Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2000
‎Beraz, zera asmatu nuen... 13 zenbakiko 3aren gainean beste 3 bat ipini nion alderantziz, 8 bilakatzeko. Eta hor noa estankora; eman diot txartela hango andreari; eta hark:
‎Izoztearekin ere hantxe aritzen ziren nekazariak erremolatxa biltzen, eskuak zartatuta zituztela. Nork esan behar zidan niri orduko herrixka hartan erremolatxa faktoria bat ipiniko zutenik!... eta hango erremolatxatik jan behar nuela orain eta hemen, herrixka hura ezagutu eta berrogeita bat urtera!
2001
‎Isilune motz eta trinkoa. Zerbitzariak Memphis Slim en kanta zahar bat ipini zuen disko jogailuan, motots tentedun eskola neska bati keinua luzatzeaz bat. Kanpoan, egundoko haize bolada bortitzak amorruz kristala jo eta euriaz bustitzen zuen.
2004
‎larruazala ikara batean ipini nahi dizun
2006
‎Nemok ur xorta bi isuri ditu mahaian, batean xaboi ttantta bat ipini du, aho zabalik ikusi dugu horrek uraren molekulak zelan desegiten zituen. Horrek erakusten du xaboia beharrezkoa dela, bestela urak ez baitu bustitzen, azal ez poroso batean.
‎Hemen Bilbon antolatu zuten konbate batera deitu zidatean, eta hara heldu eta badakik zer ikusi nian? Aurreko egunean KOz galdutako morroi koipezaku bat ipini zidatean aurrean. Lutxana aldeko morroi bat, Roke izeneko bat, boxeorako zahartu xamarra.
‎Hori bai, halakoak gutxitan azalera daitezkek... Eta Txerraren kontuari dagokionez, ba, begira, arrebak arrasto batean ipini nindian...
‎Joxanek ezer erantzun aurretik beste baso bat ipini dio Anjelek. Di da batean izotz puskak bota eta beste di da batean ginebra eta tonika.
‎Ez ziren Joxanen munduko irudiak, baina bake itzela ematen zioten behin eta berriro begiratuz gero. Urbanok kriseilu moduko bat piztu eta botila bat ipini zuen egurrezko mahai gainean, baso batzuekin batera. Kanpora irten eta esan zuen:
‎Bon, lehenik eta behin kanpo aldeko tabako geruza daukagu, esan zuen. Gure gizonak eramandako puru kutxa zabaldu zuen, eta ondoan beste bat ipini eta zabaldu. Hauek autentikoak dira, inolako zalantzarik gabe, Cohibas marka banatzen duen saltzaile ofizialak ekarriak.
‎Eta Zamaria ‘jamoia erretirata’ ibiliko zen handik puska batera; baina hori baino lehen ez zion muzin egin Autobiografia hartan bera aipatuz esaten zirenei buruzko iruzkinak egiteari. Niretzat, egunkarietan eta egiten duten bezala, neurria azpimarratze aldera, patata erraldoi baten ondoan ipintzen den tabako paketea bezalakoa izan zen.
‎Inork ez zuen horrelakorik jendaurrean esan, baina editorearen kolega batzuek ahapeka aitortu zuten bere jokabidea ez zitzaiela hain aparteko eta burugabea iruditu; izan ere, halako idazle" interesgarri" eta are" oso interesgarrien" elemenia bat edonoren eramana eta pairamena mila puska txikitan zartatzeko modukoa izan behar zen, eta denek gogoratzen zuten editorea bere kortakoak mimoz artatzen, bizkarraren gaineko esku zarta amultsuak banatzen, animo eroriak altxatzen, idazle desmotibatuak adoretzen, idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen, seguruegiei frenoa jartzen; hasiberriei idazle interesgarriak izateko aholkuak ematen, interesgarriei oso interesgarri izateko gomendioak partitzen, eta jada oso interesgarri zirenei bere mukizapi propioa maileguan uzten negar egin zezaten, eta are lepoa edo magala ere eskaintzen mukizapia sobera umel eta mukiz beteta geratzen zenean; eta hau gero eta maizago gertatzen omen zen, zeren, editorearen aholkuak hain zirenez onak eta egokiak, oso interesgarritzat har zitezkeen idazleak erruz biderkatzen ari baitziren, perretxikoek klima baldintzak alde dauzkatenean, eta horrela. ...za hain omen zen nabarmena lanbidekoentzat, ze Balkan Txikiren lehiatzailerik zorrotz eta gogorrena zen Entelekiak argitaletxeko nagusiak –argitaletxe artesanal eta oso interesgarria hau ere– behin baino gehiagotan esana baitzien bere laguntzaileei ez zuela ulertzen Balkan Txikiko editoreak nola eusten zion, bera izatera, aspaldi suizidatu zatekeela, edo lanbidez aldatu, mukizapi fabrika bat ipintzeko, esaterako, edo sofrologia kabinete bat. Eta kontrarioa apaltzeko asmoz botatako ironiazko hitzak ziren, noski, baina aieru txarrez tindatutako ironia batekoak, Entelekiak argitaletxeko editorea bera ere oso bolada txarra pasatzen ari zelako bere idazle oso interesgarriek ez ziotelako minutu bakar bateko bakerik ematen:
2007
‎– Zoaz, maitea –agindu dio Irenek txio arin batez mutilari. Sukaldeko paperarekin odola garbitu eta konpresa bat ipini du. Googlen Martinen izen abizenak sakatu ditu:
2009
‎Maisuak haurrengana itzuli zuen burua, eta bizar gogorra pailakatzeari utzirik bat bi hiru lau egin zien, eta" Uso zuria esazu!" kantatu zuten. ...bas belarraren jorraketa bertan utzirik luberritik behera amiltzen dira laborrian, eta etxean sartu ordukoz erreginaren gurdi beltza ageri da harrobiko bidetik, eta zaldi zuriek irrintzi egiten dute etxearen aldamenetik pasatzean, baina oraingoan libratu dira, eta etxean ere ez da gelditu Bordaberrin egin zuen bezala, komuna eskatzearen aitzakiarekin haurrik ikusten ote zuen, eta orain diote plaka bat ipini behar dutela Bordaberrin eta bertakoek ez dutela soldaduskara joan beharrik izango Zugastiren anaia bezala, eta beste batzuetan globoak haizatzen dituzte mendian haurrak gal daitezen bila, baina Bordatxokoak beti daude erne, ez dute txipiena inoiz bakarrik uzten, goizaldean mikeleteak ageri direnean badakite etortzekoa dela eta ez dutela etxe ingurutik urrundu behar; ez dute nahi harrapa di...
‎Krika hautsia zeukan ardatz zahar bat erosi zuen Astigarragan, sagardo poxi bat hasi zen egiten urtero, eta Mariak esku ona zuenez sukalderako, mahai luze bat ipini zuten sotoan, barriken erdian. Pasaiako urtzaileak, kupelgileak eta igeltseroak joaten ziren maizenik.
2010
‎Masailak gorri gorri jartzen zitzaizkion madarikatuari, itsasoan jolasteko gomazko ontzi bat puztean bezala. Etxeko kristalak dardara batean ipintzen zituen zarata higuingarri harekin. Begiak ixten nituen nik, bertan lehertuko zen beldurrez.
‎ezen zunda bat ipini behar izan zidaten bularpean,
2011
‎Ez dut oraindino irakurri. Dardarka hasten naiz nire bizitzaren gaineko liburu baten aurrean ipintzen naizen bakoitzean. Ez dut neure burua ezagutzen.
‎Besoa ipini zion, ez lepoan maitagarriro, eta ezta sorbaldan paternalismoz ere. Bien bitarteko puntu batean ipini zion. Maitagarriro.
‎Emakumezko porno izar bat agertzen zen bertan, gerritik behera biluzik eta hankak zabalik, Gustave Courbeten Munduaren sorrera koadroaren aldagai bat nolabait, soilik kasu honetan modeloak bere hankarteko pubis sarriari so egiten ziola. Penthouseko portada orijinalaren gainean, odolezko orban bat ipini zuen Gloriak Photoshop bidez, emakumearen hilekoaren gisan, mantxa odoltsuari Euskal Herriko zazpi probintzien itxura emanez. Odolusten zen konposizioaren izenburua.
‎Diego Lazkanok" zelula lokartua" hitzak entzun zituen lehen aldia dakar gogora. Egun berean izan zen, Zeberio eta Sotorekin batera, azken honek The Doorsen disko bat ipintzen zuelarik, ordura arte jarrita zegoen Victor Jararen kaltetan. " Ez nazazu musika horrekin torturatu", bota zion Zeberiok.
2012
‎Ezagutzen ez nuen musika bat ipinirik, sukaldean zegoen Nolwen, kafe kikara ahurrean. Elgebeltzen paperak mirazkatzen zituen astiro.
2014
‎Poltsatik atera zuen Porsche horia," Le gran blanc" liburu kuttuna eta Jokinek utzitako Beatlesen kaseteak eta Grundig irrati kasetea. Eta mesanotxea izango zen aulki batean ipini zuen dena.
‎Xabirentzat, ordea, nahikoa izan zen Txomin bere etxe parean akabatu zutela entzutea(" akabatu" erabili zuen), autoko bi gizonak oroitzeko eta, zergatik jakin gabe, ondorioztatzeko hiltzaileak bi gizon horiek izan zirela zalantzarik gabe. Aurkikuntzak dardara batean ipini zuen, baina ez zen ezer esaten ausartu. Zentzu batean, heriotzaren errudun izan zitekeen, bi gizonen berri sekula inori eman ez izanagatik.
‎ikara bat ipin diezaioke,
2015
‎Imanolek, sofan belauniko jarri, eta almohada bat ipini du ipurdian, gerri kolpeka sofari larrua jotzen diola. Zezen mekanikoa balitz bezala hura, eta ez sofa.
2016
‎– Honi beste karburagailu bat ipini zaio –urangatarren artean gazteena ari zen tailerreko lanak zuzentzen.
‎– Ez diat uste, jeeparen atzealdetik zelatatu ditiat. Bazirudik trabaren bat ipini diola. Badakik, zorrotz plantak egiten ditik beti morroiak, zain zakurra zirudik.
‎Salvatore, edalontzia barra gainean utzita, komun aldera aienatu zen. Lizarbe barmanak ardo kopa bat ipini zuen Martinen aurrean.
‎(alabaina, legeak arau emakumea kaperan itxi behar zenez eta baforak kaperarik ez zeukanez, gurutze bat ipini zen entzerratua geneukan txapitulan)
‎Berarekin eramana josten zuten etxera. Gonaz jakaz oihalez aldizkariz betea zegoen gela hartan sartu ziren, aldizkari bat ipini zioten esku artean ez hausteko aginduz eta hura ikuskatzen eduki zuten beraiek etxean zeukatenaren berdina zen Alfa beltz dirdiratsuaren ondoan, amak eta jostunak zerabilten jardunetik guztiz urrundua. Aldizkaria ikusten gogaiturik burua jaso baitzuen, ama zuen ikusi beso has, kolko has, azpiko urdin mehean oztarik sartua zuen ikusi, irri gazte bat ezpainetan armairuko ispiluaren aurrean, eta haren bularren mardula zuen ikusi orpora askatua zeukan soinekoa jasotzeko makurtu zelarik.
‎– Akaso... Bai, akaso, zer iruditzen zaizu, egin didazun mamarratxo horri neure emaztearen aurpegia kenduko bazenio, beste bat ipiniko bazenio, zure emaztegaiarena adibidez, agian, zer iruditzen zaizu, hartuko ote nuke, zelan esan... kalentura erotikorik?
‎Espainiarren interes ekonomikoei erasanez, estrategia garbi bat adierazten zuten, Espainia egon zitekeen Marokoren aurka baina horrek ez zekarren Sahara ustiatzeko eskubidea zeukanik, okupatzailea zen. Fellagha sahararren ekintzek politika kolonial bat ipintzen zuten argitan. Jonek aipatu izan zidan Espainia diktadura bat izatea komeni zitzaiola Polisariori nazioarteko erakundeen onespena jasotzearren.
‎Eguzkiak olatuetan sortzen zituen bristadak gozatzen, horretara, zakutoan neukanaz gomutatu. Lodikote bat ipini zitzaidan ondoan, ukalondoak barandan ni letxe. Berba batzuk egin genituen.
‎Edo txizagura etortzen bazaizu ontzitxoren batera egiteko. Etzanean bazaude zundaren bat ipiniko dizute zakilean barrena aitari ipini zioten moduan giltzurruneko harriak kendu zizkiotenean. Egia esan, leiho hark ez zeukan lorerik, ez mardulik ez iharturik, haga batzuk baizik, burdinazkoak.
‎Sahara espainiarraren mapa zegoen paretara hurreratu ginen. Makilatxo bat ipini zidan eskuan Nire jenerala! antzeztuz, bizkarra apur bat makurturik.
‎Azken gutunean bidali zenizkidanak asko gustatu zaizkit, putzutik ura ateratzen ari den neskatoarena batez ere. Izugarri ederra da, koadro batean ipini dut nire gelan, txalupan gauden argazkiaren ondoan. Herri horrek independentzia merezi du, eta lortuko du.
‎Borroka egiten ez baduzue, hankapean biziko zarete. Eta sukaldera joanik, disko bat ipini zuen, apal, Les Chants de l’Armée Rouge zioen karpetatik aterata. Kantu eder hura entzuten genuela, Pepe Beltzak itxi egin zituen begiak, ukabila estutu zuen zinkaren gainean.
‎Nola ez ginen lehenago konturatu? Aurreko urtean sona hartu zuen iraileko estropadetan arraunlariak Neptunoren aurkako epopeia batean ipini zituen kronika fantastikoarekin. Laster azaldu zen hiriburuan eta beste zenbait herritan egiten ziren literatur lehiaketetan epaimahaiko.
‎– Ikurrin handi bat ipiniko diat hor ostegunean. Zer iruditzen zaik?
2017
‎Eskutarako krema zurrusta bat ipini du eskugainean. Biribilak marraztuz zabaldu du.
‎Kantua jotzen amaitu zuenean, Clementek galtzaren patrikatik oihalezko mukizapi bat atera eta aurpegia lehortu zuen. Nievesek garagardo fresko bat ipini zion teklatu gainean, deus galdetu gabe, eta trago luze bat eman ondoren teklatura itzuli zen.
2018
‎Ogiek txigorgailutik jauzi egin dute. Plater batean ipini, eta mahaiaren gainean utzi ditu. Tabako paketea ere katiluaren alboan jarri du.
‎– Gau osoa jo eta ke ibili ginela pentsatzen al duzu? Berea amaitu zuenean, albo batera ipini zen eta luzatzen ari zenez pentsiotik bidali nuen.
‎– Beharbada arrazoi duzu –momentu batez isilik geratu da– Sara, pasa iezadazu ordenagailua. Abesti bat ipini nahi dut.
‎Paranoiaren astearen arrasto guztiak ezabatu nahi ditu. Ospitaletik bueltan erosi zuena horma batean ipini du: Theophile Alexandre Steinlen margolariaren Chat noir.
‎Indar gehiagoz azpimarratu du pasarte hau eta asterisko bat ipini dio alboan, garbi gera dadin non pausatu den bere pentsamendua.
‎Lurrean biribil bat eginez kandelak piztu eta telebista jarri dute, batere katerik sintonizatu gabe, elurra soilik pantailan eta aparatuaren zurrumurru estatikoa airean txistu mistuka. Kandela beltz lodi bat ipini dute telebista gainean.
2019
‎Egundoko kristalezko sabaia dago hor. Ama izandakoan nabaritu nuen gizarteak soka bat ipintzen zidala orkatilan eta tiraka hasten zela. Ama ez zaren bitartean askeagoa zara, profesionala izaten uzten dizute; baina behin ama izanda, geldi, erantzukizunak dituzu, orain arteko askatasuna espejismoa izan da, “zer uste zenuen, bada?; hau da orain dagokizuna, horrelakoa da gizartea, zureak egin du, hemendik aurrerako zure mundua ama izatea da”.
‎lehendabizi, idazlearen gainean ezarri zen; ondoren, testuaren gainean; azkenik, irakurlearen gainean. Lan honetan hiru esparruak izango ditut kontuan, baina laugarren batean ipiniko dut fokua: idazleen gorputzetan, kontuan izanda lau esparruak komunikaturik daudela eta eragina dutela elkarren artean.
‎Ez duzu jarri nahi ezer oso deigarria dena, edo ez nituzke jarriko halako belarritako... ez dakit. Aldi berean badago oreka bat; nik nahi dudana da beraiek idazlea ikustea, orduan ez zara femeninoegi joango ere, ez duzu minigona bat ipiniko, baizik eta joango zara, pixka bat, idazle bat bezala gehiago, pixka bat serioago baina serio serioa ere izan gabe. Ez dakit esaten.
‎Olio pinturekin margotzen zuen pailazo bat egin zuen niretzat, hain delikatua non señoritak hamar bat ipini zidan plastikan; azkar jokatzen zuen eskubaloian ez nik legez, baloikadei eskapaka ibiltzen bainintzen; eta notarik onenak ateratzen zituen kontroletan neure notekin errezelorik gabe lehiatuz. Izena zuen zer zatar bakarra, baina laburduratik deituta gainditu genuen oztopoa.
‎Putzuari eta Antoni, biei zerien zingira ilunaren sunda. Atzetik arrimatuta, esku bat ipini zuen nire eskuen gainean. Haren kailuak sentitu nituen.
‎Azkenean suhiltzaileei deitu omen zien, goizeko hiruretan. Lasaigarri bat ipinita lortu zuten askatzea.
‎Zenbaketa egiteko, kartoi baten gainean ipintzen genituen, bata bestearen ondoan, gerrako pelikuletan jausitako soldaduen antzera, eta gero su ematen lau, bost, zazpi arratoiri. Ez ziren, baina kiskaltzen eta haragi errearen sunda zabortegiko kiratsarekin batzen zitzaigun arropetan.
‎Simca baten karrozeria herdoildua geneukan gure erresuman, traperoak asto gurdiarekin eroandakoa, uso trukean. Mikelek kartel bat ipini zuen kotxean: PRIVATE.
‎Txikitan zuhaitzak marrazten nituen. Zuhaitz guztietan habia bat ipintzen nuen, barruan txori bi, mokoa zabalik. Oso marrazki eskematikoak izan arren, ongizatea eragiten zidaten.
‎Aitak kontraleihoak itxi ditu. Amak partxisa atera, eta gela batean ipini gaitu neba eta biok. Egon hemen eta ez egin zaratarik.
‎octubre, fidelidad. Eraztun bat ipini dit, amatista gardena. Zuretzat.
2020
‎gonbitoak, edalontziak, zigarrokinak… Parranda gau haietan eskaparateko kristala puskatu ziguten hiruzpalau aldiz, borroketan, beiratearen kontra botilak jaurtita. Udaltzainek deitzen ziguten goizaldean, kartoi bat ipintzen genuen erakusleihoan, goizeko zortzietan aseguru etxekoak etorri arte. Behin, jaitsi nintzen kristala zapartatu zutelako eta hara non ikusten ditudan herriko gazteak erakusleihotik gauzak eramaten, platerak eta, parrandan, ganberrokerietan, iji eta aja.
2021
‎Azulejuak panel bertikaletan eta baldosak kaxoi horizontaletan, hormak eta lurrak irudikatuz. Modeloa zaharkitzean edo fabrikatzeari uzten diotenean berri bat ipiniko dute silikonazko pistola batekin. Azulejudun panel bakoitzak karga handia hartzen du eta bizpahiru lagunen artean atera behar da gontzetatik.
‎Itsas kurkuiluak ekartzen ditu bidaietatik, telebistaren gainean duen gantxillozko tapete batean jarriko dituenak. Haien etxera joaten naizenean, aspertuta osaba izeben geletako tiraderak arakatzen ari naizela, ezustean harrapatzen nau amonak atzetik, kurkuilu handi bat eta gero beste bat ipiniz belarrietan itsasoa entzun dezadan.
‎Bertan gotortzen hasi zara lanetik irtendakoan, berandura arte. Idazmahai lanak egiten dituen taularen gainean, irrati bat ipini duzu, flexo bat, txikle pakete ugari, orri solteak, erregelak, kartaboiak, arkatzak, Milan goma borobildu bat. Zerra elektriko handi bat erosi duzu.
2023
‎Batetik seira, koilarakadak zenbatu ditut bere amaren errezetan jaso bezala. Gorringoak, irina eta azukrea biak zuriak beste ontzi batean ipini ditut. Gorringoak askatzerakoan oskol zati bat erori da.
‎Hirukian tolestu dut Ekuatore Gineako ezpainzapia. Erreboiloa zeramika joko bereko erretiluan etzan dut, belztua, lehor, hilotz, eta beste ontzi batean ipini ditut almejak. Labetik atera dudanean, souffleari arrain usaina zerion.
‎Klarak lepoa egingo luke ahizpa etxean sartu, bere ardatzean itzuli bat egin, eta guztiari katu galduaren begiekin begiratu diola. Gurasoen logelan ez dute inolako aldaketarik egin, aitak ez zien artikulatutako ohe bat ipintzen utzi, bere logela beti bezala egon zedin nahi zuela eta kito. Nekez jarri du albo batera bizkarraldea garbitzeko.
‎Orduan errekonozitu ditut Azalako web orrian dauden argazkiak: terreno handi berde bat egurrezko txabolaz beteta, bata bestetik distantzia zuhur batean ipinita. Txaboletan barrena leihoetatik begiratzen dut, Idoia non aurkituko, nire zain dago eta orain dela ordubete nintzen iristekoa.
‎GOIZANE: Berez ez dugu sekula helburu zehatz bat ipini, jende gehiago gehitzen joan da proiektura, oso organikoa izan da bilakaera.
‎Labea piztu zuen, 200º tan. Zartagin bat ipini zuen sutan, olio birjina eta gurinarekin. Koipe hura berotu zenean lupia tatoak jarri zituen bertan, azala gora begira zutela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia