Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 145

2000
‎Eta osabak tiro egiteko manua eman zuen, morroietarik batek metxari su eman... eta ihortziri bat lehertu zen orduan.
‎Biharamunerako, ustezko seme kalteen guraso guztiak ziren txandrioaren jakitun. Gurean, egongelan misil balistiko bat lehertzearen pareko izan zen albistea. Amak eta arreba zaharrenak senperrenak egin behar izan zituzten, aita zenak toxikomanoak bergizarteratzeko zentro batean giltzapera ez nintzan.
2001
‎‘Arpoia zirga gogor honi loturik doa. Arpoia balearen gorputzera sartzen denean punta zabaldu egiten da eta lehergailu txiki bat lehertzen da. Horrela, berehala hilko da balea.’
2002
‎Olatu bat lehertu zen urrunean. Eguzkiaren lehen izpiek argiz jantzi zuten itsasoa.
‎Eta esatekotan ere egon zen Karmeleri: " Goazen hemendik, beldur naiz eta", baina momentu hartan olatu handi bat lehertu, eta bi ahizpak zipriztindu zituen. Karmelek oihu eta irri, biak batera egin zituen.
2004
‎Apirilaren 10ean gertatu zen. Gorputza lehergailuz beterik zeraman, soldaduen jeep baten kontra lehertzeko asmoz. Autora iritsi aurretik soldaduek tiro egin eta lehertu egin zen.
‎Banekien zer egingo zuen eta konbentzitu egin nahi nuen. Bonba beste leku baten lehertu behar zen, baina uste dut ikusi egin nauela, eta horregatik lehertu duela denbora baino lehenago. Eta nola libratu naizen?
‎SSetako bospaseik eskuak jaitsi eta niganantz egin zuten, mehatxuzko jarreran. Bat batean, danbateko gorgarri batek dardarka jarri zituen kriptako harri zaharrak eta aurrena zihoan SSa lurrera erori zen, burua bala batek lehertuta. Beste guztiak braust gelditu ziren, tiroa nondik etorri zen asmatu ezinik.
‎Tiro egin zion lodikotearen hankari. Supituki, sumendi bat lehertu zen soldaduaren praketako oihal zakarraren azpian. Odol eztandak haragi eta hezur puska ñimiñoak jaurti zituen bideko hauts axolagabearen gainera.
2005
‎–Zer arraio gertatzen da hemen? , hain kemen handiz jaurti zituen hitz haiek, non batek ez baitzekien pertsona bat hizketan ari ote zen, edo trumoi bat lehertu zen.
‎–Yentiak urten, eta entsegida eztanda bat aittu ei dok Loiun. Motore bat lehertu dok ustekabian.
‎Eta olatu eskerga bat lehertzen hasia ikusi dut aurrealdean, tsunami erraldoi bat, ihortziri etengabetan itoa. Itsasikara bat Labarganera zabalera osoan heldu.
2007
‎Erritu hori zer izan zen, kontatu beharrik ere ez legoke, baina kontatu egingo dut hala ere. Ni neu biluztu nintzen lehenik, irudimeneko Inma biluzi baten ispilu bihurturik; gero, kulero eta bularretako haiek neure gorputz osoan barrena erabili nituen, neure azalean sentituz haren azalik mamiena ukituriko janzkiak; eta, ondoren, neure larru zati sentikorrenari helduz, erruki barik eragin nion taketari, gora eta behera, orro batean lehertu nintzen arte.
‎1850 urtean, halako, bonba editorial? bat lehertu zen Galizan. Pintosen. A gaita gallega?
2008
‎Kanpoan, lanbroa hedatzen ari da, gogo txarrez irauli den edalontziko ardo ozpindua bezala. Negar batean lehertu da emakumearen tenplantza.
‎Burua lausotua eta zerua hodeitua zituen, zinez, lanbroak eta hodeiak jirabiraka? harik eta hodeien zaldiko maldikoetan zaldi bat lehertu eta Beñardok oka egin zuen arte, taberna ertzean zegoèn zelai batean. Gero, belarretan eseri ziren biak.
‎Atzealde osoa margotzen zion kolore gorri biziak, eta bistakoa zen gorriak ikusten ari zela. Tiroren batek lehertua zion. Odolusten ari zen pix kanaka, begiak zabaltzeko ere indarrik gabe.
‎Mihiak hots nahasi erdi ulertezin batzuk lardaskatzen baitzizkion. Burua lausotua eta zerua hodeitua zituen, zinez, lanbroak eta hodeiak jirabiraka... harik eta hodeien zaldiko maldikoetan zaldi bat lehertu eta Beñardok oka egin zuen arte, taberna ertzean zegoèn zelai batean. Gero, belarretan eseri ziren biak.
2009
‎Kokainak bihotzari, muinei eta birikei kalterako eragin diezaieke. Kokaina hartuz gero, buruko zainen bat lehertuta, bihotzekoaz edo arnasa hartu ezinik hil liteke.
‎Porroa piztu zuen atzera. Ia berehala, olatu txiki bat lehertu zen arroketan. Patxadaz hartu zuen kez betetako arnasa.
‎Tabernan ez zen gehienetan musikarik egoten eta kantatzeari ekiten genion guk, futbolina astintzen genuen bitartean. Jexuxek, halakoetan, Athletic en ereserkia edota Wagner-en opera bat lehertzeraino jarriz kontraerasotzen zuen, aldartearen arabera. Asteroko gure konbatea izaten zen, bukaeran edarien prezioa nahi erara aldatuz beti berak irabazten zuena.
‎bataren zein bestearen ametsek, jakina, hazi bat zuten abiapuntu, burbuila bat?, amets guztiek bezala, baina Domingoren ametsa ametsetik at gauzatzera, gorputz hartzera eta itxuraldatzera, alegia? ...–Domingok zuèn ametsari, errealitatearekin eta grabitate indarrarekin lotuta zegoen heinean, errealitateak berak emango baitzion, azken batean, behin betiko sendotasuna, han helmugan, zurezko arranoa gobernatzeko gai izatean?, Gabinorena ez, honen ametsak ametsaren lurrak baitzituen abiapuntu eta helmuga, halako eran, non ametsak iraun bitartean iraungo baitzuen, baita ametsaren azken hatsarekin batera lehertuko ere bidaiaren helmugan, ezerezean amiltzeko: hots, Domingoren ametsa proiektu bat zen, ametsetik errealitateranzko jauzia egitera behartzen zuena; Gabinorena, aldiz, amets hutsa zen, ametsaren mehetasuna zuena eta bere izatea eta bere ibilbidea ametsaren baitan topatzen zituena; horregatik, begi erne bizi ongi zabalduak eskatzen zizkion ametsak Domingori, errealitatearekiko loturak ez zion besterik eskatzen, ziurki, errealitatearekin talka eginez gero edo lurra hartu beharrean lurra joz gero pikutara joan baitzitezkeen bere asmo guztiak?, eta Gabinori begi itxiak, bere baitan gauzatzen eta mamitzen den ametsak ezerezarekin lotutako hondo ilun mugarik gabekoa baitu sorterri, amets egiteko ahalmena ere, ezerezetik mundu bat sortzekoa, alegia, edo mundu bat dagoen lekutik beste mundu bat nahiz mila mundu?
‎harriak eta adreiluak han eta hemen, igeltsu puskak eta igeltsu hautsa nonahi?, zailtasun teknikoez gain, premia gorriagokotzat jo zituztelako, agidanez, beste egiteko batzuk hilotza handik erreskatatzea baino, setiatzaileen erasoari, obusen eta metrailadoreen hotsak noiznahi? eusteko ahaleginean; gerritik behera estalia zegoen, bularraldea ere halatsu, baina aurpegia, guztiz desitxuratua, begi bat lehertuta eta bestea zabal zabalik, agerian zuen, material pilatuen hutsunean; kapela, berriz, bere zortzi puntako izarrarekin, bere lekuan zuen, eta zertzelada hark halako ukitu bat ematen zion osotasunari, gorpua barregarri egiten zuena, baita lazgarriago eta izugarriago ere; hilotzari, azkenik, hil kirats trinkoa bezain lodia zerion, hango giroa astun astuna egiten zuena, airea bera ere ia solido bihurtzerainokoa.
‎esan zidan, irriaren itzalpean; eta Helenaren irriak? eta nire izena haren ahotsean entzuteak eragin zidàn zirrarak buruan hitzezko su-ziri bat piztu, eta suzko lili bat lehertu zitzaidan hitzen su festan: –Gabino naiz, bai, baina Gabi dei diezadakezu??;. Gabi gehiago gustatzen zait?
‎berearen zain baitzegoen; mutila isilik zegoen, beraz, egunerokotasunaren errutinak ezinbestean aspertzen zuen arren. Domingok berak gerora aitortuko zuen, behin baino gehiagotan, zeinen itogarria gertatzen zitzaion bulegoko espazio hertsia, halako eran, non, erreakzio gisa edo, portuko belaontziak edo Lobos de mar pelikulako hainbat eszena etortzen baitzitzaizkion gogora ia modu automatikoan, askatasunaren bela zuria eta itsasoaren zerumuga amets?, errealitateak noiznahi asaldatzen zuela eta deseroso sentiarazten; Domingok, ondorioz, disimulatu egiten zuen, haren barruan ekaitza osatuz zihoan bitartean, berandu gabe lehertuko zena: lan istripu baten kariaz izan zen, langileetako bati balbula bat lehertu eta lurrun beroak begiak erre zizkionean, goizeko lehen orduan, Nazario Orbe bulego buruarekin eta Domingorekin bilduta zegoèn une haietako batean, astean behin hirurak biltzen baitziren, aitak semearen jarraipena bertatik egiteko asmotan; are gehiago: une hartantxe ari zitzaion aita semeari bulego buruaren kargua berandu baino lehen hartzearen egokitasunaz?. Gaizki hasi zinen, Domingo, baina harro nago zure bilakaeraz, azken hilabeteotan; hain harro nago, non laster izendatuko baitzaitut bulego buru:
‎–Istripu bat izan da, jauna! Balbula bat lehertu, eta aurpegia erre zaio langile bati: Estepan Enparantzari!
‎Guk, esaterako, estilo liburua genuen, eta El País en idazten hasten ginenean, ikastaroak egiten genituen jakiteko nola idatzi behar genuen. Bonba bat lehertzen bazen, nik banekien nola kontatu behar nuen hori. Orain, dena kutsatuta dago?.
‎hirurogei bat urteko komandante bat zen, bi egun lehenago hildakoa, hegazkinetik jaurtitako bonbaren ondorioz, antza, haren gorpua bonbak irekitako zuloan baitzegoen, hondakin batzuen azpian; bazirudien, beraz, setiatuek hilotz hura ez erretiratzea erabaki zutela –habe astun gurutzatu bat zuen gainean, gerriaren parean, baita eraikuntza material pila bat ere: ...luak han eta hemen, igeltsu puskak eta igeltsu hautsa nonahi–, zailtasun teknikoez gain, premia gorriagokotzat jo zituztelako, agidanez, beste egiteko batzuk hilotza handik erreskatatzea baino, setiatzaileen erasoari –obusen eta metrailadoreen hotsak noiznahi– eusteko ahaleginean; gerritik behera estalia zegoen, bularraldea ere halatsu, baina aurpegia –guztiz desitxuratua, begi bat lehertuta eta bestea zabal zabalik– agerian zuen, material pilatuen hutsunean; kapela, berriz, bere zortzi puntako izarrarekin, bere lekuan zuen, eta zertzelada hark halako ukitu bat ematen zion osotasunari, gorpua barregarri egiten zuena, baita lazgarriago eta izugarriago ere; hilotzari, azkenik, hil kirats trinkoa bezain lodia zerion, hango giroa astun astuna egiten zuena, airea bera ere i...
‎" Aitak sarjentu putakume hura bezalakoa nahi nau neure egitekoetan, baina hori bai ezetz...!"; hitzak, beraz, ez zuen jada Domingo behartzen, baina, hitza jateko behar adina arrazoi izan arren, ez zuen hori askitzat jotzen, gauza bakoitzak baitu bere mementoa eta bere abagunea, eta bera –Domingo– berearen zain baitzegoen; mutila isilik zegoen, beraz, egunerokotasunaren errutinak ezinbestean aspertzen zuen arren –Domingok berak gerora aitortuko zuen, behin baino gehiagotan, zeinen itogarria gertatzen zitzaion bulegoko espazio hertsia, halako eran, non, erreakzio gisa edo, portuko belaontziak edo Lobos de mar pelikulako hainbat eszena etortzen baitzitzaizkion gogora ia modu automatikoan, askatasunaren bela zuria eta itsasoaren zerumuga amets–, errealitateak noiznahi asaldatzen zuela eta deseroso sentiarazten; Domingok, ondorioz, disimulatu egiten zuen, haren barruan ekaitza osatuz zihoan bitartean, berandu gabe lehertuko zena: lan istripu baten kariaz izan zen, langileetako bati balbula bat lehertu eta lurrun beroak begiak erre zizkionean, goizeko lehen orduan, Nazario Orbe bulego buruarekin eta Domingorekin bilduta zegoèn une haietako batean, astean behin hirurak biltzen baitziren, aitak semearen jarraipena bertatik egiteko asmotan; are gehiago: une hartantxe ari zitzaion aita semeari bulego buruaren kargua berandu baino lehen hartzearen egokitasunaz –" Gaizki hasi zinen, Domingo, baina harro nago zure bilakaeraz, azken hilabeteotan; hain harro nago, non laster izendatuko baitzaitut bulego buru:
‎–Istripu bat izan da, jauna! Balbula bat lehertu, eta aurpegia erre zaio langile bati: Estepan Enparantzari!
‎‘Eta zu... ...ko jauzia eginez... neskaren hurbiltasuna irabazteko ahalegin arrakastatsuan, Helenaren ahoa lore bat bezala zabaldu baitzitzaidan orduantxe, ezpainak petalotzat zituena eta irri bat koroatzat; ‘Zu Gabino izango zara... ’ esan zidan, irriaren itzalpean; eta Helenaren irriak... eta nire izena haren ahotsean entzuteak eragin zidàn zirrarak buruan hitzezko su-ziri bat piztu, eta suzko lili bat lehertu zitzaidan hitzen su festan: ‘Gabino naiz, bai, baina Gabi dei diezadakezu... ’; ‘Gabi gehiago gustatzen zait’ esan zidan, eta pozaren biribiltasunak hartu ninduen jarraian, ‘Gabi gustatzen zait’ ulertu banio bezala, neure barruko nahia, neska eder baten maitasun balizkoarekin lotua jada, errealitatearen aurretik jarrita; ‘Eskerrik asko’, esan nion; eta, Helenari bizkar eman eta sukaldera itzuli baino lehen, gehitu nuen:
‎Domingo eta Gabino, bi anaia, bi asmo, bi amets: ...ingok zuèn ametsari, errealitatearekin eta grabitate indarrarekin lotuta zegoen heinean, errealitateak berak emango baitzion, azken batean, behin betiko sendotasuna, han helmugan, zurezko arranoa gobernatzeko gai izatean–, Gabinorena ez, honen ametsak ametsaren lurrak baitzituen abiapuntu eta helmuga, halako eran, non ametsak iraun bitartean iraungo baitzuen, baita ametsaren azken hatsarekin batera lehertuko ere bidaiaren helmugan, ezerezean amiltzeko: hots, Domingoren ametsa proiektu bat zen, ametsetik errealitateranzko jauzia egitera behartzen zuena; Gabinorena, aldiz, amets hutsa zen, ametsaren mehetasuna zuena eta bere izatea eta bere ibilbidea ametsaren baitan topatzen zituena; horregatik, begi erne bizi ongi zabalduak eskatzen zizkion ametsak Domingori –errealitatearekiko loturak ez zion besterik eskatzen, ziurki, errealitatearekin talka eginez gero edo lurra hartu beharrean lurra joz gero pikutara joan baitzitezkeen bere asmo guztiak–, eta Gabinori begi itxiak, bere baitan gauzatzen eta mamitzen den ametsak ezerezarekin lotutako hondo ilun mugarik gabekoa baitu sorterri, amets egiteko ahalmena ere –ezerezetik mundu bat sortzekoa, alegia, edo mundu bat dagoen lekutik beste mundu bat nahiz mila mundu– iturri agortezin bihurtzen duena, halako moldez, non lehertutako burbuilen baitatik beste burbuila batzuk sor daitezkeen:
2010
‎esan zidan, irriaren itzalpean; eta Helenaren irriak? eta nire izena haren ahotsean entzuteak eragin zidàn zirrarak buruan hitzezko suziri bat piztu, eta suzko lili bat lehertu zitzaidan hitzen su festan: –Gabino naiz, bai, baina Gabi dei diezadakezu??;. Gabi gehiago gustatzen zait?
‎entzuten baino gehiago ere bai, Ada batez ere; Adak, izan ere, begirada azkar bezain funditzaileak jaurtitzen zizkion aitari, ez nabarmenak, hala ere, izotzaren moldeetan moldatutakoak baizik?, gorrotozko dardoak balira bezala, aitak, nagusikeriak itsututa behar zuen, begien aurrean zuena bereizteko ezgai? beste modu batean interpretatzen zituenak; Adaren barruak galdara bat bezala behar zuen, suzko izotzaren presiopean zegoena; beldurtu ere egin nintzen une batez lehertuko ez ote zen, suminaren kea baitzerien haren begiei, nik hala esango nuke?; Ada, baina, tarteka bere dardoak jaurtitzen zituen arren, egoeraren jabe zen, itxuraz: hura ez zen kikildu ez barrutik hautsi bederen?
‎hura ez zen kikildu ez barrutik hautsi bederen? ezta esaldi deseroso batekin lehertu ere; Ada, beraz, behar zèn lekuan zegoen, eta behar zèn lekutik eutsi zion: bazuen barne indar bat, nik gutxitan ikusi izan niona eta egoerari aurre egiten laguntzen ziona; hura beste Ada bat zen, zinez, indartsua eta kementsua, Benjamin Maria besoetatik erori zitzaiòn Ada hauskorrarekin zerikusirik ez zuena?
‎Han ehiza hegazkinek eta A/ 88 eskuadrilaren Heinkel 70 modeloko hegazkinek eginiko aire erasoen ondorioak ikusteko aukera aparta izan zuen: , edonon hildako eta elbarrituak, zenbait munizio zeraman kamioi bat leherturik. Otxandio osoa birrinduta, hildako anitz?.
‎–Piztu, kabroia! Zer nahi duk, arbola baten kontra lehertzea ala?
‎Tiro bat jo dioten? Bonba bat lehertu zaion?
‎...in funditzaileak jaurtitzen zizkion aitari —ez nabarmenak, hala ere, izotzaren moldeetan moldatutakoak baizik—, gorrotozko dardoak balira bezala, aitak —nagusikeriak itsututa behar zuen, begien aurrean zuena bereizteko ezgai— beste modu batean interpretatzen zituenak; Adaren barruak galdara bat bezala behar zuen, suzko izotzaren presiopean zegoena; beldurtu ere egin nintzen une batez lehertuko ez ote zen, suminaren kea baitzerien haren begiei, nik hala esango nuke...; Ada, baina, tarteka bere dardoak jaurtitzen zituen arren, egoeraren jabe zen, itxuraz: hura ez zen kikildu ez barrutik hautsi bederen... ezta esaldi deseroso batekin lehertu ere; Ada, beraz, behar zèn lekuan zegoen, eta behar zèn lekutik eutsi zion:
‎Gurasoek horrela hitz egiten zuten, eta gu entzuten... entzuten baino gehiago ere bai, Ada batez ere; Adak, izan ere, begirada azkar bezain funditzaileak jaurtitzen zizkion aitari —ez nabarmenak, hala ere, izotzaren moldeetan moldatutakoak baizik—, gorrotozko dardoak balira bezala, aitak —nagusikeriak itsututa behar zuen, begien aurrean zuena bereizteko ezgai— beste modu batean interpretatzen zituenak; Adaren barruak galdara bat bezala behar zuen, suzko izotzaren presiopean zegoena; beldurtu ere egin nintzen une batez lehertuko ez ote zen, suminaren kea baitzerien haren begiei, nik hala esango nuke...; Ada, baina, tarteka bere dardoak jaurtitzen zituen arren, egoeraren jabe zen, itxuraz: hura ez zen kikildu ez barrutik hautsi bederen... ezta esaldi deseroso batekin lehertu ere; Ada, beraz, behar zèn lekuan zegoen, eta behar zèn lekutik eutsi zion: bazuen barne indar bat, nik gutxitan ikusi izan niona eta egoerari aurre egiten laguntzen ziona; hura beste Ada bat zen, zinez, indartsua eta kementsua, Benjamin Maria besoetatik erori zitzaiòn Ada hauskorrarekin zerikusirik ez zuena...
‎" Eta zu... ...noko jauzia eginez... neskaren hurbiltasuna irabazteko ahalegin arrakastatsuan, Helenaren ahoa lore bat bezala zabaldu baitzitzaidan orduantxe, ezpainak petalotzat zituena eta irri bat koroatzat;" Zu Gabino izango zara..." esan zidan, irriaren itzalpean; eta Helenaren irriak... eta nire izena haren ahotsean entzuteak eragin zidàn zirrarak buruan hitzezko suziri bat piztu, eta suzko lili bat lehertu zitzaidan hitzen su festan: " Gabino naiz, bai, baina Gabi dei diezadakezu...";" Gabi gehiago gustatzen zait" esan zidan, eta hara:
2011
‎Eta olatu eskerga bat lehertzen hasia ikusi dut aurrealdean, tsunami erraldoi bat, ihortziri etengabetan itoa. Itsasikara bat Labarganera zabalera osoan heldu.
‎Halako batean lehertu egin da Antton, eta orduan etorri da bere purrustada: –Euskadi sakona aipatzen didan hurrengoari, ostia pare bat!?.
‎Gai arantzatsua dudarik gabe, ezen urak diru asko mugitzen baitu, enbarazu handiak sortzen. Gainera, sei langile hil ziren itota bideratze lanetan ari zirela, duela pare bat hilabete, bat batean hodi erraldoi bat lehertu zelarik. Noren erruz?
2012
‎bat batean lehertzeko
‎Garrasi ozen eta zorrotz batzuek, bat batean lehertu baitziren irudi kateatuan, atzerantz bota ninduten ia. Une labur batez duda egin nuen, dardarka hasi nintzen.
‎Bost minutu geroago, itsaso osoa, Vurrgh eraino, amorru ezin gobernatuzkoan lehertzen zen; baina Moskoe eta kostaldearen artean iristen zuen amorru hark bere gorena. Han, elkarren kontrako milaka kanaletan irekitzen eta bideratzen zen uren barren zabala, eta bat batean lehertzen zen, inarrosaldi eroetan, gora eta behera, irakinean, txistuka, zirimola erraldoi eta kontatu ezinezkoetan biraka, ekialderantz murgilduz, jauzika ez bazen zurrunbiloka, urak sekula iristen ez duen lastertasunaz.
‎–O, lortuko dut! , oihukatu zuen, makilaren kolpe batez bere aurrean sokor bat lehertuz.
2013
‎Koldo Sarasuak egun batzuk lehenago esan zion: . Pentsa ezak, Hamza, atentatuaren egunean, puntu bat lehertu eta puntua eguzki bihurtuko dela, gizarte anaikorrago bat argituko duena. Mirari handiagorik?!?.
‎–Putakumeak bai, eta putakume galantak! Imajinatzen duk ahalmen handiko bonba batekin armategi bat lehertzea: EXPOSA, berbarako?
‎–esan zuen Lorenek; eta, begietan argi bat pizten zitzaiola, gehitu zuen?: Imajinatzen duk ahalmen handiko bonba batekin armategi bat lehertzea: EXPOSA, berbarako?
‎edo Jesusen Bihotzaren imajina lakoa, ez zakiat zelan esan. Baina hi korazonistetan habil, eta gaizki ikusiko huke hire aitak Jesusen Bihotza tiro batez lehertu gura izatea, ezta?. Bada, horregatik ez diat erabiltzen, eta, begitartea gozatzen zuela, jarraitu zuen?:
‎Raissak, adibidez, ilargi betezko gauetan hitzordu bat zuen Abdel Haqqekin, dantza zirkular bikoitza bitarteko, baina hara: uste zuenean ezen, bere jirabira etengabean, senarrarekin bat egitera zihoala, garrasi bat lehertzen zitzaion sabelean: amorruzko eta mendekuzko garrasi betiko hura zen, dantza etetera eta bertan behera uztera behartzen zuena; eta, errudunen bila abiatzen zela, errudunaz ahantzi. Yazîdez, alegia?
‎Raissak, hasieran, zorabio bat bezalakoa izan zuen, bizpahiru segundokoa, autodefentsa sistemak edo eragindakoa, begi bistan zuena ezin izan baitzitekeen egia!? eta hutsune batean sartu zuena, burua, bat batean, zuri geratu balitzaio bezala; gero, berriz, oihu erdiragarri bat lehertu zitzaion zintzurrean, oihu hari antzeko bertze batzuk zerraizkiola; edo, zehatzago izateko, zera erran ote litzateke, minezko minaren soinaz erditu zela Raissa orduantxe, zeren oihu haiek ezin izan baitzezaketen sabel erraiak bertze iturbururik??; gero, Yazîden gorputzetik metro batera zegoèn zangoa besoetan hartu, hura behin eta berriz musukatu, ezin kementsuago besarkatu, hilotzari an... –Zer gertatu zaik, Yazîd, seme gaixo errukarria?!?; haren hitzak, ordea, ez ziren osoak, haren negarra eta negar egiteko moduak, negar hasperenak, negar zotinak eta haragiaren haragizko negar kontsolaezina?
‎Ikerketak: Goikoetxea eta Zugarramurdi tirokatzeko erabilitako armaren munizioa 11,43 kalibrekoa zela jakinarazi zuen Frantziako Poliziak, «gaizkile eta hiltzaileen ohiko kalibrea», bonba bat lehertu zitzaionean hildako Cherid kide zuen Bordeleko mafiaren esku aurkitu ohi zena.
‎Urte hartako ekainaren 6an, Jose Antonio Urrutikoetxea eta Mikel Mugiro errefuxiatuak bizi ziren etxeari eraso zioten. Bonba bat lehertu, eta hil egin zen mertzenarioetako bat, Marcel Cardona, OASeko kidea. Frantziako poliziek beste hiru mertzenario atxilotu zituzten:
‎1978an, «jauzi kualitatibo bat» egin zuen gerra zikinak. Abenduaren 21ean. ETAk Luis Carrero Blanco hil eta bost urte eta egun batera?, Jose Migel Beñaran Ordeñana Argala hil zuten, Miarritzen, ibilgailuan bonba bat lehertuta. Atentatu hori behar bezala ikertu ez den arren, Boccardo eta Cherid tarteko izan zirela ziurtatzen dute garai hartako gertakarien lekukoek eta ikerlariek.
‎Berria berak emango ziola erabaki zuen eta, hortaz, agindua eman zion Collins jaunari Longbournera bazkaritarako itzultzean gertatutakoaren gaineko pikorik ez botatzeko etxeko inoren aurrean. Collins jaunak, esaneko, dena isilean gordeko zuela hitz eman zion, jakina, baina agindutakoari eustea, ostera, ez zitzaion batere erraz gertatu; izan ere, kanpoan hain luze izateak Longbournen sortua zuen jakin mina zuzen zuzeneko itaun erauntsi batez lehertu zen bueltatu zenean, eta, galdera guztiok saihesteko zuhurtzia apur bat erabili behar izateaz gain, Collins lehengusuak gogor egin behar izan zion bere buruari ezer ez esateko, bere maitasun zoriontsuaren berria zabaltzeko irrikatan zegoen eta.
‎–esan zuen Lorenek; eta, begietan argi bat pizten zitzaiola, gehitu zuen–: Imajinatzen duk ahalmen handiko bonba batekin armategi bat lehertzea: EXPOSA, berbarako?
‎" Putakumeak bai, eta putakume galantak! Imajinatzen duk ahalmen handiko bonba batekin armategi bat lehertzea: EXPOSA, berbarako?
‎Koldo Sarasuak egun batzuk lehenago esan zion: " Pentsa ezak, Hamza, atentatuaren egunean, puntu bat lehertu eta puntua eguzki bihurtuko dela, gizarte anaikorrago bat argituko duena. Mirari handiagorik...!".
‎Raissak, hasieran, zorabio bat bezalakoa izan zuen, bizpahiru segundokoa, autodefentsa sistemak edo eragindakoa –begi bistan zuena ezin izan baitzitekeen egia! – eta hutsune batean sartu zuena, burua, bat batean, zuri geratu balitzaio bezala; gero, berriz, oihu erdiragarri bat lehertu zitzaion zintzurrean, oihu hari antzeko bertze batzuk zerraizkiola; edo, zehatzago izateko, zera erran ote litzateke, minezko minaren soinaz erditu zela Raissa orduantxe, zeren oihu haiek ezin izan baitzezaketen sabel erraiak bertze iturbururik...?; gero, Yazîden gorputzetik metro batera zegoèn zangoa besoetan hartu, hura behin eta berriz musukatu, ezin kementsuago besarkatu, hilotzari ... " Zer gertatu zaik, Yazîd, seme gaixo errukarria...!"; haren hitzak, ordea, ez ziren osoak, haren negarra eta negar egiteko moduak –negar hasperenak, negar zotinak eta haragiaren haragizko negar kontsolaezina– aihotz zorrotzak baitziren, hitzak nonahi ebakitzen zituztenak, silaba batean edo bertzean; gero, Yazîden begiak itxi eta, goiti begira, ulu egin zuen berriro:
‎Raissak, adibidez, ilargi betezko gauetan hitzordu bat zuen Abdel Haqqekin, dantza zirkular bikoitza bitarteko, baina hara: uste zuenean ezen, bere jirabira etengabean, senarrarekin bat egitera zihoala, garrasi bat lehertzen zitzaion sabelean: amorruzko eta mendekuzko garrasi betiko hura zen, dantza etetera eta bertan behera uztera behartzen zuena; eta, errudunen bila abiatzen zela, errudunaz ahantzi –Yazîdez, alegia– eta bere burua edireiten zuen errudun:
‎Eskopeta hori, izan ere, niretzat zera duk... jende askorentzat santu baten imajina lakoa... edo Jesusen Bihotzaren imajina lakoa, ez zakiat zelan esan. Baina hi korazonistetan habil, eta gaizki ikusiko huke hire aitak Jesusen Bihotza tiro batez lehertu gura izatea, ezta.... Bada, horregatik ez diat erabiltzen –eta, begitartea gozatzen zuela, jarraitu zuen–:
2014
‎Nire ahaleginek merezitako ondorioa lortu zuten azkenean. Baina, orduan, nire arrakastaz gozatzeko astirik eman gabe, barre algara batean lehertu zen.
‎Ernestoren ahotik, antxoa eta nocilla? entzun zuenean, lehendik zurt zeukan gorputza astintzen hasi zen hotzikara bortitz batean, demonio guztiek hartuta, garrasi ero batean lehertzearekin batera.
‎Belarria guraizeekin ireki. Begia harri batekin lehertu. Injekzioa klitorian.
‎Kolivanetik versta erdira baino ez zegoela, sugar handi bat lehertu zen hiriko etxeen artean, eta eliza bateko kanpandorrea lurrera erori zen hauts eta garrezko luizien erdian.
‎Baina orduan fusil desarra ikaragarri bat lehertu da telegrafo bulegotik hurbil, eta bala zaparrada batek leihoetako kristalak txikitu ditu.
‎Nire izeba maitearen influentziazko harremanek harrigarrizko eragina izan zuten gazte harengan. Ia algara batean lehertu nintzen. «Konpainiako gutun konfidentzialak irakurtzen dituzu?» galdegin nion.
‎Beste oztopo bat! Tiroketa bat lehertu zen nire oinen azpian. Erromesek beren winchesterrak dantzatu zituzten, sastrakaren barrenera beruna alferrik parrastatzen.
‎–Benemerita plana?. Hiriko kale batean ur hodi bat lehertu eta urak kale osoa urtegi bihurtu zuela? –Itoiz plana?.
2015
‎Hamahiru urte lehenagoko bidaiara itzularazi ninduen kaian bidaiarien zain zegoen ontziak. Begien aurrean neukan itsasontzi konbentzional eta zaharkitu hark barrena urratzen zidala sentitu nuen, elkarri ondo ahokatutako pieza guztiak bat batean lehertu balitzaizkit bezala, eta ordura arteko konjuntzio zorioneko hura gustu txarreko txantxa bat izan balitz bezala.
‎eta beste oihu bat lehertu zen zure baitan,
‎–Beldurgarriak zirelako, 50 gramoko berunezko almendrak, ondo entrenaturiko legionarioek habailaz jaurtitzen zituztenak. Nahikoa eta sobera indigenen buru-hezurrak kolpe bakar batez lehertzeko. Eta hemen horietako 114 topatu dira.
‎Charles Mansonen groupiak inspiratzen dituena. Bonba bat lehertzeko adorea duen alfa arraren sex appeala.
‎haren gogoetak, haren irudipenak, haren desirak. Zer esan nahi zuen hesiak harentzat, zer esanahi zuen lorategiak harentzat, olatu bat lehertzen zenean zer esan nahi zuen harentzat? (Lilyk gora begiratu zuen, Ramsay andreari ikusi izan zion bezala; berak ere olatu bat aditu zuen hondartzan erortzen).
‎[Frantzian granada bat lehertu zen. Hogei edo hogeita hamar gizon gazte errautsi zituen, tartean Andrew Ramsay.
‎Mastari helduta ikusi zituen. Eta James eta Cam beldur ziren Ramsay jauna, hara begira, bat batean lehertuko ote zen:
‎Ordu pare bat lehenago oskarbi zegoen zerua iluntzen ari du, eta ez du denbora askorik behar izan euritan hasteko. Trumoi bat lehertu da urrunean, eta euria hasi du. Hasieran bare, gero gogor.
‎zaborrak ikusmiratzen ari nintzela, behin batez burdin zatitxo bat hartu, eta hura miazkatzen nenbilen; halako batean, ustekabean, burdina nahi gabe irentsi eta, larriturik, etxera igo nintzen; amonak, beldurrak airean, ni harraska gainera igo, eta txizontzi batean eseri ninduen: indarka, burdina bota nezan; zazpi ahaleginak eginez, sabela eta hesteak urratu ez nitzan, eta estutasun hartan ikusten dut neure burua, ematen zidaten ur beroa edaten, ingurukoen oihuekin gero eta larrituago, harik eta negar batean lehertu nintzen arte?
‎egun jakinetan militar ariketak egin ohi dituzten jarraituki, behar orduan trebe izaiteko, ez dira neholaz gerlan sartzen itsura. Gerla egiten dute bakarrik beren mugen zaintzeko edo adiskideen lurretarik etsaiaren ohiltzeko edo oraino tirano batek leherturik daukan edozein herriren alde, hartaz urrikalduz eta gizontasunez egiten dute orduan, tiranoaren atzaparretarik eta menpetik haren ateratzeko?.
‎–A, baina? , serio geratu zen Felix une batean, eta algara zaratatsu batean lehertu zen hurrengoan?. Barka ezak, maisu.
‎–Oso seguruak dira eta?. . Bai noski, baten bat lehertzen den arte?. –Aurrerapenari ezin zaio bizkarrik eman?.
‎Baina ez, erabakita zegoen: dirugune bat lehertuko nuen, XX. mende bukaerako egiazko agintegune bat. Txotxongiloaren harien jabeak ipiniko nituen ipurdiz gora eta estuasunean.
‎Lauzpabost errebeskada gehiago eman ondoren, etzatera behartu du bibotedunak, eta ahoz behera dagoela, ostiko batez lehertu dizkio potroak. Ez da eszena heroikoa izan.
‎Gero, eskandalu batean lehertu da, eta ni ere ez naiz askoz gehiago luzatu. Berehala sentitu ditut esperma olatuak latexezko moilen kontra alferrik hausten.
‎gas bonbona bat lehertu ostean
‎eta beste oihu bat lehertu zen zure baitan,
2016
‎Hiru harpeak, behingoz, hutsez beterik agertu ziren, betiko. Hauxe lehenik, areto harpetu dibinoa, semearekin batean lehertu izan zena; gero, Jesusen ohiko harpea argi itzaliz baizik erideiten ez zena, eta azkenik, estalaktitaz beteriko Ereken harpea, turistei baizik erakusten ez zitzaiena.
‎Hemen zaudete benetan! , eta pozezko negar batean lehertu naiz.
‎–Senargaia daukat, ez al dakizu? , segidan barre handi batez lehertu zen?. Ez, mutil, ez...
‎Laster etorri zen koinatua nire bila, eta bera arduratu zen autoari zegozkion izapide guztiez. Ez nion kontatu zer gertatu zitzaidan, ez hari, ez beste inori?; autoaren kontrola galdu nuela esan nion, aurreko gurpiletako bat lehertu egin zitzaidala eta. Inongo zalantzarik gabe onartu zuen jende guztiak bertsio hura, tailerrekoak eta aseguru etxekoak ere barne zirela.
‎Ber bertan tximista bat lehertzeaz bat, argiak salto egin zuen Garizmendin. Minutu eskaseko argi etena izan zen ekonomikako garrek sukaldea argitu zutena.
‎Iritzi horrekin bat egin zuten euskaldunak eta espainolak ere, Frantziara itzuliz gero, frantsesek edo hauen lagun alemanek espainolen eskuetan utziko zituzten beldurrez. . Goiko aginduak ditut?, errepikatzen zien kapitainak, eta matxinada bat leher zitekeela erantzun bidaiarien ordezkariek. –Mehatxua al da hori??.
‎Aurrekari horiek guztiak kontuan hartuz gero, ebitatu, ekidin eta itzuri ezinezkoa dirudi Quanza delako itsasontzi honen bidaldian ere zoritxarren bat edo batzuk suertatzea: matxura mekaniko batek erregai barik utziko ditu Atlantikoaren erdian, edo joan den sei hilabeteko soldatak jaso ez dituztelako mutina antolatuko dute marinel portugesek, edo Dakarreko egonaldi geldo hartan inkubaturiko gaitz arraro bat lehertu eta izurrite moduan zabalduko da itsasontziko kide guztien artean, batzuk besteengandik bereizi ezinez. Aukerak ez dira gutxi, batzuk oso erakargarriak gainera idazleontzat, baina batzuetan jakin behar da gure aukerarik onenak alde batera uzten beste zerbait garrantzitsuagoren mesedetan, eta guk ere bazterrean laga ditugu abentura, zorigaizto eta madarikazioetarako burutazio guztiak, lehenik ere horietatik aski betea daukagun istorio honek gainezka egin ez dezan, eta baita ere Historiarekiko begirunez eta errespetuz, Murphyren legeek bestelakorik pentsaraz liezaguketen arren Quanza itsasontziak ez baitzuen arazo berezirik izan, ohikoak diren gorabeheratxoak eta hemen jasotzea merezi ez dutenak salbu; ahaztu, beraz, zeuen ametsak Titanic, Nautilus, Drazzler, Pequod berri batekin pentsatzen zabiltzatenok:
‎Baina emakumea ezin izan zen urrunago iritsi bere errelatoan. Bidaiariek, ordura arte erruki handiz entzuten egon zirenak, ezin izan zioten amaieraraino eutsi, ezin izan zuten itxaron krokodiloak aho ikaragarria zabaldu eta umea irentsi arte, eta entzuten ari ziren guztia hitzez hitz egia zela ondo zekiten arren, guztiak batera lehertu ziren, bat batean, barre algaratan. Hala da, lagunak.
‎lehortea dago harrezkeroztik. NBAko jokalari bat lehertu egin da partida bakarrean
2017
‎Gero eta mugimendu xelebreagoak egiten ditu, soinketan baino diskotekan dagoela dirudi. Umeak ezin izan diote barreari gehiago eutsi eta algara ekaitz batean lehertu dira. Irakasleak ernegatuta amaitutzat eman du klasea eta dutxara joan dira, bera aurrena.
‎Konkistan parte hartu eta erretiroa Espainian prestatzen ari zirenek gordetako dirua ekarri ohi zuten ontzi horiek. Hala, hainbat urtez gatazka bat lehertu zen erbesteratuen eta Koroaren artean, eta, horren ondorioz, legeria berriak haien metatzeko boterea mugatu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia