Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2000
‎Betaurreko hautsiak artaz aztertu nituen: beso bat falta zuten eta ezkerreko kristala ere, erabat; eskuinekotik, berriz, hozka batek franko murrizten zuen ikusmena. Jakako poltsikoan sartu nituen, alde egiteko keinuarekin batean.
2007
‎Boligrafo urdin, beltz eta gorri bana izaten ditu plastikozko edalontzi batean sartuta, beti buruz behera jarrita, eta hauekin batera arkatza, ondo zorroztuta eta buruz gora, etxea zaintzen duen txakurra bezalaxe, lapurraren eskuan hozka egiteko prest. Boligraforen bat falta duela ohartuz gero, ez dakit nola esan, zoratu egiten da. Lehenengo niri galdetzen dit.
2008
‎Poltsa portalean goxo goxo utzi eta eskaileretan gora abiatu zen. Arin eman zuen lehen pausoa, baina bide erdia osatzeko maila bat falta zuenean ezin izan zion ezinegonari eutsi. Damututa, atzera egin zuen.
2009
‎Bizkargin egunetan ibili ginen atzera eta aurrera. Gure ondoan lagunak hil egiten ziren, zauritu beste batzuk, Abandoko lagun bat neronek jaitsi nuen zirujauarenganaino, Migel zuen izena eta hanka bat falta zuen jaitsi nuenean, bonbak eramandako hanka. Hogei urte zituen eta bonbardaketak hasi baino lehenago haren tabakoa erretzen izan nintzen, gerra bukatzean aitaren dendarekin jarraituko zuela esaten zidan gauero, bakailaoa saldu nahi zuen, besterik ez.
‎Jeans maiztuak eta atorra zuria zeuzkan eta ahoz behera zegoen ur zikinetako lubakian. Zapatila arre bat falta zuen eta ile luze horiak, bihurriturik, aurpegiaren alderditxo bat bakarrik uzten zion agerian. Ez zuen seguru asko 20 urte.
‎Odola uholdeka zerion. Hanka bat falta zuen. Izter parean, hanka falta zuen.
2011
‎–Soldadu bat falta duk! Fusila lokatzetan sartuta zagok, baina bera ez duk ageri!
‎Hirugarrena sarrera bat. Zatitxo bat falta duen sarrera bat.
2012
‎–geroztik Ligiko zubiak harri bat falta du, erreka hondoan dago, baina oraindaino ez omen du inork atera.
2013
‎Jeannotek gauza bat falta du mandatari ona izateko, diskrezioa. Nondik heldu zen ez zion inori zertaz adierazirik, bart tupustez La Tour Garnierrera agertu zelarik.
2014
‎Saiheska egiten zuen harkaitzengatik, baita burdinbideko orgatxo batengatik ere, han baitzetzan ahoz behera, gurpilak gora. Bat falta zuen. Animalia baten hezurdura bezain hila zirudien gauza hark.
2015
‎Aitak besotik heldu zidan, eta nik eskutik hartu nuen ahizpa. Katebegi bat falta zuen katea osatuta irentsi gintuen kalezuloaren ahoak.
‎Oraindik osorik betetzeko puska bat falta duen zuloaren erdian lur hartu du lurperatzaile bizargabeak jaurti duen palak. Utikan!
‎–Itsu nago, bai, baina jakin egin behar da, hala ere, lagun hurkoaren zerak estimatzen?, Zerk. . Apur bat falta du oraindik. Hamar bat minutu?, nik.
‎Ez diot hau poema haiek, txarraren txarrez, akabu horixe merezi zutelako, ezta ere idazlanak suntsitzearen bindikazio horrekin inor epatatu gura dudalako, ez naiz hain snoba; bestelakoa da nire arrazoi-bidea: ...ortu, ez dakit nola sortu nituen, literatura egiten ari nintzela jakinaren gainean ala oharkabean, baina inoiz ez nuen izan inori erakusteko asmorik, ezta amodio haren inspiratzaileari ere, halakorik izan bazen; lotsatiegi nintzen ni horretarako, nik uste anonimoki bidaltzea ere ez zitzaidala bururatu; beraz, hartzailerik gabeko testuak ziren, eta, horrenbestez, literaturaren funtsezko osagaietako bat falta zutenak. Apurtzean, berriz, ez nuen jendaurreko ekintza bat egin, noski, baina testu haien balizko irakurleak neuzkan gogoan:
‎Ukabila estutu zuen haserre De la Sotak, eta jotzeko mahairen bat falta zuela zirudien. Bere hitzei oraindik ere indar handiagoa eransteko balioko zion atabalen bat.
‎Hara joan zen hirugarren egunean, lagun bat falta zutela eta, berak jokatuko ote lukeen jakin izan nahi zuten kartazaleek. Gaztaroan aritutakoa zen, gero unibertsitatean hasi zenean utzi egin arren, baina horrelako gauzak ez dira sekula ahazten.
2016
‎Baina ez zen Ultzamako hipikara iritsi. Haren autoa Lizaso herritik pare bat kilometrora agertu zen, Orgiko basoko pista batean, gurpil bat falta zuela.
‎Berez ez zegoen akats gramatikal askorik, antza zenez. Esaldi batzuk luzeegiak ziren agian, eta musikaltasun apur bat falta zuten, besterik ez. Editore eta zuzentzaileek konpondu ezinezkorik ez, azken finean.
2017
‎Nafarfit gimnasioa iragartzen zuen kartelak letra bat falta zuen.
2019
‎Baina eguzkiak, itsasorantz jaitsiz, horizonte garbia ukitu zuenean, meskita nagusiko almuedanoaren ahotsa entzun zen, bere burua babestu zuen goi aldetik azken aldiz deiadar egiten zuela, Allahu akbar. Alaren deia entzunik, mairuen haragiek dar dar egin zuten, baina deiadarra ez zen bukaeraraino entzun ahal izan, fededunetan fededunena zen soldadu kristau bat, gerra bukatutzat emateko hildako bat falta zuela pentsatuz, agian, ziztuan igo baitzen alminarrera eta kolpe batez zintzurra moztu baitzion agureari, eta honen begi itsuetan, bizia itzaltzen zitzaion unean, argi baten txinparta ikusi ahal izan zen.
‎Esan bedi, halaber, Maria Sararen irribarreak hainbeste iraun zuenez, eta Raimundo Silvaren aurpegiko keinua hain zinez zoriontsua zenez edo zirudienez, koinatak galdetu zuela, jakin minez, Nor da egoera horretan jarri zaituen Raimundo Silva hori, eta Maria Sarak, irribarre egiteari utzi gabe, erantzun zuen, Oraindik ez dakit. ...liki poliki itzultzen ari dela profitatuz zutitu egin da, azkenik, bulegotik atera eta logelara abiatzen den gizona beste gizon bat da, eraberritua, mirailean begiratzen dio bere buruari, ez, ez du ezagutzen, hala ere, hemen dagoen hau bera dela hain kontzienteki daki non, ileen erroetako lerro zuriari erreparatzen dionean, bizkarra uzkurtzen baitu, egiazkoa den soraiotasunaz, apika egonarri pixka bat falta du, beharbada egiak emeki emeki baizik ez duelako aurrera egiten, Maria Sarak zer ordu den begiratzen du eskumuturreko erlojuan, goiz da oraindik telefonoak berriz jotzeko edo berak berriz deitzea erabakitzeko, sentimenduek ere denbora administratzen jakin behar dutela konturatzea jakinduriaren froga nagusia da. Raimundo Silvak ordua begiratzen du erlojuan, gero atera egiten da.
‎Alferrik ordea. Metro eskas bat falta baitu hara iristeko. Azkenean, bi eserleku luze oinarri hartuta, beraien gainean ipintzen du aulkia leihotik kanpora herria begiztatzeko, hots, harrizko kaiolaz haraindiko errealitateaz jabetzeko.
2020
‎Teresaren ezin ase izatearen sentimenduak bera eta etxeko guztiak dauzka preso. Sinetsita dago bizitza zorretan dagoela berarekin, eta bere sufrimendua biziagotzen eta idealizatzen ikasi du, emozioen gurpil zoroan kateatuta, bestela tristuraren atzaparretan erortzen baita, bere buruari nekatu arte errepikatuz zoriontsu izateko dohainen bat falta duela. Inbidiak tripako min batek bezala harrapatzen du horrelakoetan, eta kontsolatzen da bere buruari esanez inork ez duela bere sentimenduen sakontasuna ulertzen.
‎Egun guztian dardarka sentitu zuen eskua eta pare bat gau eman zituen behar bezala lorik egin gabe, baina biziki ongi gogoratzen du, harro gogoratu ere, nola harrezkero zeharo aldatu zen aitak berarekin agertzen zuen jarrera, eta nola Patxoren semea izatetik bandako beste kide bat izatera pasatu zen azkenean. Hartara, Txarroren ustez halako proba bat falta du mutilak darion xalotasun inozo hori gibelean utzi eta bizialdiko nahigabeei aurre egiteko moduko gizon bilakatuko bada. Eta prest dago, bai horixe, munduan bakarrik gelditu den mutilari laguntzeko.
2021
‎El corte inglés eko atean dagoen eskalearekin gauza bera gertatzen da. Hanka bat falta du, eta badirudi nahita falta duela hanka bat, eskalearen papera performatu ahal izateko. Jendeak dio:
‎Jendeak dio: " Hanka bat falta duela erabiltzen du errukia sortzeko". Esan nahi dute:
‎hitz bat falta du,
‎Erraldoi bat falta dugu
2022
‎Obduliak urrats bat egin zuen niganantz, eskua erpe bat bezala okertuz. Hatz bat falta zuen ezkerrean eta eskuineko bi arraro zituen, prentsekin izandako istripuen ondorioz. Hala eta guztiz ere, hatz eskasiak ez zion eragozten estutu mingarriak ematea.
‎Lanak izan nituen arindurazko hasperen bat ez botatzeko. Artean kilometro erdi bat falta genuen Berriozarrera iristeko Zaraguetaren kuadrilla berriz topatu genuenean. Igartzen zitzaien nekatuta eta izorratuta zeudela:
‎Elurrak zurituriko huntz horixkak kiribiltzen ziren erdiko zutabean gora, harrizko zaldia harrapatzeraino. Animalia zutik zegoen eta aurreko hanka bat falta zuen. Haren jarrera ikusita, bururatu zitzaidan tentakulu goseti haietatik ihes egin nahian zebilela.
‎Bertan zeudek. Mikelen bordara iristeko pixka bat falta duk oraindik. Ez zeudek ohiko tokian, paseoan ibiliko dituk.
‎Goxokin ez bada Amonaenen egongo direla pentsatzen dut. Haur koskorragoentzat entretenimendua egoten da bertan, piezaren bat falta duten puzzleak eta dadorik gabeko mahai jolasak. Eliren Irati eta Joaneren Niko partxiseko fitxak ahoan sartzen imajinatzen ditut, hiru urterekin hori delako partxisera jolasteko modu bakarra.
2023
‎Altzugaraiaren inguruko lurrei buruzko erreportajea bukatu behar du. Azken dei bat falta du erreportajea guztiz borobiltzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia