Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2001
‎Esnatu nintzenean, gelaxka hits batean giltzapeturik nengoela konturatu nintzen. Ez du merezi ziegaren deskribapen fisikorik egiterik:
2002
‎Lurrean eser zen; errabiaturik Peio ere ber maneraz zigortu zuten. Biok etxe arrotz batean giltzapetu gaituztek Hi oihanetik urrun eta ni familiarik gabe. Ezin diagu bakardade horretan segitu.
2005
‎Kaka zaharra, ezin dut hau eraman. Argi izpirik ere irristatzen ez den gela beltz batean giltzapetuta sentitzen naiz. Agian neuk ere kanpoko mundu honetan eta neure buruarengan sinisten dudalako plantak egin ditut, haiek ez atsekabetzeko.
2006
‎Eskarmentuz irauli zitzainan burua eta garbigailu indartsuenaz ezin kita daitezkeen bizitzako orban oro ezabatzea erabaki huen, galzorik betetako bizibidea saihestu eta pauso zuzenak emateko aukera ematen zinan bigarrena hautatuz: geratzen zitzainan azken hauts dosia oroitzapen ilunez betetako kutxa batean giltzapetu huen, drogetan bildutako bizimodu haren amaiera gisa.
2008
‎Poliziaren bozeramaileak azaldu duenez, gaztearen infernua 15 bat urterekin hasi zen. Urte hartan, ihesbiderik ez zuen gela batean giltzapetu zuen aitak. Handik aurrera, sexu harremanak izatera behartzen hasi zen gizona, eta bortxaketa horien ondorioz, bi seme alaba izan zituzten:
‎ANDONI. Eta Kandidok arrazoi badu? Behar adina ikertu ez nuelako errugabe bat giltzapetu bagenuen?
2009
‎Hilketa estaltzea egotzita bart atxilotutako 15 urteko mutilaren kasuan, adingabeentzako epailearen esku utziko dute eta Fiskaltzak zentro batean giltzapetzeko eskatuko du.
‎Bere esanetan, zaila izango da Espainiak atxilotutako bi piratak identifikatzea, arrantzaleak bat batean giltzapetu zituztelako, bata bestearengandik bereiztea zaila delako.
‎Hiru astez egon ziren alertan. Ororen buru, 9.071 ibilgailu eta dozenaka eraikin erre zituzten, eta 2.921 lagun atxilotu zituzten; horietatik 600 bat giltzapetu egin zituzten, ehun adingabe inguru barne. Liskar egileei aurre egiteko aitzakian, 11.000 polizia eta jendarme baino gehiago jarri zituzten lanean.
2010
‎Pentsa nolako giroa biziko zen Goizuetako herrian. Diru faltsua egiteagatik salatuak, Iruñeko kartzelan larrialdi hartan zeudenekiko errukiagatik ez ezik, herrian ibiliko zen marmarragatik ere, nor hasi enkante publikoan eztia erosten?, jakinik delitu ikaragarri bategatik giltzapetutako gizon errukarri batenak zirela?... Hortan sinale zer mauka ariko zuten alkate eta gainera eskribau zenak eta bere aldekoek.
2011
‎Seme nagusia, aitari errementerian laguntzen eutsana, gazterik hil zan eta handik epe laburrera aita be, familia miseria gorrian geratzen zala. Auzoko batzuen laguntzari esker bizi izan ziran, baita garai haretan Izpilueta ondoan basurdekume bat giltzapetuta euki ei eban Sabino Aranarena be.
‎Neskak ezetz esan zionez, mutilak eraso egin zion eta Usera auzoko etxebizitza batean giltzapetuta utzi zuen. Zigor moduan, eta prostituituko zela esan arte, edalontzi bete ur gazi ematen zion, besterik hartu gabe.
2013
‎–Niretako ere ez dira urte samurrak izan, Cantalen utzi ninduzunez geroztik. Hamabortz urtez egon naiz gaztelu batean giltzapetua. Duela bortz eman zidaten Parisera itzultzeko lizentzia.
‎Berriz altxatu zen Leona, eta gela estu hartan gora eta behera ibili zen minutu batez. Kaiola baten barruan giltzapetutako lehoia ematen zuen. Ez bazuen Amaiaren lepora jauzi egiten, gaitz erdi.
2014
‎Batzuen aburuz,, gela iluna? zeritzon argirik ez zeukalako; eta iluntasun horretan, gainera, pertsona bat giltzapetuta omen zeukaten, egindako gaiztakeria batengatik zigorturik. Beste batzuentzat, aldiz, izen hori jasotzeko arrazoia gertakari ilunen bat izan zen, eta norbaitek, han, krimen lazgarri bat gertatu zela aipatu zuen.
‎Elkarrizketaren ondoren, Plateria kaleko etxerantz zihoala, Saldiasek identifikatu egin zuen, azkenean, Aranbururen atxiloketaren lekuko izan zen unetik bere buruaz jabetu zen sentimendua. Itolarria zen, ziega estu batean giltzapetuta dagoen presoak nozitzen duenaren antzekoa.
‎" Hire ahalke izanen gaituk muga hori iragaten baduk". Halakoren seme gehiena joan dela, eta zer gertatu zaion, jendarmeek atzeman dutela, Tolosako presondegi batean giltzapetu, arratoiekin partekatu behar jateko apurrak. " Ihar beldurtzekoa omen duk".
‎Jaun mera aitzinean, haren semea gibelean, makila eskuan badaezpada, zotinka eraman dute arrotza Herriko Etxerat. Ganbera batean giltzapetu, eta haur bat igorri dute jendarmeetarat. Arrotzari atzeman diote paper zati bat:
‎Benetan diotsut, ukitzen baldin baduzu ohorerik gabe botako zaituzte, zelda batean giltzapetu eta gauerdia heldu baino lehen urkatuko zaituzte.
2015
‎Ia Europa osoa zapaldua zuela zioen, Ipar Afrika gehiena, Greziako hiru uharte, bai eta Islandiako portu pare bat ere, Liberiako itsasontzi belgikar batera igo zeneko batean. Ez omen zuen itsasoko ur tantarik ere ikusi, harakoan ganbara ilun batean giltzapetu zelako eta honakoan abioian bidali zuelako hango poliziak.
‎Sorgin ehizan jazarria izan zen Ring Lardner Juniorrek Me odiaría cada mañana liburuan azaltzen du nola egoten ziren hainbat film bukaerarik gabe, harik eta produktoreek gidoilariak mobilizatu eta lehiaketak antolatzen zituzten arte: gidoilari taldeak landetxe batean giltzapetu eta amaiera zerrenda luzeak proposatzen zituzten. Diru multzo ikaragarriak irabazten zituzten produktorearen gustuko bukaera asmatzen zutenek.
‎Jendearekin nahastu, eta papar hegalaren azpiko xafla erakutsi ondoren está usted detenido esaten zioten bati eta besteari. Ikasgela gisa erabiltzen genuen behe solairu batean giltzapetu zuten hainbat jende gezurretan, besteak beste: Felix Elkano, Balere Bakaikoa, Errenteriako Sarasola,. Kukuxu?, Ostolaza, Manolo Otegi...
‎9 Haurraren egokitze gaitasunean konfiantza izatea Haur bat iristearekin batera agertzen diren zalantza eta beldurrek gehiegizko babesa eragin dezakete haur bat hezten denean. Haurra hautestontzi batean giltzapetu nahi izatearen sentsazioa alde batera uztea gomendatzen du Peñak, baita berarekin gurasoak hautestontzi berean sartzea ere. «Haurrek pasmosa plastikotasuna dute, eta edozein inguruabarrei lotzen zaizkio.
‎❖ Arte galeria kuttunenak ditut euskal arrantzaleek margotutako etxe eta txalupak, Irlandako dendetako ate eta errotulu koloretsuak, eta pubak, txiroenak ere beti duin eta dotore, eta Euskalherriko tabernak, sukaldaritzaren ostadar zoragarriak, erakusketa gastronomiko sofistikatuak osatzen dituzten pintxoekin, eta lurrera botatako paperekin, bide batez, askoz alai eta erabilgarriagoak inauterietako konfeti eta sugepaperak baino... Arte honexetan sinesten dut nik, bizitzaren artean, Van Goghen margolan batean zen horrexetan bertan. museo batean giltzapetu zuten arte.
2016
‎Leizeandiari egindako bisitak orekaren azken arrastoak suntsitu zizkion. Haren hitzak gogoaren sotoetan lurperatu nahi zituen, minik eginen ez zioten leku batean giltzapetu. Baina kirats bat bezala lerratzen zitzaizkion pentsamenduen artean.
2017
‎Arnasestua gelditu zirenean, errugabea zela zezeldu zuen Ferreirak, eta gogorrago jo zuten. Bukatzeko, Elisabeth gizajoak zer sentitu zuen jakin zezan, armairu baten tamainakoa zen zulo batean giltzapetu zuten, biluzik eta blai, urez eta odolez, ia konorterik gabe.
‎Babesgabe, klaustro batean giltzapetuta eta gure haurtzaroa bahituta, bekatua desagerrarazi eta gu santu bihurtzea beste obsesiorik ez zuten fraide batzuen eskutan abandonatu gintuzten gurasoek. Zeruz eta infernuz armatutako Jainko haren presentziak gobernatzen zuen dena.
‎Bi aukera bateraezinetan zatikaturik bizitzeko zigorra ezartzen zaie emakumeei. Eta gizonak beste dikotomia baten barruan giltzapetzen dira: buztana harrotzen dion horrek arazotsua behar du.
‎Hiru hilabetean Madrilgo erreformatorio batean giltzapetu zuten Karmen, eta, adin nagusiko bilakatzean, bi aldiz sartu zuten kartzelan. Baina indarrak ahitu zitzaizkion lapurretarako ere.
‎Ederra dauka. Ziega batean giltzapetuta dago.
2018
‎identitate maskulinoaren zeinutzat goraipatzen den organo horretara. Aitarenganako maitasuna zakilean gordetzen da, ukazio hermetiko batean giltzapeturik, eta orain zakil horretan zentratutako desirak etengabeko ukazio hori du egituratzat eta egitekotzat. Eta, izan ere, emakume objektua honako honen zeinua izan da:
‎You Sipo harri eta zur geratu zen une batez, eta konturatu zen ezin zuela atzeratu Hirugarren Alabari senarra aurkitzearen kontua. Pala lepoan hartuta, bi seme alabekin etxera itzuli zen berehala, eta semea gela txiki batean giltzapetu zuen. Herri ertzeko etxe txiki bat zen, eta patioan, uztaroko margo eta usainen artean, artaburuak zeuden nonahi zintzilik.
‎–Ospitale psikiatriko batean giltzapetu zezatela onartu zuten, ondorioztatzen du Edyk?. Akordio moduko bat, alegia.
‎nork ziurta zezakeen ziega zela izurritearen habia? Ez ote genuen izurri beltzak jotakoren bat giltzapetu, azken boladako atxilotu guztien artean. Borreroburuaren senak, ziega heze hartan botatako urteek oldartuta, ez zuen azken atxilotuen artean ezer berezirik sumatu.
‎Eskutitza bitan zatitu du, eta lautan, eta zortzitan, eta hamaseitan, eta hogeita hamabitan, eta hirurogeita lautan, eta ehun eta hogeita zortzitan. Puska guzti horiek bildu eta kaxoi batean giltzapetu ditu. Eta liburua... liburua beste liburuen azpian sartu du.
2019
‎Haatik, tratu txar eta bortxaketa kasu anitzen lekukotasun zitalez mukurutu txostena arakatu dut. Oroitzen zara, maleta lodikote batean giltzapetua, Tarnoseko oihanean agertu emazteaz. Hila, bistan dena.
‎Egitandi bila ateratzen den zaldunak laidoztatu egiten du dama, baina hark mespretxu egingo dio oinetan eserita geratzen bazaio. Horra hor amodio ezinezkoaren tormentua; emakumeak oso osorik eduki nahi du gizona, baina eskatzen dio eduki daitekeen guztiaz harago jo dezala; libertate bat ez da edukitzekoa; emakumeak izatedun bat giltzapetu nahi du hemen, baina izatedun hori, Heideggerren hitzetan,, urruneko izaki bat da?, eta emakumeak ederki daki bere ahalegin horrek porrot egingo duela erremediorik gabe. –Ene adiskide, maite zaitut maite behar den bezala, gehiegikeriaz, zoroki, bulkadaz eta desesperatuki?, idatzi zuen Julie de Lespinassek.
‎horra emakumearen askatasunak izan dezakeen aurpegi konkretu bakarra. Desleiala da bere desiretatik, pentsamenduetatik, kontzientziatik harago ere; objektu gisa begiratzen diotenez, bere burua eskaintzen dio hartaz jabetu nahi duen zernahi subjektibitateri; harem batean giltzapeturik ere, beloen atzean ezkutaturik ere, ez da segurua inori desirarik sortuko ez dionik: senarrari eta gizarteari huts egitea da atzerritar batengan desira sortze hutsa.
‎libertate puru bati estimuan antzematen zaio, baina ez emozioan; mugatzen duten traben bitartez saiatzen da bere burua mamitzen, eta ahalegin horrexek hunkitzen gaitu; emakumeentzat, zenbat eta zailagoa borroka, orduan eta patetikoagoa. Kanpoko oztopoei gailentzea nahikoa da Stendhal liluratzeko; Chroniques italiennesen [Italiar kronikak], komentuen barru barruan sartzen ditu protagonistak, senar jeloskor baten jauregi batean giltzapetzen: mila amarru asmatu behar dituzte maitaleekin elkartzeko; ate ezkutuek, sokazko zurubiek, kutxa odolduek, atzitzeek, bahiketek, hilketek, pasiozko eta desobedientziazko oldarrek agerian uzten dute buruargitasun bat adimenaren baliabide guztiak dituena; heriotzak eta tortura mehatxuek are distira handiagoa ematen diete deskribatzen dizkigun arima furiazkoen egintza ausartei.
‎ez dio uzten besteri bera gainditzen; bere subjektibitatearen bihotzean aurkitzen du bere burua. Azken batean, indarkeriak frogatzen du, zinez frogatu ere, nor bere buruari atxikitzen zaiola, bere grinei, bere borondateari; indarkeria errotik errefusatzea, hain zuzen, egia objektibo oro errefusatzea da, subjektibotasun abstraktu batean giltzapetzea; alegiazkoak dira giharretatik pasatzen ez diren haserre bizia eta matxinada. Frustrazio ikaragarria da munduan ezin markatzea norberaren bihotzaren mugimenduak.
‎eta, proletarioa? kategoriak bezala, ez dira nahikoa emakume konkretu bat giltzapetzeko. Bai norbanakoen drametan eta bai gizadiaren historia ekonomikoan, badago azpiegitura existentzial bat, eta, hain zuzen, azpiegitura hori aintzat hartu beharra dago osoki konprenitzeko zer den, bizi bat?
‎Egun ia guztia bakarrik egoten denez, etxeko lanetan asper asper eginda, emakumeak badu astia ametsetan bere irudia bera moldatzeko. Gazte gaztea zenean, etorkizuna zuen amets; orain, orainaldi zehaztugabe batean giltzapeturik, bere istorioa kontatzen dio bere buruari; ukitu batzuk egiten dizkio ordena estetiko bat emateko, hil baino lehenago destino bihurtu nahian bere bizitza kontingentea.
‎Gaur egun, borrokak beste tankera bat du: emakumea ihes egiten saiatzen ari da, ahaleginak egin ordez gizona ziega batean giltzapetzeko; utzia dio gizona immanentziaren eremuetara eramaten saiatzeari, eta transzendentziaren argitan zutitzen ahalegintzen ari da. Gizasemeen jarrerak sortzen du orain beste gatazka bat:
‎Ados, ez nuen Jainkoaren babesa, ez nuen maitale baten geriza, baina ongitxo nekien antzaren antzekoa izan behar nuela, lotara biltzen direlarik beren gorputza habia zaiela, burua beren hegaletan babesten dutela, eta nik ere neukanarekin etsi behar nuela. Mari Xorren antzera?. Ez dakit Vinson eta Byron izenen artean dagoen eufoniagatik izan zen, baina Nekatoenera bidean oroitu nuen, behin batez, literatura erromantikoko irakasle aditu bat makurkeriaz salatu, Siberiara zigortu, eta ziega ilun batean giltzapetu zutela, edateko eta jateko ezer gutxirekin; baina emakumeak buruz baitzekien Lord Byronen Don Juan obra osoa, bere baitan bertsorik bertso errusierara itzultzen hasi zen, eta bertsook gogoan atxikitzen; noizbait ere, irakaslea ziegatik itsu eta ahul irten zelarik, itzulpen osoa adiskide bati xehe xehe errezitatu zion, eta horixe da gaur egun errusieraz daukaten bertsio kanonikoa.... Antzeko zerbait sentitzen hasia nintzen ni Vinson jaunarekin, bizirauteko arrazoi sentimental bat bederen.
‎Mixeri gorrian ginen, eta hauek jan eta edan egiten zuten. Ziega ilun batean giltzapetuta bukatuko nuela zenioen. Eta ihesari emanik mundu berrira egin zenuen jauzi.
‎Nire amak esan zidan batzuetan sentituko nintzela atea baten atzean giltzapetuta banengo bezala.
2020
‎Gela txiki batean giltzapetu ninduten, oherik eta leihorik gabe.
2021
‎Egun Londresko kartzela batean giltzapetuta jarraitzen du, pasa den astean AEBetara estraditatzeko auzian lehen garaipena lortu badu ere. Garaipentzat har badaiteke, ez estraditatzeko arrazoia izan dela bere buruaz beste egiteko arriskua, epaileak aitortu bezala.
‎Emakumezkoen eta gizonezkoen bi erantzun guztiz desberdin horietaz hitz egiten du Mascha Alechinak ere, Pussy Riots errusiar taldekoak, bere kartzelaldiari buruzko liburu batean: Emakume gehienak utzi egiten dituzte senarrek, ulertu bezain laster emaztea harresi baten atzean giltzapetua izan dela eta hurrengo bizpahiru urtetan ez dela handik irtengo. Alderantziz izaten da gizonei hori bera gertatzen zaienean.
‎Leon gela batean giltzapetzen zuen garbitzaile gisa lan egitera irteten zenean.
2022
‎―Gaur egun, borrokak beste tankera bat du: emakumea ihes egiten saiatzen ari da, ahaleginak egin ordez gizona ziega batean giltzapetzeko; utzia dio gizona immanentziaren eremuetara eramaten saiatzeari, eta transzendentziaren argitan zutitzen ahalegintzen ari da. Gizasemeen jarrerak sortzen du orain beste gatazka bat:
‎Non edo non egongo da, hemendik urruti. Zer egingo zenuke zuk komentu batean giltzapetu bazintuzte zure haurtxoa lapurtzeko. Munduaren beste aldera joan, denak bistatik galdu eta berriro hasi.
‎† Nikaraguatik itzuli berri naiz, eta berriz ere etxe batean giltzapetzeak muturreko ikara sortzen dit.
‎Gizon jator eta umila zen, nik maite nuen, baina bere burua bizitza guztirako etxalde batean giltzapetzeko desioarekin ez nuen inoiz bat egin. Esan ohi da gizakiak ez duela behar bi metro lur baino gehiago; bi metro beharbada aski izango da hilotz batentzat, baina ez pertsona batentzat.
‎Beraz, hartu, eta, halaxe izena baitu neskatilak? basoko zokorik ilunenean dagoen dorre garai batean giltzapetu du. Dorreak ez du ez aterik ez leihorik, esan liteke Bauhaus moduko bat dela estilo aldetik.
‎Bakoitzak, irudimenaren begiekin, etxean falta zen gizona ikusten zuen, gizon bakar bat, berea; bakoitzak imajinatzen zuen bere erara: batek pinudi batean imajinatzen zuen, beste batek gela batean giltzapetua, hirugarren batek gotorleku bateko harresien artean; baina denek irudikatzen zituzten, azkenean, gizonak giltzapetu eta mundutik bereizten zituzten alanbrezko kilometro haiek. Kaletarrak eta nekazariak begiak malkoz betetzen zitzaizkiela ohartu ziren.
‎" Ezagutzen dut jendea gelatik irten ahal izateko ordu luzez oihuka edo atea jotzen egon dena. Noski, deliriuma duen jendea, nahasmendu akutuaren sindromea duena, askotan garatzen da hau pertsona bat giltzapetuta dagoenean eta denboraren eta espazioaren nozioa galtzen duenean. Noraezean ibiltzen dira, inkontinentziak izaten hasten dira, eldarnioak izaten hasten dira, oldarkortasuna izaten hasten dira, autolesioak.
‎" Ezagutzen dut jendea gelatik irten ahal izateko ordu luzez oihuka edo atea jotzen egon dena. Noski, deliriuma duen jendea, nahasmendu akutuaren sindromea duena, askotan garatzen da hau pertsona bat giltzapetuta dagoenean eta denboraren eta espazioaren nozioa galtzen duenean. Noraezean ibiltzen dira, inkontinentziak izaten hasten dira, eldarnioak izaten hasten dira, oldarkortasuna izaten hasten dira, autolesioak.
2023
‎Probokazioan ez erortzeko aholkuak bata bestearen atzetik egiten zituzten zentzudunek, baina ezer gutxirako balio izan zuten azkenean. Taberna batean giltzapetu ziren poliziaren karga hasitakoan Izaro, Irati eta Josu, Mikelen aginduz. Bazirudien udal polizial bilakatu zutela Artziniega eta ertzainburua egin alkate.
‎Psikologiak ez du zertan zientifikoa izan: kontraesanak ditugu, gure desirak norabide asko ditu, eta ezin gara etiketa hertsi batean giltzapetu.
‎Halarik ere, auzi bat ez bertze guziak baztertu dituzte. Orain, gobernuak izkin egin nahi die epaileek eta Italiako eta nazioarteko legeek ezartzen dizkioten trabei, eta, horretarako, legea behar bezala aplikatzen duten epaileei jazartzen zaie, hala nola Siziliako Ragusa hirikoei, zenbait migrante aberriratze zentro batean giltzapetzearen aurka ebatzi baitzuten.
‎Edo ez da hori sentimendu nagusia, behintzat. Edo lortu du beldurraren ahotsa zoko urrun batean giltzapetzea, Sayen eta bien gorputzak giltzapetu dituzten bezala. Beharbada, aurrean daukan aurpegiari darion patxadari esker dago lasai, egoerak lasaitasunerako uzten duen neurrian.
‎Zaindegi batean giltzapetu nire kontraesanak.
‎1851n," The Enfranchisement of Women" artikuluan, Harriet Taylorrek emakume ez emantzipatuaren irudi bat iltzatu zuen irakurleen buruetan: emakume" ekialdetar edo asiar" bat giltzapetuta bizi zena eta horrenbestez" zerbitzari mentalitatea" zeukana.7 Geroago, sufragistak askoz urrutiago joan ziren; 1879ko panfleto batean, honako hau zioten: " [E] makumeak esparru itxi batean konfinatuta egotea kaltegarria da haien osasun fisikoarentzat, eta, era berean, lege desabantailak ere badira haien osasun mentalaren kaltegarri...
‎Kargu hartzen zaienean, gatibuek belaunikatu egin dute, eta apaltasunez entzun, kexatu gabe; errespetuz erantzun ezean, zigortuak izango dira. Jokabidearen arabera, gela bereizitu batean giltzapetu ahal izango dituzte.
‎Jabetza, azken finean, maitasunaren etsairik gaiztoenetako bat da. Maitasuna zirkulu batean giltzapetu eta betiereko kartzela batean bizitzera kondenatzeak ez du babestuko gizakion aferen ezaugarri diren aldaketa eta metamorfosietatik. Diderotek argi gogorarazten digu Bougainvilleko bidaiarako gehigarriaren pasarte bikain batean:
‎Ghetto hitzak “fundizio” esan nahi omen zuen jatorrian. Lehen juduak fundizio batean giltzapetu zituzten Venezian, hortik orokortu zen hitza gero.
‎Gela batean giltzapetu zinen.
‎Kösemek lepahoriz tapizatutako ziega batean giltzapetu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia