Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2002
‎Bertan ostatu hartuta zeudenen zerrendari ekin zion buruz. Zazpi marinel eta merkatari bat, azken hau Bordeletik etorria armadoreei nabigazio sistema berri bat saldu guran. Esperantza eskasekoa behar zuen morroiak, Gran Hoteleko tarifei karuegi eritzita ailegatua baitzen Mentxurenera.
2006
‎Dendari azkarrak aise asmatu zuen azpitik nola jokatu: bakoitzak hogei euro baino gehiago balio zuelarik, 600 euro aterako zuen kutxa jatetxe bati edo beste bezero bati salduta, eta trukean faltsuak sakatuko zizkion berari, agian hiru edo lau eurotan lortuko zituenak. Are, gauza gehiago korapilatu aldera litekeena zen ezen dendariak, gure gizonak beste inoren iritzia eskatuko zuela susmaturik, ordura arte autentikoak eta faltsuak nahasian eman izana, gerta zedin –segurutik ordurako gertatu bezala– iritziak kontrajarriak izan zitezen, mesfidantzak eta ustekeriak ehundutako sareak egia ezkuta zezan, berak bere jokoa lasaitasun osoz egin ahal izan zezan.
2010
‎Oliveirak mertzeriako neskatilari agur egin zion eskuaz, eta agur egin zion neska herabeak ere. Lotsatuago zegoen Oliveira, baina egun hartan Jose Zarate pintorearen txanoa zeraman kaskoan; bebarruko ispiluan morroi dotore bat ikusi zuen, libururen bat salduko zuela konbentziturik zegoena.
‎– Ezer gehiago erosi nahi badit, grabagailu bat salduko diot –esan zuen Oliveirak.
2011
‎Hori ez zuen sekula jakingo. Zikoitzak gara eta gure etxeko lorategitxoa hautatzen dugu ia beti, baita Cristina bezalako neska eder bat eta Agirre Sesma bezalako abokatu erostezin bat salduta utzi behar baditugu ere. Gauzek berdin berdin segitzearen alde egiten dugu ia beti.
2013
‎izan ninteke hanka bat saldutako bidekoa
2017
‎Dena dela, ohituta zegoen Axi Mirenekin lehiatzera. Haien artekoa ez zen Bego eta bere artekoa bezalakoa, ia anai arreba egin zituen zerbait, baizik eta lankidetza, errespetua eta halako distantzia batetik sortutako zerbait, Axik desioak zintzilikatu ezin zuen toki bat, beharbada, Miren Akerretak profesionaltasunaren ezkutuaren atzean ostenduriko zer bat saltzen zuelakoz, zeinari mina eta herabetasuna susmatu ahal zitzaizkion.
‎Bigarren aldian idazmakina elektroniko dotorea eskuratu genuen. Horrez gain, ondorengo egunetan lehenengo lapurretako idazmakina ikaskide ohi bati saltzea lortu nuen, neuk ere ez dakit nola. Ez dut sekula jakin zergatik erosi zidan.
‎Ama arratsalde erdian iritsi zen etxera. Luka goizeko irudiak editatzen ari zen ordenagailuan, hedabideren bati saldu nahi zizkion. Nik sofan luze etzanda jarraitzen nuen, giltzurrunetako minari neurria hartzen saiatzen.
2018
‎Jostailu bakar bat saldu nuen
‎Akabo dantza, ongi etorri kantagintza. Hendaiako etxetresna elektrikoen denda batean saltzen dituzte diskoak, telebista, garbigailu, hozkailu, irrati eta musika ekipoen artean. Han erosita pasatzen dituzte mugan barrena, ezkutuan, batzuek zein besteek.
2020
‎Orain arte ezezaguna zen Vicenzo Vicenzi pintorearen margolanak aurkitu zituztela zioen, aparteko interes artistikorik gabeko palazzo zahar erdi abandonatu bateko sotoan. Denborarekin sakabanatu eta erdi iraungitako familia bateko kide batek saldutako jauregia zen, nonbait, eta, jabe berriek birmoldaketa lanak egitea erabaki zutenean, han aurkitu omen zituzten koadroak, urte askoan itxita egondako sotoko biltegi batean.
‎eta enara batek saldu nau,
‎Orain zenbait urte bingo batzuk ekarri genituen Gabonetarako eta emakume bat, oso bezero ona bera, etorri zen baten eske, afalostean familia entretenitzeko dibertigarria izan zitekeela eta. Sinple sinple bat saldu nion, hamabost eurokoa. Agertzen da hurrengo astean barrez eta esaten dit:
‎Salgai dauzkagun ordulariak, adibidez, martxan izaten ditugu, eskumuturrekoak eta hormakoak, ordua markatzen; baten bat gelditzen bada, pila aldatzen diogu. Atzeratutako erlojuek eta gelditutakoek ezinegona sortzen dute, geldirik dagoen ordulari bat saltzea askoz zailagoa da martxan dabilen bat saltzea baino. Etxe batera joan eta erlojuak geldirik aurkitzea baino tristeagorik ez da.
‎Salgai dauzkagun ordulariak, adibidez, martxan izaten ditugu, eskumuturrekoak eta hormakoak, ordua markatzen; baten bat gelditzen bada, pila aldatzen diogu. Atzeratutako erlojuek eta gelditutakoek ezinegona sortzen dute, geldirik dagoen ordulari bat saltzea askoz zailagoa da martxan dabilen bat saltzea baino. Etxe batera joan eta erlojuak geldirik aurkitzea baino tristeagorik ez da.
‎Dendako atea zarratuta egoten zen askotan, izan ere, aurreneko solairuan bizi ziren senar emazteak eta alaba, eta emaztea gora eta behera ibiltzen zen: bazkaria prestatu eta behera, alkandora bat saldu eta gora, etxea garbitu eta behera, enkargu bat hartu eta gora… Txirrina jota jaisten zen.
‎ni A nintzen. Nik ekarritako libururen bat saltzen bazen, txartel bat ematen zidaten trukean nahi nuen liburua hartzeko. Elkarri laguntzeko modu bat zen.
‎Eta puntillekin. Puntilla pila bat saltzen genuen, errezeletarako. Getariako balkoia, Andresen gurasoen etxekoa, lehortzera jarritako puntillaz beteta gogoratzen dut, zuri zuri eguzkitan, festa bateko girlandak balira bezala.
‎Zorte handia izan genuen urrutirako erosi zizkigutelako. Niri lotsa ematen zidan amaren trasteak auzoko bati saltzeak, pentsa bizilagunak erosten dizkizula amaren zeramikak harenak zirenik jakin gabe… Baina bezero zenbaiti atentzioa eman zieten, gustuko izan zuten amaren estilo rokokoa, eta eskerrak! A ze poza mutil kolonbiar hark eman ziguna oilarraren prezioa galdetu zigunean… Zeramika ona zen, balioko zituen ehun euro bere garaian, baina “bederatzi euro” esan nion eta mutila piztu egin zen.
2021
‎Eskuila bat saldu dut gaur. Eskuila bat!
2023
‎Pentsatzen dut zerikusia izango duela lehenago esandakoarekin: zaila da hasieratik ikusi ezin dezakezun produktu bat saltzea. Sorkuntza prozesu batean gauzak etengabe alda litezke eta hasierako ideiatik amaieran ematen denera alde handia egon liteke.
‎Batzuetan, Bildosolak txantaje egileekin izandako bileretatik aterata zirela iradokitzen zuen, edo ematen zuen; beste batzuetan, aldiz, iturri misteriotsuetatik zetozen. Iturri misteriotsu horiek Polizia baizik ezin zen izan, zirela Pepa Eisenhowerrek mobilizatutako foralak, edo Ertzaintza, edo auskalo… Eskualde txiki batean komertzial bakar batek hiru edo lau oinetako marka batera saltzen dituen bezala, jakizu Behobiako demagun informatzaile batek zenbat poliziaren errepresentazioa eramaten ahal zuen…
‎Beren espezialitatea da. Astean berrehun bat kilo saltzen omen dituzte; hau da, aste batean saltzen dutenerako, 20.000 kilo legatz behar dira; alegia, legatz eder batek 3 kilo pisatzen dituela, batez beste, kalkulua eginda, eta kalkulua biribilduz, 6.600 legatz behar dira; eta urteak 52 aste baditu, horrek esan nahi du 343.200 legatz urtean, hau da, mila tona legatz baino gehiago. Mila tona legatz baino gehiago behar da Pasaiako arrandegian urtebetean saltzen dituzten kokotxak ateratzeko.
‎Utzidazue tropoekin jolasten: ...t edozein garaitan atun bila irten, itsasontzia mantentzea gastu handia da eta petrolioa geroz eta garestiago dago, inoiz ez dakit zenbat atun hartuko dudan, bueltatzen naizenean saldu egin behar dut, horretarako beste enpresa bat sortzea beharrezkoa da, langile gehiago, produktua merkatuan sartu behar da, distribuzio egokia egin behar zaio produktuari, eta agian lan asko egin ondoren atun lataren bat salduko dut… azkenean, ohean sartu eta almohadari galdetuko diot. Eta itsas pirata egiten banaiz?
‎Infernua gozoegia da eta ez dago salgai. Ez dut egia bat saltzen, ez istorio bat, ez ideia bat… ogia eta teatroa eskaintzen ditut, ez besterik”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia