2015
|
|
Eta irakurri dudalako eta arreta pixka batez begiratu dudalako, irakurtzen duenari abisu ematea iruditu zitzaidan: irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde
|
batera
gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
|
|
Bai on handia hau, Jaunaren ohorearen alde egitera guztiak baino gehiago beharturik dagoenarentzat, erregeei jarraitzea baitagokie haiei! Fedea pixka
|
bat
gehitzearren eta heretikoei zerbaitetan argi egitearren, milaka erreinu galduko nituzke eta arrazoiz gainera. Bestelako irabazia da.
|
|
3 Kont., 13 zenb.); gero Autoreari itzuli zion, eta honek ertzeko ohar bat besterik ez zion gehitu (13 zenb.) eta ondoren, bigarren eta hirugarren Kontakizunak idatzi zituen. Honen amaieran, epilogo gisa, ohar
|
bat
gehitu zuen, A. Ibáñez hil ondoren idatzia dirudiena; beraz, 1565eko azken herenean; Teresak Bizitza Liburua berriro aztertzen eta idazten zuen garaia zen. –Hiru Kontakizun hauen testua A. Riberagandik hartuta dago (Vida de la Madre Teresa, lehen argitalpena, Salamanca 1590, 493 orrialdetik 511.era).
|
|
Grazia batzuk labur labur agertuak datoz, eta Jainkoak une hartan adierazia, esperientziaren muina izan zena, paperean eta oroimenean finkatzea dute helburu. Datu mistiko garbi garbiari, zenbait kasutan, gogoeta pertsonalaren inguru xume
|
bat
gehitzen zaio.
|
|
Nik ez nion laga, berorren jauntasuna zorrik gabe ikusteko gogo bizia dudalako; horregatik, hobeki eramango dut geuri falta izatea, berorri gugatik kostuak gehitzea baino. Hala ere, Jainkoak hain karitate handia ematen dio, non itxaro baitut Haren Maiestateagan beste alde
|
batetik
gehituko diola. Berak nahi beza berorren jauntasuna gordetzea urte askoan eta ni eramatea beraren pozaz goza dezakedan lekura.
|
|
Eta horretarako esan bezate letania koruan hamabost egunez. Eta egun horietan, dituzten otoitz orduez gainera, beste
|
bat
gehitu bezate, eta jakinaraz biezat nola gauzatzen den hau.
|
|
Azken lerro hau Teresaren autografoa da; gainerakoa idazkariarena; beste esku
|
batek
gehitu zuen zifra arabiarretan data: –1579?.
|
|
Honela da Jaunaren mesedeetan: bati deboziozko ardo gutxi ematen diola, beste bati gehiago, beste
|
bati
gehitu egiten zaio, bere baitatik, bere sensualitatetik eta lurreko gauza guztietatik ateratzeraino; beste batzuei bere zerbitzurako gar bizia ematen die; beste batzuei, bultzadak; beste batzuei, lagun hurkoaganako maitasun handia; hartan zeharo murgildurik, hemen igarotzen dituzten neke latzak ez sentitzeraino. Hala ere, asko da Emazteak hitz gutxitan dioena.
|
|
Eta Bizitza Liburuari buruzko testu
|
bat
gehitzen du berehala, bigarren idazketan osorik baztertu zuena: Bada, ene ahizpak, behin honezkero ematen du [Jaunak] ez duela nahi besterik esan dezadan, ez dakidalako zer esan, nik jarraitzeko asmoa nuen baina; bada, Jaunak irakatsi dizue bidea eta niri liburuan ipintzen, idatzia dagoela esan baitut?
|