Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2002
‎Orain 12.000 urte zakurra gizonaren adiskide zela badakigu. Israel inguruetan gizona eta zakurra batera lurperatuak dauden hilobia aurkitua izan da.
2004
‎Del Vallek sekula ez zuen jakin zer egin zuten Hansen gorpuarekin. Bois de Boulogneko bazterren batean lurperaturik irudikatzen zuen espainiarrak, edo Sena ibaiko hondo ilunetan puzten. Espioi lanbidearen alderdi makurrak ziren haiek.
‎Horretan ari zirela, Himmlerrek ahoan ezkutaturik zeraman pozoi pilula bat irentsi zuen. Lunebergetik gertuko oihan batean lurperatu zuten, izenik gabeko hilobi batean.
2006
‎Landetako baso batean lurperatu zuen bere lankide ohia. Gero, Gepperten autoa, arma eta paperak hartuta, Brisson Nafarroarantz abiatu zen.
2007
‎Tximista erraldoi batek jo omen zuen haien autoa, baserrira zihoazenean, eta hauts huts bihurtu omen ziren. Hautsontzi batean lurperatu zituzten, hiletako diruak aurreratzearren. Osaba Bienvenidok utzitakoaz gainera, zorigabeko haiek ere abandonatutakoa nirea zela baieztatu zidan, ez baitzen munduan, inork zekienez, haien ondorengorik, ni izan ezik.
2008
‎Armairuan gorde zuen, hurrena, kutxa. Eta armairua gil tzaz itxi ondoren, leihoz kanpoko lorontzi batean lurperatu zuen kutxako giltza.
2009
‎Han ezin naz ezeren onura izan. Zuhaitz baten azpian lurperatu nagien gura dot, haren sustraiei on eginez iraun dagidan». «Eta arimea?».
‎Itxaropena ezin galdu eta hiru azti sorginetara ere jo zuten. Batek lurperatua, ikusi, zuen, geroago gasolindegia eraiki zuten tokian.
2010
‎Ez al zituen, bada, ustelduta gero sagarrak haziak askatzen, hazietatik sagarrondoak eta sagarrondoetatik beste sagar batzuk sor zitezen?; horixe egin nuen biharamunean gosalduta gero, lorategiko toki jakin batean lurperatu bainuen sagar ustela, haren hazi txikiak noizbait sagarrondo bihurtu, eta sagarrondoak sagarrak eman zitzan, beste bikote askoren maitasun ikur bihur zitezkeenak; Helenak sagar bat oparitu zidan, eta nik mila sagar emango nizkion ordainean, zinez maite zuenak jasotzen baitzuen azkenean emandakoaren bateko ehun, bateko mila?
‎Ez al zituen, bada, ustelduta gero sagarrak haziak askatzen, hazietatik sagarrondoak eta sagarrondoetatik beste sagar batzuk sor zitezen?; horixe egin nuen biharamunean gosalduta gero, lorategiko toki jakin batean lurperatu bainuen sagar ustela, haren hazi txikiak noizbait sagarrondo bihurtu, eta sagarrondoak sagarrak eman zitzan, beste bikote askoren maitasun ikur bihur zitezkeenak; Helenak sagar bat oparitu zidan, eta nik mila sagar emango nizkion ordainean, zinez maite zuenak jasotzen baitzuen azkenean emandakoaren bateko ehun, bateko mila...
2011
‎Hirugarren aukera: Dunaren batean lurpera dezaket, edo hondartza erdian, Aste Santuan topatuko lukete, ordura arte inork ez du hondartza uretaraino gurutzatzen, edo oso gutxik, eta nahiko presaka, inor ez da uda ez bada bide erdian etzaten, Aste Santuan larru jotzaileren batzuek edo nerabe edale klandestino talde batek topa lezakeen arren. Motor hotsez hesituriko isiltasun hau gustatzen zait, aspaldian ez nintzen hain sosegaturik sentitzen, hain bidean?.
2012
‎Azken bi urteotan, aldiz, Juanen hileta elizkizuna nolakoa izango den irudikatzen ibili da. Orain badaki biak batera lurperatuko dituztela eta hiletan apaizak bien izenak goratuko dituela, esaldi ederrak esanez: biak batera ibili dira bizitza osoan, azken momentura arte egon dira elkarrekin, eta elkarrekin izango dira jainkoaren magalean.
‎–Auskalo. Inork aurkituko ez zuen tokiren batean lurperatuko zuen.
‎Laster ikusi genuen Dasilvari oso zaila gertatuko zitzaiola gorpua hilerritik ateratzea. Irtenbiderik errazena zerraldoa beste hilobi batean lurperatzea zen. Hilerriko artxiboa begiratu eta ikusi genuen 2001eko otsailaren amaieran, Belateko hilketatik bi astera, Dasilvak hilobi bat alokatu zuela, zure emaztearenetik oso hurbil.
‎Bere herrialdeko zenbait landatan kolore askotako harri distiratsu batzuk daudela esan zuen, berauen irrika bizian egoten direla yahooak, eta harri hauen zati bat lurrean sartuta dagoenean, batzuetan gertatzen den bezala, egun osoak ematen dituztela atzaparrez azterka kanpora ateratzeko, eta handik eraman eta piloka beren kobazuloetan gordetzen dituztela, baina kontu handiz inguruetara begira betiere, lagunek altxorra aurkituko ote dieten beldurrez. Irrika kontranatural honen zergatia sekula ezin izan zuela ulertu esan zuen ugazabak, ezta harri haiek zertarako erabiltzen ote zituzten ere yahooek; baina nik giza espezieari egotzitako zikoizkeria berberak sortarazia izan zitekeela pentsatzen zuela orain; behin, froga gisa, harri pilo haietako bat kendu zuela ezkutuan, yahoo batek lurperaturik utzitako lekutik; eta gero, abere zikin hark, altxorra falta zitzaiola ohartzean, bere auhen ozenez talde osoa erakarri zuela hara, hantxe triste uluka eginez; bat batean besteei hozka eta atzaparka ekin ziela, eta moteltzen hasi, ez jan, ez lorik eta ez lanik egin gabe, ugazabak morroi bati agindu zion arte harriak eramateko ezkutuan zulo berera eta lehen bezala uzteko gordeta; yaho...
2013
‎Bestalde, Romanov dinastia, Errusia guztietan hirurehun urte baino gehiago agintean egondakoa betiko desagertu zen. Familia inperial osoa Uraletako baso ilunetan egindako putzu batean lurperatu zuten.
2014
‎–Nola ez ba, ni hire ama izanda? Iduneko bat lurperatu nian, zilarrezko eguzkiarena, nire kutunena. Litxarreria batzuekin batera, oker ez banago.
‎Gero, Mikel Strogoffen laguntzaz, bidearen erlaitzera baztertu zuten gorpua. Behar bezala ehortzi nahiko zuen, zulo sakon batean lurperaturik, estepako sarraskijaleek haren hezur dohakabeak grinaz irents ez zitzaten, baina Mikel Strogoffek ez zion betarik eman.
‎Nik, egiazki, oihana nuen xede, ez Kurtz, zeren eta Kurtz, onartzeko prest nago, lurperatuta bezala baitzegoen, egon ere. Eta, une batez, iruditu zitzaidan ni neu ere sekretu doilorrez betetako hilobi itzel batean lurperatuta nengoela. Nabaritu nuen pisu jasangaitz batek bular artea estutzen zidala; nabaritu nituen lur hezearen usaina, ustelkeria garailearen presentzia ikusezina, gau barrenezin baten ilunpea...
‎–Ah, ze gogorra! Ama batek ez luke inoiz seme bat lurperatu, ezta?
2015
‎Bi bider traidore zen hura merezi bezala sokatik balantzan ikusteko grina odolean borborka nabaritzen zuen. Bazterren batean lurperatzea errazagoa izango zitzaion beharbada, baina heriotzak azken ukitu hura merezi zuen. Zalantzarik gabe.
‎14 urte zituenean ulertu zuen hilkutxan zetzan gizon hura ez zela, berak uste bezala, beti zaharra izan; jabetu zen apenas ezagutzen zuela amaitu berria zen historia hura. 89 urteko bizitza hura kaxa batean lurperatu zuten egunean pena itzela hartu zuen, ez aitona galdu zuelako bakarrik, baita aitona bere historia kontatzen entzuteko aukera joaten utzi zuelako ere.
‎Orain ez dio bere osasunagatik galdetzen, lehen haserretzeko egiten zuen; ondo konpontzen direnetik sarri hitz egiten dute telefonoz, normalean Ostaizkak deitzen du. Errukia sortzen dio bakarrik bizi den bere aitaginarrebak, ez da erraza izan behar seme bat lurperatzea.
‎Mutikoek irteerarantz egin dute, kanposantuan zegoen gizonezkoak kutxa gainera lurra botatzen duen bitartean; etsaiaren beste hildako bat lurperatzeko.
‎Gaixoaren ustea, kasu horretan, ez zen oso bestelakoa, baina segur aski berak ez zukeen jakingo hitzez definitzen. Aitzitik, Hidraren bederatzigarren burua, hilezkorra, zekarkion gogora, Herkulesek harkaitz baten azpian lurperatu zuena.
‎Nolanahi ere, elkarri kateatuta egon ohi dira oroitzapenak, maila bakoitzak beste bat dakar berekin, eta, halaxe, bederatzi buruko herensugea dakusa istant batez orain, eta Herkules, eta Herkulesen ezpata, eta Jalao, eta Jalaoren zuzia, eta Jalao Herkulesek buruak ebaki ahala zauriak erretzen? eta hartu dute mendean azkenik Hidra, bai, baina azkeneko burua, erdikoa, harkaitz baten azpian lurperatu behar izan du Herkulesek, hilezkorra izaki. Eta hortxe bukatu da istant hori.
‎Herkulesek, ordea, Jolaoren laguntza izan omen zuen, eta berak buruak moztu ahala, zuzi batez erre omen zizkion hark zauriak. Hartara hartu omen zuten mendean, baina azkeneko burua, erdikoa, hilezkorra izaki, harkaitz baten azpian lurperatu behar izan omen zuen Herkulesek.
2016
‎BARREA. Kunderak dio gizakiak adierazpen fisiologiko bera (barrea) baliatzen duela bi jarrera metafisiko adierazteko: demagun hilerrian hildako bat lurperatzen ari garen bitartean norbaiti kapela erortzen zaiola zulora. Kolpetik ekitaldiak bere seriotasuna galtzen du eta barrea jaiotzen da.
‎–jaregin zuen, enfasi ironikoaz?. Kimikarako itsua izanik, horrek bakarrik bultzatu zuen Milan bezalako metropoli aukeraz beteriko bat atzean uztera («Milàn l? è on grand Milàn!»), gurearen moduko «hiri txatxar» batean lurperatzeko.
‎–Maletategian, plastikoz bilduta. Mendi edo baso batean lurperatu behar genuen, inork aurkituko ez zuen tokiren batean.
‎–Ezagutzen ez duzuen norbaitek telefonoz deitu, gorpu bat lurperatzeko eta etxe bat erretzeko erran, eta zuek onartu. Mesedez, Noussir.
‎Inork ez zuen aipatu, baina Asiain seguru zegoen biei zebilkiela buruan ideia bera: lekutako puntan zegoen mendialde hura ezin aproposagoa zen gorpu bat lurperatzeko.
‎Bila ezazu Wikipedian?. Eta hala ere, hori esan arren, jakintsu handi hark Euskal Herriarekin izandako harremana azaltzeko tentazioa izan zuen, eta nola zegoen Lapurdiko herri batean lurperatuta. Luzeago joko zukeen Roland Barthes txirrindularitza kontuetan zergatik aipatzen zuten azaltzeak.
2017
‎Gure gizarte anakroniko eta atzerakoi honetan, hilak, direnak direla, apaizen kontrolpera pasatzen dira, halabeharrez. Kistau edo agnostiko, ezkertiar edo eskumatar, txiro zein aberats, estalkian abadeen ikurra duten hilkutxetan izaten dira sartuak, gurutzea duen hilobi batean lurperatuak izateko gero, mundutik despedida gisako ospakizun publikoa eliza batean eta abade baten zuzendaritzapean egiten dela ahaztu gabe. Eta Micaelak bere gorputza nire esku jarri bazuen, dudarik gabe zintzoago iruditu zitzaion bere biluztasunaz ikasle gazte batazuridunei larridura sorteraztea, karmelitaz jantzita hilkutxa barruan eta sotana beltzdunaren hisopo astinketaz isurki tantak gainean erortzen zitzaizkiola irautea baino.
‎Bai, damaskinatuak dituena, hik bentako teilapean ikusi duan hori. Oraindik ez zekiat Julianek zergatik ez zuen bazker batean lurperatu...
2019
‎Amak ez zidan erakutsi. Hari hemeretzi urterekin jaitsi zitzaion hilekoa, eta, barruko arropa zikindu zuelako errieta egingo zioten beldurrez, zelai batean lurperatu zuen.
‎Ouranak ilea askatu zuen, ilea horia zen, hori galiziarra, eta negar egiten zuen, hein batean, atsekaberik sentitzen ez zuelako atsekabeturik, pena poxi bat baizik ez gizon haren alde, bortxaz bahitu zuela beste kexarik ez zuen gizon haren aurka, gainerakoan, beti ongi tratatu zuen, betiere ohaide baten eta bere jabea zen aitoren semearen artekoak orain dela zortzi mende izango zirenaren arabera, izango zirena imajinatzen dugunaren arabera. ...rroi fidelari, hilik edo larriki zauriturik behar zuen bere jabearen etzalekura ez etortzeko penatzera, estuarioaz beste aldeko hilerrira eraman zutela jakinarazi zioten, lurreko habe eta enbor kiskaliak kentzen ari zirela aprobetxatuz, ez zedin geldi han erdian traba egiten, ekinaldi berean gainontzeko hilotz osoak bildu eta eraman zituzten, aurkitu zituzten gorpuzki txikiak aldapa honetako txoko batean lurperatu zituzten, han nekez berpiztuko dira Azken Judizioaren tronpetek hots egingo dutenean. Ouroana zeharkako edo zuzeneko jaunik gabe gelditu zen, beraz, eta eduki zuen lehen aukeran hori frogatzeko adorea erakutsi zuen, Henrique zaldunaren gizon armadunetako batek, defuntuari errespetuak oro galdurik, eta bakarrik zegoela profitatuz, hantxe bertan eskua gainean ipini nahi izan zionean.
2020
‎Errezelo eta susmo txarren giro pozoitsu horren erdian, non elkarrekiko mesfidantza baitzen nagusi, familia galtzaile atera zen, alde bateko zein besteko militante askok bizkarra eman baitzien, norberak familia" besteekin" lerratzen zela sinetsita. Are, esan liteke familiaren isolamendu hori urteetan luzatu dela; kasuak gaurkotasuna galdu ahala, askok oroimenaren txoko ezkutu batean lurperatu baitzuten aferarekin zerikusia zuen oro, familia barne.
‎" Orain hilabete batzuk bildu zineten nire emaztearekin bilaketak egiten ari zinetelako, inguru honetan erail zuten pertsona baten hondarrak aurkitzeko. Gertatutakoak, eta egin zenituzten indusketek gogorarazi zioten nire semeari duela 15 edo 20 urte, gure etxetik hegoaldera, sastraka garbitzen ari zenean, oinetako bat lurperatua aurkitu zuela. Hartu eta beste sasiarte batera bota zuen.
‎Gero aipatzen du Errazkinek lortutako informazioaren arabera" Jose Miguel Etxeberria Alvarez erail eta gero, zuhaizti batean lurperatu zutela. Zuhaizti hori Brocas eta Labrit herrien arteko errepideko harrizko zubi batetik 150 metrora dago, ipar norabidean, eskuinean".
‎Ez du halakorik topatu lehenbiziko begiratuan. Beharbada inguru hurbilean gordeko zituen, berak egiten zuen bezala, harri jakin baten azpian lurperatuta edo enbor ihartu bateko zuloren batean. Hausnarrean hasi da Txarro:
2021
‎Izen bat hartu beharra daukazu, ni zutaz harro egoteko. Ezin diozu erantzukizunari ihes egin eta zeure burua horrelako toki batean lurperatu. Baina atsegina izango litzateke".
‎" Amak gordeko du hau", esan zuen zakar. Gau hartan, lorategira atera isilka, pala txiki bat aurkitu, eta zulo sakon batean lurperatu zuen erlojua. Aste hartan burdinazko hesi handi bat altxarazi zuen lorategiaren inguruan, eta aurrerantzean Hildak ez zuen bakarrik ateratzeko baimenik izan.
2022
‎Ohartu nintzen gure arreta desbideratu nahian ari zela: urduri jarri zen Labirintoan norbait ikusi al zuten galdetu genionean, eta orain kontua ahantzarazi nahi zigun, ezdeuskeria pila baten azpian lurperatuz.
‎Gure arbasoak tximuengandik eratorriak balira, ez lirateke egongo kristauen hilerrietan lurperatuta. Adibidez, nire birraitona Amvrosi, bere garaian Poloniako erresuman bizi izan zena, ez zuten tximu baten gisara lurperatu, Joachim Szostak apaiz katolikoaren alboan baizik, zeinaren idazkiak –eguraldi neurrizkoari eta edari beroen neurrigabeko erabilpenari buruzkoak– nire anaia Ivanek (maiorra berau) baititu oraindik gordeak. Apaiz hitzak pope katoliko esan nahi du.
2023
‎Enpresariak ernegatuta zeuden, pairatzen ari ziren jazarpenak euren negozioak kaltetzen zituelako. Armadako teniente erretiratua eta komisarioa ere sututa zeuden, astean behin lankide edo ezagun bat lurperatu behar izaten zutelako. Goi kargu politikoa saiatu zen hango giroa baretzen, baina ez zitzaion lan erraza egokitu, animoak komeni baino gehiago berotu zirelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia