Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2004
‎Magnesioa duten urak, kloro gutxi dutenak, jatorri naturaleko gasa dutenak, jatorri deiturak eta lore edo zitriko azentuak dituztenak, gero eta arreta handiagoz hartzen dituzte elikadura dendetako erakusleihoak eta supermerkatuak. Taberna bateko hitzordu batean ura eskatzea ez da jada pobrea, ezta barregarria ere, eta enpresaburuak prest daude giza elikaduraren ekarpen sinple eta merkeenari etekina ateratzeko. Balio dute?
‎Informazio gehiago lortzeko, 80x zenbakia ematen dute. Zenbaki horretan, grabatutako mezu baten bidez atxikitzen zaio, aurkezpen komertzial baterako hitzordua ematen zaio edo oparia helarazten zaio, betiere bidalketa gastu susmagarri handiak edo kudeaketa gastu batzuk ordainduta, etab. – Igarleak: erabiltzaileari ez dio iragarkiaren igarleak kasu egiten, baizik eta operadore talde batek, deia ahalik eta denbora gehienean atxikitzeko gaitasun handia duenak.
2005
‎Datorren asterako ere Gaztetxearen inguruan hitz egiteko eta antolaketa lanekin aurrera jarraitzeko beste bilera baterako hitzordua jarri zuten gazteek. Asteartean izango da batzarra, 21:00etan, Sindikatu Zaharrean.
2007
‎Behin aurkezpena eginda etorkizun baterako hitzordua zehaztu dute, 2.009ko martxorako, hala balitz…
‎Esku bat pausatu zitzaidan sorbaldan. Hasieran, harpean aterpetzen zen abere zital batek atzaparkatzen ninduela uste nuen, baina oroitu nintzen Jean d’Amou batekiko hitzordua neukala. Haren partetik, seinale baten aiduru nengoen, Izturitzeko harpearen lehen gela handia miresten ari ginela:
2009
‎Errenta adierazpena egiteko orduan zalantzarik sortu bazaigu, egokiena zera da, gure banku edo kutxan laguntza eskatzea eta aholkulari batekin hitzordua egitea.
‎India, Estatu Batuak, Brasil, Erresuma Batua eta Taiwan. Hainbat egutegi gainjartzea ahalbidetzearen aldeko apustua; aukera erabilgarria da laneko betebehar bat hitzordu pertsonal batekin gainjartzen den egiaztatzeko. 30 Boxes aukera oso osatua da, eta zerbitzu horietan berrikuntzak sartu zituen, Ajax sartu baitzuen egutegiaren barruan hitzorduak antolatzeko.
‎hamar izapide on line: errolda ziurtagiria lortzea, kultura jarduera batean izena ematea, kirol instalazioak erreserbatzea, hiri garraioko txartela lortzea, udal gai baterako hitzordua eskatzea, isunen egoera kontsultatzea, etxean lan egiteko baimena eskatzea, udalean ezkontza zibila egiteko eskaera egitea, konpainiako animalia arriskugarrien erroldan inskribatzea eta eremu publikoan gorabeheraren bat erregistratzea. Bulego birtualen gabezia nagusia eraginkortasun mugatua da Informazio ugari dagoen arren, 18 webguneetan ezin izan ziren Interneten proba praktikoaren hamar izapideak osatu.
‎Bai, eta gure tamainak ematen digun abantaila da sareek birtualetik errealera pasatzeko aukera gehiago dituztela. Erraza da Iruñeko batek Bilboko batekin hitzordua egitea. Hortik fish & chips moduko elkarguneak ari dira sortzen.
2010
‎Arabako Foru Aldundiak antolatuta, antzinako musika, doinu klasikoak eta egungo musika proposamenak izango ditugu entzungai egun horietan. Hamar bat hitzordu izango dira, tartean organo kontzertuak.
‎Zerga Agentziaren zerbitzuetara sartzeko beste aukera bat da 2008ko Errenta Aitorpenaren zerga oinarriaren laukitxoa izatea. Datua edukiz gero, Internet bidez aholkulari batekin hitzordua eska daiteke, bertan behera utzi edo aldatu, datu fiskalak edo zirriborroa eskatu eta mugikorrera mezuak dituzten alerta zerbitzura harpidetu. 2009ko Errenta Aitorpenaren laukitxoan, aitorpenaren tramitazio egoera Internet bidez bakarrik kontsulta daiteke.
‎: apirilaren 15etik aurrera 9:00etatik 20:00etara dago erabilgarri, eta Zerga Agentziako aholkulari batek hitzordua eskatu ahal izango du zergadunari arreta emateko Espainia osoko bulegoetako batean. :
‎gaur egun herritar askok etxetik egiten dute errenta aitorpena arazorik gabe. Nahiz eta erabiltzailea bertan egon behar dela egiaztatzeko, bide telematikoa oso eraginkorra izan daiteke hitzorduen protokoloa ezartzen bada ilarak aurrezteko, halako moldez non egun eta ordu jakin baterako hitzordua eskatu ahal izango baita Internet bidez. Informazio erabilgarria eman edo izapide bat egin behar baduzu, zer aukeratuko zenuke. Uste dut Interneten ez dagoela leku arazorik, eta, beraz, nik ez nuke beste baten aurretik atal bat jarriko.
‎gutunen bat ezkutuan ateratzeko beharra banuen gustuz aterako zidatela; erretzekoa edota sudurretik hurrupatzekoa ere lor ziezadaketela. Eta bereziki animatuta zeudenean, erizain edota presozain emeren batekiko hitzordua antolatzea proposatzera iritsi ziren, konfiantza osoz eta merke... baldin eta Erregearen oniritzia jasotzen banuen.
‎Gainera, nitaz emana izan den ikuspegi gogor hura jasanezina zait. Beraz, ostiral honetan, azken aldian bezala, arratsaldeko 3etan, Hannarekin beste elkarretaratze baten hitzordua igurikatzen dut. Urduri naiz badakidalako aste honetan ez dudala urratsik egin.
‎88 min. Phil eta Claire New Jerseyko kanpoaldean bizi dira, bi seme alabekin. Astean behin gauez ateratzeko ohitura dute, garai bateko hitzorduak gogoratzeko. Teaneck tabernara joaten dira beti.
2011
‎Txantxa zuan, motel. Zer erranen zioat, eguerdian tokiren batean hitzordua egiteko. Gizajoak ez dik agenda arazorik izanen, libre dik egun osoa.
‎Protagonista bakarti honen joan etorrietan, ezustean Angie ezagutuko du, blind date sistema erabiliz. Horrela, ezagutzen ez den pertsona batekin hitzordu itsua izateko hainbat mezu uzten dizkiote elkarri metroko geltokiko iragarkien karteldegi batean, mezu horiei nork erantzuten dien ez dakitela. Elkar ezagutzeko bide horrek bihurri samarra badirudi ere, gaur egun interneten bidez, txateoak erabiliz, ohiko bilakatu dira.
‎Ordubete barru kanposantuan. Horrela esanda, eta are gehiago orain idatzita dakusadala, duelu baterako hitzordua dirudi edo ezkutuko lanen bat planifikatzekoa bestela. Ordubete barru kanposantuan, esan egin behar da gero, neroni azken urte mordoxka batean hiriaren beste muturrean bizi naizela jakinda, ze ziur naiz ondotxo zekiela.
2012
‎Lepoko min alu hura baretuko balitzaio, zoriontsua izanen zen. Masaje baterako hitzordua eskatuko zuen.
‎maitale sekretu batekin hitzordu isila,
2013
‎Igaro diren bederatzi hilabeteetan UEMAk ez du bilerarako deialdirik jaso, eta beraz, ez da bilerarik egin, ez eta osasun zerbitzuan euskararen erabilera sustatzeko neurririk hartu ere. Horregatik, Osasunbideari arduraz jokatu, hartutako konpromisoa betetzeko deia egin die, horretarako bilera berri baterako hitzordua eskatuz. Izan ere, euskarari buruzko Foru Lege batek zehazten duenez udalerri euskaldunetan “herritar guztiek, Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta berek hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea dute»
‎Gaur eguerdian, berriz, Astrabuduako eta Erandioko emakumeen elkarteek udaletxearen aurrean kontzentrazioa egin ostean Altzagatik Astrabuduara arteko martxan aritu dira. Bestalde, arratsean makina bat hitzordu feminista izango da. Iluntzeko 8:30ean jarri du Ernaik Gorlizko Eleiz plazan," Patriarkatua suntsitu" lelopean.
‎Aurreko urtean, antzeko harrak bultzatutako hitzaldi solasak izatea tokatu zait Elgoibarren, Azkoitian, Balmasedan, Orion, Bergaran... Sarakoaren aste berean, eta haiekiko loturarik gabe, Hendaiatik etorrita taberna batean hitzordu bat jarri dit Ametsek, bertako hiztun komunitatea artikulatzen hasteko pista bila. Eta gero deiak Urepeletik, Gasteiztik, Arratiatik, Mauletik.
2014
‎Aholkulari genetiko batekin hitzordua emango dizugu.
2015
‎Emakume batek hitzordua eskatu du familia medikuarekin egoteko, Internet bidez.
‎3 Track Caller Location Contactivactive eta TruEcallall en funtzioei deitzen duen erabiltzailearen posizioa identifikatzen du, betiere, GSM konektagarritasuna duen mugikor bat erabiltzen ari bada. Erabilgarria da ezagutzen ez diren deien kasuan, baina baita leku batean hitzordua duen pertsona baten posizio erlatiboa jakiteko ere. Irudia:
‎Apple Hala, hoteleko erreserba bat edo hegazkin txartel bat duen mezu elektroniko bat jasotzen baduzu, Siri egutegian izena emateko prest dago. Edo agendan kokapen jakin batekin hitzordua izanez gero, Siri zirkulazio baldintzak aztertuko ditu eta irteteko eta garaiz iristeko unerik onena zein den esango du. Apple ren jatorrizko aplikazioek ere bilakaera dute Apple ren apps batzuek ere aldaketak izaten dituzte Ios iristean.
‎Pierrek psikologo batekin hitzordua zeukan zuk aurkitu zenuen egunean.
2016
‎Hear me, love me, see me saioan, neska bati hiru hautagairen lagunak, familiak, etxeak eta bizitza estiloak aurkeztuko dizkiote, eta horietako bat aukeratuko du mutila ikusi gabe; A shot at love saioan, ezkongai xelebreak bikote bila ibiliko dira, aditu batzuen laguntzaz; Married by mom and dad saioan, lau gizonek eta lau emakumek gurasoei eskatuko diete bikotekide egokiena aukeratzeko; Date my avatar saioan, laster Cuatrok estreinatuko du? neska batek hitzordua jarriko du mutil batekin, fisikoki oraindik ezagutzen ez badu ere.Abenturako reality ugari aurkeztu dituzte egunotan Cannesen. Heriotzarekin lotutako formaturen bat edo beste ere eraman dute; With love from above saioan, hiltzera doan pertsonak mezu edo opari bat utziko dio maite duen norbaiti.Fikzioan, Internet bidezko telesailek harrera beroa izan dute:
‎esango zion neskak, eta gizajoak zin egin ziezaiokeen idatziko zuela eleberri bat, idatziko zuela berak hala nahi bazuen. Pare bat hitzordu egingo zituzten eta idazleak lehen proposamenak emango zizkion, bere aurreko testuetakoak bezain konbentzionalak, eta literatura eta bizitza uztartu behar zituela esango zion neskak, niri esan zidan bezalaxe, eta hasiko zen kritikoren bat harrituta utzi duen istorioa idazten.
‎Egun horretako arratsaldean egin genuen aurkikuntza. Bazkaldu eta gero, joan egin ziren gurasoak, elkarrizketa baterako hitzordua ipinia baitzien sor Iluminadak Adoratzaileen ikastetxean. Bakarrik geratu ginen etxean biok; ez geneukan inora mugitzeko gogorik.
‎Hau futbolari buruzko liburu bat da, kopon! Eta Bilintx institutuko arlote koadrila batekin hitzordua daukat...?.
‎Kaka Zera da Neska batekin hitzordua baduzu zinemara eramaten duzu film bat ikustera baina norbaitekin oso eroso zaudenean etxean geratzen zarete
‎Joanden astean, ELBko 40 laborari inguru bildu dira Altzumartan, laborantzako lur batean (2 hektara 46.000 eurotan salgai), Lankideak agentzia imobiliarioko langile batekin hitzordua harturik. Lur jabeen eta agentzien jokamoldeak salatu ditu euskal sindikatak, laborantzako lurretan egiten duten espekulazioa ezin jasana zaiola.
2017
‎Operatiboko arduradunek egun batzuk lehenago esplikatu zioten Alauxi armagabetze egunean ordu jakin batean eta leku jakin batean hitzordua izango zuela, norbaitekin?. Ez zekien zein kokalekutan egon behar zuen; ez zekien zenbat lagun izango ziren berekin.
‎Emakume bat eta haur bat jaitsi ziren ibilgailutik eta autoa martxan jarri zen, Sarrikorantz. Une horretan bertan arte komisarioetako batek hitzordua zuen ile apaindegian, gorria zen modako kolorea. Sirena hotsak Iparragirre kalean.
2018
‎6.013 ahobizi eta belarriprest aritu dira Ipar Euskal Herrian eta hori lehen urte batentzat kopuru polita dela uste dut. 80 bat hitzordu izan dira euskaratik eta euskaraz eta hori azpimarratzekoa da, jendeak egin duelako naturaltasunez eta ez aldarrikapenez. Ikusiz gaur egun hala ere Ipar Euskal Herrian badela joera bat biziki errexki elebidunera itzultzeko, interesgarria iruditzen zait euskara hutsean momentu batzuk errekuperatzea eta eskaintzea.
‎Beste alde batetik, ahobizi bakoitzaren ikuspegitik, esperimentu gune eta une antolatu baten hitzordua izan zen jende askoren kasuan, zeinean, dinamizatzaileek3 gidatuta, norberak astean zehar bizitutakoa kontatu, konpartitu eta ikerketarako ematen zuen (galdetegiak betez, koadernoan testigantza idazteko pentsatzen jarriz...). Esan daiteke hizkuntza kontuetan oso ez-ohikoa den dinamika bat bizitu zutela seguruenik ahobizi askok.
‎Oroitzen naiz halako segurtasun batekin arbuiatu nuela gau hartan Graham jaunaren teoria; gerora, ordea, onartu beharra daukat nekez lortzen nuela burutik kentzea Kenton andereñoaren irteera misteriotsu haien zioa senargairen batekin hitzordua egitea izan zitekeela. Eragozgarria zitzaidan kontua, aise ohartua bainintzen Kenton andereñoak alde eginez gero berealdiko galera zatekeela ikuspegi profesionaletik:
‎Egunak pasatu ahala eta abisu berririk ezean, ximeldu egiten da esperantza hori, urik eta argirik gabeko landare maxkal bat bezala, erantzun hori formula bat dela ohartzen zaren arte, antzarak ferratzera bidaltzeko modu adeitsu bat. Horregatik harritu nintzen horrenbeste telefonoz deitu zidatenean eta elkarrizketa pertsonal baterako hitzordua eman, halako egunetan halako lekutan.
‎Parke batean hitzordua egin ostean kafetegi batera joan beharra izan dugu, dirurik emango ez diodala azaltzean bere jarrera erabat aldatu delako. –Gutxienez kafesnea eta croissant a, krosanta ahoskatu du?, bestela, ni mutu, tío?.
‎«Orduko Donostian gazte euskaldunak ez ziren asko. Behin, lagun batek hitzordua jarri zidan antzerkia egiteko. Hara joan eta Ramon [Saizarbitoria] ikusi nuen urrutitik.
‎Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Etxalarren dituen bulegoetan, Lesakan duten bulegoan eta Berako Udaletxean ematen du zerbitzua Amaia Pando Aramendi psikologoak. Arreta goizez eskaintzen da, baino pertsonaren batek hitzordua arratsaldez behar izanez gero, ordutegia honen beharretara egokitzen da. Zerbitzuaren egonkortze eta mantenurako, oraindik kopago bat ordainduko da:
‎Datorren iganderako Helenek beste" sator" batekin hitzordua lotuko dio, edo ahaleginduko da behintzat. Horrek ilusio handia egiten dio, Helene bezain zelatatua ez den norbait bada, gainera, berarekin modu" normalagoan" elkartu ahal izango baita agian.
‎Eta sator batekin hitzordua lortu dio, asteazkenerako. Jonekin.
2019
‎Disfrutatu egiten dut, eta pilak kargatuta bueltatzen naiz etxera. Asteko egun batean atseden hartzen dut, baina normalean, beste mota batetako hitzorduak direla eta, bigarren egun batean ere aste askotan egiten dut kale. Aste on bat sei entrenamenduko astea izaten da.
‎Carlosen lagunaren arreba gaur da ezkontzekoa eta horregatik hainbeste jende eta oraindik etorriko direnak. Beste egun baterako hitzordua jarri dugu, baina ordurako turkiarrak joan eta bosniar gehiago etorriko dira.
‎Amurrioko ekintzakAmurrion ere makina bat hitzordu prestatu dituzte. Gaur yoga tailerra edukiko dute, 10:30ean.
‎Eta hurrengo baterako hitzordua egin zien: “Lehenengo laga iezadazue alkatearekin berriro ere berba egiten, eta ondoren atzera ere zuekin eseriko gara, eta aurkeztuko dizkizuegu hiru proiektu lanean hasteko”, esan zuen Balbasek.
‎Oinez jo zuten Barri Gotic delakoan barna, Puig tabernaren bila. bertan zeukaten etako kontaktu batekiko hitzordua. Avui irakurtzen ariko omen zen eta euskal rock musikazaleen kamiseta bat eramango zuen soinean.
‎Eraitzeko tabernan igurikatzen zuten. Pili izeneko batekiko hitzordua zeukan. Opari bat ba omen zen beretzat.
‎Azaldu, baita ere, ahaztu gabe, nola Cognition and Language zentroko neurologo batek hitzordua jarri zizun bere bulegoan, ohiko azterketa osagarri batzuk egiteko proba nagusira begira. Adinak ez du barkatzen, badakizu, eta bista nekatuta zeneukan; alegia, ikusi, ikusten zenuen, baina ez zenituen irudiak behar bezala bereizten.
2020
‎Ez zeukan atzera egiterik. Bezero batekin hitzordua jarrita zeukan lehen orduan eta ez zeukan etxera itzultzeko astirik. Arropa dendak ere itxita zeuden ordu hartan, alkandora berri garbi bat eskuratu ahal izateko.
‎Pozten nau Egurrola jaunak nigan pentsatu izanak eta pozik bilduko nintzateke berarekin, baina lanpetuta nago momentu honetan eta ez zait posible. Beste egunen baterako hitzordua zehaztu zenezake Yerai nire idazkariarekin, irteterakoan.
‎Liburu honetako elkarrizketa baterako hitzordu bat Pasaian egin genuen Adolfo Uriarte (Bilbo, 1962) Aztiko Itsas Ikerketako Unitateko zuzendariarekin, ilbeltzeko azken egunean. Eguerdia baino pixka bat lehenago, 20 gradutik gorako tenperatura zegoen portutik gertuko termometroetan, eta jendea mahuka motzean zebilen paseoan, udaberriko egun eguzkitsu bat balitz bezala.
‎Lortutakoa ez zuen, halere, nahikotzat jo eta, luxuzko autoenganako grinak bultzatuta, jo zuen Bartzelonara, Hispano Suiza lantegian bere burua ezagutzera emateko asmoz. Ez zuen zuzendarietako batekin hitzordua lortu arteko onik izan, eta nobleziaren eta dotoreziaren ikur ziren autoen saltzaile bihurtuta irten zen bulegotik. Iparraldeko probintziak izango zituen bere lan eremua.
‎Nortaz galdetu ez nuen. Hurbildu eta nire izena esan nion emakume beltzaran hari, ezezagun batekin hitzordua nuela gehituz. Hura esan orduko ohartu nintzen, lotsagorriturik, saihestu nukeela" ezezagun" hitz hura, litekeena baitzen emakumeak pentsatzea norbaitekin adostua nuela sarearen bidezko itsu itsuko hitzordua.
‎Martineau jaun delako batek hitzordua eskatu du.
2021
‎Seme alabei azaldu behar zaie inoiz ez dutela on line ezagutu duten pertsona batekin hitzordurik antolatu behar. Esan iezaiezu, halaber, norbait horrelakorik egiten saiatzen bada, zuri jakinarazteko berehala.
‎Uztailaren 10ean aurkitu zituzten Melissaren nondik norakoen azken aztarnak. Egun hartan bezero batekin hitzordu bat izan omen zuen, bere bankuko kontuan 900 dolar sartu zituen eta mutil lagun ohi bati deitu zion baina ez zuen harekin hitz egitea lortu.
‎Lau biktimen istorioen artean elementu amankomun anitzak aurki daitezke, neskak ziren laurak, gazteak, haurtzaro eta nerabezaro gorabeheratsuak izandakoak, gazte ezkondu eta dibortziatutakoak, ama ezkongabeak, drogekin arazoak zeuzkatenak edota estutasun ekonomikoak nozitzen ari zirenak... Laurek ala laurek escort bezala lan egiten zuten, euren zerbitzuak Craigslist bidez iragartzen zituzten eta bezero batekin hitzordu batera joandakoan desagertu ziren. Eta hilda itoarazita aurkitu zituzten laurak 400 metroko eremu batean, ilaran jarriak bezala.
‎Edonola, bere ama eta ahizpekin afaltzeko hitzordua zeukan Shannanek maiatzaren baterako.) Hortaz, behin Freddy Kruegeren pelikula amaitu eta gero, apirilaren 30eko ostiral gau hartan Shannanek lana zeukan. Arratsaldetik bezero batekin hitzordu bat adostua zeukan. Praka bakero estuak, elastiko bat, larruzko jaka marroi bat eta sandalia beltzak jantzi zituen eta lanera abiatu zen, gauerdi inguruan.
‎Gaur mutil batekin hitzordua finkatu du. Telefonoz dei egin zion eta gaur elkarrizketa dauka berarekin.
‎Noiz enkargatu Ahalik eta azkarren enkargatu behar da, aukeratzeko eredu eta neurrien aniztasuna handiagoa izan dadin. Gutxienez bi hilabete lehenago hastea gomendatzen da denbora izateko, eta proba baterako hitzordua jartzea. Online erosten bada, epea antzekoa da.
‎Une gozoak ziren, euforia usain bat ere bazutenak. Kontzertu baterako hitzordua neukan neska batekin, nola ez nintzen ba hobeto sentituko. Banekien horrek ez zuela ez larru jotzerik, ez bikote harremanik, ez deus ziurtatzen, baina berdin zitzaidan.
‎...dagoelako eta kanpoko munduan farolak existitzen direlako, ilar batzuk desizoztu behar izatea kolpearentzat antiinflamatorio gisa; arrazoiak, argumentuak eta arrazoibideak neurtzen, erkatzen eta analizatzen egoteagatik alkandora alderantziz eramatea jendaurrean egin beharreko aurkezpen horretara; ez iristea orgasmora; erosi beharreko erdiak ahaztea, erosketa egitera zerrendarekin joan arren; lagun batekiko hitzordua ahaztea; fruta dendan laranjak esku artetik erortzea; aitaren urtebetetze eguna pasa dela ohartzea; eta sagarrak, horiek ere eskuen artetik, bata bestearen atzetik jaustea; landare tropikalak ureztatzen ahaztuta lehortzea; eta okaranak eta txanpinoiak, dena esku artetik behera.
‎www.kilika.eus. Baionan edo Joanarekin Atharratze gainaldeko Erratzü baserrian izan banintz, bulegoko ordenagailu higiezinera ernatuko nintzen berehala, orrialde horretan leporaino sartuko eta martxan baldin bazen, call girl horietatik baten batekiko hitzordu galanta hartuko nuen Joanaren gordean bistan dena. Baina Beartzuneko iraztor urrunduan ez nuen aukera izpirik.
‎Guardia Zibilak bazekien Iparragirre taberna batera joan behar zela, atxilotu berria zen militante batekin hitzordura. Zain, ikusi zuten, tiroketa, eta bi hildako.
‎Bahiketa zenbait izan ondoan, Espainiako prentsan eztabaida ugari izan zen eta Eduardoren izena jartzen hasi ziren jomugen artean. Komando batekin hitzordu batera zihoanean desagertu egin zen, eta prentsak poliziaren espekulazio eta intoxikazio mota guztiak eman zituen gertatutakoari buruz+. 111
2022
‎Batzartuta nago eta ezin zaitut hartu. Beste une egokiago baterako hitzordua adostu genezake", esan zion X jaunari.
‎Beste edozein jarduerarekin eta beste pertsona batzuekin batera hitz egiteko aukera ematen digu. Etxeko sofan serie bat ikusten, pijaman eta orraztu gabe egon gaitezke, ezezagun edo ezezagun batekin hitzordu bizia dugun bitartean. Mende aldaketaren aurretik pentsaezina.
‎Josu Zabala Salegi eta Iñaki Bilbao Gaubeka Bilboko taberna batean ETAko kide batekin hitzordua zuten. Bilbao kanpoan gelditu zen, baina mugimendu sumagarriak ikusi zituen eta alde egin zuen.
‎Lantegian txanda aldatu goizetik arratsaldera eta hiriko notario batekin hitzordua eskatu zuen.
2023
‎Finikitorik ezean, buru osasunaz arduratzen zen Portoko mediku batekin hitzordua ematea izan zen upategiko nagusiek nirekin izan zuten" detalle" bakarra. Eta ni medikuarengana joan eta gaueroko amesgaiztoa azaltzen saia  tzen nintzen ahal nuen hobekien.
‎Orduak luze joko zuela konturatu zenean, pentsatu zuen ordu erdira laburtu zezakeela saltzaileren bat hesteki berriak eskaintzen, adibidez zetorkiola esanda, ustekabean akordatu izan balitz bezala esan ere, hanka egiteko. Ordu erdi ere gehiegi iruditu zitzaion arren, horrela geratu da kontua gaur goizean azken orduan saltzaile batekin hitzordua egin, eta lauetarako joan duela esateko idatzi dion arte. Kafe hutsak urduri jarri, eta ez du asmatu paperezko txoria ongi doitzen.
‎Facundo Garcia Kultura Departamentuan agertu zen eta hitzordua eskatu zuen kontseilariarekin. Ez zuen zehazten jakin zertarako nahi zuen zita, eta kontseilaria tipo astun eta xelebreen jazarpenaz babesteko, beheragoko batengana deribatu zuten; beheragoko horrek ere ez zuen beharrezkotzat jo Facundorekin biltzea, eta are beheragoko batengana deribatu zuen; eta horrela hurrenez hurren, organigramaren piramideko azken mailako teknikari batekin hitzordua lortu zuen arte, eta kostata. Azken mailako teknikariak ere ez zion jaramonik egin, eta sorbalda gainean esku zartadatxo batzuk emanda despeditu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
batekin 30 (0,20)
baterako 17 (0,11)
batek 8 (0,05)
bat 6 (0,04)
batekiko 6 (0,04)
batean 5 (0,03)
bateko 2 (0,01)
baten 2 (0,01)
batetako 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia