintza bakar batetik ondorioztatu; naturak eta giza borondateak ezin dute bere sorrera, bere garapena edota bere deuseztea ageriko modu
|
batean
zehaztu. Kontua da, askoz ere gehiago gainera, hizkuntza komunitate batek" soilik" ama hizkuntzaren bidez ahal duela bere batasuna mantendu.
|
2013
|
|
Bizitzaren ibilbidean bidegurutzeak agertzen zaizkigu han eta hemen, eta aukerak egin behar ditugu. Aukera horiek, agian, noranzko bat, zentzu
|
bat
zehazten dute. Aukera horiek helburu berri edo zaharrei lotzen zaizkie, eta helburuak, itsasargien antzera, ibilbidearen erreferente bihurtzen dira.
|