Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2015
‎6 Gauza guztietatik gehien harritzen nauena da, ikusi dituzuela hiltzearren, gure Jaunaz gozatzearren, izan dituzten neke eta saminak; orain, ordea, Jauna zerbitzatzeko eta beraiek bitarteko direla Hura goretsia izan dadin, eta ahal balute arimaren bati on egiteko duten gogoa hain handia izanik, ez bakarrik ez dute hiltzeko gogorik, baizik eta urte askoan bizi nahi lukete, neke oso handiak jasanez, haiengatik Jauna goretsia izango balitz ere badaezpada, gauza txikian bada ere. Eta arima gorputzetik irtetean Jainkoaz gozatuko dutela ziur jakingo balute ere, ez zaie gogoa pizten, ezta santuek duten aintzan pentsatzean ere; orduan behintzat han egoteko desirarik ez dute:
‎Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez.
‎Goitik begira nago, eta nik oso garrantzi gutxi ematen diet bai esaten dutenari eta bai nire gauzak jakiteari. Garrantzi handiagoa emango nioke arima batek on pixka bat ateratzeari, nitaz esan daitekeen guztiari baino. Hemen nagoenez gero, nire desira guztiek honetara jo dezatela nahi izan du Jaunak; eta bizitzan amets antzeko bat eman dit:
‎1 Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu.
‎8 Orain, bada, baratzea elikatu behar den uraren lau era hauek aplikatuz, urik gabe alferrik galduko baita?, hau da nire kasura datorrena eta zerbait azaldu daitekeela uste dut otoitzaren lau graduez, Jaunak, bere ontasunagatik, haietan jarri baitu zenbait unetan nire arima. Nahi beza haren ontasunak esaten asma dezadala, hau idazteko agindu zidaten pertsonetako bati on egiteko eran, Jaunak lau hilabetean ni hamazazpi urtean nengoen baino askoz aurrerago ekarri baitu. Hobeki prestatu da, eta horrela berak lan egin gabe ureztatzen du baratze hau lau ur hauekin guztiekin, azkenekoa tantaka baizik ematen ez bazaio ere; baina ongi doa eta Jaunaren laguntzaz laster murgilduko da bertan.
‎–Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote dio egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu?.
‎9 Janariari dagokionez ugari samar zuten, inguru hartakoek ematen zietelako behar zuten baino gehiago; eta toki haietan zeuden zaldun batzuk aitortzera etorri ohi ziren hara, eta etxe eta toki hobeak eskaintzen zizkieten. Hauetako bat On Luis zen, Bost Herrixketako Jauna. Zaldun honek Andre Mariaren imajina batentzat eliza bat eraiki zuen, eta, egia esan, gurtzeko eran jartzea merezi zuena zen.
‎6 Bada, pertsona ezerez hau aingeruzko arima hauen artean zegoela, nik halako itxura hartzen bainien, ez zidatelako esan gabe uzten inolako hutsegiterik, barrukoak baziren ere; eta Jaunak egiten zizkien mesedeak eta ematen zizkien desira gartsuak eta askapena oso handiak ziren; haien pozbidea bakardadean bizi izatea zen, eta horrela baieztatzen zidaten sekula ez zirela asetzen bakarrik egoteaz, eta horrela oinazetzat zuten bisitak hartzea, senideenak baziren ere; ermita batean egoteko aukera gehien zuen hura zen zoriontsuena. ...eta bere zerbitzurako ematen zien adorea, emakumeegan ziurra ez dena, kontuan izanik, iruditzen zitzaidan askotan helburu handiren baterako izango zirela Jaunak haiengan jartzen zituen ondasunak; ez gero izango zena burutik pasatzen zitzaidalako, orduan ezinezkoa zirudielako, hura irudikatzeko oinarririk ez baitzen; izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gartsuagoak ziren arimaren bati on egiteko nire desirak; eta askotan, altxor handi bat gordeta zuenaren eta hartaz guztiek goza dezatela nahi eta banatzeko orduan eskuak lotuko balizkiote bezala ikusten nuen neure burua; nire arima horrela zegoela uste nuen, Jaunak urte haietan egiten zizkidan mesedeak oso handiak baitziren eta hori guztiori gaizki erabiltzen nuelakoan nengoen. Neure otoitz eskasez zerbitzatzen nuen Jauna; beti saiatzen nintzen ahizpek beste horrenbeste egin zezaten eta arimen ona eta Elizaren ugaritzea bilatzera zaletu zitezen; eta haiekin harremanak zituztenak beti geratzen ziren onerako gogoaz.
‎5 Oi Jaun hau benetan maite dutenen eta haren izaera ezagutzen dutenen karitatea! Zein atseden gutxi izango duten, beraiek pixka bat egin dezakeela ikusten badute arima bakar bati on egiteko eta honek Jainkoa gehiago maita dezan, edo poztasun pixka bat hari emateko, edota arriskuren batetik ateratzeko! Zein atseden gutxi hartuko duen bere atseden berezi honetan!
‎16 Haren Maiestateak ez zion bete gabe utzi desira hau; horrela, zortzi urteotan bostehun baino gehiagotan atera zioten odola, hainbeste bentosa kontuan hartu gabe; ezagun da hori gorputzean, nola duen ikusita. Batzuek gatza botatzen zioten bentosetan, mediku batek ona dela esan zuelako alboko minetik zornea ateratzeko, hauek hogei alditan baino gehiagotan izan baitzituen. Harrigarriena dena, medikuak honelako erremedioren bat esan orduko, ebakuntza hura egiteko ordua noiz etorriko egoten zela, batere beldurrik gabe, eta berak gogoa berotzen zien medikuei kauterizatzeak egiteko, asko izan baitziren bularreko minbizia erauztean eta beste kasu batzuetan egin ziotenak.
‎Berorren agurgarritasunari diotsot, hara itzuliko balitz, etxe honetako bakea erabat haustea litzatekeela, beste gauza batzuk kontuan hartu gabe. Hain gauza astunez ez litzateke urrutitik hitz egin behar, arima baten on eta sosegurako, bere atsedena alde batera uzteko prest dagoenaren aurka.
‎5 Honetan eskarmentua harturik, aurrerantzean asko begiratu behar dut zer egin, eta horrela ez da hartu behar Nicolao jaunaren mojagaia, berorren agurgarritasunari oso gogoko bazaio ere; izan ere, beste alde batetik informaturik nago, eta ez dut nahi jaun eta adiskideen ederra egitearren, haserrerik sortzerik. Harrigarria da berorrek esatea ea zergatik hitz egiten den horretaz (horrela ez litzateke hartuko moja bat ere), ea zergatik nahi dudan hura zerbitzatzea; eta geroago jakin dudan beste azalpen bat eman zidaten eta nik badakit Nicolaok nahiago duela pertsona banako baten ona baino etxe hauen ona, eta honetan bat etortzetik hurbilago zen.
‎Zera esan nahi dut: hain maitasun gartsuaren arbolak emaniko lore eta egintza hauek, haien usainak askoz ere gehiago irauten duela, eta hauetako arima batek on handiagoa egingo duela bere hitz eta egitez, gure sentsualitatearen hautsaz eta norbere interes pixka batez egiten dituzten askok baino.
‎28 Ahaleginak egin lirateke beti, etxe bakoitzeko moja kopurua gehiegi handi ez dadin eta tokiren batzuk gera daitezen; bada, izan daiteke mojaren bat, etxerako hartzeko ona litzatekeena, eta nola hartu ez izatea; izan ere, kopurua gainditzea ezin da inola ere onartu, atea zabaltzea baita eta monasterioen hondamena bezain larria litzateke. Eta, horregatik, hobe da baten ona eragoztea guztiei kalte egitea baino. Monasterioren batean kopurua osatua ez balego, hara alda daiteke moja bat beste bat sar dadin; eta doteren bat edo limosnaren bat ekarri bazuen, eman bekio, betiko baitoa, eta horrela erremediatuko litzateke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia