Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 33

2006
‎Etengabeko ekinzalea zen, neurriz kanpokoa, geldiezina, batetik bestera etengabe, saltsa guztietan leporaino sartuta, beti beste guztiei ere ekimen guztietan parte hartzeko adore ematen... Harik eta egun batean, ez dakit zehatz mehatz zenbat urte zituela, manifestazio batean parte hartu ondoren beste mobida bateko bilerarako bidean, denda bateko erakusleihoan besaulki bati begira geratu zen arte. " Hau niretzako egina dago", esan zuen bere artean, konturatu ere egin gabe, ez zekien zergatik.
‎Handik urtebetera preso eraman zuten. Garai hartako sona handiko ekintza batean parte hartu zuelako. Orduko hizkeran," klase menperatzailearen kontraesanak agerian utzi zituen" ekintza horietako bat.
2007
‎Txorta orduan gizon zahartuak zaizkit bereziki gustatzen, eta hauekin galanki konpontzen naiz. Duela lau egun Jean d’Amouk deitu ninduen sekretu behar zuen operazio batean parte hartzeko. Eta nik arriskua dut gogoko!
‎Ustekabean harrapatu zuen Migel, baina ez zen kikildu, eta soinean zekarren txartela erakutsi zion, Donostiako ikastaro batean parte hartu ahal izateko egin behar izan zuena; argazkia barne, apaingarri aunitz zeuzkan, eta euskaraz idatzirik zegoen. Azpitik, gainetik eta argitan zehar aztertu zuen zaintzaileak eta, parada probesturik, eragozpenen bat baldin bazegoen, arduradunarekin kontsultatzeko gomendatu zion Migelek.
‎Eraso faxistaren aurkako biltzar internazional batean parte hartzeko gonbita jaso zuen New Orleanseko alabak, eta idazteko makina eta senarra –Dashiell Hammett nobelagile ospetsua– etxean utzirik, Moskurako bidea hartu zuen bertze aunitz idazlek bezala. Migelek ez zituen,, denen izenak entzun beharrik izan, baina bertzeak bertze Erwin Piscator, Sergei Eisenstein, Vsevolod Meyerhold, Konstantin Stanislavski, Joseph Losey eta Bertolt Brecht bildu omen ziren bertan.
2009
‎Ondoko astelehenean Mexikora zuzentzekoa zen Lamda, kongresu batean parte hartzeko, planetaren berotze fenomenoen espezialistetarik baitzen. Erleak zituen nagusiki aztertzen bost kontinenteetan.
2010
‎Ez nion zeregin arriskutsuaren tankerarik hartu eta berehala erantzun nion baiezkoa. Gaur argi daukat, Fanoni bost axola zitzaiola ustez bere lagunik onena zenaren alaba adingabea atxilotu eta ekintza terrorista batean parte hartzeagatik kartzela urte amaigabeetara zigortzea. Inor ez da ezinbestekoa.
‎Nire uste harroan, banuen formazio politikoa. Fanonekin orduak eta orduak iraganda nituen, historiako iraultzei nahiz langileen borrokei buruzko doktrinak irensten; Bilboko Gaztetxean antolatutako era guztietako ikastaro mordo batean parte hartu nuen; Jarraiko pre militantziak ere egin nituen.
‎Berak bizitakoa bizi ez genezan, muga zorrotzak ezarri zizkigun aitak. Etxean ezin genuen politikaz solas egin; manifestazioren batean parte hartu genuela jakinez gero, ez zigun etxean sartzen utziko. Aurre egin genion apurretan, begiak sutan oihukatzen zigun ez ginela nor mundua aldatzeko, guk bakarrik ez genuela deus irauliko, etxekoez arduratzeko eta kanpokoenak ahazteko, nork bereak konpondu behar dituela.
2011
‎Umore onean itzarri da gaur. Bost egun barru Erromara bidaiatu behar du neurologia kongresu batean parte hartzeko. Maiderrek maiz laguntzen badio ere, bakarrik joango da oraingoan.
‎– Nolatan zaude hain jantzita duelu kontuetan? Ez zenuen ba zeuk halakoren batean parte hartuko?
‎Alferrik zen ukatzea. Eta gizon hark, hainbat urte eguzkia marratan hartzen pasatu, eta berriro ere bere burua ipintzen zuen terroristen zerbitzura, bahiketa batean parte hartzeko, harrapatua izan eta bere bizitzaren beste hamarraldi bat fideltasunez kausa bati emateko. Onartu beharra zeukan etsaiak eta etsaiak zeudela, eta arratoi zikin hari aitortzen zion Rodrigo Mesak leialtasunaren zentzua garatuta izatea, kontsekuentea izatea bere ideiekin.
2014
‎Kartzelara sartu zuten Elena Betiño gero, urte bi baino askozaz gehiago. Bahiketa batean parte hartu zuen, zaintzan aritu zen, informazioa mugitu zuen.
2015
‎Muelle 4ra joanez gero, sarekada batean eror zitekeen. Joan ezik, ostera, kamaradek ordu berean ausaz egingo zuten astakeriaren batean parte hartzeaz akusatuko zuten. Ziur bezperan poliziaren bat izan zela Muelle 4n eta Aretxabaletaren brindisak kamaraden habia han zegoela ziurtatu ziola.
‎– Barka, Zuazo jauna –doinu neutroz ari zen Esfingea–, baina zerk bultzatu zintuen zehazki arrazoia ikusten ez zenion topaketa batean parte hartzera. Ulertzen dut edozein gonbiti baietza ematerako unean ez jakitea zergatik ematen den.
‎Lagunduko dizut... Ez dut sekula bahiketa batean parte hartu. Zirraragarria izango da.
‎Marra gorridun alkandora merkea eta lisagailuagaz tente markatutako praka beltzeko taxista bat artoski pentsatutako bahiketa batean parte hartzeko gonbita egiten ari zitzaidan, behar beharrezkoa nuela zekien diruaren truke.
‎Gero ere dizu deitu. BECen burutuko den nazioarteko mintegi batean parte hartu behar du.
2016
‎Ultzaman eta Basaburuan goizean egindakoez jardun zuen Pete Domezainek, eszena batean parte hartu baitzuten Gendulain kapitainak eta Goñi lotinant koronelak. Zubi batekin zeukaten arazoa konpontzeko aitzakian, bi militarren jeepa arakatu zuen Petek.
‎Zallako ikastetxean bi urtez egon eta gero, udako oporretan, bizikleta karrera batean parte hartu zuen Ikernek Ondarroan. Berak ez zuen artean bizikletarik, baina osaba Gaizkaren Bartali hura hartuta egin zuen lehia Lekeition barrena.
‎1947, maiatzak 7 Jose Antonio Agirrek mezua bota zuen irratiz, zorionak emanez greben arrakastarengatik; 4.000 lagun irten ziren kalera. Egun berean, Agustin Unzurrunzaga ELAko kidea hil zuten Donostian, Bergarako greba orokor batean parte hartzeagatik atxilotu ostean; urte batzuk geroago Martin Ugalde idazleak Caracasko erbestean Xabaleren hazia ipuina idatziko zuen, kasu garratz hau gogoan.
‎1964ko urte hartan bertan, ikurrintxoak Ondarroako Andra Mariaren parrokian barreiatu ostean, ETAren elkarretaratze batean parte hartuko du Txominek, baina Caracesen. Charles de Gaulle Frantziako presidentearen bisita dela-eta, pankarta batekin azaldu dira:
‎Entzuna nuen, era berean, egonaldi hartan Carnegie Hall aretoan izan zela Txomin, eta han lehiaketa batean parte hartu zuela, nonbait polka partiturak lehen begiratuan interpretatzen. Alta, Carnegie Hallera idatzi nuelarik informazio eske, Rob Hudson izeneko gizon atsegin batek ihardetsi zidan han ez zutela Letamendiren notiziarik eta gisa horretako norgehiagoken berri ere ez zuela idoro artxibategian, baina bai bazekiela, Conn konpainiak egiten zituela horrelako lehiak eta litekeena zela Letamendik Conn tronpeta berri hori, erosi ordez, markak berak antolatutako txapelketa batean irabazi izana.
2018
‎Jada ordua gainean, hurrengo astean ez dela klaserik izango komentatu die ikasleei. Hitzaldi ziklo batean parte hartu behar duela Berlinen, “eta hori, ez dela klaserik egongo”.
‎2018 honetan plazaratutako euskal kultur ekoizpenen kontsumoari buruzko inkesta batean parte hartu duten euskaldun askok aitortu dute, irakurtzen dutenean, erdarazko liburuak aukeratzen dituztela gehiagotan; eta zergatiaz galdetuta, euskaraz irakurtzeko erraztasun eza aipatzen dute. Bistan ei dena, euskaraz idazteko hautua egin dugunok erraz ulertzeko eran izkiriatu dugu, irakurriko bagaituzte.
2019
‎Bezperatik nengoen bertan, kongresu batean parte hartzeko. Hori esateak, beharbada, glamour tanta bat emango dit, baina zintzoa izanda, baditut zalantzak horrelako jardueren benetako helmenaz eta, horrenbestez, lanbide honek berarekin dauzkan elorrioen pagamendu gisa hartzen ditut.
2020
‎Inork gutxik du horrelakorik duela hogeita hiru urteko garai honetan, argazki kamerarik ozta ozta. “Esperimentu batean parte hartzea proposatu nahi dizuegu”, esan du erabakimenez, “denbora bat daramagu gure inguruko artistei galdera batzuk egiten eta erantzunak grabatzen. Haien lan artistikoari buruz:
‎Erikari ez nion berehala baiezkorik eman. Bere aspaldiko amets batean parte hartzeko gonbita zen, Panpina berak aspaldi intuitutako lan bat zen. Kanpo begiradatik hartuko nuen nik parte, Leire Arenas izeneko artista niretzat ezezagun batekin batera.
2022
‎Ingurumen ikasketak egin zituen eta laborategian lanean ari zela kontalari tailer batean parte hartzeko aukera sortu zitzaion. Tailer horretan sentitu zuen lehen aldiz bere hizketarako zaletasuna ibilbide artistiko posible baterako oinarri izan zitekeela.
‎“Jende gazte gehiago etortzen hasi zen, eta atera zen gauzetako bat izan zen bileretan, batzar batean edo kongresu batean parte hartzeko haurtzaindegi zerbitzua jartzea. Ume txikiekin zeudenak etortzen ziren umeekin, bileran titia ematen zieten, edo bulegoko norbaitek bere lana utzi eta ume horiek zaintzen zituen.
2023
‎Ibañeta egin baino apur bat lehenago, Javier Zubimendi Goiz Eguzki abesbatzako zuzendariak proposatu zidan antzerki lan batean parte hartzea. Hernaniko Kantuz abesbatzak antolaturik (Zubimendi Kantuzeko zuzendaria ere izan zen), Kastillako dorreak Iñigo Aranbarri aktorearekin batera.
‎Poema film laburrean Panerok berak, Loli Astorekak eta ume batek parte hartu zuten. Gogorra izan zen eguna.
‎Euskal antzerkiaren inguruan iritzi kritikoa piztu edota sortzea beharrezkoa baita. Nik hala sentitzen dut behintzat, eta horregatik hartu nuen horrelako eginkizun batean parte hartzeko konpromisoa eta trabesa. Eskerrik asko etxekoei eta etxeko sentiarazi nauzuen guztiei.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia