2004
|
|
Egundaino gertatu gabeko gertaera: eltzetzu batek, eltzetzu madarikatu eta alu
|
batek
ihesari emana omen zion. Eta honetaz ere inork ez zekien deus.
|
2008
|
|
Hori ez zen soilik Brigaden arazoa, beldurra eta diziplina eza nagusitzen ziren eta zaila zen hura berbideratzea. Oroitzen naiz behin Belchiten geundela, goizean esnatu ginenean, ondoan egon lukeen batailoi oso
|
bat
ihesari emana zegoela. Gerran horrelakoak garesti ordaintzen dira eta guk askotan jasan genituen.
|
2013
|
|
Hartzak ere ikusi egin ditu, eta haiengana abiatzen da. Mendizaleetako
|
batek
ihesari ematen dio, korrika. Besteak, orduan:
|
2014
|
|
Gatibuak ibai hartako uretara joango ziren lasterka lehen lehenik; baina zaindariek ez zieten utzi errenkadak desegiten geldialdia antolatu arte. Tom ibaiko urak mendiko errekasto bizia zirudien urtaro hartan, jauzika eta bortxaz aurrera zihoala, baina gatiburen
|
batek
ihesari eman ziezaiokeen, ausardiaz edo etsi gaiztoz, eta zainketa neurri gogorrak hartu beharrean zeuden aurrena. Zabedieron txalupak konfiskatu eta finko jarri zituzten bata bestearekin amarratuz, gainditu ezineko oztopo pila eratzen zutela.
|
2022
|
|
Hitz hori sarri darabilgu, jende edo abere aldra handiak bat
|
batean
ihesari ematen dionean, beldur ikaraz, itsumustuan eta noraezean.
|
2023
|
|
Musikari taldeak ere tresnak batzen ziharduen Maudey agertokitik jaitsi eta moilan eseri zenean, gaueko ihintzera. Etxeratu gabeko haur gutxi batzuk hurbildu zitzaizkion hasieran, keinuka; eszenatokian ikusi zizkioten gorpuzkerak eta imitatuz; imintzioak eginez; ipurdia alde batetik bestera mugituz; melodiaren
|
bati
ihesa emanez, edo Maudeyren arreta bereganatu nahian soil soilik. Maudeyk sendo bota zuen barre algara eta haurrek gutxika egin zuten alde beren babesetara, ilean fereka bana jasota.
|
|
Di da batean erabaki behar eta Isidro komando buruak deliberatu du paperak erakustea, baina berak eta Joxek ez dute hitz egingo, euskal azentu nabarmenegia dutelakoan. Hortaz, altoa eman dien poliziari beren agiriak erakutsi eta zain geratu dira, atezuan, komando buruak seinalea eginez gero denek
|
batera
ihesari emateko. Paperak aztertzen dabilen polizia zalantzan geratu da, une batez ematen du aurrera egiten utziko diela, baina azkenean esan die komisariatik pasatuko direla badaezpada, eta orduan, iheserako seinalea emanda, ateak zabaldu eta denak abiatu dira antxintxika, nor bere aldetik, poliziak tiro zaparrada batean hasi diren bitartean, pin pan pun, ezker eskuin edo nondik datorkien ikusi ezin dutela, pistola eskuan eta auto artean makurtuta bala erauntsiari ixkin egiteko, baina ez dira lau lagunak lasterka ihesari eman diotenak, lauretako bat auto barruan geratu da segadan harrapatuta tiro bat homoplatoan sartu diotelako, eta pistola eskuan alde guztietara begira dago hurrengo bala nondik iritsiko.
|