Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎" Bai, neska batek galdetu dit...", esan zuen Xanek. " Hori ba", esan zuen Bonifaziok; bere perspikaziaz harro, irribarre egin zuen, hortz zuri zuriak erakutsiz; Xani begira, esku bateko hatzekin bibotexkak lixatzen zituela, pentsakor gelditu zen; haren kopetan zimur batzuk agertu ziren; sudurretatik hats aldi bat botaz, interpretatzen gaitza zena: " nik hi... lehendik ezagutzen haut, ezta?", galdetu zion; Xanek lepoa apur bat luzatu, sorbaldak apur bat kixkurtu zituen;" hi ez al hintzen hemen aritu... denbora batean?", galdetu zion; Xanek ezezkoa egin zuen; Bonifazio purutxo bat piztuz entretenitu zen; haren eskuan eraztun batek diz diz egin zuen; Xani Raissa gogoratu zitzaion; ez ote zuen hura zela ta Bonifaziok hara eraman; inondik inora jakin ote zuen, bere etxean izan zela?; ez zen probablea; eta, Bonifazio hori jakin gabe zegoela, Xan lasaiago zegoen:
2001
‎Barietatearen arabera aldatzen den koloreak uniformea izan behar du beti, orbanik, zimurrik eta eremu bigunik gabea. Handienak eta helduenak haritsuak eta mingotsak izaten dira.Ondo helduta dagoen jakiteko trikimailu bat hatzekin ertzaren gainean presio txiki bat egitea da; hatzek arrastoa uzten badute, berenjena helduta dago; presioaren ondoren markarik geratzen ez bada, oraindik ez du heldutasunik onena lortu.Elikagai galkorra denez, kontu handiz manipulatzea komeni da, eta erregogortu arte kontserbatzea, ahalik eta azkarren kontsumitu arte. Ez da inoiz film garden batean bildu behar, arnasa hartzea eragozten baitu.
‎Esate baterako, labana zelan esaten den galdetu, hatz erakuslea ere erabili badaezpadan labana seinalatzeko, eta posible da besteak ondo ez ulertzea. Zure hatz erakusleari begiratuko dio eta zure intentzio hori, igual, batek hatz erakuslea itzuliko du, beste batek burdina, eta beste batek tresna, eta beste batek zorrotza, edo arriskutsua.’
‎Artean" Ihes egin dute!" aldarriaren azken bibrazioak erabat desagerturik ez zeudelarik, laguntzaileetako batek hatzaz seinalatu zuen ni nengoen aldera. Ez, denak ez!
2003
‎Nago gehiegi izango ditugula esku bakar bateko hatzak.
2004
‎Hiru urte eta erdi daramatza ikertzen sistema horrek, eta Almeriako Unibertsitateko Padilla doktorearen doktore tesia du ardatz. Hasieran, esku baten hatz erakuslearen eta bihotzaren hiru falangeetan ukipen bulkaden bidezko ahotsaren deskodetzaile bat zen proiektua, baina aurrerapen teknologikoak hasierako proiektua aldatzea eragin du. PDAk hitzak deskodetzeko moduko software informatikoa izango luke, eta, horren bidez, komunikazioaren mugikortasuna handitu egiten da.
‎Hori bai, Espainiako himnoa jotzen zuten bakoitzean, burmuinetako gordelekuren batetik hasten zitzaidan amona hizketan, eta zerbait asmatzen nuen orduan: egun batean begia igurzteari ekin nion; beste egun batean hatzaz sudur zuloak arakatzen ibili nintzen, estalaktiten bila; hurrengoan, galtzarbean jarri zitzaidan azkura; eta hurrengoan...
2005
‎Hortik, ikertzaileek estraktua egiten zuten, eta bertan zigarroak erabiltzen zituzten, gero gaixoekin larruazaletik eta arnastuz probatzeko. “Piztutako zigarroa, itzalitako zigarroa eta tabako estraktua erabiltzen ditugu, eta hiru probokazio motek erakutsi zuten arnasteko ahalmenari gehien eragiten ziona tabako estraktua bera zela”, esan zuen Armentiak, eta beste erreakzio bat hatzetako ukipen dermatitisa dela, “erretzaile askok arazo dermatologikoak baitituzte egunero tabakoa manipulatzeagatik”. Hala ere, arnas sintomak dira ohikoenak, batez ere polen bidezko asmatiko alergikoen kasuan.
‎Behin bakarrik eraman gintuen zinemara. Pirata batek hatzen artean labana iltzatzen zuen, iltzatu eta atera, hurrengo hatz artean iltzatu eta atera, abiada bizian zurezko mahaiari ezpalak atereaz, hatzik ukitu ere egin gabe. Txundituta geratu nintzen.
2007
‎Atzo, domeka, iluntzean gertatu zen ustezko erasoa, zortziak jotzeko minutu batzuk falta zirenean. Arrasateko Ospitalera eraman zuten emakumea zauriak artatzera, eta bertan jarraitzen zuen gaur goizean esku bateko hatz batean ebakuntza noiz egingo zain.
‎Iluntzeko zortziak aldera emakume bat telebista ikusten ari zen bere etxean eta, senarra etorri zenean, eztabaida izan ondoren, gizonezkoak zenbait kolpe eman zizkion emazteari buruan, Ertzaintzak bidalitako informazioaren arabera. Iturri horrek berak dio, jarraian, emakumeak senarrak oparitu zion lore sorta bat hartu eta plastikozko poltsa batean sartu zuela, ontzian zegoen ura lurrera botaz. Prentsa oharrean gaineratzen denez, senarrak, hori ikusita, lurrera bota zuen emaztea eta eskaileretara indarrez atera zuen, etxeko giltzak kenduta. Atezain automatikora zenbait aldiz deitu ondoren, eta senarrak atea irekitzen ez ziola ikusita, ustezko biktima Bergarako joan zen, gertatutakoa salatzera. Bertara iritsitakoan, emakumea Arrasateko Eskualde Ospitalera eraman zuten zauriak artatzera, eta bertan ingresatuta jarraitzen zuen gaur goizean, esku bateko hatz batean ebakuntza noiz egingo zain. Atxilotuak polizia aurrekariak ditu eta gaur bertan ziren Bergarako Guardiako Epaitegiaren esku jartzekoak.
2008
‎– Eskuak mahai gainean jarrita, esku bateko hatzak bereizi, bestekoak geldi daudela, sinzinesiarik gabe.
‎Nork daki? Behar bada kaia ahantzi baten hatzak... (Septentrio, 118 or.)
2009
‎Biktimak bere aldetik, hainbat ubeldu zituen aurpegian eta ebaki bat hatz batean. Ertzainek Gurutzetako ospitalera eraman dute, bertan osasun zerbitzuko kideek eta auzitegiko medikuek arta zezaten.
‎Hona hemen emaitza zenbait: txostenean jasotako 52 enpresa eta instalazioak kontatzeko, gehiegi dituzte esku bateko hatzak.
‎Haietan azido sulfurikoa eta molotov koktelak topatu zituzten, besteak beste. Hango material batzuetan auzipetu baten hatz markak topatu zituztela gaineratu du epaileak, eta, baten marken bitartez, guztiak lotu ditu zulo haiekin.
2010
‎Sei elkartea (euskal Soziolinguistika institutua Sortzen izenekoa) babesle zuela, berariaz horretarako sortua. ondoren Soziolinguistika klusterra etorri zen, Sei ren garapenaren ondorioz. garai bakoitzean zuzendariak (txillardegi eta Maria Jose azurmendi), koordinatzaileak, argitalpen batzordeko kideak berritzen joan dira, eta horrek berarekin ekarri du garapena. ez nuke puntu honetan gehiegi luzatu nahi, uste baitut bakoitzak bere neurrian zuen onena eman zuela, baina uste dut bat aldizkariaren" intra historia" azpimarratzekoa dela arlo honetan, izan ere bere iraupen eta bilakaeraren gako nagusia bertan dago. zorroztasun akademikoa, esperientzia aplikatua, militantzia eta zabaltasuna uztartzen asmatu dute aldizkariaren sustapenean lan egin dutenek. denona eta inorena ez, txikia baina ezinbestekoa, hori da bat aldizkaria izan dena eta horretan ahalegindu dira, produktuan ikus daitekeenez, bertara bildutakoak. 1996an esku bateko hatzak aski ziren aldizkariaren iraupenarekin konprometitutako pertsonak zenbatzeko, egun, ordea, bat desagertuko balitz bat berria sortu litzateke euskalgintzak bere eremu desberdinetatik dakarrenari bide emateko. ingurumaria aldatu bada, bat bera ere aldatzen joan da, ez beharbada nahi izan den moduan, bai, ordea, ahal izan den neurrian. Formatu aldetik aldaketa bistakoa da, baina aldaketa nagusia edukietan dago.
‎–Kendu burutik Euskal Herriko independentziaren posibilitatea, Estatu Batuetako indioen etorkizuna nahi ez baduzue??; eta nola dakizu gure etorkizuna Estatu Batuetako indioen parekoa izango dela, eta ez Vietnameko indioena, Damaso?; euskaldunok europarrak baikara, eta Vietnameko gerraren aurkako protestak izugarriak izan baitira Europan? Baina zu trebea zara hitzekin, eta hara nola zure esaldi bat hatz bihurtu eta begian sartu didazun: –Agotak ez ziren Toledon bizi, nik dakidanez??; zertara dator hori?; nik ere bai baitakit Euskal Herrian errepublika sozialista bat gauzatuko balitz, nire ametsa beteko balitz, alegia?, ez litzatekeela guztia maitagarrien ipuinetan bezala izango:
‎Begiak beteta zeuzkan eta horrelakoetan kokotsa goititzen zuen, bere onera itzuli arte. Luiak, Omarri etxeko zokoetatik zigala buru bat hatzean sartuta jazartzeko baliatu zuen, gurasoen aurreko inoizko poz eta libertate erakustaldi handienean, agian. Elenak berehala beheititu zuen burua eta Xabierrekin hitzik trukatu gabe baina giro onean joan zen afalordua, Omarri animalia haiek non bizi ziren eta zein garesti saltzen ziren azalduz.
‎Blogean ofiziala Chromium proiektua, Google bere sistema erabiltzen duen tabletaren proposamena aurkeztu zuen operatiboa. Tabletaren zirriborroa, diseinatzaile batek egina konpainiaren pantaila multitaktil bat izango luke, ingurune batekin hatzekin erabiltzeko grafikoa. Horrela, iPad, analista askok, aldi berean, liburu elektronikoen irakurleak.
‎" Kendu burutik Euskal Herriko independentziaren posibilitatea, Estatu Batuetako indioen etorkizuna nahi ez baduzue..."; eta nola dakizu gure etorkizuna Estatu Batuetako indioen parekoa izango dela, eta ez Vietnameko indioena, Damaso?; euskaldunok europarrak baikara, eta Vietnameko gerraren aurkako protestak izugarriak izan baitira Europan... Baina zu trebea zara hitzekin, eta hara nola zure esaldi bat hatz bihurtu eta begian sartu didazun: " Agotak ez ziren Toledon bizi, nik dakidanez..."; zertara dator hori?; nik ere bai baitakit Euskal Herrian errepublika sozialista bat gauzatuko balitz —nire ametsa beteko balitz, alegia—, ez litzatekeela guztia maitagarrien ipuinetan bezala izango:
‎Benetan ausarta da Christophe. Badaki kanpoko mundutik ekartzen digun zernahi gauza askatasun puska bat bezalakoa dela guretzat, debekatuta zaigun munduaren zati bat hatz puntekin ukitze hutsa berebizikoa dela guretzat, egunen batean eskuratuko dugun paradisua hor dagoela, ez dela desagertu, eta oraindik gure zain dagoela egiaztatzen digun froga baita.
‎Bertan, ikus daiteke nola gaztea eskuburdinak dituela autotik atera eta aurpegia polizia etxeko atearen kontra kolpatzen dion udaltzain batek eta nola beste batek lepotik heltzen dion. Gainera, azken horrek erasoaren momentu batean hatz potoloa ere sartzen dio ezkerreko begian. Bi dira gazteari erasotzen dioten udaltzainak; beste lau so ageri dira bideoan.
2011
‎Animalien pertsonifikazio argia dugu, Lobelek bere lanetan egin izan ohi duen bezala, eta oso pertsonaia gutxirekin (esku bateko hatzekin konta daitezke liburuan ageri direnak) istorio sinple, arin eta hunkigarria erakusten zaigu.
‎Hantxe ditut nik ere neure etxeko hilak!?. Eta, bat batean hatzaz don Rufino seinalatzen zuela, gehitu zuen: –Zuk gidatzen zenuèn partiduari eman nion nik botoa, gerra aitzineko hauteskundeetan:
‎Eriak latexeko eskularru baten hatzak dira. Eskularrutik moztu, kokaz bete eta beste babesgarri baten barnean sartuak irentsi aurretik.
‎Hatz bat zen. Larrua zimurtu eta marguldurik bazegoen ere, garbi zegoen hura gizonezko baten hatz txikia zela.
‎NEKANE. Billetetako batean hatz marka batzuk aurkitu dituzte eta identifikatu ditugu zeinenak diren.
‎Zer arrisku izan ditzake langile batek atalase horretara iristean? 17 Adierazi, kasu bakoitzean, bibrazio mota, zer atali eragiten dion, zer ondorio dituen langilearengan eta haren aurkako prebentzio neurriak: a) Mailu pneumatiko batekin lan egiten du.b) Hiri autobus bateko gidaria da.. Izan daiteke kasuren batean hatz zuriaren sindromea. Arrazoitu zure erantzuna.18 Ikertu laser izpiaren erabilera medikoei eta haien arriskuei buruz.
‎probabilitate handia eta ondorio kaltegarria.26 Esan zer aukera dituen langile batek lantokian arrisku larri eta berehalako bat duenean.27 Arriskuen ebaluazio bat egin behar da prebentzio ekintzaren plangintza egiteko? ...enatu edergintza zentro baten ebaluazio faseak.a) Langileak eta haiek egiten dituzten zereginak identifikatu dira.b) Tindagaiak manipulatzeko eskularruak erabiltzea erabaki da.c) Langileak sei arrisku motaren aurrean daudela identifikatu da.d) Arriskuak LSHINren ereduaren arabera kalifikatu dira, eta hiru arrisku jasangarri, bi moderatu eta garrantzitsu bat daudela jo da.29 Inprenta bateko langile batek hatz bat moztu du ebakitzeko makina bat erabiltzen ari zela. Arriskuaren ebaluazioan, kalte jasangarritzat hartua zegoen.. Arriskuen beste ebaluazio bat egin behar du enpresak?
‎Orain, hamar bat hatz suma ditzaket
‎Batek amesgaiztoa eduki du. Lo zegoenean, katu itxurako mamu batek hatz egin dio.
‎Ez jakiteagatik, ez dakite X marks the spot hitzen esanahia oraindik, ez dituzte filmak gurean –gurean? – azpititulaturik ematen, eta horren truke ezabatzaile ejertzito ederra daukagu –bikoizleak esaten diete– inork esandakoak feriante ahotsarekin ezabatzen dituen ejertzitoa, 90etako erakusleiho koloretsu eta aldirietako galeria komertzial erraldoiak irudikatzea kosta egingo litzaieke akademia grisetan egurraren lengoaian hezitako poliziei; trenbidearen zabalera diferentea da hemen duela zortzi urte ohean hil zen diktadoreak hala erabakita; zergatik? ...eko erakunde zaharkitu bateko esaneko gizonak dira botekin hondarra harrotzen duten presati horiek, bi urte barru NATOn sartuko den estatu bateko musketierrak, hiru urte barru Europako Ekonomi Elkartera sartuko den estatu batekoak, ezpatariak izan nahi baina beranduegi jaiotzea tokatu, lastima; gau txandan lan egiten dute hamabi orduz, eskua joaten zaie batzuetan, ulertzekoa –lotu lukete pita bat hatz lodiaren bueltan, gero atzera ekartzeko; atzera arrantzatzeko joaten zaien eskua– Diktadura batetik eta bere arauetatik datoz. Araua dioenak erraia ere badio.
2012
‎530.000 urteko fosilak aurkitu zituzten han, Homo heidelbergensis espezieko 30 banakorenak (6.500 hezur), espezieak munduan duen erregistro osoaren %90 Egunotan aurkikuntza handiak egin dituzte eremuan, guztira lau hezur, H. heidelbergensis espeziekoak. Tartean haur baten hatz txikiaren hezurtxo bat dago; H. heidelbergensis horiek guztiak beste hominido batzuek pilatu zituztela iradoki dezake hatz horrek, lur eman zietela alegia, sinbolismoa adierazten duen ekintza gauzatuz. Hots, gorpuak ez zituzten animaliek pilatu, haragi biltegi moduan edo.
‎Goialdea tolestua zegoen, osorik lizundua eta usteldua ageri zen, eta hautsi egin zen zabaltzean. Sasiek urratutako soinekoaren puskak hiru bat hatz zabal eta sei hatz luze ziren. Puska bat soinekoaren azpildurarena zen, eta pasaratua zegoen; gonaren zatia zen beste puska, ez azpildurarena.
‎–Lurra zanpatua zegoen, sasiak hautsiak zeuden, eta nonahi ageri ziren borrokaldi gogor baten erakusgarriak?; eta horra hor azpiko gona eta zapia, apaletan ipinita baleude bezalaxe. . Sasiek urratutako soinekoaren puskak hiru bat hatz zabal eta sei hatz luze ziren. Puska bat soinekoaren azpildurarena zen, eta pasaratua zegoen.
‎langile gehienak tatuajez beteta zeuden. Bakarren bati hatz txikia ere falta
‎a) Eskuaren galera, atzamar guztien galera edo esku bateko hatz lodia eta erakuslearen galera; hankaren galera edo behatz guztien eta hanka bateko metatarsoen galera.
‎b) Zurrunketa, hezur ehunaren galera, esku bateko hatz artikulazio handi bateko funtzionamendua ezeztatzen duen uzkurdura orbaintzailea.
‎Narrika kalean behin eta berriro gelditzen nintzen ezagunekin hitz egitera, arratsaldez hitzordurik gabe aterata ere beti nuen ezagun batekin tea edo kafea hartzeko aukera. Nagoen lekuan ordea bakarrik nago, hainbeste etxe, hainbeste ate, hainbeste jende, eta esku bateko hatzak sobera ditut laguntza eske jo ditzakedanak.
2013
‎Erronka berriei modu txukun eta eraginkorrean erantzuten badiegu, aurrera egingo dugu. Munduan, hizkuntzak biziberritzeko ekimenei dagokienez, esku bateko hatzekin konta daitezke euskararen moduko kasu aurreratuak. Askok aitortzen dutena baino egoera hobea da euskararena, baina beste askok nahiko genukeena baino apalagoa.
‎Alde batetik, atxiloketan hartutako telefonoak eta elkarren arteko deiak aipatzen ditu. Bestetik, atxilotu baten hatz markak dituztela dio, eta polizia zientifikoak biren DNA aztarnak dituela. «Kriminalitate zantzu arrazionalak eztabaidaezinak dira».
‎Gidabaimena ateratzeko dirua biltzea zuen helburu. Han izandako istripu baten ondorioz, esku bateko hatzak galdu zituen. Zumarragara joatearekin batera, Xabin bihurri eta mugitu hura baretu egin zen; errotik aldatu zen, amaren iritziz:
‎Pazientearen atzealdean jesarria, begiak pelbisaren pare. Esku bateko hatz lodia goi atzeko arantza iliakoan eta beste hatz lodia alde bereko gandor sakroan jarrita.
‎Hauek dira gehien erabiltzen direnak: Jarri tirita edo esparatrapu zati bat hatz lodian. Hatza ozpina edo limoi zukua. Igurtzi azazkala esmalte mikatza. Substantzia kaltegabe hori farmazietan hartu behar da, eta ez hartzea gomendatzen da 30 hilabete baino gutxiagoan.
‎hizkuntzak biziberritzeko ekimenei dagokienez, esku bateko hatzekin
‎Bi kanoetako indio guztiek, hamabiren bat gizon eta emakume, margoturik zekarten aurpegia, batzuek kolore beltzez, mantxak balira bezala, eta beste batzuek gorriz, benetan beldurgarri. Emakumeek, gainera, margoaz gain, beheko ezpainean taulatxo bat zekarten, arrautza baten tamainakoa, obalatua, ezpaina hiruren bat hatz aterarazten zuena kanporantz, intxaur bat baleukate bezala ahoaren aurrean, eta horrek ikaragarri itsusten zituen (estaban demasiadamente feas)". 157
‎Zutola baserriko Huxtio mutikoa da. Igitaiarekin aztalean egin du izugarrizko zarrata, orkatila baino lau bat hatz gorago. Hezurra ageri agerian dauka.
‎Beti pentsatu dut benetako lagunak esku bateko hatzez konta ditzakezula Gitarra jotzeko erabiltzen nituen hatz lodiez ari naiz; puntak kailuz azkazal motz eta puskatuez (askotan zikinez) soka mutuak kalakan jartzen zituen bakarlari tunante bihurtuta
2014
‎Onenak, hitzik esan gabe hitz egiten. Elkar ezagutu genuenetik esan dizkidazunak esku bateko hatzekin zenbatu ditzakedala uste dut, bostera heldu gabe. Eta nik beti gauza bera esaten dizut zuri.
‎Nahi gabeko begirada mespretxagarri baten ondoren, Marjoriek begiak beheratu zituen, eta bere arreta guztiarekin ekin zion zereal bakartu bat hatzarekin kulunkatzeari.
‎Hala ere, haren imitazio eskemak nahiko zehaztugabeak dira hain adin goiztiarrean. Batek hatz bat tolesten edo zuzentzen badu, umeak keinu hori imitatu ahal izango du eskua irekiz eta itxiz (Piaget, 1951). Egia esan, ekintzarik errazenen imitazio zehatzenak praktika egunak eta asteak eska ditzake; batzuetan, ehunka erakustaldi beharrezkoak izango dira adin horretako ume batek ezkutaketa eta antzeko jokoak ikasteko.
‎Bi maitaleen joan etomengatik soilik erdiesten da: pasatzen delako, furet jokoan bezala3, mutikotik mutikora, baina emakume baten hatzean erortzen bada, itzuli egiten da, ez da gehiago pasatzen, birritan doa Siegfriedengandik Brunnhilderengana, azkenean neska gogokoenaren hatzean gelditzeko. Ez du itzultzen, bere hatz kiskalitik erortzen da.
‎Begira itzazu, antzarak, ez dira sekula antzarak izango. Esku biluzietan, esku irekietan, beti da nabarmena hogei bat hatz kondatzeko desira, horrexetarako beti zain daudela". SARRIONANDIA, J. (1985) Ni ez naiz hemengoa, Iruñea, Pamiela, 194 or.
‎Kimuak ziren, zerbait oparoagoaren lehen aztarnak, baina bularrak azken batean. Esku bateko hatzak mugitu zituen neskak, eta Xabik begiak itxi zituen, berriz irekitzeko ikaraz. Neskak bere biluztasuna ikusi zuela deskubrituko balu!
2015
‎Berehala, berebiziko zama arindu baliote bezala, Ramsay jaunak hankak luzatu, toxa atera, purrustada arin batekin Macalisterri eskaini, eta aita pozik sentitzen zela jabetu ziren, eurak sufritzen egon arren. Ordutan nabigatu zuten hala, eta Ramsay jaunak galdera bat egin zion Macalisterri, iragan neguko ekaitz handiari buruz edo?, Macalister zaharrak erantzun, elkarrekin pipa erre, Macalisterrek soka bikeztatu bat hatzetan hartu, korapilo bat egin edo askatu, eta mutikoa arrantzan aritu zen, inori txintik esan gabe. Jamesek etengabe belan eduki behar zuen begia.
‎(Hesira begiratu zuen, adarren anabasara). Nork egotzi ezer, beraz, talde bakarti horretako buruzagiari, azken batean nahikoa gora igo baita urteen mortua eta izarren suntsipena ikusteko, baldin eta, herioak gorputz atalak zurrundu eta mugitu ezinik utzi aitzin, korde apur batekin hatz hozminduak bekokira altxatzen baditu eta sorbaldak tinkatzen, bere bila datozenek soldadu jarrera ederrean hilik aurki dezaten. Ramsay jaunak sorbaldak tinkatu eta tente jarri zen loreontziaren ondoan.
‎Abizen arranditsu baten babesa edo zeukana baino gizontasun handiagoa behar du batek norbere burua deitura elkartu aristokratikoaz aurkezteko. Ez zidan kupoi saltzaile bati egingo liokeen baino kasu gehiago egin, emaitzaren inguruko nire jakin min itxuratiari esku bateko hatz erakuslea altxatuz eta bestearekin 0 bat marraztuz erantzun baitzion. ‘Hara, ze pena! ’ esatea baino ez zitzaidan otu, pentsa.
‎– Bost, esku bateko hatzak adina. Baina gaur ez dira ikusten.
‎Beraz, konkusio bat hatz bizarrak bezain arriskutsua da.
2016
‎Hitz egiten zenuen bitartean libre zeneukan eskuarekin bizarrean karakolak egiten imajinatu zintudan, anfetaminaz zopatuta zeundenean behin eta berriz egin ohi zenuen keinuaz, bizarreko ile xorta bat hatz erakuslearen eta lodiaren artean bihurrituz atergabe, aurrez aurre zintudanean lasaitasun oro dinamitatzeraino artegatzen ninduen mugimendu errepikari jasanezin harekin. Egiten zenuenik ere ez zinen konturatzen gainera, inkontzientea eta mekanikoa zen erabat.
‎Zutik erori zen. Baina mina hartu zuen esku bateko hatzetan. Gainera, murruarekin jotzean, tarratada bat egin zuen hondartzarako oihal arrosako soinekoan, besapean.
‎Hura gizonezko batena zen. Hezur hauek emakume batenak dira, zalantzarik gabe, makurtu eta zorroetako bat hatz puntez ukitu zuen.
‎Azalpeneko zutabe hau idatzi dut, bosgarrena?, eta, despedida gisa bada ere, argitaratuko didatela espero dut. Azken finean,, lauk jaten duten lekuan, bostek jaten dute?, eta plazaratu ditudan zutabeak esku bateko hatz guztiekin kontatu ahal izango ditudala jakitea kontsolamendu moduko bat izango da niretzat, edo hori uste dut behintzat.
‎Egia da idazle profesionaltzat jo ditzakegunak gutxiengoa direla, edozein literaturatan bezala. Baina ez dute jadanik osatzen, inoiz esan den bezala,, esku bateko hatzekin, kontatu daitekeen talde bat:
‎MEZZENGERREN HEGAZKINA DAYVIRGINIA (off) Hatz marka bat! Elfo baten hatz marka dirudi./ (on) Beharbada... anelfo batena!!! VIRGINIA (CONT' D) Pixi Post, deika. Aurrera, Sneguroschka!
‎Nolanahi ere, Garaidi detektibe zientifiko bat da, horrela azaltzen digu Loidik behintzat. Bere metodoetariko bat hatz aztarnak aztertzea da: –nor edo nork beatz zantzuak utzi zituela...?
‎Hasteko, egun arront ezaguna ez jazotzeaz gainera, frai Joakin beraren kopirraita duda mudatan ezar litekeen zerbait bada antzadenez. Julen Urkiza edo frai Julian Jesus Haurrarena karmel izenez ezagun den apez ikerlariak dituela urte zenbait ageri bere Karmeldarrak Markinan lan mardul eta jakintsuan beste egile baten aukera eman zuen, hau da, frai Frantzisko Gurutzekoa izeneko beste arabar baten hatz argigarria eskaintzen digu azalgai. Horixe Zigoitiako Muruakoa bide zen, eta Markinako lekaidetxean 1821.eko abuztuan zendu zen.
2017
‎Begiz jo dute Martxelo eta berarengana abiatu dira. Taldeko batek hatz erakuslea zuzendu dio atzeko norbaiti begira:
‎Eta, bat batean, dantzan ari delarik, horra itsasoa kolpez itsasontziz beterik; ontzi guztien brankak urrezkoak dira, kubertak bete beterik dituzte denda koloretsuz eta zetazko banderaz, eta ontzietatik kanpora hara non ateratzen den patxa mordo bat, bakoitza bere fez gorria buruan, eta fez bakoitzak urrezko borla bana airean txutik?, eta halaber ateratzen da bey51 aberats okitu eta zaharkotxa andana bat, denak eskuak opariz kargaturik erromes abiatuak, eta gero horra datoz haien seme bixarguri eta malenkoniaz erreak; orobat ateratzen dira trikornio dirdiratsuzko almiranteak, eta alkandora lepo zuri mineko eta praka nasaiko marinelak; eta haien ondotik kolore urdin argiko zaragoila harro eta bota horiko morrosko kretarrak, buruko ileak mokanes beltzekin lotuak. Eta guztien atzean horra dator Zorba, luze luzea, amodioak flakatua, eztei eraztun potolo bat hatzean eta limoi lorezko koroa bat buruko tximaje urdinduan?
‎Zorba isildu zen. Kolpe zakar batez hatz batekin kopetako izerdia xukatu zuen eta tantak lurrera jaurti zituen. Makurtu zen eta lurrean iltzatu zituen begiak.
‎Ez zen oharkabekoa mahai betearen gaineko txostenetariko batean hatzak pausatzeko keinua. Ezta handik irakurtzeko planta ere.
‎Bazen zerbait ibilgailu hartan ileak lazten zizkiona. Nor arraio sartzen da kamioi batean hatz markak hartzera?
‎Orzaizek esku artean erabili zuen makila. Pianista baten hatz luze eta aristokratikoak zituen. Hiru eraztun zeramatzan, harribitxi lodiz hornituak.
2018
‎Beraren eginbeharrak egokitzeko baino ez dizut galdatzen. . Eta nik uste lord jaunak orduantxe esan zuela, berriro entziklopediako liburukira atzera begiratuz eta artega sarrera bat hatzarekin birpasatuz?: Hutsegiteok berez hutsalak izan litezke, Stevens jauna, baina zeuk ohartu behar zenuke zer esan nahi duten.
‎Ehun lagunetik gorako talde bat da. 30 urte bete dituztenak esku bateko hatzekin zenbatu daitezke.
‎zenbatera dagoen atera behar da orain. Alanbre mehe eta bigun bat sartu dugu, muturra pare bat hatz okerturik, suposatuz beherantzean kako efektua egingo duela azala jotzean. Ikusten?
‎Laster izango dut emaztegai diamante bat hatzean. Handik aurrera begiraleek ez didate gehiago atentziorik deituko.
‎dena zetzan lehorteak errerik; dena zen sastraka eta ezpel, zuhaitz gerri ihartu, lur zokorrekin bat egindako lasto, eta ilargiaren ardorak ez zuen areagotu baino egiten idor  itxuraren handia: lur gaineko distira urdin haiek legenardun baten hatz zornatuetako eraztunaren zilarrezko efektua baizik ez zuten lortzen...
‎Iruñean sortuak, benetan gutxi dira," Iruñeko" sonetisten artean; euskaldunen artean, bat bakarra: Jose Agerre(), eta erdaldunak esku bateko hatzekin zenbatu daitezke eta oraindik bat soberan: Jose Maria Perez Salazar (1912), Ricardo Ollaquindia (1925), Jesus Gorriz (1932) eta Jorge Ramon Sarasa (1936).
‎Haurtzaroan kale haietan jolastu zen, eta orain, haurrek albo batera utzi duten jostailuaren gisakoa da herria. Ezagunak zaizkion tabernak identifikatu ditu, baina esku bateko hatzekin zenba ditzake. Kaleak hutsik dira, eta horrek izugarri harritu du jakinik ostiral iluntzea dela.
‎Txukrutek familia hil zioten, baina lehenago amarru hau erakutsi zigun: lo dagoen pertsona bati hatz txikia uretan sartzen badiozu, pixa egiten du gainean.
2019
‎Nork heldu lan horri? galdera kualitatibo nagusioi hizkuntza soziologiaren perspektiba teorikotik heltzen dieten euskal adituak seinalatzeko, esku bateko hatzak aski dira. " hildako fardela" bihurtu ote gara espezialitate alor honetako gehienok, hain funtsezko eta hain noraezeko diren gai hauei dagokienez?
‎Rangel hobeto zegoen, eta luze gabe ederki sentitu zen. Arduragabe zebilen, zenbaki batzuk ahazten zituen, eta Joaninhak hatzez seinalatzen zizkion ninfa baten hatzak, zioen bere artean; deskuiduak nahita egiten hasi zen, neskaren hatzak ikustearren, eta entzuteko nola esaten zion: " Despistatuta zabiltza; gure dirua galduko dugu, gero!".
‎Flanela grisezko galtzak erabiltzen zituen oraindik, baina soinean marraga koloreko artilezko jertse gisako jaka arinago batek estaltzen zion lepo zabaleko lihozko alkandora bat. Arrats batean liburu bat hatz erakuslearen gainean itxita zekarrela jaitsi zen. Norbaiti ustez poza emango zaiolako seinalea den erdi irribarre eutsi batek pizten zion aurpegia.
‎Ehun lagun inguru elkartu ziren bertan, horietako gehienak adineko jendea. Atzerapenik gabe, antolatzaileetako batek hatzarekin keinu egin eta sozialisten ohiko doinua indar betean hasi zen bozgorailuetan. Militanteak eta jarraitzaileak bandera gorriak astintzeari ekitearekin batera, jende multzo bat sartu zen plazan, arrapaladan:
‎Emily Brontëk, Virginia Woolfek eta batzuetan Mary Webbek bakarrik dute Rousseauk asmaturiko bide horiek korritzeko ausardia. Are arrazoi handiagoz, esku bateko hatzez kontatzekoak dira ezarritakoa zeharkatu dutenak haren alde sekretuaren bila: Emily Brontëk heriotza galdekatu zuen; V. Woolfek, berriz, bizia; eta Katherine Mansfieldek, batzuetan, ez sarritan?, eguneroko kontingentzia eta sufrimendua.
‎Alabaina, beste bizi bat, unekoa eta zorrotza, dator atzetik, urrutitik jarraitzen dion soldadu bat, ez dio segizioari jarraitzen, emakumeari baizik, emakumea konturatu da, eta bere buruari galdetzen dio, Zer nahi duzu nigandik, gizon, zer nahi duzu, eta ez du erantzuten, baina berak ez daki besteak nahi duena Henrique zaldunaren tokia dela, ez orain doan tokia, andetan astun inarrosirik, hil jantzi zikin baten azpian, baizik eta bestea, gorputz biziak uztartzen ahal diren beste edozein, egiazko ohe bat, belardi bat, besakada bat ahotz, hondar magal bat. Mogueimek bazekien seguruena zela Ouroana berarekin gustatuko zen edozein jaunek hartua izango zela, baina honek ez zuen larritzen, agian, azken azkenean, ez zuelako uste egunen batean hatz batez ukituko zuenik, ezta patuaren laguntza edukita ere, eta Ouroanak, inork maite ez zuelako, ibaiaz beste aldeko emakumeekin elkartzea beste erremediorik ez bazuen, hala ere Mogueimek ez zuen emakumea egongo zen txabolako atea bultzatuko bere plazera gozatzeko denona behar zuen gorputz batean, denona izango zenez ez baitzuen sekula berea izango. Mogueime soldadu hau, irakurtzen eta idazten ez dakiena, non jaio zen edo azken buruan mairua kristaua baino gehiago ematen duen izena zergatik eman zitzaion gogoan ez duena, Mogueime soldadu hau, Santaremen sartzeko eratu zen zurubi hartako mailadia baizik ez dena, orain bere soldadu soilaren arma ahulekin Lisboako setio honetan dagoena, Mogueime soldadu hau Ouroanaren atzetik doa heriotzatik apartatzeko beste modurik ikusten ez duena bezala, jakinik, hala ere, heriotzaren aurrean egon duela behin eta berriz, eta sinetsi nahi gabe bizitza elkarren ondoko geroratzeen sail infinitua baizik ez dela izango.
‎Eskua telefonoaren gainean pausatu zuen, itxaron egin zuen oraindik ere, isiltzeko azken aukera eman nahiko balio bezala, eta azkenik entzungailua jaso zuen, zer etorriko zen zehatz bazekielako ustean, Silva jauna al zara, galdetu zuen telefonistak, eta berak erantzun zuen, labur, Bai, Inork hartzen ez zuenez, eskegitzekotan nintzen, Zerbait nahi al duzu, Nik ez, Maria Sara doktorea da zurekin hitz egin nahi duena, itxaron apur bat. Eten bat izan zen, zaratek konmutazioren bat salatzen zuten, antza, nahikoa denbora izan zen Raimundo Silvak pentsatu ahal zezan, Maria Sara du izena, partez asmatu zuen, baina jakin gabe, zeren, alde batetik hatz salatzailea Maria izenaren gainean zuela lo gelditu zela egia bazen ere, egia baitzen, baita ere, horretaz ez zuela oroitzapenik gordetzen, eta iratzarri zenean, liburuaren gainean zabal zabal zegoen eskutik burua altxatu, eta bi eskuez igurtzi zituen begiak, eta horrela kendu zuen orritik orientazio seinale behin behineko hura, bakarrik bi muturretako erreferentziak edukiko lituzke, eta jak... Telefonistak esan zuen, Lotuko zaitut, telefonisten artean ohiko gaztigua da, profesioaren denentzako tokia, eta, hala ere, ondorioak agintzen dituzten hitzak dira, onerako zein txarrerako, Lotuko zaitut, esan zuen, bere zerbitzuak erabiltzen dituen patuarekiko axolagabe, eta ez da konturatzen zer esaten ari den, Elkartu, estutu, hartu, pasatu, bildu, finkatu, batu, hurbildu, lotetsi, harremanean sarrarazi, kidetu egiten dut, bere ustez bi pertsona elkarrekin komunikazioan jartzea baizik ez da, baina ekintza bakun honek, kontura gaitezen, nahikoa arrisku dakar berarekin, eta gehiago, arinkeriaz egin dezagun.
‎" Esku hutsik zatoz ala zer?", eta berak erantzun dio: " Jo, es ke ez dut astirik izan, barkatu", eta Karmen begira ez daukanean berriro begiratzen dio Aneri eta bi kolpetxo jo ditu sudurraren alde batean hatz erakuslearekin. Oihana Ibairekin berriketan hasi da berehalaxe, hark esaten duen guztiari baietz eginez eta etengabe barrez.
‎Txorikume batek hatz erakusletik heltzen zion bere atzaparrekin. Bola beltz bat zen, arrasto zuriak alboetan, burua proportzioan oso handia, mokoa beltza.
2020
‎Kontaktu fisikorik ezaren ondorioak Besarkada iheskor hori lagun bati festa baten ondoren agur esatean, bilobei akusoa botatzean, eskuak ezkutuan igurtzita, lehen musua, ama baten hatzak malkoak lehortzen, atximurrak amonaren masailean, bezero bati eskua emanez tratua ixtean edo lagun baten sufrimendua arintzean. Kontaktu fisikoa da, bizitzaz betetzen gaituen ukitu magiko hori, hainbeste erlaxatzen eta kitzikatzen gaituena, bizitza osoa eseriatzat eman duguna, pandemiak kendu digun arte.
‎Irribarre egiten saiatzen zen arren, begirada tristea zuen, Mari Milagrosen etxera etorri zitzaidanean bezala. Edalontziko izotz harri bat hatz muturrekin hartu eta kopeta ingurua igurtzi nuen. Lokiak minbera nituen, eta begiak puztuta, negar saioaren ondorioz.
2021
‎Bada bertsolariaren ahotsak eta barruko begiradak hartu duten garrantzi eta prestigioaren zantzu bat. Gogora dezagun 1960ko hamarraldira arte bertsolaritzaz prentsan argitaratu ziren milaka testuen artean esku bateko hatzekin zenbatu zitezkeela bertsolariei ahotsa ematen zieten elkarrizketak.
‎Ematen den bitartean likido gozoak hartzea. Komeni da azukre bat edalontzi batean hatz batekin edo bi urarekin (sakarosa %25ean) disolbatu eta 2 ml inguru ematea, pixkanaka pixkanaka, xiringa edo tanta kontagailu batekin, haurraren ahoan, injekzioa baino bi minutu lehenago. Amaren azala ukitzea, kanguru metodoa deritzona.
‎Etxebizitzaren gaia ere izan zuen hizpide. «Gure lurraldearen erakargarritasun zoragarriari lotua dela uste dut, baina ez dut uste nor bere baitan hetsirik egotea edo halako jarduera edo halako publiko bat hatzarekin erakustea denik konponbidea». Tresnak badirela eta partaide ezberdinen artean lanean aritu behar direla baieztatu du.
‎«Ez du merezi zortzimilako batengatik hatz bakar bat ere galtzea»
‎Nik ere berdin pentsatzen dut, nahiz eta baditudan lagunak aurkakoa pentsatzen dutenak. Beti pentsatu izan dut niri ez didala merezi zortzimilako batengatik hatz bakar bat galtzea. Oraindik ere gustuko dut hatzak pintatzea [barrezka].
‎–Ez dut ia inor hara eroaten, han gordetzen ditudan altxorrak miresteko gai izan daitezkeenak baino ez. Esku bateko hatzekin zenbatu daitezke halakoak, imajinatuko duzunez.
‎Paper hori bat atera du zimur zimur eginda eta Jorgeri eman dio. Post it bat hatz artean mindua. Arkatzez daude jasoak izen abizenak eta telefono zenbakia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bateko 34 (0,22)
bat 33 (0,22)
baten 16 (0,11)
batean 12 (0,08)
batek 11 (0,07)
batekin 2 (0,01)
batengatik 2 (0,01)
bati 2 (0,01)
Bat 1 (0,01)
Batek 1 (0,01)
batetik 1 (0,01)
batez 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia