2014
|
|
Kontua da gau hartan, jada aipatutako tekila Z tiarrez gain jazo zirela krimen gehiago, afalostean gu baino jende gazteagoz eta ederragoz betetako tabernetara ausartzeko kuraia biltzeko jaggermeister ak hartu genituela; esanak esan eta ikaskizunak ikaskizun, batek pentsatuko luke jada jakinaren gainean behar nuela egon, alegia, hamasei urterekin estreina ia kordea galdu arte mozkortu nintzenean udako jai batzuetan 90eko izurritearen ostean herrian gauzatu zuten bizioaren gentrifikazioari biziraun zion azkenengo antro likatsuko barran, ordubetez tantaka baina atergabe mililitro gutxiko edukiontzietan dosifikatuta ginebra botila osoa agortu nuenean betiko izango zela uste nuen garaiko zaldunari so; ondoren ondoeza eta batez ere sekulako logalea sentitu eta tabernazulo lohitsuaren kanpoko espaloi are lohitsuagoan etzan nintzenean gona laburra bernetan oso gora igota izterren alde samurrena bistaraziz ezagutzen ninduen norbaitek zerbait oso eskandalagarria ikusten denean jarri ohi den ahots gaitzeslearekin nire izena esan eta besoetatik bortizki tira eginez altxarazi ninduen arte trabeska etxeratu nendin gehiegikeria fisiologikoak zegozkion toki pribatu eta auzoentzat ikusezinean gauza nitzan; giltza egokia sarraila aproposean sartu nuenean bakar bakarrik zaldunaren laguntza zalduntiarrik gabe nahiz eta ahots gaitzeslea setatsuki tematu zen zaldunak bere zalduntasunari performatiboki ohore egin ziezaion eta nire koma egoerako gorpuzkiak nire etxeraino bizkarrean zama zitzan, artean kontzientzia nahikoa nuen ahots gaitzeslea benetan izorratu nahi izateko eta, hortaz, hesteetarainoko musu narras etiliko batekin zalduna konbentzitu nuelako gaupasarekin segi zezan; eta azkenean komun domestikora ailegatu eta behazuna (likidoa zein organoa) ez ezik gorputz puska guztiak kanporatuko nituela gehi aldi berean esfinterrak nire agindupetik erabat kanpo zeudelako sentipena lehendabizikoz bizi izan nuen hartan; ORDUAN, are BIHARAMUNEAN, batek pentsatuko luke gauzak argi geldituko zirela eta edari espiritudunei betiko esango niela adio, jendeak kolpeka edo zehazkiago kasu honetan goralarrika ikasten baitu sarri, halere hori ez da inondik inora gertatzen alkoholarekiko makur genetikoa dutenetakoa bazara, neu bezala. ...otuta edaten baduzu kalterik ez dizula egiten baieztatzen, 3) likore mota desberdinak nahas ditzakezula ikasten (betiere hurrenkera zehatz bat gordeta), 4) logelara iristean horizontal bilakatu aurretik hatzak mihiaren amildegiraino sartzen (esofagoa bortxatzeko ahalik eta astindu kopuru txikienarekin lasaitua hartzeko ohea ekaitzaren aurka borrokan dabilen itsasontzi bilaka ez dakizun, aingerutxo
|
baten
moduan lo har dezazun), 5) (hala ere, hartutako neurri guztiak gorabehera lastaira mugitzen bazaizu botaka eraginez) mundu onirikotik haragizkoenera ito gabe oka egiten, 6) maindireko orbana inor konturatzeke garbitzen.
|
2017
|
|
Esanen luke oinazeak hankartera halako joan etorri bat egin zuela. Euskalduna zubira ailegatu zenean –harritu egin zuen umeen jolas parkeko txirristan eskale bat panpina hautsi
|
baten
moduan lotan ikusteak– oinazea jabaldu barik ijaretatik gora egiten zion min bilakatu zitzaion, hainbeste, gelditu behar izan zuen nahiz eta jakin –zapatila hobe lotzeko, bakanetan egin zitzaion barea edo goragalea edo dena delakoa zela– ondoren hasteko nagiak hartzen zuela, eta akiturik nabaritzen zuela bere burua, are egiten ari zeneko hura zentzugabekeria iruditzen zitzaiola.... Gorputz enborra makurtu zuenean zintzilika egin zion begien parean lepoan zeraman lauburuak, hura ere Josebaren oparia.
|
2019
|
|
Etsimen horrek luzaro iraun zuen, harrigarriro luzea iruditu zitzaidan. Baina, bukatzeko, haur baten moduan, malkoek menderatu zuten, haur
|
baten
moduan loak hartu zuen bukatzen ari zen egun luze hartako ilunantz geroz eta lodiagoan, aldiro aldiro oraindik ere hasperen inarrosaldiek astintzen zutela.
|
|
“Garrantzitsuena aukera guztien alde onak eta txarrak ikustea da, haiek ezagutzea, familiei helarazteko eta haiek aukeratzeko”, dio pedagogoak. Haur
|
baten
moduan lo egin. Lehen, “tribuaren” babespean (aiton amonak, osaba izebak, bizilagunak…), ez zegoen horrenbesteko beldurrik, larritasunik eta kezkarik hazkuntzaren aurrean, baina orain familiek, informazio eta prestakuntza handiagoa dutenek, okerrago pasatzen dute.
|