2000
|
|
Eiderrek ez zion bere bizitza osoan inmentsitateari buruz berba egin, ezta hondartzako lehen aldi hartan ere. Berak zerbait handia eskaini zion, bai, akaso lortzeko konplikatu samarrak ziren opariak; baina horrek ez zuen esan nahi itsaso zabala paketetxo
|
batean
sartu eta zinta batez lotuko zuenik. Ez.
|
|
Eta, morroiek zaku
|
batean
sartu eta mandoaren gainean paratzen nindutela, Ocomo toko presondegitik jalgi nintzen, ene jaun Venancio Roblesen etxalekuetarantz...
|
|
Bertara hurbildu, eta are gehiago asaldatu nintzen, ikustean ezen leihoa ere zabalik zegoela, ohean nehor ere ez. Sukalderat joan nintzen, eta bortz guardiak ikusi nituen, aulkietarat gogortki lotuak eta uzkalduak —zangoak zangoetarat, eta eskuak gibelat—, bisai buruak poltsa edo zaku tipi
|
batean
sarturik eta ahoa estalgarri batez inguraturik; eta haietarik bat edo bertze kexu zen; bertzeren bat, artean, lotan edo erdi lotan. Lastategirat joan nintzen, non morroiek egiten baitzuten lo, baina han ere ez nuen arimarik ikusi.
|
2001
|
|
Berak ez zuen nahi. Leiho gabeko gela txiki
|
batean
sartu eta jo eta zigortu egin zuten. Arratsaldero gizon bat zetorkion, lan berriaren sekretuak erakusteko.
|
|
‘Vodka, ’ esanen du batek etxe
|
batera
sartu eta etiketa irakurriz.
|
2002
|
|
Azken txarra izan zuen Leoiak. Ganbaran lotua zegoela, zulo
|
batean
sartu eta urkatua gelditu zen.
|
|
Betiko txoriburua hi...! Edurekin hanka sartu huen, eta geroztik ez dun besterik egiten, hanka
|
bat
sartu eta bi hankak sartu, behin eta berriro! Nahi dunana egin ezan, beti nahi dunana egin izan dun-eta, baina ez etorri gero enegana laguntza bila... ’ Ama haserre zegoen, baina are gehiago haserretu naiz ni hitz haiek entzutean, eta esan ere, halaxe esan diot, ez nuela laguntza eskatzeko asmorik bera bezalako ama gaizto bati.
|
2003
|
|
Liburu denda
|
batera
sartu eta entziklopedia bat eskatu zuen Matiasek. Arin zuzendu zuen, ordea; ez zuen entziklopedia bat nahi, hiztegi entziklopediko bat nahi zuen, liburu bakarrean.
|
2004
|
|
Kafetegi
|
batean
sartu eta kafe bero bero bat edanda, Frau Streicherrek prestaturiko otartekoa jan nuen. Arratsaldean auzo hartara itzuli eta buelta batzuk eman nituen inguruko karriketan zehar.
|
2005
|
|
Taberna erdi huts
|
batean
sartu eta lehenengo zerbeza hustu genuen. Gero beste pare bat etorri ziren; biok edaten genuen hitz egiten genuena baino gehiago.
|
|
Pub antzeko
|
batera
sartu eta barran eseri ginen.
|
|
–Egunik ederrenak, medikuarengana joaten ginenekoak izaten ziren –adierazten du, haurtzaroko aldi zoriontsuenari buruz galdetzen bazaio– Oso berezia sentitzen nintzen orduan. Autobusa utzi eta, kontsultara joan aurretik, kafetegi
|
batean
sartu eta kafesnea hartzen genuen amak eta biok, croissant egin berriarekin. Beti kafetegi berean.
|
2006
|
|
Eta hor dabil. Marratxo bat egiten du hemen, beste bat han; hitz bat zirkulu
|
batean
sartu eta esaldiaren alde batetik bestera bidaltzen du; zirriborro bat egiten du hemen, gezi bat han. Eta hamaika aldiz irakurria duen testua hamabigarrenez irakurtzen du.
|
|
pantailan Frantziako eta Espainiako ezkerreko alderdi batzuen webguneak agertu ziren, baita Bigarren Mundu Gerrari buruzko batzuk ere. Azken hauetako
|
batean
sartu eta Frantziako Erresistentziaren gaineko atal bat aurkitu zuen. Arretaz irakurri zuen:
|
|
Hasieran jakiak, garbiketarako produktuak eta egunkaria erostera joaten zen ibarreko herri nagusira. Egun batean, baina, dendara abiatu baino lehen ostatu
|
batean
sartu eta te bero bat hartu zuen atseginez. Herriko jendeek jakin minez begiratzen zioten, baina bera beti saiatzen zen mundu guztia modu atseginean agurtzen.
|
|
–Ta, zergatik ez zarete zuek biok gela
|
batean
sartzen eta ni bestean? –Aiorak, adar soinuan– Nola horren lagun onak zareten...
|
2007
|
|
Ez neukan gauza askorik etxe hartan; egia esan, ez neukan gauza askorik inon: ...stizarbarrenabitoriak, bere dendan bost urte egin ondoren, oparitutako domina, ikurriñaren koloreak dituen zinta batetik zintzilik; zilarrezko luma bat, norbaitek dendan ahaztua; eguzkitarako betaurrekoak eta aterki bat, haiek ere dendan aurkituak; lau boligrafo, bi arkatz eta koaderno txiki txiki bat, urdina bera, guztiak dendatik lapurtutakoak; Arantzazuko Amaren irudi txikia, plastikozko ontzi
|
batean
sartua eta, eraginez gero, elurra egiten duena, todo a cien batean erosia. Besterik ez.
|
|
Bidaiaren bat egin dugunean, inaugurazio edo feria batera lagundu dudanean, biok batera bisitatu ditugun hotel guztietan behin eta berriz ikusi diodan ohitura. S. hoteleko logela
|
batean
sartu eta derrigorrezko erritual bati ekin behar dio: ohea desegin behar du bere pijama barruan sartzeko, maletan daramatzan traste guztiak lurrean zein aulkietan sakabanatu behar ditu, mini barreko basoak eta botilak mesanotxean, lababoan eta bainera barruan utzi behar ditu.
|
2008
|
|
Frai Millanek, izan ere, bere Erromako egonaldia gogora zezakeen, teologia ikasketak egin zituenean. Egun batean, hogei bat urte zituela, edozein kaletako eliza
|
batean
sartu eta santa Agataren koadro batekin topatu zen. Koadroa bigarren mailako pintore batena zen, baina koadroak erakusten zuèn irudia buru buruan grabatuta geratu zitzaion Millan gazteari:
|
|
esatean pirata arruntei buruz ari zirela soil soilik, eta nik entzundako eszena txiki hura azken ekitaldia zela gizon zintzo baten, agian itsasontzian geratzen zen azkenaren, usteltze bidean. Baina laster lasaitu nintzen horri buruz, zeren Silverrek txistu egiteaz batera hirugarren gizon
|
bat
sartu eta beste bien ondoan eseri baitzen.
|
|
Estilografikari tapa erroskatu eta orriak karpeta beltz batean gorde zituen, objektu preziatuenak lapurtzeko beldurrez gordetzen diren bezala ezkutatuz. Ondoren, karpeta kutxatxo
|
batean
sartu eta giltzaz itxi zuen. Armairuan gorde zuen, hurrena, kutxa.
|
|
–Tira, tira, inorekin bidea zabaldu gura baduzue, kola intxaur apur bat duzue onena. Ez duzue pentsatuko herri
|
batean
sartu eta agureei abegi egin barik lasai paseatzen ibiltzerik, ezta?
|
|
Oraindik ardo zaporea zuen ahoan. Urteak pasatu diren arren, edaritegi
|
batera
sartu eta ardo bat eskatzen dudanean musu horrekin gogoratzen naiz askotan, eta ez dakit zerk berotzen didan barrena gehiago, ardoak ala neskaren oroitzapenak.
|
|
Txikitandik, besteak bezalakoa izan nahi nuelako, arraroa eta ezberdina sentitzen nintzelako alegia, garatu nuen mimetismorako dohainak eraman nau honetara, kameleoiaren antzera, hiriko asfaltoan gris eta belazeetan orlegi izaten ikasi baitut edo, gauza bera dena, ikusezin eta ordezkagarri izaten. Mila aurpegi eta mozorro neureganatu ditut eta nago banketxe
|
batera
sartu eta aurpegia estali gabe ahots mehatxatzailez, hau atrako bat da, etzan lurrean eta geldi, deiadar egingo banu, edo, besterik gabe, sabaira tiroak jaurtikiz sartuko banintz ere, ez ninduketela ondoren identifikatuko eta ertzainen aurrean batak, bai, gizon mozkote bizardo bat zen?
|
|
Posta igortzeko oholezko barkutxo batzuk eraikitzen zituzten, olgetakoak balira bezala, jostailuak. Bertan gutuna eta peny
|
bat
sartu eta bota egiten zuten itsasora argipen batzuekin. Ontziak. Please, open?
|
|
Frai Millanek, izan ere, bere Erromako egonaldia gogora zezakeen, teologia ikasketak egin zituenean. Egun batean, hogei bat urte zituela, edozein kaletako eliza
|
batean
sartu eta santa Agataren koadro batekin topatu zen. Koadroa bigarren mailako pintore batena zen, baina koadroak erakusten zuèn irudia buru buruan grabatuta geratu zitzaion Millan gazteari:
|
2009
|
|
Zornotzaraino ailegatu zenean, busti busti eginda? ez zioten itzultzen utzi, kamioi
|
batean
sartu eta Bilboraino eraman zuten. Gaztea hilabete geroago hil zuten Artxandan, Bilboko defentsan.
|
|
Gimbel, s almazenetako atezainari galdegin zion baina honek ez zekien eta aurrera jarraitu zuen Josebak. Gero ostatu
|
batean
sartu eta zerbitzari bati berdin egin zion. Honek bazekien.
|
|
Irratia musika klasikoa ematen zuen katean uzten zuen pizturik. Ordubetez loak hartu ondoren arropa zikinak plastikozko poltsa
|
batean
sartu eta garbitegira abiatu zen lixiba egitera. Arropa eta garbikaria makinan sartu, hogeita bost zentaboko txanpona zirrikitura bota eta botoia sakatu zuen.
|
|
Munduko hirietan bidaiatuz Martinek taxia, mesedez esaten ikasi du dozenaka hizkuntzatan eta mapak irakurtzen eta lekuko ohiturak berehala ikasten, baina, bereziki, zure bizitzan une bero
|
batez
sartu eta irten nahi duten emakumeak identifikatzen ikasi du, horiek bakarrik interesatu zaizkiolako. Miriam Izenbako Hankaluze Usaingoxo ez da horrekin konformatuko, dardara bat du begietan hitz egiten dionean eta Martinek sentitzen du, bai, taupada epel epel bat haren ondoan ibiliz eta haren perfumea usainduz, baina haren etxeko atarira iritsi eta Miriamek zerbait hartu nahi ote duen galdetzen dionean baietz esango balio, engainatu egingo luke.
|
|
Ez omen da bakarrik ordu
|
baten
sartu eta zortzi ordu geroago ateratzea (ez da ez, zortzi baino gehiago izaten baitira, eta debalde), eta ez da soilik etorri eta lana egitea (ezta ere, etxera buruko minak eramaten direlako). Beste zerbait omen da, aspaldi honetan erakutsi ez dudana.
|
|
Beste ohitura probintziano bat zen hura: larritu egiten ninduen denda
|
batera
sartu eta esku hutsik ateratzeak. Berdin gertatzen zitzaidan txizalarriak jota taberna batera presaka sartu behar nuenean ere.
|
|
Gogoz kontra, traizioz kasik, Juliette oroitu zuen. Itsasoaren fragantzia kristalezko pote
|
batean
sartu eta Parisen bizi zen bere ahizpari oparituko ziola esaten zuen beti, sorterria sekula ahaztu ez zezan. Kokotseko orbaina laztandu zuen Olasok.
|
|
isilpeko sare bat osatu, adibidez, salatari bat hemen salatari bat han; langile liskartien artean geure aldeko langileak infiltratu, hitz errazekoak eta langileen hizkera bereganatzen dutenak, ongi ordainduak, grebak lehertzeko? edo grebak areagotzeko ere bai inoiz, langile arriskutsuak kale itsu
|
batean
sartzeko eta haiek erretzeko, mementoaren arabera. Ez dugu, ez, tankerik, aita, baina burdinazko ukabilak erabili ditugu, halako batean, iraultzaileen ukabilei aurre egiteko.
|
|
Kontuak kontu, komunistek Nazario eta Teofilo Maria begiak benda batez estali, automobil
|
batean
sartu eta eraman egin zituzten, abokatu baten hiri inguruko landetxe bakarti batera eraman ere, hirurehun bat metrora zegoèn etxe multzo bat zen eraikuntzarik hurbilena, auzo txiki baten antza zuena?, nora joaten baitzen jabea, lagunen artean abokatua baino lehenago mutilzaharra zela aitortzen zuena, erdi txantxetan erdi serio, bizpahiru lagunekin, uso pase garaian; behin hara iritsita, erortzen ari ez zen arren, etxea ez zegoen baldintzarik onenetan, geletako kare geruza zuria altxatua baitzuen hanbat tokitan?, begietako benda kendu eta hantxe itxi zituzten bahituak, bi zaintzaile armaturen begiradapean:
|
|
Irten ziren, bada, Txaro Goiriren etxetik bost kideak, igo ziren maseratira Tasio eta Teofilo Maria, eman zien Tasio Loidi tenienteak beste hiru kideei kuartelera itzultzeko agindua, esan ere, esan zien, pistolaz mehatxatzen zituela: . Arestian gertatutakotik, ezta hitz erdirik ere!??, esan zion Tasiok ondotik. Zurekin hitz egin behar dut, Teo?, abiatu ziren automobilean leku egoki baten bila, biok mutu, hiri inguruko gurdi-bide
|
batean
sartu eta zabalune txiki aski bakarti batean aparkatu zuten arte, hirigunetik hiru bat kilometrora, zuhaitz batzuen artean.
|
|
ez al zuen, bada, bere zoritxarrak aparatu on bat merezi, hain zegoen zaharkitua etxean zutena!?, musikaren notak eta soinuak modurik fidelenean erreproduzituko zituena, zoritxarra musikaren edertasun akatsik gabean guztiz urtu zekion behingoz?; galdetu zion prezioa saltzaileari, sartu ziren elkarrizketa luze batean, saltzaileak aparatuaren kualitate eta bertute guztiak aipatzen zizkion, Adak entzun egiten zion bitartean, aldeko jarrera batean hasieran: ...kaka hoztuz joan zen arte, buru mugimenduak bakantzen zituela, baita azkenean eten ere, zertan zebilen, izan ere, fonografo bat erosten, azken aldian etxekoa jarri ere egiten ez bazuen, musikak, garai batean ez bezala, ohi baino goibelago eta malenkoniatsuago uzten zuelako??, saltzaileari bizkar emanez dendatik alde egiteko; beste egun batean, elizako tresnak eta eliz irudiak saltzen zituèn denda
|
batean
sartu eta, sartu ahala, Ama Birjina baten irudia seinalatu zion Adak saltzaileari, erakusleihoak beirate luze zabalak zituen, halako eran non kanpotik ere ederki antzematen baitzitzaion barruan gertatzen ari zenari?, huraxe zelakoan, ausaz, lurreko amari. Reginari, egin ziezaiokeèn oparirik onena, hark ez baitzuen burua altxatzen Pagoagara azken aldiz joan zenetik, hitzik ez zuèn iruzur baten lekuko zuzena izan zelako; hantxe zapuztu zen, antza, Reginaren bizitza osoko ametsa?
|
|
izugarri gustatzen zitzaizkion bizkar gaineko ferekak, hainbesteraino, non begiak itxi eta, aldian behin, lotan geratzen baitzen, itxura batean?, eta berehala bereganatu zuen ikasleen arreta: hain untxizale bihurtu ziren hauek, non, berandu gabe, maskotatzat hartu, kaiola
|
batean
sartu eta eskolan, gelan, alegia, gela bakarreko eskola baitzen, sei eta hamalau urte bitarteko umeak hartzen zituena, zaintzera obligatu baitziren, batean batek belarra ekartzen ziola eta bestean beste batek azenario pare bat?
|
|
Debalde. Ez zuen onik izan harik eta ikusi arte fardel
|
batean
sartua eta fardela mando baten gainean ezarria.
|
|
Berriki Lekeition Mayo taberna
|
batean
sartu eta kuadrilla batzuek isekaz. Epo! Epo!?
|
|
6 Erupzioan dagoen sumendi
|
baten barrura
sartu eta bertatik zabiltza, soineko isolatzaile egokia jantzirik.
|
|
ikusmolde bat da, guk geuregana dezakeguna, etsaiaren aurka gogor eta sendo ekiteko; polizia militarrik ere ez dugu, baina polizia militarraren egituretatik zerbait ikas dezakegu; eta orduan bai, bi osagai horiekin zerbait egin dezakegu: isilpeko sare bat osatu, adibidez, salatari bat hemen salatari bat han; langile liskartien artean geure aldeko langileak infiltratu, hitz errazekoak eta langileen hizkera bereganatzen dutenak, ongi ordainduak, grebak lehertzeko... edo grebak areagotzeko ere bai inoiz, langile arriskutsuak kale itsu
|
batean
sartzeko eta haiek erretzeko, mementoaren arabera. Ez dugu, ez, tankerik, aita, baina burdinazko ukabilak erabili ditugu, halako batean, iraultzaileen ukabilei aurre egiteko.
|
|
ez al zuen, bada, bere zoritxarrak aparatu on bat merezi –hain zegoen zaharkitua etxean zutena! –, musikaren notak eta soinuak modurik fidelenean erreproduzituko zituena, zoritxarra musikaren edertasun akatsik gabean guztiz urtu zekion behingoz?; galdetu zion prezioa saltzaileari, sartu ziren elkarrizketa luze batean –saltzaileak aparatuaren kualitate eta bertute guztiak aipatzen zizkion, Adak entzun egiten zion bitartean, aldeko jarrera batean hasieran: ...joan zen arte, buru mugimenduak bakantzen zituela, baita azkenean eten ere –zertan zebilen, izan ere, fonografo bat erosten, azken aldian etxekoa jarri ere egiten ez bazuen, musikak, garai batean ez bezala, ohi baino goibelago eta malenkoniatsuago uzten zuelako? –, saltzaileari bizkar emanez dendatik alde egiteko; beste egun batean, elizako tresnak eta eliz irudiak saltzen zituèn denda
|
batean
sartu eta, sartu ahala, Ama Birjina baten irudia seinalatu zion Adak saltzaileari –erakusleihoak beirate luze zabalak zituen, halako eran non kanpotik ere ederki antzematen baitzitzaion barruan gertatzen ari zenari–, huraxe zelakoan, ausaz, lurreko amari –Reginari– egin ziezaiokeèn oparirik onena, hark ez baitzuen burua altxatzen Pagoagara azken aldiz joan zenetik, hitzik ez ... nik egin dizut tokia, eta orain zatoz Ama Maria!; hutsarteak bi metro eskaseko garaiera zuen eta metro erdi zabal, eta horregatik hartu zuen saltzaileak metro xingola, Adak eskatuta; saltzaileak, gero, ahoa bi aldiz zabaldu, eta Adak bi aldiz eragin zion buruari, gora eta behera; azkenik, biek ala biek agur egin zioten elkarri, irri zabala ezpainetan, tratua hantxe itxi balute bezala; biharamunean, baina, Ada dendara itzuli, eta buruaz ezetz esan zion saltzaileari erabakitasun handiz:
|
|
Irten ziren, bada, Txaro Goiriren etxetik bost kideak, igo ziren maseratira Tasio eta Teofilo Maria, eman zien Tasio Loidi tenienteak beste hiru kideei kuartelera itzultzeko agindua –esan ere, esan zien, pistolaz mehatxatzen zituela: " Arestian gertatutakotik, ezta hitz erdirik ere!" –, esan zion Tasiok ondotik" Zurekin hitz egin behar dut, Teo", abiatu ziren automobilean leku egoki baten bila, biok mutu, hiri inguruko gurdi-bide
|
batean
sartu eta zabalune txiki aski bakarti batean aparkatu zuten arte, hirigunetik hiru bat kilometrora, zuhaitz batzuen artean.
|
|
izugarri gustatzen zitzaizkion bizkar gaineko ferekak, hainbesteraino, non begiak itxi eta, aldian behin, lotan geratzen baitzen, itxura batean–, eta berehala bereganatu zuen ikasleen arreta: hain untxizale bihurtu ziren hauek, non, berandu gabe, maskotatzat hartu, kaiola
|
batean
sartu eta eskolan –gelan, alegia, gela bakarreko eskola baitzen, sei eta hamalau urte bitarteko umeak hartzen zituena– zaintzera obligatu baitziren, batean batek belarra ekartzen ziola eta bestean beste batek azenario pare bat... honek kaiola garbitzen zion eta horrek ura ematen; izena ere jarri zioten –Ligorio–, baita gelako zerrendan sartu ere... eta are gehiago, zerrenda ir... ikaskideek ez bezala, zeinek" Hemen, jauna!" erantzuten baitzuten beren izenak entzun ahala, Ligoriok ez zuen hitzik esaten, noski, baina belarriak itxuragabeki tentetzen bai, Ildefonsok berak hala kontatzen zuen behinik behin, auskalo...; esan nahi baita guztiek maite zutela eta guztiek zaindu nahi zutela Ligorio, eta, jakina, nola untxia lasaia baitzen eta nola egun osoan jaten egoten baitzen, ikaragarri gizendu zen azkenean; eta orduan, gertatu beharrekoa gertatu zen, zeren, maisua ikasleei kapelupeko untxiaren ohiko saioa erakustera zihoakièn egun haietako batean –saio bakoitzean berritasunen bat sartzen ahalegintzen zen, neska mutilak asper ez zitezen–, Ildefonsok kapelua mahai gainean utzi, eta honela zuzendu baitzitzaien:
|
|
Kontuak kontu, komunistek Nazario eta Teofilo Maria begiak benda batez estali, automobil
|
batean
sartu eta eraman egin zituzten, abokatu baten hiri inguruko landetxe bakarti batera eraman ere –hirurehun bat metrora zegoèn etxe multzo bat zen eraikuntzarik hurbilena, auzo txiki baten antza zuena–, nora joaten baitzen jabea –lagunen artean abokatua baino lehenago mutilzaharra zela aitortzen zuena, erdi txantxetan erdi serio– bizpahiru lagunekin, uso pase garaian; behin har... bata Nikolai zen, eta bestea, herren egiten zuèn beste militante komunista bat, Gregorio Mendia, gorpuzkera sendokoa, zeinari Nikolaik Grigori deitzen baitzion; zaintzaileekin batera, beste bi gizon zeuden:
|
2010
|
|
eta esperantza eroei zirrikitu guztiak itxita, baina hara: Amandak zirrikitu hura zabaldu ahala, haize zirimola
|
bat
sartu eta barrutik atera zitzaidan: –Nirekin!?.
|
|
Eta eztena?? Berebiziko grazia du, bada, norbaitek eskua zulo
|
batean
sartu eta eskorpioi batek heltzea?! Baina lasai, Jainkoa on ona da-eta:
|
|
oroitu ere, oroitzen baitut harekin bizi izandako memento bat. Aitarekin nengoen egongelan, biok bakarrik, don Anizeto kalonjea ate
|
batetik
sartu eta gugana bildu zenean: –Susana emakume jatorra zen, Jauna egunero hartzen zuena, eta seguru zeruan dagoela, Nazario; haurra, berriz, zuk ikusi duzu nola bataiatu dudan in articulo mortis, linbotik libratzeko.
|
|
Bai, egia da Itun Zaharrean badaudela beste mota bateko testuak: Kantarik ederrena, Kohelet eta hala holako salmo batzuk, besteak beste, baina egia da, halaber, kaka beti dela kaka, nahiz eta kaka tarta molde
|
batean
sartu eta osotasuna ginda batekin apaindu nahi izan.
|
|
geldi daitezela eta kito. Inor ez da prozesu
|
batean
sartuko ETArekin hitz egitera. Hitz egingo du, baina esan nahi dut ez dela inor sartuko su etena, mahai politikoa eta abar negoziatzera.
|
|
–Zenotea, noski, non urpekari talde berri
|
bat
sartu eta ezer topatu ez zuen. Beraz, ez du inork bertan begiratuko beste behin.
|
|
Motor piztearen ostean, ahots bat sartu zen bi lagunen artean, munduko orgasmo guztien katalizatzaile izan ondoren ohetik jaiki, brontzezko hankak dituen bainera
|
batean
sartu eta abesten hasi zela zirudien ahotsa.
|
|
Bai, egia da Itun Zaharrean badaudela beste mota bateko testuak: Kantarik ederrena, Kohelet eta hala holako salmo batzuk, besteak beste, baina egia da, halaber, kaka beti dela kaka, nahiz eta kaka tarta molde
|
batean
sartu eta osotasuna ginda batekin apaindu nahi izan.
|
|
Maiteminduta nengoen, esan dizut, sentimendu hura kontrolpean nuen arren, bihotza buruaren mende jarri —Amandaren laguna izatea ere ez zen gutxi, nire baldintzetan! — eta esperantza eroei zirrikitu guztiak itxita, baina hara: Amandak zirrikitu hura zabaldu ahala, haize zirimola
|
bat
sartu eta barrutik atera zitzaidan: " Nirekin!".
|
|
Eta eztena...? Berebiziko grazia du, bada, norbaitek eskua zulo
|
batean
sartu eta eskorpioi batek heltzea...! Baina lasai, Jainkoa on ona da-eta:
|
|
Aita izan zen negar egin ez zuèn bakarra, errabiazko errabia batek eragozten ziolako edo... oroitu ere, oroitzen baitut harekin bizi izandako memento bat. Aitarekin nengoen egongelan, biok bakarrik, don Anizeto kalonjea ate
|
batetik
sartu eta gugana bildu zenean: " Susana emakume jatorra zen, Jauna egunero hartzen zuena, eta seguru zeruan dagoela, Nazario; haurra, berriz, zuk ikusi duzu nola bataiatu dudan in articulo mortis, linbotik libratzeko.
|
2011
|
|
Bi morroirekin ohean aurkitu nuenetatik bi urte pasatu ziren arren, oraindik tarteka, ilunabarretan batez ere, berarekin gogoratu eta esku ezkutu batek estutzen zidan zintzurra, eta gehienetan kalera atera behar izaten nuen arnas bila eta, etxetik alde egin nuen gau hartan bezalaxe, nora ezean ematen nituen orduak, bihotzak gorrotoaren eta maitasunaren arteko zuku nahasi bat destilatzen zidan bitartean, begiratu batera hilgarria zirudiena, baina niri on egiten zidana, arnasa lasaiago hartuz itzultzen bainintzen etxera. Ez beti, baina batzuetan elkarrekin zapaldutako kaleetan barrena ibiltzen nintzen eta, tabernaren
|
batean
sartu eta bion adiskide izandako jendea aurkitzen banuen, ezagunei buruzko mila zertzelada galdetzen nien lehenik, eta orduak aurrera joan ahala nire neska etortzen zitzaidan gogora, nire neska ohia esan nahi dut, eta azken orduan gogoratu nintzen itxurak eginez galdetzen nien berari buruz, askorik axolako ez balitzait bezala, baina ahotsak salatzen ninduen, dardara puntu batekin ateratzen baitzi... Ezer gutxi zekiten itxurak eginez erantzuten zidaten gehienek, gutxi gorabeherako kontuak aipatuz, gutxitan ikusten zutela esanez batzuek, baina seguru nengoen, haien hitz egiteko moduagatik nekien hori, haientzat ere gaia deserosoa zela.
|
|
Horregatik, aspertzen zelako, eta horretarako, uhartetik ontziren batek atera zezan, botila edo ontzi huts bat zuen bakoitzean barnean mezu
|
bat
sartu eta itsaso beltzera botatzen zuen.
|
|
–Gauza bat eginen dugu, eten zion Mikelek?. Zure liburu guztiak kutxa
|
batean
sartu eta tokiren batean utziko dizkizut.
|
|
–Zerbait erosi genioke Kurti, bururatu zitzaion neskari. Duty free denda
|
batera
sartu eta Idiazabalgo gazta bat eta Nafarroako ardo botila bat erosi zituen?. Seguru Kurtek ez duela honelakorik dastatu Nafarroan izan zenez geroztik.
|
|
–Bide onetik goaz, Mikel, erran zion Galan doktoreak gaixotasun agiria bete bitartean. Inprimakia gutun azal
|
batean
sartu eta Mikeli eskuetaratu zion. Bulegoko atean Galanek bostekoa eman eta beste eskuaz besagaina estutu zion.
|
2012
|
|
Dilista poltsa, olioa, gazta urdina eta txokolatina batzuk hartu zituen, barazkiak eta esnea auzoko gizon batek saltzen zizkien: bere ortuko kimikarik gabeko barazkiak eta esnea, benetako behi bati ostutakoa?; gauza guztiak otzara
|
batean
sartu eta ordaintzeko ilaran jarri zen. Ilara luzea zen eta, buru batzuk itzuli zirenean, Itziarrek albo batean galdu zuen bista; normala bihurtzen ari zen arren, berak nekagarri aurkitzen zuen.
|
|
Biharamunean, lanetik itzuli eta ikasten jarri baino lehen, ziber
|
batean
sartu eta Eusko Jaurlaritzak alokairuak errazteko irekitako web orri batean sartu zen. Etxebizitza konpartituak, jarri zuen orriko bilatzailean.
|
|
Hala ere, eskutitza eskaneatu eta ordenagailuan artxibatu zuen. Gero, gutun azal berri
|
batean
sartu eta itxi egin zuen. Banku eta konpainien logotipoak interneten lortu eta gutun azaletan inprimatzen zituen.
|
|
Mamoren aurpegiera berbera. Eta azkenean, gela
|
batean
sartu eta neskato bat ikusi nuen, esku ohe batean zabaldutako mantaren gainean eserita. Eta begi beltz bi, niri begira eta galdezka.
|
2013
|
|
esaldia memoriatik ezabatu duen mutila da hura. Baina, mundu erreal honetan, ez daukat egun hura botila
|
batean
sartu eta itsasora botatzeko balorerik. Finean, botila barruan sartutako iragana itsasoan ez da inoiz desagertuko, ez behintzat nire bizitzako itsasoan.
|
|
Eta, jarraian: , egun hura botila
|
batean
sartu eta itsasoan betiko desagertu dadin nahi dut. Betiko, iragana botila batean sartuta?.
|
|
Plana hauxe duk: satorra etxebizitza
|
batean
sartu eta bizkartzain bat jarri, bat baino ez, susmagarriago ez egiteko. Bizkartzain hori goizean joango lukek etxebizitzara eta gauean alde egin.
|
|
–Ertzainak kontatu zigun azken asteetan telefonoak prestatzen ibili zela. Telefono mugikor batzuei troiano
|
bat
sartu eta honek bertatik edo bertara egiten ziren deiak web orri batera bidaltzen zituen, egiten ari ziren bitartean. Mezuekin ere gauza bera.
|
|
furgonetek eta polizia autoek hango errepide bakarra ixten zuten, hogeita hamar polizia inguru agertu ziren. Barney eskuak lotuta auto
|
batean
sartu eta etxea prezintatuta gelditu zen.
|
|
Gero, balantzaka irten zen lokaletik, baten batek itaundu zion laguntzarik behar ote zuen, baina Pedrok ezetz, sobran zituela laguntza guztiak eta laga zezatela bakean?? baita, kale ilun
|
batetik
sartu eta, bakarrik zegoela ohartzean, negarrez hasi ere, porrota haragi bihurtua Pedrok?, belaunak tolestu eta lurrera jausten zela beste behin; jarraian, berriz, negarra zotin bihurtu, lehenagoxe ere jaurti zuen arrosario ulertezin bat ahapeka, hain zuen ordurako mihia loditua??, eta, handik berehala, oka egin zuen.
|
|
lehor batekin erantzun baitzion Pedrok, segidan lurretik altxatu eta bidean aurrera egiten zuela. Berandu gabe sentitu zituen okaldiaren onurak, baita haize hozkirriarenak ere, bere balantza ez zen hain nabarmena behintzat?, halako eran, non, ostatura iritsi baino pixka bat lehenago, farmazia
|
batean
sartu eta, bere amaren ekandu bati jarraituz, mendazko goxoki batzuk eskatu baitzituen, ahoko zuloari zeriòn kiratsari aurre egiteko.
|
|
Ez zidan arraposturik eman. Idazkari bat bat
|
batean
sartu eta zerbait erran zion jaun Pedrori belarrira. Zutitu zen gobernatzailea.
|
|
Gertaera: Briketenia tabernan zeuden hango jabeak pertsona
|
bat
sartu eta tirokatu zituenean.
|
|
Pyrenees tabernan egun hartan, ostirala izanik, ohi baino jende gehiago zegoen, eta, errefuxiatuez gain, hainbat gazte zebilen solasean. Bat batean, kaputxadun gizon
|
bat
sartu eta tiroka hasi zen pistola batekin, «alde guztietara», lekukoen arabera. Tiroketan Pecastaing hil zuten, eta beste hiru lagun zauritu zituzten:
|
|
Baten bat ate aurrean gelditzen zen bakoitzean, bi mandatu mutil gerturatzen ziren, iritsi berriei ateak zabalduz eta ongietorria emanez. Gero, beste mutil batek irekitzen zuen hoteleko atea, eta beste batek maletak hartzen zituen, gurditxo
|
batean
sartuz eta hura energia biziz bultzatuz. Zalaparta ederra antolatzen zen hotel horretako sarreran auto bat ailegatzen zen bakoitzean.
|
|
Gero, balantzaka irten zen lokaletik –baten batek itaundu zion laguntzarik behar ote zuen, baina Pedrok ezetz, sobran zituela laguntza guztiak eta laga zezatela bakean–.. baita, kale ilun
|
batetik
sartu eta, bakarrik zegoela ohartzean, negarrez hasi ere –porrota haragi bihurtua Pedrok–, belaunak tolestu eta lurrera jausten zela beste behin; jarraian, berriz, negarra zotin bihurtu –lehenagoxe ere jaurti zuen arrosario ulertezin bat ahapeka, hain zuen ordurako mihia loditua... –, eta, handik berehala, oka egin zuen.
|
|
Ateratzen zituèn hotsek arreta piztuta, gizon bat hurreratu zitzaion, lurretik altxatzen lagundu gura izan ziona... alferrik, samariar onaren ahaleginari" Laga!" lehor batekin erantzun baitzion Pedrok, segidan lurretik altxatu eta bidean aurrera egiten zuela. Berandu gabe sentitu zituen okaldiaren onurak, baita haize hozkirriarenak ere –bere balantza ez zen hain nabarmena behintzat–, halako eran, non, ostatura iritsi baino pixka bat lehenago, farmazia
|
batean
sartu eta, bere amaren ekandu bati jarraituz, mendazko goxoki batzuk eskatu baitzituen, ahoko zuloari zeriòn kiratsari aurre egiteko.
|
2014
|
|
Bulego eraikineko hirugarren solairuko komunean,
|
batak
sartu eta besteak irten egin behar duten bakoitzean, susto hori hartzen dute atea irekitzean aurrez aurre aurkitzen direnean. Ez dute espero.
|
|
Harritu samar ikusi nuen nire idazkerak ia hogeita hamar urte lehenagoko berdina izaten jarraitzen zuela. Gero liburuak kutxa
|
batean
sartu eta armairura itzuli nituen. Eltzeak aurkitu nituen azkenik, eta amari bat jaitsi nion.
|
|
Samurtasuna itsaskorra omen da. Edukazio onekoa izaten saiatu nintzen, urduri jartzeraino, etiketazko festa
|
batean
sartu eta takoi gainean ibiltzen jakingo ez banu bezala. Aizu, Olga, esan nion neure buruari, zure etxean zaude, naturala izan, anfitrioia izan, zu zara eroso sentitu eta sentiarazi behar duzuna.
|
|
Minutu bat geroago, Henryk arropak erantzi, paperak zeta olioztatuzko tabako ontzi
|
batean
sartu eta lepotik zintzilikatu, eta ontzitik jauzi egin zuen; itsasargirantz hasi zen igerian, besakadaka.
|
|
1992: Prentsak zabaltzen duenez, Puerto de Santa Maríako espetxean helikoptero
|
batekin
sartu eta euskal presoak askatzeko plan bat abortatu du poliziak, Bidarteko erorketan aurkitutako paperetan haren berri izan ostean. Besteak beste, Jose Antonio Lopez. Kubati?, Unai Parot eta Juan Karlos Arruti Azpitarte. Paterra?
|
|
Infernurako joan etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko
|
batean
sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka.
|
|
Eskutitza
|
batean
sartu eta armarri inperialen zigiluaz lakratu zuten.
|
|
Bat batean, Mikel Strogoff eta Nadia bertan gelditu ziren, hankak lurreko pitzadura
|
batean
sartu eta ezin atera balituzte bezala.
|
|
Beheko tiroketa berehala gelditu zen, nik aurreikusia nuen bezalaxe, xixpak husten zirenean. Burua atzera bota nuen ziztu distiratsu baten aurrean, zeinak lematokia zeharkatu baitzuen, leihatila zulo
|
batetik
sartuz eta bestetik ateraz. Errifle hustua inarrosten eta lehorrera oihukatzen ari zen lemazain txoro haren gainetik begiratu nuenean, giza irudi lausoak ikusi nituen, korrika, gerritik makurtuta, jauzika, ezkutuka, bereizezinak, osatugabeak, suntsikorrak.
|
|
–Modu bakarra da eraztuna ateratzeko hatz markak hondatu gabe, azaldu zien, hatza plastikozko pote
|
batean
sartuz eta etiketa idatziz.
|
|
Hurrengo egunean joan ziren Carlos ikustera. Ospitalera bidean, liburu denda
|
batean
sartu eta, duda muda askoren ostean, polizia eleberri bat erosi zioten. Anderrek zalantza larriak zituen Carlosen irakurzaletasunari buruz, baina hark biziki eskertu zien oparia.
|
|
2) Banku batek edonor etxetik kaleratzea ez da delitua. Banku
|
batean
sartzea eta bertan protestatzea kalera bota zaituztelako, bai.
|
|
Eta orduan, etxebizitza tipi eta apalago batera joan zen? 70 metro karratu zituen bizitoki berriak?, baita etxebizitzen arteko salneurri diferentzia? 300.000 eurokoa!? banku
|
batean
sartu eta irabaziak miserikordiazko obrak egiteko erabili ere. Bera, berriz, kobratzen zuèn erretirotik bizitzen hasi zen.
|
2015
|
|
Edo ahizpa, begi biak malkotan oraindik, eskuak konketan bermatuta, urez elkor zen txorrotari begira, aurrerantzean kaleko putzuetako ura edan zutela oihuka hasi zen ahazteko moduko egun grisean egin zuen barre urduria. Edo akaso, Vasilik (Odin deitzen zion orduan, iparralde urruneko ipuin eta alegia miragarriekin maiteminduta baitzegoen), kaletik paseoan zihoazela, irakurtzen ari zen liburuko pasarteren bat ahots gora errepikatzen ari zela, oharkabean oina putzu
|
batean
sartu eta zapata erosi berri itsusi samarrak lohitutakoan ernegatuta biraoka hasi zen egun euritsuan egin zuen barre maltzurra.
|
|
Motxila barruan prest zeukan beste gutun azal handi
|
batean
sartu eta postontzira bota du liburua.
|
|
Pare bat egun zituen Nagorek jakiteko, baina poliziek bozeramaile baten bitartez Bizkaian eta batez ere Bilbon droga trafikoan zebilen talde baten desegitearen berri eman zuten. Talde honek, pare bat aste lehenago, poliziaren biltegi
|
batean
sartu eta hainbat kokaina fardel eramatea lortu zuen. Handik astebetera, lapurtutako droga hori kalean antzeman zuen poliziak.
|
|
Egun batean, gerra garaian, Lily areto
|
batera
sartu eta haren hitzaldi bat entzun zuen. Zerbait salatzen ari zen:
|
|
Trapuak eta garbikariak banatu orduko, arropak aldatzea komeni zela adierazi zuten emakumeek, eta bat etorri ziren beste biak. Elkarren aurrean striptease rik egiteko adinako konfiantzarik ez eta, txandaka sartu ziren komunean, arropa poltsa eskuan, itxura
|
batekin
sartu eta beste batekin ateratzeko, modeloen pasarela inprobisatua balitz bezala. Maite izan zen lehena, neskazahar sartu eta mutxurdin atera zena, komentario askorik piztu gabe; Mikel hurrena, narras sartu eta narras atera zena, deportiboago baina; Olatzen kasuan sofistikatuagoa zen aldaketa, hippy chic barneratu eta gure mendietako lamina moderno baten trazan irten baitzen handik, Estebanen mirespen isila ez ezik Urrestiren losintxa ozena ere eraginez:
|
|
Nolabait, Jokinen ihesean berea berritzen zuela pentsatu nuen. Hamazazpi urte inuxenterekin, gosearen konpainiari alde eginez tren
|
batean
sartu eta Parisera heldu zenean. Montparnasseko geltokian bakarrik, lagun batek emandako helbidea eskuetan eta frantsesez hitzik jakin gabe.
|
|
Baina, egia esan, ez zitzaidan iruditzen. Mozoloegia zen Arozena horrelako pastel
|
batean
sartzeko eta, batez ere, protagonismo nahiak eta militontismoak bultzatutako bazen ere, ez nuen satortzat. Potroak falta zituen horretarako.
|
|
Gaueko izan behar zuen inola ere. Presaka, inguruko baserri
|
batera
sartu eta atea itxi zuten. Esku batek ateratako tarrapata entzun zuten baserriko atean eta gaueko izaki haren eskuaren arrastoak geratu ziren betiko baserriko atean.
|