Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2008
‎Donibane Garazi erdira heldu aitzin, itzalgune atsegin baten azpitik igarotzen da. Erromatar zubi txiki bat dago han, geldialdi eta egonaldi baterako toki aproposa, xarmaz betea; handik hurbil pilota plaza, harresiz inguratua. Eta laster heltzen gara postal ezaguneko gunera:
‎Gehiegizkoa zen, gaur egungo pilota profesionalean ez dago tankera horretako desafio batentzako tokirik. Irujo sasoi bikainean egonda ere, bikoteak oso lan kaskarra egin beharra dauka galtzeko.
2009
‎Baina Bizkaiko Foru Aldundiak Bilborako sarbide horretan egin nahi dituen lanek toki berri baten bila hastera behartu dituzte. Era horretara, Udalak pentsatu du Artxandako lur sail hauek izan daitezkeela egoitza berri eta handiago batentzako toki aproposa.
2010
‎Hamalau urterekin etxetik urrutiago egon ohi zen institutura joaten ginen, eta orduantxe hasten zitzaigun mundua aurpegi aurrean agertzen, bere ordura arteko mugak apurtzen. Gaur egun, ordea, makina bat toki desiragarri ezagututa iristen dira adin berberera, dela oporretan, telebistan, filmetan edo interneten elkar hartuta ibili eta gero. Lehen aldaketek oinarri fisikoa zuten:
‎Hogei urte inguru daramatza ONCEra joaten. Abesbatza sortu zuten aspaldi, itsuekin, eta makina bat tokitan egon dira kantuan; orain, berriz, antzezlan batekin dabiltza: Nik autobusa kargatzen laguntzen dut, eta ziurtatzen dut ez dela ezer falta.
2011
‎Baina oinarrizko gauza horiek ez baditugu, nahi ez dugun bidetik joango da partida». Sportingek El Molinen kataluniarren aurka irabazitako partida aipatu zuen «aurrekari interesgarri» gisa.Jokalariren bat tokiz aldatzea ez zuen baztertu entrenatzaileak, baina hamaikakoa azken aldikoaren antzekoa izango da. Berritasuna deialdian dago, Illarramendi hartu baitu, eta Labaka utzi.
‎Horregatik toki ezin hobea izan zen ola eraikitzeko. Armak egiteko ola 1784an eraiki zuten, XV. mendean martxan egon zen meategi baten toki berean. Mehaka baten erdian kokatua, meategiak Lejarza ibaiaren ur lasterrarekin funtzionatzen zuen.
2012
‎Gero, XX. mendearen lehen erdi osoan edo, mezua bera izan zen batez ere kontuan hartu zena, baina mende horren bukaeran, postmodernitatearen iristearekin batera, hartzaileari hasi zitzaion ematen berebiziko garrantzia, irakurleari alegia, eta horrela Harreraren Estetika eta harrera teoria guztiak hasi ziren gero eta gehiago nabarmentzen. Gaur egun kritikari anitzek ez diote obra bati toki on bat emango (mundu zabaleko kritikariez ari naiz orokorrean, ez hemengoez soilik), baldin eta, nolabaiteko kalitateaz gain, ez badu lortzen publiko arrakasta apur bat behintzat, eta mesfidantzaz begiratuko diote idazle bati norbaitek kultuko idazletzat hartzen badu, horrek berehala ez duela asko saltzen esan nahiko baitu, bere kalitatea ukaezina izan arren. Ergela ez den euskal idazleak, beraz, ez dio muzin egingo euskal irakurleen 111 Akademiari, esaterako, ezta perretxikoen moduan zorionez sortu diren irakurle klub guztiei ere.
2013
‎Malevitxek bere garaian egin zuen bezala? Karratu beltza lehenbizikoz erakutsi zuenean erakusketa gelaren izkina batean egin zuen?, abstraktua den zerbaitek ikono baten tokia bete dezakeela erakusteko. Aldiz, Oiticicaren Penetravel filtro omentzeko, ikuslearen, herritarraren, kasu honetan?
‎Horrez gainera, sendotu egingo litzateke barne eztabaida, alegia, ezkerraren edo nazionalisten indarra izan behar ote duen Batasunak, edo haren osagai ideologikoa gailendu behar zaion ikuspegi erraietiko huts hutsari edo tribu bateko kide izateko atxikimenduari. Borroka berri hau irabazten baldin badu, ezker abertzalea lehenik ezkerra eta gero gainerako guztia baldin bada, ez dirudi burugabea aurreikustea jokaleku berri bati toki egingo zaiola euskal politikan eta Nafarroakoan, jada ETArik gabe. Ez litzateke hain burugabea izango gobernu bat ezkerrekoekin, Euskadin, Patxi Lopez prest egongo litzateke, eta, Nafarroan ere ez, PSNk kateak hausten baldin baditu eskuinarekin eta ezker horren bidetik jotzea erabakitzen baldin badu, behin gaur egungo buruzagitza erabat garbituta?.
‎Kontatu duenez, oso liburu irekia egin du hegoafrikar idazleak oraingo honetan, eta ezezagunaren lurraldean barneratzen ditu irakurleak. Gizon bat eta haur bat toki batera iritsi berriak dira. Ez dira aita semeak, baina haurraren ardura du gizonezkoak.
2018
‎Euskaltzaindiak izandako egoitzak errepasatuz, atzera aurrera horietan jazotakoak bildu ditu. Jarraian, lehen hamabi euskaltzainen albuma osatu dute, haien ibilbidearekin, argazkiekin eta eskuz idatzitako testuekin.Aldizkarian Euskaltzaindian ibilitako hamaika lagun agertzen badira ere, batek toki berezia du: Resurreccion Maria Azkuek.
‎Bada, aldizkarian, Sagrario Alemanek eta Patxi Zabaletak nabarmendu egin dute Kanpionek euskarari egindako ekarpena, eta, aldi berean, aztertu dute zergatik haren testu guztien artean lau baino ez dauden euskaraz idatziak. «Galdera horri erantzun zehatza ematea ezinezkoa da, baina gogoan izan beharrekoa da ez zela euskaraz erraztasunez hitz egitera iritsi», ondorioztatu dute.Ertzean du tokia2009an, Erlea ren lehenbiziko zenbakia argitaratu zutenean, Atxagak esan zuen probatu nahi zuela ea halako produktu batek tokirik duen euskal komunitatean. Bada, hamabi zenbakiren ostean, galderari erantzutea egokitu zaio, eta ondorio garbia atera du:
2021
‎«Maitasun mirakulu bat» izendatu zuen, esaterako, Paul Valery idazle frantziarrak 1925ean, eta, gurean, Mikel Laboak musikatutako Bertolt Brechten hitzen oihartzuna dakarten adierazpenokin defendatu zuen elkartearen egitekoa Orhan Pamuk idazle turkiarrak 2006an. «Idazle bat tokiren batean aske ez denean, idazle bat bera ere ez da aske. Horixe da, hain zuzen ere, mundu osoko idazleek PENekiko sentitzen duten elkartasuna adierazten duen espiritua».
2022
‎Tokirik gabe ikusi izan ohi dituzte haur eta nerabeak, haientzat arta psikiatrikorako ondutako zentroetan leku bat noiz libratuko zain, egoera larrietan. «Jar gaitezen egoera horretan dagoen nerabe baten familia baten tokian; higatu egiten dira halakoetan», azaldu du Canok. Nafarroako gaixoen eta senideen elkarte Anasapseko koordinatzailea da Aitziber Iarnoz.
‎Pabiloi 6 gisako lekuak «ezinbestekotzat» ditu Urgoitiak, eta Ramon Barea aktorearen hitzak ekarri ditu gogora, dokumentalean bilduak: «Ziklista batek toki bat behar duen bezala entrenatzeko, aktoreek eta dramaturgoek ere tokiak behar dituzte sortzeko». Baina beti ez dizkiete eskura jartzen, eta, kasu horietan, euren kabuz topatu behar dituzte baliabideak, zuzendariak adierazi duenez.
‎Batzuk baiezkoan, besteak ezezkoan. Baina jendetzak txalo zaparradarekin agurtu ditu lapurtarrak immigrante baten tokitik kantatu dituen bertsoak. Ibrahima Baldek —Miñan liburuko protagonista eta narratzailea— zuzenean entzun ditu Arzallusen bertsoak, bat bateko itzulpen zerbitzuari esker.
2023
‎Miseriak eta etorkizunik ezak itota dauzka siriar ia guztiak, ozta ozta bizi baitira azpiegitura zibilak bonbardatuta dauzkan herrialde bateko kaosean. Horrek ez dio eragozten gobernuari turismo industria sustatzea, baina soilik Damaskon eta beste hiriren bateko toki jakin batzuetan ibiltzea baimentzen dio: antzezleku moduko batzuk bihurtu ditu toki horiek.
‎Denboraldia hasi bada ere, teorian beste fitxaketa bat egitekoa dute antolatzaile posturako. Denboraldiaurrean taldearekin aritu zen Hugo Besson frantziarra, baina ez da Peñarroyaren gustukoa, eta Baskoniak AEBetako jokalari batentzako tokia du oraindik. Antolatzaile posturako bi jokalari iritsi dira; Mannion italiarra, eskolta moduan ere joka dezakeena, eta Miller McIntyre.
‎Gol goiztiarrari esker, berak nahi zuen tokian ipini zitzaion neurketa Realari, eta minutuak igaro ahala, gero eta nabarmenagoa izan zen bi taldeen arteko aldea. Salzburgoko jokalarien batez besteko adina soilik 21 urte izanik, apur bat tokitik kanpo eta aurkariari neurria hartu ezinda ibili ziren etxekoak, eta haien ezina baliatu zuten txuri urdinek distira egiteko. Paseak zehatz eta azkar egin zituzten, eta lehen zatiak datu aipagarri bat izan zuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia