|
Besaulki bat harago, senarra behar duenari hitz batzuk zuzendu dizkionean, ahots hura ezagun zaiolako atentzioa emanik altxatu du begirada Lazkanok, eta arnasarik gabe geratu da lipar
|
batez
nor den ikusi duenean. Tximista baten kolpearekin aurreikusi du gertatzera zihoana," Lazkano, aspaldikoa", esanez hautsiko du bere durduzadura hogeitaka urte ikusi gabe daraman emakumezkoak, hortzadura perfektua, begi berde atxarolatuak, ilea tunel zuri baten marko beltz beltza Anaren aurpegi zurbilean, muxu emango diote elkarri, deserosotasunez, dispentsatuz baino gehiago muxua emanez, atseginetik edo desatseginetik zenbat duen neurtzea zaila den sorpresa benetakoz bere senarra aurkeztuko dio," hau Fidel da", edo" Fernando", edo auskalo zein izen absurdo izango duen halako emakume ezinezkoarentzat dudarik gabe terrenalegia eta neurriz beherakoa datekeen senar gorrotagarriak, bakarrik etorri ote den galdetuko dio, eta berak patetikoki baietz," bakarrik etorri naiz", bakarrik etorri dela erantzun dio, agerian utziz, ez bere autonomia bakartia, bere bohemia lubakitu interesgarria, baizik eta bere bakardade penagarriaren azpildura oro bere biluzian;" hogeitaka urte pasatu dira eta ez daukat teatrora nor ekarri, horra elkar ikusi gabe igaro diren bi hamarkada luzeen laburpen erdiragarria", esku programari batere begiratzeko premiarik gabe egindako sinopsia.
|
|
Jarrera edo postura burutzerakoan eta berau mantentzerakoan ez da gehiegizko ahaleginik egin behar. ...azten duenarekin ez du berak soilik plazera sentitu behar beste kontu bat da zein irakurleri zer plazer eta abar hogeita hemeretzi irakurleak plazeraren ertz batetik bada ere bere buruari galde diezaiola nik zer egingo nukeen halako egoera baten aurrean huts hutsean pertsonaiaren jokabidea epaitu ordez berrogei nola lortu irakurlearen betaurreko zorrotzak bere baitarako ispilu bihurtzea berrogeita
|
bat
nor gara David militante pertsona zorrotza kontraesanen esan gabekoen eta gezurren, txikiak izanik ere, mozorropean eta gainean aurrera egiten duena berrogeita bi, edota ganoragabea dirudien bestea, Marc, bere buruaren gainetik inor ez duelako zereginak albo batera utzi eta literaturaren sirena kantuei oharkabean bezala erantzunez burkideak eta borroka asmoak arriskuan jarriz maitasunaren altzoan... Mitxirriken gogoa bizkarrezurrean jarri.
|
|
Nik banekien berak ez zekiela nik banekiela berak ez zekiela nik banekiela bera nor zen. Berria irakurtzen baduzu ez da hain zaila euskal intelektual
|
bat
nor den jakitea, ohituta nengoen bere aurpegia iritzi artikuluen atalean ikusten, nahiz eta ez nion ia inoiz alerik irakurri. Ezin ditut jasan intelektualak, ez idatziz eta ezta aurrez aurre ere, ez naiz inolako intelektualez fio patetiko ikusten ditudan arte, humano, maskararik gabeko.
|