Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Zaldi gaineko eserzizio haietarik batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
‎—Bai, baina argirik gabeko zuloan sartua dagoenak ez ditik nanoak jigantetarik bereizten, eta ni, mementu honetan, zulo batean sartua nagok. Eta zulo hori, zinez erraiten diat, izarrik gabeko gaua duk, zeren bizirik bainago, baina hilik banengo bezala...
‎Eta nik hura ikusten nuen, begiak gero eta zabalago, eta, nola baitzirudien ezen guztiok ere amets batean sartuak geundela, zalantza egiten nuen etortzekoak ziren gizonak eta emaztekiak —dukea eta dukesa, kondea eta kondesa—, haragi hezurrezkoak ote ziren...
‎Badakizu, jaun André, ezen bertze gerla batean sarturik gaudela Europa osoan, austriarren eta borbondarren artean, Espainiako koroa dela kausa, eta badakizu, halaber, ezen gerla bakoitza liskar eta ondiko iturri bat dela, bertan denean bertan delako, baina berdintsu eta orobatsu gerta daitekeela kanpoan denean ere, nola gertatzen ari baitzaigu nafarroi gerla honetan: batetik, Nafarroatik iragan behar izaiten dutelako, aldian behin, soldaduek, beren joan jinetan zernahi hartzen eta ebasten dutela, armadaren —gizonen zein zaldien— hornitzeko; eta, bertzetik, nafar mutil gazteekin bete nahi izaiten dituztelako goi kargu militarrek beren jende faltak eta eskasiak.
‎Eta sartu gintuzten, horrela, gartzela hartan, eta han geratu ginen hirurak, alde eta bazter guztietarik atzemanik eta katez loturik, ihesbiderik eta itzurpiderik gabe, tristeturik eta etsirik, pentsakor... zeren eta amets lorios batek bulkatu baikintuen lur haietarat, haren erdiesteak noizbait koroatuko gintuèn kontuarekin; ordea, koroaren bila abiatu bezain fite geratu ginen bidean trabaturik eta gibelaturik, ez koroarik eta ez biktoria loriosik, esperantza guztiak pipiztaturik eta geure biziak ere galdugordean. Eta guztiak galdua zirudien, eta berdin zen arre ala so... zeren fortuna gaixtoaren eskuan baikeunden eta ez zegoen fortuna gaixtoaren joan jinak eta itzul-inguruak gobernatzerik, ez haiek portu onerat destatzerik, eta zeren denbora hertsi batean sarturik baikeunden, bertzalde, eta denborak hersten eta inguratzen gintuen, eta eskuak guztiz lotzen...
2002
‎Baina gaizki ari naiz. Ipuinean sarrarazi baino lehenago ere ipuin beldurgarri batean sartua baitzegoen Leire orduko, hiesaren munstroak barnetik harrapatua zuenez gero, berak artean ez bazekien ere. Ametsa eta irudimena genituen, ordea, alde, munstroari aurre egiteko, lehen ere esan dut.
2004
‎Euskaldun berriaren kultura bakarra erdal kultura denean, kultura horrek nola arraio eragin diezaioke euskaldun berriari euskara erabiltzera, hain zuzen ere, besteak beste, kultura hori bera izan bada euskal hizkuntza ordezkatu duen faktore bat? Gurpil zoro batean sartuak gaude hemen. Izan ere, euskaldun izateko eta bizitzeko behar ditugun herri eta kultura baldintzak suntsitu dizkigun nazio kultura espainiarraren edo frantsesaren altzoan euskaldundu nahi dugu erdalduna.
‎Lainoak bi gorputzak inguratu eta estali ditu, izara zuri batek legez, eta Mikelek pentsatu du bikotea mundu berri batean sartuta dagoela orain, biena bakarrik den mundu berri batean. Eta inbidia sentitu du.
2006
‎–Zer, zuloren baten sartuta egon zara, ala. Egunak dira agertzen ez zarela.
2007
‎Orduan hasi zen gure arteko harremana apur bat usteltzen, egia esan behar badut, momentuan konturatu nahi izan ez banuen ere. Mundu itxuraz berri batean sartuta zegoen Asier, eta ni, atzean utzi nahi zuen mundu horren ordezkaria baino ez nintzen, mundu heterosexista eta zapaltzaile horrena hain zuzen. Gainera, Asierrek ligatu eta ligatu baino ez zuen egiten, eta ni, institutuko afera hartatik aurrera (poesia irakurtzen zuen mutiko hura, gogoan baduzue), bakar bakarrik bizi nintzen, maitasunaren ikuskizuna segurtasun hesitik jarraituz.
2008
‎Zerua oskarbi zegoen gure gainean, laino bat gabe, eta zuhaitzen kaxkoek distira gorriztak zituzten eguzkitan. Baina Silver bere bigarrenarekin zegoen tokian itzala zen artean nagusi, eta zingiratik arrastaka etorritako lurrun zuri batean sartuta zeuden biak belaunetaraino. Hotzak eta lurrunak, batera hartuta, ez zuten ezer onik esaten uhartearen alde.
2009
‎burua hautsiko ziola, halakoa ere baitzen? edo halakoa ikusi baitzuen Adak amaren begirada, begiak bere lekutik irtenda; esan nahi baita arrisku handi batean sartua zegoena arrisku handiago batean sartu zela, zeinari, logika guztien arabera, oihu are lazgarriago bat baitzegokion, baina orduantxe isildu zen, hain zuzen ere, Ada, isiltasuna oihuaren adierazpiderik zinezkoena, baita beldurgarriena ere, balitz bezala; bizpahiru segundo luze izan ziren, beste egoera batera eraman zutenak:
‎Feliperen hiruzpalau segundo lehenagoko aurpegierak ongi adierazten zuen adierazi beharrekoa: mutila barne borroka batean sartuta zegoela, orain irri egiten baitzuen eta orain irria eten, irri egiteko saio guztiak, urduritasun ageriko batek eragotziak, antza, negarraren atarikoak ere balira bezala; Felipek gutxi behar zuen, beraz, irakasle zein ikaskideen barre iruzkinen erasopean, gaindituta sentitzeko, halako moduan, non marrazkia Feliperen eskuetara iritsi ez beste negarrez hasi baitzen; Gabinok ongi ikus zezakeen hura?
‎Maria Bibiana eta Ada ere barne aldaketa baten barruan sartuta zeuden, Domingoren antzera; ahizpena, baina, Domingorena ez bezala, ez zen zuritik beltzerako edo beltzetik zurirako jarrera aldaketa izan; jarrera aldaketa ere ez zen izan, nondik begiratzen den, zutèn jarrera areagotzera eta erradikalizatzera jo baitzuten, besterik gabe: esan nahi baita bai etxean eta bai katekesian ikasitako ohiturak eta debozioak aintzakoagotzat hartzera jo zutela, beren ohiko jarrera kontzienteago eginez?
‎Feliperen hiruzpalau segundo lehenagoko aurpegierak ongi adierazten zuen adierazi beharrekoa: mutila barne borroka batean sartuta zegoela, orain irri egiten baitzuen eta orain irria eten, irri egiteko saio guztiak –urduritasun ageriko batek eragotziak, antza– negarraren atarikoak ere balira bezala; Felipek gutxi behar zuen, beraz, irakasle zein ikaskideen barre iruzkinen erasopean, gaindituta sentitzeko, halako moduan, non marrazkia Feliperen eskuetara iritsi ez beste negarrez hasi baitzen; Gabinok ongi ik... " Ez egin negar, neska batek bezala!" –, eta berak ere –Gabinok– halaxe ikusi zuen bere burua, barre uholde berriak berarekin erruki eta erru hondar guztiak eraman balitu bezala, Felipe Gastaminza ez baitzen, azken batean, gelakoen irri bazka baizik:
‎Maria Bibiana eta Ada ere barne aldaketa baten barruan sartuta zeuden, Domingoren antzera; ahizpena, baina, Domingorena ez bezala, ez zen zuritik beltzerako edo beltzetik zurirako jarrera aldaketa izan; jarrera aldaketa ere ez zen izan, nondik begiratzen den, zutèn jarrera areagotzera eta erradikalizatzera jo baitzuten, besterik gabe: esan nahi baita bai etxean eta bai katekesian ikasitako ohiturak eta debozioak aintzakoagotzat hartzera jo zutela, beren ohiko jarrera kontzienteago eginez... halako moldez, non, otoitza eta sakrifizioa beren jokabidearen ardatz bihurtzen zituztela, halaxe aritu baitziren denbora batez goiz goizetik gaueraino, egun osoko egitekoen eskaintza erabatekoan; edo etxetik irten –egunero joaten ziren Arte eta Ofizioetako eskolara– eta bizpahiru elizatan egiten zuten bisita, aitagurea, agurmaria eta aintza errezatzeko; gero, oherakoan, eskua elkarri emanda, ohiko hiru agurmariak errezatzen zituzten, harik eta egun batean Maria Bibianak esan zuen arte:
‎...ian zuela; hantxe eten zitzaion izuikarazko oihua –eszenari bertatik bertara begiratuta, lekukorik zorrotzenak ere ez zuen besterik baieztatuko– eta hantxe eten arnasa, ama ikusi orduko pentsatu baitzuen –pentsatu beharra zuen– burua hautsiko ziola, halakoa ere baitzen... edo halakoa ikusi baitzuen Adak amaren begirada, begiak bere lekutik irtenda; esan nahi baita arrisku handi batean sartua zegoena arrisku handiago batean sartu zela, zeinari, logika guztien arabera, oihu are lazgarriago bat baitzegokion, baina orduantxe isildu zen, hain zuzen ere, Ada, isiltasuna oihuaren adierazpiderik zinezkoena –baita beldurgarriena ere– balitz bezala; bizpahiru segundo luze izan ziren, beste egoera batera eraman zutenak: egoera hartara, non gorputzak ez dakien jada matxinatzen jarraitu edo patua onartu behar duen:
2010
‎Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen? itsututa behar baitzuen gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
‎analisi hark anai arreben memoria zikintzera eraman nintzakeela, eta, izebak esan zuen bezala, hilei bakea. Banekien gezur batean sartuta nengoela, bai, baina, gezurrak gezur, anai arreben heriotzaren idealizazio hura lagungarri zitzaidan, haiekiko sentimendu on eta bakezko bat gauzatu ahal izateko. Izan ere, zergatik egin behar nion gogor neure buruari eta barne bakea arriskuan jarri, baldin eta osagarri irrazional hura puntu ezdeus bat bazen, zirkunferentzian galdua, nire izaeraren zirkulu osagarri razionalez betean?
‎hain abegitsua, non orduantxe jakin bainuen, irriak iraun zituèn hiru lau segundoko tarte hartan, arreba lubakiaren alde berean nuela: hura irabazita nuela, alegia!; izango ez nuen, bada, irabazita, baldin eta Ada ere beste maitasun ezinezko batean sartua bazegoen ordurako, nirea baino maitasun ezinezkoago batean, antza?!; horixe eman zidan aditzera behintzat Bibik, Domingo eta Adarekin frontean egon zèn gizonaren. Ildefonso Esparza, Chaplin beste izenez, lekukotzaren berri jakin bezain laster:
‎Egun haietan bilera haien berri izan zuten batzuei, hain zuzen ere, halaxe heldu zitzaien informazioa: barnetegi batean sartuta zeudela eta ados jarri arte ez zirela aterako. Atera ziren, baina berriro sartu ere bai, eta akordio zirriborro bat erdi hitzartuta uzteraino ere iritsi ziren, urriaren 31 bitartean egindako bederatzi bileretan.
‎–Nik prentsa isilarazi nahi nuen. Dinamika batean sartuta zegoen, filtrazioak filtrazioen atzetik eta, bai, esan nuen: –Egia da, agertu dira, baina ez daude ondo dataturik?.
‎Kasuak ez zuen itxura onik batere. Zerbaitek esaten zion azpijoko baten barruan sartuta zegoela, eta bere errua zela nolabait. Nor zen agure gizajo hura?
‎hain abegitsua, non orduantxe jakin bainuen, irriak iraun zituèn hiru lau segundoko tarte hartan, arreba lubakiaren alde berean nuela: hura irabazita nuela, alegia!; izango ez nuen, bada, irabazita, baldin eta Ada ere beste maitasun ezinezko batean sartua bazegoen ordurako, nirea baino maitasun ezinezkoago batean, antza...!; horixe eman zidan aditzera behintzat Bibik, Domingo eta Adarekin frontean egon zèn gizonaren —Ildefonso Esparza, Chaplin beste izenez— lekukotzaren berri jakin bezain laster: Chaplinek Ada maite zuela, baina Adak Domingo, eta aspalditik gainera:
‎Esan nahi dizudana da ez nintzela anai arreben heriotzari buruzko analisi sakonetan murgildu, susmoa nuelako —ziurtasuna ere bai, erreflexu inkontziente batean itzalean mantentzen ahalegintzen nintzena— analisi hark anai arreben memoria zikintzera eraman nintzakeela, eta, izebak esan zuen bezala, hilei bakea. Banekien gezur batean sartuta nengoela, bai, baina, gezurrak gezur, anai arreben heriotzaren idealizazio hura lagungarri zitzaidan, haiekiko sentimendu on eta bakezko bat gauzatu ahal izateko. Izan ere, zergatik egin behar nion gogor neure buruari eta barne bakea arriskuan jarri, baldin eta osagarri irrazional hura puntu ezdeus bat bazen, zirkunferentzian galdua, nire izaeraren zirkulu osagarri razionalez betean?
‎Heinrich nora ezean gelditu zen, ez baietz eta ez ezetz esan gabe, besagainak altxatu zituen arte, keinu axolagabe batean. Eta nik pentsatu nuen, Heinrich ez ezik, aita ere erotzen hasia ez ote zen... itsututa behar baitzuen gure aitak, anaia, mundu fantastiko batean sartua zegoena, are mundu fantastikoago batera eramateko, handik atera beharrean.
2011
‎Denbora zailak ziren haiek urgaindarrendako, gerra izugarri haren ondoren diktadura gogor bezain anker batean sartuak baitzeuden: erran nahi baita giro hartan ez zegoela, ez, jendea mihia nolanahi astintzeko prest?
‎Dostoievskiren omenez konspirazio batean sartuta dauden bi gazteren istorio bat asmatu genuela esan zuen berak. Nik konspiratzaileen istorio eder bat banuela erantzun nion, eta irakurri berria nuen Borgesen. Traidorearen eta heroiaren gaia?
‎Hura bai gela txikia! Amamarekin kutxa batean sartuta egotea bezala zen. Konketa gaineko begi biribil beltzak motel begiratzen zien.
‎Ned Thomas,. Informazio trukea behar dute hizkuntza txikiek?, Hemen, Beste informazio iturri bat: . Polinesia ez da erabat galdu oraindik, baina agonia luze batean sartuta dago: uharte batzuetan, polinesiar izaeraren iragana oroitzapen bat besterik ez da, marka turistiko gisa saltzen dena?.
2013
‎–Ongi. Komando batean sartua nagon, eta EXPOSA suntsitzeko asmoa dinagu.
‎Alde batetik, normala duk jende batek gaizki ikustea, jende errugabea hiltzen denean batez ere. Baina hemen etengabeko gerra batean sartuta gaudek, eta gerretan beti hiltzen duk jende errugabea, tamalez. Mendebaldeak, gainera, guk baino arma hobeak ditik, eta guk bertze arma batzuk erabili behar ditiagu, balantza berdintzeko, Historiaren une honetan guztia baitago jokoan, baita gizarte eredua ere?
‎Paularen erantzuna, elkarrizketaren logika orokorretik ateratzen zena?! Paula, izan ere, krisi erlijioso batean sartua zegoen. Halako eran, non, garai batean bere izeko lez, zalantzan baitzebilen moja sartu ez sartu.
‎Ez dut uste Goikoetxea andrea on beharrez nahastu denik. Nire ustea da plan batean sartuta dagoela eta eragin egin diotela edo beldurtu egin dutela, bai GALekin lan egiten duten polizia frantsesek edo bai GALek berak.
‎Ez muxurik, ez dibertsiorik! Ihesaldi batean sartuta zegoen Amaia, buruko minez, gosez, hotzez eta beldurrez. Eskerrak ez zegoela bakarrik.
‎Alde batetik, normala duk jende batek gaizki ikustea, jende errugabea hiltzen denean batez ere. Baina hemen etengabeko gerra batean sartuta gaudek, eta gerretan beti hiltzen duk jende errugabea, tamalez. Mendebaldeak, gainera, guk baino arma hobeak ditik, eta guk bertze arma batzuk erabili behar ditiagu, balantza berdintzeko, Historiaren une honetan guztia baitago jokoan, baita gizarte eredua ere...
‎–Ongi. Komando batean sartua nagon, eta EXPOSA suntsitzeko asmoa dinagu.
‎Paularen erantzuna, elkarrizketaren logika orokorretik ateratzen zena...! Paula, izan ere, krisi erlijioso batean sartua zegoen. Halako eran, non, garai batean bere izeko lez, zalantzan baitzebilen moja sartu ez sartu.
2014
‎Ez esan ezer etxekoei, baina zeharo jota nagon. Nahaste batean sartuta nagon, Edith.
‎Behin gaia finkatuta, zer besterik esaten ote digute, bada, boteretsuek? Mundu tekniko materialista batean sartuak gaudela, eta fisika eta matematika irakatsi behar direla ongi. Neska mutilek zenbakiak ikasi behar dituztela.
‎–Estetika berri batean sartuta gaude, don Pedro De la Peña jauna, eta zer iruditzen zaizu hiriari izena aldatzen badiogu. Pamplón izan beharrean, Pimientomorrón?
2015
‎arteko bereizketaren diskurtsoarekin, baina ez zuen ezer jakin nahi itunaren beste partearekin, gatazkari mami politikoa aitortu eta elkarrizketa tresna baliagarritzat jotzen zuenarekin. Bestetik, EAJ gogoeta estrategikoaren garai batean sartua zegoen. Ituna baliagarria izan zen ezker abertzalea politikoki isolatzeko, baina ez gatazkaren konponbidean aurreratzeko.
‎Bigarren bahitua Lorenzo Zabala izan zen, 1972ko urtarrilean, Precicontrol haren enpresako langileak greba luze batean sarturik zeudela; grebalarien aldeko neurri sorta bat esijitu zuen ETAk haren askatasunaren truke, erakundeak beharginen alde zeukan jarrera garbi erakusteko, bai euskal langileriaren aurrean, bai etxe barruko zatiketen aurrean (V. eta VI. asanbladak, une hartan).
‎Gainontzekoak bezalako asteguna zen. Matia kaletik behera zetozen koadrilan kantuan eta algaran, eta, taberna batera sartzeko zeudela, norbaitek komentarioa egin zuen kaleko beste aldean aparkatzen ari zen furgonetaren toteltasunaz. Inork ez zion bigarren komentariorik gaineratu.
‎Egunen batean jakingo duk nire berri, heu izango haiz lehenengoa, baina bitartean utz nazak lasai. Eskertzen diat ahalegina baina neuk bakarrik ibili beharreko bide batean sartuta nagok. Ez hadi kezka.
‎Zibilizazio edo mundu sistema horietako loturak aspaldikoak dira, diogunez, eta fase intentso eta laxoak jarraitu dira bere ibilbidean. Oraingoa intentsoa delako esaten da, prezeski, globalizazio aro batean sarturik gaudela, baina fase bat bezala ulertu behar da, eta, hortaz, etorkizunean geldo daiteke. Azkeneko mendeotako faseak Roland Robertsonek bereizten ditu.
2016
‎Adanek Ebak esandakoa moztu zuen, ea bera horren lekuko izan ote zenez? Ebak, ezetz erantzun zion, zuzenki ez zuela ikusi, izaki bizigai bat baizik ez zelako oraino, eta hezurrezko leize batean sarturik zegoelako oraindik ere. Halere, denak entzun omen zituela...
‎Hantxe zegoen, goiko apal hartan, nehork ukitu ez zezan; eta fraile arduradunak begiratze berezi bat botatzen zion, ea leku sakratu horretatik mugitzen ez zen. Nola mugitu behar zen, kristalezko kaxa batean sarturik baitzegoen, giltzaturiko ate ttiki haiek begirada jakin gosetuetatik erabat babesten zutelarik. Liburuzainak erabiltzen zuen zur zaharreko zurubi hura ere, baimenik gabe, inork ezin zuen hartu, beraz misterioz beteriko liburua irristezina zen.
‎Ene gogoa bihurtu zen lurraren iduriko pisurik gabeko puxika borobil puztu hura, alde guzietara itzulika hasi zitzaidan, jirabiraka, biribilka, zortzi baten antzeko biraka, baloi nahasi baten gisara eta ni erdian, planeten artean itzulika bezala, arroltze formako Oteizaren, ovoide? gisako eskultura batean sarturik nengoen, gogoa erabat galdurik. Geldigaitzezko mugimenduan nenbilen, biraz beteriko hutsak gogoa gainerasotu egin balit moduan.
2017
‎Barka hola galdetzea, nagusi, baina ez diat ulertzen. Nik, zenbakiekin zalapartaka nabilenean, nahiago nikek zulo batean sartuta banengo eta ezer ikusiko ez banu. Begiak jaso eta itsasoa ikusten badut, edo zuhaitz bat, edo emakume bat, amona zahar bat izanik ere berdin gero!?, bada akabo, pikutara dena.
‎Laugarren, deslurraldetzeko eta berlurraldetzeko dinamika baten barruan sartuta daude mihiztadurak. 80ko eta 90eko hamarkadetan postestrukturalismoaren paradigma zabaldu zen geografiaren alorrean, eta kritika gogorrak egin zitzaizkion diziplina horri.
‎Ez du zerikusirik hemen ni inguratzen nauen lautada aspergarriarekin?, esan du eta berriro bere bakardadeaz kexatzen hasi da. . Lautada baten erdian bizi naiz, eta hala ere zulo batean sartuta nagoela iruditzen zait, itolarria sentitzeraino?, jarraitu du. Pantailaren aurrean zegoen berriro.
‎Ezker abertzaleak uste du Madril jakinaren gainean zegoela Frantziako 2015 saialdiaz, bazekiela fase garrantzitsu batean sartua zegoela armagabetzea, eta, ondorioz, saioa lehertzea erabaki zuela. Nazioartekoek ezker abertzalekoei azaldu zieten iritzi berekoak zirela.
‎– Poliziak dioenez Harry azpijoko batean sartuta zegoen.
‎Nik uste dut hemen zera gertatzen dela: BPGak jarraitzen duenez erreferentzia izaten, inor ez da ausartzen ezer egitera, nola ausartuko da Nafarroako Gobernua zerbait egitera Euskadikoa ez bada ausartzen, eta gurpil zoro batean sartuta gaude. Aldaketa kosmetikoak soilik egiten dira?.
2018
‎Sexu kategoriak zinez eta modu aktiboan auzitan jartzen dituzten bakarrak dira ugaltzea sexualitatearen telos edo xedetzat duen familiaren markoaren barruko harreman heterosexual batean ez dauden pertsona gorpuzdunak, edo, gutxienez, eurak dira kategoria horien aurresuposizio eta helburu normatiboak betetzen ez dituzten bakarrak. Wittigentzat lesbiana edo gaya izatea da norberaren sexua zein den gehiago ez jakitea, da kategorien nahaste eta ugaritze batean sartuta egotea, non sexua identitate kategoria ezinezko bat den. Honek oso askatzailea badirudi ere, Wittigen proposamenak ez du aintzat hartzen nola kultura gay eta lesbikoaren barruko diskurtsoek identitate sexual espezifikoki homosexualak ugaritu dituzten sexu kategoriak beretzat egokituz eta berrantolatuz.
‎Gizon lirain hori nigan fijatu izana baino gehiago, benetan pozten ninduena neure interes propioa zen. Haurdun geratu nintzenetik kobazulo batean sartuta egotearen sentsazioa nuen, eta soilik orain ari nintzen, bi urte beranduago, eguzkia berriro ikusten, nagiak ateratzen, giharrak epel sentitzen eta plazer erotiko berriztatuentzat prestatzen.
‎Antzezpen baten barruan sartuta egotearen oso antzeko sentsazioa da, azken aste bietan musika eskolatik bueltan etxerakoan sumatzen duena. Batzuetan, autoa etxalde aurrean utzi eta atea zabaldu orduko, txalo enlatatuak entzungo dituela pasatzen zaio burutik Karlosi.
‎Maratila bultzatu eta barrura sartu denean, hezetasun eta lizun kiratsak sudurrean ukabilkada baten gisan kolpatu dute. Jasanezina da, botalarria eragiten du, baina Ebbe belaunikatu eta, etxolaren lur ilun gaiztotuak zikindu ez dezan, egurrezko kaxa handi baten barruan sartuta dagoen gorpua handik ateratzeari ekin dio, arnasestuka.
‎Atzera pausoa eman eta ilara berean dauden sukalde, garbigailu eta ur kanilaren gainean dagoen marmolaren kontra bermatu da. Katuen arteko liskar batean sartuta dagoela iruditzen zaio eta bera sagua dela; ez du nahi besteak han dagoela konturatzerik. Arnasa ahotik hartzen hasita dago.
‎Fetitxe bat da pendrive hori, bitrina batean sartuta dago, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duenez, dirutan balio duena baino askoz gehiago balio duela adierazteko. Museo bateko erakusketa batean dagoenez, bati automatikoki etortzen zaion galdera pertinente bezain ironikoa:
2019
‎Handik goitik kostaldearen lerro luzea ikusteko esperantza neukan, alde batera nahiz bestera, baina ez nintzen ohartu Donostia itsas golko baten barruan sartuta dagoela berez, eta mendiz inguratuta gainera, beraz ezin itsasertz handirik ikusi, baina bai ordea Donostiatik hegoaldera zabaltzen zen barrualdeko paisaia: argitxoak eta argitxoak, etxeenak, kaleko argienak, kotxeenak?, zenbat eta urrunago orduan eta ñimiñoago, gauean ñirñirka.
‎Gutxi asko porrot egindako harreman batean, gizonak segurua du plazeraren onura erdiestea; baliteke, ordea, emakumeak ez erdiestea inolako onurarik; nahiz eta ezer ez sentitu, prest agertzen da, jendetasunez, harreman fisikoak izateko, garai erabakigarria iristen denean: gerta liteke maitalea inpotentea izatea, eta, orduan, emakumeari sufrimendua ekarriko dio abentura irrigarri batean sartua egoteak; plazerik erdiesten ez badu, erabili egin dutela sentituko du, iruzur egin diotela; asebetetzen bada, maitalea atxikitzen saiatuko da. Normalean, ez da guztiz zintzoa etorkizunik gabeko abentura bila ibiltzeko itxurak egiten dituenean atsegin hutsaren bila ibiliko balitz bezala, zeren atseginak lotu egiten baitu, ez askatu; banantzeak min egiten dio, nahiz eta adiskide giroan banandu.
2020
‎Autoa zegoen lekura joan, matrikulari zenbaki faltsuak kendu eta barruan sartu ginen. Ez nuen balentria izugarririk egin, baina banekien dagoeneko ez nintzela istorio bat kontatzen ari, istorio baten barruan sartuta nengoela baizik eta, gainera, kosta egingo zitzaidala istorio horretatik ihes egiten.
‎76an MAK inizialekin izendatuko dugun militantea72 ETA pm ko komando batean sartuta zegoen, Iruñean. MAKek oso ongi daki Naparra nola sartu zen ETA pm n:
‎Plastikozko zorrotxo batean sartuta zegoen. Txartela.
2021
‎Ikusgarriak ziren maisu holandarrak pintzelkada labur lodiz margotutako koadroak, halako kolore bizi eta argi larriekin konposatuak, asko eta asko pairatzen zituen erotasun krisietatik jaiotakoak esaten zutenez. Baina erakusketako erregina, munduko bazter guztietatik milaka eta milaka ikusle erakarriko zituena kristalezko beira arasa batean sartuta zegoen, eta ez zen koadro bat.
‎Saltsaren batean sartuta egonez gero, badakizu kartzelan amaituko duzula seguruen, eta burua eginda daukazu. Ezustean gertatzen bazaizu, ordea, lekuz kanpo zaude.
2023
‎Entretenimendua eta justifikazioa, biak ematen zizkidan: zeregin hoberik ez zuela-eta denbora pasa herriko zaharrez betetako tabernara joaten zena izatetik, lan oso garrantzitsuren batean sartuta zegoen emakume lanpetu izatera pasa nintzen; molestatu behar ez zena; ordenagailu eta hainbeste liburu artean, konplikatua izan behar zuen konturen batean zebilena. Eta gustatu egin zitzaidan neure buruari eman nion rol berria:
‎Otsailaren 21eko goizaldean oso goiz hasi ginen Euskaldunon Egunkaria ko langileok, atxilotu gabeok, gertatu zenaren berri izaten. Goizaldeko hirurak aldera hasi ziren telefonoak joka eta, laurak alderako, kotxe batean sartuta zeuden, Donostiako Bilbao Plazan, Guardia Zibilaren operazioak Egunkaria ko arduradun nagusi bihurtu zituen pertsonetako lau.
‎Beti galdetzen zidan ea zer moduz bizi naizen Sallobenten, berak ere familia du bertan eta oso maitea zuen auzoa. Bada, behin kontatu nion krisi batean sartuta nengoela, sorkuntzari lotutako krisi batean. Kontatu nion nola batzuetan izaten dudan dena pikutara bidali eta gauza normalago bat egiteko gogoa.
‎Balenciaga diseinatzailearen telesaila amaitu berritan elkartu nintzen Garañorekin, eta uste dut nekeak eragin zituela esandako hitz asko. " Krisi handi xamar batean sartuta egon naiz aspaldian. Balenciagaren proiektua oso exijentea izan da, eta oso gogorra egin zait.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia