Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2001
‎Seilu eta guzti. Tarteka, gauez gehienbat, libururen batekin ohera sartzen nintzenean, isilik nire zain zegoen eskutitza hartu eta botatzeko gogoa sartzen zitzaidan. Bera ere ni bezala sufritzera irits zedin.
2002
‎Mutilen logelara joan zen. Julen eta Haritz zeuden han, bat ohean, bestea lurrean, koltxoneta baten gainean. Pertsianak igo zituen, zarata ateraz, eta leihoa zabaldu zuen.
‎Sergiok ez zion erantzun. Eta orduan, bat batean ohean esertzen zelarik, esan egin zion Sergiori:
2004
‎Josebak izarak gainetik kendu eta beso nagi batez oheko beste aldea aztertu zuen: bakarrik zegoen.
2005
‎Bat batean ohean datzanaren eskua altxatu da, eta unean bertan lurrera jausi da tresnaren bat zirujauetariko baten eskutik, isiltasun guztia apurtuz. Bihotza gelditzen sentitu dute laurek segundo batez.
‎Haietariko batek, Ari chanek, ez zuen ezer esan; aspertuta ei zegoen gaijin ak harrapatu eta hoteletan bukatzeaz eta bere lagun inozoei barre egiten zien. Ez zen polit hutsa, hango politena izanagatik, mutil bat ohera eramateko ez zuen alkoholik behar eta oso ondo ateratzen zitzaion logura aurpegia une egokian: " Logura zara?"" Bai, atseden apur bat hartzeak axola ez badizu..."" Etxera eramatea nahi duzu"" Ez da beharrezkoa, ordu batzuetarako baino ez da, har dezakegu gela bat hemen inguruan".
‎–Bai, hori oso polita da, baina nik zerbait behar dut, egunen batean ohetik jaiki eta dena bukatu ez dela jakiteko... Ume bat ez bada etxe bat gutxienez, baina gurea den zerbait; hain zaila al da ulertzen?
‎Eta hori da ezkontzeko soinekoa. Eta oso handia izaten da soineko hori, eta gehiago da manta bat ohe handi batekoa soinekoa baino. Gero andre txiki bat etortzen da izeko Rosaren etxera, soinekoa probatzera.
‎Ez duzu beste egun baterako utzi behar! Bihar Urte Zaharreko festan apur bat pasatu zinela esan eta egun pare batean ohean geratu, tripako mina pasatu arte. Ai, berriz ari naiz larritzen...
‎Gu agurtu eta sukaldean sartu zen. Norbaitek kontatu zidan bere ahizpa, Miriam, gau ero baten ondoren ohe ezezagun batean esnatu zela, bi aldeetan mutil bana zeukala. Izugarrizko sustoa hartu omen zuen.
2006
‎–Borroka ederra izan duk itsasoarekin, motel –esan zion kapitainak itsasontziko gela bateko ohearen gainean esnatu zenean.
‎Ageda martiriak bertutea gorde nahi zuen eta enperadoreak ez behin baizik birritan hil behar izan zuen, Agedak bere oheari uko egin zionean. Eta hantxe ni, maritxu zitala, halako egunez gizon bat ohera sartzen ez nuelako suizidioaren pentsamenduarekin. Gustu txarrekoa iruditu zitzaidan.
2007
‎Dei urgente bat egin behar dut... , esan diozu bat batean ohe gainean etzanda dagoen emakume beltzaranari, eta komunera sartu zara mugikorra eskuetan?. Amaia...
2008
‎Handik pixka batera ohean etzanda zeuden biak, besarkaturik; gizona gora so, andrea alboko hormara, esku bateko atzamarrak Barbosaren bularreko ile ugariekin olgetan. Balkoiko alanbreak gogoko zituen uso beltz gaixoaren urruma monotonoa aditu zen.
‎Egia da heriotza aipatu zuela, baina modu jostagarrian egin zuen betiere. Kolpetik hiltzea ez zitzaiola axola esan zuen esate baterako, baina emakume eder batekin ohean sartu eta ezer ez sentitzea, hori ez ziola bere buruari sekula barkatuko. –Norberak aukeratzen du adinaren kontra borroka egiteko gudu zelai bat.
2009
‎Ezker paretari jarraituz ohea zegoen eta beste aldean mahai bat hiru aulkirekin; aurrean leihoa. Marcel Marceau ren azken saioaldia Broadway n oroituz poster bat zegoen eskegita mahai aldeko paretan eta Euskal Herriko mapa bat ohe parean, non Joseba etzan zen. Kontrako oinaz orpotik bulkatuz atera zituen zapatak.
‎Alfonbra magikoa zeukan eta otsoaren ulua entzuten zuen laino guztien azpitik. Ozeanoa zeharkatu eta beste gizon batekin ohean zegoen loti ederra esnatu zuen. Biak sartu ziren elkarrekin altxorren kobazulo magikora eta elkarri eman zioten muxu, begiak itxita, ametsetako erreinuaren errege erreginak.
‎marka asko uzten dituelako, eta dena aldatzen duelako igarotzen den lekuan. Imajinatu hogeita lau urteko mutiko bat ohetik jaikitzen eta musika pizten eta bezperako arropen gainean uzten lotarako erabilitako nikia eta galtzontziloak eta zigarro bat erretzen balkoian eta zigarrokina balkoitik behera eta kafe mantxa sukaldeko mahaian. Eta argi bat piztuta utzi du komunean eta ateari danba eta karpeta besapean eta motorra martxan eta egun on!
‎–Ez! , protestatu zuen Adak, mugimendu automatiko batean ohean esertzen zela.
‎Badago egunetik egunera neure barruan haziz doan beldur bat. Egun batean ohetik jaiki, leiho honetara hurbildu, eta ezer ikusteko gai ez izatea. Betaurrekoak jantzita ere ezer ez ikustea.
‎Apeza isildu zelarik, Katalinak agindu bat eman eta bi jauregi mutilen artean agondu zuten Frantziako errege. Paper bat ohe gainean zuen, parean.
‎–Ez! –protestatu zuen Adak, mugimendu automatiko batean ohean esertzen zela.
2010
‎–Ez al da isilduko ume madarikatu hau!!! , oihukatu nuen gau baten ohetik, gehiago eutsi ezinda.
2011
‎Eta, handik harat, edozein ur hots handik zeharo aztoratzen zuelarik, euri jasa batenak edo turrusta jariotsu batenak?, hamar urte egin zituen horrela, harik eta egun batean ohean hilik aurkitu zuten arte, bihotzekoak jota.
‎Ahots hura ez zela parte onekoa erabaki nuen eta nire neska arriskuan egon zitekeela. Gizaseme horrekin jarraitzen bazuen izan zitzakeen kalapitak zenbatzen ere aritu nintzen barraren kontra bosgarren garagardoa edaten nuen bitartean, baina alkoholak tarteka ematen duen argitasunari esker ikusi nuen emakume bat ez dela ahots batekin ohean sartzen, gauza neurgarriagoak behar dituela eta, neurtzen hasita, ez nuela beharbada behar adina neurtzen.
‎Nire lehen andregaiarengandik banandu berria, neure etxea atontzen ari nintzen Joseba Jaka literatura bekaren berri jaso nuenean. Gutun luze bat bidali nien epaimahaikoei, idatzi nahi nuen eleberriaren lagina behar bezala taxutu ahal izateko luzapen txiki bat behar nuela adierazteko eta, epaileen bihotzak bigunduko nituen itxaropenarekin, neskarekin gertatua kontatu nien, lanetik ordua baino lehen itzuli nintzen batean ohean bi lagunekin aurkitu bainuen.
‎Bospasei silabako hormona batzuen baitan ipintzen dute gure zoria. Horretan bat datoz zientzialari guztiak, baina ikusi nahi nituzke etxera joan eta emaztea edo senarra adiskideren batekin ohean harrapatuko balute, ea zientziak zertan laguntzen dien.
‎Amaren oroimenak haurra nintzela gelara larunbat eta igande goizetan iristen zen tostada usaina ekarri dit, hamaikak aldera izaten zen, eta orduan jaikitzen nintzen ni gosaltzera. Beti kostatu izan zait apur bat ohetik ateratzea, behin komunean sartuta ordea ez zitzaidan bertara itzultzeko geroago garatu nuen behar eutsiezina sortzen. Bata urdina jantzita esertzen nintzen amaren ondoan, anaiak kaleko atea nola ixten zuen entzuteko garaiz, asteburuak planez eta lagunez gainezka izaten zituenez; sukaldeko mahaian platerkada bete tostada, gurina eta etxeko marmelada zain izaten nituen.
‎Armentiak aulki bat ohera hurbildu eta eseri egin zen.
2012
‎Irudiak ditu buruan, bata bestearen atzetik pasatzen zaizkion irudiak, gelditu ezinik: Josu autoan euri zaparradaren pean, haren emaztea odoletan errepidearen ertzean zain eta negarrez, ume bat ohetik jaikitzen eta gelatik irteten bere aitari deika, gela ilun bat, korridore ilun bat, koadro baten markoa, alfonbra baten ertza, Josuren zakil tentea pijamaren azpian, gizon bat atzetik segika, gizon baten eskua sorbaldan, kale iluna, oihu bat, beste oihu bat, panpina baten begirada gela ilunean, tximista panpinaren begiak argitzen, tximistaren isla ispiluko gelan, eta ama, ama, ama oihua, i...
‎Etzan eta minutu batera ohetik altxatu behar izan du Rikardok botaka egitera. Alaznek lagundu dio.
‎Maleta bat ohe gainean zabalik. Ez daitezen iritsi joaten naizen bitartean.
‎Pentsatzea ere han nengoela, poliki poliki atea zabaltzen, eta ametsetan ere ez zitzaizkiola otuko agureari nire asmo eta pentsamendu sekretuak! Barre txiki bat egin nuen ideia hura bururatu zitzaidanean; eta baliteke agureak entzun izana, zeren bat batean ohean mugitu baitzen, aztoratuta bezala. Atzera egin nuela pentsatuko duzue agian, baina ez nuen halakorik egin.
2013
‎Gure bizitzak formalizatzen hasi zirenean, lehenengo sosak irabazten eta errutina bat edukitzen hasi ginenean, eta bide batez ohean biluzik amesten emateko orduak ere murrizten hasi zitzaizkigunean, orduan hasi zen gure erlazioa ere beste modu batekoa izaten. Eta lehenengo aldiz zure kuadrillakoen aurrean lepoan muxu bat eman zenidanean jakin nuen gure erlazio berezia hain berezia ez zela, baina ofizialki publikoa izatera iritsi zela.
‎Sexu jokoak amaitu zirenean, Katia Vernikoba arropak janzten hasi zen, ispilu handi baten ondoan zegoen bionbo baten atzean. Rasputinek, oharturik vodka botila erori eta hustu egin zela, ziztu batean ohetik zutitu, edarien altzariraino inguratu eta beste botila bat ireki zuen. Tragoa eman eta berriz joan zen ohera.
‎Gelditu gabe, inor agurtu gabe, Kommissariov jeneralak aurrera jarraitu zuen, logelaraino. Bertan zegoen Rasputin, emakume batekin ohean sartuta.
‎Banekien Perek ez zidala sinetsia. Pentsaezina zen Migel Oibarkoaren gisako konkil oker bat erregina baten ohean. Alacantarraren temari eta mintzatu beharrari nion beldurra.
‎–Ez da aitoren seme batendako ohea, arranguratu zitzaidan?. Frantziskotar batek ere ez luke onartuko bere gelan.
‎Kaleko protestak ageri ziren telebistan, gazteak polizien kontra edo alderantziz, ke poteak, anbulantziak. Irudi horiek amaitu eta ospitale bat agertu zen, gizon bat ohe batean etzanda, bendaz estalita kopetaraino. Momentu hartan, kamarero zaharrago bat sartu zen jangelan eta, oso tonu txarrean, telebistari begira zeudenei errieta egin zien, arabieraz.
2014
‎–Bueno, esnatu ondoren nagikerian ibili naiz pixka batean ohean, badakizu?
‎Idazle askoren biografian topatu ahal den xehetasuna da: txikitan literaturarekiko zaletasuna garatu zutela eritasun larriren batek ohera lotu eta irakurri eta irakurri aritu zirelako, luze, sendatu arte. Orduz geroztik, batek baino gehiagok kontatzen duen bezala, letraz gaixotu ziren,, letrazauritu?
‎–Zer ordu da? , esan nuen, bat batean ohean eserita?. Ez al genuen talasoterapiara joan behar?
‎–Munduko guapoena izanda ere. Ni ez nintzateke sekula ezezagun batekin ohera joango.
‎Pauso hots geldoak entzun zituen gelako moketan. Horien ondotik, gorputz bat ohe gainean botatzean sortzen den hotsa. Bezeroa atseden bila joana zen ohera.
‎Ez ditu egunero hartzen; kontzientzia ate joka duenetan bakarrik. Dena den, beti du kaxaren bat ohe ondoko mesanotxean.
‎–Lasaitu, nahi duzun guztiaz hitz eginen dugu, jendarmeak aulki bat ohera hurbildu eta eseri egin zen. Eskua seinalatu zion?.
‎Malenek, Aldatu mundatza etxeko kartoizko kaxa handi bat ohe gainean zabaldu eta, nire gelako errezelak kentzen hasiko naiz!, esan dizu, ilusio ahotsez.
2015
‎Gizon lodikote burusoil bat ikusi nahi izan du gela batetik irten ezinik atea zabaltzeko ahaleginetan, beso iletsuekin atearen heldulekuari gora eta behera eraginez, baina orduan bere burua ikusi du, hoteleko gela batean ohe gainean etzanda, suteak eragindako bero izugarriak beranduegi esnatuta, ohetik jaikitzeko ahaleginak egiten, besoetan eta hanketan indarrik gabe. Gelako atetik sua hedatzen ikusi du, eta leihoko gortinak ere sugarrek hartuta daudela ohartu da.
‎Begiak ixteke, jauzi azkar batez ohean agondu da Sylvie, ondoan daukan Gerarden loa asaldatzeko zarata zipitzik egin gabe. Ohearen ertzean eseri da, pareta zurian soa galduta.
‎Emakume bat ohean etzanda bermut botilaren muturretik edaten ikustea eskandalosoa da. Oraindik ere.
‎Atsegina zen pentsatzea denek alde egin eta emaztea eta biak bakarrik zeudela. Bizi guztiaren oinarria ez zen emakume batekin ohera joatea, pentsatu zuen, Scott eta Balzacengana itzuliz, nobela ingelesera eta nobela frantsesera.
‎gosari bat ohean
‎Hurrengo astean, desagertu egin zen. Papertxo bat aurkitu zuten goiz batean ohe gainean, Moskura zihoala zioena. Aran doktoreak ez zuen irakurri beharrik izan mezua jakiteko.
‎Zelan izan ote zitekeen, goizaldeko hiru eta erdiak izan, eta eguna hain argituta egotea? Bat batean ohean jesarri zen, katapulta batek bultzatuta bezala, bulkadarekin alboko lanparatxoa lurrera boteaz. Goizaldeko hiru eta erdiak ez, arratsaldeko hiru eta erdiak ziren.
2016
‎«Bai; zer du, ba?», itaundu nizun jakinguraz. «Lehengo egunsenti batean ohean lo seko nengoela, zarata ikaragarri bat entzun eta, hurbildu nintzenean, lurrean zegoen, apaletik erorita. Ez nintzen ukitzen ausartu ere egin, badaezpada.
‎–A! Jakin behar zenuke literatura eta artea tarteka alde batera uzten, erantzun dit beregan oso ohikoa ez den aginte tonua erabiliz, eta bultzada batekin ohean etzanarazi nau. Geroztik ez dut ez pentsatzeko ez ezer esateko astirik izan, nahikoa nuen bere erasoei gizonkiro eutsi eta barealdietan arnasa hartzearekin?.
‎Romain Garyren Berri onak Kilimanjaron ipuinaren remake zuzenegi bat idazten hasi nintzen lehen egunetan. Argitaletxe batean euskara zuzentzen lan egiten duen emakume baten oheko gorabeherak kontatuz abiatu nuen kontakizuna. Euskara zuzenarekin duen obsesioa hain da handia, non maitale batekin ohean txortan ari denean hutsegite gramatikal txikiena aski duen libidoa blokeatuta geratzeko.
‎Argitaletxe batean euskara zuzentzen lan egiten duen emakume baten oheko gorabeherak kontatuz abiatu nuen kontakizuna. Euskara zuzenarekin duen obsesioa hain da handia, non maitale batekin ohean txortan ari denean hutsegite gramatikal txikiena aski duen libidoa blokeatuta geratzeko. Berarekin ohean sartzen direnek badakite sentiberatasun horren berri, eta saiatzen dira bisitak aldez aurretik prestatzen.
‎Hori berari harrigarria suertatu omen zitzaion. Berak ez omen zuen inolako lilurarik sentitu, baina emaztearen beste adiskide batek ohean ere horrela mugi zitekeela pentsatze hutsak zirrara eragiten ziola aitortu omen zuen ahots goraz, hain ahots goraz non bafle baten ondoan egonik ere esaldia oso garbi entzun baitzen, eta beren artean gehienek barre urduri bat egin omen zuten, barre konplize bat. Alde horretatik ulertzen duela esan du nire emazteak jasan duen itsumen moduko hori, berak partekatzen ez badu ere, harrigarria egiten baitzaio nola, ni bezalako gizon bat etxean edukita, erdia balio ez dutenen atzetik dabilen auzoan.
‎Gero, etxera itzuli nindunan. Jean Pierrek igerri zinan ez nentorrela lanetik, besteren baten ohetik baizik. Jean Pierre lepotik hartu eta ohera eraman ninan.
‎Ez zuela goserik nahikoa zuelako Tanjaren irudia elikatzeko, maitasunak gutxi jaten baitu, hori ere esana zioten Tanjari?, eta berriz ikusi nahi zuela. Tanja berriz etzan zen gizaseme baten ohean, Mathias bizi zen ganbaratxo ttiki hartan, eta sexua zoragarria zela jakin zuen harekin. Batzuetan xamurra, besteetan presatua, hurrengoan lotsatia, eta baita lizuna ere.
‎Eta kontuan hartu behar dugu lapurreta edo beste delituren baten arrastorik ez dagoela. Nork eraman nahiko zuen haur bat ohetik?
‎Karolinari behin txantxetan esan zion bezala, bere ustez mundua hainbat taldetan zegoen banatuta goizetan: dutxatu baino lehen gosaltzen zutenak, gosaria dutxatu ondoren hartzen zutenak, gosaltzeko asmorik gabe dutxatzen zirenak, dutxatzeko asmorik gabe gosaltzen zutenak, dutxatu eta gosaldu gabe egunari ekiten ziotenak, goiz osoan esnatzen ez zirenak, eta gaixorik egoteagatik edo beste arrazoiren batengatik ohetik jaikitzen ez zirenak esnatuta egon arren. Karolinak askotan esaten zion jendea sailkatzeko mania zuela.
2017
‎Gau batean, poliziaren kotxe bat ikusi nuen gure kaletik sartzen, gelako leihotik, Violeta oheratzen ari nintzela. Salto batez ohetik jaiki eta alde egin behar nuela esan nion Micaelari. Presaka eta larri, Violeta agurtu nuen.
‎Jainkoak bazekik horiek barkatzen. Ez, ni infernura joango nauk bakar bakarrik gau hartan Salonikan emakume bat ohean nire zain eduki eta harengana joan ez nintzelako...
‎Goizean, argiko, herrira sartzen zuan, garbitzen zitian aldean zekartzàn lokatza eta odola, eta elizara joaten zuan meza ematera. Ni heldu baino egun batzuk lehenago, eskola maisu greziar bat ohean lo harrapatu eta hantxe bertan hil zian. Beraz, sartu nauk pope horren ukuilura, etzan nauk ahuspez idien osteko simaur metan, eta hantxe geratu nauk zelatan.
‎Jarduera medikoaren maskulinizazioa islatzen da Ingalaterrako diseinu honetan: aingeru batek emakume sendalari bat urruntzen du gaixorik dagoen gizonezko baten ohetik. Pankartan, emakumearen gaitasunik eza salatzen da.
‎Zerbait jan eta ordu pare bat ohean egin eta gero, dutxatu, kafe kargatu bat hartu eta aita sartzen ari zela irten zen Jokin ospitalerantz.
‎Baliteke ertzainak nire atzetik izatea?, jarraitu nuen. Taxizalea berrogeita hamar bat urteko gizasemea zen, sendoa eta lasaia, eta isildu nintzenean, arnasa hartu eta hori ez zela ezer esan zidan, berak dozena bat aldiz gutxienez atzeman zuela bere emaztea auzokoren batekin ohean.
‎–Eta negarrez hasi zinenean altxatu, zuregana joan eta besarkada bat emateko desio eroa sentitu nuen eta emango nizun, baldin eta bi emakumeak eta nire ikasleak aurrean izan ez banitu?, jarraitu zuen. ...izkiola bere hitzak errepikatu nion eta harritu ere egiten ninduela bere iritziak, bezperako nire jarreran ez bainuen nik ezer mirestekorik ikusten, alderantziz, lotsatzekoa askoz gehiago, eta kontatu nion nola hitzaldia ematetik bueltan taxizale batekin itzuli nintzen eta hura bai iruditu zitzaidala miresteko modukoa, aditu bat zelako adar kontuetan, askotan aurkitu zuelako bere emaztea auzokoren batekin ohean,, baina ez da horregatik kikiltzen, ez du duintasunik galtzen, nik bezala. Seguru nago ez duela inoren aurrean negarrik egin.
‎Etxeberri ordurako armategiaren gelako goi partean zen, hamabi eskailerak igota. Goialde horretan, eskaileretatik gertu, komun bat dago; segidan, dozena erdi bat metroko pasillo baten erdian, goiko beste partera joateko ate bat da, eta bukaeran, espazio libre bat ohe batekin, behealdea ikusten da pasillotik eta hortik?; barrenean, gela txiki bat, ohe batekin eta armairu batekin. Poliziak baserrian sartzear zirela, komuneko ate ondoan eseri zen Etxeberri txioak igotzeko.
‎Andrea berehala hasi zen litera gainean dantzan, gelakide guztiak animatuz. Taldetxo bat ohetik altxatu eta dantzan hasi zen. Bitxia, pentsatu zuen Beirek.
2018
‎Ahaztuta egon da Sonia buruko mina kalmatzeko zerbaiten bila etortzea izan dela asmoetako bat ohetik altxatu denean, baina ura edan, txiza egin, bide labur horretan desbideratu eta oraindik ez du begiratu. Armairuko atea irekitzera makurtu da eta izterretako agujetak nabaritu ditu.
‎opor bidaiak sakratuak dira, familia kontu bat. ...rik sentitzen naiz, egun guztia pasatzen dut handik hona, norberarengan inolako interesik ez daukaten erosle eta saltzaileekin harremanetan, are haiekin bazkaltzen edo kafea hartzen geratu behar izaten dut, batzuetan?, eta arratsaldeko seietarako edo zazpietarako bakarrik nago, eta hutsune bat sentitzen dut, batez ere hirugarren edo laugarren edo bosgarren egunean hotelera itzuli eta gela aseptiko bateko ohean eseri eta zapatak kentzen ditudanean. Halako egoeretan hartu izan dut neska baten zerbitzuak kontratatzeko erabakia, eta, esan dut jada, ez beti.
‎Edo kosto pixka bat erosteko edukitzeari, zer esanik ez. Eta bai, har nezakeen lantxo bat taberna batean, orduka, edo hotel batean oheak garbitzen. Baina hau erosoagoa da, eta diru gehiago ematen du, zinez.
‎– Batek ohean egin dezake lo eta besteak lo zakuan. Txandakatu egin zaitezkete, dio Landerrek.
2019
‎Gonbidatuentzako logela bat daukate etxean, eta hantxe prestatu didate lotarako tokia, sofa bat ohe bihurtuta. Esne baso bat eta gaileta batzuk ekarri dizkit Gloriak, eta horrela amaitu da egun luuuuuuze luze hau, nire bizitzan egon denik eta egun intentso eta arraroena.
‎Mutikoaren irudia ondoren, mahai gainera igota soka baten korapiloa askatzen. Mutikoa eta andrazkoa, gizonezko bat ohe handiago batera eroaten. Andrazkoa gizonezkoari zapatak eranzten.
‎baldarki desloraturiko neska ezkondu baten esperientzia zinikoak deskribatu ondoren, erabaki zuen senarraren besoetan jakingo zuela neskak zer den boluptuositatea. Martin Mauricek ere, zalaparta sortu zuen liburu batean, senarraren besoetara itzularazten du neska gaztea, hark maitale trebe baten ohean sartu irten labur bat egin eta gero; hala, senarrak modua du emaztearen esperientziaz gozatzeko. Beste arrazoi batzuengatik eta beste era batera, gaur egungo estatubatuarrak, zeinak ezkontzaren instituzioarekin errespetutsuak eta aldi berean indibidualistak baitira, gogotik saiatzen dira sexualitatea ezkontzan txertatzen.
‎Ospitale itxura zeukan gela bateko ohean esnatzen hasi zenean ingurura begiratu eta akordura etorri zitzaizkion erdi ahazturik edo nonbaiten galduta zeuzkan kontu asko. Udaberri hartan oso urduri ibili zela, medikuek lasaitasuna behar zuela esan ziotela, Tomasek nola esan zion bere herrian amaren zaintzapean beste inon baino lasaiago egongo zela, ezer egin gabe, ezertaz arduratu beharrik izan gabe?
‎Telefonoz beste aldetik, koinatak senitartekoaren kezka ulergarria adieraziko zuen, Espero dinat zertan ari haizen jakitea, hau bezalako egoera batean esan daitekeen gutxienekoa da, eta Maria Sarak hauxe erantzun zuen, Momentuz nahikoa dinat egia dela jakitearekin, eta beste isilaldi baten ondoren, honako hau baizik ez zuen esan, Bai, eta Raimundo Silvak ez zuen beste ezeren beharrik izan ulertu ahal izateko Maria Sararen koinatak beste honako hau galdetu zuela, Zuzentzailea al da, eta Maria Sarak horixe erantzun zuen, Bai. Eskegi eta gero, emakumea hantxe gelditu zen une batez, bat batean denak irrealtasun airea hartu zuen, altzari hauek, liburu hauek, eta hor barruan, logelan, bazegoen gizon bat ohean, izterren barru aldetik behera irristatzen zitzaion fereka hotz bat sentitu zuen, Berea da, pentsatu zuen, dar dar egin zuen, eta estalkian bildu zen areago, baina imintzioak bere gorputzaren biluztasunaz ohartzeko balio izan zion, eta orain bere baitan arestiko sentsazioen oroitzapenak burutik kendu ezin zuen pentsamendu narritagarri baten kontra egiten zuen borroka, Ohe gainean biluzik ge... Harritu egin zuen gizonak ez deitzeak, telefonoa eskegi eta gero, kanpaitxo hotsak adierazi zuen elkarrizketa bukatu zela, eta isiltasunak etxea bere egin zuen, etsai ezkutu eta kezkagarria balitz bezala, ondoren pentsatu zuen horren arrazoia aurkitu zuela, gizonak ez zekien nola deitu, bai, Maria Sara esango zuen, baina auzia ez zen zer hitz erabiliko zituen, erabiliko zuen tonua baizik, nola aukeratu gorputz baten jabea dela uste duenaren aginterazko tonuaren eta goxotasun sentimentalaren adierazpenaren artean, goxotasun hau delarik, ez dugu esango itxurazkoa, baina bai, ausaz, erabat berezkoa izateko kontzienteegia, partez erabaki kontziente baten ondorioa.
‎Han, nerabezarotik oso urrun ez zegoen mutil bat ezagutu eta, alkohola bitarteko, Anak itxuraz tentagarri egin zitzaion fruitutik dastatu nahi izan zuen. Hortaz, eta bilera haietan egoten zen giro lizunak hartaraturik, ziur aski, maitasun jolasetan hasi, eta pentsio merke bateko ohe estu batean bukatu zuten biek. Kontuak kontu, oso garbi ez dauden arrazoiengatik, ohekideak lau labankada eman zizkion neskari, hilzorian utziz.
‎gorputz bat ohean etzana
2020
‎Un documento gráfico de excepcional valor histórico", dio lerroburuak. Diktadorea ospitale bateko ohean dago, ahoa irekita, bularraldea agerian, hodiz josia, azkenekotan; agureak panpina beldurgarri bat ematen du. Punto y Hora aldizkari batzuk eskuan hartu dituenean, Mikel gogoratu eta biziberritu zaio lotsa.
2021
‎Horretara ohituta zaude zu, joko lagunek sarri egiten dizutelako kale. Egun batean ohean sartzen dira, batzuetan ez dira sartzera ere iristen, eta agur esan gabe joaten dira, betiko. Haiek ahaztuko zaituzte, baina zuk egunero izaten dituzu gogoan, tranpati hutsak izan arren.
‎Haragi puska laburtu hura ez zen berea. Beste mundu batetik ohe gainera ekarria ematen zuen.
‎Eta, ama izaten eta bularra ematen ez dakien modu bertsuan, ez baldin badaki beste mila gauza egiten? Nola irakasten zaio ume bati ohean txixa ez egiten. Zer esaten zaio erori eta belaunean zauria egin duenean:
‎Beldur nintzen. Hamabi ordu zeramatzan neska arrotz batek ohe hartan; baina borrokak kate batek baino gogorrago lotu gintuen, Hélène nire haragia eta nire odola nuen, nire bizitza eman nezakeen salbatzearren. Ene umea, ene ume gaixoa.
2022
‎Pipa tabakoaren eta Varón Dandyren usainek bide egin zuten loaren lainoetan barrena. Betazalak kolaz itsatsita bezala nituen arren, salto batean ohean eseri eta aita besarkatu nuen, naufragoak txalupatik botatzen dioten sokari bezala.
‎Juliak, esku bat ohean bermatu, eta Cesterori begiratu dio. Ofizialordeak aurrera jarraitzeko keinua egin dio.
‎" Barraskiloak ere noizbait iritsiko dira sexua egitera", pentsatu omen zuen, sexologo batekin behin oheratuko eta ez zela bada aginduak ematen hasiko erabaki omen zuen, eta behin behatzak eta bi oinak marruskatzen aspertu eta zangoetan gora abiatu nintzenean burua galtzeko zorian jarri omen zen, eta hain zuzen ere burua galdu zuelako agindu omen zidan behingoagatik bukatzeko edo jartzeko behintzat bukatzeko bidean, egiteko nahi nuena baina Jainkoagatik sartzeko sartu behar nuen lekuan eta gero gerokoak. ...quot; Jende arruntak bost minutuan egiten duena egiteko, zergatik behar ditugu hiru ordu?" bota omen zidan, eta bukatzen genuenean jarraituko nuela nahi banuen nire igurtziekin, jarraituko nuela nahi banuen Sexologiako fakultatean egiten nituen praktikekin esan omen zidan, eta orduan erantzun omen nion nik Soziologiako fakultatean egiten nuela lan eta ez Sexologiakoan, eta galdu omen zuen bat batean oheko eszenak bere magia guztia eta jaitsi omen zitzaion berari sukarra eta niri termometroa (berriro gogoratu diot Brunoi nire emazte ohi horrek baduela poesiarako ezpala), galdu omen nuen munduari begiratzeko begietan nuen irribarrea eta agertu omen nintzen bere aurrean nintzen bezala, bizitzarako gaitasunik apenas duen morroi bat, alegia.
‎" Soltero baten oheaz inork ezin dezake esan: ai!
‎hau nirea ere bada, ni hemen askotan egon naiz. Soltero baten ohean bat beti lehen aldiz sartzen da. Soltero baten ohean gau bat igarotzeak ez dizu inolako eskubiderik ematen, ez dizu etxe horretako aterik irekitzen", erantsi nuen.
‎Soltero baten ohean bat beti lehen aldiz sartzen da. Soltero baten ohean gau bat igarotzeak ez dizu inolako eskubiderik ematen, ez dizu etxe horretako aterik irekitzen", erantsi nuen.
‎Ez zintudan ohe kontuetan hain beroa irudikatzen –bota zuen, irribarre gaiztoa ezpainetan– Alderdiko emakume asko liluratuta utziko zenituen gauza hauek irakurrita. Askok ordaindu egingo lukete zu bezalako bat ohean edukitzeagatik –erantsi zuen, eta algara labur bat atera zitzaion.
‎Itsu batek oharteman lezake, ez dira berarendako ari, bata bestearendako baizik. " Gaur ez dut nahi negarrik ez lerdo bat ohean sartuta".
2023
‎OHE estalki loredun histu bat, hanka bat moztua duen ohearen gainean eta hauts zuriaren azpian. Isla ilundu zaion ispilu bat paretan, armairu erori bat parez pare, hamar urteko haur baten argazkia duen koadro hautsia lurrean eta burinazko komoda bat ohe bazterrean. Aitziberrek altxorraren bila jarraitzen du, zehazki zeren bila dabilen ez badaki ere.
‎Gorriak ikusi dituzte tarteka: negu minean hotzak jota, salda batekin ohera sartu behar. Horretaz ere jabetu dira Martina eta Justina.
‎Astelehenean esango zioten banketxean amari txekeak ez zeukala dirurik. Ez nuen berriro aita ikusiko ospitale bateko ohean etzanda egon zen arte.
‎Bill eta Melinda Gates Fundazioaren 2020ko Urteko Gutuna ere fenomeno kalkulatu eta deliberatu horren beste adibide bat da, batik bat lotura duelako pertsona beltz eta marroiei onberatasunez laguntzen dieten emakume zuriek ematen duten irudiarekin.2 Txosteneko lehen irudiak ezartzen du lehen mugarria: Melinda Gates bera ageri da, makurturik, izenik gabeko emakume beltz bati begietara begira, zeina ospitale bateko ohe batean etzanda baitago, maskara bat jantzita. Subjektua anonimoa izatea ohikoa da era horretako ikonografian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 33 (0,22)
batean 22 (0,14)
batekin 13 (0,09)
baten 10 (0,07)
bateko 7 (0,05)
batez 4 (0,03)
batek 3 (0,02)
batera 2 (0,01)
Batek 1 (0,01)
baten ondoren 1 (0,01)
batendako 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
batetik 1 (0,01)
bati 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia