Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 34

2003
‎Fedeak kultura bat behar du, hitz eta aditz anitz, bermatzeko eta kulturak irauteko ez ote du fedearen premiarik? Dena dela Jainkoaren semeak ez nau bere erranen zinpurtzeaz madarikatuko, segur naiz, auhen batean gehituko baitzuen mendiaren kaskotik mintzatzean: dohatsu, izpirituz soilak!
‎Euskaldunak ez dira, beraz, soilik Espainiako jatorrizko bizilagunak, baizik eta baita erromatar eta gainerako inbaditzaile guztiei aurre egin zien heroiak ere. Lehen ere ikusi ditugu adibideak XIX. mende hasierako Bilboko gabon kantetan, baina beste bat gehitzekotan, hona hemen Pedro Astarloa frantziskotarrak (gero aipatuko dugun euskararen apologista ospetsuaren anaiak), bere liburuaren sarreran, D. Francisco Longa y Anchiari, Napoleonen gudarostearen kontra gogor borrokatu zen euskal jeneralari, zuzentzen dion gorazarrean datorrena. Kantabriarrek Augusto enperadore erromatarraren aurka egin  zuten gerra adoretsua eta Napoleonen kontra egin berri dutenaren arteko konparaketa etengabea da:
2007
‎Badakizu lurraren eta izartegiaren artean zazpi direla zirrikak, Ilargiarena Lunæ, Merkurusena Mercurii, Venusena Veneris, Eguzkiarena Solis, Marsena Martis, Jupiterrena Iovis eta Saturnusena Saturni, eta izar geldiak dituen zirrikari bederatzigarren bat gehitzen zaiola izarrik gabe dena eta esferaren forma duena. Bederatzigarren zeruari esker baitabila unibertso guzia lurraren inguruan egunaz.
2008
‎Liburu eta artikulu batzuk postaz igorri ditut jada Anchoragera, baina gehienak, eta inportanteenak, nirekin joango dira. Arazoa da materialen zerrenda behin eta berriro berregiten ari naizela, ezin baitut nire biblioteka osoa hartu, eta errepasatzen dudan bakoitzean izenbururen bat kendu eta beste bat gehitzen dudalako. Eramango al dut El linaje de Aitor, Espainolak eta euskaldunak utzita, edo alderantziz?
2009
‎Mila bider kontatua zien lagunei Dostoievskik doi salbatu zuela lepoa fusilamendu pelotoiaren aurrean, baina ez zen pasadizo hura kontatzeaz aspertzen. Bide batez, kontatzen zuen aldiro, xehetasunen bat gehitu edo kentzen zion errusiarraren sufrikarioari, horrek sufrikarioa arintzeko ahalmena balu bezala. Bestalde, liburu dendako nagusia gozoa jartzen zen adiskideetako batek asko eta ondo saltzen zen best-sellerren bat ekartzen bazuen hizpidera:
‎Bat nentorren guzti guztiekin. Baina gauza bat gehitzea ahaztu zitzaidala konturatu nintzen: ez nuela asmatu zuri erakusten zergatik merezi duen bizitzea.
‎Kontua da, esate baterako aitxitxeren eta amumaren baserrira joateko asmoa geneukala azaltzen genizunean, ez zenuela gurekin joan nahi erantzuten hasi zinela. Apurka apurka, gurekin joan gura ez hari argudio bat gehitu zenion, sasoi hartatik aurrera txitean pitean aurpegiratzen zeniguna: gurekin etortzeko zeozer proposatzen genizun bakoitzean, zuk zeure planak zeneuzkala edo zeure planak egin zenituela edo zeure planak pentsatzen ari zinela... erantzuten zenigun, eta zure planetan inoiz ez zen sartzen gurekin etortzea.
‎ama, nik zuk baino gehiago dakit bizitzaz. Zehazten hasita, berba horiei" gaurko" bat gehituz gero, ama, nik zuk baino gehiago dakit gaurko bizitzaz, nik egun ikus dezakedana da ondotik pasatu zaidala gaurko bizitza, eta, zu, berriz, irentsi egin zaituela gaurko bizitza honek. Arinegi noa.
2010
‎Hori guztia eragozpen eta astungarri bilakatu zitzaion PSE EE PSOEri, eta siglak pilatu arren, botoak galtzen jarraitu zuen bere aurreko emaitza propioekin alderatuta ere: politikan, gehienetan bat gehi bat ez dira beti bi. Ondorioz, aiztoak zorrozten hasiak ziren Alderdi Sozialistaren barnean.
2012
‎Kristautasunaren defentsa gisa ageri da. Beraz antzinako nortasunezko izateari, gerlari, itsas aditu eta jakintzetan ezagun izanari, beste bat gehituko zaio: kristautasunaren defendatzaile irmoa:
2018
‎Loreak trabatua daukan tesiaren atal bati ekin dio. Ea gai den aukeratuak dauzkan irudiei elementu interaktiboren bat gehitzeko, irakasleak proposatu dion bidetik bederen. Tesiarekin aurrera egitea gero eta zailago egiten ari zaio.
2019
‎Gau horretan, Lale errubi handi bat gehitzen ari dela bere gerra  erreserbetara, etxemin handi batek hartu du. Ohean eserita egon da luzaro.
‎Emakumea pasiboa da gizonaren begirada aktiboaren aurrean. Ordena patriarkaleko elementu bat gehitzen du eta" pelikularen kontakizun ilusorio" gisa ikusten da normalean. Mulveyk argudiatzen du zinemagintza komertzialean begirada maskulinoak lehentasuna daukala begirada femeninoarekin alderatuta, eta horrek islatzen duela azpian datzan botere asimetria..../...
‎Ottok ez zirudien presentzia handirik zeukanik Otamenditarren familian, hango protagonistak Martin eta Merzedes baitziren; Jose Antoniok (etxeko nagusiak) eta berak (lehen semeak) aktore sekundarioak ziruditen, bizitza familiarrean ia eraginik ez zutenak alegia. Martinen arabera, Jose Antoniok bere itxaropen guztiak Ottorengan jarriak zeuzkan, hainbesteraino zen ze bere izena, Peru, abizenaren laburdura batez ordezkatu zuen, Oto, geroago Ottok berak beste t bat gehituko ziona. Martinek Ottori buruz mintzatzean," nire anaia" esaten zuen, eta ia beti informazioren bat emateko izaten zen.
‎Merzedesen galdera etengabeei monosilaboekin erantzun zien eta Martini eta niri ez zigun ia hitzik ere esan. Gu jaten hasi eta ordu erdi bat geroago, Jose Antonio heldu zenean (garaia, sorbalda zabalak, ilea beltza Ottorena bezala, agortezina zirudien energia), giroa aldatu egin zen, tentsio berri bat gehitu zitzaion gure elkarrizketari, lehendik ere nahiko deserosoa eta isilunez betea. Etxeko nagusiaren ahotsa, lodia, sakona eta oso ozena, protagonista bihurtu zen gainerako mahaikideona bigarren mailara baztertuz, begirune eta mirespenez begiratzen geniolarik.
2020
‎Giza zoritxarraren arduradun sentitzeak zoritxar apur bat gehitzen dio munduari.
‎Batetik, Letek kendu egiten du" Ez dadukanak ongi ohi daki..." hasten den ahapaldia. Bestetik, ahapaldi berri bat gehitzen du amaieran: " Eta ametsa bilakaturik...".
‎Leteren poemaren amaieran, lurraldearekiko atxikimendu eta sentipen poetikoari beste elementu bat gehitzen zaio: " denboraren abaraskaren pean estalia zegoen kantua".
‎Belaunaldi horrek trantsizio garaian bizi izandako esperientziaren sakonaz jabetzeko, Olezak aipatzen dituen des horiei beste bat gehitu behar zaie: desengainua.
2021
‎Aurreko pantailetako zailtasunei beste bat gehitu behar zaie oraingoan. Gure abenturazaleak Hollywood-eko diva bikain bati egin dio aurre.
‎Berotu, eta bi kikara bete nituen. Arasatik, bonboi pare bat gehitu nituen platertxoetan, kikaren kontra.
‎Barruko kamiseta janzteko beharraren borroka intimoa atzeratu, horretarako egutegiko azken egun zehatza boligrafoz markatu dugun arren. Gorputza geruza bat edo birekin jantzi eta kaleko erretzaileei konpainia egiteko hirugarren geruza bat gehitu. Orkatila biluziak, besoko haragia, hanka bilotsuak eta gerria agerian eramateko azken egunak, azken deialdia erabateko estaltzea hasteko.
‎Ni baino erneago zen baten batek oihu egin zian, baina lapurra ordurako tximistotsean alde egina zegoan. Ustekabe hari, ostera, handik gutxira beste bat gehitu zitzaioan, izan ere zamarrarekin hi heu agertu baihintzen, irribarretsu eta sudurrean kolpe bat hartuta. Hasiera batean nekez ezagutu hindudan:
2022
‎Philippe". Ezin zen deliberatu bereengandik bereiztera, pentsamenduz; eta inguruko guztiek beste hitz bat, beste gomendio bat, beste galdera bat gehitzen zieten beren gutunei. Alabaina, gizonek sartu, botila bat eskatu, ardo beltza edan eta txistua botatzen zuten tabernako lasto eta zerrauts usaineko zorura.
‎Agurea kezkatzeko moduan ari zen bizar zuria mugitzen. Péricand andreak, errealitatera itzulita, bizkor isuri zion boli koloreko arrainaren gainera gurin fresko urtua, perrexil birrinduz hautseztatua; baina zaharra ez zen lasaitu plateraren ertzean limoi xerra bat gehitu zion arte.
‎Orduz geroztik, arratsero arratsero, egongelako besaulki handian eserita, ezertan pentsatu gabe erdi lotan zegoela uste zutenean, etengabe erabiltzen zuen buruan eskritura haren idazkuntza. Kodizilo bat edo desira bat gehitzen zuen; dohaintza hau edo hura kentzen; beste batzuez ordezkatzen. Urtero, gutxi gorabehera, erizainari oheburura deitu, harengan konfiantza handia baitzuen, eta, gauaren ilunean, testamentu zaharra urrarazi eta berria diktatzen zion.
‎Eta haietako batek gehitu zuen:
‎Dena dela, herrian igandeetako ohiko bakea zen nagusi; alemanek ñabardura bitxi bat gehitzen zioten koadroari, baina koadroa berbera zen funtsean, pentsatu zuen Lucilek?. Izan ziren tentsio uneak; emakume batzuk (presoen amak, Angellier andrea bezala, edo aurreko gerrako alargunak) ahalik azkarren itzuli ziren etxera, eta itxi zituzten leiho eta kontraleihoak etsaia ez ikusteko.
‎Perrin andrea ez zen batere harrituko eskaintzaren murritzagatik; aitzitik, Angelliertarren prosperitatearen adierazgarri bat gehiago ikusiko zuen horretan, izan ere, zenbat eta aberatsago orduan eta zikoitzago? eta gogora ekarriko zizkion berak ere aurrezteko zeukan kezka eta burgesia frantsesak hain berezkoa duen aszetizismorako joera, ematen dituen gozamen sekretu eta ezin aitortuzkoei garraztasun bizigarri bat gehitzen diena.
‎Isilune baten ostean gehitu zuen:
‎Duela pare bat hilabete edo, ohartaraziko dizu norbaitek, bi urteko ume bat hil omen zen mahats ale bat eztarrian trabatuta. Alde batetik eskerrak emateko gogoa izango duzu, abisatzearren; baina, bestetik, lehengo alerta zerrendari beste bat gehitzeagatik beldurra sentituko duzu. Handik aurrera, umearen eztarri zuloa imajinatu, eta berebiziko ahalegina egingo duzu janari guztia zuloa baino txikiago xehatzen, batez ere, mahatsekin, nola ez, zuritu, lau zatitan moztu eta hazi guztiak atera umeari eskaini aurretik.
‎Ez, mesedez. Ongile edo filantropo ultrakapitalistak datozkigu berehala gogora, eta eragozpenen zerrendari beste ale bat gehituko genioke aise.) Beraz, doan on egite zail hori litzateke, muinean, on egitea edo gauza onak egitea besterentzat, baina ez geure burua izen edertzeko eta intsentsuztatzeko eta miresmena irabazteko. Sinpatikoak izaten azkar ikasten dugu; enpatikoak izaten nekezago askozaz.
2023
‎Rozinaren baso amerikarrak mirariak egiten zituen: etxe zatarraren aurrean behialako aranondo sail bat zegoen, eta basoan berriz uxuala egiteko behar zuten ia guztia, baita basudareondo bat ere; haren aleei fruta nahasketa bat gehitzen zien Brinovc ek. Lana emakumeak zuzentzen eta kontrolatzen zuen:
‎Harira bueltatuz, datu oso esanguratsu bat gehitu behar diogu horiei guztiei: kontsumoaren %70 gomendatutako bideoetatik dator.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia