Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎Filmetan, noski, protagonistak (hau da, nik neuk) besterik gabe erantzuten dio galdetzaile isilari, aukerarik eman gabe eta ustezko galderei erantzunez. Baina (batzuetan hala iruditzen bazait ere) hau ez da film bat, eta beraz apur bat itxaron dut nire izena zein den itaundu didan arte. Eider, erantzun diot, eta bere koadernoan apuntatzeari ekin dio.
2001
‎Emakumea azkar joan zen, deiren bat itxaroten egon balitz bezala. Eta, konturatu gabe, atea irekita laga zuen.
‎Presaka. Zokoraino iritsi, begirada orokor bat bota, minutu bat itxaron komunean ez dagoela ziurtatzeko eta heltzean baino lasaiago irteten da. Arantxa ikusi ez izanaz pozik.
2002
‎–A. Ba, itzuli egin dut –une batez itxaroten gelditu zen Julen, neskak zer esango zain. Badaezpada edo.
2004
‎–Pixka bat itxaroten baduzu, berehala naiz zurekin berriro. Izan ere, lehen ere esan dizut, telefonoaren beste aldean Joana daukat zain, eta honezkero aspertuta.
‎–Esan dizut pixka bat itxaroteko. Aurrena Joanarekin bukatu behar dut, zain daukat eta.
‎Atorra Beltzen kotxea, hori bai, etxe aurrean zegoen, eta kotxe barruan poliziak. Pentsatu du tabernara joan eta apur bat itxarotea, eta hiru anisek irauten dutena itxaron du, Luca agertu arte, eta berriro irten da kanpora, sargoria buruan.
‎Del Valle, hala ere, ez zuen gerrak gehiegi kezkatzen. Halako jakin min batez eta, zergatik ez erran, ekintza gose batez itxaroten zion odolketa erraldoiari. Garai benetan interesgarria zen hura, eta berak ez zuen inola ere mauka hura galduko.
2005
‎Txirrina jo eta zain geratu dira. Minutu bat itxaron behar izan dute baina azkenean atariko atea ireki eta Madokak pisuko atean itxaron die, ile bustia toalla batean bildurik eta txabusina horia jantzita, untxi zuriak diren zapatila epeletan. Ametsek ikusi duenez, neskari zapatilak aldatzea gustatzen zaio eta gutxienez bost pare ezberdin ditu, zein baino zein xelebreagoak.
‎Batek daki. Amets Xabik eskatutako argazkiarekin gogoratu da, baina oraingoan kamera poltsikoan izan arren, aukera aproposago bati itxaron dio lagunak.
‎Gelako atean jo du. Apur bat itxaron eta gogorrago jo du. Irekitzen ere saiatu da, baina giltzaz itxita dago.
2006
‎Altzoan zituen argazkiak jaso eta altxatu denean, amaren eskuak heldu dio besotik. Sustoa hartu du eta erizainari segundo bat itxaroteko esan dio.
2007
‎Gai polemikoa da, ados, eta irakurleak soluzioren bat itxaroteko eskubidea du. Alabaina, askaleku definitiboak itxarongarri baino gehiago beldur izangarriagoak diren puntuetan, moldabide bat, apala, baina?
2008
‎Zaldi, behor edo mandoren bat itxaroten zuen IMk, portu lakarretan gora egiteko. Luzea baita Valle de la Géla delakoa, batez ere oin mendizalea ez duen kalekumearentzat.
‎Pixka baten itxaron behar izan zuen erasotzaileak, eta azkenean ozta ozta ateratzen ziren berba batzuk aditu zituen:
‎Egoera horretan emakumearen atzetik lasterka ateratzea nabarmenkeria bat iruditu zitzaidan, seguru nengoen guztiek maiteminduta nengoela pentsatuko zutela. Minutu bat itxaron nuen, minutu luze bat. Tarte horretan ehun metro edo ehun eta berrogeita hamarren bat egingo zituela kalkulatu nuen.
‎Bidean, autoan nentorrela, gauzak bere lekuan jartzen saiatu nintzen: hogeita lau ordu lehenago adiskide bati itxaroten nengoen aireportuan, eta emakume batek bi eskuekin begiak estali eta belarria miazkatu zidan. Ez nuen izan gaizki ulertua argitzeko abagunerik.
2009
‎–Agian kolaboratzaile bat izan zuen. Anari errepide edo pista batean itxaron eta bere ibilgailuan jasoko zuen.
‎–Kaka zaharra! , hots egin zuen minutu batez itxaron ondoren?. Ez du inork hartzen.
‎Eta bazekien eskatuz gero ere Ana ez zela itzuliko. Hobe zuen apur bat itxarotea. Noizbait lasaitu eta autora itzuliko zen.
‎Handik bost hilabetera, ordea, enpresak beste kontratu etekintsu bat sinatu zuen, Renault ekin hura ere (milaka zigueñal), eta orduan sortu ziren istiluak, sindikalista anarkistek enpresak pilatutako kapitalari mozkina lehenbailehen atera behar ziotela argudiatzen zuten bitartean, sozialistak erabaki zuhurrago baten aldeko agertzen baitziren, pazientziaz jokatzea eta beste urte erdi bat itxarotea ez ote zen onena: % 6ko igoera lortu genian, eta goazen pausoz pauso, balizko tranpak saihestuz, azkarregi dabilena tranpan harrapatuta geratzen duk-eta; anarkistak, baina, berotzen hasi ziren. Fanelli eta Luis Morazaren arteko lehia, kontu pertsonaletik asko zuena, baita antzerkitik ere Luis Morazaren kasuan, areagotu egin zen, sindikatukideen aurrean nor muturrekoago agertzeko ahaleginean?, harik eta, suak hartuta, sozialistei zirika hasi zitzaizkien arte, fabrikako hormetan paskinak zabalduz, oilo lumatu bat erakusten zutenak, UGT letrekin?
‎Esan du igande gauak direla ortuetan zuloak egiteko egunik onenak. Esan du argi daukala berak ortu horretan daudela txostenak, baina asteartea dela eta apur bat itxaron dutela. Phineasek esan dio oso zaila iruditzen zaiola ortua topatzea eta batez ere txostenak topatzea, oso zaila.
‎Handik bost hilabetera, ordea, enpresak beste kontratu etekintsu bat sinatu zuen, Renault ekin hura ere (milaka zigueñal), eta orduan sortu ziren istiluak, sindikalista anarkistek enpresak pilatutako kapitalari mozkina lehenbailehen atera behar ziotela argudiatzen zuten bitartean, sozialistak erabaki zuhurrago baten aldeko agertzen baitziren, pazientziaz jokatzea eta beste urte erdi bat itxarotea ez ote zen onena: % 6ko igoera lortu genian, eta goazen pausoz pauso, balizko tranpak saihestuz, azkarregi dabilena tranpan harrapatuta geratzen duk-eta; anarkistak, baina, berotzen hasi ziren –Fanelli eta Luis Morazaren arteko lehia, kontu pertsonaletik asko zuena, baita antzerkitik ere Luis Morazaren kasuan, areagotu egin zen, sindikatukideen aurrean nor muturrekoago agertzeko ahaleginean–, harik eta, suak hartuta, sozialistei zirika hasi zitzaizkien arte, fabrikako hormetan paskinak zabalduz, oilo lumatu bat erakusten zutenak, UGT letrekin... edo oiloaren kanta imitatuz, haien ondotik pasatzerakoan:
2010
‎–Ederki, esan dio komisarioak zuzendariari?, une batez itxarongo dut; bi kontuak batera egingo ditugu, konponduko gara.
‎Noraren erreakzioren bat itxaron zuen. Ez zen ezer iritsi.
‎Kali-ren ohorez eraikita zegoen, eta jainkosa odolzalearen irudia ageri zen sarreran, gure margolanean zeukan itxura berberaz. Sara tenpluan sartu eta txoko baten itxaroten zion shadu bizar luzearekin elkartu zen. Honek azafrai koloreko oihal hutsa zuen jantzirik, bizarra nahiz ile adatsa lokaztuta zeuzkan, eta gorputz azala errautsez estalita.
‎Segundo bat itxaron gabe, ohe ertzean eseri eta bere eskua eraman zuen Nereak, nebak biak zeuzkan aldera. Kepa zurtuta geratu zen, belaunak destolestu eta hankak luze utzi zituen, jakin ez arrebaren mugimenduari laguntzeko ala eragozteko.
‎Hori gabe ere aski melodramatikoa ari zitzaion ateratzen antzezpena. Isilune hori ez zuen eten Laurak, eta, puska batean itxaron ondoren, Kepak berak jarraitu zuen.
2011
‎Funtzionarioa, paperak maleta beltzean sartu eta berehala abiatu zen. Udaletxetik jaitsi, geltokian aldi batez itxaron, eta suburbanoa hartu zuen. Trenak, abiada handian, hainbat geltokitan gelditu gabe, bazter auzo hartakoan utzi zuen.
‎Sukaldeko tresneria lotu ondoren, amak heldu eta airean altxatu ninduen gurdi gainera, ume txikia banintz bezala oraindik. Apur bat itxaroteko esan zion aitaitari eta zerbaiten bila igo zen sabaira. Liburu lodi bat ekarri, eta edalontzi eta koilaren artean gorde zuen, sagar eta maindire usaineko liburu zaharra.
‎Nire semeak arreta eta laguntza eskatzen zuen. Bidaiek apurtxo bat itxaron zuten; baina, badaezpada, motxila lurrean laga nuen begi bistan. Egunen batean?
‎–Beste pixka batean itxarongo dugu. Beste epe bat emango diegu?
‎–Pixka bat itxaronez gero, naturak agiria bihurtuko dizue, erran zuen Mikelek?. Agente talde bat jarri duzu lanean...
‎Hamabost minutu geroago deitu zuen Patxik. Rodríguezek Sarrigurengo garagardotegi batean itxaronen zien, eguerdiko hamabietan.
2012
‎Jonek segundo pare batez itxaron zuen erantzun aurretik.
‎Kokainak azidoak bezala erre zion sudurraren barnealdea. Une batez itxaron zuen ea odolik zerion, baina azkenean krisia urrundu eta irinaren efektua nabaritzen hasi zen.
‎Telefonoa mutu gelditu zen eta Jonek zalantza egin zuen eskegi ote zioten. Minutu luze batez itxaron zuen, isiltasun narritagarri hura belarrian.
‎Eskuko maleta eserleku gaineko txokoan jarri eta eseri egin nintzen. Segurtasun uhala jarri eta lo hartzeko prestatu nintzen, baina ahots monotono batek gomendioak ematen zituen bozgorailutik, eta lo hartzeko, beraz, apur bat itxaron behar izan nuen.
‎Lipar batez pentsakor egon ondoren, esku keinu batez itxaroteko eskatu eta gelatik atera zen.
‎–Plazer baduzu oraindik apur batean itxarotea, esan nion?, aspaldiko lagun batekin elkartzeko aukera atsegina izango duzu...
2013
‎Pedro burdindegirako bidean ipini, eta hogei bat minuturen buruan iritsi zen. Hala ere, beste ordu erdi batean itxaron behar izan zuen burdindegia ireki arte. Nagusia, semea eta lehengusua automobil berean heldu ziren.
‎Gustatuko litzaidake berarekin egotea eta beharbada bukaeran, agurtzeko orduan, esango niokeen bere ikasle ohia naizela, azken errenkadan, erdi ezkutuan esertzen zen hura. . Ez da posible?, esan zezakeen berak, eta beste baterako geratuko ginen, ikasle ohi bat bere irakaslearekin, gustatzen zait??, ari nintzen irakurtzen beste gizonezko bat itxaroten zegoela ikusi dudanean. Ez nuen neurekoia izan nahi.
‎Bennet anderea prest zegoen kaliko, muselina eta batistari lotutako xehetasun guztiei ekiteko, eta luze barik oso enkargu mamitsuak diktatuko zituzkeen, baldin eta Janek, zenbait neke kostata, apur batean itxaroteko zuritu ez balu, aitari bere iritzia eskatzeko era izan arte, alegia. Egun bat atzeratzea, ohartarazi zion, gauza gutxia zen; eta ama zoriontsuegi zegoen ohi bezain egoskorra izateko.
‎Aukera bakarra ikusi zuten: plastiko urdinez estalita, izkina batean itxaroten zuen hegazkina. Ez zioten elkarri besterik esan behar izan, hirurak konturatu zirelako hori zela ezkutaleku bakarra.
‎Mantapean sartu zen, eta bere lagunek gauza bera egin zuten. Beste tarte batez itxarongo zuten, atera edo ez erabaki arte. Minutuek aurrera egin zuten.
‎Adi egon beharra zuten. Ordu pare bat itxarotea baino ez zuten. Gero, lehenengo egun argiarekin, hoteleraino ailegatzeko moldatuko ziren, eta?
‎Pedro burdindegirako bidean ipini, eta hogei bat minuturen buruan iritsi zen. Hala ere, beste ordu erdi batean itxaron behar izan zuen burdindegia ireki arte. Nagusia, semea eta lehengusua automobil berean heldu ziren.
2014
‎Pixka bat itxaron eta edukiontzietara hurbildu nintzen. Irribarre egin nuen bestea errepide aldetik, mantso, etortzen ari zela ikusi nuenean:
‎Baserri errearen horma erorien babespean gelditu eta pixka bat itxaron dugu, armak basorantz, tiro egiteko prest. Baina ez da inor gure atzetik etorri, eta hariztitik ez da zaratarik txikiena ere iritsi.
‎Eta azeleratu egin nuen. Pixka bat itxaron izan banu, esaldia bukatzen utzi banio... Bere lagunari eskua luzatzeko arazorik ez zuela uste dut, osaba edo zena zelako legez.
‎Baina, apur batez itxaron izan balu, haien arteko elkarrizketetan ezohikoa zen zerbait entzunen ziokeen osabari. Barre algara zintzo eta alai bat zen, eta berehala elkartu zitzaion bigarren agurea.
‎–Entzun, esan zuen Georgek, isilune baten ondoren?, bazaukaat leku bat itxaron dezazuen; zatozte nirekin.
‎Gela bat hartzen du norbaiten gomendioz, bere buruzpideak egin bitartean. Kontuak kontu, aste oso bat itxaron behar du bere zeregin horiek burutu arte, eta aste horretan gure gauchoa ez da ostatutik aterako, ez inora irtengo, ez ezer ikusiko. Zertarako?
‎Aski indar izan zuen geldirik eta mutu irauteko. Zorioneko sen batek itxaroteko esan zion, aske izanik helbururaino gidatu zuela Marfa Strogoffen semea, eta lagundu bere zina betetzen. Taupadarik ez zuen egin haren bihotzak une batean, siberiar zaharra korderik gabe erori zenean, baina pentsamendu batek bere kemen guztia berreskuratu zion.
‎Gauzek horrela iraun behar zuten? Feofar Khanek, pozik lehenengo garaipenekin, nahiago ote zuen aldi batez itxarotea Irkutsk aldera joan baino lehen. Beldur izatekoa zen, baina ez zen hala jazo.
‎Ilunabarra amiltzen ari zen. Areto galant batean itxaron behar izan nuen; bertan hiru leiho luze zeuden zorutik sabairaino, argizko hiru zutabe gortinadun balira bezala. Altzarien hanka bizkar bihurri urreztatuak bihurgune lausoetan distiratzen ziren.
2015
‎Eta zein etxetara? Ez al digute esan ba apurño bat itxaroteko. Ez al digute hori esan, Karlos??.
‎etxetik itxura harekin irteten bazen, oihal saltzaile lanpostua ez ezik, lagunak ere galduko zituen! Beraz, denbora apurtxo batez itxarotea pentsatu zuen.
‎Zerbait nahi dut, zerbaiten bila etorri naiz, eta gero eta hondorago jausi zen, hura zer ote zen zehatz jakin gabe, begiak itxirik. Eta apur bat itxaron zuen, puntua eginez, zalantzati, eta afalorduan esan zituzten hitz haiek, «Txinako arrosa loretan eta erle horiak txistu», pixkanaka hasi ziren bere gogoan alderik alde, erritmoan, eta jario haren hitzak, argi txiki motelduen antzera, bere gogoaren ilunpetan piztu ziren, gorri, urdin, hori, eta bazirudien goiko beren pausalekuak utzi eta batera eta bestera hegatzen zirela, edo garrasi e...
‎Beste pixka batean egon zen aditzen, burua altxatuta, ohiko hots bati, hots mekaniko erregular bati itxaroten bezala; eta orduan, lorategian hasitako zerbaiten erritmoa aditu zuenean, erdi hitz egina erdi kantatua, senarra terrazan gora eta behera zebilela, orroaren eta abestiaren arteko zerbait?, berriro lasaitu zen, dena ostera ongi zegoen, eta, belaunean zeukan katalogoari begiratuz, sei ahoko labana baten irudia aurkitu zuen, Jamesek kontu handiz ebakitzekoa.
‎pixka bat itxarongo dut.
‎Gipuzkoan ez bezala, Lapurdin lehorreratzea debekatuta daukate Iberiar penintsulako euskaldunek, Frantziako eta Espainiako erresumen arteko liskarren ondorioz. Gauzak hala, kostaldetik milia batera itxaron behar izan dute ontziek, Peter bretoia eta arrantzan doazen beste lapurtarrak txalupatan iritsi diren arte. Dozenaka dira.
‎Gaztetxoen zurrunga txikiak; lokamutsetan intziriak edo hitz nahasiak ahoskatzen dituen haur ameslariren bat; gainerakoen arnasen bildumak osaturiko sinfonia emea, gau izarratuko argi ñirñirkarien metafora. Beste pixka batean itxarongo dute badaezpada begirale biek, isiltasun bare hori egiazkoa dela ziurtatzeko, eta ez atorrante itxuratiren bat edo beste ostendurik legokeen gordelekua.
‎Agureak esan bezala une batez itxaron eta aurrera egin nuen gero, ahots batek bidea moztu zidan arte.
‎Indarrak bildu ondoren, zutik jarri zara, eta paretan jo duzu behin behatz kozkorrekin. Istant bat itxaron duzu. Inork ez dizu erantzun.
‎Ohi bezala, lehendabizi poliki eta ondoren indarrez jo duzu paretan, baina ez dizu erantzun. Pixka batean itxaron, eta berriz egin duzu dei... Inor ez.
‎Emakumea barre algaraz hasi da lagun burusoilak blusa azpian zerbait egin dionean. Eta Lolak pixka batean itxarotea erabaki du.
‎Ez du deus entzuten ostatu barruan, ez da argirik piztu leihoetan. Puska batean itxaron du, berriro jo aurretik. Ez da mugimendurik barruan.
2016
‎Harlowek pixka bat itxaron zuen oharra eman aurretik. Bitartean, dantzan ari ziren bikoteei begiratzen zien.
‎Arauzkoa den gisa, bizkarrez ipini eta txanpon bat bota dut uretara, nire desio irrikatua eskatzen nuen bitartean. Pixkatxo bat itxaron eta jiratu egin naiz. Une horretantxe urpekari bat azaleratu da uretatik nire txanpona eskuan zuela.
‎Emakume okinak segituan ezagutu zuen eta, irribarrez, esan zion: . Gaur apurtxo bat itxaron duzu, laztana?. Umea izkinatxo batean eseri zen esaneko, eta itxaron egin zuen.
‎–Ordu pare bat itxaron dugu galdarak ikuskatu zituen enpresa zabaldu arte. Haiek erranen digute nor den etxe horren jabea.
‎Txueka urrats astunekin urrundu eta basoak irentsita bezala desagertu zen. Une batez itxaroteko erratekotan egon zen Asiain. Bat batean, bakarrik gelditzeak ez zirudien hain ideia ona.
‎Joanesek sakon hartzen du arnasa. Apur bat itxaron, eta atzeko atera hurbiltzen da. Hiru kontatu eta, isilik baina presaz, kalera irten eta bere autora bueltatzen da korrika, ilunpean.
2017
‎Istant bat itxaron zuen. Isiltasuna.
‎Bi ordu igaro ziren Josebaren gurasoei uniformerik gabeko ertzain gazte batek leihorik gabeko bulego txiki hartan apurtxo bat itxaroteko esan zienerako.
‎Puska batean itxaroten egon nintzen. Mugituz eta bihurrituz itxaron nuen, azkenean gehiago ezin eutsi izan nuen arte.
‎Mostradoreko aulki batean jesarri eta egunkaria eskatu zion zerbitzariari. Egunkaria emanda, apur batean itxaroteko esan zion zerbitzariak, izkinakoei kobratzera zihoala-eta. Alexek kirol sailean zabaldu zuen eta, lehen berria irakurtzearekin batera, egunkari horretako kazetariek bere bizitza pertsonalean arreta hartu izan balute legez, beste nahigabe baten berri ekarri zioten gogora.
‎Frantsesez ez dakidanez, kalapita handia iruditu zitzaidan salaketa paratzea. Gainera, apur bat itxaron nahi nuen, ea agertzen zen lokala garbitzean. Batzuetan gertatzen da.
‎Jonek atea kolpatu zuen eta momentu bat itxaron zuten.
‎Puska batean itxaron zuen kapitainak berria azaltzeko.
2018
‎Ordurako, baziren ordu batzuk kezkatan nengoela Kenton andereñoaren saminarekin, bereziki ez nekielako nola jokatu edo zer esan nezakeen haren zama poxi bat arintzeko. Horregatik, haren pauso hotsak entzun nituelarik jangelan, hallean bainengoen, zertan edo hartan?, pixka batean itxaron, nire egitekoak utzi, eta haren bila sartu nintzen.
‎Pixka batean itxaron nuen, lord Darlingtonek Nor da nor hari berriro erreparatu bitartean. Gero, zera esan zuen, burua altxatu gabe:
‎Urriaren hiruan geunden, eta erabakita zegoen ihesa hogeita batean izatea, kalkulaturik egun horretan eta behar zen orduan (20:30etik 22:00etara), ilargia antipodetan egongo zela. Data hartarako prestatzen ez baginen, beste ilargi bati itxaron zitzaion. Hori aipatu ere ez zen egin nahi, eta hain gutxi, prestakuntza fisiko edo psikologikoen gabezia soilagatik.
‎Enkofratua ondo finkaturik, zulogintza erraz doa labeko eztenarekin. Tunelaren izate guztia bere gorabeheran balego bezalako emaitza bat itxaroten dugu. Hauts parrastadak amaitzean, bi zuloak begiak bezain garbi gelditu dira, agian inozenteago, hots, hutsago, eta Alotzek, begi bata itxi eta bestea zuloaren parean jarririk, hots egiten du:
‎–Hori denon irrika da, baina zuk beste trataera bat itxaroten zenuen gugandik.
‎–Ezin nuen itxaron epaiketa..., begira, nigatik gustura egingo nuen, baina kontua da beste kontu baterako itxaron zerrendan geundela eta txanda eman digutela eta, beraz, zein zail dagoen jakinda, izapide hau bete gabe iritsiz gero atzera botako ziguten esleipena, horregatik presa hau guztia.
‎Halaxe pentsatu, eta halaxe egin. Bilboko egun nekagarritik itzulita, ordea, sorpresa batek itxaroten ninduen geltokian: beste mendiko bizikleta faltsu batek. Btwin ezin arruntago batek?
2019
‎Antolatzaileak berriro atera du erlojua txalekoko patrikatik. Oraindik puska bat itxaron behar, hiru minutu falta baitira itsasgorarako. Denbora emateko, zaharrenek huts egindako uretaratze historikoak gogoratzeko aprobetxatu dute, txantxetan benetan gertaera errealak zein asmaturiko pasadizoak nahasiz.
‎Hori guztia, jauna, Bohemiako hiru gros bakarrik ordainduta. Ordea, pixka batean itxaron du berorrek bazkaltzeko, ordu erdi edo; ez da hainbeste ere.
‎Nahikoa zen. Erantzun bati itxaron gabe, entzungailua eseki zuen, arinduta. Pentsatzen zuen bezala, Xabier itsas zabalean zegoen.
‎lonja bera eraitsi aurretik bezain zaharkitua zirudien. Aski zen haren idazkuneko hizki hautsiei eta pareta margulei behako bat ematea haiek ere berehalako eraisketa bat itxaroten zutela ulertzeko.
‎Txominen eskuek ez zuten askatzen. Erantzun bat itxaroten zuten, hitz lasaigarri batzuk, baina berak ezin zion halakorik eman; ez behintzat hark entzun nahi zuena. Leirek ideia bakarra baitzuen buruan:
2020
‎Testa erosi genuen. Pixa egin makilan eta minutu bat itxaron. Bitartean, argibide orria irakurri genuen.
‎Begiratuko dugu, baina orain aireratzea hasi behar dugu. Hortaz, pixka bat itxaron duzu. Sentitzen dut.
‎–Pixka bat itxaron duzu. Sentitzen dut...?.
‎–Neska horrena jakin nuen. Zure lagunarena –jarraitu zuen, beste tartetxo bat itxaron eta gero– Beragatik zaude hain txarto, ezta?
‎Nor nintzen esan orduko, andre ahots atsegin batek mesedez pixka batean itxaroteko esan zidan, segituan pasatuko ninduela errektorearekin. Txantxa izateko sofistikatuegia zela iruditu zitzaidan, eta ez zen txantxa izan, inondik inora.
‎Lauzpabost auto goiztiar hara eta hona. Apur bat itxaron eta egokiera ikusi nuenean, abiatu egin nintzen. Angelu zorrotz bat eginda, ezkerretara jo nuen erloju orratzen kontrako norabidean.
‎Ia egon da Martinen gutuna aipatzekotan, baina senak berehala ohartarazi dio patuari utzi behar diola bere bidea egiten, esku hartu gabe. Pixka batean itxaron du, Teresak argazkia bere lekuan utzi arte. Leihotik begira jarri denean sartu da egongelara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia