Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2000
‎sexua eta erlijioa. Ikastetxeko predikari suharrenek otoitzak aholkatzen zizkiguten gisako desegokieretarako, baina horiek ezpainetara ekarri ezinik, daldara batean kiribiltzen nintzen ohe gainean. Torturaldiak amaierarik ez zuen, harik eta ama, jaikitzeko tenorea genuela eta, gelaratzen zitzaigun arte.
2001
‎Romari ile luze bat kiribildu zitzaion hatzen artean leiho aurrean pentsatzen ari zenean. Norbait ikusi zain zegoen.
2004
‎Oraina da bakarrik denboraren barruan egun. Oraina berriz gauaren makina handian geratu gabe sartuz doan hede oso zabal, luze eta geratuezina halakoa edo da. Proiekzio gela ilunean, karrete ikaragarri handi batean kiribilduz doan zinemaskope film zinta bezalatsukoa. Oraina joan doan proiekzio bat da, historia luze baten proiekzioz, ikusten ez dugun beste karrete handi batetik sortuz doa aldi bakoitzean ikusiz goazen zinta ere.
2005
‎Erretentzio torlojua ezartzeko eroale baten mutur biluzi bat kiribildu behar baduzu, bira ezazu haria erloju orratzen norabideaz beste aldera; horrela, torlojua biraka sartzean haria ez da kaltetuko.
2006
‎Itsasargiaren lanpara kristal lodiz eginiko kanpaitzar antzeko baten barruan zegoen, eta txirrika batean kiribildurik zeuzkan kableak eta enparauak. Kanpaiak atetxo bat zeukan, burua makurtuz gero barrura sartzeko adinakoa.
2007
‎hilabetekariak harpidedunoi dohainik eskainitako oparia jaso nuen. Hubble behagailu ospetsuak lortutako fotoaren kartel handi bat zetorren (75 cm × 40 cm), koloretan, kartoizko bilkari batean kiribildurik; eta geroztik hortxe dago, neure bulegoko horma batean ezarria.
2008
‎Gizon hura, Silverrek Morgan izena eman ziona, ile urdin eta aurpegi kaoba koloreko itsasgizon zahar bat?, bildotsa bezalaxe hurbildu zen, mastekatzeko tabako mutur bat kiribilduz.
‎hiltzaileak ez zaitu ezagutzen, ez oso ondo behintzat, Miriam eta zu? biak baltzaranak, ulea apur bat kiribildua, gorpuzkerak be antzekoak, beharbada zure argazkiren bat ikusita eukan, baia pisura sartuten danean berak uste dau zeu zarala telebisinoaren aurrean dagoana.
‎Inazioren irribarrea atsegina da. Beltzarana du aurpegia; begiak, beltz biziak; ilea ere beltza, pixka bat kiribildua aurreko partean, eta ondo orraztua. Rosak beti esan ohi du gizon beltzaranak gustatzen zaizkiola.
‎Urruti antzean, ertz lausoko muino lerro baten abaroan eta eguzkiaren erreak lamarazita, etxe multzo handi samar bat ikusten da kanpandorretxo baten inguruan kiribilduta. Nekazari giroko herriaren gerrian, lantegi txiki ugari, mekanikariak gutxi batzuk, egurrarekin lotuak gehienak.
2009
‎Goiz hartako joan etorri estu haietan Mariok hainbat galdera entzungo zituen bere baitan. Galdera asko, baina guztiak, hari baten inguruan kiribiltzen zirenak: ea prest zegoen Organizazioko liberatu izateko, hots, ea prest zegoen egun osoa Organizazioari eskaintzeko, etxea zein lana utzi eta klandestinitatean bizitzeko.
‎Ibaia, bere igarotzen naturalean, sigi saga ibiltzen da, gizonaren eskuak ibilbidea aldatzen ez dion bitartean behintzat. Gauza jakina denez, ETAren ikurra aizkora kirten batean kiribildutako sugea da. Hala, beraz, lurraldean sigi saga ibiltzeko ahalmen horri esker saihesten ahal du ETAk etsaia.
2010
‎Bustita, zikinduta, benetako hilkutxa ematen zuen. Halere, barruko papera oso zuri zegoen, pittin bat kiribilduta. Hantxe aurkitu nuen hitza, letra beltzez idatzita:
2012
‎Azken bi asteetan, Xatok astean bitan Groseko lokalera azaltzeko ohitura hartu du. Txoko batean kiribildu eta isil isilik geratzen da, bere gogoetatan murgilduta, urrutiko planetekin amesten, inori trabarik egin gabe.
‎zorrotzarri bat. Hori guztia kanoilariaren zenbait gauzarekin batera lotu nuen, hala nola, bizpahiru burdinazko arpoi, mosketoi balaz betetako bi upel, zazpi mosketoi, beste ehiza eskopeta bat, sutauts pixka bat gehiago, poltsa handi bat bala txikiz betea, eta berun xafla handi bat kiribildua, baina azken hori ezin izan nuen altxatu karel gaineraino, oso astuna baitzen. Gauza horiez gainera, aurkitu nituen gizonezkoen jantzi guztiak hartu nituen, badaezpadako brankako haize oihal bat eta ohe jantzi batzuk.
‎Bere betazalek propio dolatuak ziruditen bere begirada luze amurusentzako, non betseina galtzen baitzen, anartean hats bortitz batek bere sudur hegal meheak zabaldu eta argitara ilexka beltz apur batek iluntzen zuen bere ezpainen hegi haragitsua altxatzen ziola. Esan zitekeen, artista ustelgalduetan trebe batek adelatu ziola garondoan bere ileen bihurkina; mordoxka lodi batean kiribiltzen ziren, zabarki, eta egunero askatzen zituen adulterioaren menturen arabera. Bere ahotsak, orain, malgudura belaxkagoak hartzen zituen, bere soinak ere bai; barneratzen zitzaizun zerbait mehaxka jalgitzen zen bere soinekoaren azpilduretatik eta bere oinaren kopaduratik.
‎Hori da behintzat Elizako Guraso guztien iritzia. Dena den, jarraitu zuen ahots tonu mistikoa bat batean hartuz, erpuruaren gainean tabako poxi bat kiribiltzen zuen bitartean?, baldin eta Elizak ikuskariak kondenatu baditu, arrazoi zuelako izan da; haren aginduen menpean jarri beharrean gaude.
2013
‎nahikoa elikagai ez dutenean, larba hauek batak bestea jaten dute, hainbestekoa da haien gosea. Eta beldarren defentsa mekanismoak ezagutu zituen: beldar handi hauek zurtoinean daudela ukituz gero kiribildu egiten dira, baina, estutuz gero, bortizki biratzen dira. Edo berehala asaldatzen da, gauzarik txikiena ere sentitu orduko, bat batean kiribildu eta lurrean gelditzen da, hilarena eginez, dena erabat bare egon arte.
‎Pantailaren bestaldean. Eta barruan lerro bizi eta aldakor batean kiribildutako gorputz bi. No les perdono, bajo ningún pretexto, que no sepan volar.
‎Gure lagun kuadrillako neskatila batekin kiribildu zen pare bat alditan. Ez zen, egia esan, oso erosoa izan kontu hura niretzat.
‎Oharkabean edo ohartuta, gizartegintza edo herrigintza zibil autonomo batean kiribilduta ikusi ditugu gure buruak. Bidean ohartu gara helburu euskalgilea bezain presente dagoela guretzat bide autoeratzailea.
2014
‎Gorpua estaltzen zuen elur hautsa kontuz eskuilatzen hasi zen. Kate bat kiribiltzen zen gorpuaren eta monolitoaren inguruan. Auzitegiko medikuak lanean jarraitu zuen.
‎ile kizkurdun gizon guapoa, oholtzaren gainean hizketan hasten zenean kopetaren gainera atzeraka orraztutako kiribila erortzen zitzaiona. Gaztaina koloreko kiribil horrek hunkitu omen zuen ama, pentsatzen omen zuen segur aski kizkurra behatz batean kiribilduta egingo zuela lo.
2015
‎lore eta landareak txirikordatzen ziren heldulekuan, eta txori eta animalia arraroak ageri ziren, urreztaturik eta bitxiz josita. Haien artean, dragoi bat kiribiltzen zen.
‎Baina hura isilik zegoen, erloju kateko iparrorratzari batera eta bestera eragiten, eta Scotten nobelei eta Balzacen nobelei buruz pentsatzen. Baina bien intimitatearen ilunabarrezko hormetatik barrena, senarraren gogoa sentitu zuen esku goratu baten antzera beraren gogoari itzala ematen, hurbiltzen ari baitziren, nahi gabe, elkarrenganatzen, ondo ondoraino; eta emaztearen gogoeten joera hura ez zuenez gogoko? «pesimismoa» deitzen zion?, senarra urduritzen hasi zen, nahiz ezer esan ez, eskua kopetara altxatu, ile txima bat kiribildu eta berriro erortzen utziz.
‎Tristea iruditzen zaio egun hori ailega daitekeela pentsatzea. Soropilean suge baten gisara kiribildutako mangera horia tanta jario dago, txarto itxita. “Faltako ez da ba ura, berriz ere”.
2016
‎Zuriz jantzita zegoen, eta nire lagunak deskribatu zidan bezalatsu, adatsa izan ezik, ezen lehen zetazko sare batean kiribildurik bazeraman ere, orain, aldiz, sorbaldaraino erortzen zitzaion. Era berean, zinta berde argi bat zeraman txaketari erantsia, sorbaldatik gerriraino erortzen zitzaiona; eta zinta horren muturretik dilindan zeraman bere xirula.
‎Neskak ile xerlo bat kiribildu zuen hatzekin. Hori biziz tindaturik zeukan, baina sustrai ilunak hazi eta zerrenda beltz batek banatzen zion burua.
‎Argiaren etengailua alferrik bilatu ondoren, erdi ilunpetan zeharkatu zuen atari erraldoia. Ez zegoen igogailurik, baina eskailera zabal bat kiribiltzen zen kristalezko kupula urrun baterantz. Maila pikoak igo zituen Asiainek, bere urratsen oihartzunak saguzarrak bezala hegaldatzen zirelarik eskaileren zilindroan.
2017
‎Bazter batean kiribildu zen trikua legez. Izua zeukan zainetan Mikelek.
‎Egun batzuetako bizar gorrixka batek estaltzen zizkion masailak. Tatuaturiko testu bat kiribiltzen zen besagain erraldoiaren inguruan: " Orain hasten da nire zaintzaldia".
‎Nahia urrats batzuetara zegoen, liskarrari begira. Ile xerlo bat kiribiltzen zuen hatzen artean, erauzi nahiko balu bezalako indarraz.
‎Elkarri kontuak esaten ari ziren. Amak hatz batean kiribiltzen eta askatzen zituen neskatilaren adatsak, Kattalinek aurpegia eta belarriak ferekatzen zizkion nire amari.
2018
‎Solidario gara batzuetan, jakin gabe hala garenik ere, ez dakigun jendearekin eta ezgaraiko  heroiekin, urte askoren buruan jaio edo aspaldi hil ziren heroiekin solidario, aspaldi jaioko ziren eta urte askoren buruan hilko ziren haiekin ere solidario. Olivier koroa baten barruan kiribildua ekaitzaren erdian. Olivier bizkarreko minarekin.
‎Bada, bertuteak bekatu horien beste aldeak dira, alde onak, eta historian zehar milaka artelanetan izan dute isla, betiere sinbolismoz apainduak. Zuhurtasunaren irudia emakume bat izan ohi da, eskuko ispilu bati begira egoten dena, beste eskuan suge bat kiribiltzen zaion bitartean. Ispiluari begiratuta, iraganari eta etorkizunari, biei begiratzen die, eta horrek aditzera ematen du emakume horrek bere burua ezagutzen duela erabakiak hartzeko orduan, eta, batez ere, egiten dituen akatsak.
2022
‎Urubi arrotzak nahasten bazaizkio haizearen murmurioei, basoaren auhen sorrei eta lehen ortzantzen karraskei, horiek ere Basajauna. Tximist iheskor baten argitara mamu beltz bat ageri bada, izaien erdian tente edo enbor usteldu baten gainean kiribildurik, haren kalpar luzearen artean begi batzuk hautematen badira dirdirka: Basajauna.
‎Plastikozkoa denez, oso ohikoa da makila uztaitik askatzea eta jolasari agur egitea. Horregatik, komeni da jakitea etxean ere egin daitezkeela; nahikoa da alanbrezko arropa edo esekigailu bat hartzea, eskuarekin forma ematea eta aliketa batekin kiribiltzea. Tenis erraketak… Lehen plastikozko lastotxoak erabiltzen ziren, baina orain baztertu egiten da, ingurumenean hain ondorio larriak eragiten baitituzte.
‎Haietako bakoitzak ezkutuko bizitzatxo bat ekartzen zuen gogora, zoriontsua, jangarria... kakalardoak, basasaguak, kilkerrak eta zapo txiki hura, itxuraz ahotsa malko gardenez beteta zuena. Katuaren belarri dardartiak tente jarri ziren, ile zilarkara arrosak puntazorrotz, barnealdean apurtxo bat kiribilduta nola aihen belarraren lorea; iluntasuneko hots arinak aditzen zituen; hain arinak, hain finak, hain misteriotsuak eta, berarentzat bakarrik, hain argiak: lasto izpien igurtzia habietan, non zaintzen baititu txoriak bere txitak; lumen dardara; moko kolpetxoak zuhaitz baten azalean; hegalen astindua; satorren atzaparrak, lurraren barrenak mantso mantso hazkatuz; baita ernetzen ari ziren aleen eztanda sorra ere.
‎Ardo bana aurrean dutenean berrekiten diote elkarrizketari. Urezko ispiluari bisita egin diola kontatzen du kaskagorriak, edalontzia eskutan ez duenean adatsaren xerlo bat kiribiltzen duen bitartean. Iruditzen zaio zerbait aldatu dela parean duen emakumearen begiradan, galde ikur bat marrazten zaiola ninietan, zeren bila etorri zara esaten diola hitzik gabe.
‎BEA (kizkur bat kiribiltzen duen bitartean): A bai, badakit!
‎Migelek bere kizkur bat kiribildu du atzamarraren bueltan, treneko eserlekutik altxatu eta irteerarantz gerturatu bitartean. Gustuko du ile apaindegiko txanpuaren banilla usaina.
2023
‎Isatsa altua da, eta zerra gainean darama. Askotan, alde batera kiribiltzen da. Longebos txakurrak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia