Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2010
‎Gertatu baitzen ezen, ruyandarren armadarekin biltzeko ahaleginetan gero eta ekialderago bere joate amaigabean, sultanaren armada Kusiachan mendietaraino iritsi zela; hain gailur goretako mendiak, non biderik ez zegoen lekuetan gaindi joanez soldaduek bedera bedera menturatu zuten, bada, gutxienik hilabete bat iraganen zen armada mendietatik haraindira orduko.
‎Zopa Gaitza aufragatu ondotik, Sindbad hareatza tipi batera iritsi ahal izan zen, gau osoa igerika eman ondotik. Baina Jainkoak begia jarririk zuen haren gainean, eta, India-tik heldua, arraun-ontzi bat iragan zen itsas hartatik, Sindbad antzeman eta hartu egin zuena. Ontziko bazter guztietan irudiak kandelekin jarriagatik, halaber, sandalo eta mirra haien aitzinean erreagatik ere, kapitaina gizon bihotz gogorra zen eta bidaia arraunetan ordainduko zuela erran zion Sindbad i.
‎Bai ordea, aldi bat iraganik, egun batean Zulaida k, —berari zegokion gaua izanik—, lehenbizian negarrez, ondotik oihu eta azantzez errezibitu zuen Musa harritua:
2011
‎Bat bateko tximist argia da, zubi bat bi lurralde artean eraikia: alde batek iragan denboratik egiten digu hots; Lekuonak jasotako hitz joko horien bitartez han sustraitzera deituz. Bestea gorantz doan ubidea da, hots zorrokadaz osatua, azken leherketa kristalino batean amaitzen dena.
‎...euden beren lan eta etxeetan ibiliak zirelako intxortetan eta artxandetan mamu erraldoien aurka keinuka auzi hartan itxaropenak galduz eta azkenik bizia bazekitelarik hasieratik galtzaile izendatu zituela jainko urrunekoen halabehar itsuak, jakintsuak ziren ez asko ikasiagatik garaileen anpukerien ezereza antzemana zutelako baizik nehor ez baita garaile galtzailearen onarpenik gabe, haiek, irriño batekin iragana epaitzen zutenek eta otoitz isilekin lagun galduen atsedena gomendatzen haiek zuten gizadia erredimitu ankerren erokeriatik irtenak zirelako froga hain gogorretatik bihotz garbiago batekin, pena errukitsuz birgizatuak ozenkeria, mezu eta argudio handiegirik gabe haien ohore apalean kontsolatzen naiz galtzaile ni ere beste gerla batean, ataka berdintsuetan.
2012
‎Masok ez bezala, Quintmek soldaduen nekeak oro berdin jasaten zituen: zaldi gainetik jaitsirik, oinezkoekin batean iragaten zituen ibaiak, edo pattar elorriz beteak igaten; halaber, nehoiz ez zuen jaten soldaduen hazkurriz besterik.
‎Korri korri zuhaitzetara helduak, uhaitza bat iragan ondotik, elurrez jantziak ziruditen fruitondo batzuen artean joan ziren, hura baitzen lili berritan zegoen laranjadi zabal bat, lurrin gozoa zeriona. Koronel Loynazek barreia zitezela manatu zien manbisei eta fortuna alde ageri zekiela erran ere bai; ororen gainetik, espainolak heltzen zirenean, gizonki iharduki zezatela!
2013
‎Gauza bera gertatzen da erlijiotasunaz. Ezer gutxi dakigu, eta ez da guztiz serioa une honetan interesatzen diren ezaugarriak dituen espiritualitate bat iraganean irudikatzea. Espiritualitatea garatu nahi duenarentzat, emari eskerga dakarte adibidez munduko tradizio espiritual handiek, bilaketaren pilaketa itzela osatu dute mendebaldeko eta ekialdeko erlijioek.
2015
‎Zahar adiskide batek ziotsan, lehengo Iruñean nor izateko, behar zela hiru Juntetako batetik iragan: Orfeoi, Pasioaren Kofradia, edo Mekatik [Zahar Etxea].
‎Gizakiren bati iraganean biktima izan dela onartzen baldin badio sistemak, ordainean ia edozer egiteko eskubidea ematen zaio. Beste modu batean esanda, egungo politika biktima estatusa eureganatzetik hasten da, biktima izateak eskubide guztiak ematen baititu.
‎Ondotik, beste tatagua bat iragan zen arrantxoan gaindi bere hegaldi dardartiarekin. Laburrera beste bi, denak nire etxe alderantz lekutu ziren itzalpetan...
2017
‎Hurrengo egunerako itsasoa ikusi nuen, eta ermita tipi batetan iragan nuen goiza, hango saindu ilegorri bati otoitzean. Bretainatik honunzko bidaian aurkitu omen zuen sainduaren irudia merkatari batek, itsaso zabaleko urgainean linburtua, eta harkaitz honetara ekarri zuen, eta beretzat egin kapera.
‎Bertso eskolek gaiaren erabiltzeko manerak behar dituzte erakutsi, eta gai baten barnatzen. Bestalde, oroit naiz arrats oso bat iragan zuela Mixel Labegerie zenak gitarrarekin Xabaldor bere bertsoetan laguntzen. Esperientzia horrek ez zuen segidarik ukan.
2018
‎Horazio olerkariak zion bikoiztu ekintzek plazerra sortzen zutela. Maiatzaren 25ean, Iruñea eta Baiona arteko Maiatz en solasaldien bigarren ekimena, Iruñean bezala, Baionan ere, molde lasai eta maitagarri batean iragan zen.
‎Hizkuntzaren historia egiteko iturriekin aritzean, ordea, egoera ideal horretatik urruti xamar egon ohi da ikertzailea: batzuetan anonimoak dira testuak, beste batzuetan ez daki nongoak eta noizkoak diren xeheki, badira hiru alderdi horiei (egiletza, data eta jatorria) buruzko inolako argibiderik ez dakartenak eta, txarrenean, leku jakin bateko iraganeko hizkera aztertzeko testurik ere ez dago.
‎Horrelako ekimenak Euskal Herri osoan gaindi zabaltzea eta sistematizatzea bide eraginkorra da haurrek lurraldearen eta herriaren kontzientzia hartzeko. Mendikotan aste bat iraganen duen lekeitiarrak ez du ahantziko egonaldi hura bere bizitzan; eta gurasoentzat ere aberasgarri izanen da. Urte bukaerako ateraldiak ere lurraldetasun faktorearen arabera antolatuz, berma liteke urtez urte ikasleek herrialde guztiak ezagutzea.
‎Bistan denez, bi herrialdeen ezaugarriek ez dute ezer ikustekorik batak bestearekin: bat Europan dago, eta bestea Asian; batek klima sasi kontinentala du, eta besteak ekuatoriala; bata iragan demokratiko luzekoa da, eta bestea erregimen militar despotikoen mende egon izan da.
‎Sarri heldu zire kontuak! Lemixiko eunean Arlakoa fan ze ardi saldoarekin, alorrera sartu zue eta ardi guziak belarra xan ta xan, sekula xan ez bazute bezala eta, oron bat iraganik, atra zitue gandik bertze norapeitra ermateko. Etxea gan inguruan zuen frantsak harrituik galdegin zako:
2019
‎Hilabete bat iragan zen eta berriz itzuli nintzen. Erabakia nuen.
2020
‎orria zuria lerroa larrosa zuriak kanpoan barruan haizea fin atarian ubarroia eta txakurra arin beltzak airean bada horizontea denbora iragankor arrabotsa ozenago boza ozenago arian adi haragia izaki irekia azaljotzearen atarian noli mi norbaitek zerbait amestu du zerbaitekin eta gertatzen da esnatzean ez duela gogoratzen eta betebeharretara lotzen da eta bai esaten du eta bada zerbait gorputzaren ertz batean itsatsita zerbait hezur baten ertzean eta norbaitek eta esnatzean ez hasten denean desegiten da eta emakumea eserita eta aitorpen egun baten ostean artean hegalariak ez ausaz arrats gorri gorputz arrats fina tramontana lizunentzat bifidoa mingaina eta azalean irristatu eta azpira sugea eta azkazal azpira mingaina erdibanatu begira nola dabilen pumaren aurrean biluzik oihanean mendiak mugitzen zer amildegiaren ertzean igerian zer gertatu da orain gauez urtaro bakoitzean urtero utero lurra lurra ura eta aura izateko jaio neguko itsasoaren erdian bizitzara jaio bi zitzara ekarri zintuen gaua deitu ez emakumea ala gizona izateko izatea baizik ez urtaro edo utero izateko ez lurruna ala beruna izateko ez makina ala makila izateko makina organoa ahots biziaren misioa ahotsaren makinak bizitzen organoak bizitza makinak organoak eta ahotsak bere misioa bi ahots organoak bi misioa zuen makinak bizitza organoak makina bizi misioa ahotsa misioa bizitzarentzat ahotsari makina bat organoak ahotsari misiorako makina bizitza ahotsaren misiorako organoak orria zuri karnala eta los organos para la mision de la voz eran incomprensible agitan el agua su luz incomprensible libertad eres mi kantu horretan gorputz zati hemen enarak gerrian etzanda eztanda instant horretan zein xuxurla ote halako batean isiltasuna dago makinan tramontana hitzak isiltzen limiteetan egiten da dena ikusezin denboraren paisaia dezente luzatu zen hasperen bakoitzean izan daiteke take me up up up up ubarroiak hegalak lehortzen han hamalau ubarroi hemen animalia eta ez animalia hemen emea eta ez emea hemen umea eta ez umea hemen umela eta ez umela hemen humano eta ez humano hemen umo eta ez umo orain isiltasuna izendatzen ari zarela isiltasuna izendatzen ari zarela esatea edo esan gabe isiltasuna izendatzen ari zarela sal salva salvia savia sal ahal han hots baten eta bestearen arteko espazio bakan hots baten eta bestearen arteko hitz baten eta bestearen arteko irudi isuri isurle isiltasuna ez da zarataren antonimoa entzun isiltasunak duen sinfonia adibidez baso batean adibidez baso batean gauez bakardadean adibidez baso batean gauez bakardadean ekaitzaren erdian questo mare emebotsa eta hori berriro estali esaldika ezaldika esanez plazenta hauskortasun hori eta ez bakarrik zuhaitzen eta aurpegia egin lo egin iraganetik lo bihotza belarretan egin kedarra egin zaratotsa eta agurrean begiratu atzera arima bertan ahaztu duzun begiratu bertan zenbatetan ahaztu duzun galderen ertzetan zeinek elikatzen du zein itzali dira lasto fardoak arin atera aurrera arin eta arima zenbatetan ahaztu duzun itzali dira eta mendi horrek han mugituz ez da su voz antes de que questo mare eta katua atarian puma modura zelatari ehiztari ehizian basoa ehizian basurdea ehizian historia ezian historia ezian basurdea ezian basoa ezian izendatu eta esan ezanahia eta esan ezaldika historia bere gezurra la historia si la historia ahoak arnasa mastekatzen eta ahotsa ahoratzen eta listua ahozkatzen eta bi hots eta bai aise so egin begiratu behar zaionari lengua enebral entre enebros alkatraz hori begipean ipar orre artean esnatu zenean han zegoen gorputzaren ertz batean itsatsita eta norbaitek ozenkiro ahoan birrindu hots bakar bizitza kolpe bakar ahots bakar lerrobakar bizitza kolpeka listua eztarrian sua aurrean adar kedar eta ezezko baten ertzak zerbait agertu baino lehen eta ondoren aldi berean aurretik eta ondoren guztiak bere doblea pentsa daitekeen guztiak du bere doblea han begiratu bestela han ahaztua hitzek entzuten dutena entzunmugan lehenengo akatu eta gero laguntza bidali ilargi betearen bide zaharretatik bidali nahasia nahasia ilea moztu zioten behatza moztu zioten burua zeharkatu zioten eta orban horretan hatza sar zitekeen handik urte askotara hori bera egin zezakeen hori bera egiten zuen fruituei hezurrak kentzean eta negartiei malkoak kanpoan barruan eta orduan indar hori lurra eskuetan orban sustraiak indar hori beltzaren beltzenetik soilik itsasoaren erdian une argiztatuenetan hala eta solstizio ikaragarria eta esaldi bat bestean eta esaldi bat bestean eta esaldi bat entzun enbor moztu horren zirkuluen esana esaldika ezaldika ezarian eta inermea dago babesik gabekoa inerme esnatzean ez du bide laburrena erakutsi hori dena jateko mila zatitan zerrendarik txarrenak ere aurreikusten ez zuen eta hor bai norbaitek eta arian esnatzean itsatsita gorputzaren ertz batean hezur mendi labar that night that light started paisaiak janda horizonteak janda eta jupiter eta saturno erdian errepide erdian hezurrak janda harriak janda horizon argi hura erdian errepide erdian janda gorputzak janda eta bera lautadan ibiltzen eta bera gaua ibiltzen eta bera kantu doi baten antzera eta bera bizitza abesten eta bere orbainetan pentsatzen eta bere erreinua begiratzen eta hegalak bilatzen eta izarrak gerrian bueltan eta bera lautadan zehar eta bera izarren bueltan eta dena bidaia zen eta etorri nahi al duzu eta utzidazu su jaten eta hemen tarte batez geratzekotan bidaia dena hemen eta mendi bat emango dizut eta argi hura gaua hartzen eta bera gorputzak janda eta bera urrunago ibiltzen eta kantua otu zitzaion eta haizeak dena batu zuen eta bere iragana itzuleran eta sorbaldatan bilatzen du eta bilatzen ditu hegalak eta bidaia gertatzen da argi hartan lautadan bidaia gertatzen da bidaia lautada kantatuan lautada izendatuan hor entzunmugan hor lautadan zentzumugan bi argi haietan gerriaren bueltan erreinu eta itzalik gabe itzuleran eta bera lautadan zehar eta bera izarren bueltan eta dena bidaia zen eta etorri nahi al duzu eta utzidazu su jaten eta hemen tarte batez geratzekotan bidaia dena hemen bidaia iragarle bidean behera isurketak argi sutsua ikusmugan arrats itzalak errepidean arrastaka lurtaiaren hezetasuna aurpegi eta besape argi hau haize hau galeperren kantua arras irudi dirudi da irudi dirudi irudi da irudi dirudi du gaueko piztia beldurtua goizeko azeria eta egunen batean beharbada maitatu ditudan gorputzak bilatuko dituzu zer entzun duzu zeinek du ahotsa eta zergatik ez bada sikiera dioena entzuten iturriko zurrusta ur emaria fin noiz zeharkatuko hitzak ez hotsik gabe ezer hitzak ez dira ezeren mapa hotsik gabe ez dira isiltasuna izan daiteke presentzia erreinu baten antzera eta zer lore xori zuhaitz ala enaren artean enarena eta badoaz ezarian atea korronteak eta denbora denboraren barruan eta den dena denaren barruan ihes mater celeritas eta hemen ezerk ihes egiten hemen eme gorputzek badakite izateaz hemen iraganek leun larrua jotzen orainarekin hemen arratsean eme itzalek eta hemen izarrek baino ez dute ihes hemen hatzak begi belarriz eta halako batean isiltasun bat dago nonbaiten alderen batean hor horizontea hemen beste edozein bezala hitz egiten eta hemen ez oso urrun ez oso urrun eta itzal horixe erabiltzen badu aurpegia estaltzeko eta argia biokin eder goiz bat goiz gori eder bat eder goiz gori gorri gori eder bat batean erre bai goiz gori hori gori eder autoan bitan mundua bitan pagoa artea elkarri jaten bitan isurkin emari hitz hau erori hezea eta erre goiz gori gorri hori hitzek beste gorputz batean esan dira izango dira izan esan dira sargori itsasoan eta hamalau ubarroi hegalak lehortzen iluminatuak ukiezin esandakoek jada ez ipurtargi hitzek eta ipurtargi hitzek ere hemen tramontanak hemen profanazioak zaldi gaztean trostan eta zaldi amorratuan trostan trostan trostan trostan trostan orain basozalearenak dira eta enborrak ezpala ezpata ez bada ezkata ezpada eztanda etzanda ez bado ez baso ez baia ehizian ezian ezarian hitzak itzain hitzain hitzak zain argi izpi bat edo dizdira bat idazten hasten den eskua zeinek jasoko du idazten duena no es el mapa el paisaje bete betea dago bai goiz gorri gori hori esan hemen eta sinkronia galtzea hondamendia hitzak ez dira las palabras no las palabras son son su son eta gertakizun haien materialismoa ez da existentziarena gertakizun haien materialismoa kontsolagabe ikusi nola jarri gauzak elkarrekin mingainean isil azken irudia betazalean zerotik zerutik eta argi hau sugegorri gori gorri goiz gorri gori erreka ertzean eta zaldi bakartia ura zurrupatzen zurrusta huts iluminatuak mendi magala zeharkatu ardiak lerro batean zuri eta hemen azaljotze hemen el chopo el olivo sus sombras se buscan en la hemen bizitza makina organoak bizitza enbortua eta hemen begi gorrituek eta aho begiak elkarri edaten hemen denbora hezur eta hemen lurrak hemen ertzak izendatzen gorputzak hemen izatekotan ezerk ihes eta izatekotan denak sei sorgin orratz urdin pagoen hostoetan argiaren bila ur jauzia izango zelakoan sorgin orratza eskuan orain atzo arian uste zuen urtegi batean zegoela uste zuen erori egin zela oihanaren erdian ez zegoen estaldurarik gerra amaigabean jolastu ...ur jauzia izango zelakoan sorgin orratza eskuan orain atzo arian uste zuen urtegi batean zegoela uste zuen erori egin zela oihanaren erdian ez zegoen estaldurarik gerra amaigabean jolastu nahi zuen gerrak ez dira amaigabeak batzuetan han hemen entzunmugan ikatzak ezkametzari eta hemen gau batez eta hemen desmarrazten dira gauzak izakiak organoak ahotsak makinak gertatzen den orok eragiten du argi bat iraganera orainera itzali dira lasto fardoak hemen hatzak begi belarriz eta aho listuz hemen aranak bakarrik hots aho zulo hemen arratsean itzalak itzal hegi hemen iraganak leun azaljotzen orainarekin hemen lerroka eta hemen horrek ez du eta beste hitzik hori gori gorri dicen que le llamaban selva o versura hori gauzak hor badirela ezagutzeko berdin zer diren eta nolakoak hor horren barruan arris...
2021
‎Eskuzko kopien garaian, antzinako liburu baten biziraupenak sekulako ahalegina eskatzen zuen, materiala aise hondatzen baitzen, eta, beraz, denbora jakin bat iraganik berriz egin behar baitzen kopia. Ondoz ondoko kopia horiek argitalpena berrikustera eta komentatzera ere behartzen zuten, urteen joanak esanahia ilundu ez zezan.
2022
‎Latinetik (rota, gurpila). Sukaldean erabiltzen den tresna honen eginkizuna, hor sartu dena (ogi, kafe, haragi, piperbeltza) hauts bihurtu edo birrintzea da eta, horretarako, hortzez hornitutako gurpilen artetik edo hegal nahiz helize batetik iragaten da elikagaia. Eskuzko aparatu batzuk geratzen badira ere, egun ia errota denak elektrikoak dira.
2023
‎Arratoi handi bat iragan da bide ertzetik jauzika eta lasterka aterpe bila, apika lehen eguzki printzek, ipuin zaharrean legez, zaldi —edo gizaki! — bihurtuko ote zuten beldurrez...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia