2008
|
|
Atzo, Eibarren (Gipuzkoa), gidatzen ari zen dunperra 25 metroko zulora jausi eta hil egin zen 43 urteko J.M.M. azkoitiarra. Arratsaldean, berriz, beste kamioi
|
baten aurka
talka egin ostean zendu zen 58 urteko E.M. garraiolari italiarra, Zalla (Bizkaia) parean.
|
|
Larriena Hernanin (Gipuzkoa) gertatu zen, GI errepidean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, kamioi baten eta auto
|
baten arteko
talkaren ondorioz hil zen autoko gidaria. Autoa guztiz txikituta geratu zen, eta gidaria kolpearen unean bertan hil zen.
|
2009
|
|
Hasieran izugarri pozik sentitzen da hesiak gainditu dituelako. Segituan beldurra sentitzen du bere auto-estimua oso baxu dagoelako; hortik aurrera besteek arazotzat hartuko dutela ikusten du, eta paradoxa
|
batekin
talka egiten du. Adingabea den heinean babestuta dago, baina sumatzen du beste araudi kontraesankor bat ere erabiltzen dela, Atzerritarren Legea.
|
|
22 postuan atera nintzen eta lehenbiziko biran hamar postu aurreratu nituen. Azken biran, baina, pilotu
|
batekin
talka egin, ibilbidetik atera eta talde osoak aurre hartu zidan. 17 postuan heldu nintzen helmugara eta lasterketa bertan behera uzteko agindua eman zuten.
|
|
Ikusgarriena izan zen Nicky Hayden estatubatuarra (Ducati) erori zenean. Motorraren kontrola galdu zuen, eta beste pilotu
|
baten aurka
talka egin. Hala ere, laugarren postuan sailkatu zen.
|
2010
|
|
Auto istripu larria gertatu zen atzo eguerdian Legution (Araba). Kamioi batek eta auto
|
batek
talka egin zuten, eta kolpe bortitzaren ondorioz, automobilean zihoazen bi pertsonak hil egin ziren. Hantxe bertan zendu ziren autoan zihoazen bi lagunak; larrialdi zerbitzuak heldu zirenerako hilotz ziren.
|
|
Nudar Kumaritashvili 21 urteko luge buruz gorako lera gidari georgiarra atzo hil zen pista ofizialean entrenatzen ari zenean. Gidaria pistako azken bihurgunetik irten, eta alboko harroinetako
|
baten aurka
talka egin zuen. Larrialdietako mediku zerbitzuak berehala iritsi ziren, baina ezin izan zuten ezer egin.
|
|
Igorren (Bizkaia), berriz, gizon bat hil zen atzo arratsaldean, auto istripuan. Berak gidatzen zuen ibilgailuak kamioi
|
batekin
talka egin zuen; kolpearen ondorioz, gizona automobil barruan geratu zen irten ezinik, eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten handik ateratzeko. Atera zutenerako hilotz zen, eta medikuek ezin izan zuten deus egin.
|
2020
|
|
Iragan larunbateko istripuaren arrastoak ikus daitezke oraindik Olague parean (Anue, Nafarroa). Hiru autok eta kamioi
|
batek
talka egin zuten N A errepidean: lehen bizi, elkar jo zuten Iruñerako norabidean zihoan Mitsubishi markako 4x4 ibilgailu batek eta Behobiako norabidean zihoan BMW markako beste auto batek; lehen kolpe horren ondorioz, baina, BMWak kontrola galdu eta kamioi baten kontra jo zuen aurrez aurre.
|
2021
|
|
Aurreko ostiralean kamioilari bat hil zen, AP, Tafalla aldean (Nafarroa). Autobide horretako 50 kilometroan zihoala, Roberto Lopez Serranok gidatzen zuen ibilgailuak beste kamioi
|
batekin
talka egin zuen; bidetik atera zen, eta leku horretan autobidearen azpitik igarotzen den trenbidera erori zen. Gidariak 40 urte zituen; Madrilgoa zen, eta berehala hil zen, kolpearen ondorioz.
|
2022
|
|
Aire hotzeko korronte batek eta aire beroko beste
|
batek
talka egiten dutenean sortzen da tornado bat. Haizea harrotu eta hodi birakari itxurako korronte bortitz bat eratzen denean.
|
2023
|
|
Ikusi gehiago: Murru
|
baten aurkako
talka juridikoa
|
|
2002ko irailetik, Galdakao kraterra dago Marten, Xabier Orue Etxebarria EHUko geologia eta paleontologia irakaslearen eraginez. 35 bat kilometroko diametroko kraterra da, meteorito batek edo beste objektu
|
baten
talkak sorturikoa; planeta gorriaren hego hemisferioan dago, Gusev kraterraren ondoan. Badira euskarak zientziari emandako beste hainbat izen ere.
|
|
Mundu osoko zientzialariek aztertuko baitute Bennu asteroideari erauzitako materiala, eta espero dute informazio berria lortzea Lurra nola osatu zen ulertzeko, eta planetan bizia nola agertu zen azaltzeko. Horrez gain, gizateriarentzat arriskutsuak diren asteroideen inguruan ikastea espero dute, Bennuk Lurrarekin egun
|
batean
talka egiteko arriskua egon badago eta.
|
|
Bennu asteroidea «hondakin multzo bat» dela esan izan du NASAk. Izan ere, uste dute asteroide handiago
|
batek
talka eginda sortu zela, duela mila eta bi mila milioi urte artean. Hondamendiaren ostean, puska batzuk berriz elkartu ziren, baina, asteroidea txikia denez, puska horiek ez daude oso trinko bildurik.
|
|
Auto
|
batek
talka egin zuen kamioi baten kontra, 1956ko irailaren 6ko iluntzean. Hartan hil zen, 34 urterekin, Michael Ventris britaniarra, B linealaren desziframenduaren egilea.
|