Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2001
‎Gerrikoen zarrailuak. Mota honetako gerrikoen zarrailuen belarriak eraztunobalatu baten itxura hartzen du. Plaka errektangeluarra izaten da, eta plakahori apainduta egoten da.
‎Plaka zurrunekoak6 dira, ez artikulatuak? eta belarriak eraztun obalatu baten itxura hartzen du, soslai liriformedun plaka bati giltzaturik. Honelako plakak lehen aipatutako gerrikoen zarrailu eta arkudun fibulen desagerpena suertatu zenean sortu ziren Penintsulan, VIII. mendera arte iraunzutelarik.
2003
‎Tribu primitiboek zoologia eta botanika zientifiko garaikideak baino animalien eta landareen sailkapen xeheagoak dauzkate. Medikuak harrituta uzten dituzten sendabideak ezagutzen dituzte (industria farmazeutikoak, hemen, diru sarreren iturri berri baten itxura hartzen duen bitartean). Beren hurkoengan eragiteko bitartekoak dituzte, zeinen existentzia zientziak luzaroan ukatzen baitzuen (budua).
2005
‎Horregatik ez da ohartu berba egin ahala Naroaren aurpegiak etsipenetik argira egin duela, isilik jarraitu badu ere. Buruan ideiaren bat itxura hartzen dabil.
‎Wilhelm von Humboldtekin, honela adierazi dugu idazlan honen sarreran, puntu garaienera iristen da Alemaniako mugimendu neohumanista, hain zuzen, hark lantzen duen giza-formazioaren edo" Bildung" delakoaren teoriarekin. Bere obrak, hala ere, ez digu eskaintzen honi buruzko azalpen sistematiko eta bukatu bat; alderantziz, bere testuen artean giza eta gizarte zientzien inguruko gai ezberdinei buruzko lanak aurkitzen ditugu eta, askotan, hauek nahas mahas heterogeneo baten itxura hartzen dute. Honi buruz esan behar da, lehenik, bere bizitza eta obra elkarreraginean ulertu eta aztertu behar direla:
2006
‎Kasu horietan, hizkuntza batzuk gutxituak, eskualdekoak ala lekukoak bezala izendatuak dira, hizkuntza nagusia nazionaltzat ala ofizialtzat jotzen den bitartean. Horrek, hizkuntza politikak jorratzera garamatza, jakinik ez dutela nahi ta nahi ez ekintza publiko ofizial baten itxura hartzen baizik eta elkarteen zein gizabanakoen esku hartzeei lekua uzten diela.
‎Udazkenean: laukizuzen handi baten itxura hartzen duen Pegaso konstelazioak lagunduko digu kasu honetan. Bere bi alde laburrak ipar hego norabidean orientatuta daudela jakinda, horiek mentalki luzatu baino ez dugu behar.
2007
‎–Zer, Lisa? Road movie hau B serieko film gore baten itxura hartzen ari da, ezta? –Lata ireki zuen.
2008
‎Zuhaitz baten itxura hartzen du bizidunen sailkapenak, eta zuhaitz filogenetikoa deitzen zaio. Zuhaitzaren mutur batean izaki bizidun guztien arbasoa edo arbasoak daude, eta beste muturrean egungo espezie guztiak.
‎Baina, zera, begira; begira niri. Marinel arrunt baten itxura hartzen al didak. Ez, esango didak hik.
‎Pazienteak ez du sumatu garrapataren ziztada; artropodo txiki horiek buruko edo pubiseko adatsaren sustraitik hurbil dauden eremuak eta besapeak hobesten dituzte ziztadetarako. Azala xehetasunez aztertuz gero, aurpegi ilun txiki baten itxura hartzen duen inokulazio eremua ikusiko dugu. Landa ingurunean eta zakurrekin bizi diren pertsonen artean maizago gertatzen den gaixotasuna da.
2009
‎Thailandiako janariaren arazoa da, Buda txiki baten itxura hartzen duzula laster. Zorionez, aerobik saio hau primeran datorkit...
‎Bi. Hizkera burokratikoa klase baten jerga bihurtzen da, eta kode sekretu baten itxura hartzen du. Botere eremu baten zerbitzuan sortzen dira kode sekretuak.
2010
‎Nahastura horri arrautza zuringoa erantsiz gero, emultsionatzaile lanak egiten ditu, eta mousse baten itxura hartzen du.
‎Donostia Kulturak agiri batean azaldu duenez, beldurrezko zinemaren munduko webgune eta foro garrantzitsuenak Monsters filma dute mintzagai eta, askoren ustez, azken urteotako  munstroen inguruko film onenetariko bat da. Bestalde, El último exorcismo, Eli Rothen ekoizpenarekin Cabin Fever (2002) eta Hostel (2005) filmen egilea dokumental baten itxura hartzen du eta Cotton Marcus apaizaren azken exorzismoa erakusten du.
‎Monster filma azken urteotako munstroen inguruko filma onenetariko bat da, askoren ustez. El último exorcismo zintak, bestalde, dokumental baten itxura hartzen du eta Cotton Marcus apaizaren azken exorzismoa erakusten du.
‎Hori dela-eta, kontraurbanizazioaren hedapenaren arriskuetako bat hiritartzedifusoa da; edozein espazio bideratzen bada erresidentzia berriak eraikitzeko, lurralde osoa espazio hiritartu ez jarraitua izango da, hiri espazio eta landa espazioenarteko muga edo trantsizioa erabat ezabatuz. Neurrigabeko hazkundeak auzo etaherrixken itxura eta identitatea desitxuratzen ditu bai fisikoki, bai funtzionalki ere.Eraikuntza berriak ingurukoen forma, bolumen, kolore edota erritmoan ez diraintegratzen, herri zaharren inguruan auzo erresidentzial baten itxura hartzen duenorla berria eratzen da herri zaharraren eta herri berriaren arteko haustura islatuz.Desberdintasun hauek ez dira bakarrik fisikoak, baita funtzional eta sozialak ere: askotan «betiko egoileen» eta «etorri berrien» arteko harremana eskasa izaten da, eta egotekotan, batzuetan, gatazkatsua. Lehenengoak herrian bizi, erlazionatu etabatzuetan lan ere egiten duten bitartean, bigarren taldeak, gehienetan herria bizitoki bezala bakarrik erabiltzen du (auzo erresidentziala balitz bezala), egunerokojarduera gehienak hirietan gauzatzen dituztelako (lana, eskola, lagun eta familiaharremanak, erosketak, aisialdia...).
‎Arropa serioa zen, enpresa handietako emakume koadroek erabil dezaketenaren antzekoa. Nola esan, espainiar telediario bateko aurkezle baten itxura hartzen nion orain, eta nahiko kitzikagarria egiten zitzaidala aitortu behar dut.
2012
‎Izen arruntez deitzerakoan, animalia bitxi horri beirazko belaki esan ohi zaio, ez arrazoirik gabe. Izan ere, belakiaren barne eskeletoak, silizezko espikula zuri ia gardenez osatuak, ontzi dotore eta hauskor baten itxura hartzen du, kristalezko ontzitxo xarmant edo anfora txiki batena.
‎Uretako otsoak gorputza zilindro baten eitekoa du gorputzaren lehen zatian, aingirak, itsas aingirak edo aingira moreak duen gisan, eta txapalagoa bigarren zatian. Alde batera eta bestera bihurritzen du gorputza igeri egiten duenean, eta suge baten itxura hartzen, bai irudiz bai igerian egiteko eran. Kolorez urdinxka da, eta kasu gehienetan arbelaren koloreraino iluntzen da handiagoa egiten den heinean.
‎Elenak nirekin egon nahi zuen eta nik berarekin egon nahi nuen. Bai, bikote baten itxura hartzen ari zen gure artekoa. Ez genuen serio hitz egin horretaz, hori ere egia da.
‎Nekazaritza lurren erosketa mugimendu ikaragarri bat hedatu da munduanzehar azken urteotan, eta finantza espekulaziotik harago doa, natur baliabideengaineko borroka historikoaren adierazpide berri baten itxura hartzen ari delarik.Baserri lurren eskuratzearen fenomeno berri hau «land grabbing» (lurren oro biltzea) izenarekin bataiatu da, eta antzezpen makabro honen aktore nagusi bakarrak ezdira izaten, esan bezala, espekulatzaileak eta pentsio funtsak, estatuak eurak baino.Zeintzuk dira atzerriko lurrak erosten dituzten estatuak. Batetik lur emankorrik etaurik ez dituzten herri aberats batzuk, hala nola Golkoko estatuak (Kuwait, Qatar, Saudi Arabia); bestetik dibisa asko dituzten estatuak:
‎Izan ere, mendekotasun harremantzateraikiak dauden neurrian, giza harreman guztiak antagonismo lekuak bilakatudaitezke. Horrela, gizartearen konzepzioak giza harreman heterogeneoz osatutakomultzo konplexu baten itxura hartzen du; non, are eta gehiago, harreman modubakoitzak bere dinamismo propioa gordetzen baitu:
‎Usoak hegoak astindu zituen hegoalderantz egiteko. Ehiztariaren laguna uso baten itxura hartzen hasi zen eguzki galgatan, eta hegoalderantz hartu zuen hark ere.
‎– Zerrenda beltz baten itxura hartzen diot nik, datu pertsonalez betea. Ba al dakizu nola iritsi zen zuzendaritzara informazio hau?
‎Mullah baten itxura hartzen ari zara.
2013
‎–Arrazoi duzu, hamalau urteko neska txolin baten itxura hartzen diot neure buruari, baina zer nahi duzu esatea. Ez zitzaidan horrelakorik sekula gertatu, eta denbora dut pasadizo hau ahazteko.
‎...hidraulikoak —eskisto edo harbel arroketan infiltraturik dagoen gas naturala ateratzeko ura eta gai kimiko kutsakorrak presio handian lur azpian infiltratzen dituen meatzaritza teknikak, lurrazpikoa puskatzen duelako fracking ingelesezko berbaz deritzoguna— lurrikarak sortzen dituela praktikatzen den lurraldeetan; horretaz gain, lurrazpiko urtegiak kutsa daitezke; azaleran, putzuen baso baten itxura hartzen dute lursailek, ibaiak ere kutsa daitezke, hondakin mordoa ustiatu behar da... Ez, ez da errenta gas naturala lortzeko haustura hidraulikoa erabiliko den lurraldean bizitzea; ez da errenta, batez ere, lortzen diren gas naturalaren baliabideak urriak direlako eta oso agudo agortzen direlako.
‎Kanposantutik bete betean ikusten zen Hernio," mendi arkaizti tontor aundiya". Bere 1.070 metroak ia kolpetik irabazten zituen, oso tarte gutxian, eta murraila erraldoi baten itxura hartzen zitzaion. Zenbat denbora ote zuen hilobi artean txintaka zebiltzan txorietako batek haren gailurrera ailegatzeko?
2014
‎Era horretan egindako irudietan, tolestaileak ausaz edo intuizioz egiten ditu tolesturak, eskuartean duen paper zatiak animalia edo objektu ezagun baten itxura hartzen duen arte. Orduan, bere eskarmentuak lagunduta, azken ukituak ematen dizkio, eta, ondoren, egindako tolestura segida gogoratu besterik ez du egin behar, sortutako irudiaren jarraibide zerrenda egiteko.
‎Barruko jario guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1 pertsonatik 2 eta 3.era narrazioa.
‎Gure begiradapean, oinetakoa galdutako promesen garai batekin sintonizatzeko gai izan litekeen antena baten itxura hartzen hasia zen.
2015
‎Mila eta bat itxura hartzen dituen sentimen beti bera: Scheherazaderi kontakizunak bukatzea galarazten dion beldurra.
‎Avatarra erabiltzailearen burua ordezkatzen duen pertsonaia birtuala da. Second Lifen benetako gizaki baten itxura hartzen du avatarrak, eta jantziak eta ezaugarri fisikoak alda daitezke.
‎Kanposantutik bete betean ikusten zen Hernio," mendi arkaizti tontor aundiya". Bere 1070 metroak ia kolpetik irabazten zituen, oso tarte gutxian, eta murraila erraldoi baten itxura hartzen zitzaion. Zenbat denbora ote zuen hilobi artean txintaka zebiltzan txorietako batek haren gailurrera ailegatzeko?
‎Niri, bereziki, haren ilajea gustatzen zitzaidan, sorbaldan behera katramilatuta erortzen zitzaiona. Eta insurgente baten itxura hartzen nion bizarra hazten zitzaionean.
2016
‎Niretzako hurbileko adibide bat Aulestin egiten ditugun topaketak dira. Publiko aldetik oso ondo funtzionatzen dute, eta antzerkiak gertakizun baten itxura hartzen du. Azken emanaldietan 300 pertsona inguru gerturatu ziren; era horretako kopuruek asetzen gaituzte.
‎Garaiko euskal literaturako ideologia kritiko dominante klasikozalean, ziur aski, Lauaxetak ezin izan zuen esplizituki modernoago azaldu, baina bere argudiatzean, funtsean, estetika moderno bat topatzen ahal dugu. Kontua da estetika hori klasizismoaren inguruko eztabaida batean mozorrotzen duela Lauaxetak, hau da, estetika moderno bat agerian defendatu beharrean, Orixeren terminoetan eztabaidatzen saiatzen dela, eta kontuak debate terminologiko baten itxura hartzen duela (Iztuetak uste duen moduan). Alde horretatik, Lauaxetak ohi baino gehiago luzatzen du klasikotasunaren kontzeptua, hain justu berak benetan maite dituen autore modernoak bertan kabiarazteko, eta garai klasikotik (ondare greko latindarretik) harago klasikoak egon litezkeela aldarrikatzen du.
‎Autobidearen eskuinetara Montserrateko harkaitzak azaldu ziren. Distantzia hartatik Erdi Aroko gaztelu baten itxura hartzen zuten. Bai, Montserrat ere mendi polita zen, arraroa, berak beste inon sekula ikusi gabeko forma batekoa.
2017
‎Elizondoko Merkatu Plazak garai bateko itxura hartzen du feria eguneko ortziralean. Urriaren 27an, goizeko 10etatik aitzinera inguruko abeltzainek plazaratutako hainbat abelburu ikusteko aukera izanen da.
‎Karrikan, gizonezkoek begiak saihesten zituzten erraldoi kaskamotz harengandik, emakumeak haren paretik kentzen ziren. Lehen begi kolpean filmetako mertzenario baten itxura hartzen zitzaion Ibani. Baina harekin partekaturiko denboran Oskarrek pertsona harrigarria aurkitu zuen.
‎Adeitasunezko galderak ziren, baina Asiainek ez zituen gustuko izan. Askotan egin zizkioten eta kargu hartze estali baten itxura hartzen zien beti: oraindik ez zara ezkondu?
‎Behin beharrezko tenperaturara ailegaturik, erreakzio nuklearrak hasten dira, eta multzo osoaren errotazio abiadura azkartzen da. Hala, jira-biraka, hodeiak borobil zapal baten itxura hartzen zuen eta denbora baten buruan ehun mila milioi puntu distiratsu bere barnean edukitzeraino iristen zen: galaxiak sortuak ziren.
‎Zikiro baten itxura hartzen duzu
2018
‎Gezi baten itxura hartzen ari da Bizkaiko biztanleriaren piramidea. Gauza jakina da:
‎Ez ditu nerbioak galdu, ezta fiskal andrearen galdera zorrotzen aurrean ere. Loro baten itxura hartzen diot emakume horri, sudur handia mokoa da, kaobaz tindatutako ilea lumadi esajeratua. Ahotsa bera zait desatsegina, dagokiona baino hiru tonu altuago hitz egiten du, Alicek ez bezala, bere korden jabe erabatekoa.
‎Aspaldi ez du inork etxea garbitu. Drakula konde barojatar baten itxura hartzen ari da. Begi ertzak rimmelez margotzen ditu tarteka.
2019
‎Ez nuen saiakera konbentzional bat egin nahi: pisu literario handia eman nahi nion; antolamenduari dagokionez ere ere, ikuspegi literario gehiago du akademikoa baino, eta alfabeto baten itxura hartzen du liburuak. Tonuen arteko joko bat dago, ikuspegien ugaritasuna...
‎Emakumeak ez zion sinpatia keinu berezirik zuzendu, baina haren aurpegia espresio atseginekoa zen jarrera serioa zeukanean ere. Alde batera, adineko andre goxo baten itxura hartzen zitzaion ile motz zuria zela eta; baina musu eta lepo zimur gabeak, eta batez ere begiak, meharragoak eta luzeagoak Raisa Gorbatxevarenak baino, katu batenak, emakume gazte bati zegozkion.
‎Zure itolarriak ere, biriketako airea emozioen arabera ugaritu edo urrituko balitzaizu bezala, arraroak. Louise eta Troy zure zakurrei buruz aritzen zinenean, deklamazio ariketa baten itxura hartzen nion. Galdera bat, Antoine.
‎demokrazia zuzena batetik eta demokrazia parlamentarioa bestetik, kontraesankorra dirudi: estatu baten itxura hartzen du kantoiak.
2020
‎–Ez nuke nahi errusiarra edo txekiarra ni baino ederragoa izan dadin?, errepikatzen zuen. Zilarraren distira zuten zapata batzuen gainean jarri zenean jainkosa baten itxura hartzen nion eta hala hartzen ziola uste dut atezainak ere. –Zeinen laburra izan den plazera.
‎Ez hiritar xumea, ordea. Azken boladan mundu mailan gertatzen ari diren hilketa selektiboen aurrean gizarteak hartu duen isiltze jarrera beste birus hilkor baten itxura hartzen ari da: elkartasun ezarena.
‎Jakina, autoaren arabera ez bazegoen demostratzerik Naparra desagerrarazi zutela, zertara zetorren eskatzea terrorismoaren biktimatzat har zezaten? Amesgaizto baten itxura hartzen du historia honek. Tortura ber hiru.
‎Fernandok, nik nekiela, arrastorik ere ez zekien nire gustuei buruz. Hura konplot baten itxura hartzen ari zen.
‎Xabier Letek baditu izate iluna noraezera daramaten jainko uzkurrei zuzendutakoak diruditen poemak, otoitzaren kutsu nabarmena dutenak. Ezagunena, agian, errezoaren doinuaz ikasi genuen poema da, lehen zatian epitafio baten itxura hartzen duena: egun batean hilko naizela hutsean eroria ezerezean amildua hauts bihurtuko naizela".
2021
‎Besteek, familiarekin aktibitateak egitea" bortxatuak" izan dira. Azken kasu honetan, eszenak oztopo lasterketa baten itxura hartzen zuen: aita sofatik ateratzea sokatira proba, garajean edo trastelekuan materiala aurkitzea altxorraren bila, ibilbide kargatuetan bizikletarekin ez txokatzea xake partidua!
‎Salbuespenak badira eta izanen dira beti. Bestalde, murgiltze sistema aipatzen delarik (Seaskatik kanpo), nahiz eta %100 euskaraz egiten den, euskarak uharte isolatu baten itxura hartzen du. Hots, eskola elebidun batean, gela batek, murgiltzearen hautua egin du.
‎Handik astebetera iritsi zen ahizparen gutuna. Villa Larralden Maddiren soinekoa aztertzen egon zirela eta, gerriko begizta eta lepo erori horrekin, Elsa Schiaparelliren modelo baten itxura hartzen ziotela esaten zidan. Ahizpak gutunean zioenez, bi mila emakume inguru ari ziren une horretan Schiaparellirentzat lanean, gehienak Paris inguruko atelierretan, baina ez ziren gutxi, ume txikiak zituztelako, etxetik lan egiten zutenak.
‎Trikua izen handiko animalia da Euskal Herrian, eta maiz ageri da bai ahozko bai idatzizko aipamenetan. Herri jakinduriak dio trikuak gorputza biribildu eta esfera baten itxura hartzen duenean gai dela maldan behera pilota baten antzera pirritaka jaisteko eta aurrez begiz jota zuen sagarra arantzetan katigatu eta berarekin eramateko; hortik omen datorkio sagarroi izena. Gehiegitxo dirudi, baina animaliatxoaren ospea eta izena handiak dira.
‎Hori gizakiaren jatorritik beretik gertatu izan da, gure espeziea bortxakeria neurrigabearen akats biologikoarekin sortu izan balitz bezala. Neure barruan ere sumatu izan dut halakorik; batzuetan odolaren beroaldi baten itxura hartzen du, hori da antzematen errazena; beste batzuetan, ordea, su ezkutu bat pizten zait, eta jo dezake mingainera, begietara, buru barrura, ideia jasoen mozorro eta guzti, eta laztan itxurarekin ere ikusi izan dut, nahiz eta hori besterengan gehiago nabaritu dudan neure baitan baino. Gizarte zibilizatuak lortu du nola edo hala krudelkeria zokoratzea, ezen ez aienatzea, errepide batean bazterbidetik doan autoa bezala, eta aldi berean krudelkeria mozorrotuak erakunde bihurtu ditu; erraza izango zaizu adibideak jartzea neuk adierazi gabe.
‎Egia esan, liburu haiek ez ziren gureak bezain abegitsuak. Idazkera zaharrak oihan nahasi eta itogarri baten itxura hartzen zuen, non hitzak elkarrengandik bereizi gabe pilatzen ziren, ez ziren letra xeheak eta larriak bereizten, eta puntuazio zeinuak edonola erabiltzen ziren. Irakurleak ederki kostata egin behar zuen aurrera letra baso usu horretan, hatsanka, zalantza eta atzera eginez ziur egoteko ez zela galtzen ari.
2022
‎Belaunaldi berrietan begirada jarrita, Formol Laborategiaren Album antzezlana bezalako proiektu bat aipatuko nuke. Bertan ez zaio muzin egiten erridikuluaren ahal probokatzaileari, belaunaldi arteko transmisioaren porrotari, eta esperoak “motxila” baten itxura hartzen du, oinordetzan jaso duten zama historikoaren adierazle. Godot motxila batean kabitzen ahal da, eta liberazioari itxoiten egotea, norberak eta ez beste inork bere gain hartu duen zamaz askatzea izan daiteke.
‎Hor itzuli ezkor bat hartzen du Nafarroako errege zuzenen aldeko borrokak: frantziar soldaduen kopuruak nafarrena gainditzen du nabarmen, eta ondorioz auziak Frantziaren eta Espainiaren arteko liskar baten itxura hartzen du, gero eta gehiago, iritzi publikoan eta historiazaleen lumapean, bereziki historiografia ofizialetan.
‎Berak ongi badaki, eta bere abantailen hobeki finkatzeko, andre sakratu bezain amultsu baten itxura hartzen du, gogo bihotzen lilluragarria. XIX. mendean Jules Michelet historialari famatuak Jeanne d’Arc heroi gaztearen aurpegi maitagarria eman zion bien mirespenez:
2023
‎Logo berria ere sortu dute Koparako, podium baten itxura hartzen duten hiru mendiz osatua, urdinez lineako lasterketetarako, eta gorriz ultra distantziakoetarako. Aurten, 4.000 euro banatuko dituzte sarietan.
‎Argi faltak bertikaltasun latzaren sentsazioa ematen zien mendietako hormei. Goizean, gora egitean, ez zen konturatu bazterrak amildegi handi baten itxura hartzen zuenik, hain erortze sakona zeukanik. Bidetik behera begiratu eta berrogeita hamar metro pasako erortzekoa zegoela kalkulatu zuen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia