Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 244

2000
‎Hori bai, lehen egunean, meza entzutera Finlandiako Enbaxadara hurbildu behar izan zuten... Lehen partida Moskuko Locomotive ren aurka jokatu zuten, 90.000 ikusleren aurrean, hegazkin batetik bota zituzten loreen artean eta beste hegazkin batetik jauzi egin zuen jauskari batek ekarri zituen baloiez. Dena den, euskal jokalariek ez zuten errukirik erakutsi eta moskutarrak 1 jipoitu zituzten.
‎bere maitalea Isabelekin izandako harremanak, bere arreben bizipenak, eta bereziki, osaba Antselmoren egunkariaren irakurketa. Azken honen irakurketarekin beste maila narratibo batera jauzi egiten du: maila metadiegetikora.
2001
‎Armendarizek, baina, ez zuen horrelakorik espero. Gustura nengoela uste zuen berak, eta nire bat bateko jauziak autoaren kontrola galarazi zion. Ezer egin ahal izan aurretik, bidetik irten eta alboko zuhaitz baten aurka jo genuen bete betean.
2002
‎Ordea, ez zuen haren aho zabalean sartzen asmatu. Pilota, paperontziaren goiko ertzean jo, eta pare bat jauzi egin ondoren, alboko lankidearen oinetan gelditu zen. Alboko lankidea berehala zutitu zen.
‎Igel batek jauzi egin du
‎Igel batek jauzi egin du
‎Utilitatearen zentzu honi jarraitzeak legeria razional baterako jauzia ahalbidetuko duela uste izango du, gizakien ekintzak berbideratu eta gizarte justu eta zoriontsuago bat eginez. Zentzu honetan, utilitate printzipioari jarraiki, lege bat ona izango da gizaki kopuru handi baten zoriontasunean eragiten badu, eta zenbat eta jende gehiagoren onura bilatu, orduan eta hobea.
2003
‎Bai eta duela hogeita bost bat urte, Kanadatik itzultzean, ikusi nituelarik Oiartzungo gazteak, diktadura militar batetik ilki berriak, dantzan zebiltzala zirurikan, tartetik pistolak altxatuz eta ez dakit zer borroka militar goraipatuz, aitortuko dut, salatu ez nuen sentimendu arraro bat jauzi zitzaidala buru gibelean.
2005
‎Trantsizio garaia oso izan zen garrantzitsu Estatu espainiarrarentzat eta bere barne hartzen dituen guztientzat ere. Frankismoko diktaduratik demokrazia batera jauzi egiteak dakartzan zenbait buruhauste sortu ziren. Horien artean, momentu horietan, eraberritzen?
‎Lurrazal ozeanikoan zehar burututako zenbait profil sismiko. Uhin sismikoen abiadura normalean progresiboki handitzen da, baina bat bateko jauziak ere suma daitezke. (Christiansen eta Salisbury, 1975; Rosendahl, 1976; McClain, 1981; Atallah, 1986).
‎Zantzu guztien arabera, 2000ko martxoan jaio eta 2002ko urrian artaldearen ondoan hil zen animaliak pentsuak jan zituen kutsatutako haragi irinekin, produktu horien gaineko debekua oraindik indarrean ez zegoenean. Adituek ez dute ezustean jaso berri hori, Parisko Gobernuak azaroan jakinarazi baitzion Batzordeari “behi eroen” gaizkia ahuntz batera jauzi zela susmoak zeudela. Juan José Badiola Zaragozako Entzefalopatia Transmitigarrien Erreferentziazko Laborategi Nazionaleko zuzendariak atzo azaldu zuenez, 90eko hamarkadan, zientzialari talde batek krabarroka bidez infektatutako behi burmuinen talde bat inokulatu zuen, kutsatzea posible ote zen zehazteko.
‎Fisikariek ordura arte baino ez zekiten elektroi batek atomo batetik bestera femtosegundo bat baino gutxiago pasatzen behar zuela, milioirena segundoko milioirena. Wurthek zuzendutako taldeari eta Sánchez Portal eta Etxenikeren interpretazio teorikoari esker, gaurtik bertatik frogatu dute elektroi batek 320 attosegundo behar dituela (attosegundo bat femtosegundo milarena da) sufre atomo batetik ohiko atomo batera jauzi egiteko. Etxenikek, DIPCko lehendakariak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Fisikako katedradunak, azaldu duenez, “attosegundo bat segundo batekoa izango litzateke azken hori Unibertsoaren adinekoa, 14.000 milioi urtekoa”.
‎Eta zer poza, nota onak zituen aldi guziz amak irriño ttipi bat egitean! Zer poza, maila bat jauzi egiterakoan aitak burua ferekatzean! Sei urtetan zortzi urtekoekin segitzen zuen.
2006
‎Musika estiloetatik salto egiten dute axolagabeki koktel ontzi aberatsa (rocka, flamenkoa, surfa, elektronika dantzagarria, spaghetti westerna, popa...) eskainiz. Adibidez, umeendako aproposa den nana batetik ahotsa eta arima urratu ditzakeen pasarte batera jauzi egiten dute. Hitzen bitartez, Jorodovskyren parera, barruko mamuak airatu eta entzuleekin konpartitzen dituzte.
‎Baina, modernizazio prozesuak aurrera egin ahala, etika sozial kapitalistaren arrazionaltasun praktiko morala desagertzen joango da eta bere lekuan jantzi utilitarista agertuko: konbikzio etika batetik etika pragmatiko baterako jauzia dugu hori. Weber-en ustean, norabide utilitarista hartuko duen urardotze baten aurrean gaude.
‎Alta, euskararen pobre eta trakestasunaren behaketatik (hori teoriko hutsa –" teorian"!), uztagun hiltzen edo hilaraz dezagun praktikora, hautu baten jauzi kualitatiboa dago –salto mortal logiko bat–, hautuak barnebiltzen duen arrazoi mundu linguistiko, politiko, humano artzakonplexu guztiarekin (S. Mitxelena-k ederki hustiatu duena).
‎Une hartan amari hasperen bat jauzi zitzaion eta xalotasun handiz egin zuen hitz:
2007
‎Murgilari eta igerilari trebea, metro bateko jauziak egin ditzake, atzeko hankak oso garatuak baititu. Jauzi asko eta ikusgarriak egiten ditu.
‎Hortaz, oraingo saiakerak huts egin duenez erruak eta errudunak ondo lekutu, batean zein bestean, eta bide berriak arakatu dira hurrengo saiakerak oinarri egokiak izan ditzan, bai eduki politikoetan, bai alde guztien konpromisoetan eta bai gizarte zibilaren ere, azken hau ikusle hutsa izan ez dadin; abangoardien garaia pasatzen lagundu behar dugulako, behingoz.Hortaz, erakunde armatuak azken hilabeteotako agirietan behin eta berriz bere egin duen" erantzuteko eskubide" horrek bazter utzi du, une garrantzitsuenetan, sarri berak aipatua izan duen" gehiengo sozial" horren prozesu politikoaren aldeko apustua. Bestera esanda, Euskal Herrian esparru politiko berri baterako jauzia egiteko indar sozial nahikorik ez badago indar armatua sobera dago, eta jauzirako indar sozial nahikorik badago berari dagokio politikoan erantzutea, irmo erantzun ere. Akabo oholtza gaineko maisutza!
‎Fosilen eta izotz laginen iraganeko azterketek erakusten dute klima sistemak bat bateko jauziak izan zituela iraganean.
‎Auzitegiko paperretan ez dugu gehiagokorik kausitu, Maddiren ezin konprenituzko desagertze hura mixterio bat bilakatu zen. Izugarriko famak kurritu ziren ordu hetan, hala nola ito zitakela berdin doluturik putzura berriz etorri eta, Olatek etxe zolako zulo batean lurrez estali zuela, bere amak despeditu zuela herritik kanpo, soldado zonbaitek mendekioz bordel batetan sakatu zutela, bere buruaz beste egin zuela mendiko leize batean behera jauzi eginez, muga pasatuz doluminez erremita bat bezala bizi zela eta hanbat eta hanbat erran, bainan egia ez zen sekulan azaldu.
‎—... begozte, urrun dituk oraino. ...xtu egiteko arnesa duk, Abak aurtiki arrano baten luma hezurrarekin egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen eraginez, harpe zuloetan enetzat agertzen balitz bezala, histu soinu batez jauzten laguntzen diat, haren berotasunak hartzen nik, nik harena hartzen diat...
2008
‎Orro handi bat egin zuen, eta buru gainera altxa zuen arma, eguzkitan distiraka. Beldurtzeko ere ez nuen astirik izan; baina, kolpea gainean nuela, alde batera jauzi egin eta, hondar bigunean hanka gaizki jarrita, aldapan behera erori nintzen piririka.
‎Bigarren bidaia hark erne jarri zituen lehorreko zaindariak. Lillibullero isildu egin zen berriro, eta lur mutur txikiaren atzean beste bi haiek bistatik galdu baino lehentxeago, bat jauzi batez lurrera jaitsi eta ezkutatu egin zen. Ia ia asmoz aldatu eta txalupa haiek txikitzera joan nintzen, baina beldurra nuen ez ote ziren Silver eta besteak han inguruan izango, eta dena honda zitekeen gehiegi nahi izateagatik.
‎sartu barrura eta ez kexa arriskuengatik, soilik hartu jantzirik dotoreena. Barrura sartu zelarik aitak kutxa itxi zuen, eta alde egin zuen leiho batetik jauzi eginda.
‎Kolpearen energia urak barreiatzen du. / Malguki lastaira baten gainean jauzi eginez gero, ordea, malguki zapalduek energia hori gorde, eta, euren jatorrizko formara itzultzean, gainean dutenari itzultzen dioteâ? ¦ Ezagutza zientifikoa, esperientzia praktikoz eta erraz azaldua.
‎Lau urte dituztela, oinak elkarturik toki berean 7 jauzi egin. Bost urte dituztela, begiak irekita, hanka baten gainean jauzi egin (5 metro inguruko bidea). Sei urte dituztela, lurretik 30 bat cm-ra dagoen lokarri baten gainetik jauzi egin, oinak elkarturik.
‎Bost urte dituztela, begiak irekita, hanka baten gainean jauzi egin (5 metro inguruko bidea). Sei urte dituztela, lurretik 30 bat cm-ra dagoen lokarri baten gainetik jauzi egin, oinak elkarturik. Zazpi urte dituztela, 2 metro inguruko lerro zuzen bati jarraitu, oin bat bestearen aurrean jarrita.
‎Zazpi urte dituztela, 2 metro inguruko lerro zuzen bati jarraitu, oin bat bestearen aurrean jarrita. Zortzi urte dituztela, hanka baten gainean jauzi egin (5 metro inguru) kaxa bat bultzatuz.
‎Euskal Erakunde Publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren artean eginiko inkesta soziolinguistikoak argi eta garbi adierazten digu ezin dugula denborarik galdu euskarak bizirik irauteko egoera batetik garapen orokorreko egoera batera jauzia ematea nahi badugu. Gure uste apalean, Internet lanabes ezin aproposagoa da etorkizuneko parioa irabazteko.
‎Haize birbira frexko bat jauzi baita ilunabarrari buruz, ainitzek, ostatu aintzinetan, nahiago dute kanpo aldean diren arbolazpietako kadiretan jarri. Ikusi dutenean Piarre Beltxa plazaratzen, gazte horiek nahi izan dute zerbait ixtorio edo pertsu eman zeieten hemen zireneri, aratsaren airosteko.
‎Gantzelio, kirol jantzietan emana, zeihar behako bat eginez, gatilutara edari zuria kolpez husturik, zerri baten gainera jauzi egin zuen! Bai eta kasik setiaturik ezarri ere.
‎Baina, ekintzaren bururatzeko presaren presan, ez zen ohartu lanjer guzien meneko zitekeen uharte ttipi batetarat jauzi egin zuela. Eta han erasoak bailitzan, gordetzeko ez zen ez sasirik, ez arbolarik... are gutxiago ihes egiterik urak inguratuta zelako... jin baledi zakur edo laborari zenbait, berehala hartua zitekeen... zenbat denboraz preso egon zitekeen hor?... nola aterako zen ba hortik?... aterako ote zen noizbait?...
‎Gizonen ezaxolakeri eta zozokeriez goraki mintzo zelarik, zangoa pausatu zuen putzu ertzean. Orduan, bat batean, beheretik etorritako boz batek jauzi egin arazi zion.
2009
‎80ko hamarkada apurketa sasoia izan zen, gauza berriak deskubritzearena; frankismo ilunetik demokraziaren hastapen antzekoetara bat bateko jauzia. Aldarrikapenak, borrokak eta bizi-nahiak handiak ziren, eta guztiek kalean bat egin zuten.
‎LaburpenaSusani meteorito arraro bat jauziko zaio gainera eta, ondorioz, 15 metroko erraldoi batean bilakatuko da. Gobernuko jeneralak Susan beste itsusi batzuekin batera kartzelan sartuko du.
‎Aurre egin beharra edukiko dugu Europako influentzia intelektual eta sozialei. Zaharrean tematu ez, eta tipus tapas ateismo agian errazegi, seguru asko antzuegi batera jauzi egin ez duenak ere, aurrietan eta biluzik ikusiko du bere burua, irtenbideren bat nahitaez bilatu du. Gandiaga, beti bere jendearekin, herriarekin, etxe zaharra eraberritzen ahaleginduko da; haren lagunen batzuek beste kultura batzuetara emigratu beste aukerarik ez dute aurkitu.
‎Oskarrek isilik iraun zuen autoko argien aurrean zirimolatzen ziren elur malutei begira, bere pentsamendu beltzetan galdurik. Bat batean jauzi egin zuen eserlekuaren gainean. Telefonoa bere eskuan jotzen hasi zen.
‎–Bai, baina orain badakit, eta ixo! , eta, buruak beste pentsamendu baterako jauzia egiten ziola, Adak jarraitu zuen?: Ez dakizu zenbat gustatuko litzaidakeen guztiok batera hilko bagina?
‎DRIVER A: Metroaren bagoi batetik jauzi egingo bazenu bezala da, (OFF) hurbileko zerbaitekin adibide bat jartzearren.
‎Goienako gerenteak duen esperientziaren arabera, jendeak euskarazko hedabide pribatu hauetan ez du bere burua epe luzerako ikusten. «Sumatzen dut gurea bezalako hedabide batean jende asko sartzen dela ikasteko asmoz, ondoren beste toki batera jauzi egiteko, non baldintza eta soldatak hobeak diren. Hala ere, Arrasaten bizi bazara, zein aukera duzu komunikabideen arloan lan egiteko?
‎Duela hamar urte modan jarri ziren gidari gazteak fitxatzea. Hori berez ez zen berria, baina bai aurreko mailetan gidatu gabe Formula garai hartan zuzenean 1 Formulako auto bateko eserleku batera jauzi egitea. Buttonek ireki zuen bidea, Kimi Raikkonen finlandiarrak jarraitu zuen, eta gero Felipe Massa brasildarra etorri zen.
‎A! Azkueri buruz (ez latoi filia bultzatzen duen enpresa ondarroarra) zer edo zer gehiago jakiteko, beste ozeano batera jauzi behar izan dut arrantzan aritzeko; sarea nagusi den Interneten, alegia. Somalian bitartean itsasoan urek handi izaten jarraitzen dute.
‎–Bai, baina orain badakit, eta ixo! –eta, buruak beste pentsamendu baterako jauzia egiten ziola, Adak jarraitu zuen–: Ez dakizu zenbat gustatuko litzaidakeen guztiok batera hilko bagina...
‎Gu konturatzerako, hiru gizonak itsasontziaren barrualdera aienatuak dituk. Kaian atera dugun su eta keak babestuta, lasterka abiatu gaituk, itsasontziaren bestalderaino, eta ertzetik beste itsasontzi batera jauzi egin diagu, pare samarrean geratzen baita, eta haren eskaileretatik moilara, eta kalean aurrera jarraitzen diagu lasterka, sakabanaturik, poliziaren furgonetak atzetik ditugula.
‎sinesmena uste gisa interpretatu dugu. Baina, oharkabean, sinesmenak ulertzeko beste modu batera jauzi egin dugu behin edo: adibidez, erlijioak nahi (edo behar) duen arima aipatu dugu lehen.
2010
‎Kanpora atera eta, barruan nuèn korapiloa askatzeko ahaleginean, negar malkoka hasi nintzen, penaz eta errabiaz, negarrari lotuta zetozkidàn oihuxkak isiltzen saiatu banintzen ere; hantxe nituen, baina, etxeko txakur zahar bezain leialak, Mendi eta Sasi, ederki ulertzen dut zure txakur zaletasuna, Damaso, ni hainbestekoa ez banaiz ere!?, batean jauzi egiten zidatela eta bestean eskua edo aurpegia miazkatzen, biak ala biak intzirika eta negar imintzioka hasi ziren arte, nire negarra ulertu eta nire negarrarekin bat egin nahi balute bezala; gero, izeba Ernestina heldu zen;. Txakurrak negarrez sumatu ditut, eta zer gertatzen da, Gabino?, galdetu zidan; eta ni barrez eta barrez hasi nintzen, jakin ez itxura egiteagatik, edo negar egiten ez jarraitzeagatik, edo benetan barre egiteagatik, gauari eguna darraion bezala negarraldiari barrealdia baitarraio uste ez dugunean ere, Mendik eta Sasik intzirietatik pozezko zaunketara egiten zuten bitartean;. Nik negarrez ari zirela esango nuen, bada??
‎Ez. Honetan guzti honetan triangelu formako labana baten jauzi bertikala baino ez dute ikusten, eta pentsatzen dute zalantzarik gabe kondenatuarentzat ez dagoela ez lehenagokorik ez ondorengorik.
‎Arkeologiatik begiratuta, ez didate kontrakoa erakusten duen frogarik aurkeztu. Ezin dut nire diziplina ez den beste batera jauzi egin?. Halaber, ukatu egin zuen inork amarruaz lehenago ohartarazi zuenik, Gorrotxategik adierazi duen bezala.
‎Oso zoriontsu bizi izan ziren elkarrekin, baina egun batez sasidian ehizan zebiltzala, halako batean, tupust!, ilunpetik Lehoi batek jauzi egin Lehoinabarraren bizkar gainera eta jan egin zuen.
‎Hamar segundoz dena altxatzen dut. Aulki baten gainera jauzi egiten dut. Amatxi sartzen da.
‎Kanpora atera eta, barruan nuèn korapiloa askatzeko ahaleginean, negar malkoka hasi nintzen, penaz eta errabiaz, negarrari lotuta zetozkidàn oihuxkak isiltzen saiatu banintzen ere; hantxe nituen, baina, etxeko txakur zahar bezain leialak, Mendi eta Sasi —ederki ulertzen dut zure txakur zaletasuna, Damaso, ni hainbestekoa ez banaiz ere! —, batean jauzi egiten zidatela eta bestean eskua edo aurpegia miazkatzen, biak ala biak intzirika eta negar imintzioka hasi ziren arte, nire negarra ulertu eta nire negarrarekin bat egin nahi balute bezala; gero, izeba Ernestina heldu zen;" Txakurrak negarrez sumatu ditut, eta zer gertatzen da, Gabino?" galdetu zidan; eta ni barrez eta barrez hasi nintzen, jakin ez itxura egiteagatik, edo negar ...
‎Halere, denok dakigu jakin, eta espero ere, hotz eta bustitik, edertasun triste ajatu horretatik, laster batean jauzi egingo duela izadiak denon argigarri eta guztion pozgarri. Izadiaren pazko jauzia!
‎Josebak bolumen handian jarri zuen autoko kasetea, eta hiru zaldikumeek autorantz jiratu zuten lepoa. Haietako bat jauzi txikiak ematen hasi zen. Etxeko atarian, jauzirik eman gabe baina ile adatsa astinduz, Joseba dantzan ari zen.
‎Doi ordunxe lutxo batek jauzi egin zuen Lin Baoren lorategiko uharkan; anderea burua higitu eta arrainei so egon zen. Gogoan barrena iragan zitzaizkion azken urteetako oroitzak, guztiz ere, oraingo bere senarra ezagutu zuen eguna, gazte izanagatik, enperadorek beste arkitektoen gainetik hautatu zuen aldi hura.
2011
‎Itxuraz arrunta izan daitekeen oihal bat merkatuan milioika euro balio duen Van Gogh batetik ezberdintzeko adina bai, bederen. Eskularru zuriko lapurraren mitoak zinemako hainbat pertsonaia eman ditu, eta krimen mota hori bigarren maila batera jauzi du. Izan ere, arte lapur sofistikatuak ez daude hain gaizki ikusiak, lanbide horrek eskatzen dituen trebezia eta prestakuntza direla eta.
‎Horretarako, euren ibilgailuekin eraso egin zieten parean jarri zitzaizkien ertzainen bi ibilgailuei, eta polizietako bat zauritu zuten.Orduan, ertzainek hainbat tiro egin zituzten, eta horietako batek ustezko lapurretako bat zauritu zuen. Ihes egiteko asmotan zebilela, taldeko beste kide batek jauzi egin zuen kamioiko atoitik, eta erorikoan tibia eta peronea hautsi zituen.Herrizaingo Sailak ez du eman operazioan zauritutako bi ustezko lapurren eta ertzainaren larritasunari buruzko inolako informaziorik. Baina guztiak Donostiako erietxeetara eraman zituzten.Ustezko lapur taldeko sei kide atxilotu egin zituen Ertzaintzak une hartan bertan, horien artean balaz zauritutakoa?, eta beste bik ihes egitea lortu zuten.
‎Bizien herriak bertze hilerri bat zirudien, beraz, Urgainen bai bederen; baina, nola irudipenetik zinezko errealitetara zalantza baten jauzia dagoen, eta nola gerra orotan, berriz, zalantzarako zirrikiturik mehena ere ezabatu eta suntsitu beharra dagoen, zeren etsaiari ez baitzaio esperantzarako esperantzarik ere eman behar, hala uler litezke gerrako lehen hilabete haiek hasierako sei herritarren hilketari segida emateko modu bat bezala, garailearen bota astunak behin eta berriro zapal zezan askatasunaren lorea, gomakumeek eta m...
‎Eta hura ere jauzi batean altxatu zen, malguki batek bultzatua bezala, arin baino arinago?! Hura ez zen mozkor baten jauzia, baina pertika saltari batena?!
‎Anastasia, zeinak leiho batetik jauzi egin eta hanka bihurritu baitzuen, herrenka iritsi zen borroka tokira, aita lurrera erori zèn istantean doi.
‎makina bat laudorio eta hamar sari baino gehiago irabazi zituen, tartean Zuzendari Berriaren Espainiako Goya Saria. Bat bateko jauziak nolako inpresioa egin zion galdetu diot, eta hatz artean tinko eusten duen Cohiba purutxoari zupada luzea eman ostean erantzun du berak: –Ni orduan Amasan bizi nintzen, isolaturik, bi urte zituen Peru semearekin.
‎Maletaren ondoan eserita zegoen mutiko bat jauzi batean zutitu zen.
‎Lakuak, hutsik, zabalagoa ematen du, barea, lokartua. Garbi garbi entzuten dira uraren hots misteriotsuak; palasta arin bat; arrain baten jauzia, hegoen bat bateko zalaparta, oihal bat urratu balitz bezala; txori baten erasoa; oso urruti garrasi ahul bat, eta zuhaitz adarren azpian urak egiten duen plisti plasta. Ezkerraldean, arboladiaren atzean pasatzen diren automobiletako batzuk, gero eta gehiagok, argiak piztuta daramatzate; une batez distiratu ondoren ezabatu egiten dira.
‎Planifikatu egin zian, hire aitak bezala. Gaur goibel batetik biharamun ezezagun batera jauzi egitea aukeratu eta prestatu zian. Bigarrenean ez, orduan bat batean, eztul bat egiteko behar den denboran igaro zuan egoera egonkor batetik beste muturrera:
2012
‎Gustura daude antolatzaileak eztabaida prozesuak emandako emaitzarekin, adin tarte desberdineko jendea bildu eta koadrila askotako jendearen ekarpenak bildu baitituzte.AntolakuntzaAntolakuntzari dagokionean, eztabaida" oso sakona" izan da Sorgin Jaien arabera. ...oa koadrila eta blusei uztea izango da, Sorgin Jaiak herritar guztientzako erreferente bihurtzearekin batera.Era berean, beste herri mugimendu, eragile eta elkarteekin harremanak lantzea eta sakontzea dute xede Sorgin Jaiek hurrengo urteetarako.Udalarekiko harremanaUdalarekin batera egitaraua, gune fisikoa eta koordinazioa adostu nahi badituzte ere, oraingoz behintzat ez da" eredu misto" baterako jauzirik emango. Beraz, Sorgin Jaiek orain arteko" alegaltasunean" jarraituko dute.
‎JAUN: Uso gaixo baten gainera jauzi den zapelatz baten antzera sentitzen naiz.
‎Eta ahal bezain bizkor lasterka eginez, eta bide batez esan beharra daukat ez zela bizkorregi armaz zamatua nengoelako, zuzen zuzen jo nuen, lehen esan dudan bezala, hondartzan edo itsasertzean, besteak eserita zeuden lekuaren eta itsasoaren artean zegoen hilgai gizajoarengana. Harekin jardutera zihoazen bi harakinek hantxe utzi zuten, ezustean lehenengo tiroa entzun eta beldurrak airean itsasertzera abiatu zirenean, han kanoa batera jauzi egiteko; eta haiek bezala, beste hiruk ere bide bera hartu zuten. Ostirali begiratu eta agindu nion aurrera jotzeko eta haiei tiro egiteko.
‎Erantzun gabe, Leonek aurrera segitzen zuen pauso biziz, eta jada madame Bovary bere behatza ur bedeinkatutan bustitzen ari zen, atzean entzun zutenean arnasa bortitz bat hatsanka, makila baten jauziek tarteka erregularki etena. Leon jiratu egin zen.
‎Nire granadariak arma destatu eta... danba!... huts egin zuen: bolborak su hartu bezain laster, Kazbitxek ezproiei eragin zien, eta zaldiak, ziztaturik, albo batera jauzi egin zuen. Ointokietan bermaturik apur bat altxatu, bere hizkuntzan zerbait oihukatu, zigorraz mehatxu egin, eta han desagertu zen.
‎(23:09) Tximino sudurrandi ar batek jauzi egiteko trebetasuna eta
‎Atal honetan, distribuzioa izango dugu mintzagai, bai alderdirik formalena kontuan hartuz; hau da, E2k E1 oinarrizko enuntziatuaren egitura sintaktikoan hartzen duen lekuari edo posizioari erreparatuz, eta baita alderdi komunikatibo diskurtsiboari erreparatuz ere; diskurtsoaren barneko informazioaren distribuzioak duen egitura komunikatiboari erreparatuz, alegia. Azken hau zubi bilakatuko zaigu alderdi formaletik diskurtso alderdi baterako jauzia egiteko.
‎Honekin guztiarekin analisi formalaren lehen alderdia jorratuko dugu, hurrengo atalean distribuzioa ere mintzagai izango baitugu, bai alderdirik formalena kontuan hartuz; hau da, E1 oinarrizko enuntziatuaren egitura sintaktikoan hartzen duen lekuari edo posizioari erreparatuz, eta baita alderdi komunikatibo diskurtsiboari erreparatuz ere; diskurtsoaren antolamenduan hartzen duen tokiari erreparatuz, alegia. Azken hau zubi bilakatuko zaigu alderdi formaletik diskurtso alderdi baterako jauzia egiteko.
‎1.Borrokalari orok, 43 artikuluan definituta gelditzen den moduan, kontrako alderdi baten esku jauzten denean gerrako preso izango da.
‎Bat batean, tenk! Leiho errezelako zirrikitutik apo batek jauzi egin zuen zalgurdi baitaraino, eta Weylerren papoan pausatu zen; istant hartantxe urruneko ekaitzetik jalgia, ozprina bat argitu zuen; leinuru arinean Weylerrek apoaren begitartea hurren hurrenetik ikusi ahal izan zuen; nardaturik ezin gehiago, eskuaz jo zuen handik landara aurtikiz.
‎Bata edo bestea, hilabeteko epean asko jota, ordura arteko bizimoduaren amaiera zetorkidan. Beste mundu batera jauzi egitera nindoan.
‎Batzuetan bizitza polita da, hori erraten dute, eta kalean ikusten ahal da bizitza polita dela: ez dago bizitzarik, ez eta heriotzarik ere, soilik une batez jauzi egiten dugu lurretik gora airatzen gara hegan egiten dugu lurrarekin berriro ere tupust egin arte!
2013
‎Hedabideetan oihartzun handia duzue, baina oraindik eszena alternatiboan mugitzen zarete. Esparru komertzialago batera jauzi egitea gustatuko litzaizueke, ala eroso zaudete egun zaudeten tokian?
‎Desfilean zehar martxak dantzatzen dituzte ilara bitan, denek batera jauziak egiten dituzte, eta kontradantzak bikoteka.
‎Horretan biltzen dira munduko ekonomiaren %90 ordezkatzen duten gobernuak. Hasiera batean, ekonomia atzeraldi batetik depresio batera jauztea eragozteko indartu zen G20 Haatik, 2010 urterako lehentasunak aldatu ziren, eta urte horretan defizita kontrolpean jartzea eta zorpetzea jaisteko konpromisoa izan ziren Torontoko (Kanada) goi bileraren emaitza nagusiak. Bilera horretan 2013 urterako defizitak erdira jaisteko ituna erdietsi zuten herrialdeek, baina krisiaren okertzeak helburu hori zalantzan jarri du, eta Moskuko agiriak oso azaletik aipatzen du gaia, zehaztasunik gabe.
‎Freudek sekulako ongietorria egin dit eta ez dut aurkitu ihes egiteko modurik. Interesatzen zaizkion gizonezkoak bereganatzeko entrenatuta ote daukan ere pasatu zait burutik, metro bateko jauziak egiten baitzizkidan, bidea galaraziz. Bere jabearen ondoan ikusi nauenean bakarrik lasaitu da.
‎Hertsia da karrika, eta Baldesen ihesaldiak ez zuen luze jo. Bourneuf karrikara atera bezain laster, iheslari batek jauzi egin zion gainera bizkarretik. « [Baldesek] Pistola lokian jarri zion, eta katuari sakatu zion.
‎zergatik ez duzu hartzen. Abentura? edo antzeko plan bat... eta hegazkin batetik jauzi eginez eskatzen?
‎b) Pertsonaia batek jauzi bat egitea programatu nahi duzue. Aukeratu zer bloke erabiliko duzun agindu bakoitza zehazteko.
2014
‎Trantsizioan. Sinbolismoaren eraginpeko literatura batetik, literatura sozial eta zuzenago baterako jauzian. Bat etorri ziren irudikapen horrekin biak.
‎Aldatu egin da egoera. Ez du beste muturrerako bat bateko jauzia egin, ez da onenen alboan ezarri, baina gorantz egin du bidea. Esaterako, 2002ko ekitaldian, Japonian eta Hego Korean, oso gertu izan zituen finalerdiak; Alemaniak utzi zuen bidean, aurretik Portugal eta Mexiko kanporatu ondoren.
‎Zortzi bat laguneko eskifaia bat izan. Eta gizonetako batek jauzi egin dezan kareletik behera, festa alaitzeko, eta ito dadin, gizon batek Lady Diana Mannersentzat behin egin bezala.
‎Hotelera baino lehen, azken paseo bat eman genuen herrian barrena, oraindik ere ikusi gabeko bazter miresgarriren bat izango zelakoan, eta, horretan genbiltzala, hor non ikusten dugun, lorategi koxkor batean, ustekabeko agerpen baten moduan, arbola bat loretan. Lore txipitxo batzuk zituen, lila kolorekoak, eta otsailaren erdian naturaren mirari bat zirudien, udaberriaren bat bateko jauzia neguaren bihotzean, naturaren berpizkundea hotzaldiko loaren ostean. Elkarri hitzik egin gabe baina biok sentipen bera izan bagenu bezala, hantxe gelditu ginen tanpez, epifania gisako hari begira.
‎Gero, txakur batek jauzi egin du Nadiarengana, guztiz odoldurik. Serko da.
‎5 Pocoyó. Pertsonaia hau haur txikienek eta haur txikiek gehien maite dutenetako bat da. Aurrekoek baino trebetasun apur bat gehiago behar dute, ez baitira bakarrik edozein botoi zanpatzea edo pantailaren edozein zati ukitzea, baizik eta arrantzarako kanabera gidatzea, ohe elastiko batean jauziak egitea edo haren parean dauden dianei bolak botatzea. 6 La Vaca Connie.
‎Testu baten barruan testu askoren bizikidetza, ordea, idazketa bera bezain zaharra da. Galderek beste galdera baterantz jauzi egiten duten unetik, ezinezkoa bilakatzen da idatzi batean azaltzen diren galderekin lotuta dauden testu, irudi edota ahots guztiak aipatzea. Beraz, ohar hauen helburua ez da izango, inondik ere, egitasmo antzu horretan saiatzea.
‎Erreka txiki baten gainetik jauzi egin behar izan zuten. Gotzonek errekaren erdian zegoen harria erakutsi zion hatzarekin, ez zezan irrist egin.
‎Ordenarik gabeko mundu batera jauzi egiten zuen, baina kaos hartan ezustean hunkitzen zuten melodiak aurkitzen zituen, ez bakarrik ahotsetan, baizik eta gitarretan edo haizezko edo harizko instrumentuetan. The fool on the hill kantak Tom Sawyerren abenturak gogorarazten zizkion, agian harmonikagatik, eta Tom Sawyerrek bere adina zeukanez, kanta berari buruz ziharduela irudikatzen zuen, eta gustuko zuen kanta berari ari zitzaiola sentitzea, nolabait bere barruko bakarrizketa eteteko balio ziolako, kanpora ateratzeko.
‎Jadanik duela hamar urte Kyoton pentsatu baino aise gehiago eta bortitzago. Itsasoak goitituko direla Groenlandeko elurrak ere urtzean, haizeak basatuko, galernak bat batean jauziko, itsasoan uholdeak batzutan doblatuko (oraiko 20 metroren ordez 40taraino!). Jadanik abisu batzu ere emanik badira hirigintzan ari direneri, ez dituztela eraikinak (etxe, lantegi ta beste) nun nahi egitera utzi behar.
‎Asteburuan, Salveko zubia, Guggenheim museoaren aldamenean dagoena, jauzi ikusgarrien lekuko izan zen, bertan jokatu baitzen Red Bull Cliff Divingeko edizio berri bat. Froga honen helburua, 27 metro luzeko plataforma batetik jauzi egitean
2015
‎Optimus Coworking-ak, adibidez, urte horretan ireki zituen ateak, baina urtebeteren buruan txiki geratu zen eta lekuz aldatzearekin batera jauzi kualitatiboa egin zuen iaz. Egun Iruñeko erdigunean dago eta Fab Lab Coworking du izena.
‎Zoologoek pentsatu zuten martsupialio mota berezi bat izan zitekeela, batik bat jauzi egiteko era izugarriagatik. Baina kanguru arruntak hori propio egiten zuen, beren beregi, eta espezimen honek, berriz, ezin zion jauzi egiteari inoiz utzi, ezta une llabur batez ere.
‎Tiroak, eta haien oihartzuna, eta odolez tindatzen den plazatxoa. Horma bati jauzi egin behar izan diote ihes egiteko.
‎Bero kiskalgarrira; soineko beltzez jantzitako emakume batek jauzi egin du etxe nagusi bateko ezkaratz freskotik eta, urduri, kalean gora doa, herriko plaza nagusiraino. Etxe batean sartu da eta, ordu laurden bat barru edo, biolin bat besapean duen eta bazkalondoko loaren orratzak gainetik kendu ezin dituen gizon zarpail eta mehar bat atzetik duela, lehen irten den etxera itzuli da berriro.
‎Amua ezpainean izateak ez du esan nahi tranpa batean jauzi zarenik, alderantziz baizik, alegia, tranpa bat dagoelako susmoa duzula. Nik dakidanez ondarroarrek erabiltzen dute esaera hori, edo ondarroar batzuek, bederen?.
‎Hogeita bigarren jokaldian agureak huts izugarri bat egin zuen: zaldi beltz batek jauzi egin eta orduraino zaindua zuen posizioa babesik gabe utzi zuen. Ezin nuen sinetsi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
batera 59 (0,39)
batek 31 (0,20)
bat 29 (0,19)
batetik 21 (0,14)
batean 19 (0,13)
bateko 17 (0,11)
baterako 17 (0,11)
baten 11 (0,07)
Batera 10 (0,07)
baten gainera 5 (0,03)
baten gainean 4 (0,03)
batez 4 (0,03)
baten gainetik 3 (0,02)
bateraino 2 (0,01)
baterantz 2 (0,01)
Batek 1 (0,01)
batean behera 1 (0,01)
batean gora 1 (0,01)
baten aurretik 1 (0,01)
baten esku 1 (0,01)
baten pareko 1 (0,01)
baterainoko 1 (0,01)
baterat 1 (0,01)
batetarat 1 (0,01)
bati 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia