Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Gure hiriak egin du aitzinamendu azken hogei urteetan: espaloi ertz guztiak zakarrontziz bete dira, lurpeko aparkaleku karioak eraiki dituzte eta, beharraldi batean kalean nezesidadez konplituz gero, zure gernu isuria urre ordainez kobratuko dizu hemengo Udaltzaingo beti ere erneak. Aldiz, astegunez, kristauek etxetik kanpo afari legea maneran egiteko tokirik ez da gehiago gaueko hamaika eta erdiak iraganda.
‎Taberna pare batean kale egin ondotik, hirugarrena jo genuen azken portu. Ezin izena oroitu.
2001
‎–Berbera. Kontua da gau batez kalean desesperatua aurkitu zuela Israel, latinezko liburu mordoa erre nahian. Bizimodua aldatu nahi zuela kontatu zion mutilak, eta Sarak nire zenbakia eman zion.
‎Hura, beraz, nire poza, Ranchin edo Barodan edo Indiako beste hiriren bateko kaleetan barna nenbilela, kale ondoko arboletan ziminoak jauzika ikusten nituenean! Zerbait ematen saiatzen nintzen.
2003
‎Kariño handia die jendeak medikuei, baina ez da euren alde ezer egiten. Eta medikuen alde egiteko modu deportiboa izango litzateke herri bateko kale guztien izenak ematea.
2004
‎Goizetik argitzen duen arren, oraindik goizago irten da gizon bat kalera, artean gaua zela, minutuak baino ez falta arren zeruertzeko belztasuna urdintzen hasteko. Gizonak, akaso, ohean artega bueltaka ibili ostean, erabaki du paseo bat eman behar zuela kaio artean, oraindik ez dut egin, pentsatuko zuen, oraindik ez naiz joan kaio lokartuen artean paseatzera, eta goazen.
‎Zortzi eta erdietan etorri da. Romanettok lagundu dio mahaiarekin eta kartoizko kutxarekin, eta, erreferenduma hasi baino lehen, Signora Maria mahai gainera igo da, begiratu du plazara eta ikusi du ilaaaaaara bat kale zabalean sartu eta etxe artean galtzen zena. Eskuak aho inguruan jarri ditu bozgorailuarena egiteko, eta oihuka esan du bakoitzak boto bat, bakoitzak boto bat, bat bakarrik bakoitzak.
2005
‎Orduan, hemen beste inon baino gehiago, umeak kalean hazten ginen; denok ginen koadrila berekoak, baina hauek elkarrekin hazi ziren. Gero ere lagun izaten jarraitu zuten, baina Iñigo bakarrik bizi zen pare bat kale beheragoko etxe zahar erdi erori batean eta ez genuen harreman handirik, ez zidan ezer kontatzen; nahikoa genuen nork bere arazoekin. Urteak dira ez dudala Ander ikusten, hori bai.
‎Ze katu bat hasi da gurekin paseatzen. Katu bat kalekoa. Eta asko beldurtzen zen katua txakurrekin.
2006
‎Izerditan ikusten zuen, ezkutuan, ihesi, larri mendirik mendi. Bestetan hiri handi bateko kale jendetsuetatik ikusten zuen oinez, betaurreko ilun batzuk jantzita, poliziak ez ezagutzeko. Oxfordeko pisuaren atean ere agertu zitzaion ametsen batean, mesedez lo egiten uzteko eskatuz, ez zuela non lo egin, eta mesedez uzteko.
‎–Ez al genuen esan guk ez genuela mehatxu eta abarrekin zerikusirik? –galdetu zidan lagun batek kalean.
‎Hanka bat kalean neukan eta bestea etxeko atarian. Biak kordoka sentitzen nituen alkoholaren eraginez, albo batetik bestera.
‎Lau urte izango dira laster Ondarroako Kalandi kaleko etxe baten konponketak egiten hasi zirela. Izenak dioen modura, garai bateko Kale Handia da berau, eta bertan aurkituko dituzu, mutur batean, Likona dorrea (Marina Sanchez de Likona, Loiolako San Ignazioren amaren jaiotetxea) eta bestean Etxeandia dorrea.
‎Dokumentazio sakonik ez badago ere, herri jakituriaren arabera, ba omen zen beste jauregi bat Kale Handian, 1794ko abuztuaren 30ean, Frantziako Konbentzioko gudarostea Ondarroaz jabetu eta sua eman ondoren desagertua. Uste gabe, gorago aipatu dugun garbiketa lanetan ari zirela, jauregi izandakoaren harrizko hezurrak bistaratu zituzten.
2007
‎Ausgewählte Aufsätze und Reden, Kolonia 1969, 79 K. Eisner USPD (Alderdi Sozialdemokrata Independente) ko presidenteak, G. Landauer anarkistarekin Bavariako Langile eta Soldaduen Errepublika (Kontseiluekiko Errepublika) proklamatu zuen 1918ko azaroan(. Novemberrevolution?). Liebknecht en biografoa, erreserbako ofizial eskuindar batek kalean tirokatua zendu da (1919ko otsaila).
2008
‎Posta kutxak ilunabarrean jaso gintuen Royal George ostatuaren atarian. ...dadeko beste gizon mardul baten artean harrapatuta geratu nintzen ni, eta, mugimendu bizia eta gaueko hozkirria gorabehera, nik uste erdi lokartuta joan nintzela hasieratik, eta geroago zerraldo lo muinoetan gora eta haranetan behera, geltokiz geltoki; zeren azkenean zartako bat emanda esnatu baininduten, eta begiak ireki nituenean eraikuntza handi baten aurrean geldituta geundela ikusi nuen, hiri bateko kalean, eta argia zabaldua zela aspalditik.
2009
‎–Hara bestea! Hobe aukera zabala izatea, hartara, batek kale egiten badu, beste asko daude atzetik, esan zuen Leonek.
‎5 Hiribideko denda garestiek eskaparate argituak erakusten zituzten. Polizia bikote bat errondan zihoan; taxi hori bat gelditu zen paperezko poltsa betea zeraman gizaseme luze bat kale ertzean jasotzeko. Bozina joz igaro zen auto handi bat.
‎Beste zarata bat kalean. Ohikoa, orduko hartan.
‎Gero, begiak are gehiago zabaldu eta azken hatsa eman zuen; Domingo, lagunaren burua bere besomotzaz hartua zuena, hitzik gabe geratu zen hasieran; hiruzpalau segundo geroago, berriz, barru barruko negarrari ekin zion; handik bospasei segundora, azkenik, beste kanoikada baten inpaktua entzun zuen, hiru bat kale haratagotik etorri eta Domingo altxarazi zuena, baita ezker eskua gorarazi ere; gero, aldamenean zituèn taldekideei ezin ozenkiago esan zien, amorruaren amorruz:
‎Usoei begira dago pertsona bat kalean. Zikinak dira, erabat herren daude bi.
‎Arima kolonizaturik ez duen euskalduna, berriz, bertan goxo gelditu eta desagertu egiten da. Gure herriko batek kalean jotzen du kanpaia, aski maiz, gaztea izaki, eta ikusleak eta animatzaileak inguratzen gatzaizkio. Gailurra jotzerakoan, badatost!
‎Gero, begiak are gehiago zabaldu eta azken hatsa eman zuen; Domingo, lagunaren burua bere besomotzaz hartua zuena, hitzik gabe geratu zen hasieran; hiruzpalau segundo geroago, berriz, barru barruko negarrari ekin zion; handik bospasei segundora, azkenik, beste kanoikada baten inpaktua entzun zuen, hiru bat kale haratagotik etorri eta Domingo altxarazi zuena, baita ezker eskua gorarazi ere; gero, aldamenean zituèn taldekideei ezin ozenkiago esan zien, amorruaren amorruz:
2010
‎–Izeba Ernestina guretik joan zenetik, hilero egiten diot bisita, badakizu, baina ez dakizuna zera da: bisita horietako batean, gizon ile zuri batek kalean geldiarazi ninduela, eta??.
‎Baina beste gauza bat bilatzen dut dagoeneko: demagun Barojaren nobeletako protagonistetako bat kaletik zihoala, nobela iraganean kokatua dago?, auskalo zertara. Hala, bada, baldin eta kaletik bazihoan, bazihoan, eta hortxe joan zaigu protagonista, beste eszenatoki batean, demagun lagun baten etxea dela?
‎Lau arreba zaharragoen ostean jaiotako mutil bakarra zen Isidro Urrutitxokoa. Arreba zaharrenak ezkonduak zituen ordurako, bata kalera eta bestea auzoko baserri batera, eta hurrengo biak Donostian eta Bilbon serbitzen, neskametzaren diru pixarrak aspaldian etxera bidali ordez berentzat gordetzen zituzten arren, ezkontzen zirenerako. Isidro geratu zen, beraz, maiorazko, eta haren gain utzi zuen aitak etxearen martxa, bera osasunez pattal samar zebilela eta.
‎Baina beste gauza bat bilatzen dut dagoeneko: demagun Barojaren nobeletako protagonistetako bat kaletik zihoala —nobela iraganean kokatua dago—, auskalo zertara. Hala, bada, baldin eta kaletik bazihoan, bazihoan, eta hortxe joan zaigu protagonista, beste eszenatoki batean —demagun lagun baten etxea dela— sartu arte.
‎" Izeba Ernestina guretik joan zenetik, hilero egiten diot bisita, badakizu, baina ez dakizuna zera da: bisita horietako batean, gizon ile zuri batek kalean geldiarazi ninduela, eta...".
2011
‎Orduan ikasi nuen badaudela lotsarazten gaituzten maitasun historiak ere, nahiz eta Moranek ez zituen bere liburuan bildu. Etxera gonbidatu ninduen, baina pare bat kale lehenago aparkatu zuen autoa eta gerritik oso modu nabarmenean helduta eraman ninduen auzoan barrena. Ilunabarra zen, ez zebilen jende askorik kalean, baina ni guztiz deseroso sentitu nintzen, ez inork ezagutuko ninduelako, auzo horretan ez bainuen lagunik ezta ezagunik ere, baina bai ikuskizun merke bat ematen ari ginelako eta nik ezer gorrotatzen badut horixe delako, hizpidea jarri edo zeresana ematea.
‎MUTIL BELTZARAN BAT KALEAN
‎Patetikoa zen haren grina, den dena halako ardura larriz hartzekoa! Ezin zuen burutik kendu egunen batean kale egingo zuela, eta orduan pott! Une hartan sekulako olatuak altxatu zuen Jonathan, gainetik pasatu, eta hondartzan lehertu zen pozezko hots batekin.
2012
‎Autoa ibaiaren ondoan aparkatu eta pare bat kale ibili zituen herriko merkatura ailegatzeko; haizea zebilen indartsu, haize epela, eta horrek deseroso jartzen zuen. Azkenean, supermerkatu batean sartu zen, bertan gauza guztiak errazago aurkituko zituelakoan.
‎Gernikako taberna batek kalean zituen mahaietan eserita zegoen editorea, erne. 60 urte inguru, garaia eta mehea, dotorea, ile ugari eta zuria, bizar ondo moztua.
‎Ingurukoek ezer antzeman baino lehen irribarre egin eta txaloka hasi zen. Atsekabe kutsua hartu nion Mattiaren irribarreari, ezkutuko asmoren batek kale egin eta oihu egin nahi baina ezin duenaren tenkatasunez. Eszenatokian Fabbio, txalo zaparrada hura amaitzeko zain.
‎Askotan utzi zizun bere gela, neskekin eta joateko. Gau batez kalean geratu zen, zuk Nerearekin bere ohean gau osoa igaro zenezan. Beste batean, Nerearen urtebetetzea zela eta, frutaz gainezka zegoen otzara bat eman zizun, neska lagunari oparitzeko.
‎Ez dakit nola egin nahiko duten, zeren eta ezkertiar batek aspaldian ohartua eduki behar zukeen ordenamendu estatalaren existentziak berak, ez eskolak bakarrik, bere izate hutsarekin soilik, etengabeko doktrinamendua suposatzen duela (hegoaldeko gure kasuan doktrinamendu espainolista): doktrinamendua da guardia zibil pare bat kalean uniformatua; doktrinamendua da beti Estatuaren aurkezpena bera, geografiaren determinaziotik Gorteen arkitekturara, epaitegien eraikinak eta kaleen izenak, Armada eta Armadaren paradak (aparteko egokiak bake hezkuntzarako, eta horregatik telebista eta irrati guztietatik hedatuak), Konstituzioaren eguna (Estatutuarena ere bai orain?), bandera, nazionala, eta sinbolo nazionalak oro, kirol selekzio nazionalak, festa nazional elizako nahiz politikoak, postako zigiluak berak, erregearen hitzaldi telebistatua, edo haren edozein agerraldi lorios, Patxi Lopez Lehendakaria zezen korrida gozatzen edo euskaraz agurtzen, etab., etab. Estatuan dena da doktrinamendua.
‎–Bueno, mendi mendian, ez. Pixka bat kaletik, herritik aparte. Badakizu, Krutziagako bidean gora, bi hiru kilometrora dago gure etxea.
2013
‎Lehen, gurasoak oraindik elkarrekin zeudenean, normalean afari garaian kontatzen nituen beraiek jakitea nahi nuen gauzak. Ez beste munduko ezer, baina tira, kuadrillakoen berriak, laneko gorabeherak, baina ñabardura gehiegitan sartu gabe, proiektu berri baten ildotik norabait egin behar nuen bidaiari buruzko azaleko konturen bat adibidez; aspaldian ikusi gabeko lehengusu eta familiartekoren bat kalean ikusten banuen, hark esandakoak; zuri buruz ez nien inoiz hitz egiten.
‎Eta zero eguna heltzean, guztiak txistuka esnatzen ziren, irribarrez besarkatzen zituzten barruan gelditzen ziren kideak eta promesak egiten zituzten, denak kalean zeuden egunean mozkor galanta bilduko zutela zin eginez. Eta kaletik poztasun oihuak heltzen ziren kartzela barrura, abesti herrikoiak, tarteka akordeoiren baten doinuak ere bai, eta unibertsitateko irakasle bat kalera atera zen egunean, etxafuegoak ere bota zituzten.
‎Esku batean aguardiente botila, beste eskuan munduko indar guztia, betiereko sua, egiaren argia. Eta tipo luzanga eta beste nonbaiteko bat, han, bailara kaltxakietako herrixka bateko kaleetan zehar pasieran, bere lotarako pentsioaren bila.
‎Baina oker zegoen; izan ere, bisitariak Lambtonera iritsi ziren egunean bertan joan zitzaizkion. Elizabeth eta izeko osabak inguruetatik ibiliak ziren beren lagun berrietako batzuekin, eta, eurekin bazkaltzeko ostatura janztera itzuli berriak zirela, bat batean kotxe baten hotsak leihora eroan zituen denak, eta orduan zalduna eta dama ikusi zituzten, aulki biko kotxe batean kalean gora zetozela. Elizabethek segituan ezagutu zuen morroien janzkera, eta, horrek zer esan gura zuen asmaturik, harriduraz bete zituen bere senideak, zer nolako ohorea egingo zitzaion jakinarazi zienean.
2014
‎Eta gogaikarria zen Daniri huts egin niola pentsatzea. Bo, berdin dio, egun batean kalean topatutako norbait besterik ez da, ezta?
‎–Serenata bat, esan zuen Henryk?. Soldadu pila bat kalean elkarturik, egunkariaren kontra aldarrika.
2015
‎Ez zenion sinetsi nahi izan, erreakzio hura dena bere paranoiaren fruitua zela pentsatu zenuen. Egun batean kalean entzundako zurrumurru batekin etorri zitzaizun arreba, Ramonek Donostian pisu bat erosi ote zuen hasi zela zabaltzen, baina zurrumurru hutsa zen hura, eta ez zenion garrantzirik eman.
‎Belaunak dar dar ditu. Lehen aldia da aspaldi oso luzean bi hitz baino gehiago egiten dituena ezezagun batekin kalearen erdian. Kalearen erdian, edo pantaila bat tarteko ez den beste inon.
‎Nolabaiteko harremana izan zuten, amodiozkoa, gorrotozkoa, amodio eta gorrotozkoa? Laminadosen batera suertatu ziren garaian, eta horregatik bukatu zuen batek kalean eta besteak zakila moztuta. Horregatik eta Gorriak eduki bide zuen pendrive bategatik.
‎egun batez kalera jaitsi zena: orduan ulertu zuen:
‎Hormonala. Arrain bat kale erdian utzi, eta berehala azaltzen dira bazter guztietatik ordura arte ikusi ere egin ez dituzun katu gosetiak. Eta baita piztia handiagoak ere, egin zuen bere artean Yonathanek, Kikeri begira.
‎Herria ezezaguna zaio bestela ere. Lau bat kale atzerago zakur bat ikusi duela uste du, baina ez dago oso ziur. Parke baten aldamenetik pasatzean, urrutira, mozkor talderen baten errieta eta barreak ere entzun ditu.
‎joera nabarmena izan ohi zuten: dantza, festa eta adiskideen arteko limurkeriak ezinbestekoak omen ziren, eta askotan nahikoa izaten omen zen pertsona gazte bat kalera irtetea oihuka eta jauzika, lehen gaixotasun hori pasatu eta sendaturik zirela uste zuten hainbat ere katean jarri eta dantzari emateko. Musikariak eta dantzarako musika ezinbestekoak ziren gaixotasuna sendatzeko, uste baitzen bestela hil egin zitezkeela gaixo koitadu haiek.
‎Muturra zimurtu, eta beltza deitzen diote, Omarrek jakingo ez balu bezala beltza dela. Gordin mintzatzen zaio jende bat kalean, krudel; eta min hartzen du. Etorkinak eurei lana kentzera etortzen direla leporatzen diote; edo pisua ordaindu beharrik ez eta laguntzetatik bizi direla; gizarte segurantza pagatu ez baina abantailez probesten direla; hirugarren mundutik gaixotasunak ekartzen dituztela; hemengo medikuez baliatu nahi dutela; lanera ez eta lapurtzera etortzen direla.
‎Ziur puta dela, baina irribarre egiten duenean, huaaa!?, hain da eztia! Agian egunen batean ezagutuko dut; agian egunen batean kalean ikusiko dut.
‎–Señerua? esaten zitzaion garai batean kalerik kale arrantzaleak iratzartzen ibiltzen zenari. Huraxe zen haren ogibidea.
‎talde bat kalean edo espazio publikoetan egotea
2016
‎–Hartu behar duzu, Monsieur, azaldu zidan dendako ateraino lagunduz eta jarraitu behar nuen kaleko bidea erakutsiz?, aurrena ezkerretara, mais prenez garde, bi kantoi daude; mesedez, har ezazu bigarrena. Orduan ibili apur bat kalean behera eta eliza bat ikusiko duzu, eta eliza parean zaudenean, zuretzat traba handia ez bada, zuzen jo eskuinetara, eta bide horrek eramango zaitu Pont Neufeko oinera, iragan duzuna, eta han edozeinek erakutsiko dizu bidea atsegin handiz.
‎Leiho batetik kalera ur zikinak bota aurretik egiten zen garrasia.
‎Hainbat hilabete zelatan izan ondoren, ia lankide zuela sentitzen zuen zaintzaileak, eta nola edo hala bere presentziaren berri eman beharra zeukala pentsatu zuen. Gainera, eguerdiko paseo batean kalean ikusi zuenetik, areagotu egin zitzaion hura ezagutzeko gogoa. Harekin hitz batzuk egiteko aukera bilatu nahi zuen, baina nola egingo zuen hori?
‎Gaztetan, poltsikoren batean beti olerki edo ipuin bukatu gabeko bat neraman. Bat batean kalean hilez gero. Gaudi bezala!?, han topa zezaten, eta nire lan guztien bilduman ager zedin, ohartxo batekin: –bukatu gabeko lana, soinean topatu zioten hil zenean?.
‎Baina ez: utz dezagun bere horretan, inprobisazioak ere badu-eta bere xarma; ez dakigu oraindik zer egingo duen Alsinak, non lo egingo duen, zer jantziko, nola garbituko, baina asmatuko dugu zer edo zer, zaila da hiritar amerikar bat kale gorrian hotzak akabatzea, gainera nobelak ez luke aurrera egingo, eta irakurlea konturatuko zen honezkero ez zaigula hitz jarioa falta, bestela ez ginen 208 orrira iritsiko.
‎Eugenio Montale poetak zioen bezala, egiaren baten erdian jarriko gaituen hari askatu berri bat topatzea da esperantza hemen, naturaren hutsegite hori, munduaren puntu hil hori, zeinean gauzek beren azken sekretua traizionatuko diguten. Orain fikzioa eta orain errealitatea zapaltzen doan bitartean, begi bat liburuan eta begi bat kalean, hatz puntekin igartzen du aurkikuntza hori bidaiariak hemen, eta antzeko aurkikuntza bat deskribatzen du John Cheever idazlearen Igerilekua ipuinak ere.
‎fikzioaren eta errealitatearen bidegurutzea da hau. Oin bat kalean eta oin bat liburuetan duela dabil hemen dabilena. «Kixote hil zen egunean ETAk berea amaitu zuen».
‎– Pertsona batek kalea igotzeko duen denbora, bai arranpan joanda eta bai oinez (datua:
2017
‎Aurreneko nota aditu zen, neurtua eta lasaia, barea eta behin betikoa, isiltasun presa gabea hustuz hurrengo notari tokia egiteko eta hori da jendeak tankera horretan bata bestearen tokian jartzerik baleuka betiko sugar harrotu bat bezala une batez gailendu eta gero garbiro iluntasun hotzean betiko itzali han etzanda gelditu ordez hamakaz ez gogoratzeko ahaleginak egiten azkenean zedro guztiek Benjyk hainbeste gorrotatzen zuen perfume usain hil bizi hura hartzen zuten arte. ...ntezke hilabete pasatzera modurik baduzu kontuz ibiltzen baldin bazara sosak bertatik bertara zaintzeak jesusek baino orbain gehiago sendatu ditu eta nik egizu kontu konprenitzen dudala zure ustetan han datorren astean edo datorren hilabetean konprenituko dudana eta hark orduan gogoan izan zure amaren ametsa jaio zinenez gero zu harvardera joatea izan dela eta compsondar batek sekula ez diola dama bati kale egin eta nik denbora batez hobe izango da niretzat denontzat eta hark gizon bakoitza bere bertuteen arbitroa da baina ez dezala inongo gizonek beste bati zer komeni zaion erabaki eta nik denbora batez eta hark denetan hitzik tristeena zen ez da besterik munduan ez da etsipena harik eta denbora bera denbora ere ez den arte izan zena den arte
‎Koronel zahar hura, militar eta politikaria ez ezik, trenbidearen eraikitzaile izana zen, eta baita zenbait liburu arrakastatsuren idazlea ere. Aspaldiko kide batek kale erdian hil zuenerako Estatuko Parlamentaria zen, eta heroien estatusa zeukan Lafayetteko jendearen artean. Faulknertarren etxean behin eta berriz gogoratzen ziren koronel zaharraren balentriak, denborarekin, idazleak gerora aitortuko zuenez, borobilduz eta edertuz joandakoak...
‎Gau osoa igaro zuten pub batean edaten. ...txera, eta bidean udako beroak eragindako ekaitzak euri jasa ekarri zuelarik, autoaren bila korrika abiatu ordez bide erdian gelditu omen ziren besoak zabaldu eta euripean blai egiten, eta orduan lokaztutako espaloiaren gainean belauniko jarri eta gerritik besarkatu omen zitzaion eta testu bat errezitatzen hasi omen zen, Ulises-en azken ataleko Molly Bloomen bakarrizketako pasarte bat, non maitale batek kalean belauniko jarri eta emakumeari gonak altxatzeko eskatzen dion. Biak euritan blai eginda omen zeuden eta liburuzainak belauniko jarraitzen omen zuen, beso biak zabalduta orain, errezitaldiarekin jarraitzen zuelako.
‎Urdanpilleta kalea hiriko auzo garai bateko kale mehe eta aldapatsua zen: presaka hiri bihurtutako mendi baten magala.
‎–Ba, jende pila bat kalean, zerbaiten kontra protestatzeko.
‎Speedo markako espumazko kapela bat erosi zuen. Dendan sartu zenetik ordu erdi batera kalean zen berriz ere. Ez zen proposamen txarra dendariak egindakoa, ur betaurrekoak erostearena, baina ez oraingoan, presaka zebilen-eta.
‎ohargarria izango zen zeozeren bila; ordura arte bere ekintzengatik definiturik edo bakandurik neukan gizon hau bere gorrotagarritasunean, eta marmar honek nire belarriak likatzen zituela, sukaldeko suak eltze baten alboak likatzen dituen bezala, ferekatuz eta aldi berean errez, marmar horren eraginpean gizonaren belarrietan erreparatu nuen, bekainetan, begi marroi argietan, gorrotagarritasun psikologikoari gorrotagarritasun fisionomikoa gehitzeko desiratuz, eta pentsatu nuen halere proportzio atseginak zituela, hainbat urte lehenago ziurrenik erakargarria izan zela, erakargarria zentzu estetikoan, besterik ez, Schopenhauerrengan homosexualismoaren definizioa edo azalpena irakurri nuenetik kontu handiz apreziatzen bainituen gizonengan topaturiko zantzu erakargarriak; hots, homosexualengan gizaki ororengan topa daitekeen zentzu estetikoa hain da hazia eta indartsua, hipertrofiatua, ezen berkoizteko instintuaren gainetik ere geratzen den, gorputz arraren edertasuna hobetsiz emearenaren gainetik, eta ez zen nire kasua, egunotan ikusten ari nintzen bezala, ni esteta nintzen izadi orojakintsuak ezarritako muga estatistikoki normalen barruan; dena den, gizon hau jertsearekin zegoen hemen, egongela honen barruan, alkandoraren gainean, eta hotzik ez zen. Agian, uda batean kalean topaturiko lagun izerditsu eta jertsedun hark aitortu zidan bezala nire galderari erantzunik, agian diot, gizon hau ere alkandora garbi barik gelditu zen, eta jertsearekin ezkutatu behar zituen lohiak. Baiezkoak egiten nizkion ahoa ixten eta irekitzen zirauen buru proportzioz orekatuari, marmar horren sortzaileari, bere ideien gurdiak geldialdia egin behar zuela sumatu nuen arte:
‎Kafetegi baten kale aldameneko leihotzar batean esertzea geneukan horrelako arratsaldeetan, berokia eta txanoa eta bufanda hirugarren aulki batean metatuz, kafesneak eta tarta eskatuz, tarta jarraian janez eta kafea hozten utzita alde batera ahaztuz, bakoitza bere liburuarekin, noizean behin leihotik begiratuz eta, ez du ematen atertuko duenik, edo, etxerako bidean zeharo bustiko gara?
‎– Pertsona batek kalea igotzeko duen denbora, bai arranpan joanda eta bai oinez (datua: oinezko
2018
‎Goiko gela honetara etorri naiz, bada, non eguneko ordu honetan eguzkiak finki argiztatzen baititu hormako papereko loreen formak. Bi ohe elkartu daude, eta tamaina ederreko leiho pare bat kale aldera. Komuna non zegoen galdeturik, andreak herabeki erantzun dit gelaren pareko atean dagoela eta ez dela ur berorik izango afalondora arte.
‎Munduan azken gose aztarnak baino ez direla geratzen entzun dut inoiz, eta hirugarren mundua inoiz baino okerrago dagoela besteren batean. Honek urte gutxi batzuetarako baino emango ez duela ere entzun diot baten bati kalean, baina apokalipsi zaleak ere ez dira sekula falta. Egun hirugarren mundua geu garela diotenak ere badira!
‎–Oraintxe kontatuko diguzu, azkena baino ez da falta, Generoa 9,5 Ezin ukatu aspaldiko notarik onenak direla, baina gure hezkuntza ereduan denok daukagu argi azterketetan lortutako zenbakiak ez direla dena, osoko hezkuntza emateko gaudela hemen. Eta gure ikasle bat kalean gure erakunde biodemokratikoei aurre egin eta jabetza publikoa suntsitzeagatik atxilotzen dutenean, argi geratzen da zerbait txarto ari garela egiten edo zerbaitek ihes egin digula. Eta badakit, jakin, egoera emozional hauskorrean dagoela, badakit jakin eskolak ahal izan zuen guztia egin zuela neskatila honi AAUN diagnostikatzeko eta horren araberako protokoloak ezartzeko...
‎Bezperako gertakizun guztiak bata bestearen atzetik etorri zaizkio orduan eta, une batez, begiak itxi ditu ostera ere. Tximeleta bat kale kantoiko farolaren inguruan nola, burua jirabira geldiezinean nabaritu du. Whiski gehiegi edaten duenean bezalaxe sentitu da bat batean, zorabiatuta.
2019
‎Harkaitz Canok eta Maite Arroitajauregi Mursegok eskainia. Maitek esan zidan Eako Poesia Egunetan ezagutu genuela elkar, bertan Hay un hombre en España, Astrud ena, abestu genuela biok batera kalean. Berak intonatu eta nik jarraitu niola.
‎Ezin du iritzi sozial nagusiarekin enfrentatuta egon (kontrako sektoreak beti egongo diren arren). Gizartearen sostengua ez duen prozesu batek kale egingo du administrazioak babestu arren. Hortik kanpo geratzen den aukera bakarra indarrez ezartzea da.
‎– Batean kale eta bestean bale, horrela dio esaera zaharrak. Hala ere, munduko epaiketa guztiek ezin zapuztuko didate poztasun une hau.
2020
‎Gero, bai Gorri eta bai Txueka, biak kalean zeudenean, etakide nafar horietakoren bat kalera atera omen zen, eta Gorrik Txuekari proposatu hari bisita egitera joatea, herrira. Txuekak susmoa du Gorrik horrela bilatuko zuela ETAn sartzeko bidea.
‎Bistan da Naparrak ezin zezakeela, 78ko amaieran, ekintza historia luzea eduki. Une hartan harrapatu izan balute, hura ere urtebetean edo pare batean kalean egon zatekeen, eta haren historia aldatu zatekeen.
‎Ia Senaraino joan zitzaion ondoan. Parisez hitz egin zion, beste garai batean kaleok zuten koloreaz, giroaz, usainaz. Dena omen zihoan gainbehera, hainbeste turistarekin.
2021
‎Herriko festetako programari azken ukituak eman behar zaizkio. Bertsolarietako batek kale egin du baina bertsozale elkarteko katalogotik ateratako beste bat adostu dute. Jendea ez da konturatuko.
‎trabesti bat pipak jaten kale kantoian. Mozorro festa batetik kalera airea hartzera atera izan balitz bezala. Ezagutzen dut, egunero ikusten dut.
‎Ehun bat metro honantzago, neska bat kalean geldirik, prostitutengandik gertu.
‎Sufrimendu dosi txiki bat kale terroristarentzat.
‎irribarre jantzi bat kale ertzean aurkitu
2022
‎Inguru guztia loaldi bare eta sakon batean murgildurik zegoen; ez mugimendurik, ez soinurik, ez zen sinestekoa ere naturan neurri hartako isiltasuna izan zitekeenik. Ilargidun gau batean herrixka bateko kalea ikusten duzunean, bere izba, belar meta eta sahats lokartuekin, bihotzean halako baretasun bat sortzen zaizu. Kale hori, bere lasaitasunean –eginkizunen, arduren eta sufrimenduen itzal gautarren atzean ezkutatzen denean–, umila, tristea eta ederra bihurtzen da, eta iduri luke izarrek ere maitekiro eta samurtasunez begiratzen diotela, eta honezkero gaiztakeriarik ez dela existitzen lurrean, arazoak desagertu egin direla.
‎Eusko Arimako liderraren presentzia hedabideetan geroz eta ohikoagoa bihurtu zen. Fidelki jarraitzen zuen batean kale eta bestean bale esamoldea: iruzkin arrazista eta ironiaren alibia, populismo ziztrinena eta teknologiaren erabilera sofistikatua, euskaltzaletasun klasiko eta itxuraz onbera bat, euskara biziberritzeko plan anbiziotsuekin, baina euskararen dekadentzia beti k errefuxiatuei leporatuz.
‎Bizitegirik ez inguruan, soil soilik pabiloiak. Ezker eta eskuin ari dira industrialde bateko kale estuen labirintoan. Paraje ustez mortu horretan hotel batekin topatzea ustekabea da Edurendako.
2023
‎Batzuk kalean bertan usteltzen hasiak ziren dagoeneko, eta har multzo erraldoiak zabaltzen ziren kale bazter batzuetan. Zisterna berezi batekin kaleak desinfektatzen hasi ziren arratsaldero, eta gero egunean bitan. Hala ere, kiratsa ikaragarria zen herri osoan; astea joan astea etorri, gero eta handiagoa, jasangaitza.
‎Ama kantuan hasten da pianoan; Martina ere kantari hasten da, edota flauta jotzen; ahizpak biolina hartzen du, eta aitak oboeari ekiten dio. Udan, leihoak zabaltzen dituzte, auzokoek ere disfruta dezaten, inoiz baten bat kalean dantzan ere hasi da. Baina egia da lantzean behin auzoren bat etorri dela kexaka.
‎Badatoz katramilaz eta konpromisoz beteriko urteak. Neska mordoxka ikusten da hilabeteak eta hilabeteak bakarrik, serio demonio paseatzen, harropuzkeriaz kasik, eta egun batean hara non harrapatzen dituzten mutilen batekin kale bazter ilun batean, ai ene, sorpresa eta gaitzespena, ez zuen inork holakorik espero haiengandik, eta gero bakarrik ikusten dira atzera. Xelebre hutsak dira, ematxarrak.
‎Ostiralak sakratuak ziren bientzat, zazpietan punttuan atera behar izaten zuten txikiteora. Mutil hori laguna baino lehentxeago iristen zen lanetik etxera, eta zain egoten zen, biak batera kalera irteteko. Eta bitartean, zazpiki kakapirria ezin geldirik egon, eta ideia bat onik ez omen zuen izaten.
‎Beste berripaper bat kalean jarriz proiektuari jarraipena eman genionez, hurrengo egunkaria ere geuk egiteko abiapuntua ezarri genuen. Egunkari berria plazaratzeko egitasmoa gizarteratu genuenetik, kazeta berria bultzatzeko kanpainarako plataforma eraginkorra ere izan zen Egunero.
‎Zorionez, Egunero sortu zenerako, Egunkaria sortu zenean baino azpiegitura txikiagoa behar zen egunkari bat kalean jartzeko. Itxiera 2003an beharrean 1990ean gertatu izan balitz, askoz zailagoa izango zen, baldintza horietan, beste egunkari bat ateratzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 40 (0,26)
batek 15 (0,10)
batean 14 (0,09)
bateko 9 (0,06)
batekin 3 (0,02)
batera 3 (0,02)
batez 3 (0,02)
batetik 2 (0,01)
bati 2 (0,01)
BAT 1 (0,01)
Batean 1 (0,01)
bata 1 (0,01)
baten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia