Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2008
‎«Gerra egoera hau ez da Errusiari gerra aldarrikatzea, honek ez lukeelako itxurarik ere», zehaztu du Aleksander Lomaia Georgiako Segurtasun nazionaleko batzordeko buruak: «Errusiaren eraso gogor bat jasaten ari gara eta, horri aurre egiteko, gerra legea indarrean jarri dugu». Lomaiak gaineratu du soldaduak «adore handiz» ari zaizkiela aurre egiten «errusiar inbaditzaileei».
‎Zer, hortaz? Traumaren bat jasan ote du, guztiz ahuldu eta bere burmuineko zati handiren batzuk ezabatu dituena. Beharbada.
‎Azken hori izango da Lazkanok erakutsi nahi duena, hau da, paisaia batek jasan ditzakeen aldaketa posible guztiak: «Paisaia batek eman ditzakeen irudiak aurkeztuko ditut, paisaia aldatuz baitoa eta oso emaitza desberdinak ematen baititu».
‎2020rako berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %20 murriztea hitzartu zuten, 1990eko mailarekin alderatuz, eta kontsumitutako energiaren %20 iturri berriztagarrietatik eratortzea. Sarkozyk abenduan neurriak indarrean jartzeko adostasuna lortu nahi zuen Bruselan, eta EBren txandakako presidentetzako beste porrot bat jasan du. –Klima egitasmoa hain garrantzitsua da, ezin dugu bazterrean utzi finantza krisiaren aitzakiaz?, adierazi du.
‎Gizakiek, gainerako animalien moduan, egunero gure kezkak, beldurrak, penak eta premiak jasan behar ditugu. Baina gizakiok besteek ez duten zama berezi bat jasan behar dugu: ergelkeriaren presentzia, hain zuzen.
2009
‎Orduan ere, Errusiak Ukrainarako hornikuntza eten zuen. Aldi berean, EBko hornikuntzak murrizketa bat jasan zuen hotz bolada baten erdian. Orduan, Errusiak legez kanpo gas hornikuntzen jabe egitea leporatu zion Ukrainari; Kievek, berriz, Europara zihoan gasa etetea egotzi zion Moskuri.
‎Ekonomia krisia dela eta, lotsa gutxiagorekin azaleratu ohi ditugu langile atzerritarrenganako xenofobia jarrerak. Egunerokotasuna hizpidera ekarrita, egunez egun ageri ohi zaizkigun adibideen adierazgarri da, esate baterako, martxoaren hasieran bi emakume afrikarrek Bilboko auzo batean jasan behar izan zuten erasoa. Hilabetea joan hilabetea etorri, giroa berotzen aritu izan dira auzo hartako bizilagunen elkartekoak, han ibili ohi diren emakume afrikarren zeharo kontrako gertatzeraino.
‎Nor izan zen gizon hori eta zer ikusi izan zuen biztanleriaren %3arekin batera jasaten dudan gaixotasunarekin. Tira, ba gizon hori 1694an hil zen fisiologo italiar bat da, eta ez dauka zer ikusirik 298 urte geroago arte Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) onartu ez zuen gaixotasunarekin.
‎Halaber, duela zenbait urte gerra zikina eta bahiketak izan zirela gogora ekarri du Larraldek; besteak beste, Pertur, Naparra eta Popo Larreren desagertu ziren. Joan den abenduan, Juan Mari Mujikak bahiketa labur bat jasan zuela ere oroitarazi du, Jon Anza ere bahitu dutelako eta, gerra zikina berraktibatu, dutelako ustea argudiatzeko.
‎Eta AEBak norgehiagokan sartu ziren. Hori bai, ezer egin ahal izan aurretik, beste umiliazio bat jasan behar izan zuten estatubatuarrek. Koroliovek bere ideiak praktikan jarri eta Laika zakurra espaziora bidali zuen Sputnik 2an.
‎–Baina gauzak ez ziren hor bukatu. Nire buruak ez zuen sinetsi nahi epaiketa bat jasaten ari nintzela. Diputatu andereak galdetu zidan ea zer nuen erantzuteko.
‎Bikoteka egiten dute lan, elkarrengandik 12 eta 20 milia arteko tartearekin. Bietako batek eraso bat jasango balu, bestea laguntzera abiatuko litzateke. Aukera hori ez litzateke posible izango euskal atunontzien kasuan, bakar batek izango zuelako militarren babesa.
‎Kathrin Schmidek irabazi du Deutscher Buchpreis, alemanez argitaratutako nobela onenari ematen zaion saria, Du stirbst nicht (Ez zara hilko) eleberriarekin. Schmiden lanak buruko lesio bat jasan ondoren oroimena berreskuratzen duen emakume baten istorioa kontatzen du. Saria urtero ematen dute Frankfurteko Azokaren bezperan, eta 25.000 eurokoa da.
‎24 ordutan euskal itsasontzi batek jasandako bigarren erasoa izan da, baina marinelak onik daude
‎Beste eraso ahalegin bat jasan dute Indiako Ozeanoan arrantzan ari diren Euskal Herriko ontziek. Herenegun Iria Flavia ontzia izan bazen, atzo Bermeoko (Bizkaia) Artza itsasontzia izan zen piraten erasoari ihes egitea lortu zuena.
2010
‎Toulonen malurrak ez ziren horretan gelditu, ordea. Haarerekin kontaktu beldurgarri bat jasan eta Wilkinson KO gelditu zen. Haren ordezkoa, Felipe Contepomi, lau minutu berantago KO ezarri zuen Thibault Lacroixen karga batek.
‎Iazko azarotik eraso bat eta atentatu saio bat jasan dituzte AEBetan: azaroan, Texasen, gerora Al Kaedarekin lotu zuten psikiatra batek hamahiru lagun hil zituen base militar batean; eta abenduan, 23 urteko gazte bat hegazkin bat zartarazten ahalegindu zen.
‎Hondamendi natural bat gertatzen denean, hildako eta zauritu kopurutan eta dirutan zenbatzen dira kalteak, baina horrelako gertaera batek zenbatzen zailagoa diren kalteak ere eragiten dizkie pertsonei. Normalean horrelako hondamendi bat jasan duen herrialde batera iristean, erreskate taldeek trauma ondoko estres egoera dute hizpide, baina ezin da esan erantzun ezohikoa denik; ezohikoa gertaera bera da, eta pertsonaren erantzuna erabat normala da. Cesar San Juan EHUko Gizarte Psikologia irakaslea hainbat hondamenditan izan da Mugarik Gabeko Psikologoak taldeko kide zelarik, tartean Erdialdeko Amerikan, Perun eta Bolivian.
‎Etxe barruan egiten dute lan, eta bertan gertatutakoa ez da ikusten. Alde horretatik, gogora ekarri du azterlan batzuen arabera, etxeko lanetan diharduten emakumeen erdiek sexu abusuren bat jasan dutela. Egoera horietan diskurtso arrazistak eragin handia duela dio:
2011
‎Jarraipen bat kolpe zaleen eta haren jarraitzaileen inpunitateari eusteko helburuei dagokienez. Terrorearen eta errepresioaren funtzionario gisa jokatu ostean, erregimen frankistan irabazi ekonomiko eta sozialak eskaini zitzaizkien, aipatu erregimen frankista horren aurkakoek eragindako kalteren bat jasateagatik. Eta hori guztia testuinguru zehatz batean garatzen da:
‎Umekeriatzat, alegia. Soziologo esperimentalen ustez, ordea, kontzientziaren etenaldi bat jasaten duten izaki bereziak dira jauzilariak (Marido, J. R., 2011). Inkontziente batzuk, alegia.
‎«Han ere zutik jatea gustuko dute, eta bazkalondoak izugarri luzeak dira», dio Alonsok.Mexikon ia hogei urte igaro ondoren, sukaldaritzaz duten ikuspuntua «helduagoa» dela diote. Bilakaera bat jasan dute haien ibilbideek, baina argi dute gustuko dutena egin dutela beti. «Guk ez dugu luzera begirako helbururik finkatu.
‎«Bearnistan» deitu dute operazioa, baina Zuberoan aritu dira 80 militar, biztanle kopuru bera duen herrixkan. Inguruko 2.500 metroko gailurrek Afganistaneko mendiekin antz handia ei dute.Militarrak oinez eta helikopteroz, beste batzuk Afganistango mendialdeko baserritarrez jantzirik, talibanen eraso bat jasaten duen herrixka zen Zunharre, militarren jolastoki, Maule Kabuletik hurbil. Baionan ditugun 2.000 paraxutistak, eta egunero hiri erdian entzuten ditugun tiro hotsak aski ez, askok obra bateko lanen harrabotsa dela uste du...?, eta orain Estatuko beste kasernetatik heldu zaizkigu Euskal Herrirat.Hautetsiek, herritarrek, ez omen dute deus erraterik «segurtasun nazionaleko» operazioetan.Nafarroan hautetsiek salaketa egin badute ere, Iparraldeko frantses hedabideek okupazioa salatu ordez, harrotasuna agertu dute frantses armada gure mendietan gerlara prestatzen delako.
2012
‎Txileko eskoletan ikasleek hemendik aurrera ez dute ikasiko 1973tik 1990era bitartean diktadura militar bat jasan zutenik. Izan ere, Sebastian Piñera presidentearen gobernuak eskola liburuetatik «diktadura» hitza ezabatzea erabaki du, eta horren ordez, «erregimen militar» adierazpena erabiltzea.
‎Etxeko langile etorkinen %53k tratu txar fisiko edo psikologikoren bat jasaten dute. UGT sindikatuak emandako datu horrek baieztatu du hainbat emakume taldek eta arrazakeriaren aurkako eragilek aspaldian salatu izan dutena:
‎Haren ustez, hauteskundeak aurreratu behar dira, eta gaineratu du ez duela ezein aukera baztertzen hori lortzeko. Ezkerreko Jose Miguel Nuinen irudiko, aurrekontuak atzera botatzen badira, UPNren gobernuak «beste porrot handi» bat jasango du. Haren ustez, gobernuari bi bide baino ez zaizkio geratzen:
2013
‎Menopausia. 45 urtetik 54 urtera bitarteko emakumeek gazteagoek baino bi aldiz arrisku handiagoa daukate iktus bat jasateko. Horregatik, bizitzaren aro horretan prebentzio neurriak zorroztea komenigarria ez, ezinbestekoa da.
‎Ekialde Hurbilean dago, Asiaren eta Afrikaren arteko zubia da, eta gertuen dauzkan Europako herrialdeetara bi ordu baino gutxiagoko hegaldia nahikoa da Mediterraneoa zeharkatzeko. Nahikoa arrazoi estatu kolpe bat jasan ondoren mundu osoaren arreta erakartzeko. Sinai penintsulatik iparraldera, palestinarrek eta israeldarrek hagitz adi begiratzen diote Egiptoko egoerari, haien gatazkan eragin zuzena baitu hegoaldeko herrialdean gertatzen denak.
‎Zuzendari eta orkestra batek edozein bakarlari edota abesbatzarekin kontzertu bat eskaini behar duenean, aurreko entsegua askotan denbora gutxiko hartu eman xumea izaten da, obraren azterketa bat egiteko, bizpahiru puntu argitzeko, eta, horretaz gain, elkarrizketa bakarren bat edo. Donostiako Orfeoiak urte luzeetan hain barneratua duen bere Gabriel Faureren Requiem aren interpretazioak itxuraldaketa bat jasan du, Robin Ticciati zuzendariarekin izan zuten entseguan. Ticciatik Introito pasarteko azken hitza den Eleison guztiz askatzeko eskatu zien, eta Dies Irae atalean goiko nota biribiltzeko bultzada bakar bat erabil zezaten ere gomendatu zien esaterako.
‎Hori berreskuratzeko, beren burua defendatzen ikasi behar dute, beharrak eta egonezinak identifikatzen, negoziatzen... «Delitu bat jasan dute, eta euren giza eskubideen urraketen biktima dira. Aitortu egin behar zaie, baina ezin zaie rol horretan geratzen utzi.
2014
‎Duela hiru urte Baxar al Assaden kontrako altxamendua hasi zenetik, Siria eta Israelgo armaden arteko liskarrik larriena gertatu da Golango ainetan. Astelehenean soldadu israeldarren patruila batek jasandako atentatu bat aitzakiatzat hartuta, leherketa batean lau militar zauritu ziren?, Siriako armadaren posizioei lurretik eta airetik egin zien eraso Israelek, asteartea eta asteazken goizaldea bitartean. Siriako armadak jakinarazi du soldadu bat hil dela, eta beste zazpi zauritu.
‎Eraso sexisten inguruan «zero tolerantzia» eskatu du Patricia Flintek. Eraso sexista bat jasan zuen uztailaren 13an, Iruñeko Estafeta kalean, sanferminetan. Jasandakoa salatzeko eskutitz bat idatzi du orain.
‎droga mendekotasun arazo bat duen herritarrak gizarte zerbitzuetara jotzen duenean, hantxe bertan lehenengo osasun arreta jasotzeko aukera izatea da plangintzaren helburua, handik osasun etxera edo erietxera joan beharrik gabe. Eta alderantziz, krisi bat jasan eta erietxera joan behar badu, han has dadila gizarte arloko lehenengo laguntza jasotzen, medikuaren artarekin batera eta beste inora joan beharrik gabe. Komunikazioaren beharra Ideia hori nabarmentzen dute Jose Antonio de la Rica eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea arreta soziosanitarioko koordinatzaileek:
‎«Europako nazio estatuak apurtzea, Europaren ideia amaitzea eta Europako Batasuna amaitzea da. Europako Batasunak nazio estatuen sezesio prozesu bat jasan dezakeela pentsatzea. Zergatik daude katalan sezesionista batzuk espainiar guztiei Espainiaren etorkizunaz erabakitzea ukatu nahi dietenak?
‎Buruko eritasunak ere ekar ditzake bortizkeriak, adibidez, depresioa. Eta tabako, alkohol eta droga kontsumo kaltegarriak izateko ere, gainontzeko emakumeek baino bi aldiz joera handiagoa dute bikotekidearengandik erasoren bat jasan izan duten munduko emakumeek. Bikotekideak zein bikotekide ohiak eragindakoak izan ohi dira ezagututako kasurik gehienak.
‎Nahasmen batzuei buruz, nolanahi ere, badago zenbait datu: alkoholarekin lotutako nahasmenduren bat izateko joera 2,3 aldiz handiagoa da sexu erasoren bat jasan izan duten emakumeen artean, erasorik jasan ez duten emakumeen artean baino. Antsietatea edo depresioa garatzeko joera, berriz, 2,6 handiagoa da indarkeria jasan dutenengan.
‎Kolpeena da ugarienetariko bat: erasoren bat jasan duten emakumeen artean, %42ek jasan dute zauri edo kolpe fisikoren bat. Nahigabeko haurdunaldi eta abortuak izateko arriskua ere handia da indarkeria jasan duten emakumeen artean, eta pisu gutxiegirekin sortutako haurrez erditzeko probabilitatea erasorik jasan ez duten emakumeena baino %16 handiagoa da.
2016
‎Emakumeak %93ko menpekotasuna dauka. Iruñean, berriz, udalak elkarretaratzea egin zuen atzo Udaletxe plazan, asteburuan emakume batek jasandako sexu erasoa salatzeko.
2017
‎Kooperatzaile aritu zen Haitin eta ingenieria zen. Ardoaren sektorean aritzen zen lanean.Cambrilseko erasoaBartzelonako tragediaren kronika osatu gabe zegoela beste izu kolpe bat jasan zuten Cambrilsen, Bartzelonatik 102 kilometrora. Atzo goizaldeko ordubatean, Audi beltz bat ez zen geratu Poliziak Cambrils eta Salou lotzen dituen errepidean jarrita zeukan kontrolean, eta polizia bat harrapatu zuten.
2020
‎«Shock handi bat jasaten ari gara», aitortu zuen EBZko buruak, baina argi utzi zuen krisiari aurre egiteko eginahal handienak estatu kideei dagozkiela, eta berriro eskatu zien aurrekontuak eta zerga politika erabiltzeko krisiaren kalteei aurre egiteko. Alemaniak, Espainiak, Italiak eta beste estatukide batzuek funts bereziak iragarri dituzte osasun gastuei aurre egiteko, enpresa txikiei eta ertainei finantzaketa errazteko, eta sektore batzuen geldialdiaren ondorioz lana galduko dutenei laguntzeko.
‎Prozesu hori duela hiru hamarkadatik bete gabe dauden 300 akordiori baino gehiagori buruzkoa zen. Egun horretan, arratsaldeko bostak aldera, eraso bat jasan genuen, eta, horren harira, presidenteak Nariñoko Etxera gonbidatu gintuen [estatuburuaren egoitzara]. Ordezkaritza bat bidaltzea erabaki genuen.
‎«Pentsioak ez daudelako bermatuta eta zalantzan jartzen dizkigutelako, lan erreforma bat jasan dugulako, lan baldintza prekarioak ditugulako eta publiko den guztia desegiten ari direlako egin dut greba. Uste dut iritsi dela takoi kolpe bat eman eta aski dela esateko momentua».
2021
‎Liskar armatu batean jasandako zaurien ondorioz hil zen atzo Idriss Deby Txadeko presidentea, azken hiru hamarkadetan herrialdeko estatuburua izan dena eta bere seigarren legealdia hasi berri zuena. «Idriss Debyk azken hatsa eman berri du, lurraldearen defentsan.
‎«Tabernak itxi eta gero, mutil batek eraso homofobo fisiko eta ahozkoa jasan zuen kuadrilla baten eskutik. Horrez gain, beste pertsona batek, erasotua defendatzeagatik, beste eraso homofobo bat jasan zuen. Bestetik, neska gazte bati egindako eraso matxista bat salatu nahi dugu», adierazi zuten.
‎Talde bateko kide izateagatik eraso bat jasatea, baldin eta talde hori arraza, jatorri, etnia, hizkuntza, azal kolore, erlijio, sexu, adin, desgaitasun edo orientazio sexualaren arabera osatua badago: horixe jasotzen du Espainiako Zigor Kodean 2015etik txertatua dagoen gorroto delituak.
‎Katalunian, gainera, ez dago emakumeentzako espetxerik, eta horrek are gehiago zailtzen du bizimodua. Horri gehitzen zaio emakumeok delitu gutxiago egiten ditugula; Kataluniako presoen %7 bakarrik dira emakumezkoak, eta, gainera, guretzako egokituta ez dagoen itxialdi bat jasan behar dugu.
‎Hortaz, eraso bat jasan duen emakume batek, ez badu frogarik, ez du ezer egitekorik?
‎Urteak joan eta urteak etorri, sariak sinboliko izatetik eskudirutan izatera pasa ziren. Denborarekin, herri ezberdinetan ospatzen ziren festa hauek aldaera bat jasan zuten, zeren Lurralde Historiko ezberdinetako, probintziako boterearentzat, herriarekin erlazionatzeko ezinbesteko espazio erakargarri bihurtu ziren. Dena dela, euskara bizkortzeko asmoa zuten festa eta lehiaketa hauek Gipuzkoan eta Iparraldean ospatzen dira batik bat.
‎Hiru emakumetik batek jasan du noizbait indarkeria matxista
‎Ohiko kopuruak ez dira onak —hiru emakumetik batek jasan zuen noizbait erasoren bat, baina, krisiren bat dagoenean, izan osasunarekin lotua edo izan hondamendiren baten edo gerra baten ondoriozkoa, okerrera egiten dute indarkeria matxistako kasuek. NBE Nazio Batuen Erakundeak atzo bertan emandako datua da horren arigibide:
‎Txostenak argitara atera duen indarkeria lehendik ere bazegoen, baina pandemiagatik ezarritako mugek azalarazi egin dute: azken bi urteotan, lau emakumetik batek jasan du etxean indarkeria fisiko edo psikologikoa, edo ezagutzen du jasan duen gertukoren bat; kalean, berriz, %40k diote ez direla seguru sentitzen etxetik kanpo edo gauez bakarrik daudenean; eta lautik hiruk uste dute sexu indarkeriak okerrera egin duela COVID agertu zenetik. Indarkeria kasu gehienak, gainera, bikotekideak edo familiaren gertuko norbaitek eraginak izan ohi dira:
2022
‎Sortuk antolatutako ekitaldi batean jarri zuten plaka, Zarra oroitzearekin batera. Plaka horrek, ordea, eraso bat jasan zuen iazko maiatzean, kendu egin zutenean.
‎Nuku'alofa hiriburua dagoen Tongacapu uhartean ere kalteak handiak dira oso. Errautsak estalita daude inguru guztiak, eta eraikin gehienek kalteren bat jasan dute. Beste uharte batzuetan uholdeak ere izan dira.
‎Hau da, talde komunitarioan sartzeko prozesuan aurrera egiten ari diren herrialdeen artean, Mendebaldeko Balkanetakoak daude, eta horiek ere gatazka larri bat jasandakoak dira. Gainera, urteotan Europako Batzordeak exijituriko zenbait pauso eman dituzte.
‎ZIGI Bortxaketa bat jasandako emakume bat
‎Autopistako sarrera irteeran dagoen tarte hori arriskutsua da. Udalak neurriak har ditzala eskatzen dugu, inork nahi ez duen ezbeharren bat jasan baino lehen herritarrek asko erabiltzen dugun pasabide honen segurtasun falta konpontzeko.
‎Arazoaren muina, adibidez, telebistako saioetan dago. Esan diezaiotela Netflixeko Las chicas del cable telesaileko taldeari, ordu erdi luze batez jasan behar izan baitzuten Pablo Motosek El hormiguero n galdetzea zein aktorerekin oheratuko ziren, reggaeton erritmoan «perreatzen» ote duten edo belarrietan zenbat belarritako sartzen zaizkien.
‎Norbaitek kale itsuan jendearen kontra oldartzeko agindu zien ertzainei, eta okerragoa ere izan zitekeen sarraskia hasi zuten. Hamar urte pasatu dira, eta tartean epaiketa umiliagarri bat jasan dute Iñigo Cabacas Lizeranzuren gurasoek. Biktimaren izena hasieratik jakin genuen, baina honezkero, arduradunarena ere badakigu.
‎Bertan da Pausa migratzaileentzako zentroa, eta, berez, akordio bat adostua du Baionako Herriko Etxeak Frantziako Estatuko zerbitzuekin leku horretan kontrolik ez egiteko. Bada, Irene Ithursarri baionarrak salatu du bere alabak kontrol arrazista bat jasan zuela bertatik pasatzean atzo gauean. Haren alaba beltza da, eta kontrolatu egin zuten.
‎Datu lazgarriak eman zituen: bost umetik batek jasaten du indarkeria sexuala, eta kasu gehienak familia barruan gertatzen dira; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batuta, 2.000 eta 4.000 ume eta nerabe artean izan daitezke. Datu horiek guztiak «icebergaren punta» baino ez direla ohartarazi zuen.
‎Save the Children erakundearen ikerketa baten kalkulua dakar liburuak: bost haurretik batek jasan ditu sexu erasoak.
‎Laboral Kutxak zibereraso bat jasan du, baina arazoa konpondu duela ziurtatu du
‎Dagoeneko Ipar Euskal Herriko 158 herriei helarazi diete. Hainbat gomendio eman dizkiete antolatzaileei; besteak beste, eraso matxistaren bat jasan dutenentzat harrera guneak jartzea.
‎Dagoeneko Ipar Euskal Herriko 158 herriei helarazi diete. Bertan, hainbat gomendio eman dizkiete antolatzaileei, besteak beste, eraso matxistaren bat jasan dutenentzat harrera guneak jartzea.
‎Lehen itzulitik astebete pasatu den honetan, hauteskundeek utz dezaketen balizko paisaiak aldaketa esanguratsu bat jasan du: Ensemblek geroz eta aukera gutxiago dituela eserlekuen gehiengo osoa lortzeko, eta NUPESek geroz eta ordezkaritza handiagoa bilduko duela; betiere, oposizioko lehen indar gisara.
‎Euskadiko Gazte Kontseiluaren (EGK) erranetan, 2022an hamazazpi emakume gaztek erasoren bat jasan dute. Joan den ostiralean, emakume batek bere mutil lagun ohiaren erasoa jasan zuen Donostian (Gipuzkoa).
‎DONOSTIA. Euskadiko Gazte Kontseiluaren (EGK) erranetan, 2022an hamazazpi emakume gaztek erasoren bat jasan dute. Joan den ostiralean, emakume batek bere mutil lagun ohiaren erasoa jasan zuen Donostian.
‎Larunbat gauean Iruñeko Mendillorri auzoan sexu eraso bat jasan zuela salatu du emakume batek, eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da, Babes Zibilerako Batzordeak jakinarazi duenez.
‎Lurraldean aldaketaren bat gertatzen denean, adituek lau ondorio bereizten dituzte animalien populazioetan: aldaketa genetiko bat jasatea, aldaketa «plastiko bat» izatea —ezaugarri fisikoak aldatzea—, emigratzea edo desagertzea. Amilotx urdinari dagokionez, aldaketa plastiko bat gertatu da, zehazki.
‎Portu Zaharreko jaietan mugimendu feministako bi kidek eraso bat jasan zuen neska bat artatu zuten. Landazabalek azaldu duenez, ziztada bat zela jakin zutenean, osasun zerbitzuetara jo zuten zuzenean, eta Ertzaintzarekin beharrezko prozedura guztia kudeatu zuten.
‎Abuztuan, Portu Zaharreko jaietan, mugimendu feministako bi kidek eraso bat jasan zuen neska bat artatu zuten. Ziztada bat zela jakin zutenean, osasun zerbitzuetara jo eta Ertzaintzarekin «beharrezko prozedura guztia» kudeatu zuten.
‎Andresek berak atentatu bat jasan zuen 2013an, zentral hidroelektrikoa oraindik paperean baino ez zegoenean, nekazariek egitasmoaren aurka egindako lehen mobilizazioaren harira: «Ia zortzi hilabetez egon ginen Antioquiako Unibertsitatean.
‎«Intzidentzia horren ondorioz, errespetuz hartzen gaituzte. Itzuli nintzenetik sentitzen dut nire arriskua zertxobait murriztu dela; arazoa da beste batek jasaten duela jazarpen hori».
‎Sexu eraso bat jasaten zuen bigarren aldia zen Dohakoa. Lehen erasoa bikotekide ohiak egin zion, 16 urte zituela, Mexikon.
‎Schietekat ez da emirerrian sexu eraso bat jasan eta zigortu duten emakume bakarra. 2016an, Herbehereetako emakume bat hiru hilabetez egon zen atxilo Qatarren, sexu erasoa jasan zuela salatu ostean.
‎Bestetik, eta planteamendu gaurkotuari begira, Suzanne Lilarren Le Burlador, a feminist perspective on the Don Juan eta guzti hartu dute kontuan, eta Don Juanen doble bat asmatu du koreografoak pertsonaiaren balizko alde onak salbatu nahian, baina horrek nahasmena besterik ez du eragin ikusleongan. Horren adibide da erdialdeko etenaldi behartuan —dantzari nagusiak lesio bat jasan du eta ordezkatua izan da— inguruan genituen ikusle guztiek komentatzen zutela beren ezin ulertua bikoiztasun horren kontura.
2023
‎Euskal Herrian gaur arte ezagutu diren 177 biktimetatik, ez da eman batzuen sexuaren berri, kongregazioek eta elizbarrutiek ez dituztelako xehetasunak aurkeztu batzuetan; biktima kopuru orokor bat eman izan dute zenbaitetan, besterik zehaztu gabe. Biktimaren sexua jakina den kasuak soilik aintzat hartuta, eta BERRIAren datuen arabera, %12 dira sexu abusuren bat jasan duten andrazkoak.
‎«PP aprobetxatzen ari da epaileak ez direla legea aplikatzen ari. Aurreko eredua berreskuratu nahi dute, zeinetan biktimari exijitzen zitzaion aurre egin izana sexu eraso bat jasan duela aitortzeko».
‎1942an heldu zen Arias Donostiara, gurasoekin. Sei urte lehenago, 9 urte zituela, bizi osorako ondorioak utziko zizkion istripu bat jasan zuen; mugitzeko arazo larriak zituela eta, ohean igaro zuen haurtzaroko eta gaztaroko bolada luze bat. Horregatik, Antzoki Zaharrean sartzea bere garapenerako bultzada garrantzitsua izan zela azaldu du komisarioak.
‎Baliteke». Baina argi dago, haren ustez, ezkerretik presio bat jasango lukeela. «Gipuzkoan ere EH Bilduk irabaziko balu, agian, egun ez dauden itunak proposatuko lituzke, baina arazoa da aliantza orokorrak eginez gero gobernuak ez direla banan bana erabakiko».
‎Eta besteak beste diot, beltza izateaz gain, emakumea ere badelako, eta, gainera, pobrea, hau da, bi aldiz ez, ezpada hiru aldiz subalternoa, eta, beraz, are zokoratuagoa. Bizitza guztian zehar pertsona batek jasan ditzakeen biolentzia modu guztiak bizi izan ditu, oso gazterik gainera: arrazakeria, genero indarkeria, obstetrikoa, poliziala, instituzionala, soziala, beste hainbaten artean.
‎Hondakin erradioaktiboek zelula bizien material genetikoa aldatu edo hari kalte egin diezaiokete. Erradiazio dosi txikiek leuzemia eta bestelako minbiziak eragin ditzakete, eta, denbora gutxian erradiazio dosi handi bat jasanez gero, osasun arazoak unean bertan edo egun gutxira agertu daitezke. Kasu okerrenean, berehalako heriotza eragin dezake.
‎Autopsiaren erdia egina zutenean Leninen burmuina ireki zuten eta heriotzaren arrazoia aurkitu. 1924ko urtarrilaren 21ean buruko isuri bat jasan zuen, odol ugari sartu zen Leninen burmuinean, gehiegi, zain esklerotikoek bidaltzen zutena baino puskaz gehiago.
‎Aspalditik ezkerrak bere pentsamendua eraikitzeko ohiko joerak galdu dituelakoan nago (mugimendu ekologistak barne), eta kolonizazio prozesu bat jasan du. Horren ondorioz, gizarteak oposizio politikoa eraikitzeko langileen auto antolaketarako indarra galdu du, nahiz eta, dagoeneko, biztanleria ez den ez wokismoaz ezta progresismo berdeaz ere hain harkorra.
‎Ingurumen Departamentuaren izenean, Oscar Etxeberria basozainak ere onartu du eskalada ez dela faktore bakarra, mila daudela. «Sai zuriari gehien eragiten dizkioten faktoreetako bat abeltzaintzaren beherakada izan daiteke, jatekoa gutxitzen bazaio, sai zuriaren populazioa ere gutxitu egin daitekeelako, baina horri gehitzen badiozu harkaiztietan presio bat jasan behar duela, agian beste leku batera joan behar du habia egitera, eta agian leku hori ez da hain egokia. Eskalada ez da arrazoi nagusia, baina eskaladak, ingurune naturalaren erabilera orok bezala, bere aletxoa jartzen du gauzak ez daitezen guk nahiko genukeen bezain ondo egon.
‎Ordu gutxitako kontua izan zela eta ez dadila pasadizo hutsean gera. Agindua sinatu zuenak akaso errietaldiren bat jasan du. Kontatzeagatik.
‎Hainbat elkarrizketatan argi utzi dute ez dela disko kontzeptual bat, baina nolabaiteko lotura eman nahi izan dietela abestiei, eta horregatik hain bereizgarri egiten den ena atzizkia izenburuetan. Goldea k aurrekoak irauli ditu, taldeak, naturalki gertatu ohi den bezala, eboluzio bat jasan baitu bai sorkuntzan bai ekoizpenean, eta horren zantzu nabarmenak nabaritu daitezke.
‎Ez daude ahazteko ez bat eta ez bestea. Sanferminak lilak izatea zor die Iruñeak Laffageri eta inoiz festetan eraso matxista bat jasan duten andre guztiei, batere erasorik izango ez den festak lortu bitartean.
‎Plentziako Udalak (Bizkaia) salatu du emakume batek sexu eraso bat jasan zuela atzo goizaldean, madalenetako jaietan. Hala, «eraso matxistak gaitzesteko» elkarretaratze bat egin zuten atzo, udaletxe aurrean.
‎Baionako bestez harago, emazte batek sexu eraso bat jasan zuen Aixerrotan ospaturiko Paella Egunean (Getxo, Bizkaia), joan den asteartean, 19:30 aldera. Horren harira, Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak ikerketa abiarazi zuten; gaur, erasoaren ustezko egilea atxilotu dute.
‎Azken biei dagokienez, bi neska adingabek salaketa jarri zuten astelehenean, Baionako prokuradorearen arabera. Bat bortxatua izan da, eta besteak sexu eraso bat jasan du; Baiona Ttipiko karriketan iragan zen. Bestalde, 46 urteko gizon bat hil da, hiru pertsonak jipoitu ondoren.
‎Tinubuk nabarmendu du Nigerren uztailaren 26an gertatu zen estatu kolpea «mehatxu bat» dela «Afrika Mendebalde osoarentzat». 2020 urtetik, eskualdean kolpe militar bat jasan duen laugarren estatua da Niger —Maliren, Ginearen eta Burkina Fasoren ondotik—.
‎Vox FAES fundazioaren laborategietatik sortutako esperimentu baten emaitza izango litzateke, Aznar buru dela. Hala ere, laborategiko probetan, mutazio bat jasango zuen, eta agente patogeno bihurtuko zuen, Espainiako sui generis demokrazia formala suntsitzeko gai izango zena. Izan ere, entzima tardofrankista hirukoitza (Espainiaren batasun banaezina mantentzea, immigrazioaren kontrol zorrotza eta pentsamendu bakar heteropatriarkalerako itzultzea) zuen DNAren jabe zen, eta, hori lortzeko, Overtonen leihoaren esparrua luzatzeko prozesuari ekingo zion.
‎Gainera, gogorarazi du herrialdea ez zegoela prest tamaina horretako lurrikara bat jasateko: «Ez dago azpiegitura handirik, eta dagoena oso txarra da.
‎Hasi foru gerretan eta buka Gernikaren suntsipenean eta diasporan, ereserkia presente egon da gure herriaren une historiko eta aldarrikatzaile guztietan. Duela 130 urte, Donostiak sarraski bat jasan zuen, sei hildako, kantatzeagatik; Gerla Handia delakoan, Ipar Euskal Herrikoek beren odola isuri zuten Europan, l' hymne national basque ahotan zerabiltela; Eibarko langileek haren doinuaz eman zioten ongi etorria Errepublikari, eta euskal diputatuek Espainiako Kongresuan abestu zuten Fronte Popularra aldarrikatu zenean. Franco hilda, Espainiako agintariek debekatu egin zuten Iparragirreren zortzikoa Euzkadi Irlanda lehen futbol partidan ereserki ofiziala izatea, 1979an.
‎Era basati batean tratatua izan den pertsona batek jasan dezakeen esperientzia mingarrienetakoa da, eta horrek eragiten du identitatearen zati bat apurtzea. Beldurra, alerta, amets gaiztoak... horiek denak dira sintomak, baina zauria sakonagoa da.
‎Horiek guztiak, eta izenez aipatu gabeak, eta hil ez dituzten arren noizbait bortxa klaseren bat jasan duten andreak, eta oraindik jasaten dutenak, hartu zituzten gogoan atzoko ekitaldietan.
‎Pertsona batek abusu bat jasaten duenean, sekretu batekin hasten da. Erasotzailearen eta zure arteko sekretua.
‎Antsietateak jo ninduen birritan. Sekula izan ez nuen izualdi bat jasan nuen. Lanean ere konortea galdu nuen, eta ospitaleratu ninduten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia