Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 37

2001
‎Irri karkaila kokin bezain xoxo batez lehertu zen Maddalen orduan eta algara xehe hark, mundua inarros zezakeela iruditzen zitzaidan. Marguerite Durasen nobela batean noizbait kausitu nuen, deus ez zuenaren alegrantzia umil eta mendekariaren musika, Vitryko eremuetan gertatzen zen istorioa kontatzen zuela.
‎Euskarazko ele arraroa irratian hautematean, irri lakoniko batez lehertzeko gutizia sortzen zitzaidala aldi oroz oroitzen nintzen, estrategia berriaren azalpenak ematen zenizkidan arau. Alabaina, politikarien edo kultura arduradunen ahoetarik isurtzen zen hitz horrek, kolonialismoaren samin gustua zeukan enetako, hainbatetan gaitzetsi lehenagoko" jasankeriaren" beste apaindura bat zen, hots.
2005
‎Karkaila amerikano batez lehertu zen:
‎Arrautzak botatzen zituzten udaletxeko hormaren kontra eta hauek kolore festa batean lehertzen ziren. Bai gauza ederra!
2006
‎Zaindu egik hire ipurdi mehe hori. Nork zakik, igoal halako batean mokordoren bat lehertu egingo zaik...
‎Gizon bat bezala. Ez zuen ezer esan nahi, esaldi hutsala zen, puxika bat bezalakoa, orratz batekin lehertu eta barruan deus ez dagoela konturatzen garena. Puxika bat bezalakoa edo orduan pasatzen ari zen kafetera itxurako hodei hura bezalakoa, haizeak nahi erara itxuraldatzen edo are suntsitzen duen inpresio subjektibo eta aldakorra, ilauna.
2007
‎Medikuari buruzko zerbait aipatzear egon naizen arren, aldi berean oroitu dut hilabete lehenago izan genuen elkarrizketa: erosketak egin ez zituelako demandan hasi nintzaionean, berak laburmetraian lanean ari zela erantzun zidan, eta nik gordin bota nion hasi zenetik lau urte joan zirela eta oraindik ez nuela ikusi pauso txiki bat ere egiten, eta bera hasieran dena buruan ondo gordeta zeukala esanez defendatu zen, baina gero negar batean lehertu zen, dena gaizki ateratzen zitzaiola esanez. Urteak daramatza ezer egin gabe, ezertan saiatzeko ausardiarik gabe, eta badakit ez dela erraza eguneroko kontuekin burutzea, niretzat ez behintzat, baina dena gaizki ateratzen zaiola esan ahal izateko gutxienez zerbait egiten saiatu beharra dauka, sofan eserita ezer ez delako gaizki ateratzen.
‎Joakini begira gelditu dira, gatz bila etorritako bizilagun astunaren antzera sentiarazi arte. Joakinek lorontzi bat lehertu du pianoaren aurka. Ondoren burruntzalia telebistaren kontra.
‎Supermerkatuan balego bezala eraman zituen karroxak. Erroskila bat jan nuen, anis hazi bat lehertu zitzaidan ahoan, amona Luciaren esku handiegiak irudikatu nituen forma ematen.
‎Zuek, europarrak, zeuona bai bizimodu tristea! –eta irri karkaila tabakoz kargaturiko batean lehertu da, umorea berreskuratuz– Eta esadazu egia orduan, oporretan etorri zara ala senar bila?
‎Lukasen hatza funtzionarioaren esku artean da, mamia belztu eta paper baten kontra sakatu diote, Jose Montoya Ubedako presoari ere bai, eta hortzik gabeko irribarrea egin dio Lukasi, qué pasa vasco. Lukasek esan dio Aupa Sabina, eta Jose irri karkaila batean lehertu da, lixiba eta miseria usaineko korridorean. Aitorrek Lukasi besarkada sendo baina laburra eman dio.
2008
‎bat batean lehertzen den
2009
‎Batzuek ezagun zuten, besteek ez. Kanoikada batek lehertu zuen Santiagoren defentsan, batzuen esanera; maniguan ihesi hasi eta desagertua zen, besteen iritziko. Eskale aldra hartan ez nuen topatu behintzat.
‎inseguritatea atzerritarrek dakarte eta atzerritarrak migrazioetarik datoz beraz migrazioak ditzagula errotik borroka. Ez ote zekien presidenteak Erroma modu batez lehertu zela migrazio oldeak irensten jakin ez zuelako?
2013
‎– Gaseosa botila bat lehertu zitzaidan –azaltzen zuen berak, harro.
2014
‎Beste bi mutil borrokan. Botila bat airetik, mirariz inori jo gabe horma baten kontra lehertu zena. Morrosko bat elastikorik gabe, bizkarrean tatuaia zantar bat erakusten.
‎Baionako katedraleko ezkilak jotzeaz erretreta harturik, nahi bertze denboraz hornitua baita Bettiri, Miarritzerateko bidea hartu du astelehen goizean, denboraleak itsas hegian egin dituen desmasiak ikusiz. Lizeorateko bidean ikusi du arbola batek lehertu eta azpian hartu duela hamalau urteko mutiko bat, aita duena kapitain gerlan. Hezurrak hautsiak ditu mutikoak, hala erran diote Bettiriri, eta Miarritzerat bidean segitu du, otoitz isilean barnaturik, pentsatuz eta aitak zer gisako atsekabea behar duen hartu semearen berri emanen diotelarik.
‎Isildu egin da, baina antsia batzuk egin ditu oraindik. Leiho bat lehertu da orduan gizonaren ondoan. Hil egin du.
‎Beroa gero eta handiagoa zen aretoan, baina eskuak ikaragarri hotz zeuzkan Irenek. Izerdi tanta bat lehertu zitzaion aldakan, besapetik zuzenean, saihetsetatik tatarrez jaitsi barik. Iruditu zitzaion izerdi tanta hori ere usteldu egingo zela orduekin eta usaina hartzen joan.
2015
‎Miren berehala ohartzen da Aitorren errealitatea mutil lagun gisa oso zaiola mingarria; eta Manu irudimenezkoak, Errioxako ikasleak, berriz, sendatu egiten dizkio errealitateak eraginiko zauriak. Harik eta Aitorren benetako izena Manu dela jakingo duen arte, hain zuzen errealitateak aurpegirik traumatikoena erakusten dionean, amodioa lehenbizikoz Lintzirin hotelean arratsalde tamalgarri batean egiten dutenean, aldi berean herri traumak ere eztanda egiten duela, alboko gasolindegian bonba bat lehertzen baita.
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du ...za, ez dut merezi, putakumeok, ez dut hau merezi, zergatik niri, zergatik guri, niri bai, niri bale, baina zergatik nire alabari, because the night, born in the USA, fake empire, trouble will find me, inshalla, arimen elkarte bat da hau, kongregazio aeronautikoa, tipo sentibera izatea zer den, betileak diala balira bezala astinduz gero inguruko guztiek pentsatzen dutena sintoniza dezaket, hegazkin bat lehertzea zer da, abiaduraren tenpluari eginarazi nahi diote zapart, izan nituen, egun zoriontsuak ere izan nituen, nahiz eta orain denak oroitzea kostatu, saia nadin bakarren bat bederen oroitzen, izotz hockeyko atezain nintzela hanka puntarekin in extremis geratutako penaltia, arranguren murruan harrien zurrumurrua entzutea Jerusalemen, Iowa City neguan, elurrez goraino eta egurra gurea ez zen ...
‎pum! Zain bat lehertzen zaik begian.
2016
‎Aurrena euri inarrak entzun ziren bedera bedera sabaia kolpatzen, ostean are jarraiagoak bihurtu ziren kixkorrak, zerua azkenik truxu batean lehertu zen arte. Lorategiko lurreko hautsa altxatzen zuten tanta lodiek eta dunbotsa atera lurrezko ontzi eta leihoetako burdinazko forjetan talka egitean.
2017
‎Hiesarekin bizitzea lubakietan daudenendako bakarrik gertatzen ari den guda batean egotea bezala da. Bonba bat lehertzen den aldiro, ingurura begiratu eta beste lagunen bat galdu duzula ohartzen zara. Baina inor gehiago ez da ohartzen –ez zaie haiei gertatzen ari– eta hortxe dabiltza kalean gu lokamuts batean gabiltzan bitartean.
‎Lehenengo semaforoan ordea maskaldu egin zitzaion aldartea. Azeleragailua barruraino sakatu eta horma baten kontra lehertzeko gogoa sentitu zuen.
‎–... eta gure aita zenaren begi urdinak? –barre algara batean lehertu da– Ez duzu erremediorik.
2018
‎Ozentasuna lausotzen doalako soinu ia entzungaitz bihurtu aurretik, desagertu baino lehen. Baina desagertzen den momentuan, beste tanta bat lehertzen da aurrekoaren hilotzaren gainean.
2019
‎Oraindik ezin duzu sinetsi. Ez zaude zure onean; ez duzu zure burua gobernatzeko adina sosegu; buru barruan trumoia bat batean lehertu izan balitzaizu bezala.
2020
‎Akordatzen da, beste behin, hantxe zeudela bostak, mahai baten inguruan, bakoitza bere lanetan. Halako batean, bista altxatu, eta algara batean lehertu zen Agustin: “Begiraiozue elkarri, mesedez, begiraiozue!
2021
‎Euri ttantta bat lehertu zen ene larruazalean. Ni ere euri zitalari esker bizi nintzen, profezia egilea eta profeta ez izan arren.
‎bele bat lehertu zen
2022
‎euli bat lehertu kaskoaren kontra
‎Kostatu egin zitzaidan jasotzea eta oso galduta sentitu nintzen momentuan... Ondoren, publikotik hitza hartu zuen emakume* batek etengabe errepikatzen zuen “aquí en España” eta hango jendearen artean zeuden bestelako minak bat batean lehertuko zirela sumatu nuen. Oso urduri jarri ninduen egoera hark.
‎Lehen emanaldia guk nahi bezala atera zen eta, bukaeran, txalo zaparrada batean lehertu zen Elebeltz. Ekaitza kanpoan eta ekaitza barruan.
‎Beste olatu harrotu bat lehertu zen berrogeita hamar bat metrora zegoen murruaren kontra. Lipar batean txikitu zituen segurtasun eremuari egindako kalkulu eta protokolo guztiak.
‎Eta pixka bat aurrerago, autopistako babes hesietan putrea adi, basurde edo behorren batek kotxe bat lehertu zain, espezieen kate trofikoaren ezinbestekotasuna hausteko.
2023
‎Hortaz, Martinaren aurrean paratu nintzen, hankak zabal eta besoak bular aurrean antxumatuta, eta harro plantan zera esan nion, probokatzaile, zer, zeri begira zaude, gustatzen zaizu, e, gustatzen zaizu ikusten duzuna, ezta? Martina Karrikabürük, lehenik, mintzo oso ezezagun batean, etrusko arkaikoan, esaterako, hitz egin izan banio bezala begiratu zidan; gero, poliki poliki hitzon esanahia prozesatu ahala, argi izpi bat egin zitzaion buruan eta hasierako ustekabe hura gainditzen joan zen, harik eta aurpegiaren muskuluak barre algara total, erostezin eta geldigaitz batean lehertu ziren arte. Hitz hauek koroatu zuten, handik gutxira, leherketa hura:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia