Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2003
‎–Egile bat asmatu behar izan nion nobelari, euskaldun jatorriko emakume argentinar bat, neuk itzultzaile gisa agertzen jarraitzeko. Bildumako liburu guztiek kontrazalean egilearen argazki bat zeramatenez, adiskide batena sartu behar izan nuen. Inor ez zen ohartu –esan zuen Sophiek, zigarrokina indarkeria apur batekin hautsontzian itzaltzen zuela.
‎Baina, ene azpildarrok eta ene lagunok, noiz hilko naizen ongi badakit ere, entzun iezadazue: pozez hilko naiz, eta, beraz, ez duzue nire gorputz hau zerraldo triste batean sartu behar izanen. Ene maiteok, ilunabar horretan, neure gorputz honi su emanen diot, ea behingoz argi pixka bat ematen duen, eta gero, hego-haizearen eskuak barreia eta sakabana ditzala nire errautsak eta maitasun-keak Azpilgo zoko-moko guztietan, ene herriaren azken arnasarekin nahas daitezen".
2005
‎–Astebetean onera egiten ez badu, zentro espezializatu batean sartu beharko dugu? –esan zion honek.
2009
‎bi niri, beste bi bere amari eta bosgarrena? Fakturako telefono zenbakia Interneteko bilatzaile batean sartu behar izan dut nongoa zen jakiteko, eta emaitza... Hermanitas de los ancianos desamparados-en egoitza!
‎Itxaron. Hogeita bost zentaboko beste txanpon bat sartu behar dut... sartu dut. Bidaiariek, egia esateko, ez diete kasu handirik egiten kartelei.
‎Arazo teknikoak ere ez ziren makalak izan: kalefakzio sistema berria ez zebilen behar bezala (lagun batek aholkaturiko erradiadoreen purgazioek ezer gutxirako balio izan zuten), eta, azaroaren hasieratik, estufa elektriko txiki bat sartu behar izan zuten logelan. Arratoi inbasio nazkagarri bati egin behar izan zioten aurre, tranpa itsaskor (eta krudel) batzuen bitartez.
‎kontatu zion nola sinetsi zuen fantasmetan, baina ez zuela jada sinesten, Gabinorekin huts egin ziotelako, tuberkulosia zela-eta; nola predikari bat, ikastetxeko gogo-jardunetan, Cupertinoko Josez aritu zen, eta hantxe piztu zitzaiola fraide hegalaria izateko gogoa, bere jaiotegunean etxera sartutako kanarioaren bisita ere seinaletzat harturik; nola bizpahiru bider izan zuen hegan egiten zuelako ustea, ekisainduaren aurrean, nahiz eta ustea ustel gertatu zitzaion; nola astebete eskas lehenago harriak sartu zituen zapatetan, Gabinoren osasunaren alde, bai, baina baita Jainkoaren aurrean merituak egiteko ere, noizbait hegan egiteko grazia eman ziezaion; eta nola, azkenik, egun hura, egun hura, hain zuzen ere!? berezia zen, urtebete lehenago jarri baitzion bere buruari urtebeteko froga, jakiteko komentu batean sartu behar zuen ala ez, fraide hegalaria bezala, baina ofizioan izandako esperientziaren ondotik zapuztuta bezala sentitzen zela, eta ez zekiela; aita espiritualak hunkituta entzuten zion, hain iruditu zitzaion mutil hura espontaneoa eta espresiboa, baina bere buruarekin ere zintzo izan nahi zuen, eta hala esan zion nola, gizonaren egiteko askoren azpian, baita asmo ustez goitiarrenen azpian ere... hegan egiteko desioaren azpian, Domingok Jainkoa manipulatzeko joera garbia erakutsi zuela, alegia, eta Jainkoa manipulatu nahi izatea harrokeria besterik ez zela:
‎hori esaten ari baitzitzaion Teofilo Maria, funtsean: . Lehendabizi erre egingo zaitut, Ada, grina gaizto hori daukazulako, eta gero bakeak egingo ditugu??; ala ez??; halako egoera batean sartuta behar zuen Adak, haren begitartean ez baitzegoen jada begi-mugimendu urduririk, tristura handi bat baizik; baina, bakartua zegoen arren, Ada ez zegoen bakarrik: esan nahi baita guztien begiradapean zegoela; izeba Ernestinak, adibidez, noiznahi begiratzen zion, harenak beti begirada diskretu bezain iheskorrak baziren ere; halako batean, baina, begiraden maiztasuna areagotu zuen, harik eta esan zion arte:
‎Hiriko udaltzaingoak gizon baten aurkako salaketa bat jaso zuen atzo; gizonak,, zulu? baten itxura handiagoa zuenak, irain egin zion emakume bati Abuztuaren 31 kalean; gero, zelatari batek gizona lasaitu nahi izan zuen, baina harekin ere haserretu eta, azkenik, Sizilia erregimentuko kabo batek sartu behar izan zuen tartean.
‎Izan ere, krisialdiak jotzen duenean, izerditan hasten da M eta eliza batean sartu behar duela esaten du behin eta berriz. M-ren amak azaldu dit desagertuta egon baino lehen semeak ez zeukala erlijiorako joera handiegirik, baina egun osoa egiten duela orain elizari begira.
‎Gelan sartu eta ordubete luzean aritu ziren, Domingok barrua husten ziola: ...rrean, nahiz eta ustea ustel gertatu zitzaion; nola astebete eskas lehenago harriak sartu zituen zapatetan, Gabinoren osasunaren alde, bai, baina baita Jainkoaren aurrean merituak egiteko ere, noizbait hegan egiteko grazia eman ziezaion; eta nola, azkenik, egun hura –egun hura, hain zuzen ere! – berezia zen, urtebete lehenago jarri baitzion bere buruari urtebeteko froga, jakiteko komentu batean sartu behar zuen ala ez, fraide hegalaria bezala, baina ofizioan izandako esperientziaren ondotik zapuztuta bezala sentitzen zela, eta ez zekiela; aita espiritualak hunkituta entzuten zion, hain iruditu zitzaion mutil hura espontaneoa eta espresiboa, baina bere buruarekin ere zintzo izan nahi zuen, eta hala esan zion nola, gizonaren egiteko askoren azpian, baita asmo ustez goitiarrenen azpian ere... hegan egiteko desioaren azpian, Domingok Jainkoa manipulatzeko joera garbia erakutsi zuela, alegia, eta Jainkoa manipulatu nahi izatea harrokeria besterik ez zela:
‎erreketa sinboliko hura, baina, erreketa errealetik pauso batera baizik ez zegoen, pauso bat baino gutxiagora, ausaz... arrazoibidea aurrera eramanez gero, bera ere sorgin-ehiztarien biktima izan baitzitekeen noizbait, Domingoren aldeko grina hura zuelako, dibortzioa bera baino hagitzez okerragoa zena –urratzaileagoa eta hausleagoa bai behinik behin–, Ada guztiz sublimatzen saiatzen zen arren, sublimazioak kontzientziaren ahotsa isilaraziko ziolakoan... hori esaten ari baitzitzaion Teofilo Maria, funtsean: " Lehendabizi erre egingo zaitut, Ada, grina gaizto hori daukazulako, eta gero bakeak egingo ditugu..."; ala ez...?; halako egoera batean sartuta behar zuen Adak, haren begitartean ez baitzegoen jada begi-mugimendu urduririk, tristura handi bat baizik; baina, bakartua zegoen arren, Ada ez zegoen bakarrik: esan nahi baita guztien begiradapean zegoela; izeba Ernestinak, adibidez, noiznahi begiratzen zion, harenak beti begirada diskretu bezain iheskorrak baziren ere; halako batean, baina, begiraden maiztasuna areagotu zuen, harik eta esan zion arte:
‎Hiriko udaltzaingoak gizon baten aurkako salaketa bat jaso zuen atzo; gizonak," zulu" baten itxura handiagoa zuenak, irain egin zion emakume bati Abuztuaren 31 kalean; gero, zelatari batek gizona lasaitu nahi izan zuen, baina harekin ere haserretu eta, azkenik, Sizilia erregimentuko kabo batek sartu behar izan zuen tartean.
2010
‎Amaiak ukondokada bat sartu behar izan zion lagunari saihetsen artean, hitzen bat behintzat bota zezan.
2011
‎Kantariak ezagutzen ez duen etxe batean, ezagutzen ez duen ohe batean sartu behar du. Behin eta berriz agertu dizkio imitatzaileak etxeari buruzko zertzelada guztiak, baina ez dago seguru denak ondo jaso ote dituen, jendez betetako areto zaratatsu bat ez baita lekurik egokiena gauzak ondo ulertzeko eta bera ere ez baitago, lauzpabost garagardo edan eta gero, egoerarik onenean besteren etxean ilunpean ibiltzeko.
‎22:20 Hotela benetan modernoa da; ordu erdi generaman logela barruan ilunetan, argia aurkitu ezinik. Azkenik, harrerako neskarengana kexatzera jaitsi gara, eta hark bekozkoarekin azaldu digu txartelezko giltza arteka batean sartu behar dugula argia pizteko.
2013
‎Okerrrena pentsatuko diat: jenerala azido sulfurikozko bainuontzi batean sartu behar duala, edo, edo auskalo zer?
‎Ez zen benetako atraku bat, gehiago zen entrenamendua, ez baitziren fidatzen gu bezalako hasiberriekin. Barrenkaleko aurrezki kutxa bateko sukurtsal txiki batera sartu behar izan nuen eta leihatilan zegoen neskari jolaserako pistola batekin apuntatu, kaxan zuen dirua emateko agintzen nion bitartean. Seguru asko dena ondo aterako zen neska ezagutu izan ez banu, edo berak ezagutu izan ez banindu.
‎Okerrrena pentsatuko diat: jenerala azido sulfurikozko bainuontzi batean sartu behar duala, edo... edo auskalo zer... hi edozertarako kapaz haiz-eta! –eta, bat-batean ahots-tonua gogortzen zuela, Begotxuk jarraitu zuen–:
2014
‎Irudipena izan nuen hegazkineko laguntzaileak erdiko korridorean gora eta behera ohi baino azkarrago zihoazela eta segurtasun-uhalak lotuta edukitzeko seinalea luzesten zela. Itzali eta gutxira berriro piztu zen, eta komandanteak jakinarazi zigun turbulentzia-gune batera sartu behar genuela. Hegazkina zabuka hasi zen, baina, ni izan ezik, ez zirudien inork horri garrantzia ematen zionik.
‎Ez zen hil-beilarik izan. Auto baten barruan sartu behar izan zuten barrakoikide izandakoaren gorpu estalia.
2015
‎Berehala kafetegi batean sartu beharko dugula jakitun, Armentiara jo beharrean, ez dago, nik gogoratzen dudala, kafetegirik malda horretan, eta San Prudentzioren arkupean babestu beharko genuke egoera okertuz gero?, beste norabidea hartzen dugu, zuhaitz handien pean erdigunerantz.
‎Liburu hau, hasieran konturatzen ez nintzen arren, itzalei buruzkoa da batez ere; arbelaren hautsaren antzeko zerbait pausatzen da bere orrietan, iraganaren marka bailitzan; hildakoak ateratzen dira etengabe paseatzera, zonbien film horietako batean bageunde bezala. Beste pertsonaia bizi bat sartu behar dut hala ere. Ezin diot neure buruari ukatu.
‎Etxean zer edo zer susmatzen hasiak zeudek. Gauez ateratzen naizen bakoitzean, istilu politikoren batean sartu behar dudala pentsatzen ditek. Gaur egin behar duguna jakingo balute!
2017
‎–Edabe berezi bat prestatu behar diogu, bere odola garbitzeko, eta horretarako izaki magiko batzuen partehartzea behar dugu, bakoitzak bere ahalmena eman diezaion: gizotsoaren ile bat sartu behar dugu gure salda horretan, sorginaren odol-tanta bat, izaki mekanikoaren sudurreko mukia, eta mamu baten begietako malkoa. Horiek guztiak ondo nahasi, pertz batean egosi, eta arao-otoitz bat esaten dugun bitartean edan behar du Hagintxok, gaurko gauerdia baino lehen.
‎Aita erresidentzia batean sartu behar izan genuen. Kontrakoa esan bagenion ere, ez genuen gutako inork aitaren kargu egiteko ez indarrik, ez gogorik, ez aukerarik.
‎Zergatik saltoki handietan bakarrik eta ez denda txikietan? . Pentsatu izan dugu, baina espazio arazoak sortzen dira, palet bat sartu behar badugu, edo pare bat boluntario jarri behar baditugu, ez da izaten lekurik?. Pentsa daiteke janari beharrean dagoenak adinako etekina ateratzen dutela banaketa kateek egun horietan.
2018
‎ezkontza-kontratua ezin liteke izan enplegu-kontratua bezalakoa (adibidez), emakumeak direlako ezkontza-kontratuaren aldeetako bat. Emakumeek kontratu baten bitartez sartu behar dute gizarte zibilean, eta hauek dira arrazoiak: bata, kontratuak baino ez dituela sortzen beti harreman libreak; bestea, kontratuan beti jotzen dela segurutzat bi aldeak posizio berean daudela, baina, aldi berean, kontratuak eskubide patriarkala berretsi behar duela, emakumeak haren parte direnez gero.
‎Baina koadroaren historia alde batera utzita, begiratu koadroari berari, eta ikusiko duzue ez dela bonbardaketa baten errepresentazioa. Mina dago, sufrimendua dago, ilunpea dago, baina ez dago bonbarik, askozaz alegorikoagoa da, unibertsalagoa nahi bada (koadro bat unibertsal zerk egiten duen erabakitzeko beste eztabaida batean sartu beharko bagenuen ere), eta ikonografia bera ere ez da Picassok beren-beregi koadro horretarako sortua, aurretik baitzekarren zezenak, zaldiak, beso hautsiak eta abarrak erabiltzeko joera.
2019
‎Denbora asko ematen nuen Marcos eta Anaren etxean. Amona egoitza batean sartu behar izan genuen eta amak asto batek bezala egiten zuen lan dena ordaindu ahal izateko. Arrebak, ikasle bikaina izanik, liburutegian ematen zituen orduak.
‎Ez da gauzarik errazena, ez erosoena, baina upel banatan sartuta itxaron dute biek. Armak eta zorroak hirugarren upel batean sartu behar izan ditu Aizek. Isiltasuna erabatekoa da inguruan.
‎Ez, errege hasiberri batek ezin dezake halako diskurtsorik egin, diplomazian eskarmentua ez duen batek ez dezake burutu, hemen eklesiastiko nagusiren batek sartu behar izan du hatza, eskua, burua, apika Portoko gotzainak, Pedro Pitõesek, eta segurutik Bragako artzapezpikuak, João Peculiarrek, elkar harturik eta elkarri hitz emanda Duero aldean zebiltzan gurutzatuak konbentzitu zituztenak Tajora jaitsi eta konkista hartan laguntzeko, esanez, adibidez, Gutxienez entzun ezazue zuek laguntza eman dezazuen dauzkagun arrazoiak, erosgaia ikusirik.... Portotik Lisboarako bidaiak hiru egun iraun zuelarik, ez da izugarrizko imajinazioa eduki behar pentsatzeko bi artzainek, bidean zihoazela, eta lana aurreratze aldera, zirriborroa prestatuko zutela, argudioak neurtuz, iradokizun asko sartuz, ahal zena aurreikusiz, promesa ezin liberalagoak buruko zuhurtzietan bilduz, lausengua ahaztu gabe, honek banitatea puzten du eta fruitu-ale baten trukean mila ematen ditu, lurra antzua eta ereilea dorpea izanik ere.
‎Duela bost bat hamarkada hasitako bidearen amaierara iristen ari garela esan genezake, eta fase berri batean sartu behar dugula. EAEn, 80ko hamarkadaren hasieran euskal ereduetako matrikulazioaren portzentajeak eta euskararen ezagutzarenak %20aren inguruan zebiltzan; alegia, 5 gaztetik bakarra zen euskalduna edo euskal ereduetan matrikulatua.
2020
‎Txabi Etxebarrieta ETAko lehen militantea hil aurreko kontuak dira horiek. Komandoko kide bat, etxe onekoa izaki, ohituta zegoen nonbait arropa dotoreekin jantzita ibiltzen eta, erakundeko liberatu egin zenetik neskamerik gabe bizi zenez, jostundegi on batera sartu behar zutela bururatu zitzaion. Horrela joan ziren Citroen 2CV batean Tolosara eta egin zuten kale buelta bat arropa denda egoki baten bila eta, aukerakorik aurkitu ez zutenez, Zumarragatik barrena Legazpira iritsi ziren eta han jo zuten begiz atrakatu beharreko denda.
‎presio fiskalaren aldearekin finantzatu ahalko litzateke. Horregatik diot pentsioena aberastasunaren banaketaren inguruko eztabaida zabalago batean sartu behar dela". ELAren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek urtean 5.052 milioi euro gehiago bildu ahal izango lituzkete presio fiskala Europako Batasunaren parera igoko balute, nahikoa diru pentsioen balizko zuloa betetzeko.
2021
‎Baina keba, agindua eman diote eta agindua beteko du. Nagoen tokian bertan buruan bala bat sartu behar balit, sartu egingo lidake, ongi edo gaizki dagoen pentsatu gabe. Egin, soldata irabazi, eta etxera.
2022
‎Julia, Raulek tuliparen argazkiak atera arte itxaron ondoren, lorearen zurtoinetik tiratzera joan da. Poltsa batean sartu behar da. Froga bat izan liteke.
‎Petalo gorri bat topatu du errailen artean, hiltzaileak aulkia jarri bide zuen tokian. Poltsa batean sartu beharko da, frogatzat.
‎Batzuetan pentsatzen dut, lortuko ote dut hau dena ahaztea? Zeren eta burua armairu bat bezalakoa da, eta armairutik gauza bat ateratzeko armairuan beste gauza bat sartu behar duzu(...) Nire oroitzapenak hor daude, mugitu gabe. Eta egunero atakatzen naute.
2023
‎Hainbeste, non Txomini esan omen zion: " Hi, egunen batean hau komando batean sartu beharko balitz, neurekin nahi diat".
‎Lagunari azken gertakarien berri emateko irrikaz nengoen, konta zitekeena behinik behin. Izan ere, artean larrubero, kafetegi batean sartu behar izan nuen komunean berriro askatzeko. Goizean, Soseguneko ohe batean Tomasek ateratako argazkia baliatu nuen horretarako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia