Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 549

2000
‎betiko neurri juxtua. Ohitura bat omen du. Sermoiak eskuz idazten ditu eta beti orrialde kopuru berbera eta letra tamaina berberaz.
‎Jonhatan Swuift en 1726ko liburu honetako laugarren atalean azaltzen da. Berez agur bat omen den esaldi hau, Gulliver ek zaldien lurraldetik alde egitean moxalak maitasunez berari zuzenduriko esaldia da. Horrek argitzen du, era berean, liburuaren azalean zaldi baten irudia ezartzea eta zentzu horretan aztertzen du A. Azkorbebeitiak, zabal bezain xeheki, liburuaren edukia, besteak beste, zibilizazioaren zentzugabekeria eta bidegabekeriaren salaketa gisa.
‎Liburuan darabiltzan gaiak (euskara, hizkuntza eta kromatismoa, literatura, eta bestelakoak) aipatzean, helburu bat omen du Sarrionandiak, hots, euskal kulturaren osagai tradizionala eta unibertsala dena ezkontzea.
‎" Katua, eta hitz egiten...?"; eta sukaldeko burdina eskuan hartu, eta kolpe batez akabatu zuen katua; eta hura eskuan hartu, eta leihotik jaurtiki zuen; eta joan ziren senar emazteak biharamunean katuak behar zukeen lekurat, eta auzoko emazteki bat ediren zuten, haren orde, han berean zerraldo: sorgin bat omen zen, katu bihurtzen zena, oker egiteko eta gaizki obratzeko.
‎Eta ibai Orinocoren ahorat iristeko, bertzalde, La Hispaniolan lehorreratu genuen, lehen urrats gisa, profitatuz galeoi flotak uharte hartan egin izan ohi zuen geldialdia. ...a hari adituaren arabera, guhaurk egin genezakeen baltsa xume bat modu ezin merkeagoan, bela eta guzti, esklabo beltz batzuen laguntzarekin —zeren baitzirudien ezen La Hispaniolako uhartea esklabo beltzez beterik zegoela—, halako tailuz, non, handik aitzina, baltsa hartan abia baikintezkeen, lehenik ekialderantz eta gero hegoalderantz, uhartez uharte —zeren eta inguru hura arrosario bat omen zen, uharte tipiz osatua—, Tierra de Graciaraino edo Trinidadeko uharteraino, eta handik ibai Orinocoko ahorat, Tierra de Graciako golkoko ur gezetan barrena, non kasik bi mende lehenago egon baitzen Kolon, sinetsirik ezen Paradisua aurkitu eta kausitu zuela.
‎—Bada —Charlyk, beti—, notario batekin omen zabilek orain.
‎Hamazazpi hemezortzi urtetan ere ez ninduen sobera maite. Konkiloker bat omen ni, haren kume distiratsuarekin ibiltzeko inola ere duin ez zena.
‎Sei hilabete gabe esku artean zeukan ospitaleko arropa zuri guztia garbitzeko kontratua, lehiaketa publiko" guztiz gardenean" irabazia. Ospitaleko gerente berria hiri handiko ikaskide ohi bat omen zen, Ximurraren parranda laguna. Lau urte geroago, makineria ultramodernoaz hornituriko ikuztegi berria ireki zuen, Zabalgunearen erdi erdian, bide emankor baten atari zerbitzuen sektorean.
‎Ez naiz inoiz haurkoi izan. Oraino aita amenean bizi nintzen, arreba Marixak, burutan hartzen dituen langintza orotan bezain lehiatsu, seme alabak munduratzeari eman ziolarik, eta, orduan ere, bide malkartsua nuen haren sabeleko fruitu negartien ikuspegian osaba berri bati omen dagozkion lilura eta zirrara agertzea. Duela zortzi urte, Kristinari emalegeak eten eta, farmaziatik itzulirik, haurra nahi zuela jakinarazi zidanean, kasik konortea galtzeraino zorabiatu nintzen.
‎Denbora luzean ibili da medikutan Castellonen, erresonantziak eta auskalo zenbat froga egin zizkioten han ospitalera eramanda. Azken hitzordu bat omen zeukan traumatologoarekin, kundan atera zuten egunean hain justu.
‎Duela egun batzuk Frantziako espetxeren batetik heldu zitzaion eskutitza. Ordiziako neska bat omen da. Antxon atxilotu zutenean, duela hemezortzi urte, umea izango zen artean neska ordiziar hori, baina bide luzea egina du geroztik.
2001
‎Australian aurkitutako molekula berria, DT1064 izenarekin bataiatua, oligonukleotido" antisentsorial" bat omen da: gaixotasuna sortzen zuten geneak blokeatu egiten ditu, eta horrela ADNa ezin da" hazkunde faktorearen hartzaile" izeneko proteinetan bihurtu, eta epidermiseko zelulen hazkunderako faktore horiek ezinbestekoak dira nonbait.
‎Jauregiaren atzealdea ikusten zen handik eta lorategiaren parte bat. Politiko batena omen zen jauregia. Atzerriko kongresuetako azafaten orrazkerak emaztearen grinak baino hobeto ezagutzen zituen politiko batena.
‎‘Ikusten duzu gaztelu hura? ’ galdetuko dizu Ednak. ‘Kartzela bat omen zen lehenago.’
‎Egun hartan jakin nuen nik Petit Maison deitzen zen txaletaren berri. Arrantzale batzuk lana amaitutakoan hara joaten omen ziren, argi gutxiko saloi bat omen zegoen, koloretako bonbillak baina indarrik ahulenarekin. Atean Portugesa egoten omen zen, kobratzen, bi mila kobratzen omen zuen larrutaldiko.
‎Amaia zegoen ostatura iritsi nintzenean bere logela hutsik zegoen. Nire adiskide Andoni ere ez zen han; lan bilera batean omen zegoen. Hango zerbitzariak esan zidanez, Amaia erosketak egitera atera zen aurki etortzekotan.
2002
‎Eskarmentua gradu bat omen da; horrek ez zaitu lasaitzen?
‎" Bi presok ihes egin dute Martuteneko espetxetik. Manuel Zarraolandia eta beste bat omen dira ihes egindakoak". Arnasestuka eman zuen mutikoak albistea, eta esaldia amaitu zuenean, esku bat biriketara eraman, eta makurtu egin zen.
‎" Zorionez!". Baina printzipio zintzo horren atzean, estetikarekin zerikusi gutxi duen alde ezkutu bat omen zegoen, Txikierdi ikusi ere ezin zuen jendeak asmo gaiztoz esaten zuenaren arabera: narrazio liburu pare bat argitaratu zuen, antza, komuna hartan bizi izan zen garaian.
‎– Ben, etorri agudo! –bonba batek sabaia txikitu balu bezalaxe entzun zen Madnerrek atean emandako danbada– Sute ikaragarri bat omen zagok Gernikan!
‎Ez zegoen seguru norenak ziren berbak. Kazetariarenak eta Estatuburuko bozeramailearenak mingain bakar batenak omen ziren. Sevillako edo Salamancako gizona kazetaria bera zitekeen.
2003
‎Egileak gogorarazten duenez, makina bat bazterrek erreibindikatu dute India aldera beste itsasbidetik ailegatu nahi eta Amerika aurkitu zuen gizonaren jatorria. Atlas bat omen genuke horretarako, portugesa, korsoa, errusiarra, ingelesa, greziarra, polakoa eta abar dela dioenik ba omen da-eta.
‎Musikan egotea eboluzio bat omen da, bilaketa prozesu bat. Zure hitzak dira.
‎Izan ere, globalizazioaren diskurtsoan ia erabat murgilduta gauden honetan, kolorearen gaiari dagokionez ere, bateratze prozesu batean omen gabiltza aspalditik. Baina era nagusiaren eta euskaldunok oso aspalditik gurea dugun koloreak ikusteko, izendatzeko eta ulertzeko eraren artean, desegokitasunak azaltzen dira, aditu horien ustean.
‎Egurrezko ate trinkoa omen zuen aretoak, eliza batekoa bezain astuna, eta barrura sartu zirenean iluntasunak itsutu zituen. Argi loka batzuk mugitzen omen ziren sabaian, eta dantzako pistan bikote bakar bat omen zegoen geldirik zutik, musikaren erritmo belaxkari jaramonik egin gabe, eta barraren kontra bospasei neska, goizeko turnoan lan egiteko edo etorriak, ari omen ziren aldakei eraginez, elkarren artean mintzatuz, profesionaltasun handiz dantzan. Haietako bat eskuetako azazkal luzeak pintatzen ari omen zen, gizaseme lodikote batek igurtzi dorpeak ematen zizkion bitartean.
‎Inoiz izutu ere egin omen zuen. Antzezlan batetik ihes egindako aktore bat omen zirudien, beste garai edo lekuren batekoa, galtzaile paperean ia beti, Monikak ez daki seguru zergatik, gailurrari beldurra ziolako beharbada, edo porrotak, amildegiak edo gauzen ifrentzu eta alde ilunak halako tira berezi bat eragiten ziolako agian.
‎Ohe deseginaren gainean, ukitzeak ere erreparoa ematen duen prendaren bat edo beste ikus zitekeen. Ukendu eta igurzkariz betetako mahai bat omen zegoen hormako ispiluaren kontra, eta zetazko bata arin bat ere bai aulki burua estaliz.
‎Argi zegoan kontu hori ahotik ahora zebilela departamenduan. " Baina Pokemoneko pertsonaia berri bat omen haiz: zengozkigutón...".
‎patologia bat omen da mendetan
2004
‎Ura lurruntzean, gatza bertan geratzen da. Geologian diapiro deitzen zaion prozesu honek, milioika urte ditu eta bere jatorria, Ebro ibarrean zegoen itsaso batean omen dago.
‎Gerra hotzaren amaierak ez ditu espioitza sareak desagerrarazi, hala ere. Espainiako CNIk base bat omen du Gasteizen eta azpiordezkaritzak Donostian, Iruñean eta Bilbon. Ertzaintza sortu zuen nukleoa Eusko Jaurlaritzaren antzinako zerbitzu sekretuetan jardun zutenen ondorengoak omen ziren.
‎Ez, ordea, proposamenaren puntuetan oinarriturik, hasieran bezala, baizik eta zerbait orokorragoa, subjektiboagoa eta, batez ere, neurgaitzagoa den Batasunaren jarreran oinarriturik. Bitxia egiten da, egia esan, alderdi politikoak proposamen baten atzean omen dagoen zintzotasun maila neurtzen ibiltzea, baina Batasunaren kasuan, agerian geratu bide da bere zintzotasun falta.
‎Bost urteko mutiko bat eta neska txiki bat omen dira.
‎indarrez gure herriko kaleetatik bota gaituzte, inolako azalpenik gabe. Gaurkoan ere, herriko alkateagatik galdetuta, bilera oso garrantzitsu batean omen zegoen eta haren bila joan garenean, antza udaletxean ere ez zegoela. Jatorra herriko alkatea, bere erantzunkizunei muzin egin eta gazteon eskaera eta aldarrikapenei entzungor, indar armatuak bidaltzen ditu bere lan zikinak egitera", kritikatu dute gazteek.
‎Hizkuntza bat, beraz," hitz lerrokada" bat omen da: hauxe uste dute oraindik ere euskaldun batzuk eta" euzko zale" guziek.
‎Aurreko eserlekuetan SDko bi agente zeuden, Müller bera eta Rudolf izeneko tipo flakosta bat, gidari zebilena. Rue des Archiveseko helbide baterantz omen zihoazen.
‎Udal Liburutegiko sotoko liburuaren aurkezpenean hizlarietako bat atzeratuta zebilen –Bilboko filologo bat omen zen, egilearen laguna–, eta kazetari eta entzule guztiak aspertzen hasita zeuden.
‎–Laborategi bat omen zen. Ez dakit gehiago.
‎Behin batean Schuss eta Coca Colarekin ipuin bat asmatu zuen, nik zazpi zortzi urte nituela: Coca Cola neskatxa bat omen zen, beltza baino beltzagoa, Afrikako oihanetan bizi zena. Schuss, berriz, mutil alemaniar ile hori bat zen, medikuntza bukatu berria zuena eta hegazkin istripu bat izan zuena inguru haietan.
‎–Emakume guztiek mantis religiosa bat omen dute inkontzientean, je je... –erantzun zuen aitak.
‎—Lehenbailehen, aste honetan bertan —esan zion Bizkarrokerrek— Ibili nauk herrian entzunka, eta faxista guztiak kanpora joatekoak direla jakin diat. Ospakizunen bat omen zeukatek Burgosen. Nolanahi ere, zuek erne egon, seinalea zaindu.
‎" Hango eszena tipiko bat omen da."
2005
‎Botika berri honek isurketa edo eiakulazioa kontrolatzen laguntzen omen du, eta bere eraginez koitoaren iraupena hiru lau aldiz luzatzeko aukera ematen omen dio gizonari. Eta horrek mesede izugarria egingo die, zalantzarik gabe, isurketa goiztiarrak jotako gizonezkoei lautik bat omen dira, azken inkesten arabera.
‎Aitak liburutegi handi bat omen zeukan. Behin bertako zenbait liburu erre behar izan zenituzten.
‎Erdi jakintsun baten omen du ustea Eskuarak erdaratik duela bastea, Gaixoa! iduri dik horrek erraitea, Arranoa dugula pikaren umea!!!
‎Liluratuta bezala entzun du. Beraren osatze prozesuaz arduratzen den mediku taldeko kide bat omen da. Azken aldiz konektatu zenean datu guztiak ez ei zituzten ondo jaso, telefono loturan akatsen bat egon ei zelako, eta berriro konektatzea gura dute, burmuinen sendatzea bide onetik doala ziurtatzeko.
‎Bertzia, gurea, larriago. Bala bat emen dik soinean.
‎Beldurra apo handi bat omen da. Gure baitan lo dagoen apotzarra.
‎Hura da haren itsasoa, eta hau da haren herria, Nemesioren matxeteak egin zuen lanik: katekesiko arduraduna etorri zitzaion ate joka don Serapiori, zainak ikaran, karabineroek eskatu ziotela apeza bilatzeko, bafore bat omen zetorren arribadan hildako batekin, komandantziakoei irratiz jakinarazi zietenez.
2006
‎00:00:31: 14CLAUDE [01.12.55] Bai, gutxi fidatu! Berez, harkaitzhau kobra bat omen da, jainkoen buru gainean dagoena: jainko guztien erregearen, Amonen, buru gainean dago.Kristo aurreko hamabosgarren mendean egiptoarrak iritsi etaoru arteko erreinu nubiarra deuseztatu zutenean, ikusi omenzuten mendian suge bat zutik, buru gainean egiptoar erregeenkoroa zuela. Hala, inguru hau sakratu izendatu zuten, hemenbizi zelakoan beren dinastiako jainkoa.NICOLASAmon jainkoaren egoitza.OUT:
‎ni naiz Euskal Herriko organista ateo bakarra. Beste bat omen dago Seguran agnostikoa dena. Meza, funtsean, antzerki obra txiki bat da; atalak dauzka:
‎Ortega-rengana itzuliz, aipatuko dugun bigarren momentua España invertebrada (1922), Bigarren Parteko 6 kapitulura mugatuko da(" La ausencia de los" mejores""), Espainiako historiaren" saio saio bat" bere esanean. Konstatazio batetik hasten da, eta konstatazio soila ja esplikazio bat omen da. Erkatzen baditugu Espainia eta Frantzia edo Ingalaterra, ikusten dugu, historia egiaz –jarraikorki– egin duten herriok, gutxiengo bidatzaile bat zutenak izan direla(" con la fértil pululación de personalidades sobre el escenario de aquellas naciones"; ostera," mírese por donde plazca el hecho español de hoy, de ayer o de anteayer, siempre sorprenderá la anómala ausencia de una minoría suficiente.
‎Orain 81 urteko emakume nekaezina da: bizpahiru GKEtan lan egiten du, margolari hasiberriei laguntzen die... eta modeloa den maitale beltz batekin omen dabil. Ez dakit nola jakin duen azken datu hori nire lankideak...
‎Kostako herri batekoa omen zen Hankapalo. Bizkaiko kostakoa, zehatzago esanda.
‎Orain beste sorbalda bat omen dauka, Londresen zehatz esateko. Bi aste behar izan zituen sorry ka hemendik ihes egin eta hara itzultzeko.
‎–Beheko ibaian aurrera errota bat omen zagok –artatsu begiratu zidan– Carvallok ondo ezagutzen dik ingurua, zain izango ditiagu.
‎The Language Revolution (2004) izeneko liburuan David Crystalek aipatzen du, eta Eslovakiar Errepublikako esaera bat omen da: " Ikasten duzun hizkuntza berri bakoitzarekin, arima berri bat eskuratzen duzu".
‎Atzo semea ez zitzaion etxera etorri, gau osoa eman du mobilari begira, zisko eginda dago, haginak gaizki, bizkarra gaizki, buruko minarentzat hiru pastilla mota hartzen ari da. Bere auzoko tipo batekin omen dabil orain, baina nirekin jelosi antza jokatzen du beti: Non zeunden, Mixa, bakarrik utzi nauzu, ez dizut barkatuko...
‎edertu da bitan bat omen ginen hura
2007
‎Aldatuzale kroniko bat omen zara.
‎Superman-en gisako bizitza bikoitza du, Gasteiz eta Eibarren (Gipuzkoa) artean, rokodromoa eta harkaitzaren artean. Entrenatzen ikusi dugunoi hegan doala iruditu zaigu, baina ezin liteke Superman izan; bertigo pixka bat omen dauka.
‎Halaz ere, hipertentsioa nozitzeko arrisku faktore nagusietako bat omen da adina, ezta?
‎Benasquen, Aragoiko Pirinioetako mendi garaien artean, zientzia zentro berezi bat dago. Pedro Pascual izena du, zentroaren sortzaileetako baten omenez (tamalez, duela gutxi hil zen), eta haren asmoari eusten dio: arlo desberdinetako zientzialariak biltzea era guztiz informalean eta irekian, batzuk bestearen lanaren berri izateko aukera emateko eta ideia berrien sorrera sustatzeko.
‎Ikerketa horretan ere garezurrak izan dituzte aztergai. Errumaniako koba batean aurkitutako garezur bat (duela berrogei bat mila urtekoa) gaur egungo gizakiarenarekin alderatu dute; eta garezurra funtsean gizaki moderno batena omen da, baina Neanderthalgo gizakiarenak izan litezkeen hainbat ezaugarri omen ditu.
‎Handik hamar egunera bere txabolatxoan hilda topatu zuten inka gizajoa. Eskutan soka bat omen zuen; korapilorik gabeko soka bat.
‎Picnica prestatu eta berak ezagutzen duen mendixka eder baten magalean jan dezakete. Erreka bat omen dago inguruetan, sargoria freskatzeko. Lauretarako bueltan izango dira, eta senar emazteak ilundu baino lehen ailegatu daitezke hirira.
‎Le Corbusier edertasun kontuetan nahastu samar ote zegoen argitzeak ez luke berez axolarik; baina pentsamendu eskola sortu zuen. ... Parisetik buelta bat egitea esperientzia arkitektoniko bizigarrienetako bat omen da. Bulebar handietan nolabaiteko ordena, handitasuna eta armonia suma daiteke.
‎Merkatu globalaren garaian, ordea, kulturaren eginkizuna beste bat omen da.Gaur, antza, ez da behar kultura nazional sendorik inongo mugak eta inongoboterea babesteko eta zuritzeko. Eta goi kulturak behe kulturaren mozkinak bereegiteko gose asegaitza du.
‎Gaur, berriz, gizarteratze prozesuasko jaso eta kudeatu behar dugu, eta gainera bizitzan zehar behin eta berriro eginbehar dugu. Lehengo kultura hori osotasun bat omen zen, oraingo kultura puzkak, apurrak eta zatiak dira; ondorioz, ez dago naturaltasun bakarra, egoeran egoerakoabaizik. Izateko modua egokitu behar dugu.
‎Oin oharrak jakinarazten digu azken esaldi hori F. Mistral en bariazio bat omen dela: «S, il tient sa langue, il tient la clef qui, de ses chaines, le délivre».
‎1498an zapaldu zuten lehen aldiz europarrek Guayana Frantsesa. Lehen, Kristobal Kolonek Parien Lurra izena eman zion, bertan bizi ziren etnietako baten omenez. Gaur egun, politikoki itsasoz bestaldeko sail bat den arren, lurraldean kulturen nahasketa bat bizi da, mendeetan zehar jasan dituen etengabeko kolonizazioen ondorioz.
‎Izugarrizko tokea daukat. Herri kiroletako modalitate bat omen da, bazenekien. Golf herrikoi koxkero halako bat.
‎–Iloba bat omen zuen, baina gerra hasi berritan desagertu zen. Errekete joana, ziurrena.
‎Hell Angels edo Motor Machine biker gangetako batek omen du Rage Underground saltokiko jabea bi tiroz garbitu.
‎Arñot ttipia, bere hamar urterekin, errumes edo erromanixel tropa hartako haur gehiena zen, bost anai zituelarik, bi emazte eta lau gizonezkoez osatutako familia hartan. Famak zionaz, haur ebatsi bat omen zen, denek baitakigu buhame kasta horrek ez duela gaiztakeriaz besterik egiten, bainan fama zen bakarrik, zeren eta nehor ez baitzen egundaino menturatu horren segurtatzeko galderarik egitera. Bere anaiek ez bezala, begiak urdin arinak zituen, ileak espaldetarat arte luze, horail aire batez beltzaranekin nahastuak, larrua aldiz iguzkiak erretako kolorea hartua zuela.
2008
‎burbuila handi bat omen.
‎Egia da, Mali desberdina da, bero handiagoa, musika, giroa? hemendik hurbil kontzertua dagoela esan digute, soularen eta reggaearen arteko nahasteren bat omen. Ez alferrik, jazzaren sustraietara etorri gara, Martin Scorsesek Mississippitik Malira dokumental ederrean adierazi legez.
‎1840an Europako liburu bildumazale garrantzitsuenek konde baten liburutegi txiki baina arras interesgarriaren enkantearen berri izan zuten, postaz, salgai jarriko ziren 52 liburukien katalogo bat beren etxeetan jaso ondoren. Fortsas kondeak munduan ale bakarra zuten liburu katalogatu gabekoen bilduma bat omen zeukan, eta horrek oso interesgarria egiten zuen enkantea. Azkenean dena iruzurra zen, enkante egunean bertan jakin zenez, liburuzale batek antolatu txantxa handi bat; baina, ironikoki, gaur egun gezurrezko 132 katalogo horiek beraiek bihurtu dira bildumazaleen helburu preziatu.
‎Mirakolatzako bidebanatzera iritsitakoan, eskuinera egin eta pinudiaren konpainian jarraituko dugu suabe suabe harik eta 1880ko data daraman harrizko gurutze baten aurretik igaro arte. Paraje horretan harri hura altxatu omen zen aspaldi, lapurreta baten ondorioz azken hatsa eman zuen kontrabandista baten omenez.
‎Tren ya en Pedroche jartzen zuen (Pedrochen trena ja, alegia). Herri bat omen da Pedroche, baina neurekiko pentsatzen aritu naiz, «zein herri ote da Pedroche hori!». Geurean, garai batean, iskanbila ugari izan genituen Leitzarango autobidearekin, eta orain ere AHTarekin bueltaka gabiltza.
‎Esaterako, forma aldetik: gaur bertan bilera bat omen dugu. Omen diot beste bide batetik jakin dugulako biltzera gonbidatu gaituztela.
‎Lagun bati" ikara esentziala" (essential tremor, jakintzaren dialektoan) diagnostikatu diote. Kausa edo arrazoi jakinik gabeko ikara edo dardara bat omen da hori. Eta poesiara edo filosofiara jo ohi dugu hitzezko argi bila, konturatu gabe zenbaterainokoa izan litekeen diagnostikoen egokitasuna eta prospektuetako dotorezia.
‎Sendatzaile psikosomatiko batzuen arabera, aurreneko gaixotasuna, jatorrizkoa, beste guztien oina eta zuztarra, seriotasuna da. Gure gaitzek txiste kosmiko izugarri (izutzeko) bat omen dute berekin, eta txiste hori zein den jakiteak sendabidean jartzen omen gaitu. Ez dakit zer esan; dakidana da hildakoaren edo hiletsiaren seriotasuna ez dela aise gaindi daitekeena.
‎Gu, gaizki portatzen ginelarik, gela beltzean edo paretari begira edukitzen gintuzten bezala, orain umeak eskolan al rincón de pensar bidaltzen omen dituzte, pentsatzeko txokora, egindako oker edo gaiztakerien kontzientzia har dezaten, nonbait. Jolasik eta jostailurik gabeko toki lehor bat omen da hura, eta han edukitzen dituzte ume zigortuak bakarturik eta pentsatzen. Eta nere galdera da:
‎[Krisia IV.] Eta krisia" aukera" bat omen da hazteko eta garatzeko. Hala uste dute bankuek (ekonomikoki) eta orobat gizabanakoek (pertsonalki).
‎Gorputza eta arima, forma eta funtsa, hitza eta hotsa, bizitzea eta hiltzea, estiloa eta zer esana, alde bat eta bestea... Arrazoiaren drametako bat da gauza bera eta biak bat omen diren horiek, gauza bat eta bera direla deklaratzerakoan ere, banaka aitatu beharra eta deus ikustekorik ez balute bezala atera beharra. Arrazoiaren drama.
‎Ez dakigu China Center of Adoption Affairs izeneko erakundeak esandakoa besterik, Fengdu hiriko umezurtz etxera eraman zutela Enara, 2005eko urtarrilaren 28an, eta, euren kalkuluen arabera, astebete lehenago jaio zela. Jertse koloredun bat omen zeraman jantzita eta eraikitzen ari diren presaren inguruetan aurkitu omen zuten. Feng Fu Han izena jarri zioten jaioberriari:
‎Beste aldetik, ezin da albo batean utzi ikasleek Bolognako prozesuaren aurka bultzatutako jarrera. Prozesu horren helburu bat omen da ikasleak irakaskuntzaren protagonista bihurtzea, orain arte izan duten hartzaile hutsaren papera alboratuz. Baina nola plantea daiteke ikasleen protagonismoa beraiek egindako kritikak eta kezkak ez badira kontuan hartzen?
2009
‎Aipatu multzo bakoitza planetako eremu batean omen dago berezitua. Asiako" tigreek" lurrak batik bat Afrikan eta Latinoamerikan hartzen dituzte.
‎Huasaia, Euterpe oleracea, Amazoniako palmondo bat da. Izen zientifikoko Euterpe, arteetako bederatzi musetako baten omenezkoa da, musikaren alosiarena hain zuzen.
‎Bai se esin illik oten dires orre (k) sorgiñek. Ta baten emen abade batek, edurre amen Yataben ta or Goierrin, etze batera yon giñen gauen, ta an on giñen lagunek, ama ta neu ta sean ta... etor san abade, abisa san, ta i txusen beran erresuk eta gustik, eta olau baten diñost: Erdu ona, aitxu, an ixera suri.
‎San Lorentzotan gu yoten gintzesan ba osabe ta ixeko, Billebason euki gendusen, or barrion euki gendusen, eta ara beskaritten ta olan bai. Eta gero beste bat emen, Ataunen bere euki gendusen osabe ta ixeko ta, ta orra beskaritten. Ta orrek inbiteduk, gero Andra Maritten gurera."
‎Musika mediterraniarra esploratu du berriz artistak lan berrian.Disko hura grabatu zuenean, ia ez zekien italieraz hitz egiten, baina Tu vuo fa l' americano klasikoa abestu zuen Renato Carosone kantari handiarekin. Hark 50eko hamarkadan Napoliko tradizioa beste erritmo batzuekin nahasten jakin zuen eta musikan umorea sartu zuen artista handi baten omenez hartu zuen bere abizena. Tonino Carotonek berez ekin dio bide horri, Burgosen jaio eta Iruñean hazi zen musikari honek euskal rock erradikala indarrean zegoenean Kojon Prieto y los Huajalotes taldearekin harremana izan ondoren.
‎Zoragarria da, esan du. Zakil txiki bat omen du baina bere eguneroko bizitzan ez omen dauka inolako eraginik. Orain arte ez dut horri buruz hitz egin, niretzat ez baita ezer garrantzitsua.
‎berdinak. (Azkenean, hizkuntza denak bat omen diren legez, jada Erdi Aroan komunki pentsatu izan dena, Chomskyren zain egon gabe?, mito denak ere, gizadiaren unibertso sinbolikoa, bat ote?). Mitoan, unibertso sinbolikoan, errealitate zati ezberdinak bateratu egiten dira.
‎Harroxko kontrajartzen ditu Voltaire filosofoak,, autore ezagun? batengandik omen duen formula sonatu batean, ezjakinentzako Jainkoa eta jakintsuentzako Jainkoa: –un catéchiste annonce Dieu aux enfants, et Newton le démontre aux sages?.
‎Denda horietako ugazaba batek erran zion berak Byrne ikusi zuela oldartua izan zen egunean eta emaztekiari segika gizonezko beltz bat omen zihoan, handia, lodia eta soingaineko luze batekin.
‎Kontu handiz ibiliak ziren. Baina emakumeek seigarren zentzumen bat omen dute kontu horietarako. Aski izanen zuen arropei lurrin arrotz bat hartzea, edo umore aldaketa bati antzematea.
‎Bere kontura lan egiten zuen ordea. Ordenagailu eramangarria, sakelakoa eta auto on bat omen zen beharrezko zuen guztia. Hura zen bere benetako bulegoa.
‎ASTIGARRETA.. Garin, dar Jose Mari indianoa emen izan degu lengo astean bere sendiarekin. Bere aur bat emen bataiatu dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 413 (2,72)
baten 36 (0,24)
batean 34 (0,22)
batena 17 (0,11)
batekin 13 (0,09)
batetik 5 (0,03)
batera 4 (0,03)
batek 3 (0,02)
batekoa 2 (0,01)
batekoak 2 (0,01)
baten aurrean 2 (0,01)
baterantz 2 (0,01)
bati 2 (0,01)
BAT 1 (0,01)
baten atzean 1 (0,01)
baten atzetik 1 (0,01)
baten gainean 1 (0,01)
baten inguruan 1 (0,01)
baten pare 1 (0,01)
batenak 1 (0,01)
batengan 1 (0,01)
batengandik 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
batentzat 1 (0,01)
baterako 1 (0,01)
batetan 1 (0,01)
batez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia