Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2000
‎Horrela, Frantziskotarrak 1541ean bertan geratu ziren, monasterio bat fundatuz, hainbat aldiz suteak suntsitu eta berreraiki behar izan zena, azken Karlistaden ostean.
‎ERRAN dizut osaba eta biok elkargo sekeretu bat fundatu genuela, edo eliza bat —Zientziaren Eliza—, baina ez zenuke pentsatu behar ezen gurea, stricto sensu, eliza bat izan zela, bere arauak eta bere egunorozko errituak zituena, edo gure xedea eta helburua atergabeko lana eta azpilana egitea zela, urbiaindarren artean gure sinesteen eta gure ideien hedatzeko eta propagatzeko... zeren eta osaba ez baitzen hain inozenta, ikusirik zein ... gure elizak eta gure untzi tipiak, halatan, gehiago zuten, alde horretarik, izenetik izanetik baino...
2002
‎Haietako batzuek urtebete edo bi urte lehenago ezagutu zuten elkar, Granadan izandako hainbat erlijioren arteko biltzarretan, giro ekumeniko baten barnean, Taizén urtero ospatzen ziren topaketen ildotik. Biltzar haietan sortu zen, beraz, hazia, gazte batzuk errotikako erabakia hartzera bultzatu zituena, Alpujarretako herrixka bateko landetxe batean komunitate bat fundatuz. Komunitatea hogei bat lagunek osatu zuten hasiera batean, gehienak artisau lanetara emanak:
2003
‎Baina, hemen Turkian, honela pasatzen da ezkontza. Ikusiko duzu segidan Ahmet ri usatuko zara zure buruan sartzen baduzu zure senarra dela. Baina ama, zertako Ahmet hautatu duzue, anaia bat bezala da niretzat! Justuki, horiek baldintza hoberenak dira familia baten fundatzeko. Ikusi zure aita eta ni, gu ere gure sortzetik hitzemanak ginen bata besteari. Baina, ez dut maite Ahmet.
2004
‎Eskolez gain, Esperanza taldeak haurtzaindegiak ere jarri ditu Petaren. Lehendabizi bat fundatu zuten, El Colibri izenekoa, eta handik pixka batera beste bat ere eraiki zuten 90 haurrentzat: Los Grillos.
2005
‎Guk praktikatzen ez ditugunak praktikatzen zituen harek gure partez. Baina hiru erlijio gutxiegi iruditu, antza, eta beste bat fundatu zuen berak; erlijio berri bat asmatu zuen Satiek. Eta Lehenengo Manamendua idatzi zuen:
2006
‎Horrela, mapak erakutsi nahi digu nola zabaldu ziren foruak Euskal Herrian, hots, hiribilduen fundazio gutunak. Hiribildu bat fundatzeko gutuna edo forua ematen zuenean jaun batek (erregea izan zitekeen), ez zuen beti berria ematen edo asmatzen, aurretik beste hiribildu bati berak edo bere aurreko batek emandakoa eskaintzen zion eta kasu gehienetan gehitzen zitzaizkion lekuari egokitutako klausulak, adibidez, hiribilduari emandako barrutiaren mugak, edo zenbait eskubide berezitu edo berak gordetzen zituen isun edo eskub... Nolabait ereduzkoa zen gutun bat hartzen zen (aurrerago ikusiko ditugu Euskal Herrian zabaldu ziren ereduak zeintzuk izan ziren batez ere).
‎Gaztelania horretan izpiritu gaztelauaren itxikeria guztia hezurmamitzen da," de tal modo ha encarnado en la lengua el empecatado dogmatismo de la casta que apenas se puede decir nada en ella sin convertirlo en dogma al punto(...). Una lengua de conquistadores y de teólogos dogmatizantes, hecha para mandar y para afirmar autoritariamente" 349 Inperioko Unibertsitate gorenaren Errektoregotik, Unamuno-k, euskaldun, katalan, galegoak eta Latinoamerikako herri guztiak bere deiari jarraika dituela, Inperio berri bat fundatu gura du, hizkuntza berri bat. Ordea, denek ez dituzte partekatzen Salamancako maisuaren entusiasmo hispano ekumenistak.
2007
‎batzuek Erroman Babilonia ikusten dizute), baina Konstantinoren ondoren (berau ere, baina, Asian. Bigarren Erroma? bat fundatzera joan da), mendebaleko kristautasunak nahiko erraz onartu du Inperioaren oinordekoaren rola, Erromaren burutzaren teologia gisako bat landuz. Zesarrena ordez, martirien eta Apostoluen hiria?, Pontifikatuaren indartzearekin Hiri Eternalaren mitoa ere indarberrituz, esanahi berri batez, esanahi zaharra galdu gabe hala ere. Inperioaren erorikoaren ondoren, Karlomagnok jasoko duen berria, Erdi Aroan Erromatar Germaniar Inperio Santua deituko da, eta Napoleon-ek abolitu arte biziraun du.
2008
‎Bilboko ikastetxeaz gain, Azkuek Plöermel anaiekin Etxebarrin ere antzeko beste zentro bat sortu gura zuen. Halaber ordena bereko kideekin Lekeition edo Oñatiko unibertsitate ohian Merkataritza Eskola bat fundatzeko proiektuaren aukerak aztertu zituen. Azkueren asmoa, Irungo 1903ko lore jokoetan adierazi zuenez, merkataritza eskola hartan ere euskarazko ikasgaiak sartzea zen, gisa bereko ikastetxeak Euskal Herri osoan sor zitezen dei eginez.
‎Izan ere, Azkuek, berez, ez zeukan formazio filologiko unibertsitariorik, nahiz autodidakta moduan urtetan arituz euskararen jakintza sakona metatu zuen32 Azkuek, garai honetan, Euskal Akademia sortzeko gestioak ere abiatu zituen. Izatez proiektu hori aspalditik zeukan buruan, baina ordura arteko saioek huts egin zuten33 1917tik aurrera, ordea, egitasmoa errealagoa bihurtzen hasi zen, jeltzaleek Bizkaiko Diputazioaren kontrola eskuratu eta Euskal Akademia bat fundatzeko asmoa agertu baitzuten.
‎Banekien lehenxeago edo geroxeago erlijio berri bat fundatuko nuela. Bo, ba egin dut, fundatua dago.
2009
‎maila guztietako gobernatzaile eta agintari politikoak, apezpikuak eta Elizaren barruko beste agintaritza postuetako nagusiak, edo auzitegietako epaileak. Hor dugu, esaterako, 1588an Diego de Ahedok Karrantza haraneko San Miguel de Ahedo bere jaioterrian eskola mintegi bat fundatzeko utzi zuen dirua, Palermoko apezpikua zenean eman eta sinatu zuen testamentuan (López, 1975: 80) 7 XIX. mendeko Gasteizko Agirre apaizgaitegia ere ildo beretik jaio zen (Arrieta, 1992).
‎8 Esaterako, Karrantza udalerritik atera gabe, 1628an San Ciprián parrokian maisu bati ordaintzeko obra pia bat fundatu zuen Fernando de Matienzo y Ahedok, artean Sizilian inkisidorea zenak. 1777an, Mateo José de Negretek, zeina Madrileko erregidorea izatera heldu baitzen, testamentuaren bidez Ranero hirian beste eskola bat fundarazi zuen.
2010
‎Lanpostu hori Henry Savile izeneko gizon batek fundatu zuen XVI. mendean. Lanpostua hartu zuten lehenengoetako bat, adibidez, Christopher Wren izan zen (Londresko arkitekto ospetsua).
‎Badakigu, bestalde, 90 urtean Epikteto eta beste gainontzeko erromatar filosofoak Domiziano enperadoreak erbesteratuak izan zirela. Hori dela eta, Epikteto Nikopolis hirira joan eta eskola bat fundatu zuen. Epiktetoren eskolak arrakasta handia izan zuen, ikasle asko urrutitik omen baitzetozen estoikoarekin ikasi nahian.
‎Konstituzioa onartu zen, 40 artikulukoa, zergak biltzeko egitura zentralizatu zuen. Banku bat fundatu zuen dirua irartzeko. Gero, komunikabide sistema berria antolatu zuen, telegrafoa eta bide sarea, eraikuntzarako preso espainolak lanera behartuta.
‎Putumayo aldeko lurraldeak soberania ezjakinekoak ziren, Peru, Kolonbia eta Ekuador artekoak, baina oihan zarratuan eta edonondik urrun, indigenak bizirauteko ekonomiarekin bizi ziren. Julio Cesar Arana Benjamin Larrañaga kolonbiarrarekin batu zen enpresa handi bat fundatzeko. Indioei lan eginaraztea zen estrategia enpresarialaren euskarria.
2011
‎1961ean jadanik harresia eraikitzen hasi ziren Berlinen, abuztuaren 13an ekin zioten 28 urtez iraungo zuen sinboloa altxatzeari. Alemanian estatu berri bat fundatu zuten.Geroztik, nazioarteko politikaren partida eta Europarena, zehatz mehatz, adreilu haien inguruan jokatu zen: harresia izan zen gerra hotzaren jokaleku nagusia.
‎Kulturaren alde ekhitekotz Bilbaon Kultur Ikhertzeen Institutu bat fundatu nezan eta institutu huntan euskara hizkuntza offizialea izan zedin, ezen euskararen Kulturaren alde ekhiteko ezta naikhoa baserritarren thematei buruz baizik ez mintzatzea, gure bizi modernuaren konplexitate guztiari buruz hitz egin beharr baitugu euskaraz, bertzenaz euskara museuaren obiektu bat bailizen bezala traktatzen baitugu.
‎Orain hemen ere iomuga berdinaz Kultur ikhertzeen Institutu bat fundatu nahi nuke, euskalzale guztien kollaborazinoaz.
2012
‎Azken urteotan, berriz, deskalifikatu egiten da pentsamendu modernoetatik bakoitza, abangoardia artistikoei zentzua kentzen zaie. Gizarte ideal eta utopikoen ordez espazio huts bat fundatzen da eta, errekonbertsio teoriko eta estetikoa medio, espazio huts hori testu eta diskurso desberdin eta aldakorrez betetzen da. Errekonbertsio guzi horren ondorioa da postmodernismoa deritzana (Sarrionandia 1989:
‎Gogo kritikoa falta du. Kontra arrazoi bat fundatzeko ahalge denez gero, finean diskurtso ofiziala onartzen du (Sarrionandia 1989: 148).
2013
‎Bidaiaren amaieran, nagusientzat idatzitako txostenean, Coloradoren behealdean presidio indartsu bat eraikitzea gomendatu zuen Arrillagak, Sonorarekiko komunikazioa irekitzeko, eta Alamo ordokiaren ekialdeko ertzean misio berri bat fundatzea. Bigarren ideia ontzat eman zuen erregeordeak, eta 1797an Santa Catalina Virgen y Martir misioa fundatu zen.
‎Paradoxikoki, ordea, hitzarmena sinatzeak ez zuen ekarri Espainiak Pazifikoan zituen interesei uko egitea, guztiz kontrakoa baizik, eta inoiz ez bezalako anbizioz ekin zitzaion La Expedicion de los Lmites izango zena prestatzeari. Hitzarmena betetzeaz gain, beste kokagune bat fundatu nahi zen Fucan, Pazifikoa eta Atlantikoa lotuko zituen pasabidea bilatzen saiatu berriro, eta San Francisco eta 56° N arteko kostalde guztia aztertu, Espainiaren eta Ingalaterraren interesen arteko muga zehazteko.
2014
‎hau. Egia bada, edo egiatzat joko bagenu, zeinahi erroma> remo bezalako gorpu hazi batek fundatzen duela, ez da zalantzarik, rikardo Arregi izan zen gure lurraldean oinarri hura, edo haie
‎Horregaitik, Teresak komentu barri bat fundatzen dauanean,. Jaunaren baztertxo bat, edo. Jauna atseginez dagoen bizilekua?
2015
‎Era horretan, beren buruak salbatu eta beste erreinu bat fundatu zuten, zeina, bere eraikuntza konplexuari esker, inoiz ez baitzen erasoak joa izan.
‎»Hartu zuten lehen erabakia izan zen beraietako bat errege izendatu eta Sortaldera joatea erreinu berri bat fundatzera. Dakigunez, asmo mistikoa izan zitekeen:
‎Oso gazterik alargun geratu zen eta bere sorterriko karmeldarretan moja sartu zen. Baina karmeldar berriztatuen fundazioa egiteko deia bere barruan sumaturik, profesa egin baino lehen Erromara joan zen oinutsik, eta Aita Santuaren Brebea lortu zuen, Granadan komentu bat fundatzeko eskua ematen ziona. Fundazio hori egitea ez zuen lortu, baina bai hurrengo urtean (1563) Alcalá Henaresen egitea. La Imagen?
‎2 Gutun hau Soriatik idazten zidan, han baitzegoen une hartan. Gutunean esaten zidan, nola hitz egin zion han berarekin aitortzen zen andre batek, ongi zeritzon gure mojen monasterio bat fundatzeaz; berak esan ziola, konbentzituko ninduela ni fundatzera hara joan nendin; ez ziola huts egingo, eta komeni dela iruditzen bazitzaion, aditzera emateko berari, eta berak bidaliko zuela nire bila. Ni biziki poztu nintzen, izan ere, fundazioa ona izateaz gainera, nire arimako gauza batzuk berarekin tratatzeko, eta bera ikusteko gogoa nuen; bada, nire arimari hain on handia egin ziolako, harenganako maitasun handia piztu zitzaidan.
‎2 1580 urtean, ni Valladoliden nintzela, handik igaro zen Burgosko artzapezpikua; garai hartan eman zioten artzapezpiku kargua, lehenago Kanarietakoa izan baitzen eta orduantxe zetorren. ...la Ordena honen alde, bera izan baitzen Ávilako San Jose monasterioa onartu zuen lehenbizikoa, han Gotzaina zenean, eta harrezkero beti egin dizkigu mesede handiak eta Ordena honen gauzak bereak balira bezala hartzen ditu, batez ere nik eskatzen dizkiodanean), eta gogo onez eskatuko ziola esan zidan; izan ere, etxe hauetan gure Jauna zerbitzatzen dela deritzonez gero, poz handia hartzen du halako bat fundatzen danean.
‎9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik ez esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia hartu eta joateko aitzurrean egitera baratzera. Ez zuen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela berak zuen lana.
‎Behin buruan nerabilen halako monasterio bat fundatzera bidaliko ote ninduten, eta horrek nahigabetu egiten ninduen. Orduan hau aditu nuen:
‎2 Sasoi hartan Salamancan nengoen, eta idatzi nion bazekiela nik gure Jeneral txit agurgarriaren agindua nuela, tokiren batean fundatzeko abagune ona ikusten nuenean, ez uzteko alde batera. Segovian hiriaren eta Gotzainaren aldetik onespena emana zela honelako monasterio bat egiteko; aita agurgarriak agintzen bazuen, egingo nuela fundazioa; neure kontzientziarekikoa betetzearren agertzen niola; eta berak agintzen zidanaz ziur eta pozik geratuko nintzela.
‎1 Gizakundekotik Salamancara joateko agindua eman zidatela esan dudan denboran, han nengoela, Beas hiribilduko mezulari bat etorri zen, niretzat toki hartako andre baten eta honen onuradunaren eta beste pertsona batzuen gutunekin, monasterio bat fundatzera joateko niri eskatuz, dagoeneko horretarako etxea bazutela, eta fundatzera joatea baizik ez zela falta zioten.
‎2 Ez nuen asko merezi izango poz hau, bada, honetan nengoela, Eboliko printzesaren, Ruy Gómez Silvaren emaztearen, morroi bat zegoela han esatera etorri zitzaizkidan. Joan nintzen hara, eta nire bila zetorren, orain dela hainbat denbora bion artean Pastranan monasterio bat fundatzeko asmotan ari ginelako. Nik ez nuen uste hain arin izango zenik.
‎10 Erakuts diezaioke, berorrek ongi baderitza, fundatzeko ditudan eskumenak, hau da, agiriak, bata fundatzeari ez uzteko aginduaz baitator. Eta gutun batean idatzi zidan gure aita jeneralak, nik gehiago fundatzerik ez agintzeko eskatu ondoren, buruan ileak ditudan bezainbeste monasterio funda ditzadan nahiko lukeela.
‎eta hau da kontua: Nafarroako Iruñean Jesusen Lagundiko etxe bat fundatu dela oraintsu eta bake handian izan zuela hasiera. Geroago haien aurkako jazarpen latza piztu da eta toki hartatik kanporatu nahi dituzte.
‎3 Orain dela bi egun iritsi nintzen hona, gaua zela, eta kanpaitxoa jarri nuen eta San Jose dohatsuaren monasterio bat fundatu zen. Herri osoan poz handi handia izan da; harri eta zur geratu naiz horregatik.
‎[3] Jainkoak ordain diezaiola berari guztioi egin digun mesedea, aske geratzean berorren aitatasunarekin harremana izateko. Asko erregutzen diot Jaunari beraren alde eta gainerako guztiek ere bai; hainbeste mesede egin dizkiguna ezagutzeko gogoa dut; Luis Manrique jaunaren eta bien artean, hor monasterio bat fundatzeko artzapezpikuagandik baimena lortzeko, plana gauzatu ahal balitz, fundazio honetara joaterakoan fundatuko nuke laster batean, eginik egon arte inor ez konturatzeko eran, dagoeneko badudalako etxea nork eman. Eta artzapezpikuak errentaduna nahi badu, badaki berorren aitatasunak berehala sartuko direla Luis Guillamasen alabak, urtero laurehun milako errenta dutenak, eta hamahiru mojarentzat nahiko da; aita bikarioak berehala emango dit baimena.
‎Hemen uzten dizkit aita prioreak hemengo diruak kobratzeko agiriak; baina ahala falta da, Roke Huertak duena, hortik zehar baitabil bere ofizioan. Haren bidez eskatzen diot aita prioreari, Valladolidera bidal dezan, badaezpada, eta etxe honetako ama prioreagana etor dadin; izan ere, ni, Jainkoak osasun pixka bat ematen badit, hil hau eta gutxi gehiago izango naiz hemen, gero Segoviara eta handik Valladolidera joateko agintzen baitidate handik lau legoara dagoen lekuan, Palentzian, etxe bat fundatzera.
‎7 Ni une batzuetan ohi dudan baino osasun hobeaz nabil. Berori joan zenez gero, Jainkoak beste monasterio bat fundatu du Palentzian eta beste bana Sorian eta Granadan, eta hemendik, Gabon ostean, beste bat fundatuko dut Burgosen. Laster batean hona itzultzeko asmoa dut, Jainkoak hala nahi badu.
‎7 Ni une batzuetan ohi dudan baino osasun hobeaz nabil. Berori joan zenez gero, Jainkoak beste monasterio bat fundatu du Palentzian eta beste bana Sorian eta Granadan, eta hemendik, Gabon ostean, beste bat fundatuko dut Burgosen. Laster batean hona itzultzeko asmoa dut, Jainkoak hala nahi badu.
‎2 Orain Sorian nago, monasterio bat fundatu den tokian, hemengo gotzainak eskatu baitzidan; oso ongi amaiturik dago, Jainkoari eskerrak. Berorren jauntasun txit argiak mesede hau egin arte ez nuke nahi herri honetatik irteterik, legoa askoko itzulingurua egitea litzatekeelako; eta, berorri esan nionez, toki hartan sartzeko zain daude pertsona batzuk, eta oso gaizki etortzen zaie atzeratzea.
‎Benetan poztu naiz, Toledon beroak etortzearen zain egon ez delako, eta gure Jauna goresten dut haren jauntasunari osasuna eman diolako. Jainkoak gorde diezagula urte askoan, etxe bat fundatzerakoan, otoitzari ekiten baitzaio asmo horretarako.
‎Iraila, bilera beraren gelan. Monasterio eraberritu bat fundatzeko erabakia (Biz. 32, 10).
‎Orduan zen kondaira sortu. Heldu zen Ismael balija eskuan Unibertsitate baten fundatzera.
‎Bekaizti batzuek erran zuten Zuñigako hura komunismoa zela; marka ona, hartara. Gauza da, beste apaiz batek fundatua izanki hura ere, On Florentinok. Ok Florentinok dohakabeendako aferak montatzen jarraitzen du, Caritas elkartetik.
‎Antiklerikal eta disidente fama pilatu zuen eta, 1908an, bota egin zuten, normala zenez, Jaungoikoa Eta Lagizarra deitzen zen alderdi hartatik. Ulaziak, gero, alderdi abertzale errepublikano bat fundatu zuen, 1910ean. Zer diren gure botere sareak, historiara zer heltzen den ere kontrolatzen dute.
‎Ekintza eta keinu ondo arautuak errepikatzen ziren behin eta berriro, zerbait horren bila mugitzeko indar ezkutuak, zerbait hori magikoki lortuko zelakoan noizbait. Baina, borroka armatuaren eta errepresioaren erritualtasun gogaikarria, gero eta urrunago zegoen denontzako politika bat fundatzeko posibilitatetik.
‎Mundua nazio estatutan antolatuta dagoenez gero, eta guri ezarri zaigun nazio estatua oso kaltegarria izan denez, eta denez, gure libertatearentzat eta gure erabakimenarentzat, beste nazio estatu bat proposatu behar genuke, gaur egun dugun dependentziaren ordez geure eskumenaren araberako politika bat fundatu ahal izateko. Baina Euskal Herriko gizartea oso zatituta dago sozialki, independentziaren alde edo kontra.
‎Ikuspegi etiko demokratiko huts batetik, ostera, ukaezina da euskaldunek estatu propio bat osatzeko izan dezaketen eskubidea. Ikuspegi demokratikotik, euskaldunek estatu propio independente bat fundatzea ez da derrigorrezkoa, baina ez da zertan debekatu. Hasteko, Konstituzio hori ez da egokia, ezta?
2017
‎izan Diada n mobilizazio erraldoiak eginez, herri galdeketak antolatuz edo baita epai ezberdinei muzin eginez prozesu parte hartzaile bat abian jarriz (azaroaren 9ko kontsulta). Gehiengo instituzionalak ere badituzte, eta oraingo erronka da erreferendum bidez munduari erakustea Kataluniak Errepublika bat fundatu nahi duela, baketsuki, modu demokratikoan.
‎Aipatu atal horretan irakurriko duzu 1888tik aurrera kezkatu eta —urteak igaro ahala— tematu ere egin zela Ameriketako euskaldunei apaizak segurtatu nahiz, erran komuna baitzen paganoak bezala bizi zirela han. Kontua da, Hazparneko misionista etxeko lagunek buruzagi hautatu zutelarik, 1888an, Arbelbidek kongregazio bat fundatu nahi izan zuela eta komentua beregain jarri, zertarako eta Ameriketara joan anaieripredikatzeko Berri ona. Horixe zen, Xipri Arbelbidek azpimarratu bezala, Hazparneko misionisten buruzagiaren" amets eta hautu pertsonala".
2018
‎Lesbiana batek arbuiatzen badu, Wittigek gura duen bezala, ekonomia heterosexualaren eta homosexualaren arteko erabateko banaketa, uzten dio lesbiana izateari? Eta «ekintza» batek fundatzen badu identitatea sexualitatearen lorpen performatibo gisa, fundazionalak al dira ekintza batzuk eta beste batzuk ez. Gauzatu ote daiteke ekintza hori «pentsamendu heterozuzena» izanik?
‎Arte joeren artean, Estampa Popular izeneko kolektiboa izan zen arriskutsuena frankismoarentzat. Mugimendua artista talde batek fundatu zuen Madrilen, 1959an, Jose Ortegak bultzatuta. Madrilgoaz gainera, Sevillan, Kordoban, Bizkaian, Valentzian, Katalunian eta Galizian ere sortu ziren taldeak.
2019
‎1923an, gutun batzuk trukatu nituen La Presseko kazetari batekin; egunero, moralari buruz idazten zituen artikuluak irakurtzen nizkion, lerro artean irakurri ere; iruditzen zitzaidan erantzuten ari zitzaidala, aholku ematen zidala; maitasun gutunak eskaintzen nizkion; asko idazten nion[...] 1924an, burura etorri zitzaidan halako batean: iruditzen zitzaidan Jainkoa emakume baten bila zebilela, nirekin mintzatzera etorriko zela; irudipena nuen egiteko bat emana zidala, ni aukeratu ninduela tenplu bat fundatzeko; uste nuen neu nintzela hiri garrantzitsu baten erdi erdian, eta, hantxe, emakume batzuk egongo ziren, doktoreak zainduko zituztenak[...] Orduan[...] Clermonteko eroetxera eraman ninduten[...] Doktore gazte batzuk zeuden han, mundua berregin nahi zutenak: nire ziegan, haien musuak sentitzen nituen hatzetan, eta haien sexu organoak eskuetan; behin, esan zidaten:
‎Gainera, hura bizi-poza lagunekin! Bost ginen, kuadrila, gaur egun gizon serioak; eta, pobreak ginenez gero, logela bat besterik ez zeukan ezin esaneko kolonia moduko bat fundatu genuen Argenteuileko jatetxe zulo zatar itsusi batean, non irago izan ditudan nik nire existentziako gau Â
2022
‎nolabaiteko benetakotasun bati eutsiaz. Edo benetakotasun berri bat fundatuaz, seguru asko. Lan zaila da.
2023
‎Saxoniako Hautesleak Konsistorium eko kide izendatu zuen Agricola eta Wittenberg eko Unibertsitateak Filosofiako Fakultateko Dekano izendatu nahi izan zuen, baina horrek Lutero sutu zuen eta 1540ko apirilean Agricolaren kontrako beste liburuxka bat atera zuen. Luterok Agricola salatu egin zuen unibertsitateko kantzilerraren aurrean, sekta berri bat fundatu nahi izan zuela esanez. Wittenberg utzi eta Brandeburg era joateko aukera eman zioten Agricolari eta hark 1540ko ekainean onartu zuen eskaintza hori.
‎Abade batek fundatu zuen elkartea bakartientzat, eta jende mordoa apuntatu zen. Baina ideia ez zen prosperatu kantua bezala (sargent pepers lonely hearts club band).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia