Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Autoan joateak duen abantaila paisaiaren kolore aldaketez ohartzeko ematen duen aukera aparta da, eta mapa geopolitiko baten gainean irristatzen ari zarela ematen du, autoak erraztasun berberarekin uzten baititu atzean hiriko grisak zein nire ametsetako esmeraldetara iritsi nahi eta ezin duten berde apalagoko zelaiak, edo garitza zabaletako hori gorriztak. Eta hemen miliatan neurtzen den abiadurak asfaltozko hariz josten ditu Irlandako mapa geopolitikoa osatzen duten kolore desberdinak.
‎herensuge bat irristatzen zait zainetara
2001
‎Kondaira honek santu erraldoi bat aurkezten digu, hain zuzen ere, jentilak, Errolan, Sanson eta mairuak bezalako pertsonaia mitologikoak parekoak izanik.Bermeoko Donienen bezala, Errolan erraldoiak bere oin aztarnak NafarroakoErron utzi zituen, eta hatzen aztarnak, aldiz, Aralartik Madozen kontra jaurti zuenmenhirrean. Azken honekin ez zuen bere helburua lortu, gure pertsonaia behigorotz batean irristatu eta Atako bailaran erori baitzen29.
‎Arrakasta handirik gabe, dena den. Izerdi tanta hotz bat irristatu zaio izan ere kopetan behera. Bere urduritasunaren salatari gau fresko antzeko honetan.
2003
‎Eta orduan barre egiten utzi zidaten, ezen, egia esatera, koadroa benetan zen bitxia. Ez dago tragikotasuna baino gauza komikoagorik; ez dago gauza barregarriagorik agure xahar bat banana azal batekin irristatu eta lepo hezurra nola txiki  tzen duen ikustea baino. Gurea, baina, oraindik hobea zen:
2004
‎Euri tanta bat irristatu zitzaion kolkoan barna. Hotza nabaritu zuen.
2005
‎Ezpondaren gaineko sedimentuak ezegonkorrak izan ohi dira eta bertan ugariak dira sedimentuen lur jausiak. Lur jausia gorputz sedimentario baten irristatzearekin hasten da. Irristatzea ertz egonkorreko sustratoaren gainean edo serie sedimentarioaren barnean kokatuta dagoen maila trinkoago baten gain gertatzen da.
‎Bigarren aukera zutabe euskarria eta fresatzeko platera erabiltzea da. Gainazal lau bat da, gida doigarri batekin hornitua, eta haren gainean zurezko pieza bat irristatzen da. Osagarri egokiekin, zulagailua zerra zirkular edo atzera aurrerako zerra bihur daiteke.
‎Baina, disimuluz, begirada labur bat irristatu zitzaion, jakin minak aginduta, eta irribarre goxo bat jaso zuen mutil ezezagunarengandik.
‎Salmahaiak jasotzean berriz, erretiratu egiten dute auzo tolesgarria berriro. Ahuntza eta eskailera ekartzen dituzte ijitoek, eta hara, auzo berri bat irristatu digute gurera.
2006
‎Eta Agirreri begiak gorritzen jakozan. Gero eta amorru handiagoaz tira egiten eutsen, eta koadrileari, goroldioan eta zirinean batera irristatzen ziran koadrila eta idiai eurai.
‎Moztu arraina buruaren atzealdetik eta egin zirrikitu bat bizkarrezurraren lerro naturalari jarraituz. Labana laua, haragiaren eta hezurren arteko mugimendu leun batekin irristatzen da, eta buruan eta isatsean. Lehen xerra altxatu eta errepikatu prozedura bera bizkarrezurraren beste aldearekin, beste xerra ateratzeko.
‎Horman lerro batek baino ez du erakusten baoa non dagoen. Egitura ateari eusten dioten barne profilez osatuta dago, eta, kasu batzuetan, beheko profil batek irristatzea errazten du, lurzorua marruskaduretatik babesten du eta hezetasunak puztu ditzakeen dentsitatea ez handitzea ziurtatzen du. Azkenik, hormaren zabalera barrualdean egitura hartzeko adinakoa dela ziurtatu behar da, eta ate egonkorrak jarri behar dira, bere posizioan mantentzeko, oso astunak izan gabe.
‎Ez, beti bere xokoan zen eta harritua. Momentu hartan berean, ohartu zen, bere matelan malko ttiki bat irristatzen ari zela haur bat irristagailuan bezala. Baina, malko hori ez zen tristurazko malko bat baizik eta zirrara handiko malko bat.
2007
‎Hainbeste zorioneko hitz, hainbeste laudorio, hainbeste gorazarre entzunda, malko argal eta ihar bat irristatu zitzaidan begi handietatik behera, sudurreraino. Han geratu zen, une batez, erori ez erori.
2008
‎Segundo batzuk begira geratu eta gero hurbildu egingo zaio. Odol hari bat irristatzen zaio GIDARIARI. Okerrena gertatu da. Hilda dago.
‎ALIZIA horretaz jabetzen da. KANDIDO ri malko bat irristatzen zaio NAIA besarkatu bitartean. KANDIDO saiatzen da NAIA k ikus ez dezan.
‎Masailetan behera malko bat irristatu eta, galtzen gainean eroririk, beltza beltzagotzea nahi nuke, baina lehor dauzkat begiak. Amaren dendatik hartu nituen, Egiptoko algodoizkoak dira, Dior.
2009
‎Haizeak eta lurrikarek sortutako mugimenduei kontra egiteko, indargetzaile erraldoiak dituzte eraikin altuenek. Ohikoenak bandeja baten gainean irristatzen diren zama batzuetan oinarritzen dira. Baina badira beste sistema batzuk ere.
‎Argitara mugitu zen. Sabaiko leiho estu batetik irristatzen zen eguzkia, eskas eta itzalez ehundua. Nahikoa, halere, aurrean nuen ezezaguna gizon bat zela ikusteko.
‎Damasori, berriz, galdera bat itsatsi zitzaion buruan, ausaz, medikuaren hitzak entzun bezain laster: , zergatik??; ondoren, malko bat irristatu zitzaion masailetan behera, jakin ez Bibiana eta Adaren negarrek kutsatu zutelako edo galdera hark nahigabe jasanezin bat sortu ziolako. Gabino lainotan bizi zen, hori esaten zioten etxekoek bederen; une hartan, gainera, bazirudien bi laino txiki zituela begitzat, txikiak bezain agortezinak, amona Ursula Gabinok aurrez iragarritako amets baten arabera hil zen, aingeru guardakoak zepelin zuri batean zeramala, hori esan zuen amonak hil orduan bederen:
‎Ggrrrññññ eta ggrrrññññ erantzun zion anaiak, gerra oihuak balira bezala: izeba Ernestinari malko bat irristatu zitzaion masailetan behera, pozaren pozez.
‎Damasori, berriz, galdera bat itsatsi zitzaion buruan, ausaz, medikuaren hitzak entzun bezain laster: " zergatik?"; ondoren, malko bat irristatu zitzaion masailetan behera, jakin ez Bibiana eta Adaren negarrek kutsatu zutelako edo galdera hark nahigabe jasanezin bat sortu ziolako. Gabino lainotan bizi zen, hori esaten zioten etxekoek bederen; une hartan, gainera, bazirudien bi laino txiki zituela begitzat, txikiak bezain agortezinak –amona Ursula Gabinok aurrez iragarritako amets baten arabera hil zen, aingeru guardakoak zepelin zuri batean zeramala, hori esan zuen amonak hil orduan bederen:
‎Ggrrrññññ eta ggrrrññññ erantzun zion anaiak, gerra oihuak balira bezala: izeba Ernestinari malko bat irristatu zitzaion masailetan behera, pozaren pozez.
2010
‎Estafeta kaleko bihurgunera heldu baino lehen, zezen batek irristatu egin da baina azkar altxatu da eta ezkerraldetik jarraitu du lasterketa, beste bi zezen eta joaldunekin batera. Bi lagun harrapatuta geratu dira bihurguneko hormaren eta zezeb taldearen artean.
‎EIDERri malko txiki bat irristatzen zaio.
2011
‎Orduan bai, malko bat irristatu zitzaizun masailetan beheiti, txakurrari mutturrean musu ematen zeniola: Jack politt hori, Jack politt hori?
‎Mihi busti bat irristatu zitzaion kokotsetik, gero ahoan sartzeko.Tinko eta lizuna, eta beste mihi are tinko eta lizunago bat sartu zitzaion zangoen artetik, min eginez hasieran. Eta halaxe nahi zuen andereak, minarekin batera mamitzen zelako gozamena.
‎Malko bat irristatu zaio Ginebrari kristaltxo baten antzera masailean behera, zaldiaren ilaje zurietan galtzera.
‎Odola bildu zitzaion buruan. Izerdi tanta bat irristatu zitzaion lokian behera, erremateko tiroa espero zuen tokitik matrailera.
2012
‎Labanaren sorbatz zorrotzean oinutsik zabiltza. Edozein momentutan, hanka bakoitza alde batera irristatu eta zure gorputza bi zatitan erdibitu dezakeen sorbatz dirdiratsuan.
‎Tipoa gero eta hurbilago, beraien aurrean gelditu arte. Tipo horren betaurrekoen azpitik malko bat irristatzen ikusi zuten kantua bukatu orduko. Modu espontaneoan bildutako jendea txaloka hasi zen, eta tipo misteriotsu hura gerturatu zitzaien eta ingelesez galdezka hasi:
‎Gehixeago itxaron dut, loa pisuago izan arte: liburua soinekoaren gainean apur bat irristatu eta nire eskuineko hankatik oso gertu dago. Ezker eskuaz, oso geldo, emakumeak orrialdeak markatzeko erabiltzen duen papera nire liburutik ateratzen hasi naiz.
‎Ohikoenak? Txikiak irekidura batetik irristatu eta goitik erortzen dira; hain txikiak ez direnak, berriz, haientzat pentsatuta ez dagoen egitura batean harrapatuta gera daitezke. 4 Gurasoentzako seinaleak Aurrekoari dagokionez, seinaleak oso garrantzitsuak dira.
‎Ildaskak kontu handiz egingo ditugu, eta sardexka baten laguntzaz, gehiegi sakondu gabe. Bota dezagun pixkanaka eta utzi krema koilara baten gainean irristatzen, krema ez nahasteko eta geruzak sortzeko. Azken kremarekin txokolate zuriarena berdin egingo dugu, baina azukrerik gehitu gabe, txokolate mota horrek azukre asko baitu.
‎Txandaren zain dauden lau animaliei (txakurra, katua, untxia eta hamsterra) janari egokia ematean datza. Bidexkak mugitzen ari den zinta batetik irristatzen dira, eta helburua da lagun iletsuak hartzea zaborrontzira erori aurretik. Prozedura sinplea dirudi, baina horrelako bideojokoetan ohikoa denez, abiadura handitu egiten da pasarte bakoitzean, eta horrek zailtasun maila handitzen du.
2013
‎nire biloba txolinak eta arkeologoaren alaba ilegorria. Ate nagusitik sartzen saiatu ziren, zaindariek baimenik eman ez, eta azkenean atzeko leiho batetik irristatu omen ziren. Diamante bat erabili zuten kristala zulatzeko, madarikatuak!
‎Ene haurrak, Inorrezkok, titi hustua edateko imintzioan jarraitzen zuen eta nik neure aldetik garbi neukan otsoen hozkak zein leizera amiltzea biak oker hilgarriak zirela. Hara, bada, leizeko ertz ertzean egon, egoki, halako batean irristatu egin nintzen, horixe izan zen azkenean gure erorikoaren arrazoi bakarra, zera, haurra besotan neukala leize zulora amildu nintzela irristatuta. Leizeko hormak joka eta joka, alde batetik bestera poteka eta zipoka jaitsi ginen leize hondoraino.
‎Neure oinei begiratu diet. Malkar horizontal batean irristatzen ari nintzela iruditu zait. Aldi berean, pentsatzen hasi naiz ea zer bururatuko litzaidakeen niri garbitzea:
2014
‎Euskadiko erakusmahaian txalapartaren doinuak entzuten dira. Elizondoko Baztan Abentura Parkekoan (Nafarroa) tirolina luze batetik irristatzeko aukera dute umeek. Nafarroakoan, txitak, untxiak, ahateak, bildots txiki bat eta bestelako abereak daude ikusgai.
‎–Zenbait egun pasa ziren plana kontatu zidatenetik burutu zen arte?. Irri urduri bat irristatzen zitzaion gogoratu ahala, itxaronaldia arrabizitzen balego bezala. –Dena hain ustekabekoa izan zen?!
‎Benetako trasladoa zela sinetsita, zeldan zituen traste guztiak bilduarazi zizkion, batere presarik gabe, eta han zetorren Maddi, mila eta bat puskarekin. Bulegoko eszena ikusita, poliziaz jantzita zegoen Filipe serio demonio ezagutzean, irri bat irristatu zitzaion. Mozorro berdina zeraman Xabi Labeguerie kideak gogor hartu zuen orduan, bere paperean ondo sartuta, ea zeri barre egiten zion esanez, eta eskuburdinak jarri zizkion.
2015
‎Autopsiak egiten dituen mediku berbera dela gogoratu dudanean, hotzikara sentitu dut bizkarrezurrean goitik beheraino, eta une batez autopsien gelan egon nintekeela irudikatu dut, han bukatuko bainuen seguru, baldin eta bizkarra berotu didan putakumeak, nire oihuek bizilagunak mugiaraziko ote zituzten beldurrez jipoia eten beharrean, bizkarra astindu ondoren garondoan ematen hasi zitzaidan kolpeekin jarraitu izan balu. Neure burua autopsien gelako ohatilan ikusi dudanean, beste malko bat irristatu zait begi ertzetik. Malkoa ikusi duenean, sorbaldan ukituta min hartzen al dudan galdetu dit medikuak, eta nik baietz, gorputz guztia dudala minberatuta, eta, hori esatearekin batera, negarrez hasi naiz aurpegia blai egiteraino.
‎Pasilloa zeharkatu, eta aldagelan sartu ziren. Boxeolaria erantzi egin zen, eta baskularen gainean jarri zen, pisuak barra batean irristatzen diren horietako batean.
‎Bat batean, nire ondoan zegoen aulki bat irristatu eta gizonaren atzean gelditu zen. Bidaztia eseri egin zen, Maisuari begirik kendu gabe.
‎Miriami malko bat irristatu zaio.
‎Hala ere, une labur batez, hain laburra non neure buruari galdetu bainion benetan gertatua ote zen, haren begiek Hilde anderearenak bilatu zituzten. Honek bere hatz luzeetako bat irristatzen zuen Martini koparen ertzetik. Irribarre lauso, ameslari baten zantzuak okertzen zizkion ezpain margotuak.
‎Haren eskua laztan ia lotsagabe batean mugitu zen nire lepagainean zehar. Gizon anitzek bizi erdia ordainduko zuketen halako fereka bat jasotzeagatik, baina une hartan lepotik bizarra egiteko labana bat irristatzen ari balitzait bezala sentitu nintzen.
2016
‎Eta zuk? Akaso zuri ari zaizu burua pixka bat irristatzen?
‎Iphone erako eta Android mugikorretarako erabil daiteke. 3 Infinite Skater Infinite Skatater en, jokalaria monopatin magiko baten gainean irristatzen da, Jona Dinges artistak diseinatutako izaera ia psikodelikoko agertoki ikusgarriak erabiliz. Bideojoko soil bat baino gehiago, sortzaileek abentura espiritual gisa definitzen dute; esperientzia hori oso gutxitan aurreikusten da mugikorrentzako joko batean.
2017
‎»Beraz, hartu nian fusila eta, aire!, mendira, komitadji. Egun batez, iluntzean, herrixka bulgariar batera irristatu ninduan eta ukuilu batean ezkutatu. Suertatu zuan pope bulgariarraren etxea izatea, komitadji basati odol edale bat.
‎–Jainkoak bedeinka dezala zuen lana eta estali zaitzatela Abraham eta Isaaken ondasunekin! , opatu zuen popeak, eta Zorbak billete bat irristatu zion eskura.
‎Tarteka bakarrik joaten nintzaion saio batera edo bestera, eta ematen nituen ordu batzuk bere atzetik, egiaren bat aurkitzekotan gaueko ibilera horietan aurkituko nuelakoan, gaua egiatiagoa baita eguna baino, gauak jendea ireki egiten baitu, gauez askeago sentitzen baikara. Berak bazekien, noski, jarraipena egiten aritzen nintzaiola eta, inoiz tabernaren batean aurkitzen baninduen, ea bere biografia zer moduz zihoan galdetzen zidan eta barre egiten zuen, bere biografiaren sekretuak ulertzera ez nintzela inoiz iritsiko esanez bezala, eta inoiz edo behin txeratsu eskuarekin laztan arinen bat ere egin zidan, buruko xerlo bat ukituz edo masailean behera behatz punta bat irristatuz. Seguru asko bazekien berarekin maiteminduta ibilia nintzela ere, bertsolari batek datu pribatuen biltegi bat baitarama garunean gordeta edozein unetan erabiltzeko?, jarraitu zuen bekadunak.
‎Bat batean, unerik lasaienean, hau egiteko edo bestea egin nukeela esaten dit, nortasuna gilotinatuta edukitzearen errua nirea balitz bezala. Normalean esandakoa berriro pentsatzen du, eta adiskidetze musu bat ematen dit, damututa, eta alferrik ezkutatu nahi duen malko bat irristatzen zaio, baina atzo, ez musurik, ez malkorik. Heriosuhar jarri zen nire kontra Kanal Digitala ipintzea proposatu nionean.
2018
‎Ezpain oso finak ditu. Eta s hizkia apur bat irristatu egiten zaio hitz egitean.
‎Otoitz egin, zaldunaren belarriari xuxurla. Hiltzaileari malko bat irristatu zitzaion begi beltzetik. Eta gero, beste bat.
‎Negarrari eman zion gero: negar isilak, saminez beteak; eta malko lodi bakarti bat irristatu zitzaion masailean behera. Fabianek koadernoa utzi zuen, eta bi lagunengana hurbildu zen.
‎Orduan Leok errebolberra hartu zuen, begiak estali zizkion mutilari esku batez, eta armaren ahoa haren burura hurbilduta, tiro egin zion. Beste tiro bat izan zen hura, tiro askoren artean beste bat; inguruko inor ez zen konturatu gertatutakoaz, baina Leori malko triste bat irristatu zitzaion masailean behera, ume garaietatik isurtzen zuen lehena. Lagunen oihuek ekarri zuten errealitatera halako batean:
‎Esteban eta Añes denbora berean izan ziren, une egokiarekin inoiz asmatu ezinik. Estebanen espektroa Kapperenarekin batera irristatzen da Añesen etxeko horma zurien gainean.
‎“Klima”. Malko bat irristatu begi ertzetik eta rimmela lausotu zaio. Telmoren autoko erretrobisorean bisajearen ziurtagiria bilatu duenean, bere buruarekin gogorregi, prostituta bat ematen duela iritzi dio.
2019
‎Gauza hauek guztiak esaten ari zela, bere hanka bat irristatu egin zen eta handik segundo batera, txap! ur gazian leporaino murgildua aurkitu zen.
‎Hortik behera, eskailera kiribil bat jaisten da arrapalaren hondoraino. Baina, halako batean, jendea ohartu da ontziolako langile gazte bat ere asmo berberarekin dabilela, hau da, soka batetik behera irristatzen ari dela, disimuluan bezala. Eta lehengo poza erabat kamustu zaie.
‎Burusoila eta zabala eta betaurrekoduna, lenteen atzetik interes gehiegiz begiratzen zidaten begi txiki isekariekin. Land roverraren azpitik, gurpiltxo gainean ipinitako ohol batean irristatu zen bestea. Gazteagoa, ile ilun sarria, irribarrea ahoan.
‎–Lurrera erori nintzenean, hasi zen azaltzen, eta une berean malko bat irristatu zitzaion masailean behera?, nire gainean jarri eta aurpegira txistu egin zidan, esanez hil egingo ninduela ez banuen herria betiko uzten. –Negar zotin batek hitzak eten zizkion segundo batzuez?.
‎egia dela, egia huts hutsa? , esan du, aretoan bakarrik ordurako, trajez eta gorbataz jantzitako planta oneko gizon bibotedunak, masail batean malko bat irristatzen zaiola?. Maite zaitut!
‎Neronek ere imajinatu egin nuela pentsatu nuen, hain izan zen sotila eta diskretua. Azkeneko aldian, zutitu nintzenean, likido zuri bat irristatu zitzaidan hanketatik behera. Oraingoan, Richardek musuzapi bat atera du, gris eta beixa arraiekikoa.
‎Harekin nolabait tratua egin. Eta Brost Hankek, soldaduen jarraitzea saihesteko, dakigun modura eman zituen isilpeko mugimenduak —malko bat irristatu zaio masailetatik behera.
2020
‎Margarita andregaia haurdun utzi nian elizako bidea hartu aurretik, eta aurrera egiteko beste biderik ez nuela ikusita, Florentino zaharraren tokia hartzea erabaki nian. Hark berrogei urte bete zitian ofizioan, ehorzketa batean irristatu, zulora erori eta kolpeaz hil zuan arte. Gizajoa!
‎Luziak parean zeukan apaiza baino garbiago ikusi zuen neska txikia, belaunetik behera tanta bero bat irristatzen zitzaiola. Kosta egin zitzaion malkoei eustea, baina kopeta zimurtu eta burua tente jarraitu zuen, erretaulako San Migeli begira; urre kolorez margotutako zutabeen erdian ageri zen, garaitutako deabrua oin azpian.
2021
‎Sentitzen dugu Malthusen izerdia alkandora bustitzen, tanta bat irristatzen bizkarrezurretik behera. Eskuak ere heze ditu.
‎–Ba, zera –jarraitu zuen–, agureak aizkora txiki bat zeukan beste eskuan. Oilarrari lepoa moztera zihoan unean, makulua pixka bat irristatu, hegaztia eskuan bihurritu, eta hegoetako bat moztu zion. Bueno, eroa bezala jarri zen agurea.
‎Eman eta eman hasi zitzaion aizkorarekin, beti okerreko tokian, bularrean eta urdailean. Gero, makulua beste pixka bat irristatu eta oreka galdu zuen noiz eta aizkora beherantz zihoan unean. Hanka bat moztu zion hegaztiari, eta kolpe berak atzamarra erdibitu zion berari.
‎Ez zen ironiarako unea. Altxatu egin zen niri aurrez aurre begiratzeko, eta bitartean egongelako mahaitxora kartera bat irristatzeko. Ezin nuen ziur esan nondik atera ote zuen; poltsikotik, lurretik agian...
2022
‎Eskiatzeko edo taula batean irristatzeko aprobetxatu nahi baduzu snow elurraz eta kirolaz gozatzeko unea da, eski denboraldia amaitu. Hori bai, jakin behar duzu arrisku kirola eta istripu bat izan dezakezula jakitea.
‎Azkenean, Berasak ia indarrez beharturik, puntu pare bat eman zioten sorospen etxean. Moja muturbeltz batek gingila josi bitartean, malko bat irristatu zitzaion masailetik, baina haren ahotik ez zen kexarik batere atera.
‎Zein bihozgabek abandonatu zuen mendian? Malko bat irristatu zaio Limari burkoraino. Ez die gurasoei galdera horiek egin nahi, ez sufriarazteko.
‎Gure atearen beste aldeko lanpararen argiak lepoaren kurba zuria harrapatu zion, lepoan pausaturik zeukan ilea argitu zion, eta, hurrena, hesiaren gainean zuen eskua argitu zion. Soinekoaren alde batera irristatu zitzaion gero argia, eta azpiko gonaren ertz zuria harrapatu zion, zeina ozta ozta ikusten baitzitzaion neskari, han, zutik, geldi zegoela.
‎Muslariak harraboska hasi dira elkarren aurka; azpijokoren bat aurpegiratzen dio biko batak besteari. Sarrerako ateen kirrinka maiztuz doa, eta irekialdi bakoitzean isiltasun zati bat irristatzen da kanporantz.
2023
‎Bakarrik nengoen neure buruari entzutea erabaki nuelako. Zortzi urte nituela izterren artean hatz bat irristatu nuenetik bertan altxor bat topatzeko, gaurdaino. Nire taupadak entzutea aukeratu nuen.
‎Negargura etorri zaio Limari. Malko bat irristatu zaio eta gero beste bat. Kanpoan euria hasi du.
‎Martijak hatzak busti ditu izpiliku oliotan eta masaje leuna eman dio lagunari betazaletan, bi pitzadura idor horietan. Martijari malko bat irristatu zaio masailean behera.
‎Bertaratu ginen batean, behe lainoa zegoen, ez oso itxia ere. Eta zer, eta esmeraldazko lamina bat irristatzen ikusi ur saltoz ur salto. Laino artetik ihes egindako eguzki errainu bat zela esan zuen gure taldeko batek, materialista lehor eta egoskor alaenak, baina beste guztiok argi eta garbi ikusi genuen lamina bat putzuz putzu irristan; negarrez zihoan, ez ahaztu, ez ahaztu, xuxurlatzen zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia