Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2000
‎Hala ere, bazen nahasmen hartan murgildu gabe Alde Zaharrean, Bulebarrean eta inguruetan beti elkarrekin ibili ohi zen bikote bat, anaia bi. Egundo ez nituen ikusi taberna batera sartzen eta ardoa edaten, edo lagunartean parrandan. Beti elkarrekin eta beti besteengandik berezi zebiltzan, zut zutik biak, tente, hara eta hona begiratzen...
2001
‎Kale estu batetik sartu eta urrundu egin nintzen. Konturatu orduko Bilboko trafiko erogarrian murgildurik nengoen.
‎Kale estu batetik sartu eta hiribide zabal batera irten ginen. Lasaitasuna nagusi zen.
2004
‎Ike bezala jantzi? Ez legoke gaizki, dena den, bakoitzaren irudipen, zikinkeria, mania, iragana, hitz batean, maleta batean sartu eta beste bati hartzen utzi; eta ondoren txulo batetik begiratu, zer egiten duen zure iraganarekin, nola kudeatzen dituen zure maniak, zure irudipenak, zure zikinkeriak.
2009
‎koadro batean sartu eta
2010
‎Ireki gabe gelditu zen freskagarri lata. Altxa, apopilo gelara joan, bere gauzarik maiteenak eta beharrezko izan zitzakeenak nahas mahas motxila batean sartu eta alde egin zuen Dimitrik.
‎Biharamunean, Sondikako aireportuan sartu ondoren, hegazkina geldiarazi, Espainiako Gobernuaren asmoak katabut batean sartu eta Solchagari helarazteko agindua eman genion pilotuari. UGT eta CCOO sindikatuek gure borroka moldeak gaitzesten zerraiten, batu baino sakabanatu egiten bide genituen langileak, erabiltzen genuen indarkeriak langileen izen ona zikintzen ei zuen, helburuak lortzeko beste bide batzuk hobetsi behar genituen.
2011
‎Bestelako kontuetan, askotan behintzat, denbora behar duten horietan ez dugu gune askorik partekatzen. Aitorrek asteak pasa ditzake taberna batera sartu gabe eta nik urteak kirolik egin gabe. Badira hitzak berak milaka aldiz darabiltzanak eta neronek inoiz ere ez, entzun egiten ditudan arren ez dute nire ahoa bete eta, batez ere ez ditut, ezin ditut, irudi zehatz batekin, usain batekin edo haize batekin lotu.
2012
‎Etxepare ez zen kantitu. Ohitura zeukan, zioenez bere moduan pentsatzen ez zuten jendeen komentarioak belarri batetik sartzen eta bestetik ateratzen zitzaizkion. Hersturetan trinko ihardukitzen jakitea komeni zela uste zuen aiatolak.
‎Amos Ozen iritziz, hasiera on bat egitea, jatetxe batera sartu eta topatzen duzun lehenengoarekin zita bat lortzea bezalakoa da.
‎Ordenagailua itzali eta sandaliak jantzi zituen. Jatetxe batera sartu eta topatu zuen lehenengoarekin, mahai gainean, denen aurrean, larrutan egin izan balu bezain kontent sentitzen zen. Kalera jaitsi zen, pijama eranzteaz ahaztuta.
‎Zorionez morroilorik ez duen ate bakarraz ixten diren Mauleko gazteluko bietako batean sartu eta minutu batzuk bertan egoteko esperientzia egin duenak ere ulertuko ditu hitz goibel horiek.
2013
‎Edozer irensten nuen, akaburik gabe. Goiz batean, hondartzako santzei begira egotetik bueltan (haien ibilera aihergaren ondamuz), harategitik pasatu eta, etxera heltzeko astirik gabe, atari batean sartu eta urdai zati bat haginkadaka lauskitu nuen, gordinik. Grinaz egin nion hozka gantzaren kailuari, hagin artean geratzen zitzaizkidan haragiaren zain gorrixkak.
‎Boligrafo bat eta koaderno bat sartu nituen poltsan, oharrak hartzeko erabiltzen nuena. Astia soberan nuenez, alde zaharreko tradizio handiko taberna batean sartu eta uxuala eskatu nuen. Lasaitua eragin zidan bezero gehienak bakarka edaten ari zirela ikusteak.
2014
‎Eta ama madarikatu zuen, Isabelle etxean lotara gera zedin gonbidatu izanagatik. Baina berandu zen damutzen hasteko, eta bere buruaren aurrean linterna ikusten segitzen zuen, eta ez zekien, Anna Frank bezala, bera ere tren batean sartu eta laberen batera eramango ote zuten, edo han utziko zuten bere dardarizo kontrolagaitz eta lotsagarri harekin, paretari itsatsirik, ezer esateko kemenik gabe. Eta eskopetaren ahoa berari begira, marrazoaren begi mortuaren pareko, nortasunik eta errukirik gabe.
‎Hildako pertsonen arrastorik ez ordea; herritarrak lasterka ihes eginak izanen dira. Giza arrasto bakarra, etxe batetarat sartu eta, kaka mordoilo bat, jausiriko soliba baten ondoan. Berria da.
‎Eta zinema deabru horretan ikusi dituzte pertsonak iduri duten zer batzuk, pertsonak bezala higitzen ere, baina fitsik erraten ez dutenak, harat honat dabiltzanak espantu eta keinu hanpatu batzuk eginez. Gaur ez da Johnsonen eta Jeffriesen arteko matxik zineman; horren orde, ikusi dituzte Gillen kaiserra edo haren gisako bat, behako zatar eta gaizto batekin, eta deabrua, azken hori sarde eta guzi, ontzi batean sartzen eta itsasoaren bertze aldean diren emazteak eta haurrak hiltzen. Barrabaskeria gaitzak egin dituzte kaiserrak eta deabruak, eta azken buruan hil da kaiserra iduri duen gizon hori, mendi kasko batetarik jausirik.
‎Espainian alemanen aldeko kolonia bat azpilanean ari denez, Frantziak erabaki du espainiarrak kartu behar dituela, neutraltasuna aliatuen alde hautsiko ez badute, bederen neutraltasuna zorrotz bete dezaten, eta alemanek ez dezaten ahultasun hori baliatu beren alde indar baten pusatzeko. Mendiburu bikarioa ordezko izendaturik, auto batean sartu eta soldaduak utzi ditu Etxeber erretoreak, ez aitzinetik hala nahi izan duten soldadu guziak kofesatu eta benedikatu gabe. Erretorearekin edo erretorerik gabe, itzulika segitu dute 49.eko soldaduek, Amerikako Estatu Batuak gerlan sartzearen balizko aukerez solasean entreteniturik bederen, baina hainbertze ibilaldiren xedea antzeman ezinik oraino, aitzindariek argibiderik batere ematen ez dietenez.
2015
‎Zuazoren ahotsa eta emakumearen aurpegiera geratu zitzaizkion itsatsita amets hartatik. Uzkitik isuritakoak eta Postariaren mendekua plastikozko poltsa batean sartu eta Errekalderantz abiatu zen. Eguraldi paregabea, zerua erabat estalita eta euritarako zantzorik bat ere ez.
‎Francok harrapaketa eskubidea eman zien hartzen zituzten herri guztietarako. Francoren mairuak Elgetako etxe batean sartu eta gurasoak eta hamabost urte inguruko alaba aurkitu zituzten. Gurasoak neskaren aurrean hil zituzten, eta gero neska bera harrapatu nahi izan zuten," bortxatzeko noski, ‘ze, badakizue nolakoak diren mairuak’ esaten zuen Klaudiak, eta neskak ganbarara egin zuen ihes, eta hango leihotik sorora salto egiteko zegoela, eskuak leiho barrenari helduta eta gorputza kanpora zintzilik jada, mairu bat iritsi, aihotzaz jo, eta hiru hatz, hiru luzeenak, erpurua eta txikia ez beste guztiak, erakuslea, erdikoa eta nagia moztu zizkion.
2016
‎Bi gazteek jeep zaharrena zegokion tokian paratu ondoren, Pedrotxorena hustu zuten: paperak eta trasteak zaku batean sartu eta orubearen bazterrean utzi, erreminta handien aldamenean.
‎Hobe nuen halako batean betaurrekoak graduatzera joan. Niri berdin zitzaidan lo ala esna egon, nik jesarrita jarraitu nahi nuen, autoa ez zikintzea zen nire kezka orduan, ziur nengoen auto handi batean sartu eta etzan izan banindute odola isurtzen hasiko nintzela eta ez nuen gizon jator haren tapizeria inola zikindu nahi. Esateko modua da, aulki haiek tapizatuak ez zirenez, sasilarrua zuten.
2017
‎Eta hirugarren aldian entzun duenean Joseba lasaiago gelditu da, Paquik kartak bildu, kutxa batean sartu eta so gelditu zaionean.
‎Ezta gauza handirik egin duanik ere: guardia zibil batekin hitz egin, putiklub batean sartu eta larrua jo gabe irten, eta tele-zaborra ikusi goizaldera arte ostatu kutre batean. Eta amaieran, azak ontzeko... errematea!
‎Agian hura izan zitekeen hurrengo egitasmoa: txoko hura txukundu, hiru kutxak bizilagunena bezalako egurrezko handiago batean sartu eta bide batez auzoen esamesak saihestu. Edo mahaia eta bankuak lixatu eta bernizatu, eguzkitako bat erosi, jardinera hutsak berriro bete.
2019
‎klaustro erromanikoak zein Nerbioi aldeko paisaia endekatua aztertu, edota, eskutik helduta, auto barruan munduari buruz eztabaidatzeko. Inoiz edo behin elizaren batera sartu eta jarrita egoten gara. Irudipena daukat berak otoitz egiten duela berarekin maitemindu nadin gure artekoaz nekatu orduko.
‎Herri honetan dagoeneko ez dago inor euskaraz besterik ez dakiena. Inoiz dendaren batean sartu eta, gazteleraz ez dakidala esaten diedanean, harritu egiten zaizkit. Ez da egia, baina sinetsi egiten didate.
‎Arrainen antzekoak hasi zitzaizkion bihurtzen lagunak, ezagunak eta gainerako guztiak. Imintzioka ikusten zituen bere aurrean, baina euren hitzak belarri batetik sartu eta bestetik ateratzen zitzaizkion bidean oztoporik txikiena ere aurkitu gabe. Aberia nabarmendu berritan, adeitasunez berresaten zioten ezer galdetuz gero, baina pazientziak bere muga dauka.
‎Ilunabarrean, baserritarrek afari merienda egin bitartean, Iparragirreren doinu batzuk jotzen zituen Zinkoeneko tabernan. Emanaldia bukatutakoan, eskua trapuzko poltsa zahar batean sartu eta zenbakia ateratzen zuen zirkuko magoa balitz bezala.
2020
‎Zer? Zure errautsak Cola Cao pote batean sartu eta eszenatokixan botatia gure dittudala?
2021
‎Pauso ttiki eta arinez mugitzen da, saltoka bezala. Eszenatokia zeharkatu du, alde batetik sartu eta bertzetik ateraz. Zeharkaldian ez du TXORIA ikusi.
‎Piteier baserriko bideo berriak bidali dizkit. Jason Moreau agertzen da etxe ondoan zulatua dirudien soto batean sartzen eta handik ateratzen... behar genuke jakin zertan dabilen.
‎Luis Fernandezen egunerokoa ez ezik, apunteak, gogoetak eta poemak biltzen dituzten libretak Lemoaitzetik Altsasuko etxeraino iritsi ziren, balek lehertutako hilotz batekin batera iristen diren ondare pertsonalak irits daitezkeen bezala: klandestinoki ia, kutxa batean sartu eta handik inoiz ez ateratzeko patuarekin iritsi balira bezala. Hor egon ziren gordeta gerra amaituta ere, diktadorea hil eta gero ere, demokrazia haizeak etorri eta joan eta etorri eta ondorengo denbora guztian ere.
‎Luis Altsasuko kanposantuan lurperatu ondoren, haren 18 urteko bizitza laburbiltzen duten objektuak Altsasu alderik alde zeharkatzen duen errepide ondoko etxean egon ziren, kutxa baten barruan gordeta, harik eta etxea eta atzealdeko baratzea saldu eta anaia hil zenean 4 urte besterik ez zituen arreba txikiak maleta batean sartu eta berarekin etxe berrira eraman zituen arte.
‎Esperimentu txikiak egiten dituzte eta olgetan ibili ere bai, monitoreen laguntzarekin. Baobab handi bat dago gelan bertan eta haurrak hantxe ibiltzen dira zuhaitzaren barruan, lau hankatan, zulo batetik sartu eta bestetik atera. Goiko solairuan terrarioak daude.
2023
‎Ontzia beteta dago, eta bere buruari aitortu dio lituzkeela zaharraren izterrak durduzatu gabe ireki, are gutxiago barrabilak eta zakila ukitu, ezta paper zapiak aho orrolari horretan sartu ere. Ez zion erantzun ahizparen deiari eta, zaharra hilko zela zioen mezua irakurri zuenean, ez zuen berehala dena utzi, hegazkin batean sartu eta baserrira itzuli. Denbora behar izan zuen, beti behar izaten zuen.
‎Bukatu zenean, ardo batzuk eta pikatzeko zerbait jarri zuten atonduta zeukaten sarreran, eta bertan aktoreekin hitz egiteko aukera zegoen. Hori guztia ikusita, euren karabana edo kamioi batean sartu eta taldeko partaide bat gehiago izateko gogoa eman zidan. Eta hala oihukatzen nuen nire barrunbeetatik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia