Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2017
‎Joxeanek hizkuntza ulertezin batean hitz eginez igarotzen du gaua. Oihu ozenak boteaz.
‎-Zu Ibai zara, ez? -Katalinek aurpegi arraro batekin hitz egin zion. -Anaiek asko hitz egin didate zuri buruz, baina ez nekien hain gezurtia zinenik.
‎Bere lagunak non egongo begira jarri zen eta handik gutxira Tomas ikusi zuen atetik hurbil auzokoarekin hitz egiten. Beraiengana hurbildu zen eta pixka batean hitz egiten egon ondoren, Tomasen auzokoa bere lagun batzuekin elkartu zen lagun zahar biak bakarrik utziz.
‎Sendagileak eta erizainak elkarri begiratu zioten harriturik, hala nola, tximino bat hitz egiten entzun izan balute bezala. Berriro begiratu zioten Martxelori, gero emazteari.
‎Oso gaztetatik entzun nuen Europa izeneko lurralde batez hitz egiten. Jendea bertara joaten zen, antza denez, miseriatik ihesi, bizimodu hobe baten bila.
‎La Paz hiriburuan egindako ekitaldian, aimaraz eta gaztelaniaz hitz egin zuen Evo Morales presidenteak, 2.500 ziurtagiri banatu zituzten bertako hizkuntza indigenaren bat hitz egiteko gai diren zerbitzari publikoen artean, eta gaztelania nola iritsi zitzaien gogoratu zuten: konkistatzaileen armekin batera, milioika indiar hiltzea eragin zuen sarraskien bidez." Orain duintasuna daukagu, ordea, eta horregatik agurtzen ditut gaur gure hizkuntzak berreskuratzeko ahalegina egiten duten guztiak, herriari zerbitzu hobea eskaintzeko", esan zuen presidenteak.
‎Elizara eramaten genuen domeketan, eta meza osorik kantatzen zuen, baina nola gure izenak ahaztu egin zitzaizkion, ez zuen jakiten elizara norekin joaten zen esplikatzen. Gau batean hitz egiteko gogoa joan zitzaion, eta ez zigun berbarik egin sei urte luzez. Bere kabuz jateari eta edateari utzi zion, fardela ipini behar izan genion bere parteak ondo gordetzera ohituta zegoen emakume bati.
‎Ulertu nuen Karolides bizkartzainen babesetik ateratzeko amua izango zela. Harri Beltz bati buruz hitz egin zidan, baita zizi-zaza mintzo zen gizon bati buruz ere. Horrez gain, beste gizon baten deskribapen zehatza egin zidan:
‎Hiru minutu geroago, Londres iparraldeko tuneletan bizkor eta zaratatsu gindoazela, guardia haserre batek hitz egin zidan. Newton-Stewarterako txartel bat saldu zidan-herri horren izena etorri zitzaidan bat-batean gogora-, eta lehen klaseko konpartimentu hartatik hirugarren klaseko batera eraman ninduen.
‎Ezer gutxi nekien librekanbismoaren alde edo aurka, baina, nahi nuena lortzeko, ez nuen beste aukerarik ikusten. Jaun gaztea hain zegoen bere gauzetan murgilduta, ezen ez baitzen konturatzen zeinen zen arraroa heriotzari ihesi egin eta auto izugarri garestia galdu berri duen ezezagun bati mitin batean hitz egiteko eskatzea bat-batean. Aitzitik, nire premiak ez zidan unearen bitxikeriari buruz hausnartzen uzten, ezta nire euskarriak aukeratzen ere.
‎Beste batek hitz egin zuen.
‎Bat-batean, errepidetik, ahots garbi batek hitz egin zidan. Altxatu nintzen eta Ford txiki bat ikusi nuen, baita onddo-kapela zeraman aurpegi biribileko gazte bat ere.
2018
‎MALEN.-Gurekin tarte batean hitz egiten baduk.
‎-Katu bat hitz egiten?
‎-Koldo Apeztegia nauzu, zure aitona Josetxoren laguna, eta bere semeetako batekin hitz egin nahi nuen.
‎Orduan sekulako hitz-jarioa hasi zen gure artean. Mordoka atera ginen gure zuloetatik; haren erpeek malkarreko haitzetan utzitako arrastoak aztertu eta denek batera hitz egiten genuen. Ezpata Haginek bi sarrerako haitzuloraino segi zien bietako bat gaztetxo bat zen, erdi haur erdi gaztea.
‎Hori bakarrik falta zait: Herritik irten eta herritar batekin hitz egin behar. Ezagutzen dut berak ezagutzen ez banau ere.
2019
‎Izan ere, Txarako bilera aretoan bildu ginenon asmoa bestelakoa zen eta haurrak atzeko aldean jolasean ari ziren bitartean, aurreko aldean psikologo bat adopzioaz ari zen. Psikologo hark ez zuen tramiteez hitz egiten, atxikimenduaz zein loturaz baizik, eta bete beharreko paperez hitz egin beharrean, motxila baten inguruan hitz egiten zuen, harriz zein arazoz beterikoa.
‎Ostera Katuarengana itzuli zenean, inguruan jende mordoxka bildua zela ikusi zuen harrituta. Borreroa, Errege eta Erregina, beste guztiak isilik zeuden bitartean, eztabaidan bero-bero ziharduten hirurek batera hitz eginez.
‎Harrigarria da. Aizu, ibilaldi batez hitz egin nahi nuen zurekin.
‎Baina Europako beste kultura zaharretan zerua gizonezko batekin (Zeus, Jupiter, Thor...) identifikatzen zuten bitartean, gurean zeru hori duala zen, hau da, bere baitan bi sexuak hartzen zituen. Hori dela eta, Ortziz hitz egiten dugularik, ezin dugu jainko edo jainkosa batez hitz egin, dibinitate batez baizik. Berarekin lotura zuzena dute zeruarekin loturiko beste hainbeste kontzeptu edota pertsonaia magiko:
‎Lagun baten bitartez abokatu hirigile batekin hitz egin eta borrokatzea erabaki nuen. Errekerimendua errekurritu egin nuen.
‎Ez zen gozoa Maddi bezalako mari-manatzaile batekin hitzegitea. Misterioz beterik eta ironiaren burlaren maisu, hor zegoen goaitan, bere bonba lexikalak gure buru-muinetan zartarazteko eta suak pizteko prest.
‎AZKEN hilabeteetan, erabat eta errotik, bere ingurutik urtu bezala zen emazte batez hitz egiten zidan. Berrogei urte zituen, gutxi gora behera, izaki uherra zen, Dominique izenetik haste, nehork ez zekiela, begien bistan eduki arren, gizonezkoa ala emakumezkoa zen.
‎Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza bat izatea. Beharbada beste era batera hitz egingo zuten, baina gure artean ere hizkuntza-aniztasun handia dago, eta denak dira hizkuntzak. Bada, haiek ere izango zuten berea".
‎Soldadu baldarra zuen laguntzaile. Ustez frantsesa zelako batean hitz egin zidaten. Hitz bat bera ere ez nien ulertzen.
‎Ez nintzen ezezagun bati hitz egiten ari. Esan nahi dut ez zela ezezaguna niretzat, une horretan.
2020
‎Camembert helburu baietz, aldarrikatu beharreko liburua dela, baina hamarkadarena kentzeko kaskotik. Testu bat ederrestea gauza ederra dela, kuriosoa litzatekeela Alonso hamarkada batez hitz egin ahal izatea. Baina hamarkada hori luzatzen eta beraz papurtzen duela Tropiko tristeak itzulpenak.
‎Zenbait adituk erabaki dute horri amaiera ematea eta intelektual horri buruz gehiago jakin nahi izan dute. Ikerketa asko egin ondoren, aditu talde batek Arden of Favershamen horren egilea izan zitekeena identifikatu dute, 1592an modu anonimoan argitaratu zuen lehen tragedia ingelesa 1551ko hilketa nabarmen batean oinarrituta dago, Ardenek Favershameko emakume bati buruz hitz egiten du, Kenti buruz.
‎Eta igande arratsalde hartan hitz egiteko gogo bereziaz joan zitzaizkiola argi zegoen. Batek hitz egiten zuen bitartean besteak edan egin balu behintzat, teak edateko moldatuko ziren, baina ez, igande hartan biek batera eta etengabe hitz egin nahi zuten.
‎Igande arratsaldea duk eta emaztea eta seme-alabak zain izango dituk, zinemara edo paseoan joateko. Goraintziak familiari-Jairok haur bati hitz egingo liokeen moduan egiten zion Dragani, mendi baten tamainako gizonkote hari-.
‎Orduan gogoratu nintzen gau hartan Lem eta Jim Lane pasatu zirela, Jupiter Dunlapi zakurra edo beste gauzaren bat eskatu behar ziotela esanez. Masustak eta linterna ekarri zizkidan horrek burura, eta hauek Bill eta Jack Withers gogorarazi zizkidaten, osaba Silasi garia lapurtzen zion beltz batetaz hitz egiten pasa baitziren gure ondotik; horrek berriz, gure adiskide mamua gogorarazi zidan, horrenbeste izutu gintuena, eta gure albotik ia ordu berean pasa zena...
‎Ito egingo zen, hortaz. Ondoren, ofizialak eta kapitainaren semeak batera hitz egiten zuten, eta Alfek ez zuen ezer ulertu. Gero brankara joan eta eskifaia esnatu zutela konturatu zen.
2021
‎Hilotzak eta gorpuzkiak azaleratzen ziren Long Islandeko hondartza eta basoetan, baina inork ez zuen serieko hiltzaile bati buruz hitz egiten.
‎Denak hasi ziren batera hitz egiten, eztabaidatzen, elkarri aditu gabe. Manuk, mahaian kolpe bat emanez isiltasuna eta banan banan mintzatzea erregutu zien.
‎Eta etsimendu horretan itzuli zen Alençonera, eta hara joan zen luze gabe haren amorante gaiztoa, ohi zuen bezala hitz eginez engainatzeko asmoz. Baina mutilak erran zion sainduegia zela, gauza sakratuak ukitu berria zenez, bera bezalako bekatari batekin hitz egiteko, eta hain damu handia zuela horregatik, non bekatua berehalaxe barkatuko zitzaiola espero baitzuen. Emakumea, ulertu zuenean bere kasua agerian zegoela eta aitzakia, zin egite edota berriz halakorik ez egiteko promes oro alferrik zela, apezpikuarengana joan zen haren kexuz.
‎Esan zietenez hantxe egiten ziren epaiketak. Idirrek aurkeztu zituenean erregearen partez ordezkari batek hitz egin zuen dotore eta handikiro, Habus ben Maksan ben Ziriri bere aitonaren garaia gogoratuz. Noble ikuskariak eman zuen bere informea eta ekarri zituzten erregearentzako opariak.
‎-Manera horiek ez dituk hire nagusi bati hitz egiteko modukoak. Hoa ohatzera-bota zion oihuka etxekoak eta morroiak izutuz.
‎Beste inork ez zekien ez ingelesez, ez frantsesez eta ez euskaraz. Hizkuntza zibilizatu batez hitz egiteko betarik izango ez dudanez gero, beraiena ikasi beharko dut Jesukristo gure Jaunaren mezu santua zabaltzeko! -pentsatu zuen Aita Jaxintok bere barnerako.
‎Puli mutiltzen hasi zen. Lehendabizi esertzera iritsi zen; geroago katamarrean ikasi zuen, egun batean hitz egiten ere hasi zen. Ez zituen" aita" edo" ama" izan bere lehenengo hitzak.
‎Fikzioak ezin ezkuta zezakeen hagiografiari atzeko oihal gisa zerion Historia larria. Eta Historiak beste modu batez hitz egiten zuen.
‎Ez, minutu batera ere ez zen iritsi, seguru. Zorigaiztoko preso haien ahots erlastuak beren eztarri lehorretan itotzen zitzaizkien eta, horretan, ahots batek hitz egin zuen, ahots sakon batek, bare-bare. Biratzeko hots egiten zidan.
2022
‎Herri txiki bat izaki, ez dituk ados jartzen turista jendea partekatzeko, nork bere negozioa atera nahi dik aurrera. Azkenean, dena galdutzat eman eta Aricatik igotzen diren agentzietako batekin hitz egin beharko huela etsitzen ari hintzenean, teilatua konpontzen ari zen gizon bat etorri duk salbatzaile: Eugenio dik izena, jatorra zirudik, aimaraduna (nabarmena, gaztelaniaz hizketan entzunda), eta azkeneko paperak falta omen ditik agentzia behar bezala legeztatua izateko; diru kontuak eta ordua adostu dituzue (berandu mugitzen dituk hemen, hotza aitzakia, baina argazkilariak goizeko argia nahi):
‎Luzetsirik ibili zen gizona emaztea noiz kausituko, zer egin zuen kontatzeko; bidaia gauzatzeko emazteak zeukan gogoa, baina, ez zen senarrarena baino ttipiagoa. Hori horrela, bada, maiz mintzatzen zen kapitainarekin, zeina, haren solasari baino gehiago berari behatuz, osoki amorostu baitzen emaztekiaz, halako moduan, non maiz, itsasoan barna egin bidaiez mintzo zitzaiola, nahasten baitzituen Marseillako portua Artxipelagokoarekin, edota, ontzi batez hitz egin nahi eta zaldi batez mintzatzen baitzen, nola zoraturik eta sena galdurik dagoena; baina halakoa iduritu zitzaion andrea, non ez baitzen agerian gelditzera ausartzen. Eta disimulatzen ibiltze hark halako sua sortu zion bihotzean, non maiz eritu egiten baitzen, eta emakumea gurutzeaz eta bere bidearen gidariaz bezainbat arduratzen zen gizonaz; eta hainbatetan igortzen zuen jendea hura bisitatzera, non gizona, ikusiz andereak artatzen zuela, bertze botikarik gabe sendatzen baitzen.
‎-Eta zuek zuzenean etorri zarete!? -beste soldatu batek hitz egin zuen. Zaharragoa zen eta besteak baino azkarragoa zirudien.
‎-Bertze batean hitz egingo duzu. Orain dantza egin behar duzu nirekin.
‎Beste autore neodarwinistek esaten zuten mozkor zehatz-lerro ebolutibo zehatz- bati buruz hitzegingo bagenu, izango genuela, gainera, konplexutasunaren beste muga bat, kaleko beste aldeko paretaz irudikatua. Baina egitan, analogia hizkera matematikora eramateko, mozkor askoren portaera ikusi beharko genuke, denok pareta batetik abiaraziz.
‎Dultzineak emakumeren batekin hitz egin nahi zuen eta loreak txukuntzen aurkitu zuen bat. Herriko emakumeen beharrez galdetu zion eta emakumeak:
‎Beste batean, Azenarik eta enparauek Burgosera egin zuten egonaldi batean merkatua zegoen plaza nagusian solas bat entzun zuten. Gizon batek beste bati hitz egin bitartean" Minaya" deitzen zion behin eta berriz. Bere izena izango zela pentsatu zuen Azenarik, baina besteak ere Minaya deitzen zion aurrekoari.
‎Notarioari ere N.A.a eskatu zioten. Polizia batek hitz egin zuen segidan.
2023
‎Neskatila txikia izan arren hori ulertzeko gauza banintzen jada, eta gurasoen erantzunean nolabaiteko urduritasuna sumatzeko gauza ere banintzen. Normalean beste heldutasun batekin hitz egiten zidaten, ez zen haien estilokoa horren erantzun ganorabako bat ematea.
‎Dietako dekretua berehala heldu zen Erromara eta Pablo III.a atsekabetua geratu zen. Amonestazio serio bat egin zioten Karlos V.ari, gai erlijiosoei buruz erabakiak hartu izanagatik, elizako ondasunei buruzko disposizioak emateagatik eta kontzilio orokor batez hitz egiteagatik, Aita Santua izendatu gabe. Aita Santuak erretraktatzeko eskatu zion Karlos V.ari, baina hark ez zion jaramonik egin (García-Villoslada, 1973).
‎1544ko abenduaren 27an gutun bat idatzi zion Luterok Nicolas Medler-i haren semearen heriotzaz eta lanpostu batez hitz egiteko. Semearen heriotzaz esaten zion atsekabe handia sentitu zuela, baina Jainkoak modu horretara irakasten dizkigula gauzak.
‎1879ko ekainean (130) Wasmes-etik idatzitako gutunean egun haietan ezagututako meatzarien kapataz batetaz hitz egiten zuen Vincentek: jatorri apalekoa zen eta bere burua eraiki zuen; biriketako gaixotasuna jasaten zuen eta ezin zuen jarraitu meatzari lanean.
‎Theorekin hain lotura estua zuen Vincentek, ez baitzekien zernolako eragina izango zuen harreman horretan Theo Johannarekin ezkontzeak. ...orrelakoetan urduri egoten zela, baina horrek ez zuela esan nahi Theori zorionak opa ez zizkionik; ez zekiela seguru Amsterdam-en edo Bredan ezkonduko ziren; eskerrak ematen zizkiola gutunagatik, pinturengatik eta Forain-en marrazkiengatik; esaten zion Roulin bisitara etorri zitzaiola eta atsegin handia eman ziola horrek; Etxe Horia utzi ala ez zalantzan zegoela eta Salles jaunak 20 frankoko gela batetaz hitz egin ziola.
‎Apaizari galdetu zion ea zer zen Kexaako kontu hori. Honek, deia erantzuten zioten bitartean, museo amerikar batek erosi zuen erretaula baliotsu bati buruz hitz egin zion. Apetatsu samarra iruditu zitzaion kristaua, bereari ondo heltzen ziona alajaina.
‎Idazle bat, zinemagile bat, arte aditu bat eta orain eskultore bi elkartuta, intelektualismo saturazio batez hitz egin zezakeen halako munduak arrotzegi zaizkion batek, zeinak kultura herrikoaren mainstreamean igeri eginda aski duen Netflixen modako azken telesaila ikusteko denbora bilatzen futbolarekin elkar uztartuz.
‎Noski ezetz, nola esango zien Tiñoso eta Kakanarrua direlakoek La Blancako ganbarara dei egin zigutela Ikasle Sindikatuko hainbat ordezkariri sindikatuaren betebeharrekin zerikusirik ez zuen asunto benetan ilun eta nahasi batez hitz egin genezan.
‎Ezin nuen sinetsi, kabinok aspaldi kendu zituztelakoan nengoen, hirian ez da horrelakorik dagoeneko; telefonoa eta guzti dauka, gainera. Hasierako harriduraren ostean, azkar erabaki dut aspaldi isildutako kabina mutututako sortzaile batekin hitz egiteko bide aproposena izan daitekeela. Txalo egiteko zorian izan naiz, baina azken unean pultsioa saihestu eta auto baten atzean gorde naiz handik bi metrora.
‎horregatik nahiago dut pertsona isil bezala neure burua aurkeztea, nahiz eta beti gauza asko esateko eduki. Erdaraz pilo bat hitz egiten dut, edozein gaitaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia