Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 161

2000
‎Gertatzen dena da ez dela guztia hain polita, eta denboraldi batez ez dut ordutegirik nahi, ez dut sinpatika izan nahi, ez dut ondo geratu nahi, ez dut eroso bizi nahi. Aukera asko daude kate horiek apurtzeko, eta bat ihes egitea da. Eta nora egingo dut ihes, Irlandara ez bada?
2001
‎Armendarizen amak, baina, bat batean ihes egin dio bere besarkadari eta begietara zuzen begiratuz bere aurrean zutik jarri da. Ulertu, esan dio ahots minduz, zuk ez duzu ezer ulertzen, baboa, Jonek ni asko maite ninduen, asko, eta horregatik hil zuen bere burua, ni bere haur baten zain nagoelako.
‎Oilategi ilunean gordetzen zituen. Halere, batek ihes egin zuen eta zezen bat ikusirik bizkarrera jauzi egin zion eta atzaparrak ongi sartu. Zezena eroturik lasterka hasi zen eta putzu batean sartu.
‎2 milioi rupia eraman zuten zorroetan. Kotxe zuri batean ihes egin zuten. Matrikula aizuna zuen, autoari ez zegokiona.
2002
‎Hamaika koloreko ile zintari ukitu batzuk eman zizkion. Ile xerlo bihurri batek ihes egin zion.
2003
‎Inoiz izutu ere egin omen zuen. Antzezlan batetik ihes egindako aktore bat omen zirudien, beste garai edo lekuren batekoa, galtzaile paperean ia beti, Monikak ez daki seguru zergatik, gailurrari beldurra ziolako beharbada, edo porrotak, amildegiak edo gauzen ifrentzu eta alde ilunak halako tira berezi bat eragiten ziolako agian.
2004
‎Beldurrak hartuta, ohartu nintzen tenplu zaharrean hartutako energiak ihes egiten zidala, jario eutsiezin batean ihes egin ere. Ezin ezer egin barne bakea berreskuratzeko.
‎George Gamow adar-jotzaile galanta zen. Ukrainan jaioa eta Sobietar Batasunetik txalupa batean ihes egindakoa, ez zegoen ezer Gamowren umore ona lainotuko zuenik. Orduan ere txiste berdeak kontatu eta kontatu ari zen (Andre batek besteari:
‎Gizon baten arnasestua gertutik entzun gabe urteak igaro ondoren, Latino diskotekan ezagutu duzun gizon beltzaranaren ezpain hezeak sentitu dituzu lepotik belarri ondora iristen. Ai ama batek ihes egin dizu, eta kotxearen barnean hara eta hona dabil hegan orain zure aienea, txolarre baten moduan bueltaka: Ai ama, ai ama.
‎nire buruan ideia finko bat bezala iltzatua geratzea, eta obsesio bat bezala. Eta banekien, esperientziaz, obsesio bati ihes egiteko modurik eraginkorrena aurre egitea zela. Zergatik ez deitu, bada, neure jakin mina asetzeko gutxienez, emakume harekiko aurreiritziak bazter utzita?
2005
‎Ainarari eskutik estu helduta arrapaladan sartu da oraintxe ireki den igogailuan. Ainarari barre txiki batek ihes egin dio, mutilaren bultzada gelara iristeko gogo bizia delakoan.
‎Gutxika etorri den presioa, bidea behartu barik. Oihu txiki bati ihes egiten utzi eta barruan duela jabetu da. Amets du barruan, haren zati bat sentitzen du bere haragian mugitzen.
‎Banaiz norbait, pentsatu zuen. Ezpain azpiak salatuko zuen beldur zen, dardarizoren batek ihes egingo ote zion. Ez zuen zergatik, ordea, ondo entseatuta zihoan.
2006
‎Eman diezaiotela munduari bira bera amari helduta dagoen bitartean. Egun hartan hegazkin batek ihes egin ziola sentitzen du orain. Eta ez zen British Airlinesekoa.
2007
‎Ehuneko hogei, ez da asko?. Harrituta begiratu zenion, eta barre algara batek ihes egin zizun. –Bai, halako zerbait, bai?, esan zenion, eta beltzaranaren begi berdeek uste zenuena baino gehiago ikusten zutela pentsatu zenuen segundo erdiz.
‎Dantzan bezala ari zen porlanetako zuloen gainean. Bat bi bat bi hiru lau, bat bi bat bi hiru lau esan zuen ozenki, eta segidan, konturatu gabe, Gardelen tango batek ihes egingo zion ezpainetatik, hamar urte geroago Luxenburgoko lorategietako eserlekutik altxatzean ihes egingo zion tango berberak. Gardelekin errazagoa zen orekari eustea, berak egiten zuen ekilibristaren makilarena.
2008
‎–Hamar bat urte nituenean/ zizt egin zidan eltxoak,/ baita nik hari eskaini ere/ neure estreinako bertsoak(?)?. Bertso sorta berean kontatzen zuenez, behiak zaintzen ari zela gertatu zitzaion ziztadarena, zeinak gorriune gero eta zabalago bat sortarazi baitzion azalean, behizain zegoelakoa ahaztarazi ziona, halako eran, non behi batek ihes egin eta Beñardo ez baitzen ohartu ere egin. Eta bukaeran:
‎Beste bide batetik ihes egin eta etxera itzuli zenean aita zain zeukan Kevinek. Edalontzia eskuan aurkitu zuen, poz batean.
‎" Hamar bat urte nituenean/ zizt egin zidan eltxoak,/ baita nik hari eskaini ere/ neure estreinako bertsoak(...)". Bertso sorta berean kontatzen zuenez, behiak zaintzen ari zela gertatu zitzaion ziztadarena, zeinak gorriune gero eta zabalago bat sortarazi baitzion azalean, behizain zegoelakoa ahaztarazi ziona, halako eran, non behi batek ihes egin eta Beñardo ez baitzen ohartu ere egin. Eta bukaeran:
2009
‎G ANDIAGAK SEGURUENIK J AINKOA urrundu ez, baino hurrandu egin nahiko zukeen guregana, esperientziako Jainko baten bila. Baina Jainko filosofiko bati ihes egiten zion hark ere. Ez da posible filosofikoki eraikitako Jainkoaren kontzeptu bat erlijiosoki erabiltzea, Jainkoaren kontzeptu erlijiosoa filosofikoki erabiltzea posible ez den bezalaxe.
‎Harri eta zur gelditu nintzen Teresaren aitak herritik Frantziako emakume batekin ihes egin zuela entzun nuenean. Aulkitxoaren gainera igo, eta ia esan nien txutxu mutxuka ari ziren bi emakumeei oso oker zebiltzala, Teresaren aita gizon gizona zela herrian gizonik bazen, eta Ternuara joana zela bakailaotara.
‎Ile xerlo batek ihes egin zion belarri ertzetik. Bere buruarekin borrokan zebilen, ordea, eta ez zuen atzera bere lekuan jartzeko keinurik egin.
‎are egoera zailago batera? lortu ere, lortu baitzuen, errepublikanoak atzetik zituela, hiri inguruko mendixka batera ihes egitea?. Nire hankei esker, eta Jainkoari esker, jakina, esaten zuen?, non baserritar bat aurkitu baitzuen, karlista berau?, bere baserriko ganbaran gorde zuena, harik eta iparretik zetozèn erreketeek Tasio askatu?? ¡ Viva Dios!
‎Une hartan, izan ere, inorena nabaritzekotan, Domingoren falta nabaritzen zuen Adak; non zegoen Domingo, berak gehien behar zuenean, Teofilo Mariaren harrokeriari aurre egiteko?; ez zegoen, baina, guztia Domingori leporatzerik: ...baitzen, baliteke; izan ere, zer zen Domingori ziòn maitasuna, globo bat baizik, orratz bat edo ziri bat sartu orduko desegiten zena?; gero, begiak itxi, eta, irri etsi bat ezpainetan, eskuak bularretara eraman zituen pausatuki, igurtzi bat ere egin zuen, baita eskuak handik erretiratu ere era bortitz bezain azkarrean, haiek deskarga elektriko baten eraginpean balitu bezala, mihitik beste esaldi batek ihes egiten ziola: –Lur debekatua, bekatu mortala?, eta jarraian:
‎Datosek gogoratzen du Phineasek deitu ere deitzen ziola batzuetan, baina Sorak ez zuela erantzuten, gora jarraitzen zuela, arin, arnasestu apur batekin batzuetan. Gogoratzen du atzera begiratzen zuela Sorak aldian aldian, aldaparen hasierara, baten bati ihes egin nahi izan balio bezala. Datosek orain egiten duen interpretazioa da ikazkinak atzetik izango zituela Sorak ordurako.
‎etxera zetozela desagertu, eta handik aurrera auskalo zer... ...guztiz okertu zirenean –teniente mailara goititua zuten, halere, ordurako–, ihes egitera xedatu baitzen, baita xedea erdiz erdi erdietsi ere, hamaika neke eta beste hainbeste sufrimendu pairatu ondoren, egoera zail batetik –kalez kaleko borroka heriotzaren eremua da– are egoera zailago batera... lortu ere, lortu baitzuen, errepublikanoak atzetik zituela, hiri inguruko mendixka batera ihes egitea –" Nire hankei esker, eta Jainkoari esker, jakina" esaten zuen–, non baserritar bat aurkitu baitzuen –karlista berau–, bere baserriko ganbaran gorde zuena, harik eta iparretik zetozèn erreketeek Tasio askatu –" ¡ Viva Dios! ¡ Arriba España!" oihukatuz agurtu zituen, eskuin eskua irmoki luzatuta– eta haiekin batera hirian sartu zen arte, garaile.
‎Une hartan, izan ere, inorena nabaritzekotan, Domingoren falta nabaritzen zuen Adak; non zegoen Domingo, berak gehien behar zuenean, Teofilo Mariaren harrokeriari aurre egiteko?; ez zegoen, baina, guztia Domingori leporatzerik: ...baitzen, baliteke; izan ere, zer zen Domingori ziòn maitasuna, globo bat baizik, orratz bat edo ziri bat sartu orduko desegiten zena?; gero, begiak itxi, eta, irri etsi bat ezpainetan, eskuak bularretara eraman zituen pausatuki, igurtzi bat ere egin zuen, baita eskuak handik erretiratu ere era bortitz bezain azkarrean, haiek deskarga elektriko baten eraginpean balitu bezala, mihitik beste esaldi batek ihes egiten ziola: " Lur debekatua, bekatu mortala", eta jarraian:
2010
‎Liluramendu hark ez zuen, ordea, aurrekoarekin zerikusirik; bazirudien, izan ere, liluramendu hura ate handi bat bezalakoa zela, nondik nazkak eta beldurrak ziztuan alde egin eta irri zabal baten argia sartu baitzen; esekitokian pertxa batzuk zeuden, eta hauetatik zintzilik soinekoak, batzuk arruntagoak eta besteak jai girokoak; Helenak berehala bota zion begia zetazko soineko gorri bati: . Horrelako batekin amets egin izan dut munduratu nintzenetik!?; eskua luzatu zuenean, ordea, sagu bat atera zen ziztuan armairu barrutik, Helenari oinera jauzi eta laster batean ihes egin zuena; antzezpen hartan ni nintzen katu, Helena sagu, eta Helenak, beraz, pozik behar zuen beste kide baten presentziarekin; aitzitik, oihu lazgarri bat egin zuen, katua bera ere laztu zuena;. Ssss!, esan nion aztoratuta, hatza ezpainetara eramanda, berak begiak plater batzuk bezala jarri eta goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion bitartean, barkamena eskatzeko keinu ezin nabarmenagoan; keinuarekin aski ez zuelakoan, baina, keinuetatik hitzetarainoko jauzia egin zuen segidan, bere burua zuritu nahian bezala:
‎Otxandioren bonbardaketan parte hartu zutenak Miguel Rubio Larrañaga kapitaina eta Ángel Salas Larrazabal izan ziren. Azken honek, 1936ko uztailaren 18an, Getafeko basetik Breguet XIX. modeloko abioi batean ihes egin zuen eta Iruñeko aireportuan, Noainen, lurreratu zen, Pimentel eta Tasso pilotuekin. Geroago lotura lanetan ihardun zuen Mola jeneralaren eta Franco eta gainerako buruzagi faxisten artean.
‎Abuztuko azken arratsean Nora Bechener senarraren egiak muturrean jo eta erabat zipriztindu zuen. Ordu berean S.S.ko neskatilak maleta bat atontzen zuen Hotelean, aita atzean utzita gizon batekin ihes egiteko. Bitartean, aita hura bera, zuzendaria, alderrai zebilen itsas paseoan, Noraren senarrari zuzendutako eskutitza eskuan zuela, heriotzarako prest, nonbait.
‎Liluramendu hark ez zuen, ordea, aurrekoarekin zerikusirik; bazirudien, izan ere, liluramendu hura ate handi bat bezalakoa zela, nondik nazkak eta beldurrak ziztuan alde egin eta irri zabal baten argia sartu baitzen; esekitokian pertxa batzuk zeuden, eta hauetatik zintzilik soinekoak, batzuk arruntagoak eta besteak jai girokoak; Helenak berehala bota zion begia zetazko soineko gorri bati: " Horrelako batekin amets egin izan dut munduratu nintzenetik!"; eskua luzatu zuenean, ordea, sagu bat atera zen ziztuan armairu barrutik, Helenari oinera jauzi eta laster batean ihes egin zuena; antzezpen hartan ni nintzen katu, Helena sagu, eta Helenak, beraz, pozik behar zuen beste kide baten presentziarekin; aitzitik, oihu lazgarri bat egin zuen, katua bera ere laztu zuena;" Ssss!" esan nion aztoratuta, hatza ezpainetara eramanda, berak begiak plater batzuk bezala jarri eta goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion bitartean, barkamena eskatzeko keinu ... " Saguek ez didate beldurrik ematen, baina hau fantasmaren tripetatik atera da, eta...".
2011
‎Hara eta hona hedatutako informazioaren arabera, don Jaimek, horditurik zegoela, bere burua hil zuen, pistolarekin jolasean hasi eta tiro batek ihes egin zionean, hain fortuna gaiztoarekin, non jugularra lehertu eta bertan odolustu baitzen: ebatzi ere halaxe egin zuen epaileak.
‎Horretan, izugarrizko zalaparta izan zen gure inguruan. Nik esango nuke azeri bat izan zela, inork zergatik jakin gabe halako batean ihes egiten duten gaueko azeri horietako bat. Esango nuke, gainera, nire kidearen hanken ondotik pasatu zela.
‎Ez, osaba, ez da frakaso bat. Izan ere, astero, elkarri gutun bat idazten genion aldiro, hitzez fabrikatutako txalupa batean ihes egitea lortu dugu. Eta, itsasoan galdutako Euskal Herri imajinario batean, aske ibili gara biok, nire akordeoiaren doinuan kanta zaharrak kantatuz eta elkarrekin Kubako rona edanez.
‎Egia da, bakarrik egon eta bizitzaz pentsatzen duzunean, beti tristea da. Emozioak eta horrek guztiak bat batean ihes egiten dizu nola edo hala, eta badirudi, isiltasunean, norbaitek deitzen dizula, eta zuk lehenengo aldiz aditzen duzula zeure izena:
‎–Poliziak bilaturiko susmagarri bati ihes egiten laguntzea kontu larria da.
2012
‎Bat batean ihes egin nahi nuen. Ihes.
‎Gehiago, jatetxera urreratu eta bakarrik nengoela aprobetxatuz, autobusean zetozen gonbidatu ia denak?, bazkaritan esertzeko mahaien planoa aztertu nuenean. Barre labur batek ihes egin zidan barru barrutik. Ez ninduten ipini, beldur nintzen moduan?
‎Horraino, egiten dakiena; hortik aurrera, gurpila aldatzeko zer egin behar duen ideiarik ere ez. Hasperen luze bati ihes egiten utzi dio eta burua bolantearen aurka bermatu du segundo pare batez. Gero, txaleko fosforitoa jantzi eta, telefonoa eta seguruko paperak eskuan, kanpora atera da.
‎Emakume batekin larrutan egin eta hark haurdun dagoela aitortzen badizu, bi aukera baino ez daude: zure lekuan mantendu edo kobarde baten gisan ihes egin. Eta ni, zoritxarrez edo zorionez, ez nintzen sekula ona izan korrika.
‎–Zaharrak ematen dute, baina bidaliko dizkizut, agindu zuen Villak?. Nolanahi ere, zure lasaitasunerako diotsut, ez zizun oso arrain handi batek ihes egin. Betelu horren kurrikuluma ez da inor txunditzeko modukoa.
‎Irribarre batek ihes egin zidan hura entzutean. Hori zen nik ezagutzen nuen Stu. Baina nik neure horretan jarraitu nuen.
‎Han Ostiral joan zitzaien atzetik, eta bat hil zuen; bestea, ordea, trebeegia zen harentzat, eta, zauritua egon arren, bere burua itsasora bota zuen, eta ahalegin guztiz igeri egin zuen kanoan geratu ziren beste biengana iristeko. Kanoako hirurak eta hil zen ala ez ez dakigun beste zauritu bat izan ziren hogeita batetik ihes egin ziguten bakarrak. Gainerakoen zerrenda ondorengoa da:
‎Bestalde, neure buruarekin eztabaidan ari nintzen hura ez zelako salbatzeko bidea, neure burua erabat suntsitzekoa eta alferrik galtzekoa baizik. Izan ere, ziur ez baldin banengoen denak hilko nituela, ez bakarrik une jakin batean hondartzara iritsiko zirenak, baizik eta atzetik etor zitezkeenak, eta bakar batek ihes egiten bazuen, bere herriko jendeari zer gertatu zen esatera joanez gero, milaka itzuliko ziren adiskideen heriotza mendekatzera, eta neure hondamen ziurra besterik ez nuke ekarriko, horretarako arrazoirik izan gabe.
‎Baina ez zen arriskurik egon, zeren eta katuak ez baitzidan batere jaramonik egin ugazabak harengandik hiru metrora jarri ninduenean ere. Piztia basati baten aurrean ihes egin edo beldurra agertzea jarraika edo erasoka has dakizun jokaera seguruena dela esan izan didatenez beti, eta neure bidaietako eskarmentuz egia dela konturatu naiz?, egoera arriskutsu hartan inolako kezkarik ez erakustea erabaki nuen. Bospasei aldiz igaro nintzen izukaitz katuaren buru aurre aurretik, eta metro erdira ere hurbildu nintzaion, baina bera izan zen atzera egin zuena, nire beldurrago balitz bezala.
2013
‎Edo agian lan egiten zuen diseinu enpresak su hartu zuen. Hainbeste punta puntako mac ordenagailu, inpresora, fax, fotokopiagailu eta gailu elektrikorekin ez zen harritzekoa baten bati txisparen batek ihes egitea. Agian ordu batzuk lehenago kargatzen utzitako bateriaren bat izan zen erruduna.
‎Errusiarra izanik urrun bizi zen bere sorlekutik. Garai batean ihes egin behar izan zuen San Petersburgotik. Nikolai II.a tsarraren polizia sekretua, Okharana beldurgarria, bere atzetik ibilia zen eta justu justu lortu zuen bere atzaparretatik alde egitea.
‎Zuzena al litzateke aita eta izeba historiaz jabetzen azkenak izatea etxean? Zer gertatuko litzateke gure arteko zurrumurruren batek ihes egiteagatik gaizki eta erdizka enteratuko balira. Egin dezadan lehenik bide osoa, zidorretan galdu gabe.
‎Hiru zauriak ziren hilgarriak. Andorrako matrikula zuen auto batean ihes egin zuen erasotzaileak. Suzuki gorri bat zen, eta beste pertsona bat zegoen han zain, atentatua burutu bezain laster alde egiteko.
2014
‎Eta alde egin. Hirurogeita bi urtez barrenean gordetako malko batek ihes egin zion.
‎Álex Ubagoren irekiera emanaldian bere mingainari eutsi ahal izan dio, behintzat, baina Manák bigarren abestia jotzen amaitu bezain pronto. Police mengeldu batzuk baino ez dira-eta!? batek ihes egin dio, eta Police hura zein talde ote den galdetzen entzun behar izan dio Aneri, desesperazio arin batean murgiltzeko, une batez. –¡ Si llueve, es que los ángeles lloran!?, bota du halako batean kantariak, eta Txemak zeharka begiratu dio alabari:
‎Twitterren bitartez jakin nuen. Garako kazetariren bati ihes egin zion, antza denez.
‎Baina lasai, ez kezkatu, garun kortexaren uhin inhibitzaile bat besterik ez da. Bat batean iraganeko uneren batera ihes egin gabe, zu hartu eta eramateko modukoa. Oso tipo labainkorra zara, badakizu?
‎Autoa Arte Ederretako museoaren atzealdean aparkatuko zuen anaiak. Berak uste zuen motxila hartu ostean inguruetan izan zezaketen autoren batean ihes egiten ahaleginduko zirela. Neuk izango nituen autoaren giltzak, anaia zelatatzen bazuten ere.
‎–Zer esanahi dauka preso batentzat ihes egiteak??.
‎Mahai apartatu batean eseri ginen. Komando Autonomo Antikapitalistetako kide ohia zela esan zidan, eta adiskide bati ihes egiten lagundu ziola. Bernardo Aizpitarte Arrutiri buruz ari zen.
‎Familiarentzat ere gogorra izan zen onartzea; senide bat preso izatetik, orain senide bat preso eta beste bat ihes eginda zeuzkaten. Baina batez ere, babesa sentitu zuela gogoratzen du Joxeanek; bai kanpokoen aldetik, bai barruan lagun egin zituen euskal presoen aldetik ere.
‎Alsaziaren arazoak Renan ez arrazari eta ez hizkuntzari, ez arraza biologikoari ez linguistikoari garrantzirik eman ezinda utzi du: espiritu metafisiko batera ihes egitera behartua.
‎Zur eta lur begiratu nion. Han zegoen bera, nire aurrean, koloretsu, bufoi talde batetik ihes egin balu bezala, gogotsu, zoragarri. Existitzea bera ere gertaezina zen, adierazezina eta guztiz ulergaitza.
‎Gurpil aulkian eserita, Lukas Montxon isilik geratuko da une batez. Hunkituta dirudi, malko bihurri batek ihes egin dio aurpegian behera. Atzamarrarekin malkoa lehortuko du.
‎Ander ustekabean hartuz, Jonanek aurrera egin eta besarkatu egin zuen. Ander atxiki itogarritik libratzen saiatu zen, baina hartz bati ihes egitea bezala zen. Ohartu zen erraldoia negar egiteko zorian zegoela.
‎Segundoek aurrera egiten dute izkina batean. Intziri batek ihes egin die pantailaren aurrean bildurikoei: neska ilehori bat ageri da, gizon baten eskutik helduta.
‎–Baina horrek erran nahi du bahitzaileetakoren batek ihes egin zuela!
‎Fox terrier bat zen, eta inork ez zekien nondik zetorren, norbaitek gerora erran bazuen ere zirku batetik ihes egina izan zitekeela, aitzin egunetan hirian egondakotik hain zuzen ere, baliteke?
2015
‎Ondo baino hobeto zekiten non bilatu behar zituzten, eta, kalerik kaleko ibilaldi labur baten ondoren, han ginen, hiriko liburutegi nagusiaren atarian. Irribarre herabe batek ihes egin zidan, areto biribilean sartu, liburuek inguratuta ginduzkatela ohartu eta haurtzaroan orri artean eman nituen moka eta egur usaineko ordu luzeekin akordatu nintzenean.
‎Arin, baina nahikoa Errek bere odol propioaren zaporea ahoan sumatzeko. Hasperen batek ihes egin zion Erreri. Jada ez zen bere burua kontrolatzeko gai.
‎Ubelduz josia egon arren ere, Joneri irribarre murritz batek ihes egiten ziola konturatu zen Karmele.
‎Hasperen batek ihes egin zion. Garondoan hazka egin zuen.
‎Erabat sinetsirik geunden soldaduak atzean utziak genituela, eta azkar baina lasaiago genbiltzan. Arrisku larri batetik ihes egin genuelakoan, solasean zamalkatu ginen, aspaldiko pasadizoak ahora ekarriz. Kontakizun honetako beste atal batean erran dudan bezala, morroi hark dohain aparta zuen edozein huskeria istoriorik interesgarriena bihurtzeko.
‎...tean burmuinean zehar aritzen dira higitzen alde batetik bestera buruko pareta batetik hurrengora elkarrekin talka eginez pentsamenduak pentsamenduen kontrako gudan elkar joz elkarri min emanez orgia handiegi bateko amoranteak bailiran eta ez beren artean bakarrik baizik eta niri ere min ematen didate buruko minez egoten bainaiz horrenbeste pentsamendu buru barruan edukita eta lantzean behin baten batek ihes egiten du agobiatuta belarriren batetik baina hori irteterako beste bost edo zazpi sartu zaizkit eta horrela espazioa gutxitzen doa eta oxigenoa falta zaien arren ez dira hiltzen baizik eta berpizten handitzen iraultzen eta nabari egiten ditut zerebroko ertz batetik beste bateraino doazen ideiak buruko hormen kontra eta nik uste dut horregatik erortzen zaidala ilea baina halere ezin dut ezer...
‎Kandela bat piztu du, eta argi herabe batek amiñi bat argitu du ilunpe hitsa. Arratoi batek ihes egin du, argiaren lehen zantzua sumatu orduko. Damu zaio, eta gogotik madarikatu du bere abarizia Pedro Intxauspek, Norvegiako soldaduek harrapatu zituzten egunetik.
‎Zertaz ari ote zen, atetik dantzaleku erdiraino emandako pauso geldoez, edo aurretik gertatutako guztiaz? Ikusi nuen aurreko aldian, izan ere, gogoratu nintzen harritzeko moduko patxadaz?, bi buruko piztia itzel batengandik ihes egin nahian korrika ari ginen biok.
‎Ezin du jasan bere zerutik beste zeru batera ihes egin dutelako ideia, ezin du jasan hutsunea... kalatxoriek zeruaren urdintasun amaigabean utzitako gabeziaren aztarna...
‎Egunen batean ihes eginen dudala
‎Aharrausi zuri batek ihes egin zidan bideko hotzetik babesteko ipini nuen bufandaren azpitik. Filosofikoegia jartzen ari nintzen eta horrek logura sartzen zidan.
‎Haize pixka bat altxatu da. Motor erabili batetik ihes egina dirudien haize bero zakarra. Bira batzuk eman ditu eta, berehala, etorri bezala joan da.
‎Bestetik, egitura bizi orotan bada osagai bat ihes egiten duena, bildua sakabanatuz. Halatan, talde oro da hein batean itxi, badu hortaz kanpoalde bat, eta indarren batek beti bultzatzen du taldekideren bat kanpoalde gorri horretarantz, taldea horrenbestez hautsiz.
2016
‎Horren aitzinamendu arriskutsuaren aurrean, bertako gure agintariek ikerketak bertan behera uztea erabaki zuten, batez ere halako izaki izugarri batek ihes egin zuelarik eta jende ugari erasotu zuelarik. Beste aldetik, ikerketa interplanetarioak urrats izugarriak egin zituelako, beste planeta batera igortzea erabaki genuen, bizi baldintza berdinak izango zituen beste lurralde batera, eta lurra hautatu genuen.
‎Berriz ere, dena irudi bat ez ote zen galdegiten zioten beren buruari, Adan eta Ebarena halakoa izan eta gero. Baina haiek ere ipuin batetik ihes eginiko pertsonaiak ez ote ziren. Ez!
‎Amonari barre txiki batek ihes egin dio. Ez duzu ezer interesgarriagorik kontatzeko?
‎Hiesak eramandako belaunaldi oso bateko gazteek utzitako hutsaren isiltasun astuna aditzen dut espaloi horretan; zure gurasoen belaunaldiko gazte alai, ausart eta grinatsuak, drogekin esperimentatuz herriko histasunetik ihes egin eta esperientzia berriak bizi nahiak eraman zituenak; heroinaren bidezko ihesak nahi eta espero gabeko hiesaren amildegira bultzatu zituenak. Halako pisua dute gazte haien hilobi eta nitxoetan gordetzen diren erdi bizitako bizitzek, eduki gabeko seme alabek eta gauzatu gabeko asmoek, ezen kanposantuko hormak, presioa jasan ezinda, edozein unetan eroriko direla iruditzen zaidan; tupustean eztanda egingo edo goitik behera arrakalatuko, eta absentzia uholde geldiezin batek ihes egingo duela hautsitako horma zatien gainetik edo zirrikituen artetik, espaloitik kalean behera jario bortitzean, parean harrapatzen duen oro betiko irentsiz. Uholdearen beldur, korrika iristen naiz gurasoen portaleraino, eta pisuan sartu eta adindutako aita eta ama sukaldean afaltzen ikusten ditudanean baino ez naiz lasaitzen, orduan baizik ez dut lortzen zuri beltza lausotu eta kolorezko orainera bueltatzea.
‎Barregura eman zidan zeuk idatzitakoak zuri modu horretan erasan izanak. Basatza izenburuko hura zure poemetatik nire gogokoena zen, eta halako ale indartsu batzuk sortuak bazenituen arren, orain, ez zinen kapaz berriak idazteko, bakar batetik ihes egin ezinean zenbiltzan eta. «Lastima ez dudala madarikazioa hautsi, kateatuta nago oraindik poema errepikakorrean» esan zenidan, ezinez, mahai gainean zetzan azal beltzeko koadernoari begira.
‎Fitsik esan gabe ari nintzen entzuten, eta hunkituta nengoen aurreko guztiagatik, baina bukaerako mitintxoa bota zenidanean, eskuan neukan litronatik hurrupaka ari nintzela, botila musutik aldendu behar izan nuen, barre algara batek ihes egin zidalako, eta ondoren segundo luze batzuk behar izan nituen barrea baretzeko. Aldi berean guztiz serioa baina groteskoa iruditu zitzaidan zure diskurtsoaren amaiera, preso psikotiko kontzeptua bera, alegia.
‎«Ero batek egindako marrazki tipikoa da; ehunka ikusi ditut, nik neuk ere halako dezente egin ditut» azaldu zenidan. Zartatutako gizaki bat, labirinto batetik ihes egin nahian bezala, bere izaera hamaika puskaz osatutako nahaspilaren erdigunean harrapatuta. Iruditu zitzaidan, psikiatrikoaren gaindi, buruko gaitzak jotakoaren kartzelarik latzena barruko hori zela ziur aski:
‎Modu horretan aurrera egiterik ez zegoela esan nizun, zer espero zenuen galdetu, halako betekaden arriskuaz eta zentzurik ezaz ez al zinen ohartzen, beheranzko aldapa horren amaieran zer zegoen pentsatu al zenuen, zentzurik ba ote zuen horrela. Beharbada baietz, eskuetatik apur bat ihes egin zizula onartu zenuen, baina moldatuko zinela nolabait zeure kasa kontsumoa murrizten; utzi ez, ez zenuela utzi nahi, bizitzeko behar zenuelako, indarra ematen zizulako, bestela ez zinelako gai etxetik irteteko ere askotan. Nire ustez laguntza behar zenuela esan nizun, profesionalen laguntza, Proyecto Hombren berriro sartzea baleko aukera iruditzen zitzaidala, pentsatzeko, bi urte ez zirela hainbeste bizitzeko geneuzkan urte luzeen aldean.
‎Chandler deitzen nion nik, idazle horri buruz dena zekielako, eta kostatu zait liburuen artean gordeta nuen bezeroen zerrendan bere izena eta telefonoa aurkitzea. Eguzkia gorrotatzen zuen, umeak eta zakurrak bezainbeste, egunez egiten zuen lo, egiten zuen apurra, beltzez janzteko ohitura zuen eta aurpegia hain zurbila zuenez, berdotza esango nuke, izutu ere egiten ninduen dendara sartzen zen bakoitzean, beilategi batetik ihes egindako enplegatua ematen baitzuen, hilotza bera ez esatearren. Zuen ile apurra atzerantz orrazten zuen, buru-hezurraren kontra, behi batek miaztu balio bezala.
‎Micòlengandik banantzerakoan sentitu nuen iluntasunarekiko eta ezezagunarekiko ume beldurraren lekuan, halako lasaitu bat jabetu zen nitaz, ume sentsazioa hura ere, lurpeko heste hartan barneratzen nintzen neurrian: Micòlen aldamenetik garaiz arrisku handi batetik ihes egin banu bezala, nire adineko mutil batek aurki zezakeen arriskurik handienetik («Zure adineko mutiko bat» esaera oso maitea zuen aitak). Bai, ba, pentsatzen nuen?:
‎Brown iheslari ezagunak, iparraldera bidean. Behin, Mottek berak lagundu zion emakume esklabo bati gurdi batean ihes egiten, atzetik baitzetozkion guardia armatuak.
‎Berrogeitaka urte, luze bezain mehea, bizar iluna: El Grecoren margolan batetik ihes egindako saindu bat.
‎gizona, bi haur? eta zerbaitek batzen gaitu, apika gainbehera etorri den harreman batetik ihes egin nahiak, esan nahi dut, emakume hori ere maite dut edo maite nuen, ez dakit, baina asko pentsatu ondoren iruditzen zait haren altzoan txera ona eta sexua bilatzen eta aurkitzen nituela, eta seguru asko hark ere horixe bilatzen zuen nigan.
‎Une jakin batean birao bat bota nahi baduzu, botatzen duzu; aldiz, kamerak inguruan baldin badituzu, mugatu egiten zaitu horrek. Beste egun batean, osoko bilkurak Gazteluko plazan jendaurrean egitea ere proposatu zuten?, gogoratu du alkateak, eta irribarre batek ihes egin dio ezpain artetik. –Tira, asko ikasi dugu ordutik.
‎Alemania zeukan begiz jota, betidanik izan zuen gustukoa herri hura, bertako hizkuntza ikasia zen. Halere, berrogeita bian ez zitzaion batere leku segurua iruditzen, eta Europako Gerran neutraltasunari eutsi ziezaiokeen lurralderen batera ihes egitea zebilkion burutik.
2017
‎Bakarrik egoteko gogoa zuen, liburu eta lagun artetik ateratzeko eta etxetik une batez ihes egiteko. Claudiarekin oso eskertua zegoen, bere alaba balitz bezala zaintzen ari baitzen ama kanpoan zegoen bitartean.
‎Ate batean barrena ihes egiten niola amets egiten nuen eta atzetik heltzen zidan.
‎Sonatuak egin ziren haren ateraldiak eta zirtoak. Legendaren arabera, salaketa baten ondoren ihes egin behar izan zuen eta Tesaliako emakumeek, haren donario eta ederraren bekaitzez, ja ta akabatu egin zuten (justu Dionisos bezalaxe!). Guganainoago heldua Frine paregabearen fama dugu, irakurleak Lurren eta Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoetan egiazta dezakeenez, bai Praxiteleren eta bai Apellesen modelo egin zuena eta emakume eder limurkorraren sinonimo bilakatua lexiko grekoan.
‎Zeren, ongi baino hobeki banekien, bigarren familia hori ez zela aitzakia bat baizik. Aitzakia atsegina, hain xuxen, egiazko problema bati ihes egiteko. Eta erran dezaket, ordu arte segurik nolabait eskapatu nintzela.
‎Istant horretan, doministiku batek ihes egin zidan supituki, eta hil hurren zegoen baserri osoa erori zitzaidan gainera.
‎Gero aitak Night Cluben batera ihes egiten du txorta kide bila, eta amak hamaika buruhauste izaten ditu dendari alargunarekin ezkutuko zitak antolatzen.
2018
‎Bazilatzen, gainera? Marraskiloak garela uste al duzu, neska batek konkordatu kartzela batetik ihes egin dezakeela sinesteko?
‎–Denek ke artetik bezala begiratu didate?. Naramatela bafle barruan, eta harrapatuko dut une egoki bat ihes egiteko. Adibidez, mutikoak euren zigarrotxoak erretzera ezkutatzen direnean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia