Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎—Ustekabeko deia, alajaina, hirea. Kariben jotzen hindudan, mulataren baten besotik, harea zuriko hondartza batean paseatzen —bere betiko irri zozoaz.
2002
‎Tonto amorratua dena, ez da enteratzen eta ez du sufritzen: auto bat izan eta neska gazte batekin paseatzea da bere buruko min bakarra. " Jende arruntak ez ditu horrelako gauzak esaten" zioen nire psikiatrak beti, eta egia da; ni alkoholikoen bileretatik liluratuta irteten naiz.
2003
‎Elementu arkitektonikoak ere, hala nola arrokak, estatuak eta bankuak, dekorazioaren parte dira. Ibilbideak ez dira seinalatzen, lorategi ingeles batean paseatzean sorpresarako leku gutxi baitago. Lurzoruaren irregulartasunak aprobetxatu eta goratu egiten dira.
2006
‎Ehiza kirol bat baino askoz gehiago da, honako hauek konbinatzen baititu: ingurune natural batean paseatzea, zaletuaren trebetasunak eta erreflexuak probatzea, lehiakortasuna, ehizatzen duenaren eta txakurraren arteko konplizitate harremana, etab. Hori guztia, ehiza kirola kontatzeko abenturaz betetako gizarte ekintza dela esan gabe. Ongi ekipatua Garrantzitsua da urtaroaren arabera arropa egokia aukeratzea eta, batez ere, orkatilak lur irregularrek eragin ditzaketen lesioetatik babestuko dituen oinetako onak.
‎–Ez. Hobe pixka bat paseatzea eta moilara hurbiltzea, ezta?
2008
‎Begirada tristea, ia ia gizatiarra zuen. Aurreko bizitzaren batean uztarriko aberea izana zatekeen eta orain emakume batekin paseatu beharrak tristatuko zuen agian.
‎Giudeccako kanalaren ertzetik itzuli bat eman genuen elkarrekin eta agur esateko ordua iritsi zitzaigunean musu bat eman nion ahoan. Hori izango zela erabaki nuen Veneziatik barrena gizon atsegin batekin paseatzen ibili eta benetako emakume batek egingo zukeena edo egin behar zuena. Ez zen izutu, noski.
‎Goazen pixka bat paseatzera.
‎Alargunek familiaren laguntza bilatu behar dute, eta esperientzia beretik pasatu direnekin sentitzen dutenaz hitz egin. Ikerketa Soziologikoen Zentroaren (CIS) “Adineko pertsonen bizi baldintzak” txostenak dioenez, adinekoen jarduera gogokoenak dira, ordena horretan, telebista ikustea, irratia entzutea, parke batean paseatzea, irakurtzea eta erosketak egitea. Aldiz, gehienak ez dira inoiz joaten gizarte zentro edo adinekoen elkarte batera, ez dute gimnasia jarduerarik egiten, ez eta ikuskizunetara joaten ere, hau da, ez dute beste pertsona batzuekin harremanak izateko moduko jarduerarik antolatzen.
‎Garai batetik hona —eta batez ere hilabete honetan—, eskaria handitu egin da, eta, horrekin batera, irtenbide miragarriak proposatzen dituzten erakundeak. Nahikoa da etxeko postontzia begiratzea edo kalean pixka bat paseatzea, horrelako liburuxkak ikusteko. Kreditu erakundeei ospea kentzeko asmorik gabe, komeni da kontsumitzaileak zuhurtziaz jokatzea, finantza erakundeek ez baitute karitatez lan egiten.
‎Aingeruak ikusi nituen: zubi batetik paseatzen, Imbiss batean kafea hartzen, lursail huts batean kokatu den zirku batean maitasuna zer den deskubritzen. Jolasaren formak ziren nagusi Charlottenburgeko estudioan eta ez nintzen ohartu haien itzalpean makurtutako munstroez.
2009
‎adin handiko andreek txakurrari lagun egiten zioten (bai, txikia, bestela zakurra),, little darling? Lou Lou?, edo bestela, neska hispano kontratatu batek paseatuko zuen; lau solairuko etxeak ziren gehienak, adreiluzkoak, elkarri itsatsita; behekoan denda ugari eta jarduera guztietakoak kokatzen ziren, eta tarteka, jatetxe etniko degradatu/ amerikanizatuak edo kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak.
‎Zenbat urte eta oraindik ez dizkiot eskerrak eman bederatzi urteko umeari arratsaldero arratsaldero atea ireki ziolako. Amarekin etortzeko esan nionean hirurak batera paseatzen hasi ginelako, aitagabea nintzela esan nionean neu ere hala naiz esan eta kontsolatzeko modua eman zidalako, lehen argazki makina oparitu zidalako, amarekin ezkondu behar zuela esan nionean erabakia amak hartu zuela esan zidalako, halako gauzak andreek erabakitzen dituzte, umea. Ez zidalako ezetzik esan, bederatzi urterekin behar nituen gezurrak esan zizkidalako. Etxetik aldegin nuenean, zaindu esan zidan eta galderarik ez.
‎" Aberastasuna" segun eta nondik begiratzen den: kutsadurarik gabeko airea arnastea eta berdegunez inguraturiko ibai ertz batetik pasiatzen edo ehizan ibiltzea ere, batzuentzat behintzat, aberastasuna baita. Kontuan hartu behar da behin urbanizazio hori eginda 647000 metro kuadro inguru (herria baino 3 edo 4 aldiz handiagoa den eremu BERDE bat), zementuz josiko dutela.Bestalde, demagun MAKROpoligono hori, lan ugari ekartzen duten empresaz betetzen dela.
‎Lehenik eta behin, ez dakigu nondik eta nori otu zitzaion Txinbito ontzia kontratatzea pertsona gutxi batzuk Kontxako badiatik itsasontzi batean pasea zitezen ziurrenik, bizkaitar guztion kontura. Ez dugu bidaia horren xehetasunik, eta, beraz, ez dakigu zer irizpide erabili ziren klub konkretu batzuetako zuzendariak, hala nola Gorka Arrinda, Xabier Jon Davalillo eta Jose Alberto Pradera, ontzi horretara gonbidatzeko, eta ez, ordea, beste pertsona batzuk.
‎Neska gazteren batekin paseatzeko ere, ez zegoen gaizki. Bazter batean zegoen, bertan baina apartean.
2010
‎Ezkerreko terrazan, berriz, neska lirain bat paseatzen ari da, astiro, praka bakeroak eta alkandora gorri distiratsua jantzita. Varanasin azkenengoz egon nintzenean neskatila bat baino ez zen.
‎Baina egun batez, hazitako belarrak inguratutako bidexka batean paseatzen zihoazela, raust, hara non egin zien jauzi Lehoinabar batek belazetik, katemearen senarrari zilipurdi egin araziz; hantxe geratu zen gizajoa zoruan tripak agerian.
‎Baina, zertarako engaina, arras osagarri ederra da aureola ongi eraman bat, guztiarekin konbinatzen du, baita (hau Baudelaireren ondoren jakin zen eta bereziki hari esker) bohemiar izaerarekin ere. Gainera, hain dira merkeak! Demagun norbait Alde Zaharreko kale batetik edo parke batetik paseatzen (flânatzen) ari dela, hilkor xumeak bezala, eta bat batean iristen zaio guztia kaka hutsa delako sentsazio leun bat, orduan burura eraman dezake eskua, aureola doi doi ukitu eta bera salbaturik dagoela sentitu, bera artista delako: musikaria, poeta, nobelista, bideo artista berlindarra, egunkari bateko zutabegilea.
‎Fezera eraman eta gamelu baten gainean paseatu zuten hirian barrena, burdinazko kaiola batean sartuta.346 Sultanaren aitzinera beste gatibuak pasatu ziren aurrena, borrokan hildako lagunen buruak eskuan zekartzatela. Gero Jilali ben Salem sarrarazi zuten, Bu Hamara, El Rogi, mailatu eta odoldua.
2011
‎Haur jaioberri batekin paseatzea
‎Garagardoari garagardo, itxurazko zerbait idazteko ahaleginak hartzen dit arratsaldearen parte dezente bat. Lasai egoten naiz, zure kezkarik gabe, tarte horretan zaintzaile batek paseatzera ateratzen baitzaitu eta gero koadrilako lagunekin uzten. Hiruzpalau ordutako atsedena, guztira.
‎—Nik beste dama bat ezagutu nuen, zakur batekin paseatzera ateratzen zena
‎Baina ez zuen mugimendu berezirik nabaritzen. Txakur bat paseatzen ari zen emakume heldu bat, burutazio mistiko etan murgildurik zegoen fraide domingotar bizardun bat, japoniar turista pare bat, media beltz batzuk jantzita hanka luzeak erakusten zituen neska poxpolin bat... Deus berezirik ez, deus susmagarririk ez.
‎Titular zebilen aspaldiko partez, entrenamenduetara itzulia zen inork espero ez genuela. Aitzakiaren bat behar banu bezala neska batekin paseatzeko. Azterketa bat prestatu behar zuela, baina ez zeukala liburuak zabaltzeko gogorik.
2012
‎–A! Lehengo batean paseatu nuen talde batena da agian. Komeriante sail bat etorri zen, gizonezkoak eta emakumezkoak, pastelak, xanpaina, turutak, eta fanfarreria guztiarekin!
‎2 Oinez ibiltzera! Haurrei abenturaz beteriko beste proposamen bat “hiritarra ez den” ingurune batean paseatzea da: mendilerroa edo mendia, landa bidea, mendia, etab. Kasu horietarako, beti proposa daiteke jokoan dagoen ibilaldia:
‎Ez da erraza animalia handi bat maneiatzea. “35 kilotik gorako txakurrak ezin du edonork kontrolatu, eta zaila izan daiteke pertsona zahar batentzat paseatzea edo indar egokirik ez izatea”, ohartarazi du Gómezek. Jarraitu Eva San Martini Twitter en.
‎Paseoan ibiltzean, pilota bat edo maskotaren jostailu gogokoenetako bat har daiteke. Pilota batekin edo maskotaren jostailu gustukoenetako batekin paseatzera atera daiteke Txakurraren ibilaldiak jarduera entretenigarri eta bizigarri bihurtzeko aukera interesgarrienetako bat parkean arrasto bat sortzea da. Aurkitu soropilezko eremu ireki bat.
‎Azkenean ideia bat otu zitzaidan, azkenean Lauraren bihotza neuk irabazteko ideia Andoniri aurkeztu nion eta berak onartu egin zuen, merezia zuela esan zuen egiten digunagatik. Gauza zen Romanek Laura eta Roke batera paseatzen Rokeri atzetik baloiaz gogor ematea lurrera erori zedin eta lurrean zegoela pastel bat aurpegira botatzea, suposatzen zen hala Laura barrez hasiko zela eta Romanekin geratuko zela, eta hori esan genion Romani, baina hori ez zen benetako plana zeren guk bagenekien Laura ez zela horrelako neska bat, orduan ezkutuko planaren zatia, hauxe zen: Romanek tarta botatzerakoan Laura ikaratu egingo zen eta momentu hartan ni heroi bat izango banintz sartzea eta Romani tarta bat botatzea.
‎Nahi nuke pixka bat paseatu, eguzki sarrera ikusi, belar izpi bat ahoan ibili, ezezagun batekin topo egin eta berarekin solastu. Poema batzuez oroitu, batik bat Estellesen batzuez, eta ahapeka hasten naiz.
2013
‎Relax apur bat merezi zuten, Mexikon bizi izandako zorigaiztoko abentura horien guztien ondoren, ezta? Desertuko dunak, gamelu baten gainean paseatzea, te mentaduna hartzea ekialde urruneko zetaz inguratuta... Entusiasmorik sumatu ez zuenez bere alaba eta bilobarengan, Ahmeti buruz hitz egin zien azkenean amonak.
‎4 Sedentarismoak ez dio mesederik egiten emeari Sedentarismoak eta gizentasunak arazoak sortzen dituzte txakurra erditzen denean Sedentarismoak obesitatea eta gehiegizko pisua eragiten ditu, eta horrek artikulazio arazoak eta kardiorrespiratorioak eragingo ditu. Emakume ernari batek paseatu, jolastu eta korrika egin dezake, albaitariak bestelakorik esaten ez badu behintzat. Hori gertatzen da abortua edo umetokia hausteko arriskua dagoenean.
‎Gutxitan agertzen zinen kai aldean. Lagun atzerritar batekin paseatzen zenbiltzan batean antxoak eskaini nizkizun, urteko lehen antxoak; horrekin ere ez zara gogoratuko, baina eskua astinduz ukatu zenizkidan eta alde egin zenuen.
‎Txakur formadun puxika bat paseatzen zegoela ematen zuen.
2014
‎delakoak, kaleko sexu jazarpenaren kontrako sareak, New Yorken grabatutako bideoa. Neska bat paseatzen doa, hamar orduz, eta ehun gizonek baino gehiagok zer edo zer esaten diote: " Kaixo, guapa"," Bejondeizula"," Nire telefonoa nahi duzu?"," Egun ona pasa".
‎Hartualdietan gehiegizko beroa saihesteko, tenperatura atsegina duen leku bat aukeratu behar da, jarrera fresko eta erosoak bilatu behar dira, eta haurraren azalaren eta kotoizko oihalaren artean jarri behar da, gehiegizko transpirazioa saihesteko. 4 Bero handieneko orduak saihestea Haurtxoekin, komeni da ordu freskoenak hautatzea paseatzera joateko Arratsaldeko hiruretan haur batekin paseatzera irtetea ideia zentzugabea da. Baina horrek ez du esan nahi uda partean, beroa dela eta, haurrak kanpoaz gozatu ezin duenik:
2015
‎Unibertsitatea erakutsi nahi dizut. Zapatari batekin paseatuko banu, Gasteizko zapata denda guztiak erakutsiko nizkiokeen moduan.
‎Alarma ipini zieten ate guztiei, eta etxeko ate nagusia eta harresikoa irekitzeko, berriz, lau zifrako kode bat sakatu behar zen. Atarian erizain edo medikuren bat paseatzen zen beti, jatorduak hastean eta amaitzean zenbatu egiten zituzten gaixo guztiak, eta herrira jaitsi aurretik taxiaren maletategia irekiarazten zuten, bai eta ospitalea hornitzen zuen edozein furgonetarena. Asteburuetako baimenak ez ziren urritu; ordea, irten behar zuten gaixoek paper bat sinatu behar izaten zuten atea zeharkatu baino lehen.
‎Erloju iragarki bat zen: ile urdindua izan arren oraindik gaztea zen gizona hondartza batetik paseatzen ari zen.
‎Emilio Labrador Bizikleta garraiobide ekologiko eta osasungarria da, eta, autoaren aurrean dirua aurrezteaz gain, arratoi onak ere igaro daitezke. Bere aukeretako batzuk hiriguneren batean paseatzea, beste txirrindularien lagunez gozatzea edo naturgune bateko aire freskoa sentitzea da. 2 Kirola aire zabalean egitea Kirola egitea, osasun fisikorako eta mentalerako onuragarria izateaz gain, oso ludikoa izan daiteke.
‎Baina nire bikotearekin etorri naiz bisitan parke batean pasiatzen ari garela edo itsasoan igeri egiten edo bidaia batean.
2016
‎Ilargi bete horren azpian, esne kolorekoa, esne kolorekoa ez, oritz kolorekoa baizik, horixkagoa, auskalo oritza zer den non ikasi nuen, beno, banekien, leku batzuetan postre bat egiteko erabiltzen omen zuten oritza, eta hala azaldu zidan lagun batek, oritza zer den azalduz, honen aurretik ideiarik ez nuelako, eta agian hobeto. Oritz koloreko ilargi horren azpian lo egin nuen nonoiz, mendiren bateko tontorreko borda batean; hondartza batean paseatu izan nuen; musukatu egin nintzen parke batean; eta halako batean kotxean nindoala bide bazterrean geratu egin nintzen, ilargia ikustean, negar egiteko, iraganean ilargipean gertatutako momentu onak oroitzeko.
‎Ez zuten ulertzen poesia antologiaren apailatzaileak horrela jokatzea liburua Frankfurteko azokan aurkeztu behar zen egunean bertan. . Apur bat paseatzeko beharra daukat, besterik ez?, esan zien aitzakia bat zor balie bezala. Aurkezpenagatik urduri zegoela pentsatuko zuten agian, lotsatia edo koldarra zela, baina ez zitzaion piperrik inporta.
‎Bere eskuak baranda hartan jartzen zituen bakoitzean, aita ferekatzen ari zela iruditzen zitzaiola esan zuen. Begiak itsasoan iltzatuta zenbait minutuz egon ondoren, baranda zuritik besoak altxatu, eskuak poltsikoetan sartu eta portu zaharrerantz jo zuen, bazkaltzeko ordura arte apur bat paseatzeko asmotan, bere behatzek Iratiren papera eskuineko poltsikoan ukitzen zuten bitartean.
‎Batzuetan bertakoekin euskaraz nola mintzo zen ere kontatzen zuen liburuan. Esaterako, Pasaia inguruko mendi batean paseatzen ari zelarik, artzain batek, eguraldi gaiztoa, esan eta ongi ulertu ziola esaten zuen, nahiz eta berak euskara kaskarra hitz egiten zuela aitortu.
‎Zeregin horretan dabilela, kazetariak, berdin dio egunkari, irrati, internet edo telebistakoa den? galdetegi bizkor bat egingo dio, dagoen lekuan dagoela, biblioteka batean, artxibo batean, zelai loredun batetik paseatzen, glaziarrak eskalatzen edo Mugaritz jatetxean sabelkeriari buruz dokumentatzen?, idazleari pentsatzeko astirik eman gabe, unearen intentsitate kreatiboa bat batean harrapatzeko helburuarekin. Galderek laburrak eta zorrotzak izan behar dute:
‎Animalientzako produktuen dendetan hainbat motatako uhalak daude: nailona, larruzkoa, kate formakoa, zabalgarriak, motzak, luzeak, posizio desberdinetakoak, bikoitzak (bi txakurrentzat), etab. Kasu oso berezietan izan ezik, baldin eta profesional batek kontrakoa frogatzen badu, txakur batekin paseatzeko modurik onena bi metro inguruko uhala izango da beti, eta hori laburtu eta luzatu egingo da, beti ere, nailondarra edo lepokoa baino seguruagoak direlako. Merkaturatzen diren arnes moten artean, komeni da profesional bati galdetzea zein den animaliarentzat egokiena; izan ere, zenbaitekin lortzen da uhaletik baino gutxiago ateratzea.
‎Errealitate birtuala ez da aisialdia bakarrik, datozen urteetako kulturan nagusi izango da. ARKU bidez edo nazioarteko azokaren batetik paseatzeak egiaztatuko du sorkuntza garaikidea errealitate birtualetik igarotzen dela. 9 Estaldura oneko lekuak aukeratzea Errealitate birtualeko produktu askok GPS edo Interneteko konexioa behar dute.
‎—Egon gaitezke presentean bakarrik, meditazioaren ondorioa da. Arratsalde batean paseatzen ari nintzen, paseo normala, toki normalean, bizi naizen hiriko plaza batean, eta. gertatu egin zen, ni paseatzen, ikusten nuen jendea, neure pausoak... momentu horixe eta besterik ez, eta" besterik ez" diodanean horixe esan nahi dut. Beste egun batean irakurtzen ari nintzen, eta inongo ahaleginik gabe, mundua desagertu egiten da, salbu eta liburuko hitzak, eta zer diren liburu bateko hitzak unibertsoan besterik ez dagoenean!
2017
‎Arestian agertutako polizia berriz zen atean, oraingoan entzuten, bera ere aspertuta, lanik gabe, eskuan paper bat paseatzen.
‎Kamera zimur bat jarraitzen ari da, hau gero eta finagoa bihurtzen ari da, hau bukatzean beste zimur bati jarraitzen diogu, gero beste bati eta gero beste bati. Zimurrak ez dira sekula amaitzen, amaitzen ez den aurpegi luze batean paseatuko ba genuke bezala.
‎Hubert gaztea hondartzan. Hubert gaztea neska batekin pasiatzen. Halako batean kotxe bat pasatzen da euren albotik eta hubert gaztea kotxeari begira geratzen da, liluratuta.
‎Kasu honetan, ilustrazioetan agertzen den aniztasuna da azpimarragarria, surrealismoari eta arrotzari uko egiten ez diona: parkeko urrutiko zuhaitzen artean, Tarzan eta Noel aita ikus daitezke, txakurra balitz bezala tomate bat paseatzen duen gizon bat, txerri erraldoi bat paseatzen duen beste bat. Album ilustratuek proposatzen duten irekiera ikonikoaren adibide ederra da.
‎Kasu honetan, ilustrazioetan agertzen den aniztasuna da azpimarragarria, surrealismoari eta arrotzari uko egiten ez diona: parkeko urrutiko zuhaitzen artean, Tarzan eta Noel aita ikus daitezke, txakurra balitz bezala tomate bat paseatzen duen gizon bat, txerri erraldoi bat paseatzen duen beste bat. Album ilustratuek proposatzen duten irekiera ikonikoaren adibide ederra da.
‎Eraztun berde bat zeharkatu, bidegorri batean paseatu, jauzi bateraino iritsi, gaztelu batera igo, zurezko tren batean joan, laurilisvako basoen artean paseatu… Espainian ibilbide berde ugari aurki daitezke naturgune eta hiri-gune egokietatik, haurren edertasunagatik, erosotasunagatik eta irisgarritasunagatik, artikulu honek proposatzen dituen hamarretan: Gasteizko Eraztun Berdean, Extremadurako Monfragüeko gaztelura arte.
‎Tximinien kea aire izoztuan dilindan. Plazaren erdiko soropil zabalean, emakume batek txakurtxo bat paseatzen zuen. Ez zen beste inor begien bistan.
2018
‎Ez da galdera. Ripley tenientea Alien uhal batekin ondo lotuta parke batean paseatzen harrapatu balu bezala sentitzen da. Landerrek neskarengana okertzen du burua.
‎Irudia: Rohappy 5 eta 6 Txakurrarekin ariketa egiteko Txakur bat paseatzen lagun handia da. Eta Map My Dog Walk aplikazioak bere lagunik iletsuenarekin partekatzen duen ekitaldia are dibertigarriagoa izatea nahi du.
‎Iluntzean izango zen, eguneko beroa ahultzen hastean. Ez zen ohikoa beren garaian herriko bikote bat paseatzera joatea. Berak bizitako luxutzat jotzen zuen abuelak.
2019
‎–Amonarekin, pixka bat paseatuz. Badakizu amonari ibiltzea komeni zaiola.
‎Sabinevanerp Adinekoen egoera Zaintzaile egokia bilatzeko —eta aurkitzeko— funtsezkoa da adinekoaren egoera fisikoa eta mentala eta haren beharrak kontuan hartzea. Ez da gauza bera etxea garbitzen laguntzea eta tarte batean paseatzea, ohean dagoen pertsona bati ase, sendatu eta jaten ematea, edo pertsona zaharrei arreta kognitiboren bat ematea. Pertsona bat zaintzen denean, gainera, «bere balioak, ohiturak, sinesmenak eta lehentasunak errespetatu behar dira, bere autonomia errespetatuz eta sustatuz», adierazi du Raúl Vaca Bermejok, Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen (SEGG) Gizarte Zientzien eta Portaera Sailaren bokalak.
‎Tarte batez paseatu ondoren, nire hotelera bueltatu nintzen.
‎Eta gizon bat ikusiko duzu ahate bat paseatzen.
2020
‎" Begira, koronela esan zuen, horko gelatxo horretan egon naiz gauza batzuk idazten, eta korridore honetan oin pare bat entzun dut, heriotzaren dantza bezain xelebrea zen dantza bat egiten. Lehenengo urrats arin, txiki eta barregarri batzuk etorri dira, gizon bat behatz puntetan arrisku bat hartzera joango balitz bezala; gero, urrats geldo, arduragabeak, karraskariak etorri dira, gizon handi bat puru batekin paseatzen ari denean bezala. Baina oin berberek egiten zituzten, zin dagit, eta txandaka etortzen ziren; lehengo korrikaldia eta gero ibilaldia, eta berriro korrikaldia.
‎Ordu batzuen buruan etxera itzuli zen Kaewe, Kokua zalgurdi batean paseatzera gonbidatuz.
‎14 urtetik beherakoak, 12:00etatik 19: 00etara.Orain arte bezala, 14 urtetik beherako haurrek kalera atera ahal izango dute, heldu batekin batera paseatzera, etxebizitzatik kilometro bateko eremuan; gehienez, ordubetez. Irteera horiek ordutegi honen barruan egingo dira:
‎Zure gutunak jasotzeari utzi nionean ere, ez nuen esperantzarik galdu. Itzuli zinela ere esan zidaten, karrera bukatu aurretik, beste neska batekin paseatzen zinela hiritik, bazenuela lan bat, etxe bat erdigunetik ez oso urruti. Zurekin ahazteko aholkatu zidaten.
‎Zer inporta zidan niri norbaitek ni baino ia hogei urte gazteagoa zen mutil batekin ikusten baninduen? Harrotasun puntu bat ere sentitu nuen mutil erakargarri baten ondoan paseatzean, eta senarraren lagunen batekin topo egiteko arriskuak ez zidan orain kezka izpirik ere sorrarazten.
‎Amarekin egun argitsu batean paseatzea besterik ez nuen nahi.
2021
‎Hiru urte baziren Fernantxo Urtizberea hilda zela eta Axun bere emazteak garai bateko grina berberaz maite zuen, maite eta oroitu, beti bere ondoan, bere gainean sarritan, eramaten baitzuen senarra zenaren errautsak gordetzen zituen kaxatxoa. Egia erran behar bada, erran dezagun kaxatxoa ez zela ez handia, eta ez astuna, txol eramangarria baizik eta honek bide ematen zion Axuni mandatuak egitera irteten zenean, erosketako poltsan, berekin batera eramateko; horrela garai zaharretan bezala, Fernantxorekin batera paseatzen ari zela iruditzen baitzitzaion. Aunitzetan solasean aritzen zen berarekin bizirik balego bezala.
‎Eta gero, eskulturekin zein bestelako lanekin, poz handia. Ederra da herri batean paseatzea eta balkoiren batean zure lanak ikustea; oroitzapenak eta sentipenak etortzen zizkizu. Hor daude, zure bizitzako une bat markatzen.
‎Eleberria, izan ere, tuberkulosiak jotakoentzako sendategi batean dago girotua, hain zuzen idazlearen beraren esperientzia hartuta oinarritzat, gaztetan bi urte eman baitzituen halako etxe batean. Giro horretako gainbeherak eta usteldurak kontatzen dira nobelan, suerte eta klase guztietako pertsonaia porrokatuak, esajerazio batean paseatzen direnak nobelan burutik burura. Horregatik, idazkera ere herrenka bezala doala dirudi, protagonistaren barne bakarrizketa punpeziatsua aldizka itolarrian etengo balitz bezala, arnasa berritzera.
‎Jendeari dagokionez, oso harreman berezia egin nuen hiruzpalau emakumerekin. Iranen, adibidez, bere lagun batekin paseatzen zebilen emakume batekin aurkitu nintzen. Geldiarazi eta bere etxera gonbidatu ninduen tea hartzera.
‎Bada, imajina dezagun Sabinek Nikole hartu han Abinan, trenera eroan, Atxurin kanpora irten, eta Bilbotik Abandora harekin besotik oinez doala, ezagunei eta alderdikideei agur eta oles. Estranjera batekin paseatzearen parekoa izango zatekeen.
‎Halako batean, nigana jotzeari utzi dio, haizeak norabidea aldatzen duen moduan. Handik aste batzuetara, beste batekin paseatzen ikusi dut, besotik helduta. Horixe nahi berak:
‎Nekatzen naiz... Zer uste duzu, bizitza faro batekin paseatzea dela. Egunez hogei ardi galduri begira, eta iluntzean faroari eusten...
‎Beldurra heldu delako gure bihotz samurretara gaizkile anker eta bihozgabe horien erruagatik. Ez al du merezi zure senarrak, Laureanok, barkatu, esan dezagun, zure senarra X k, zure senarra Y k, kale garbi eta aratz bat paseatzeko?
‎Ene galdera hutsean dilindatu zen. Piteier baserrian ibili nintzen arratsalde hartan, adin hotzeko mutiko batekin paseatzen zelatatu nuen ama xahar hura. Misterioak zirauen.
‎orraztu berri, betaurreko handiak, urrezko bitxi ugari, gamelu ilezko beroki luzea, alkandora gerrirainoko gona estuaren barrutik, takoiak. Jendartean apur bat paseatu da, baina berehala aspertu da laudorioez eta etxera joan da. Atean aitarekin egin du topo.
‎Angel Carasusan Madrazo, 65 urteko azpeitiarra, EAJri hurbila eta lur jabe ezaguna, Loiolako basilika ondoan bahitua izan zen, lagun batekin paseatzen zebilela. Laster, Komando Autonomo Antikapitalistek beren gain hartu zuten bahiketa.107
‎Juan Atares Peñak 67 urte zituen, eta erreserba aktiboan zen 1978tik. Bazuen etxe ondoko parke batean paseatzeko ohitura; han bi pertsonek harrapatu zuten eguerdi irian eta gibeletik tirokatu. Bertan hil zen.163
2022
‎Bai. Duela bi urte, bazkalondo batean paseatzeko eskatu nizun eta ez zinen agertu. Neskaren haserrea nabaria zen.
‎–Pilarrek norbait agurtu du eskuaz: usnaka dabilen txakur bat paseatzen ari den gizon bat da. Pixka bat harago, oinetarainoko sotana daraman apaiz bat San Bieito elizako atea irekitzen ari da– Aitarena oso gogorra izan zen.
‎Azkenean auzotik irten eta, biribilgune zabal bat inguratu ostean, auzo berriko Gizarte Segurantzaren eraikinera bideratu nintzen. Lehenengoz bistaratu nuenean baino garaiagoa iruditu zitzaidan, agian horren etxe baxuz osatutako auzo batetik paseatzen ibiltzearen ondorioz. Fatxadaren kristal ilunak distira egiten zuen egun hartako eguzki eskasaren argitan.
‎–Tira, Kris –Kris esan dio– Denbora franko duzu hemen. Pixka bat paseatzeak on eginen dizu.
‎Ilar guztiak jan zituenean, garagardoa hurrupatu eta Corleyren abenturan pentsatzen egon zen tarte batean. Maitale parea ikusi zuen, irudimenaren begiez, kale ilunen batetik paseatzen; Corleyren ahotsa en  tzun zuen, sakon eta kementsu, galaikeriak esaten, eta neska gaztearen ahoko irri gaiztoa ikusi zuen berriro. Ikusmen horrek beraren pobretasun poltsazkoa eta espirituzkoa sentiarazi zion biziki.
‎Hainbesteraino egiten zuten duda beren buruaz, ezen basoak existitzeari utzi zion haientzat, eta otalurrak zeuden lekuan lur elkor bat besterik ez zuten ikusten. Orduan, udako egun batean, lur zelai batera paseatzera irtengo zirelakoan, sartu ziren basoan eta basoak irentsi zituen, sumendi baten kraterrera salto egin balute bezala. Inork ez zituen gelditu eta ez zien joatea galarazi, eta baieztatu zutenean ez zirela itzuliko, ospatu egin zuten, jauna, ospatu!
2023
‎Ez, Pilar, gizajo bat baliteke, bai, baina inondik ez nire semea bezalakoa, nire semea fakultatean ikasten ari baita oraintxe bertan, ez inongo hiriko kale batean paseatzen bonba bat bizkar gainean norbait garbitzeko asmotan.
‎" Halakoxea da kirol hau. Egin ditudan lasterketa guztiekin, lesio handiena Besaiden lagun batekin paseatzen nenbilela egin nuen; han bai bihurritu nuela orkatila. Inoiz ez dago jakiterik", dio Arrasatekoak, umorea galdu barik.
‎Niri maila askotan laguntzen dit; ihes egiten, erlaxatzen... Batzuetan lagunen batekin paseatzen dut, edo emaztearekin paseatzen dut. Baina gutxiago, txandakatu behar izaten gara, batek umeekin egon behar baitu; 12 eta 3 urte dituzte".
‎Eta pentsatzeko astia izan zuen nolanahi ere, aleluia! Ez ordea norbaitek heriotza gaiztoa duelarik, heriotza beldurgarria, heriotza izugarria, hain doilorra non Jainkoak begiratzeko kuraia ere ez baitu, delako hori atzean gelditu eta mundu honetan barrena kondenatu baten gisan paseatzen dela hausnartzeko. Arima herratu baten gisan.
‎Atso sendoa zen, behi aurpegia, zopa begiak eta kokospea bikoitza. Urre koloreko hegalez hornitua zen kuxin urdin baten gainetik paseatzen ari zen Elisabet eskuak. Adin ertaineko emakume luzexka eta flakosta zen, eta haragijale ttikien begi ilunak, sorbalda eroriak eta arra beteko lepoa ziren harenak.
‎Sarritan jartzen dut txakurraren adibidea. Txakur bat paseatzera ateratzen duzunean, bere poza adierazteko, buztana tente jartzen du eta alde batetik bestera mugitzen.
‎Nola da mundu berri batean paseatzea?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
batean 25 (0,16)
bat 24 (0,16)
batekin 23 (0,15)
batetik 8 (0,05)
batera 4 (0,03)
batek 3 (0,02)
baten gainean 2 (0,01)
batekin batera 1 (0,01)
baten gainetik 1 (0,01)
baten gisan 1 (0,01)
baten ondoan 1 (0,01)
batentzat 1 (0,01)
batez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia