Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 51

2000
‎Behar dut, posible bada, ez ezagutzen duen txosten baten aurka oldartu. Salatzen ahal dut bere zorroztasuna baina hoberena litaike aurkitzea idatzi zahar bat kritikatzeko. Zerbait atzemanen dut ba edo beharrez badakit nori galdegin...
2004
‎2001eko abenduaren 1ean, kontutik jasotako edo bidalitako hainbat mezu elektronikoren edukiaren berri izan ondoren, akusatuak horietako bat aldatu eta hirugarren pertsonei bidali zien, titularra izango balitz bezala. Hala, titularrak lagun bati bidali zizkion mezu batzuk, bere nagusia eta zenbait ikasketa profesional egin zituen zentro bat kritikatuz, azken horietara bidali zituzten. Eragiketa horiek beste hirugarren batzuekin errepikatuz joan ziren 2002ko otsaila arte, orduan akusatua atxilotu baitzuten.
2005
‎Baten batek kritikatu izan dizu munduaren ikuspegi eztiegia ote duzun. Berriki hitzaldi batean komentatu duzu Hobbes, guztiz bestelako pentsaera duen autorea.
2006
‎Greenpeace talde ekologistak txosten batean kritikatu du gaur Espainiako konpainia elektrikoek gehiago inbertitzen dutela zentral termikoetan energia berriztagarrietan baino. Hala, txostenak adierazten du Espainiako merkatuan jarduten duten sei enpresa nagusiek 1998tik 2005era instalatutako potentzia berriko 34.693 megawattetatik (MW) 24.756 MW zentral termikoei dagozkiela, eta 6.251 MW energia berriztagarriei.
2007
‎Hor egiten genuen pim pam pum, holan, kritikatzen beti Herrian. Baina gertatu zen, egun batez La, tte hor zegoela geldi hor erraiteko, eta zergaitik?, zeren hasi baiginen pixka bat kritikatzen La, tte bera, bere kazetan, ez zelakotz aski urrun joaten gure ustez, eta hori ez zuen entzun nahi, bera zen direktorea; asko maite genuen ikasleek, baina bagenituen gure neurriak, Piarres Xarrittonekin izandako elkarrizketa, Baiona, 1996ko uztailaren 7a.
‎Erakunde ekologista nagusietako hiruk, WWF/ Adenak, Greenpeacek eta Ekologistak Martxan taldeak, Ignasi Nietori leporatu diote “energia berriztagarriak garatzeko aurrekontuak hobetu beharrean, tarifa esparru berri bat sustatzen duela, eta horrek arriskuan jartzen dituela Energia Berriztagarrien Planaren helburu eolikoak, funtsezkoak baitira Espainiak Kyotoko Protokoloa betetzeko”. Erakunde horiek jakinarazpen batean kritikatu dute Industriak sektore eolikorako primak nabarmen murrizteko hartutako erabakia, nahiz eta Energiaren Batzorde Nazionalak (CNE) eta eragindako enpresek uko egin. Haren iritziz, “ez litzateke bidezkoa izango sektore eolikoa une honetan zigortzea, sektore elektrikoaren emisioak eraginkortasunez murrizten dituen bakarra baita; beste teknologia batzuek, ikatzak esaterako, diru-laguntzak jasotzen dituzte kutsatzen jarraitzeko”.
‎Bestalde, Ikasleen Batasun Demokratikoak (UDE) eskatu zuen fakultate bakoitzak bere sarbide probak antola ditzala, Estatuko Eskola Kontseiluak bere ustez egin zuen “demagogiko proposamen” horren aurrean. Ikasleen erakunde horrek komunikatu batean kritikatu du egungo selektibitate azterketa “LOGSE hezkuntza sistemaren barruko anomalia bat” dela. Proba hori Medikuntzako ikasleak aukeratzeko sortu zen.
2008
‎Behin baino gehiagotan esan ditu antzekoak Ibarretxek eta, horrexegatik, izan da maiz gatazkaren alde batekoek kritikatu eta iraindua, terroristen eta demokraten aurrean ekidistantzia ez omen delako onargarria, alegia.
2009
‎Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Barkosek azaldu duenez, bere alderdia harrituta dago eta ez atseginez, izaterik ez lukeen polemika bat berpiztu delako oso modu sinplean eta garai batean kritikatzen ziren moduak erabilita, euskal abertzaletasun zaharkituari leporatzen zitzaizkionak alegia, eta orain, espainiar nazionalismo zaharkituaren adibide dira.
‎Erregea hurbildu zitzaionean domina paparrean jartzera, idazlearen obra bateko esalditxo bat kritikatu zion. Edo hitz bat.
2011
‎idazlearen eta bere pertsonaien arteko harremana nahasia duzu, osotoro zehazten ezinezkoa, zaila da idazlea eta protagonista zeharo bat etor daitezen: idazleak falta zaiona erants diezaioke pertsonaiari, edo sobera duena, edo ez bata ez bestea; eredu gisa aurkez dezake, kontraeredu gisa, ez bata ez bestea; bere pertsonaiaren bidez nortasun zein politika jakin bat kritikatu nahi ukan dezake, edo barregarri utzi, edo goraipatu. Ia edozein aukera mamitu du literaturaren historiak.
‎Asertibitate teknika horien bidez sentitu behar du bere iritziek besteen iritziek adina balio dutela eta bere iritzia onartua eta baliotsua dela, besteen iritziarekin bat ez datorrenean ere. Komenigarria da kontuan hartzea nahaste saiheskaria duenaren iritzi konkreturen bat kritikatu aurretik, haren laudorio orokor bat egitea komeni dela. Gainera, kritikak portaera edo iritzi konkretua ukitu behar du, eta ez pertsona bera.
2012
‎Zenbait gairi aurrez aurre heldu behar zaie, ahalik eta leunen edo kontu bereziz. Oso erraza izaten da mezu baten bitartez kritikatzea, baina, lan harreman onak izateko, izugarri garrantzitsua da gai horiei aurrez aurre heltzea. Mezu horrek bidali duenaren sotiltasunik eza edo adeitasunik eza erakutsiko du.
‎(Hori irakurrita, Emilio, yvw0i aeauTov erran nion nire buruari...) demokrazia burgesari buruz egin den kritika. Demokrazia burgesa kritikatu da askotan, eta normala da, baina iraultzaile batek kritikatzen duenean kontrajartzen dio demokrazia herrikoia, eta ez militarren erresuma. HBren inguruan demokrazia burgesa kritikatu denean, batzuetan esan da" horiekin ez dugu negoziatu behar, militarrekin negoziatu behar da, hain zuzen gure militarrek negoziatu egin behar dute benetan faktiko diren botereekin, beren artean afera konpontzeko".
2013
‎Gaurkotasunarekin kritiko Iraganari begira gelditu gabe, begirada zorrotza eskaintzen dio gaurkotasunari Chagoyak. Erakusketaren eremu bakoitzean esparru desberdin bat kritikatzen du. Kolonialismoa landu ondorengo eremuetan, politikaz, ekonomiaz zein erlijioaz jarduten du Chagoyak.
‎Beste artikulu batean, aldiz, Frantziaren portuak aski garatuak ez zirelako kezka agertu zuen. Halaber, laborariei laborantzako prezioak mugatzeko lege bat kritikatu zuen. Horiek guztiak erranik, Ingalaterra eta Frantzia ekonomikoki nagusi zirela azpimarratu nahi izan zuen,.
‎Nahiz eta euskaldunak espainolen parte ezartzen zituen, bereizketa egiten zuen, eta euskaldunenganako hurbiltasuna argi uzten zuen. Are gehiago, beste batean kritikatu zuen Hegoaldeko euskaldunak alemanen alde zirela ziotenek bi aldeetako euskaldunak elkarrekin hoztu nahi zituztela, eta, horren aurka, bere osaba Zaldubi-ren bertsoak gogora ekarri zituen:
2014
‎Ilusio handiz bizitzen ari naizen esperientzia da, eta Logroñoko Udalari eta Asperi eskertu behar diet urte hauetan emandako laguntza. Afizioari dagokionez, iritzia emateko eta kritikatzeko eskubidea du, eta uneren batean kritikatuko zuten, baina orokorrean jendeak ez ditu bi jardunak nahastu, eta hala behar du. Gaizki jokatzeagatik kritikatzea, horrek kezkatuko ninduke.
2015
‎Beste testu laburrago batean komunikabide konkretu bat kritikatzen zuten, ohiko tonu zorrotz eta zuzenaz: Ere aldizkaria.
‎Beste artikulu batean Luis Martin Santosi buruz idatzi zuten. Alde batetik, idazlearen Tiempo de silencio goraipatzen zuten, bestetik haren ateraldi bat kritikatu. Nobelaren aipamena, ordea, esanguratsua da Espainiako nobelagintzako mugarritzat jotzen delako, generoaren berritzaile.
‎Raul Guerra Garrido idazlearen artikulu bat kritikatzen zuten halaber. 1979ko urte kulturalari errepasoa egin zion Guerra Garridok testu batean eta poesia nafarraz ezer aipatzen ez zuelako kritikatzen zuten Oh!
‎Lehen artikulua Jokin Ansorenak idatzi zuen, euskararen politiken inguruan. Amatiñok Eusko Jaurlaritzaren baitan (gobernuko Euskara zuzendaria zen) euskararen normalizaziorako idatzi zuen txosten bat kritikatzen zuen. Zehazki gau eskolei egiten zien mespretxua kritikatzen zuen, eta baita horiek gobernuaren bidez kontrolatzeko saiakera.
2016
‎Goizean, berriz, Erdoganen inguruan prestatutako kolpea aipatzen dute askok; erdibidea, kolpearen berri jakin bai baina egiten utzi ote zuten, judoko giltza baten moduan desaktibatu eta indartuta irteteko. Konspirazioen teoriak urrunera iristen dira.Oposizioak aho batez kritikatu du kolpea, baina Erdoganen zaleak nagusi dira Turkiako kaleetan. Eta Erdoganek inoiz baino botere handiagoa dauka esku artean orain bertan.
‎Zakili Txut taldean ez daude txantxarako, antza. Eta animoak baretu beharrean, gauza guztiak bi aldiz errepikatzen dituen azaloreak ere ahoa zabaltzea erabaki du, beste kontu bat kritikatzeko:
2017
‎Instituzioek haien hizkuntza politikak hobetuko eta azkartuko dituzte sentitzen badute badutela gibelean herri mugimendu eta euskalgintza sozial azkar bat, tiraka ari zaiona. Eta hein batean kritikatzen ahal dugu gauzak ez direla aski urrun joaten eta abar, baina horrek erakusten du indar harremana beharbada ez dela aski azkarra.
2018
bat kritikatu nahi bada, guztiak berdin tratatzea.
‎1989an asmorik behinena zen literatur teoria feministaren suposizio heterosexual nagusi bat kritikatzea. Generoaren mugei eta jabetzari buruzko aurresuposizioak egiten dituzten ikuspegi horiei kontra egin nahi nien, aurresuposiziook maizenik onartzen diren maskulinotasun eta femeninotasun kontzeptuetara mugatzen baitzuten generoaren esanahia.
2019
‎Euskal presoen eta iheslarien 32 senidek eta lagunek gutun publiko batean kritikatu egin dute Etxerat elkarteak ETAren biktimei barkamena eskatu izana, nahiz eta idatzian ez duten Etxerat en aipamen zehatzik egin. «Argitasun osoz adierazi nahi dugu senide moduan guk ez diogula inolako barkamen eskaerarik zor inori, ez dugula onartzen ETAren biktimen mina areagotu izana, eta salatzen dugula ETAren biktimen hainbat erakundek gure egoera kaskartzeko egindako lobby lana», diote Gure duintasuna ez dago salgai eskutitzean.
2020
‎Gustu onekoak edo gustu txarrekoak izango dira aukeratutako hitzak, baina pertsonari zuzenduak dira, ez erakundeari. Argiketari bat alferra dela esaten denean, pertsona jakin bat kritikatzen da, ez da lanbidea iraintzen. Badirudi Eusko Jaurlaritzako lehendakaria denik eta pertsonarik garbiena eta ohoragarriena izaten dela beti.
‎102 eta hur.). Aurretiazko administrazio ebazpena dagoenean, hau da, Administrazioa zigor jurisdikzioari aurreratzen zaionean, zigor jurisdikzioa Administrazioari gailendu behar zaiola defendatzen dute KAk eta doktrinak (Cubero, 2010: 103, 104 eta 112), doktrinaren zati batek kritikatutako gailentzea41 GEEAk, ordea, denbora irizpideari jarraitzen dio eskuduna nor den zehazteko42.
‎Ortuzarrek berak Herri Irratian eginiko elkarrizketa batean kritikatu ditu EH Bildu eta Otegi: «Hemen otsoa dira, eta Madrilen, Txanogorritxo.
‎Ortuzarrek berak Herri Irratian eginiko elkarrizketa batean kritikatu zituen EH Bildu eta Otegi: «Hemen otsoa dira, eta Madrilen, Txanogorritxo.
‎Gauzak beste era batera kritikatzen dira pasatutakoan, eta listoena azkena izaten da beti. Abenduaren bukaeran, Txinan aurreneko kasuak atera zirenean, adi jarri ginen.
‎Marianne harritu egin zen elkarrizketak natural  natural norabide hori hartu izanaz, eta pixka bat kritikatua sentitu zen, nahiz eta Joannak tonu adiskidetsua mantendu. Egia zen, Peggy eta Jamie ez ziren oso pertsona onak; gaiz  toak ere bai, baziren, besteak beheratzen atsegin hartzen zutenak.
2021
‎PP+ C' s koalizioaren legebiltzarkide Luis Gordilloren esanetan, Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak espetxeen transferentziarekin adostutakoak ezin du izan «ETAko presoentzako neurrira egindako jantzi bat». Ohar batean kritikatu zuen Eusko Legebiltzarrean ez dutela akordioaren edukiaren berri.
‎Salaketaren arrazoia Udaltzaingoaren jardun bat kritikatzeko otsailean argitaratutako kartel bat izan da. Plataforma digitaletan zabaldutako artel horrek All Pitufos Are Bastards mezua zeraman(" Pottoki guztiak sasikumeak dira", poliziaren aurkako ACAB All Cops Are Bastards lelo klasikoa egokituz), udaltzain baten irudiarekin batera.
‎Beste batzuekin batera idatzitako artikulu bat... " the Corman Drosten paper"... hori omen da pezeerrismoaren sorburua, gero zientzialari mordo batek kritikatu dutena. ‣ Ondo ikasia etorri zara gaur etxetik, e?!
‎Aipatu kapituluan lehenengo atsekabeaz arduratu naizen modu berean saiatuko naiz honako kapituluan bigarrenari heltzen. Eta, horretarako, aurrekoan egin bezala, pedagogiaz baino, eskolaren antropologiaz eta soziologiaz baliatzen saiatuko naiz egungo heziketa sistema bestelako ikuspegi batetik kritikatu ahal izateko. Gauzak horrela, hurbilpen gisa, begira diezaiogun une batez etnografiari, eskolaren inguruko lan etnografikoei.
‎Euskadin alderdi politikoek, sindikatuek, elkarte profesionalek, udal batzuek ere, aho batez kritikatu zuten polizia eta guardia zibilaren egitekoak.
‎Pixka bat, baina Ezin duzu txotxongilo bat kritikatu irizpideak izateagatik.
‎Eta, horren baitan, zerk hurrera gaitzakeen bizimodu osasungarriago batera: bai geure buruari eta bai ingurukoei era iraunkorrean uhala askatzeak, edo, ideologia zorrotz batetik kritikatzeko eskubidea sentitzearen truke, tarte batez lokabetuko gaituzten aitzakien antsiaz irauteak...
2022
‎Ekitaldian ELAko beste arduradun batzuek hartu dute parte. Mari Kruz Elkoro zerbitzu federazioko idazkariak, esaterako, lan erreformaren berritasunetako bat kritikatu du: «Kontratu finko kopurua igo dela diote.
‎Ekitaldian ELAko beste arduradun batzuek ere hartu zuten parte. Mari Kruz Elkoro Zerbitzu Federazioko idazkariak, esaterako, lan erreformaren berritasunetako bat kritikatu zuen: «Kontratu finko kopurua igo dela diote.
‎Baina kontua da Musk bera ez dela pertsonarik onena erabateko iritzi askatasuna aldarrikatzeko. Bere enpresetan, Teslan eta SpaceX n, zigortu egin ditu proiektu bat kritikatzera ausartu direnak, eta langileek debekatuta daukate Musken aurkako salaketak jartzea.
‎Mendebaldeak bere iruditeriara mugatzen du Ekialde Hurbila, beste kulturak gutxiesteko. Izan ere, kultura bat kritikatzekoan iradokitzen ari dira gurea gizarte aurreratuagoa dela, eta, hala, hemen gertatzen diren milaka bortxa kasu baztertzen eta ezkutatzen dira.
‎Oraingoz, baina, ez da horretarako urratsik egin. Hain zuzen ere, EH Bilduk atzo ohar batean kritikatu zuen eskaera horri muzin egin diola PSNk. Era berean, Geroa Baik ere eztabaidari ekiteko beharra azaldu du.
‎Aldundiak ezetza emateko erabilitako txosten bat kritikatu dute alkateek. Proposatutako eraikinean armairurik, telefonorik edo altzaririk ez daudela dio txostenak, edo entxufeak estalita ez daudela.
2023
‎Hori jakinarazi zuen atzo Vladimir Putin Kremlineko buruak. Hain zuzen, albistea heldu zen AEBekin arma nuklearren kontrolerako duen itun bakarra behin behinean eten duela jakinarazi eta bi egunera —Mendebaldeko herrialdeek eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak aho batez kritikatu zuten astearteko erabakia— Aberriaren Defendatzailearen Egunaren harira grabatu zuen bideoan nabarmendu zuen, bide batez, aurten hedatuko dituela kontinente arteko RS Sarmat misilak, Mendebaldeko armadek Satan 2 deitutakoak. Errusiaren inbasioak urtebete egin bezperan heldu zen iragarpena.
‎Espainiako lau justizia elkarte nagusiek, nola kontserbadoreak hala progresistak, ohar bateratu baten bidez kritikatu dute PSOEk eta JxC Junts Per Catalunyak egindako akordioaren alderdietako bat: Espainiako Kongresuan batzordeak sortzea ikertzeko ea lawfare rik egon ote den —alegia, politikaren judizializaziorik— Kataluniako buruzagi subiranisten kontra.
‎Era horretako programak ez direnez komunitate mailan sortzen eta bideratzen, ondoriozta daiteke EMGaren aurkako borrokan onargarritzat jotzen den kontrolaren neurria sekula ez dela komunitate mailan adosten, are gutxiago baimentzen. Musulman edo beltz edo marroi edo somaliar batek kritikatzen badu ICEko ofizialek aireportuetan agertzen duten basakeria –betiere neskato marroi eta beltzen genitalak" babesteko" aitzakiapean–, automatikoki sartzen da EMGaren aldezle sekretuen multzora. EMGa onartzen duen kultura bera txartzat hartzen denez eta komunitate horretako kideak automatikoki konplizetzat –non eta ez duten besterik adierazten–, ICEko agenteak dira lan hori egin dezaketen bakarrak, gero eta nazionalismo zuri gehiago dagoen estatu batean.
‎Gizalegez jokatu behar da! Hori ez da gizarte super star bat kritikatzeko modua! Hobe isilik eta ezarritako ordenari men, egunerokoari aurre egin “ezarritako” oihuaz, jaiotzetik bertatik daramagun zerbait balitz bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia