Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2001
‎Estatua bezain paranoikoak bihurtzen ari ginen eta horrek intimitatearen haria hausten zigun, aldi berean gerizatzen gintuen boterearen" hegats" mutuak arranguratzen gintuela. Izenik hartzen ez zuen burdinazko teilatu sozio-politikoak hein batean, nomada izatera behartzen gintuen, munduko kideekiko lotura bilakatzera, irabaztearen eta galtzearen arteko eremu hutsetako automata psikotiko oso, etxe eta amodiorik gabe, ardien atzetik lehen, pentoka tzar batetik malda samurragoetara terrentan genbiltzan garaian bezala.
2004
‎Ezezaguna egiten zitzaigun auzo batekin egokitu ginen aurrena, eta bide mehe batek malda gaineko etxe bakartira eraman gintuen. Handik ateratzen zen beste meheago batek, berriz, baso batera.
2005
‎Sudurrez bederen bazekien Nakoren sendia hor zegoela, Eiherateko Zokoan, zenbait egunentzat plantatua. Urak handi izanez, nasatik aski urrun eraikia zuten kanpamendua, tola soilez, egur ahulez osatu horma eta aterik gabeko errota abandonatu baten maldan. Martiz lanean azaltzen zen, zaregintzan bistan dena.
2006
‎Halako batean suzko gurutze handia ikusi nuen. Muino bateko maldan norbaitek gauero pizten zuena zen. Benetako suz egina zelakoan egona nintzena luzaz.
2007
‎Uruguai" Ameriketako Suitza" ezizenez ezagutzera heldu bazen ere, kontinente osoan ongizatearen, aberastasunaren eta egonkortasun politikoaren irudi izan zena, okerreko bidea hartzen hasi zen. Europatiko hainbat etorkin erakarri zuen nazioa makaltzen ari zen, oraindik bukatu ez den prozesu batean maldan behera erortzen hasi zen.
‎Jai Alaiko trenaren zubi azpia gurutzatzen hasi direnean, gazte bat maldan behera oinez datorrela ikusirik, emaztea kristala kolpatuz hasi da garrasi batean:
‎Zuhaitz multzo baten maldako jargia batean plantatu zen Gorringo. Pareko sasiko hostoak higitzen ikusi genituen.
‎Egia zen tokia poliziaz setiatua zela, ez preseski banku ohoin ohiaren egoitza, baizik eta eremua. Funikularraren geldiunetik hurbileko zikinontzi baten maldan kausitu omen zen gorputza. Polizi taldean Estevez ezagutu eta heiatu nuen urrunetik.
‎Zortea!". Pettan, mendixka oihantsu baten maldan sortua zen, gaineko aldean deitzen zuten bezala, uhaitza abiatzen den arkaitzaga baten sahetsean eta han pasatua zuen bere biziaren parterik handiena. Berarekin bizi zen denboran, Maddi, bere herrenak uste zuen arnegu hitz bat zela eta matelak gorritzen zitzaizkion entzuten zuen aldi guziz.
‎Onhartu zuen. Eta urruntxago, ezponda baten maldan, belhar eta lastozko ohantze xume bat eginik, gorputza utzi zuen lasaitzerat.
2008
‎Errespetatu beharreko distantziei dagokienez, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezartzen duenaren arabera, sifoi pototik (sifoia ordezkatzen du, eta, sifoia bezala, bainuan usain txarrak saihesteko pieza da) zorrotenera bi metro baino gehiago ez dira egon behar; sifoi indibiduala duten aparatuetan, hala nola, harrasketan, konketetan edo bidetetan, gehienez lau metroko distantzia egon behar da. Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat malda da: %2, 5 eta %5 bitartean harrasketan, konketetan eta bidetetan, eta %10 edo gutxiago bainuontzietan eta dutxetan.
2009
‎Euskal gatazka euskal literaturan, La cosa, Gure kontu triste hori… Udako Euskal Unibertsitateak ikastaroa antolatu zuen Miarritzen 2005eko uztailean. 2006an plazaratu zituzten bertan landutako batzuk liburu batean Maldetan sagarrak izenburupean. 2008ko urriaren hondarrean agertu zen Txalapartak egindako antologia:
‎Indusketek, berton VII. mendean ja harrizko tenplu bat bazegoela frogatzen dute. Jatorrizko kultu lekua, Ama Lurrarena (tenplurik gabe, jakina!), haitz azpitik ura darion iturria bera zela ikusten da, txukunketaren batzuekin; Apoloren tenplua beheraxeago dago, ordekatxo batean maldan, eta tenplu arkaiko hau egon zen lekuan egin dira beti tenplu berriak, tokirik egokiena ez den arren eraikitzeko, Arantzazun bezalaxe beraz (aldea kontuan hartuz, hemen dena, eguratsa, landareria, zerua, mediterraneoa dela).
2010
‎Eta interesa eta ongi pasatzeko gogoa izanez gero asko ikasten dela. Nire bideoan, esaterako, Coca Cola botila batekin maldak neurtzen ditut.
‎Baserritik urrundu ginen pixkanaka, etxetik goraka zihoan gurdi-bide bati jarraituz. Hirurehun bat metro egin genituenean, gereziondo sail batekin egin genuen topo mendi lepo baten malda leunean. Arripitxiri begira zeuden, haizeaz doi doian babestutako inguru batean.
2011
‎Itakara iristea zen haren helburua eta lortu zuen, bidean topatu zituen oztopoak gainditzeko hogei urte behar izan zituen arren. Ahaleginak Sisifok ere egin zituen, baina eginbeharra zailegi jarri zioten, harri handi bat malda batean gora igotzea. Bukaerara iristear zela, ordea, harriak ihes egiten zion, eta hasieratik hasi behar berriz.Denbora eskatu zienErrespetua bakarrik ez, Papandreuk denbora ere eskatu zien aurrean zituen enpresaburuei, herrialde bat ezin daitekeelako gauetik goizera aldatu.
‎Bada, zubi horren alde bateko maldan aritu ohi zen larrean Kubala deitzen genion astoa. Katean lotutako ahuntza baino egoskorragoa zen, eta nahikoa zen alde batera eraman nahi izatea berak bestera egiteko.
‎Jan egongelako sofan etzanda bazegoen ere, bere burua inbutu erraldoi baten maldatik behera irristatzen ari zen itzulinguruka. Hondora malkartu ahala, eskua laxatu, eta bertan gordetzen zuen zilarrezko tutua lurrera erori zitzaion, hain zuzen ere, aluminiozko paperaren aldamenera.
2012
‎Hiriaren erdialdea bisitatzeko denbora hartu eta gero, buelta emanen dugu eta, Turismo Bulego aurretik pasatu eta gero, errebote aldera joko dugu. Frontoi horretatik berehala, bide sardan eskuinaldeko karrika txikia ibiltzen hasiko gara, baina segidan utziko dugu, Iturriaren xenda ibilbideari jarraituz, parke antzeko baten maldatik jaisteko eta azken batean Aturri ertzarekin topo egiteko. Txango txiki honek ibilaldia ordu erdiz luzatuko digu.
‎Bidezidor mehar bat maldan gora zihoan sasi artean; haitz puskek harmaila kolokak osatzen zituzten naturak berez eratutako zurubi hartan; zuhaixkei helduta, aldats pikoari ekin genion. Aurrean, Gruxnitski zihoan, laguntzaileak atzetik zituela, eta haien jarraian doktorea eta biok gindoazen.
‎Txirlen Irla zuen izena Marti Izoztaren txosnak. Taberna handiago baten maldan zetzan. Bezero beltzaran batekin eleka nekusan itsasertzetik ateratzean.
‎betidanik amestu lana erdietsi nuen Baionako Hiri Garbitzaileetan. Halatan Baionako besten bigarren goizean, Karimekin eta Dederekin karrika garbitzen ari nintzela, Joana Garalda besarkatzeko bozkario paregabea eduki nuen zakar pulo urrintsu baten maldan. Vall d’Aneuko Isil herriko Milia adinduaren galderaren trenkatzera deitu ninduen lasaiki.
2013
‎Handik aurrera, sei egunetan aritu ziren biak, batean malda bati ekiten ziotela, beste batean beste bati, baita Garateko malda bizpahiru bider igo ere. Egia da Facundok plato bakarreko bizikleta arrunt samar bat zuela, bigarren eskukoa, ondo zaindua, hori bai!?, baina harekin ere ongi baino hobeto konpontzen zen, Pedrori eta beste lagun guztiei edonoiz bizkarra erakusteko moduan?
‎Handik aurrera, sei egunetan aritu ziren biak, batean malda bati ekiten ziotela, beste batean beste bati, baita Garateko malda bizpahiru bider igo ere. Egia da Facundok plato bakarreko bizikleta arrunt samar bat zuela, bigarren eskukoa –ondo zaindua, hori bai! –, baina harekin ere ongi baino hobeto konpontzen zen, Pedrori eta beste lagun guztiei edonoiz bizkarra erakusteko moduan...
‎Bizirik dauzkat orduko oroitzapenak. Akordatzen naiz tiro batzuk nola hasi ziren, txoriak nola mugitzen ziren, eta gure etxetik nola ikusten zen errekete talde bat maldan behera jaisten.
‎Federal Express eko furgoneta utzi eta handik ordu erdira azaldu zitzaigun Berlin begi aurrean: egurrezko txabola batzuk, eta eraikuntza handi bat, muino baten maldarekin paraleloan jaisten zen teilatu hegal bakarrekoa. Arrastoak, bideak, guk ordura arte erabilitakoak baino zehatzago antzematen ziren herriaren inguru guztian.
2014
‎Imagina ezazu zeure burua mendi malkartsu bateko maldan gora. Jo dezagun, Aizkorriko tontorrera bidean, azken malda gogorretan gora zoazela.
‎Neure katalejoen bidez, muino baten malda ikusi nuen, zuhaitz arraroz zipriztindua eta sastrakaz erabat soildua. Gailurrean, eraikin luze lardaskatu bat zegoen, belar luzearen barruan erdi lurperatua; teilatu zorrotzaren zulo handiak, aho zabalka, urrunetik; oihanak eta basoek osatzen zuten hondoa.
2015
‎Muinoa igo dugu. Beste muino baten malda baino ez zen. Ez dugu biderik ikusten; be|ar bustia zapalduz goaz.
2016
‎Nik neuk behintzat ez dut arrazoi sinesgarririk aurkitzen hiltzeko eskubidea inori ukatzeko, baina badakit zer argudio erabiltzen den horretarako. Horietako bat malda labainkorra da: behin pertsona bati hiltzeko eskubidea onartuta, gero eta kasu zalantzazkoagoak onartu liratekeela.
‎Hark Golgotako bidea zirudien. Beste ehun bat malda igo ondoren, Richarden pazientzia agortzen ari zen eta narda oihuetan hasten zela denak konturatu ziren: –Zer ari zarete zuek!
‎Eta agian hantxe zegoen gakoa, ardura hark erakusten zuen morrontza eta esklabutasunean, zeren eta beste modu batera izatera iritzi haiei buruz indiferent izatera, alegiaez baitzen egoera hartan jarri izango. Gainera, Jon eta Jone gordetzekoaren antzeko erabaki guztiak istant batean hartu beharrekoak izaten ziren; ez zen mendi baten malda pixkanaka igotzea bezala, igoeraren gogorra eta bere arriskuak neurtzeko aski denborarekin. Galderak, halakoetan, segituan erantzun beharrekoak izaten ziren.
‎Lasamendi horren deskribapena egiten digu: alde batetik malda eztia du herriraino eta bestetik pareta xut bat du. Honen zolan da Xuhito, zaharrek diote agoten herria dela.
2017
‎Orain filma errealitatea zen beraientzat. Mendi garai bateko maldan zeunden, mendia harria besterik ez zen berdegune batzuekin mendiaren oin inguruan. Baina, ez zen bizia zuen ezer ikusten, putreak mendi tontorrean hegaldaka izan ezik animalia hilen bat bilatzen.
2018
‎Azkenik ilundu egin zuen. Orduan zuhaitz artean ageri zen zintzur baten malda goroldiotsuan zehar gidatu ninduen Zaluk. Gero sastrakadi itsu batean barrena sartu ginen; handik igarotzean niri urratuz bete zitzaidan azala.
‎pagadi, pinudi edo harizti baten bila, hain zuzen. Halako batean malda biluzi hartan nolabaiteko irla berde bat antzeman genuen bailarako behealdean erreka baten magalean.
2019
‎Begiratu batean ezer berezirik ez dute antzematen, baldin eta lehen bezain temati dirauen isiltasuna ez bada. Tarteka marteka, haize leun batek maldako belarra orrazten du, ustez milizianoen posizioak dauden bidean.
‎Hala, laguntzaileaz baliatzen da zenbait eskuan pilota atxiki ahal izateko, askatu aurretik. Era berean, laguntzailearen beste lan bat malda jartzea da, jokalariak adierazi dion norabidean, berak jaurtiketa egiteko.Denera, 13 bola izaten dituzte. Bikote bakoitzak seina, gorriak ala urdinak.
‎Izarra aukeratzen duenak haintzat/ gauzak sortuz hazten da./ Eta munduko bizitzaren likorea hustu duenean,/ bere bihotza pozik eta larri eskaini duenean/ giza jai odoltsuko jakitzat,/ bere ahots sakratua Iparraldeko eta Hegoaldeko haizeetara hedatu duenean.../ Izarrak manta baten moduan estaliko du argiz,/ jaia balitz bezala piztuko da aire gardena,/ eta entzungo da pauso bat maldan gora ilunetan/ bizitzeko beldurrik izan ez duen biziarena./ Emadazu uztarria, ama, eta uztarriaren gainean/ zutik paratuta, nire bekokitik hobeto emango du argia/ argitzen eta hiltzen duen izarrak".
2020
‎Hotel baten aurretik maldan gora joanda, Amaiurko gaztelua. Nafarroako erresumaren azken gotorlekuetako bat.
‎Oso azkarra izan zen dena. Une batean maldan behera abiada bizian nindoan, gelditu ezinik, pioletarekin izotza goldatzen, eta segundo gutxira ia gerria hautsi zidan kolpeak seko geldituta, balantzaka airean, non nengoen ez nekiela. Eta une bataren eta bestearen arteko tartean kideen oihuak urrutian eta ziztua baino ez nituen entzuten; ziztua, zamak abailduta soka lasterrak egiten duen ziztu hori baino ez nuen belarrietan.
‎Ordu pare batez ibili ondoren, taldearengana itzultzea erabaki zuten. Bidean ke adar bat ikusi zuten sakan baten maldan, Barranco del agua deritzonean. Haraino hurbilduta, pinuditik abiaturiko bi fraideen hilotzak aurkitu, su garretan.
2021
‎Euskararen eta erdaren arteko partida ez da inoiz amaituko, Sisiforen mitoan bezala gertatuko da. Sisifok harritzar bat maldan gora eraman behar zuen, eta gailurrera heldu baino lehentxoago, harria gainbehera amiltzen zitzaion eta Sisifok behin eta berriz hasi behar izaten zuen lanean.
‎Arratsalde batez, Miss Morgan kare haitz baten maldan gora igo zen lau oinean, gain zurian bere inizialak grabatzeko asmoz. Gorakoan, urratua egin zuen atzamarrean arantza batekin, eta, inizialen ordez, harramazkatu zuen:
2022
‎Hogeita seian Arlanzonera abiatu zen, agindutako hesiak eta beste herrietan egindakoa ikuskatzeko. Arlanzon, errekako zubiaren ondoan muino baten maldan zegoen. Zubira hurbiltzean negu hasierako baratzetan azkeneko barazkiak ikusten ziren, porruak eta kardoak nabarmenak.
‎Elkarrizketa" interesgarriak" izateko, behingoz. Pixka bat maldan gora egiten ari zaio fase hau. Eta Aiorak bigarrena ekarri nahi du, berandutzen ari zaiela esan dio behin baino gehiagotan azken aldion.
2023
‎CAFen arduradunen arabera, probak emaitza ona izan du. Jakin behar da Zaragoza eta Canfranc arteko linea berezia dela, zati handi bat maldan gora baitoa. Hala ere, ibilbidea arazorik gabe egin du tren berriak.
‎Aitzineko aste eta hilabeteetan bertze ehunka lagun joan zitzaizkion bezala. Ilundain herrixkatik abiaturik oinez (autoeri debekatua baita gorago joaitea), eta Lakidain herrixkan gora orentsu bateko malda noiztenka aski patartsua iganik, hara heltzen girela inguruz inguru bista miresgarria duen kaskora. Bai, zer bista gain hartarik!
‎Zentzumenak aktibatuko dituzten elementuen, materialen eta testuren bidez, esploratzeko eta espazioan mugitzeko hainbat modu diseinatu izan dituzte aurretik Julio Le Parc eta Emma Kunz artistek: mendi baten maldan zehar filmatzea, pendulu batzuen gainean kulunkatzea, edota koba batean sartzea.
‎itxarote erreiak eta azelerazio erreiak. Horrez gainera, errepide zati bati malda kenduko diote ikuspena hobetzeko eta ostalaritza establezimenduetarako sarbideak birkokatuko dituzte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baten 19 (0,13)
bat 12 (0,08)
batean 7 (0,05)
bateko 5 (0,03)
batek 2 (0,01)
batetik 2 (0,01)
batekin 1 (0,01)
baten aurretik 1 (0,01)
bati 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia