Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Nire hatzak ez zeuden artoa aletzen ohituak, eta ezin nuen behar zen tokian indarrik egin. Nagi nagi eroriko ziren aleak, mailu batekin kenduak zirela iruditzen zitzaidan, halakoa zen nire hatzen indar galdua.
2001
‎Ama, aurreko mantal urdinez jantzita, zopa zerbitzatzen ari da, txukun txukun; aita ogi apurrak jaten; semea, leihotik begira. Jangela honek ere lau horma ditu, baina bat kendu egingo dugu antzezpena hobeto ikus dadin. Lehen horman margolan fauvista bat dago; bigarrenean, margolan naif bat; hirugarrenean, bi margolan:
‎Orain goi mailako literatur mota bezala behintzat zertxobait baztertua dagoen eleberri historikoak edo historia nobelak ez du hasierako bere hartan iraun. Axalaren lilura zen batik bat lehenbiziko erromantikoentzat. Manzoni eta besteren bat kenduz gero, agian?; pintura betea gero, arkeologiaren bidez erdietsia, Flaubertentzat eta; azkenik, berriz, historiaren oinarriak eta indar eragileak hobeki ezagutu nahiak sarbide berriak sortu ahala, hondoraino eta hondarreraino murgildu nahi lukeen egitekoa: ez da noski, halabeharrez gertatu Howard Fast ek Spartacusen eta Arthur Koestler ek The Gladiatorsen gai berbera hautatzea bi izenekin.
2002
‎Ondo irakasten zuen literatura, testu-liburutik aparteko apunteak banatzen zizkigun, bazekien ikasleak nola motibatu, eta, baten bat kenduta, klaseko gehienok arrazoi  gehiago genuen Txikierdirekin pozik egoteko,  kontrakorako baino. Programa akademikotik aske ibili zale, ikasleokin kolega gisa jokatzea gustatzen zitzaion.
‎Gainera, hizkuntzaren garabideak ireki beharrean, hain zuzen ere euskal filologoak, hizkuntzalariak eta euskaltzainak (Villasante eta besteren bat kenduta) izan dira eta dira errudunenak kontu honetan, beren ardura eta kezka puristekin hizkuntza ito besterik egiten ez dutelako. " (Euskal) filologoak eta filologo euskaltzainak lo ederrean daude, ametsetan, seko", oroitarazten digu.
2005
‎–Batzuetan, nahastu egiten nauzu pixka bat, esan zidan Adelak, txokolateari beste zatitxo bat kenduz?, baina atsegin zaitut, poeta bihotza duzu eta; bai horixe.
‎Armada faxista auzoan sartu zenean, mendira bidean, ingurua garbi eta prest zegoen, seguru kanpatzeko, eta handik kilometro batzuetara mendian gotorturik zegoen armada errepublikarrari eraso egiteko; erreketeek herriko gazteen zerrenda bat zeukaten, armada zerbitzatzeko adinekoak haien ustez; erabaki zuten hamasei urtetik gorakoak joango zirela soldadu. Besteren artean, han eraman zuten aita ere, hildakoren bati kendutako jantzi eta oinetakoekin, handiegiak denak; eta handiago geratuko zitzaizkion gerora, kilo batzuk galduta, nazioaren eta Jainkoaren etsaien kontrako gurutzada ospetsu hartan.
2006
‎Ibiltari batek esan digu arestian izan dela Heroien Hirian, eta herriaren sarrerako idazkuna ere apurtuta dagoela. Haize zakarren batek edo arima gozagaitzen batek egur puxka bat kendu diola idazkunari, eta dagoeneko honako hau dagoela irakurgai: Eroen Hiria.
‎Ez nintzen gogoratzen, baina berdin zion: arratsalde hartan xehetasun guztiak nahi nituen, eta Aintzanek ez zuen oztoporik jarri; egin nizkion galdera guzti guztiei erantzun zien, horrek gainetik zama handi bat kentzen lagundu izan balio bezala. " Sinesten al duzu bat bateko maiteminean?
‎lehendabiziko aldia zen benetan pentsatzen zuena pentsatzen zuen bezala esaten zuela nire aurrean. Gainetik pisu handi bat kendu izan baliote bezala ari zen.
‎Irriñoa eragin zioten nire hitzek. Gero eta lasaiago zegoen, gainetik zama astun bat kendu izan balu bezala: apurka apurka, ikusten ari zen ez ninduela etsai bat.
2007
‎Bultzadatxo batez kendu zuen Demetriok paretik, eta lur jo zuen emakume gazteak. Panpina hautsi bat zirudien hartxintxarren gainean luze luze eroria.
‎Xurgada bat kendu dio zigarroari, eta antzararen hanken artean jarri du. Kea barre kolpeekin batera botatzen ari da:
‎–segitu zuen Demetriok?. Sasikume marikoi batekin nahikoa ez. Jesus buruaz seinalatuz?, eta orain putaxka bat kendu diguzue. Bejondeizuela, bai, bejondeizuela!
‎Eta? Ni John Belushi Blues Brother en berraragitzea naizela esaten didate lankideek, eta batzuetan hala balitz nahi nuke, beren lanari solemnitate pixka bat kentzen laguntzeko.
‎Kea gora bota zuen. Bigarren xurgada bat kendu zion, aurrekoa baino luzeagoa, eta Lisari pasatu zion.
‎Beste liburu batzuekin entretenitu zen puska batean, hura hartu hau utzi, berriro Lisaren ondoan eseri zen arte. Kanutoa hartu zion, eta, xurgada bat kendu ondoren, begiak paretako koadroan lotu zitzaizkion.
‎Kanutoari xurgada luze bat kendu zion, eta kea eztarrian atxiki zuen, begiak itxita. " Jakin izan balu, gizajoak, zenbateraino gogoan izango zuten...", esan zuen bere kabutan, eta hasperen kolpe batez kea bota zuen, etsipenez.
‎Zigarroari xurgada luze bat kendu zion, eta Gigiri begira begira kea sudur ahoetatik bota zuen:
2008
‎Bainugelara iritsi ginen lehenik, eta prakei beherantz tira egin eta gerrikoa tirada batean kendu zidan, bizkarretik behera, gerriraino musuz betetzen ninduen bitartean. Nire eskuak atzerantz eraman, eta biak lotu zizkidan bere poltsikotik atera zuen lokarri batekin.
‎Ez nuen, hala ere, gaizki sentiaraziko zidan sentsaziorik izan inongo momentutan, aitzitik, gainetik karga bat kendu izan banu bezala sentitu nuen, eta janztera joan nintzen, gona labur beltza eta eskote handiko elastikoa eskuetan.
‎Hesiaren kanpoko aldetik ikusten ditut lorategia eta bere bagoia. Poltsan dudan koadernotik paper bat kendu, eta nire telefono zenbakia idatzi diot. Lurrean aurkitu dudan plastikozko poltsatxo batean sartu dut oharra eta hesira lotuta utzi dut.
‎Liburu eta artikulu batzuk postaz igorri ditut jada Anchoragera, baina gehienak, eta inportanteenak, nirekin joango dira. Arazoa da materialen zerrenda behin eta berriro berregiten ari naizela, ezin baitut nire biblioteka osoa hartu, eta errepasatzen dudan bakoitzean izenbururen bat kendu eta beste bat gehitzen dudalako. Eramango al dut El linaje de Aitor, Espainolak eta euskaldunak utzita, edo alderantziz?
‎Korridore osoa hartzen dute ikasleek. Gelditu egin direla probesturik, brausteko batez kendu die Kaskamotzak daramaten pankarta. Ikasleak aurrera mugitu dira.
‎Alkandora zuriaren botoiak askatzen hasi naiz. Batera kendu ditut jertse ireki beltza eta alkandora zuri brodatua. Dagoen silla bakarraren gainean utzi ditut, zutik gelditu dira emakume makurtu bat bezala, zuria eta beltza tarteka.
‎Orrazkera barraturik, tximak erortzen zaizkio kopeta gainera, aurreko mantalak emakume biluz baten irudia du, aldiz, eskugoma arrosek latexeko errobot baten itxura iradokitzen dute. Serio dago, eta, itzultzean, txima bat kendu du kopetatik eskugomaren gainaldearekin.
2009
‎–Barkatu, Wardes jauna, baina ez dakizu zer esaten ari zaren. Ezin dizut gaixotasuna hitz batez kendu, keinu batez. Ez dut miraririk egiten.
‎Hala ere, Irenek aurrera egin zuen, ezaguna bere kulunkan utzita, damu antzeko zerbait sabelean punpaka zuela. Damua zen, bai, eta, era berean, gainetik halako pisu handi bat kentzea bezala. Sentipen kontraesankorra zen guztiz.
‎Irene indarberrituta sentitu zen Balvanerako solasaldiaren ondotik, arinagoa. Gainetik karga handi bat kendu eta gogoa noranahikoa balu bezala. Kronskyk arrazoi zuen:
‎Ondorioa bistan dagoela uste dugu: euskarazko hedabideek gaztelaniazkoekin lehiatu behar dutenez, gaztelaniazkoei gozopilaren zati bat kentzen asmatzea izan behar du euskarazko hedabideen helburu nagusia. Euskarazko hedabideek badute eurak bakarrik partekatzen duten gozopila:
‎Kontua da Godoten esperoan obraren antzezpenak eragin zidan grinak harrak gizendu zituela nire tripetan, eta handik hilabete batzuetara, uste dut hurrengo ikasturtean izan zela? Becketten beraren beste obra bat, Azkeneko zinta izeneko bakarrizketa luzea, antzeztu nuen, nire izeba bati kendu nion Grundig markako magnetofoi handi baten aurrean (Salbatore Mitxelenak, nire izebaren nebak, ekarri zion grabagailua Suitzatik).
‎Lanak ematen zituen inondik ere, penitentzia eta barau eginaz, labore eta lanak konpli beharrak. Eta hala, bariku edo ostiralak ematen zuten buruhaustea gainditu aldera," Zazpi hankako atsoari, hanka bat kendu zioagu" ziotsaten elkarri.
2010
‎Mari (Zaintsu, lore azau bati lotzen da eta bere gorputzaren torratzen hasten da, leka ikusezin bat kendu behar balu bezala, norbait hurbiltzen bazaio, jotzeaz mehatxatzen du): Zikina...
‎–Lasai, orain niri tokatzen zait zuri denbora pixka bat kentzea. Badut lagun bat apaiz beharrean.
‎Umetatik gordetzen ditudan oroitzapenek ez daukate ia loturarik jolasarekin edo denbora pasarekin. Lanean pasatzen ez genuena mendian edo basoan pasatzen genuen, orduan ere ehizan edo ahoan sartzeko balioko zigun zerbaiten bila, txori txikiren bat ez bazen, perretxikoa edo arbolaren bati kendutako sagarra, melokotoia edo gerezia.
‎Ez zuen amorru doinurik erabili baina emandako hitza ez bete izanak puntutxo bat kentzen ziola ematen zuen.
‎Anizeto nire etxean zegoen zain iritsi ginenean. Sukaldean aurkitu zuen gaztari puska bat eta irekita neukan botilatik trago bat kendu zizkidala esan zidan ezeren aurretik.
‎Bertiztik barrena eskuratutako botere horrek ohore pittin bat kentzen dio Alduntzini, baina, tira... horra hor alduntzindar bat jaun eta jabe, Iruñetik Goizuetara bitarte. Nork esan, Nafarroako Gobernuan gaur Goizuetak izan dezaken indarra ikusirik!...
‎" Airosoa elkarrizketea", goierritar lagun batek esaten duen bezala. Halere, ezpaltxo bat kendu nahi nioke, enborraren epaian trabatu antzean gelditu zaigulako. Arantzazuko nire etorreraz ari naizela, hamar urterekin etorri nintzela bai, abadearen zaplaztekoa jasota... horraino halaxe dira kontuak; ondoren arrazoitzat geratu zaiguna, hori ez:
‎Bada, ez; ez ditu batere berdinak. Hainbeste lanbro eta lanbro, ekaitz arratseko pare bat kenduta, eta azkenean...
2011
‎Alemanian gertatutakoaren berri izan bezain laster, denda ixtea erabaki zuen eta Nové M, sto ko polizia etxera joan zen, izan ere, blogean galdera eginda jakin zuen komisaria hartan lan egiten zuela serieko hiltzaileaz arduratzen zen taldeak. Poltsan sarturik, aste beteko epean hilda agertzen zen hirugarren emakumearen gaineko informazioa zeraman; horri ere zintzurra ebaki zioten, gorputza erre eta bular bat kendu: dudarik gabe, hiltzaile bera.
‎Leihoa itxita zegoen, eta sutearen ondorioz, kristalak belztuta. Bi aldiz pentsatu gabe, Annak bota bat kendu, eta takoiaz kolpea emanda, eskulekuaren ondoko kristala hautsi zuen. Zorionez, tronpeten eta tronboiaren zalapartak zarata hura isildu zuen eta inor ez zen ezertaz konturatu.
‎Ez didak ulertzen, Osgood, eta, eskua burura eramanik, Agustinek ileorde bat kenduko balu bezalako keinua egiten du. Gizonezko bat nauk.
‎Kilo bat ogi uzten zuten ekartzia. Nik bi kiloko ogia ekartzen nuen eta puska bat kentzen nion ogiari eta sartu boltsikuan. Ikusten zen, klaro.
‎Han aprobetxatu zuen eramaten zuen punta zorrotzeko labana automatiko batekin oin azpian zeukan ote arantza bat kentzeko. Ateratzean, Antoniok harrituta esan zuen:
‎Han ere bazegoen karabinero postu bat, baina deus ere sentitzen ez zenez, errepidea pasa eta ibaira hotzez akabatzen iritsi ginen. Eta postrerako bainua; eskerrak mendian gora pixka bat kentzen genuela hotza.
‎Bada sarean beste elkarrizketa interesgarri bat Eugenio Ibarzabalek egina. Baina 1978koa da eta oso urruti geratzen zen tenplez hemen bildu diren hauengandik, eta muestrarako pasarte bat kenduta, baztertu egin dugu. Nolanahi ere, irakurle, biziki gomendatzen dizut entzutea.
2012
‎Jakaren poltsikoan daraman telefonoa hasi zaio joka. Hartu baino lehen, beste ahokada bat kendu dio edalontzikoari.
‎–galdetu dio Mari Terek?. Atzo neuk zikindu nion lepoa afaritan, bertan zeneukan hari puska bat kentzen saiatu nintzenean hatzekin.
‎Amak edo aitak prestatzen zituztelarik Gabonetan, etxeko piper txorizeroez, urdaiazpiko eta solomo puskez hornituta, Galok ez zituen dastatu ere egiten barraskiloak; nazka ematen zioten. Orduko hartan, poltsikoan zeraman gosariko ogi herenari zati bat kendu, eta han sartu zituen biak ahora, barraskiloa eta ogi zatia. Malaskatu eta malaskatu egin zuen ahoan sortu zitzaion orea.
‎Mehatxu ilun baten humusa gibelean sentitu gabe. Karrerako urte pare bat kenduta, nire bizitzako gainerako urteak bertan eginak naizen arren, nirea ez zen hiri batean sentitzen nintzen, nirea ez zen zeru baten azpian bizi nintzela iruditzen zitzaidan. Lapurtu egin zidaten paisaia haren partaide izateko eskubidea, eta inbidiaz begiratzen nien kalean lasai zebiltzan emakume haiei (noiz izango ote naiz berriro zuen pare?) eta baita amorrazioz ere (zuek isilik segitzen duzuelako nago ni horrela!).
2018
‎Morgekoak iritsi direnean, Olivierren eskuak gogoz eusten dio oraindik atearen heldulekuari. Hain gogoz ere, aro  tzek zerra batekin kendu behar izan baitiote ateari helduleku biribila. Eta ate sagar eta guzti lurperatu dute Olivier  Legrand, Staten Islandeko hilerri batean, eskua zerurantz  luzatzen duen estatua ezagunari begira.
‎Mahaitxoa alde batera mugitu dute bien artean, eskea igarri baitio Loreak keinuan. Agerian geratu den zoruko lauza bat kendu, eta azpitik kaxa bat ateratzen du: holopantaila bat gordetzen du barruan, piztu egin du.
‎Gizonak elizaren barruan zeudela ikustean, moja bat taldetik atera zen, guardien aurrean jarri, eta beloa altxatu zuen. Emakume hark buru oso bat kentzen zion Leori, bilo sarri samarra zuen ezpainen gainean, eta artaburuen moduko hortz horiak erakutsi zizkien, galdera purrusta antzera egin zienean.
‎–Bai, 1831 urtean hil zenean, André Leroy, haren miresle porrokatu bat, beilatokian sartu zen, eta azal zati bat kendu zion gorpuari, harekin maisuaren itzulpen bat koadernatzeko.
‎Balarik geratzen ez zitzaiela-eta, arma apurrak lurrera bota, eta borrokan egiteko balio zezakeen guztia hartu zuten inguruetatik: Fabianek, kobrezko lorontzi bat, hilobi baten gainetik kendua; eta Leok, hesi bateko burdin puska herdoildua, ezpata moduan erabiltzeko.
‎Charcotek balantzan pisatu, eta azpitik eta gainetik arakatu zuen arretarik handienaz. Gero, garun azalari zatitxo bat kendu zion, eta kontzentrazio osoz aztertu zuen mikroskopioan.
‎Eskua sabaira jaso, eta, urdai ketua eraitsirik, hitzik esan gabe, urdaiari puska bat kentzeko keinu egin nion aizto labur batez. Baiezkoa egin zidan buruaz, eta mahaira eseri zen.
‎Baiezkoa egin zidan buruaz, eta mahaira eseri zen. Urdai puskaren mutur bat ahora eraman, hozkatu, eta eskuez tiraka lortu zuen, halako batean, okelari puska bat kentzea. Ahoan erabilirik bigundutakoan, hura irentsi, eta beste urdai puska bati ekiten zion.
2019
‎Ez samurtasuna, pena baizik. Kristinak bat batean kendu zuen eskua nire iletik.
‎Urko sofan gelditu zen, aho zabalik. Goxoki bat kendu baliote bezala begiratzen zion Nadiari.
‎Guztiari kentzen dio gantza. Janaria hozten du, gantza azal zuria bihur dadin, eta gero koilara batez kentzen du. Munduaren bukaerako nahigabeek eta penek fedea agerian uzten duten bezala, hotzak agerira ateratzen du gantza.
‎A zer arindua! Bizkar gainetik zaku astun bat kendu balidate bezala da. Jengibre pusketa txiki txiki batek hortz artean ahoa blokeatzen zidan.
‎Abar gorri horietan bertan, begi ernamuin ttikiak han daude prest, ile izar ttiki gorrixkak zabalik, hauts ttattar horietakoren bat harrapatuko duten zain. Atrapatzen badute, hantxe eutsiko diote kieto, euri zaparradaren batek kentzen ez badie. Han itxaron du luze, ernalkuntza garai udaberrikora heldu, eta umaontzia itxuratu arte.
‎Lanak ematen zituen inondik ere, penitentzia eta barau eginaz, eta halere, lan eta lan ibili beharrak: eta bariku edo ostiralak ematen zuten buruhaustea gainditu aldera, Zazpi ankako atsoari, anka bat kendu zioagu esaten zizuten ahopeka.
‎Segundo batzuk, pizka batzuk galtzen ditugu horrela, martxa naturalarekiko. Eta, oso papurrak izan arren, ehun urtera iristean, segundo pizka horiek pilatuz, egun baten atzerakarga osatzen dute mende luze batean, eta orduan bisusturte horietako bat kendu egiten da, alegia, otsailari ez zaio ematen 29 eguna. Horregatik, ehunurte bakoitza, azkenengoak kontuan hartuta?, 1700, 1800, 1900 urte horietakoa ez da bisustua izaten.
2020
‎aita, kondenatuta zeuden. Atzo ez bazen, beste egunen batean kenduko zien bizia inpunitate osoz jokatzen ari den ero armatu honek.
‎Gai da Helenen eskua estutzeko jendeak beraren etorkizunari buruzko galderak egiten dizkion bitartean. Helenek espontaneoki ukitzen duenean, besoan estutu txiki bat egin, edo are lepotik gelbo izpi bat kentzeko, harrotasun oldar bat sentitzen du, eta espero du jendea begira egongo zaiela. Haren senargaitzat hartua izateak oinarri sendoa ematen dio mundu sozialean, pertsona onargarria dela frogatzen du, estatus berezi bat duen norbait dela, hizketan isilik geratzen denean adeitasuna erakusten duena, ezen ez deserosotasun soziala.
‎Niall eta Elaine barrez hasten dira, eta Jamiek irribarre egiten du bere ateraldiagatik ari direlako uste okerrez. Mariannek betazalera eramaten du hatz punta, hauts edo harea izpiren bat kentzeko bezala. Connellek botila luzatzen dio eta Mariannek hartu egiten du.
‎Ez, irten egin behar duzu. Marianne ahuspez etzan zen ohean Connellek alkandora bat kendu eta beste bat jantzi bitartean. Libra nadila agindu bat desobeditzetik, esan zion.
‎Lotsagarria zela esan zuen Lorrainek. Kriminal talde bat kendu eta beste bat jarri, esan zuen. Connellek mezu bat bidali zion Marianneri:
‎–Martine, ez al dinat hire bizitzari askatasun apur bat kentzen.
‎Munitibarren taberna baten jabe omen ziren. Justiziaren aginduz preso hartzera joan zirenerako ihes eginda zeudenez, ohe bat eta arka bat kendu zizkieten. 1675ko apirilaren hogeita seian auzoak etxean sartu ziren, eta ordurako Otxandiora itzulita zegoen Manuel preso hartu zuten," comisso".
‎Hamasei urte lehenagoko bataio liburuari norbaitek orri bat kendu zion. Orri hartan zegoen idatzita ubillostarrenean jaio zen haurraren agiri zuzenak zein liburutan eta zein orritan bilatu behar ziren.
‎Lehen ere gertatu dira horrelakoak". Zaldun begi berdeak liburu bat kendu zuen bere kamaina gainetik: aurreko urtean, 1697an, Probintziako Inprentak Tolosan argitaratutakoa:
‎Arestian aipatu dudanaren haritik, futbolari eta kazetarien arteko harremanen inguruko gogoeta egin nahi nuke. Egia esateko, nik apenas izan dut arazorik arlo horretan, istilu txikiren bat kenduta. Ia beti errespetuz tratatu izan naute eta neuk ere begirunez tratatu ditut berriemaileak.
‎Dena den, urte hartan, Ligan behinik behin, ez ginen ondo ibili eta diru gutxi poltsikoratu genuen. Gainera, jaso behar genuen dirutik ehuneko honenbesteko bat kentzen ziguten eta askotan ezer gutxi geldi  tzen zitzaigun. Egun batean, Baskoniako idazkariak dei egin zidan bulegotik pasatzeko esanez.
2021
‎–Konfiantzazko norbaitek esan dit. . Enbarazu egiten zion xerlo bat kendu zuen begitik.
‎–Biei ere paketatzeko zintaz itxi zieten ahoa; gero, tiradizo batez kendu zieten. Begira.
‎Xavier luze etzan zen. Behar zuen paper hura itzuliko ziotela entzun ondoren, sakon hartu zuen arnasa, gainetik pisu astun bat kendu baliote bezala. Nolanahi ere, seguru asko pastillen eraginez lasaitu zen gizona.
2022
‎Zeren, jauna, niri Marcok beldurra ematen dit, baina uki nazan ematen dit beldurra, ez zaidalako gustatzen, esku latzak dituelako, zeren aita ikus ez nezan eutsi zidanean, ia ito ninduen, ia ito. Nazka keinu batekin kendu nuen haren eskua nire aurpegitik. " Lea, gezurra esatea gaizki haziena dela."" Gaizki hazia hi izango haiz, fusil bat behar baduk behiek errespeta hazaten." Une hartan Marco zerbait esatera zihoakidanean, emakume berria ikusi genuen guregana etortzen, ile horia goma batekin loturik oraingoan.
‎Ez zuen esaldia amaitu. Bat batean kendu zizkion eskalapoiak, Benoît salatzeko zeukan froga erabakigarria, jantzi zituen, horma zeharkatu eta desagertu egin zen. Unetxo bat geroago, alemanen pauso hotsak entzun ziren hurbiltzen.
‎Jakin minez begiratzen zieten denek baina, aldi berean, emakumearen jokabidea txalotuz bezala. Zalantza gabe jakitun zeuden etsaiari bere harrapakinen apurtxo bat kentzera zihoala (aitaren hortzordeak, portzelanazko te zerbitzua eta balio praktiko edo sentimentala baino ez zuten beste huskeria batzuk besterik ez bazen ere). Amonatxo bat, uniforme alemana ikusi orduko izuak hartzen zuena, halere, Lucilerengana hurbildu zen eta belarrira esan zion:
‎Une hartantxe, Madeleine etxetik irten eta lasterka etorri zitzaion. Benoîtek bihotza lasaitzen zitzaiola sentitu zuen, bat batean esku ikusezin batek bularra zapaltzen zion zama bat kendu balio bezala.
‎" Cree nazioa indartzea ez da Quebec ahultzea. Guztiz kontrakoa da, kontua ez baita bati kentzea beste bati emateko. Guztiek partekatuko dituzten helburuak lortzeko bat egitea da kontua" 77 Gauzak ikusteko modu horrek berretsi egiten du komunitateen arteko harremanak batura positiboa den joko baten moduan ulertu behar ditugula.78
2023
‎Biluz biluzik geratu zen mugaldea, nola gelditzen den baso trinkoa matarrasa egitean. Eta beste kapa bat kendu, eta frankismoaren hogeita hamabost urteko bake bortxazkoa agertzen zaizu, zeinaren ondotik bizi osoko demokratak ateratzen hasi baitziren gauetik goizera perretxikoak itzalpetik bezala. Eta, Garbiñe emaztearen aitari inoiz edo behin ahopetik aditu nionez, lehenago oraindik, 1937an, Irungo kontzentrazio esparrua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia